UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o...

32
1 Akta zenbakia: 6/2016 UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko LORAILAREN 25ean EGIN DAUAN OHIKO BILEREA. BERTARATU DIRANAK: Alkatea-udalburua: IÑIGO GAZTELU BILBAO Behin-behineko Idazkaria: Ortzi DE LA QUINTANA IBÁÑEZ batzarra ziurtatu dauana Zinegotziak: EUNATE GUARROTXENA ARZUBIAGA. FRANCISCO AGUAYO MEANA. ISABEL ETXEBARRIA BEREZIARTUA. ARRATE ONRAITA MARTÍN. ARANTZA ITZIAR MARTÍNEZ. MIGUEL ANGEL GAZTELU BARRENA. MARÍA LUISA MEZO LOROÑO. JOSEBA UGARTE YURREBASO. ESTIBALIZ BOLUNBURU GARCÍA. ANA MARÍA JAUREGIBEITIA OLAZABALAGA. Larrabetzuko udaletxeko batzar-aretoan, bi mila eta hamaseiko lorailaren hogeita bostean. Deialdia behar moduan egin eta eguneko aztergaien barri emon ostean 2016ko lorailaren 25ean, lehenengo deialdian batu dira goian aitatutako zinegotziak, danak be Udalbatzako kideak, eta Alkate jauna dan Iñigo Gaztelu Bilbao izan da batzarburua. Ez da bertaratzen eta horrela justifikatzen du Joseba Ugarte Yurrebaso zinegotzi jaunak. 19:00etan, alkate-udalburu jaunak batzarra hasi dala adierazo dau, batzarra egiteko behar besteko quoruma dagoala ziurtatu ostean, TAOLaren 46.2.c) eta FAAren 90. artikuluan agindu dana beteteko. Ostean, erabagi beharreko gaiak aztertu eta eztabaidatzeari ekin deutsie. Ondoko ERABAGIAK hartu dabez: 53.- OSOKO BILKUREAREN 2016KO JORRAILAREN 27KO AKTEA ONARTU, BIDEZKOA BADA. Idazburuan adierazotako aktaren inguruan zinegotzi jaun/andreek ohartarazpenen bat egin behar daben galdetzen dau Alkate jaunak. EAJ-PNV zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta adierazten du: Hiru ohartarazpen egin nahi ditut aktaren inguruan: 1.- Aurreko aktaren azkeneko puntuan, 19. Orrialdean, ez da zehazten amaieran nork egin zuen berba eta ni izan nintzan. 2.- 11. Orrialdean izendapena egiten da baina ez da aditza zehazten “…izango direla proposatzen da” idatzi beharko zen. 3.- Jorraileko aktan martiaren 23ko aktaren inguruan ohartarazpena egin zen Isabel Etxebarria Bereziartua andrearen parte-hartzearen inguruan eta nola jaso zen ikusi ostean ez da ondo ulertzen zer esan nahi da.

Transcript of UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o...

Page 1: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

1

Akta zenbakia: 6/2016

UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko LORAILAREN 25ean EG IN DAUAN OHIKO BILEREA. BERTARATU DIRANAK: Alkatea -udalburua : IÑIGO GAZTELU BILBAO Behin-behineko Idazkaria: Ortzi DE LA QUINTANA IBÁÑEZ batzarra ziurtatu dauana

Zinegotziak : EUNATE GUARROTXENA ARZUBIAGA. FRANCISCO AGUAYO MEANA. ISABEL ETXEBARRIA BEREZIARTUA. ARRATE ONRAITA MARTÍN. ARANTZA ITZIAR MARTÍNEZ. MIGUEL ANGEL GAZTELU BARRENA. MARÍA LUISA MEZO LOROÑO. JOSEBA UGARTE YURREBASO. ESTIBALIZ BOLUNBURU GARCÍA. ANA MARÍA JAUREGIBEITIA OLAZABALAGA.

Larrabetzuko udaletxeko batzar-aretoan, bi mila eta hamaseiko lorailaren hogeita bostean. Deialdia behar moduan egin eta eguneko aztergaien barri emon ostean 2016ko lorailaren 25ean, lehenengo deialdian batu dira goian aitatutako zinegotziak, danak be Udalbatzako kideak, eta Alkate jauna dan Iñigo Gaztelu Bilbao izan da batzarburua. Ez da bertaratzen eta horrela justifikatzen du Joseba Ugarte Yurrebaso zinegotzi jaunak. 19:00etan, alkate-udalburu jaunak batzarra hasi dala adierazo dau, batzarra egiteko behar besteko quoruma dagoala ziurtatu ostean, TAOLaren 46.2.c) eta FAAren 90. artikuluan agindu dana beteteko. Ostean, erabagi beharreko gaiak aztertu eta eztabaidatzeari ekin deutsie. Ondoko ERABAGIAK hartu dabez: 53.- OSOKO BILKUREAREN 2016KO JORRAILAREN 27KO AKTEA ONARTU, BIDEZKOA BADA.

Idazburuan adierazotako aktaren inguruan zinegotzi jaun/andreek ohartarazpenen bat egin behar daben galdetzen dau Alkate jaunak. EAJ-PNV zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta adierazten du: Hiru ohartarazpen egin nahi ditut aktaren inguruan: 1.- Aurreko aktaren azkeneko puntuan, 19. Orrialdean, ez da zehazten amaieran nork egin zuen berba eta ni izan nintzan. 2.- 11. Orrialdean izendapena egiten da baina ez da aditza zehazten “…izango direla proposatzen da” idatzi beharko zen. 3.- Jorraileko aktan martiaren 23ko aktaren inguruan ohartarazpena egin zen Isabel Etxebarria Bereziartua andrearen parte-hartzearen inguruan eta nola jaso zen ikusi ostean ez da ondo ulertzen zer esan nahi da.

Page 2: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

2

Idazkariak jasotakoaren inguruko azalpena eman ostean, Miguel Angel Gaztelu Barrena zinegotziak Isabel Etxebarria Bereziartua zinegotziari galdetzen dio halan bada eta horrek adostasuna ematen du. Horrela Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak ulertutzat ematen du. Hau horrela 2016ko jorrailaren 27ko akta aho batez onartu egiten dute egindako aipamenak jasotzeko baldintzarekin. 54.- ALKATETZAREN 2016KO 77 ETA 102 ZENBAKIEN BITARTEKO DEKRETUEN BARRI EMOTEA, BIAK BARNE.- EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta Irisgarritasun Planaren inguruko lorailaren 13ko 97/2016 Alkatetza Dekretuaren inguruko informazioa eskatzen du. Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta azaltzen du Eusko Jaurlaritzak 9.000,00 euroko diru-laguntza eman diola Udalari Irisgarritasun Plana aldatzeko eta eguneratzeko eta horrela Udal Mugikortasun Planaren osagarria ere bilakatu daitekela. Horretarako enpresa batekin kontaktuan jarri da Udala eta Dekretua enpresa horren kontratazioa ebazten du, kontratu txiki moduan. Goiburukoan aitatutako Alkatetzearen Dekretuen barri emon ostean, Udalaren Osoko Bilkurea horren guztiaren jakitun geratu da. 55.- LARRABETZUKO UDALEKO KULTURA ELKARTE ETA JARDUEREI 2016KO JORRAILAREN 27KO OSOKO BILKURAN EMANDAKO DIRU-LAGUNTZEN EBAZPENA ALDATU, BIDEZKOA BADA.- Alkate-Udalburuak hitza ematen dio EH Bilduko zinegotzia den Isabel Etxebarria Bereziartua andreari eta honek azaldu egiten du Larrabetzuko Udaleko Kultura jarduera eta elkarteei 2016ko jorrailaren 27an emandako diru-laguntzen espedientean akats batzuk agertzen direla: alde batetik, Gure-etxea Elkarteak diru-laguntza nominatibo bat jasotzeko eskubidea dauka udal aurrekontuan horrela aitortzen delako; bigarrenik, Kulturbilgunearen inguruko balorazio irizpidearen interpretazioan ez da gutxieneko 5 kulturbilgunera joateko betebeharra aplikatu behar; eta hirugarrenik eta azkenik, Gaztelumendi abesbatza elkartearen puntuazio banaketan irizpide batzuk ez dira kontuan hartu eta horiek jarri beharko lirateke. Guzti hori dela eta, diru-laguntzaren inguruan hurrengoa jaso beharko litzateke: 230.48001 Aurrekontu Partidan agertzen den Gure Etxea Elkarteari dagokion diru-laguntza nominatiboa ematea, 2.500,00 euroko eta 330.48000 dauden 25.000,00 euroak beste elkarteen artean banatzea hurrengo moduan:

Elkartea Eskatutako

a

Elk aurrekontu

e Aurrekontue

n % 85 puntuak banatutako

a Bizkargi Dantza Taldea 5.216,00 5.216,00 4.433,60 35,00 2.699,97 Hori Bai 4.000,00 9.500,00 8.075,00 69,00 4.000,00 Kukubel 5.150,00 5.150,00 4.377,50 65,00 4.377,50 Gaztelumendi 2.950,00 9.020,00 7.667,00 34,00 2.622,83 Gurpide 1.894,00 2.705,00 2.299,25 36,00 1.894,00 Itallen 1.800,00 2.850,00 2.422,50 25,00 1.873,44

Page 3: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

3

Izar Argia 8.760,00 10.335,00 8.784,75 16,00 1.234,27 Txinpasmendi 6.500,00 26.440,00 22.474,00 76,00 5.862,80

Guztira 36.270,00 356 24.564,83

EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta hurrengoa adierazten du: “Esan behar dogu, Larrabetzuko EAJko udal taldeak Udaleko kultura eta elkarte eta jarduerei emondako diru-laguntzen ebazpenaren alde egingo dogula, nahiz eta ados ez egon erabiltzen diran irizpideak eta prozeduragaz. Gaur aurreko Osoko Bilkuran hartutako ebazpena aldatzera goaz, eta honek zerikusi handia dauka aipatutako irizpide eta prozedura korapilatsu eta nahasiak erabili behar izateagaz. Hori dala eta, lau puntuko proposamen zehatz hau egin gure deutsagu udal gobernuari:

1. EAJk eta udal gobernuak, Kultura jarduera eta elkarteei diru-laguntzak emoteko erabiliko diran irizpideak aztertzea eta egokitzea bere aplikagarritasuna errazagoa eta objetiboagoa izan daiten. Gaur egungoak nahiko subjetiboak dira, eta baloratzeko eta konprobatzeko zailak.

