U13ko proposamena

3
1 2012ko URTARRILAK 13, BARIKUA. BILDU TALDEAREN PROPOSAMENA Bildu taldekook bilera hau deitu dugu aurrekontuen kontextuan. Gure helburua, kiroldegia berriro zabaltzeko asmoz, aurrekontuetan, bere osotasunean zabaltzeko diru partida definitzea da. Badakigu egoera ekonomiko zaila bizi dugula eta kiroldegia gastu handi bat izan daitekeela. Baina aldi berean, uste dugu, gastua ,murriztu duguna baino gehiago, murrizteko diru sarrerak handintzeko alternatibak aztertzeko ordua heldu dela . Horretarako eta aste honetan datuak biltzeko asmoz plangintza bat planteatu nahi dugu. Plangintza honen bitartez, kiroldegia, proiektu bezela, noraino iritsi daitekeen aztertu nahi dugu. Datu guztiak, inolako aurreritzi barik, mahai gainean jartzen ditugunean hartu beharko dugu kiroldegia zein baldintzatan zabalduko denaren erabakia. Ez gaude prest, lana egin aurretik, mugak jartzeko. Gure ustez, GARDENTASUNEZ jokatu behar dugu. Horregaitik uste dugu ematen ditugun pausu guztien berri izan behar dugula mahai hau osatzen dugun guztiok eta beste instituzioekin ematen diren bilera guztietan hirurak presente egon behar garela. Hiru ardatz markatu nahi ditugu: (Ardatzetan aipatzen ez badugu ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu berriro ere, aurreko urteetako abonatuen kopurua eta kopuru honen bilakaera aztertzea, beti ere, abonatu ziren Bakiotarrak ez galtzeko eta gehiago abonatzeko helburuarekin. ) - Kiroldegia noraino heldu daitekeen aztertzea planteatzen dugu: Hau da, badakigu mankomunidadeko kiroldegi bakarra dela. Hau abantaila bat da? Ez?Mankomunidadeko herritarrekin kontatu dezakegu? Bai? Ez? Mungiako herritarrak kontutan hartu behar ditugu? Bai? Ez? Uribe kostako herriekin, Lemoiz, kontatu behar dugu?...... (Oso garrantzitsua da hau aztertzea, gero eta urrunago heldu gero eta gastu txikiagoa izango dugulako diru sarrera gehiago jasotzeagatik) Aurreko galderak aztertzeko eta zenbakitan jartzeko, proposamena batzuk ditugu: A. Guedanek, abonatuen jaioterri eta bizilekua ezagutzen du. Datu hauen bitartez jakin dezakegu: a. Meñakatik zenbat jende datorren. b. Mungitik zenbat jende datorren c. Mañutik zenbat jende datorren d. ….. Nahi beste jaioterri ezagutu ditzakegu. Datu garrantzitsua da norarte heldu gaitezkeen ezagutzeko.

description

2012ko URTARRILAK 13, BARIKUA. BILDU TALDEAREN PROPOSAMENA

Transcript of U13ko proposamena

Page 1: U13ko proposamena

1

2012ko URTARRILAK 13, BARIKUA.

BILDU TALDEAREN PROPOSAMENA

Bildu taldekook bilera hau deitu dugu aurrekontuen kontextuan. Gure helburua, kiroldegia

berriro zabaltzeko asmoz, aurrekontuetan, bere osotasunean zabaltzeko diru partida definitzea

da.

Badakigu egoera ekonomiko zaila bizi dugula eta kiroldegia gastu handi bat izan daitekeela.

Baina aldi berean, uste dugu, gastua ,murriztu duguna baino gehiago, murrizteko diru sarrerak

handintzeko alternatibak aztertzeko ordua heldu dela . Horretarako eta aste honetan datuak

biltzeko asmoz plangintza bat planteatu nahi dugu. Plangintza honen bitartez, kiroldegia,

proiektu bezela, noraino iritsi daitekeen aztertu nahi dugu.

Datu guztiak, inolako aurreritzi barik, mahai gainean jartzen ditugunean hartu beharko dugu

kiroldegia zein baldintzatan zabalduko denaren erabakia. Ez gaude prest, lana egin aurretik,

mugak jartzeko. Gure ustez, GARDENTASUNEZ jokatu behar dugu. Horregaitik uste dugu

ematen ditugun pausu guztien berri izan behar dugula mahai hau osatzen dugun guztiok eta

beste instituzioekin ematen diren bilera guztietan hirurak presente egon behar garela.

Hiru ardatz markatu nahi ditugu:

(Ardatzetan aipatzen ez badugu ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu berriro ere, aurreko

urteetako abonatuen kopurua eta kopuru honen bilakaera aztertzea, beti ere, abonatu ziren

Bakiotarrak ez galtzeko eta gehiago abonatzeko helburuarekin. )

- Kiroldegia noraino heldu daitekeen aztertzea planteatzen dugu: Hau da, badakigu

mankomunidadeko kiroldegi bakarra dela. Hau abantaila bat da?