2. Diru-laguntzak justifikatzeko egin behar dan memoriaren eredu edo txantiloia egitea. Sarritan entregatzen diran justifikatze-memoriak gabezi handiak daukiez. Uste dogu elkarteei, zinegotziei eta udaletxeko langileei lana erraztu egin behar jakela eta ez alperreko lan-zama emon.

3. Diru-laguntzak emoteko orduan, azterketa eta banaketaren proposamena Kultura, Euskera eta Kirola Batzordean ebaztea.

4. Prozesu hau aurrera eroateko Osoko Bilkura osatzen daben talde politikoen artean gutxienez bi hilabeteko epea emotea adosteko ahalegina patxadaz egiteko.”.

Hitza hartzen du EH Bildu udal taldeko zinegotzia den Isabel Etxebarria Bereziartua andreak eta adierazten du: elkarteetako kideek txantiloiak badituzte, baina agian ez dira erabiltzen. Gu aurreko legegintzaldian sartu baino lehen irizpide oso ezberdinak eta konplexuak egon ziren eta gure lehenengo lanetariko bat irizpide horiek hobetzea izan zen, beti ere eratu berri zen Kulturbilgunea entzun eta gero. Aurreko irizpide berri horiek berrikusteko aukera zabaldurik geratu zen eta 2014 urtean aldaketa gauzatu zen. Elkarteekin konpromisoa daukagu eta konpromiso hori ondo funtzionatu da, nahiz eta aurten istripua egon. Dena den, hobetzeko prest agertzen gara. EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta adierazten du: Ez dabilela istripua kritikatzen, proposamen bat egiten baino espedientearen kudeaketa hobetzeko asmoaz, horretarako eskatzen dugu berrikuspena. Dena den argi geratu dezala ados nagoela Kulturbilgunea edo elkarteak entzutearekin, baina argi geratu dadila ere arauak guk onartzen ditugula. Espedientearen berri eman ostean eta Gobernazio, Ogasun, Ongizate eta Pertsonal Batzorde Informatiboaren irizpenak proposatu bezala, Diru-Laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 22. artikuluari jarraituz eta 2014ko martxoaren 4an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Zuzentarauei buruzko Ordenantzari jarraituz, Larrabetzuko Udalak, bertaratutakoen aho batez, hurrengoa ADOSTEN DU: LEHENENGOA.- Larrabetzuko udalerriko kultura elkarteen eta jardueren diru-laguntzaren inguruan 2016ko jorrailaren 27an hartutako ebazpena zuzentzea eta ordainketa hurrengo moduan egitea:

Page 4: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

4

Elkartea Eskatutako

a

Elk aurrekontu

e Aurrekontue

n % 85 puntuak banatutako

a Bizkargi Dantza Taldea 5.216,00 5.216,00 4.433,60 35,00 2.699,97 Hori Bai 4.000,00 9.500,00 8.075,00 69,00 4.000,00 Kukubel 5.150,00 5.150,00 4.377,50 65,00 4.377,50 Gaztelumendi 2.950,00 9.020,00 7.667,00 34,00 2.622,83 Gurpide 1.894,00 2.705,00 2.299,25 36,00 1.894,00 Itallen 1.800,00 2.850,00 2.422,50 25,00 1.873,44 Izar Argia 8.760,00 10.335,00 8.784,75 16,00 1.234,27 Txinpasmendi 6.500,00 26.440,00 22.474,00 76,00 5.862,80 Guztira 36.270,00 356 24.564,83

BIGARRENA.- Aldaketa horretaz aparte, diru-laguntzaren inguruan Zuzentarauetan agertzen diren baldintza guztiak egoera berdinean utziko dira. HIRUGARRENA.- Gure-Etxea 3. Adineko Elkarteari aurrekontuaren 230.48000 partidan agertzen den 2.500,00 euroko diru-laguntza nominatiboa ematea. LAUGARRENA.- Ebazpen honen berri udal diruzaintzari eta gordailutzari eman diru-laguntzaren ordainketa egin dezan. BOSGARRENA.- Ebazpen hau prozeduran interesdun diren guztiei jakinarazi. 56.- LARRABETZUKO UR-HORNIDURA SAREA BIRGAITZEKO PRE-ABS-064-14-10-01REV3 ZENBAKIDUN OBRA PROIEKTUA ONARTU, BIDEZKOA BADA.- Alkate-Udalburu jaunak hitza hartzen du eta azaltzen du Larrabetzuko Udalerriko ur-hornidura sarean oraindik fibrocementozko odiak daudela eta horiek osasunarentzat kaltegarriak izan daitekenez Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin hitzarmena dago sarea aldatzen joateko. Horretarako Partzuergoak berak proiektua aurkeztu egiten du 2016ko maiatzaren 10ean, Sarrera Erregistro Orokorrean 1101 inskripzio zenbakiarekin, eta hori da orain onartzeko proposatzen dena. Holan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari jarraituz, Urigintza, Obra eta Ingurumen Informazino Batzordeak proponiduta eta bertaratu diran kideen aho batez, Larrabetzuko Udalak ondokoa ERABAGI DAU: LEHENENGOA.- Larrabetzuko ur-hornidura sarea birgaitzeko PRE-ABS-064-14-10-01REV3 zenbakidun proiektua hasiera baten onartzea. BIGARRENA.- Toki Araubidearen arloan indarrean dagozan xedapenen Testu Bateginaren 93. artikuluak, zemendiaren 26ko 30/1992 Legearen 60. artikuluak eta Lurzoruaren eta Urigintzaren ganeko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 196.2 artikuluak dinoenagaz bat, jendaurreko informazino-aldia zabaltzeko erabagia hartu da, 20 eguneko epean, jagokon iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen danetik zenbatzen hasita.

Page 5: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

5

57.- URBANIZATZEKO GAITASUNA DUEN 8.2 EJEKUZIO UNITATEAREN URBANIZAZIOA JASO, BIDEZKOA BADA.- Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta azaltzen du 2015eko abenduaren 22an, Sarrera Erregistro Orokorrean 2728 inskripzio zenbakiarekin 8.2 Ejekuzio Unitateko Kontzertazio Juntak Ejekuzio Unitatearen urbanizazioa Udalak jasotzeko eskaria egiten du. Eskari horrekin batera espedientean agertzen den informazio guztia dago:

- Obra amaierako koaderniloa.- o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria.

- Dokumentazio osagarria.- 2016ko urtarrilaren 11n Sarrera Erregistro Orokorrean 55 inskripzio zenbakiarekin Kontzertazio Juntak euri-uren eta hondakin-uren sareei buruzko CCTV inspekzioa aurkeztu egiten da. 2016ko zezeilaren 16an Udal bulego teknikoak txostena egiten du adieraziz instalatutako argi-sarea ez datorrela bat gero Mankomunitateko argiteri publikoaren sare mantenimendua eramaten duen Tecuni enpresaren irizpideekin, horren inguruko txostena enpresa independente bateri eskatuz, Onyx Ingeniería. Horren ondorioz 2016ko apirilaren 8an, Sarrera Erregistro Orokorrean 816 inskripzio zenbakiarekin argiteri publikoaren inguruko amaierako informazioa aurkeztu egiten da eta informazio hori argiteri publikoari dagokionez 2015eko abenduaren 22an aurkeztutakoa ordezkatzen du. 2016ko maiatzaren 24an Larrabetzuko Udaleko ordezkariak urbanizatutako ejekuzio unitatean agertzen dira eta amaitutako Obraren Jasoerarako Akta sinatu egiten da. Eztabaida eta gero, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 198. artikuluari jarraituz, Urigintza, Obra eta Ingurumen Informazino Batzordeak proponiduta eta bertaratu diran kideen aho batez, Larrabetzuko Udalak ondokoa ERABAGI DAU: LEHENENGOA.- 8.2 Exekuzio Unitateko urbanizazioa jaso egiten da kargetatik aske eta errentamendurik gabe. Zentzu horretan Kontzertazio Juntak ohartarazi behar du eta partzela ezberdinen jabeei modu fidagarrian jakinarazi behar die argiteria publikoa jaso dela farola bakuloetan jarrita dagoelarik, baina jatorriz eraikinetako fatxadetan egon behar denez partzelak eraikitzerakoan farola bakulotik kendu eta fatxadan jarri behar direla. Hori bermatzeko jabetza erregistroan idazkuna egiteko eskatzen zaio Kontzertazio Juntari. BIGARRENA.- Ebazpen honen jakinarazpena prozeduran interesdunei egitea eta 8.2 Exekuzio Unitatearen Kontzertazio Batzordeari eta pribatizatutako orubeen jabe ezberdinei jaso egitearen aktaren kopia bidali. 58.- 2016 EKITALDI EKONOMIKORAKO UDAL ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA ONARTU, BIDEZKOA BADA.-

Page 6: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

6

Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta azaltzen du Ordenantza Fiskalak berriztatzeko prozeduran Ordenantza batzuetan zuzenean aldatu daitezken gauza batzuk daudela eta horiek aldatzea da asmoa. Aldatuko lirateken Ordenantzak hurrengoak izango lirateke: TITULARTASUN EDO ADMINISTRAZIOKO BIDEEN APROBETXAMENDU BEREZIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALDAKETAK

6 Artikulua. - Prezio publikoak. - Artículo 6. - Precios Públicos. - 1.- Udalak lizentzia emon daian, ezarten diran prezio publikoak ordaindu beharko dira; hori egin arte ezin ekin izango jako erabilera edo aprobetxamenduari. Kasu honetan hurrengo prezio publikoa ezartzen da: 4,00 euro kilometro bakoitzeko eta bidai bakoitzeko.

1.- La licencia municipal se entenderá otorgada, en todo caso, condicionada al pago de los precios públicos que, en su caso, se establezcan, no pudiendo entre tanto iniciarse la utilización o el aprovechamiento. Se establece un precio público a estos efectos de 4,00 euros por kilómetro y por viaje.

2.- Prezio publikoa ez ordaintzeak lizentzia ezeztatzea eragingo dau berez.

2.- La falta de pago del precio público determinará de forma automática la revocación de la licencia.

3.- Udal titulartasun edo administrazinoko bideen aprobetxamendu bereziagaitiko prezio publikoei esker biltzen diran diru kopuruak eurek artatu, mantendu eta hobetzeko erabiliko dira.

3.- Las cantidades que se recauden, en su caso, en concepto público por el aprovechamiento especial de caminos de titularidad o administración municipal se destinarán a obras de conservación, mantenimiento y mejora de los mismos.

UDALEKO HERRI JABARIAREN BAKARREKO ERABILERAREN EDO ERABILERA BEREZIAREN TASA ARAUPETZEN DUEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALDAKETAK.-

II. ERANSKINA ANEXO II Ibilgailuak espaloiak zeharkatuz sartzea eta aparketako herri bidean erreserbak egitea, eta era guztietako zamaketa lanak. I. ORDAINTZEKO BETEBEHARRA DABENAK Eranskin honetan arautu dan tasa ordaindu behar dabe lizentziaren hartzaileak diran persona edo erakundeek, edota aprobetxamenduaren onuradunek, baldin eta bidezko baimenik euki gabe jardun badabe. II. KALEEN KATEGORIAK

Entrada de vehículos a través de las aceras y reservas de vía pública para aparcamiento y carga y descarga de mercancias y cualquier clase. I. OBLIGACION DE PAGO. Tienen la obligación del pago de la tasa regulada en este anexo las personas o entidades a cuyo favor se otorguen las licencias, o quienes se beneficien del aprovechamiento, si se procedió sin la oportuna autorización. II. CATEGORIA DE LAS CALLES

Page 7: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

7

Tarifen aplikazinorako aurreikusi diran ondoreetarako, udalerri honetako bideetan kategoria bakarra ezarri da. III. ZENBATEKOA 1. Eranskin honetan arautu dan tasaren zenbatekoa ondoko atal honetako tarifetan ezarri da. 2. Tasaren tarifak honeek dira: 2.1 Erkidego garajeak; horrelakotzat joten dira etxebizitzen eraikin batean jaubeen ibilgailuak gordetzeko eraikinak: a) Igarobidea, ibilgailu 1entzat: 29 € b) Igarobidea, 2 ibilgailuentzat: 50 € c) Igarobidea, 3 ibilgailuentzat: 70 € d) Igarobidea, 4 ibilgailuentzat: 90 € e) Igarobidea, 5 ibilgailuentzat: 105 € f) Igarobidea, 6 ibilgailuentzat: 120 € g) Igarobidea, 7 ibilgailuentzat: 135 € h) Igarobidea, 8 ibilgailuentzat: 150 € i) Igarobidea, 9 ibilgailuentzat: 165 € j) Igarobidea, 10 ibilgailuentzat: 180 € k) Igarobidea, 11 ibilgailu eta gehiagoentzat: 165 € + 4 euro kotxe bakoitzeko. 2.2 Industria-eraikinetarako igarobideak: a) Industria batera igarotzeko: 196,25€ b) Industria edo jarduera batera baino gehiago sartzeko igarobidea. Erakunde bakotxat: 115,56€ 2.3 Multzo horretakoak dira berariaz helburu hau daben eraikinak edo horien atalak, metro lineal edo zatikiko: 14,14€ 3. Lizentzia emoteko, plakaren kostua (80 euro) ordaindu behar da.

A los efectos previstos para la aplicación de las tarifas, las vías públicas de este municipio se clasifican en categoría única. III. CUANTIA 1. La cuantía de la tasa regulada en este anexo será la fijada en la tarifa contenida en el apartado siguiente. 2. Las tarifas de la tasa serán las siguientes: 2.1 Pasos a garajes de comunidad, entendiéndose por tales los edificios de viviendas destinadas a guarda de vehículos de sus propietarios o propietarias: a) Paso para 1 vehiculo: 29 €. b) Paso para 2 vehículos: 50 €. c) Paso para 3 vehículos: 70 €. d) Paso para 4 vehículos: 90 €. e) Paso para 5 vehículos: 105 €. f) Paso para 6 vehículos: 120 €. g) Paso para 7 vehículos: 135 €. h) Paso para 8 vehículos: 150 €. i) Paso para 9 vehículos: 165 €. j) Paso para 10 vehículos: 180 €. k) Paso para 11 vehículos o más: 165 € + 4 euros más por vehículo. 2.2. Pasos a edificios industriales: a) Por cada paso destinado a una industria: 196,25€ b) Por cada paso destinado al acceso a más de una industria o actividad, por cada entidad: 115,56€ 2.3. Las reservas de aparcamiento destinados exclusivamente a servicio público, por cada metro lineal o fracción: 14,14€ 3. La concesión de la licencia lleva aparejada el abono del costo de la placa 80 €

Tabernetako aulki, mahai eta holako okupazioa III eranskinetik kendu egiten da. Ordenantza horrela geldituko zelarik.

III ERANSKINA: Obra, instalazio eta eraikuntzari loturik dauden jarduerei buruzko jabari publikoa.-

ANEXO III: ocupación del dominio público por actividades ligadas a las obras, instalaciones y construcciones.-

Page 8: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

8

1 Artikulua. - Ordaintzeko betebeharra dutenak.-

Artículo 1. - Obligados al pago. -

Eranskin honetan arautu dan tasa ordaindu behar dabe lizentziaren hartzaileak diran persona edo erakundeek, edota aprobetxamenduaren onuradunek baldin eta bidezko baimenik euki barik jardun badabe.

Están obligados al pago de la tasa regulada en este anexo las personas o entidades a cuyo favor se otorguen las licencias, o quienes se beneficien del aprovechamiento, si se procedió sin la oportuna autorización.

2 Artikulua. - Kaleen kategoriak. - Artículo 2. - Categoría de las Calles. - Tarifen aplikazinorako aurreikusi diran ondoreetarako, udalerri honetako herri bideak kategoria bakarrean sailkatuko dira.

A los efectos previstos para la aplicación de las tarifas, las vías públicas de este municipio se clasifican en categoría única.

3 Artikulua. - Tarifa. - Artículo 3. - Tarifa. - 1.- Hesi, aldamio, punta, asnila edo antzeko bide publikoen okupazioa: a).- Bide publikoak zakarrekin okupatzea: 1,50 euro metro karratu bakoitzeko eta egun bakoitzeko. b).- Edukiontziekin edo kamioiekin edo portatilak diren beste instalazioekin okupatzea: 6,00 euro/eguneko. c).- Hesi edo aldamioekin okupatzea: 2,00 euro metro karratu bakoitzeko eta hileko. 2.- Bide publikoan sortu daitezken matxurak bermatzeko asmoarekin lizentziaren eskaerarekin batera 76,00 euroko bermea jarri egingo da.

1.- Ocupación de vía pública con vallas, andamios, puntales, asnillas o similares: a).- Por ocupación de vías públicas con escombros: 1,50 euros por metro cuadrado y por día. b).- Por ocupación con contenedores o utilización de camiones u otras instalaciones portátiles: 6,00 euros/día. c).- Por ocupación con vallas o andamios: 2,00 euros por metro cuadrado y por mes. 2.- Al objeto de garantizar los posibles daños surgidos en la vía pública se establecerá un depósito junto con la solicitud de la correspondiente licencia de 76,00 euros.

4 Artikulu a.- Kudeaketa Arauak. - Artículo 4. - Normas de Gestión. - 1. Adierazo diran tarifa horien arabera eska daitekezan zenbatekoak eskatu dan edo egin dan erabilera edo aprobetxamendu bakotxeko likidauko dira eta txikituenak izango dira tarifa horietan adierazo diran egutegiko aldi edo denporako.

1. Las cantidades exigibles con arreglo a las tarifas se liquidarán por cada aprovechamiento solicitado o realizado y serán irreductibles en el periodo anual o de época autorizado.

2. Eranskin honetan arautu diran aprobetxamenduaren emankidetan interesauta dagozan persona edo erakundeek bidezko lizentzia eskatu behar dabe eta honen ondoko idatz-zatian adierazoko dan biltegiratzea egin behar dabe, eta okupau gura dan azaleraren eta udalerrian dauan egoerari buruzko aitorpena egin, horretarako plano xehekatua be aurkeztuko dabe.

2. Las personas o entidades interesadas en la concesión de aprovechamientos regulados en este anexo deberán solicitar previamente la correspondiente licencia, realizar el depósito previo a que se refiere el apartado siguiente y formular declaración en la que se conste la superficie que se pretende ocupar y de su situación dentro del municipio acompañado de un plano detallado.

3. Udaleko zerbitzu teknikoek interesdunak egin dabezan aitorpenak probau eta ikertuko dabez eta lizentzien eskabideetan alderik ez badabe aurkitzen baimenak

3. Los servicios técnicos de este Ayuntamiento comprobarán e investigarán las declaraciones formuladas por las personas interesadas, concediéndose las

Page 9: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

9

emongo dira; baldin eta alderik antzemoten bada horien barri emongo jake interesdunei eta, halan danean, bidezko likidazino gehigarriak igorriko jakez. Interesdunek akats horiek ongitu eta bidezko sarrera gehigarriak egin ondoren lizentziak emongo jakez.

autorizaciones de no encontrar diferencias en las peticiones de las licencias, si se dieran diferencias se notificarán las mismas a las o los interesados y se girarán, en su caso, las liquidaciones complementarias que procedan, concediéndose las autorizaciones una vez subsanadas las diferencias por las o los interesados y, en su caso, realizados los ingresos complementarios que procedan.

4. Baldin eta baimenak ukatzen bajakez, interesdunek Udalari ingresau daben zenbatekoa eskatzeko eskubidea daukie.

4. En caso de denegarse las autorizaciones, las o los interesados podrán solicitar de este Ayuntamiento la devolución del importe ingresado.