Ez?Mankomunidadeko herritarrekin kontatu dezakegu? Bai? Ez? Mungiako herritarrak

kontutan hartu behar ditugu? Bai? Ez? Uribe kostako herriekin, Lemoiz, kontatu behar

dugu?......

(Oso garrantzitsua da hau aztertzea, gero eta urrunago heldu gero eta gastu txikiagoa

izango dugulako diru sarrera gehiago jasotzeagatik)

Aurreko galderak aztertzeko eta zenbakitan jartzeko, proposamena batzuk ditugu:

A. Guedanek, abonatuen jaioterri eta bizilekua ezagutzen du. Datu hauen bitartez

jakin dezakegu:

a. Meñakatik zenbat jende datorren.

b. Mungitik zenbat jende datorren

c. Mañutik zenbat jende datorren

d. …..

Nahi beste jaioterri ezagutu ditzakegu. Datu garrantzitsua da norarte heldu gaitezkeen

ezagutzeko.

Page 2: U13ko proposamena

2

B. Mungiko kiroldegia, gorarte dagoela badakigu. Honegaitik, Mungiko udalarekin

edo bere baimena lortuta, kiroldegia kudeatzen duen enpresarekin batzarra

eskatuko dugu. (datorren astean: ostiralerako data jarrita egotea proposatzen

dugu). Zer informazioa lortu genezake bilera honetatik?

a. Zenbat jende gelditzen da kanpoan?

b. Zenbat pertsonatakoa da itxaron zerrenda?

c. Zein da persona horien jatorria?Zein herritakoak dira gehienak?

d. Posible izango litzateke persona horiei , Mungikoei batez ere, Bakioko

kiroldegia eskeintzea?

e. …….

C. Mankomunitatea: Badakigu ikastaroak mankomunatu daitezkeela. Guk uste dugu,

aukera bat izango zela igeriketa ikastaroak mankomunatzea.

Guk uste dugu hau lortuz gero, nahiz eta hasieran abonatu potentzialak izan

ikastarora bakarrik datozelako, etorkizunean euren abonoa errealitate bihurtu

daitekeela. (Zer uste duzue zuek?)

D. Lemoizeko eskola k igerilekua erabiltzeko baimena eskatu zuen. Hari horreri tiraka

egin behar diogu. Posible da, inguruko herrietako eskolei eskeintzea.

E. SURF ikastaroak ematen dituztenekin berba egin genezake.

LEHENENGO PUNTU HONETAN, HAINBAT LAN DAUKAGU, GURE PROPOSAMENA:

- Mungiko udaletxearekin bilera datorren ostiralean eskatzea: bilera honetara 3

pertsona joatea proposatzen dugu: Plataforma, EAJ eta Bildu.

- Datorren astean, mankomunitateko zuzendariari, hurrengo asterako bilera eskatzea.

Bilera honetara, Bildu eta EAJk ordezkariak dituztenez, plataforma gonbidatu bezela

joantea proposatuko dogu. (Horrela hiruren presentzia bermatzen dugu)

- Lemoiz, Laukariz, Gatika….eskola duten inguruko herriekin kontaktuan jarri. Gure

kexkak adierazi. Posible izan daiteke beraien eskola orduetarako zerbitzu hau behar

izatea. (Izatekotan igerilekua izango litzateke).

- Surf eskola bi daude, bi hauekin berba egin behar dugula uste dugu. Eta BSTk

ikastaroak ematen baditu, beraiekin ere egon beharko ginateke.

(2. ardatza)

- BESTE HERRIETAKO ESPERIENTZIAK AZTERTU.

o Balmaseda.

o Bermeo

o …………………………………

Page 3: U13ko proposamena

3

Beste herrietako esperientziak aberasgarriak izan daitezke , alde batetik, prezioak

ezagutzeko eta beste alde batetik, proposamen bereziak eduki ditzeketelako.

Bilera hauek igual aberasgarriagoak izango dira gastuak aztertzeko orduan

alternatiba desberdinak plazaratu ditzeketelako.

Gure ustez, ate hau ere jo behar dugu.

- UDALEKO TEKNIKOEN LANA:

Alde batetik, ezin bestekoa iruditzen zaigu, udaleko teknikoek instalazioen egoeraren

inguruko txostena idaztea. Beste alde batetik, aspaldi adierazi genuen bezala, legea

asko aldatzen da denbora gutxian. Beraz, uste dugu, teknikoek instalazioak lege

berrira egokitzen diren aztertu beharko luketela.

Hau da guk momentuz, proposatzen dugun plangintza. Argi dugu, haritik tiraka hasten

garenean iritzi eta proposamen desberdinak sortuko zaizkigula. Gure ustez proposatzen

duguna oinarrizkoa da egitea erabakiak hartzeko. Lanean hasteko garaia heldu da.