5. Baimenak luzatukotzat joko dira harik eta Alkatetzak horien iraungipena ebatzi arte edo interesdunak edo horren legezko eskuordeek baja adierazpena aurkeztu arte.

5. Las autorizaciones se entenderán prorrogadas mientras no se acuerde su caducidad por la Alcaldía o se presente baja justificada por la persona interesada o por su legítima representación.

6. Baja aurkezteak bidezko tarifari jagokon epigrafean adirazo dan hurrengo egutegiko epearen lehen egunetik aurrera izango ditu ondoreak. Baja aurkezten ez bada tasa ordaintzen jarraitu beharko da.

6. La presentación de la baja surtirá efectos a partir del día primero del periodo natural de tiempo siguiente señalado en el epígrafe de la tarifa que corresponda. La no presentación de la baja determinará la obligación de continuar abonando el precio público.

5 Artikulua. - Sortzapena. - Artículo 5. - Devengo. - 1.- Eranskin honetan arautu dan tasa ordaintzeko beharkizuna ondoko honeetan sortzen da:

a) Herri bidearen aprobetxamendu barrien emakidadunak diranean, bidezko lizentzia eskatzen dan unean.

b) Baimenduta dagozan emakidadun eta aprobetxamendua danean, tarifa ezarri dan egutegiko aldi bakotxaren lehen egunean.

1.- La obligación de pago de la tasa regulada en este anexo nace:

a) Tratándose de concesiones de nuevos aprovechamientos de la vía pública, en el momento de solicitar la correspondiente licencia.

b) Tratándose de concesiones o aprovechamientos ya autorizados, el día primero de cada uno de los periodos naturales de tiempo señalados en la tarifa.

2.- Tasaren ordainketa honela egindo da: a) Aprobetxamendu barrien emakidak

diranean, sarrera udal Diruzaintzan edo Udal Txit gorenak aginduko dauan tokian zuzen eginda, baina beti bidezko lizentzia jaso aurretik. Sarrera hau aurretiazko gordailu legez hartuko da, Bizkaiko Lurralde Historikoko ekainaren 30eko 5/1989 zenbakiko Foru Arauaren 49.1 artikuluan ezarri dana betez,

2.- El pago de la tasa se realizará: a) Tratándose de concesiones de

nuevos aprovechamientos, por ingreso directo en la tesorería municipal o donde establece el Excmo. Ayuntamiento pero siempre antes de retirar la correspondiente licencia. Este ingreso tendrá carácter de depósito previo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49.1 de la Norma Foral del

Page 10: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

10

eta behin betikoa izango da bidezko lizentziaren emakidagaz.

b) Baimenduta edo luzatuta dagozan emakida diranean, tasa honen errolda edo matrikulari sartu ondoren, egutegiko urteetan Udal Bulegoetan, egutegiko urtearen 1.hiruhilekotik aurrera.

territorio Histórico de Bizkaia 5/1989, de 30 de junio, quedando elevado a definitivo al concederse la licencia correspondiente.

b) Tratándose de concesiones de aprovechamientos ya autorizados y prorrogados, una vez incluidos en los padrones o matrículas de esta tasa, por años naturales en las oficinas municipales, desde el primer trimestre del año natural.

ZERBITZU PUBLIKOAK ESKEINI ETA JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALDAKETAK.- I).- EPIGRAFEA: Termiten prebentziorako, tratamendurako eta desinfekziorako zerbitzua emateagatik tasa.-

1 Artikulua. - Zerga egitatea. - Artículo 1. - Hecho imponible. - Zerga egitatea da Larrabetzuko Alde Zaharreko eta inguruko eremuan termitak sahiesteko, tratatzeko eta desinfektatzeko zerbitzua ematea, udalerriko inguru horretan dagoen termita izurritea errotik desagerrarazteko.

Constituye el hecho imponible la efectiva prestación del servicio de prevención, tratamiento y desinfección del casco histórico de Larrabetzu y sus alrededores, con la finalidad de lograr la erradicación de la plaga de termitas existente en dicha zona del municipio.

2 Artikulua. - Subjektu Pasiboa. - Artículo 2. - Sujeto pasivo. - 1.- Tasaren subjektu pasiboak –zergadun kontzeptuan– honako hauek izango dira: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. Artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, bai zerbitzua eskatzen dutenak bai zerbitzuaren onuradunak nahiz eragindakoak. Honi dagokionez, ulertzen da lan horien onuradun izango direla, batetik, termiten izurritearen eraginez egun kalteturik dauden zurezko egituradun eraikinetan bizi diren edo horiek erabiltzen dituzten pertsonak eta entitateak, eta, bestetik, gaur egun kaltetu barik badaude ere, euren ezaugarriak kontuan hartuta arriskuan egon daitezkeen beste eraikin batzuetako etxebizitzetan edo lokaletan bizi diren edo horiek erabiltzen dituztenak. Hori dela eta, tasa derrigorrezkoa dela kontuan izanik, kasu horietan egon daitezkeen eraikinen

1.- Son sujetos pasivos de la tasa, en concepto de contribuyentes, las personas físicas y jurídicas y las entidades a que se refiere el artículo 35 de la Norma Foral 2/2005 General Tributaria del Territorio Histórico de Bizkaia, que soliciten el servicio o que resulten beneficiadas o afectadas por el mismo. A este respecto, se entiende que con los trabajos a llevar a cabo van a resultar beneficiadas por el servicio las personas y entidades que habitan o utilizan las viviendas y locales que se encuentran tanto en edificios cuya estructura de madera se halla actualmente afectada por la plaga de termitas como en aquellos otros edificios que, sin estar actualmente afectados, en base a sus características, tienen un riesgo potencial de afectación. Por dicho motivo, teniendo en cuenta el carácter obligatorio de la tasa, se ha establecido la relación de

Page 11: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

11

zerrenda egin da, eta Ordenantza Fiskal honi erantsi (I. eranskina – Termitak sahiestu, tratatu eta desinfektatzeko zerbitzua emateagatik udal tasa ezartzen zaien eraikinen zerrenda).

edificios que se encuentran en el supuesto de aplicación de la misma, que figura como anexo a la presente Ordenanza Fiscal (anexo I-Relación de edificios afectados por la tasa municipal por prestación del servicio de prevención, tratamiento y desinfección de termitas).

2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ondasun higiezinen jabeak. Horiek, hala badagokio, onuradunei –ondasun higiezinen maizterrak edo erabiltzaileak– ordainarazi ahal izango dizkiete kuotak.

2.- Tendrán la condición de sustitutos del contribuyente, los propietarios de los inmuebles que podrán repercutir, en su caso, las cuotas sobre los respectivos beneficiarios (inquilinos o usuarios de los inmuebles).

3 Artikulua. - Zerga-oinarria. - Artículo 3. - Base imponible. - Tasa hau ordainarazteko, zerga oinarri gisa hartuko da Ordenantza honen zerrendan edo eranskinean jasotako eraikinetan etxebizitzarako edo merkataritza, industria, zerbitzu nahiz biltegiratze jarduerarako erabiltzen diren (edo erabil litezkeen) higiezinen unitatea. Tasa ezarriko zaien etxebizitzen kopurua zehazteko, kontuan hartuko dira katastroko datuak, eta datuok udal erroldan dagoen informazioarekin osatuko dira. Lokalei dagokienez ere katastroko datuak erabiliko dira, lokalotan jarduerak egiteko emandako baimen eta lizentziei buruz udal artxiboetan dagoen informazioarekin batera.

Para la exacción de la presente tasa se tomará como base imponible la unidad de los inmuebles destinados (o susceptibles de ser destinados) a vivienda o local de actividad comercial, industrial, de servicios o de almacenamiento, que se encuentren ubicados en los edificios incluidos en la relación o anexo de la presente Ordenanza. A efectos de determinar el número de viviendas gravados por la tasa, se tomarán en cuenta los datos del catastro complementados por la información obrante en el padrón municipal. Respecto de los locales, se utilizarán asimismo los datos del catastro complementados en este caso por la información obrante en los archivos municipales acerca de las autorizaciones o licencias concedidas para el desarrollo de actividades en los mismos.

4 Artikulua. - Zerga-kuota. - Artículo 4. - Cuota. - Zerga ordaindu beharra dutenek urtero ordainduko dute 111,07 euroko kuota bat Zerbitzuak dirauen bitartean, Ordenantza honetako zerrendan edo eranskinean jasotako eraikinetan agertzen den etxe edo lokal bakoitzeko. Kuota hori urterokoa eta murriztezina izango da, eta honela ordainduko da: 1.- Zerbitzua ematen hasten den lehen urtean, etxebizitzen eta lokalen jabeek ordainduko dute hasten den unean. Horri dagokionez, ulertuko da zerbitzua ematen hasten dela termitak prebenitu, tratatu eta

Los obligados tributarios abonarán anualmente, durante el periodo que dure la prestación del servicio, una cuota por importe de 111,07 euros para cada vivienda o local encuentren ubicados en los edificios incluidos en la relación o anexo de la presente Ordenanza. Dicha cuota tiene carácter anual e irreducible y será abonada de la siguiente forma: 1.- El primer año de inicio de la prestación del servicio, por los propietarios de las viviendas y locales en el momento de dicho inicio. A este respecto, se entenderá que

Page 12: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

12

desinfektatzeko Zerbitzuak emateko kontratua sinatzen den unean. 2.- Hurrengo urteetan, jabeek ordainduko dute urtarrilaren 1ean.

comienza la prestación de servicios en el momento en que se proceda a la firma del contrato para la prestación de los servicios de prevención, tratamiento y desinfección de termitas. 2.- En los años posteriores, por los propietarios al 1 de enero

5 Artikulua. - Sortzapena. - Artículo 5. - Devengo. - Zerbitzua ematen edo jarduera egiten hasten denean sortuko da tasa. Hurrengo urtealdietan, urtarrilaren 1ean sortuko da.

La tasa se devengará cuando se inicie la prestación del servicio o la realización de la actividad. En los sucesivos ejercicios, el devengo se producirá el 1 de enero de cada año.

6 Artikulua. - Hobariak. - Artículo 6. - Bonificaciones. - Alde Zaharrean termita izurritea kontrolatzeko Udalak burutuko duen planaren ondorioz ordaindu beharreko tasei dagokienez, 2014ko urtarrilaren 1etik 2016ko urtarrilaren 1era bitartean intsektuen aurkako eta termita izurritea kontrolatzeko esku hartzeei ekiten dietenek %40,00ko hobaria izango dute.

Los sujetos pasivos que, en el período de 1 de enero de 2014 a 1 de enero de 2016, hubieran acometido en sus viviendas-locales intervenciones de desinsectación y control de plaga de termitas tendrán una bonificación del 40,00 %.

I ERANSKINA. - Kaltetutako eraikin, etxebizitza eta lokalen zerrenda.-

ANEXO I.- Relación de edificios, viviendas y locales afectados.-

1 Askatasunaren Enparantza 1 2 Askatasunaren Enparantza 2 3 Askatasunaren Enparantza 3 4 Askatasunaren Enparantza 4 5 Askatasunaren Enparantza 5 6 Askatasunaren Enparantza 6 7 Askatasunaren Enparantza 7 8 Askatasunaren Enparantza 8 9 Askatasunaren Enparantza 9

10 Askatasunaren Enparantza 10 11 Andra Mari kalea 1 12 Andra Mari kalea 2 13 Andra Mari kalea 3 14 Andra Mari kalea 4 15 Andra Mari kalea 5 16 Andra Mari kalea 6 17 Andra Mari kalea 7 18 Andra Mari kalea 8 19 Andra Mari kalea 9 20 Andra Mari kalea 10

Page 13: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

13

21 Andra Mari kalea 11 22 Andra Mari kalea 13 23 Andra Mari kalea 14 24 Andra Mari kalea 15 25 Andra Mari kalea 16 26 Andra Mari kalea 17 27 Andra Mari kalea 18 28 Andra Mari kalea 19 29 Andra Mari kalea 20 30 Andra Mari kalea 21 31 Andra Mari kalea 22 32 Andra Mari kalea 23 33 Andra Mari kalea 24 34 Andra Mari kalea 25 35 Andra Mari kalea 26 36 Andra Mari kalea 27 37 Andra Mari kalea 27B 38 Andra Mari kalea 28 39 Andra Mari kalea 29 40 Andra Mari kalea 30 41 Andra Mari kalea 32 42 Andra Mari kalea 34 43 Andra Mari kalea 36 44 Andra Mari kalea 38 45 Errebale kalea 2 46 Errebale kalea 3 47 Errebale kalea 4 48 Errebale kalea 5 49 Eleixoste kalea 2 50 Eleixoste kafea 4 51 Eleixoste kalea 5 52 Eleixoste kalea 7 53 Eleixoste kalea 8 54 Eleixoste kalea 9 55 Eleixoste kalea S/N 56 Mikel Zarate kalea 1 57 Mikel Zarate kalea 2

2.- Proposatutako bigarren aldaketa: G EPIGRAFEA al datu egingo da, udal kurtso ezberdinen inguruko tarifak kuota aldatzeko.- Udalak proposatutako aldaketa hurrengoa da:

Page 14: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

14

G) EPIGRAFEA: PELOTALEKUA, GIMNASIOA ETA IGERILEKUA ERABILTZEAGATIK TASA.-

EPIGRAFE G) TASA POR UTILIZACIÓN DEL FRONTON, GIMNASIO Y PISCINAS.-

IKASTAROAK CURSILLOS

Abonatuak Abonados Mantentzeko gimnasiaren ikastaroa 3. Adinekoentzat:

Gimnasia de mantenimiento para la tercera edad:

• 5 euro/hilean. • 5 euros/mes. Beste ikastaro guztiak: Resto de cursillos:

• 18,00 euro/hilean. • 18,00 euros/mes. • 18 urtearte, ikasleek, langabetuek,

LGE kobraten dutenek, pentsiodunek eta prestazio gabeko minusbaliodunek 7,00 euro/hilean.

• Hasta 18 años, estudiantes, personas en paro, perceptores de la RGI, jubilados, pensionistas y minusválidos sin prestación 7,00 euros/mes.

Erroldatutako Abonatu gabekoak No abonados Empadronados Mantentzeko gimnasiaren ikastaroa 3. Adinekoentzat:

Gimnasia de mantenimiento para la tercera edad:

• 5 euro/hilean. • 5 euros/mes. Beste ikastaro guztiak: Resto de cursillos:

• 30,00 euro/hilean. • 30,00 euros/mes. • 18 urtearte, ikasleek, langabetuek,

LGE kobraten dutenek, pentsiodunek eta prestazio gabeko minusbaliodunek 7,00 euro/hilean.

• Hasta 18 años, estudiantes, personas en paro, perceptores de la RGI, jubilados, pensionistas y minusválidos sin prestación 7,00 euros/mes.

• • Erroldatu gabeko Abonatu gabekoak No abonados no Empadronados

Mantentzeko gimnasiaren ikastaroa 3. Adinekoentzat:

Gimnasia de mantenimiento para la tercera edad:

• 5 euro/hilean. • 5 euros/mes. Beste ikastaro guztiak: Resto de cursillos:

• 45,00 euro/hilean. • 45,00 euros/mes. • 18 urtearte, ikasleek, langabetuek,

LGE kobraten dutenek, pentsiodunek eta prestazio gabeko minusbaliodunek 7,00 euro/hilean.

• Hasta 18 años, estudiantes, personas en paro, perceptores de la RGI, jubilados, pensionistas y minusválidos sin prestación 7,00 euros/mes.

3.- Proposatutako hirugarren aldaketa: F) EPIGRAFEA : Hilerriko zerbitzuengatik eta herrirako erreserbatutako lurrengatik ordaindu beha rreko tasa. Hilarri, uztai eta zenbakien kostuari buruzko aldaketa bakarrik egin behar da. Ordenantzan bertan esaten da zenbatekoa aldatzen dela hornitzaileak prezioa igotzen duenean. Azkeneko urteotan aldaketarik egon ez den arren urte honetan inguruko hornitzaileek euren tarifak handitu dituzte eta horregatik tarifa ere aldatu beharko litzateke.

Page 15: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

15

F) EPIGRAFEA: HILERRIKO ZERBITZUAGATIK ETA HILERRIRAKO ERRESERBATUTAKO LURRENGATIK ORDAINDU BEHAR DEN TASA.-

EPIGRAFE f) TASA POR SERVICIOS Y TERRENOS RESERVADOS A CEMENTERIOS.-

Tarifa: Tarifa: 90,00 euro hilarri uztai eta zenbakien kostuagatik. Prezio hori berez igongo da materialaren hornitzaileek prezioa igoten duten bakoitzean.

90,00 euros el coste de la lápida, anilla y numeración. Esta tarifa se aumentará automáticamente en el momento en el que la suministradora de material incremente el costo.

Prezio horreri 69,59 euro gehituko jakoz ehorzketaren kostuagatik.

A este precio se le añadirá 69,59 euros más por el coste del servicio de inhumación.

EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta hurrengoa adierazten du: “Lehenengo eta behin gogoratu behar dogu Larrabetzuko EHBilduren udal taldeak behartu egin dauala herriko biztanlegoak zergak, tasak eta udal administrazioaren kudeaketaren esparru batzuekaz lotuta dagozan prezio publikoetan amaiera gabeko igoerak ordaintzera. Azken bost urteetan, krisi garaian, EHBilduk urte fiskal bakoitzean sistematikoki eta urtez urte igoerak aplikatu dauz. 2012-2016 urteen bitartean %7ra heldu dira batez besteko batzeko kontzeptu gehienetan. Urte eta herritarren egoera ekonomikoa larriak izan arren tasa eta zerga gehienak behin eta barriz igo dira. EAJk, urte guzti horreetan, beti defendatu dau zerga guzti horreek egozan moduan uztea, krisi garaiak holan agintzen ebalako eta igoerarik ez aplikatzearen alde agertu gara. Gaur, 2016rako Ordenantza fiskal barriak bost hilabetetan zehar aplikatu diranean, udal gobernuak aldaketak proposatzen dauz. Bost hilabete pasa diranean, barriro aldaketak eta igoerak. Zer eraskusten dau honek? Alde batetik, gure ustez, Udal gobernua noraezean dabilela. Eta beste alde batetik, zein da helburua? Argi dago: diru gehiago batzea. Zer egiteko?.... Batek daki. Honeek dira udal gobernutik egiten diran aldaketak eta igoera proposamenak:

1. (F EPIGRAFEA) Hilerriko hilarria, uztai eta zenbakiagaitik %26,88ko igoera. EAJ igoera honen kontra dago.

2. (G EPIGRAFEA) Orain arte pilotalekuan edo gimnasioan emoten diran ikastaro bakoitzak prezio ezbardin bat izan dau (10 eta 22 € bitartean abonatuen artean, eta 18 eta 30€ bitartean ez abonatuen artean) eta orain udal gobernuak ikastaro guztien prezioa bardintzea proposatzen dau (18€koa abonatuentzat eta 30€ abonatu bakoentzat). Udal gobernuaren hasierako proposamenean erroldatugabeak eta erroldatuak prezio bardina eukitea planteatzen zan eta EAJko zinegotziek erroldatu gabeei kuota handiago jartzea proposatu genduan. Eskerrak emon udal gobernuari gure proposamena kontuan hartzeagaitik.

3. Mahaiak eta aulkiak jarteko herri bidea gordetea ordenantzetatik kentzearen proposamena dala eta, gogoratu behar deutsagu udal gobenuari, 2016rako ordenantzak onartu ziran Osoko Bilkuran, EAJko udal taldeak betetzen eta aplikatzen ez ziren ordenantzak kentzea proposatu ebazala. Udal gobernua prebarikatzen egoan ordenantza hau ez aplikatzeagatik, eta orduan ez jakun jaramonik egin. Uste dogu Udal gobernua etengabeko kontraesanean murgilduta dagoala. Alde batetik mahaiak eta aulkiak jarteko ordenantzak kentzen dauz aplikatzen ez diralako, eta beste alde batetik ez dauz kentzen aplikatzen ez diran beste batzuk, esate baterako, Ondasun Higiezin ganeko zerga (IBI). Kontuan izan behar dogu luzaroan hutsik dagozan etxebizitzei %50eko kuotearen gainordaina aplikatu behar jakela, eta aldiz, kuotearen %50eko bonifikazioa

Page 16: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

16

etxebizitza lagatzeagaitik Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, araupetutako Etxebizitza hutsen programa izenekoaren esparruan. Ez dozue aplikatzen ez bata ez bestea, eta barriro prebarikatzen dozue. Larrabetzun ez zarie kapaz etxebizitza hutsei %50ko gainkarga aplikatzeko eta gero Batzar Nagusietan %150ko gainkarga eskatzen dozue?

4. Udaleko herri jabariaren bakarreko erabileraren edo erabilera bereziaren tasa araupetzen dauan ordenantzan inguruan aldaketak proposatzen dozuez. Asko pozten gara kontuan hartu ahal izatea aurreko Osoko Bilkuran EAJk egindako kexa eta ordenantzak akatsak izan dauzala onartzea eta akats horreek zuzentzen ahalegintzea. Ez zan bidezkoa andamio jartzerakoan lur publikoa okupatzea urte bat zein egun bat eta bardin ordaindu behar izatea. 5. Ibilgailuak espaloiak zeharkatzeko lizentzia emoteagaitik %28,5eko igoera. Gai hau be bitxia da. Herritarrei udaletik eskutitz bat bialdu jake, laburbilduz, hau esanez: ibilgailuak espaloiak zeharkatuz sartzeagaitik tasa bat ordaindu behar dabela, udaletxetik pasatzeko erregistroan apuntatzeko eta gaurko Osoko Bilkuran onartuko dan erregistroa tasak kobratzeko erabiliko dala. Gertaera honen aurrean udal gobernuari esan behar deutsagu gai hau ez dala batzordeetan eztabaidatu eta kaletik enteratu garala eta argi dagola gaurko Osoko Bilkuran ez dala erregistroa ez onartuko ez eztabaidatuko. Kotxeren batek sarreraren bat oztopatzen dauanean udalak zein zerbitzu edo konponbide eskeiniko deutsie herritarrei udaltzainik ez baliabiderik ez daukazanean? Zelan aplikatu daiteke tasa bat ezusteko baten aurrean udalak ezin dauanean zerbitzua bermatu?. Non gelditzen dira herritarren eskubideak? . Ez dago zerbitzua eskeintzeko modurik eta ez dauka zentzurik aplikatzea, arazoak sortzeko baino ez dau balio izango EAJkoek , ez ordea EHBilduk, gurazko, nahitako neurria defendatu dogu benetako zerbitzua emoten dala bermatzen ez dan bitartean behintzat. Hau da, zerbitzu on bat emoten ez dan bitartean plaka jarri beharko zan herritarren eskakizunaren ondorioz eta ez udalak derrigortuta. Beraz, udal gobernuaren proposamenaren kontra agertzen gara.

5. I EPIGRAFEA eransten da ordenantzetan, termiten prebentziorako, tratamenturako eta desinfekziorako zerbitzua emoteagaitik. Gure ustez, ordenatza honi buruz, esan behar dogu hutsune eta gabezi batzuk daukazala eta gure asmoa horreek zuzentzea dala. Hori dala eta udal gobernuari eskatzen deutsagu gure proposamenak kontuan hartu dagiazala. Hauxe da proposatzen doguna:

a) Herritarren batek, bere etxean termitak erradikatzeko ahalegin ekonomiko esanguratsuren bat egin badau, %100aren bonifikazioa izatea.

b) Herritarren batek termitak erradikatzeko zerbitzuren bat kontratatuta euki badau laguntzen sistema orokorrera gehitzea. Termiten arazoak daukiezanak eta alde historikoan bizi ez diranak, alde historikoan bizi diranen tratamentu bera izatea. Tratamentua amaitu eta gero laguntza jaso daben herritarren etxebizitzetan termitak agertzen badira udalari jainaraztearen derrigortasuna. Hori ez dala egiten konprobatzen bada, herritarrek jasotako laguntza itzuli beharko leukie.”. Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta adierazten du ez duela ulertzen zer nahi duen EAJ-PNV udal taldeak, zergak igotzea leporatzen diguzue, azkeneko 5 urteetan egin dugula, baina zein da zuen iritzia udal zerbitzuen finantziazioaren inguruan? Nola finantziatuko ditugu udalak ematen dituen zerbitzuak BFAk gero eta diru-gutxiago ematen badigu? Hilerriko tasa igo da materialen prezioa igo delako, kirol jarduerei buruz ez duzu ezer esan eta horretan guztira bajatu egin dira. Ondasun Higiezinen Zergaren inguruan ez dugula ezer egin esaten

Page 17: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

17

diguzue baina Batzar Nagusiek orain onartu dute arauketa berria. Andamioei buruz diru-bilketa nahaia leporatzen diguzue eta zuen proposamena jaso da bakarrik. Badoen ingurukoa orain dela 7 hilbete azaldu zitzaizuen, zerbitzua emateko aukerarik ez dagoela esaten duzue eta momentuz behintzat halan da, baina grua zerbitzua ez da Txorierri osoan. Tabernetako aulkiak eta mahaiak kentzearen inguruan kontraesana dagolea aipatzen duzu, baina ez kaltetzeko kendu egin dugu. Termiten hobariari dagokionez esan behar da lehenengo eta behin termiten erradikazioaren %40a Udalak ordaintzen duela eta tasa bidez %60a bakarrik kobratuko zaiela herritarrei eta hortik hobariaren kasuan daudenak %40ko hobaria izango dute. Nire Ustez udal finantzazioa nahikoa da. Gainera alde zaharraren eremutik kanpokoek ere diru-laguntza izango dute eta diru-laguntza bueltatzearen inguruko proposamenean mugarik gabe ez daukala logikarik aipatzen du. EAJ-PNV udal taldeko Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta adierazten du termiten diru-laguntza bueltatzearen inguruko gaian proposamena edo ideia plazaratu dutela eta ez duzuela esan ona den ala ez. Bestetik, euren etxeetan dagoeneko tratamendua egin dutenei dagokionez, horiek ordaindu egingo dute eurena gehi besteena nahiz eta horretan hobaria jaso. Tratamendua egin dutenek gutxi gorabehera 1700 euro ordindu dituzte eta udalaren tasa ordainduko dutenek tratamendurik gabe 117 euro urtean, aldea handia da. Eunate Guarrotxena Arzubiaga EH Bilduko zinegotziak hitza hartzen du eta adierazten du agian zergetan igoerak egon direla, baina diru-laguntzak ere eman direla. Zerbitzuak hobetzeko zergak ordaindu behar dira eta ez dago asmo gehiagorik, beste guztia demagogia da. EAJ-PNV udal taldeko Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta adierazten du igoeraren datuak objektiboak direla, datuak hor daudela. 2015eko urritik 2016ko maiatzara doazen Ordenantzak aldatzen gaude, indarrean bakarrik bost hile egon direnak. Zergatik? Agian lehenago ez dugulako ondo begiratu, badirudi zeozer txarto egin dugula. Esaten duguna ere hauxe da: ez baldin bada aplikatuko ez dadila onartu kendu deiela. Beste debate batera joan gaitezke ere batzuk lur publikoa erabiltzeagatik ordaindu behar dute eta beste batzuk ordea ez. Ordenantzak urtero aldatzearen alde bagaude, baina patxadaz hitz egiteko eta gauzak behar bezala eztabaidatzeko, azken finean Ordenantza Fiskalen debatea bost hilabete barru ere edukiko dugu. Eztabaida eta gero, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. Eta 49. artikuluei eta Bizkaiko Lurralde Historikoetako Toki Erakundeen Ogasunei buruzko abenduaren 16ko Foru Arauaren 16. artikuluari jarraituz, Gobernazio, Ogasun, Pertsonal eta Ongizate Informazino Batzordeak proponiduta, EH Bildu udal taldeko 6 zinegotzien aldeko botoarekin eta EAJ-PNV udal taldeko 4 zinegotzien kontrako botoarekin, Udalbatzaren gehiengo osoz, Larrabetzuko Udalak ondokoa ERABAGI DAU: LEHENENGOA.- 2016ko Ordenantza Fiskalen aldaketa behin-behineko izarerarekin hasiera baten onartu azalpenetan egindako proposamenari jarraituz eta hurrengo moduan geldituz: TITULARTASUN EDO ADMINISTRAZIOKO BIDEEN APROBETXAMENDU BEREZIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALDAKETAK

6 Artikulua. - Prezio publikoak. - Artículo 6. - Precios Públicos. -

Page 18: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

18

1.- Udalak lizentzia emon daian, ezarten diran prezio publikoak ordaindu beharko dira; hori egin arte ezin ekin izango jako erabilera edo aprobetxamenduari. Kasu honetan hurrengo prezio publikoa ezartzen da: 4,00 euro kilometro bakoitzeko eta bidai bakoitzeko.

1.- La licencia municipal se entenderá otorgada, en todo caso, condicionada al pago de los precios públicos que, en su caso, se establezcan, no pudiendo entre tanto iniciarse la utilización o el aprovechamiento. Se establece un precio público a estos efectos de 4,00 euros por kilómetro y por viaje.

2. Prezio publikoa ez ordaintzeak lizentzia ezeztatzea eragingo dau berez.

2.- La falta de pago del precio público determinará de forma automática la revocación de la licencia.

3.- Udal titulartasun edo administrazinoko bideen aprobetxamendu bereziagaitiko prezio publikoei esker biltzen diran diru kopuruak eurek artatu, mantendu eta hobetzeko erabiliko dira.

3.- Las cantidades que se recauden, en su caso, en concepto público por el aprovechamiento especial de caminos de titularidad o administración municipal se destinarán a obras de conservación, mantenimiento y mejora de los mismos.

UDALEKO HERRI JABARIAREN BAKARREKO ERABILERAREN EDO ERABILERA BEREZIAREN TASA ARAUPETZEN DUEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALDAKETAK.-

II. ERANSKINA ANEXO II Ibilgailuak espaloiak zeharkatuz sartzea eta aparketako herri bidean erreserbak egitea, eta era guztietako zamaketa lanak. I. ORDAINTZEKO BETEBEHARRA DABENAK Eranskin honetan arautu dan tasa ordaindu behar dabe lizentziaren hartzaileak diran persona edo erakundeek, edota aprobetxamenduaren onuradunek, baldin eta bidezko baimenik euki gabe jardun badabe. II. KALEEN KATEGORIAK Tarifen aplikazinorako aurreikusi diran ondoreetarako, udalerri honetako bideetan kategoria bakarra ezarri dira. III. ZENBATEKOA 1. Eranskin honetan arautu dan tasaren zenbatekoa ondoko atal honetako tarifetan ezarri da.

Entrada de vehículos a través de las aceras y reservas de vía pública para aparcamiento y carga y descarga de mercancias y cualquier clase. I. OBLIGACION DE PAGO. Tienen la obligación del pago de la tasa regualda en este anexo las personas o entidades a cuyo favor se otorguen las licencias, o quienes se beneficien del aprovechamiento, si se procedió sin la oportuna autorización. II. CATEGORIA DE LAS CALLES A los efectos previstos para la aplicación de las tarifas, las vías públicas deeste municipio se clasifican en categoría única. III. CUANTIA 1. La cuantía de la tasa regulada en este anexo será la fijada en la tarifa contenida en el apartado siguiente.

Page 19: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

19

2. Tasaren tarifak honeek dira: 2.1 Erkidego garajeak; horrelakotzat joten dira etxebizitzen eraikin batean jaubeen ibilgailuak gordetzeko eraikinak: a) Igarobidea, ibilgailu 1entzat: 29 € b) Igarobidea, 2 ibilgailUentzat: 50 € c) Igarobidea, 3 ibilgailuentzat: 70 € d) Igarobidea, 4 ibilgailuentzat: 90 € e) Igarobidea, 5 ibilgailuentzat: 105 € f) Igarobidea, 6 ibilgailuentzat: 120 € g) Igarobidea, 7 ibilgailuentzat: 135 € h) Igarobidea, 8 ibilgailuentzat: 150 € i) Igarobidea, 9 ibilgailuentzat: 165 € j) Igarobidea, 10 ibilgailuentzat: 180 € k) Igarobidea, 11ibilgailu eta gehiagoentzat: 165 € + 4 euro kotxe bakoitzeko. 2.2 Industria-eraikinetarako igarobideak: a) Industria batera igarotzeko: 196,25€ b) Industria edo jarduera batera baino gehiago sartzeko igarobidea. Erakunde bakotxat: 115,56€ 2.3 Multzo horretakoak dira berariaz helburu hau daben eraikinak edo horien atalak, metro lineal edo zatikiko: 14,14€ 3. Lizentzia emoteko, plakeraen kostua ( 80 euro) ordaindu behar da.

2. Las tarifas de la tasa serán las siguientes: 2.1 Pasos a garajes de comunidad, entendiéndose por tales los edificios de viviendas destinadas a guarda de vehículos de sus propietarios o propietarias: a) Paso para 1 vehiculo: 29 €. b) Paso para 2 vehículos: 50 €. c) Paso para 3 vehículos: 70 €. d) Paso para 4 vehículos: 90 €. e) Paso para 5 vehículos: 105 €. f) Paso para 6 vehículos: 120 €. g) Paso para 7 vehículos: 135 €. h) Paso para 8 vehículos: 150 €. i) Paso para 9 vehículos: 165 €. j) Paso para 10 vehículos: 180 €. k) Paso para 11 vehículos o más: 165 € + 4 euros más por vehículo. 2.2. Pasos a edificios industriales: a) Por cada paso destinado a una industria: 196,25€ b) Por cada paso destinado al acceso a más de una industria o actividad, por cada entidad: 115,56€ 2.3. Las reservas de aparcamiento destinados exclusivamente a servicio público, por cada metro lineal o fracción: 14,14€ 3. La concesión de la licencia lleva aparejada el abono del costo de la placa 80 €

Tabernetako aulki, mahai eta holako okupazioa III eranskinetik kendu egiten da. Ordenantza horrela geldituko zelarik.

III ERANSKINA: Obra, instalazio eta eraikuntzari loturik dauden jarduerei buruzko jabari publikoa.-

ANEXO III: ocupación del dominio público por actividades ligadas a las obras, instalaciones y construcciones.-

1 Artikulua. - Ordaintzeko betebeharra dutenak.-

Artículo 1. - Obligados al pago. -

Eranskin honetan arautu dan tasa ordaindu behar dabe lizentziaren hartzaileak diran persona edo erakundeek, edota aprobetxamenduaren onuradunek baldin eta bidezko baimenik euki barik jardun badabe.

Están obligados al pago de la tasa regulada en este anexo las personas o entidades a cuyo favor se otorguen las licencias, o quienes se beneficien del aprovechamiento, si se procedió sin la oportuna autorización.

2 Artikulua. - Kaleen kategoriak. - Artículo 2. - Categoría de las Calles. -

Page 20: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

20

Tarifen aplikazinorako aurreikusi diran ondoreetarako, udalerri honetako herri bideak kategoria bakarrean sailkatuko dira.

A los efectos previstos para la aplicación de las tarifas, las vías públicas de este municipio se clasifican en categoría única.

3 Artikulua. - Tarifa. - Artículo 3. - Tarifa. - 1.- Hesi, Aldamio, punta, asnila edo antzeko bide publikoen okupazioa: a).- Bide publikoak zakarrekin okupatzea: 1,50 euro metro karratu bakoitzeko eta egun bakoitzeko. b).- Edukiontziekin edo kamioiekin edo portatilak diren beste instalazioeki okupatzea: 6,00 euro/eguneko. c).- Hesi edo aldamioekin okupatzea: 2,00 euro metro karratu bakoitzeko eta hileko. 2.- Bide publikoan sortu daitezken matxurak bermatzeko asmoarekin lizentziaren eskaerarekin batera 76,00 euroko bermea jarri egingo da.

1.- Ocupación de vía pública con vallas, andamios, puntales, asnillas o similares: a).- Por ocupación de vías públicas con escombros: 1,50 euros por metro cuadrado y por día. b).- Por ocupación con contenedores o utilización de camiones u otras instalaciones portátiles: 6,00 euros/día. c).- Por ocupación con vallas o andamios: 2,00 euros por metro cuadrado y por mes. 2.- Al objeto de garantizar los posibles daños surgidos en la vía pública se establecerá un depósito junto con la solicitud de la correspondiente licencia de 76,00 euros.

4 Artikulua. - Kudeaketa Arauak. - Artículo 4. - Normas de Gestión. - 1. Adierazo diran tarifa horien arabera eska daitekezan zenbatekoak eskatu dan edo egin dan erabilera edo aprobetxamendu bakotxeko likidauko dira eta txikituenak izango dira tarifa horietan adierazo diran egutegiko aldi edo denporako.

1. Las cantidades exigibles con arreglo a las tarifas se liquidarán por cada aprovechamiento solicitado o realizado y serán irreductibles en el periodo anual o de época autorizado.

2. Eranskin honetan arautu diran aprobetxamenduaren emankidetan interesauta dagozan persona edo erakundeek bidezko lizentiza eskatu behar dabe eta honen ondoko idatz-zatian adierazoko dan biltegiratzea egin behar dabe, eta okupau gura dan azaleraren eta udalerrian dauan egoerari buruzko aitorpena egin, horretarako plano xehekatua be aurkeztuko dabe.

2. Las personas o entidades interesadas en la concesión de aprovechamientos regulados en este anexo deberán solicitar previamente la correspondiente licencia, realizar el depósito previo a que se refiere el apartado siguiente y formular declaración en la que se conste la superficie que se pretende ocupar y de su situación dentro del municipio acompañado de un plano detallado.

3. Udaleko zerbitzu teknikoek interesdunak egin dabezan aitorpenak probau eta ikertuko dabez eta lizentzien eskabideetan alderik ez badabe aurkitzen baimenak emongo dira; baldin eta alderik antzemoten bada horien barri emongo jake interesdunei eta, halan danean, bidezko likidazino gehigarriak igorriko jakez. Interesdunek akatas horiek ongitu eta bidezko sarrera gehigarriak egin ondoren lizentziak emongo jakez.

3. Los servicios técnicos de este Ayuntamiento comprobarán e investigarán las declaraciones formuladas por las personas interesadas, concediéndose las autorizaciones de no encontrar diferencias en las peticiones de las licencias, si se dieran diferencias se notificarán las mismas a las o los interesados y se girarán, en su caso, las liquidaciones complementarias que procedan, concediéndose las autorizaciones una vez subsanadas las diferencias por las o los interesados y, en

Page 21: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

21

su caso, realizados los ingresos complementarios que procedan.

4. Baldin eta baimenak ukatzen bajakez, interesdunek Udalari ingresau daben zenbatekoa eskatzeko eskubidea daukie.

4. En caso de denegarse las autorizaciones, las o los interesados podrán solicitar de este Ayuntamiento la devolución del importe ingresado.

5. Baimenak luzatukotzat joko dira harik eta Alkatetzak horien iraungipena ebatzi arte edo interesdunak edo horren legezko eskuordeek baja adierazpena aurkeztu arte.

5. Las autorizaciones se entenderán prorrogadas mientras no se acuerde su caducidad por la Alcaldía o se presente baja justificada por la persona interesada o por su legítima representación.

6. Baja aurkezteak bidezko tarifari jagokon epigrafean adirazo dan hurrengo egutegiko epearen lehen egunetik aurrera izango ditu ondoreak. Baja aurkezten ez bada tasa ordaintzen jarritu beharko da.

6. La presentación de la baja surtirá efectos a partir del día primero del periodo natural de tiempo siguiente señalado en el epígrafe de la tarifa que corresponda. La no presentación de la baja determinará la obligación de continuar abonando el precio público.

5 Artikulua. - Sortzapena. - Artículo 5. - Devengo. - 1.- Eranskin honetan arautu dan tasa ordaintzeko beharkizuna ondoko honeetan sortzen da:

a) Herri bidearen aprobetxamendu barrien emakidadunak diranean, bidezko lizentiza eskatzen dan unean.

b) Baimenduta dagozan emakidadun eta aprobetxamendua danean, tarifa ezarri dan egutegiko aldi bakotxaren lehen egunean.

1.- La obligación de pago de la tasa regulada en este anexo nace:

a) Tratándose de concesiones de nuevos aprovechamientos de la vía pública, en el momento de solicitar la correspondiente licencia.

b) Tratándose de concesiones o aprovechamientos ya autorizados, el día primero de cada uno los periodos naturales de tiempo señalados en la tarifa.

2.- Tasaren ordainketa honeal egindo da: a) Aprobetxamendu barrien emakidak

diranean, sarrera udal Diruzaintzan edo Udal Txit gorenak aginduko dauan tokian zuzen eginda, baina beti bidezko lizentiza jaso aurretik. Sarrera hau aurretiazko gordailu legez hartuko da, Bizkaiko Lurralde Historikoko ekainaren 30eko 5/1989 zenbakiko Foru Arauaren 49.1 artikuluan ezarri dana betez, eta behin betikoa izango da bidezko lizentziaren emakidagaz.

b) Baimenduta edo luzatuta dagozan emakida diranean, tasa honen errolda edo matrikulari sartu ondoren, egutegiko urteetan Udal Bulegoetan, egutegiko urtearen 1.hiruhilekotik aurrera.

2.- El pago de la tasa se realizará: a) Tratándose de concesiones de

nuevos aprovechamientos, por ingreso directo en la tesorería municipal o donde establece el Excmo. Ayuntamiento pero siempre antes de retirar la correspondiente licencia. Este ingreso tendrá carácter de depósito previo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49.1 de la Norma Foral del territorio Histórico de Bizkaia 5/ 1989, de 30 de junio, quedando elevado a definitivo al concederse la licencia correspondiente.

b) Tratándose de concesiones de aprovechamientos ya autorizados y prorrogados, una vez incluidos en los padrones o matrículas de esta

Page 22: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

22

tasa, por años naturales en las oficinas municipales, desde del primer trimestre del año natural.

ZERBITZU PUBLIKOAK ESKEINI ETA JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALDAKETAK.- I).- EPIGRAFEA: Termiten prebentziorako, tratamendurako eta desinfekziorako zerbitzua emateagatik tasa.-

1 Artikulua. - Zerga egitatea. - Artículo 1. - Hecho imponible. - Zerga egitatea da Larrabetzuko Alde Zaharreko eta inguruko eremuan termitak sahiesteko, tratatzeko eta desinfektatzeko zerbitzua ematea, udalerriko inguru horretan dagoen termita izurritea errotik desagerrarazteko.

Constituye el hecho imponible la efectiva prestación del servicio de prevención, tratamiento y desinfección del casco histórico de Larrabetzu y sus alrededores, con la finalidad de lograr la erradicación de la plaga de termitas existente en dicha zona del municipio.

2 Artikulua. - Subjektu Pasiboa. - Artículo 2. - Sujeto pasivo. - 1.- Tasaren subjektu pasiboak –zergadun kontzeptuan– honako hauek izango dira: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. Artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, bai zerbitzua eskatzen dutenak bai zerbitzuaren onuradunak nahiz eragindakoak. Honi dagokionez, ulertzen da lan horien onuradun izango direla, batetik, termiten izurritearen eraginez egun kalteturik dauden zurezko egituradun eraikinetan bizi diren edo horiek erabiltzen dituzten pertsonak eta entitateak, eta, bestetik, gaur egun kaltetu barik badaude ere, euren ezaugarriak kontuan hartuta arriskuan egon daitezkeen beste eraikin batzuetako etxebizitzetan edo lokaletan bizi diren edo horiek erabiltzen dituztenak. Hori dela eta, tasa derrigorrezkoa dela kontuan izanik, kasu horietan egon daitezkeen eraikinen zerrenda egin da, eta Ordenantza Fiskal honi erantsi (I. eranskina – Termitak sahiestu, tratatu eta desinfektatzeko zerbitzua emateagatik udal tasa ezartzen zaien eraikinen zerrenda).

1.- Son sujetos pasivos de la tasa, en concepto de contribuyentes, las personas físicas y jurídicas y las entidades a que se refiere el artículo 35 de la Norma Foral 2/2005 General Tributaria del Territorio Histórico de Bizkaia, que soliciten el servicio o que resulten beneficiadas o afectadas por el mismo. A este respecto, se entiende que con los trabajos a llevar a cabo van a resultar beneficiadas por el servicio las personas y entidades que habitan o utilizan las viviendas y locales que se encuentran tanto en edificios cuya estructura de madera se halla actualmente afectada por la plaga de termitas como en aquellos otros edificios que, sin estar actualmente afectados, en base a sus características, tienen un riesgo potencial de afectación. Por dicho motivo, teniendo en cuenta el carácter obligatorio de la tasa, se ha establecido la relación de edificios que se encuentran en el supuesto de aplicación de la misma, que figura como anexo a la presente Ordenanza Fiscal (anexo I-Relación de edificios afectados por la tasa municipal por prestación del servicio de prevención, tratamiento y desinfección de termitas).

Page 23: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

23

2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ondasun higiezinen jabeak. Horiek, hala badagokio, onuradunei –ondasun higiezinen maizterrak edo erabiltzaileak– ordainarazi ahal izango dizkiete kuotak.

2.- Tendrán la condición de sustitutos del contribuyente, los propietarios de los inmuebles que podrán repercutir, en su caso, las cuotas sobre los respectivos beneficiarios (inquilinos o usuarios de los inmuebles).

3 Artikulua. - Zerga-oinarria. - Artículo 3. - Base imponible. - Tasa hau ordainarazteko, zerga oinarri gisa hartuko da Ordenantza honen zerrendan edo eranskinean jasotako eraikinetan etxebizitzarako edo merkataritza, industria, zerbitzu nahiz biltegiratze jarduerarako erabiltzen diren (edo erabil litezkeen) higiezinen unitatea. Tasa ezarriko zaien etxebizitzen kopurua zehazteko, kontuan hartuko dira katastroko datuak, eta datuok udal erroldan dagoen informazioarekin osatuko dira. Lokalei dagokienez ere katastroko datuak erabiliko dira, lokalotan jarduerak egiteko emandako baimen eta lizentziei buruz udal artxiboetan dagoen informazioarekin batera.

Para la exacción de la presente tasa se tomará como base imponible la unidad de los inmuebles destinados (o susceptibles de ser destinados) a vivienda o local de actividad comercial, industrial, de servicios o de almacenamiento, que se encuentren ubicados en los edificios incluidos en la relación o anexo de la presente Ordenanza. A efectos de determinar el número de viviendas gravados por la tasa, se tomarán en cuenta los datos del catastro complementados por la información obrante en el padrón municipal. Respecto de los locales, se utilizarán asimismo los datos del catastro complementados en este caso por la información obrante en los archivos municipales acerca de las autorizaciones o licencias concedidas para el desarrollo de actividades en los mismos.

4 Artikulua. - Zerga-kuota. - Artículo 4. - Cuota. - Zerga ordaindu beharra dutenek urtero ordainduko dute 111,07 euroko kuota bat Zerbitzuak dirauen bitartean, Ordenantza honetako zerrendan edo eranskinean jasotako eraikinetan agertzen den etxe edo lokal bakoitzeko. Kuota hori urterokoa eta murriztezina izango da, eta honela ordainduko da: 1.- Zerbitzua ematen hasten den lehen urtean, etxebizitzen eta lokalen jabeek ordainduko dute hasten den unean. Horri dagokionez, ulertuko da zerbitzua ematen hasten dela termitak prebenitu, tratatu eta desinfektatzeko Zerbitzuak emateko kontratua sinatzen den unean. 2.- Hurrengo urteetan, jabeek ordainduko dute urtarrilaren 1ean.

Los obligados tributarios abonarán anualmente, durante el periodo que dure la prestación del servicio, una cuota por importe de 111,07 euros para cada vivienda o local que se encuentren ubicados en los edificios incluidos en la relación o anexo de la presente Ordenanza. Dicha cuota tiene carácter anual e irreducible y será abonada de la siguiente forma: 1.- El primer año de inicio de la prestación del servicio, por los propietarios de las viviendas y locales en el momento de dicho inicio. A este respecto, se entenderá que comienza la prestación de servicios en el momento en que se proceda a la firma del contrato para la prestación de los servicios de prevención, tratamiento y desinfección de termitas. 2.- En los años posteriores, por los propietarios al 1 de enero.

Page 24: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

24

5 Artikulua. - Sortzapena. - Artículo 5. - Devengo. - Zerbitzua ematen edo jarduera egiten hasten denean sortuko da tasa. Hurrengo urtealdietan, urtarrilaren 1ean sortuko da.

La tasa se devengará cuando se inicie la prestación del servicio o la realización de la actividad. En los sucesivos ejercicios, el devengo se producirá el 1 de enero de cada año.

6 Artikulua. - Hobariak. - Artículo 6. - Bonificaciones. - Alde Zaharrean termita izurritea kontrolatzeko Udalak burutuko duen planaren ondorioz ordaindu beharreko tasei dagokienez, 2014ko urtarrilaren 1etik 2016ko urtarrilaren 1era bitartean intsektuen aurkako eta termita izurritea kontrolatzeko esku hartzeei ekiten dietenek %40,00ko hobaria izango dute.

Los sujetos pasivos que, en el período de 1 de enero de 2014 a 1 de enero de 2016, hubieran acometido en sus viviendas-locales intervenciones de desinsectación y control de plaga de termitas tendrán una bonificación del 40,00 %.

I ERANSKINA. - Kaltetutako eraikin, etxebizitza eta lokalen zerrenda.-

ANEXO I.- Relación de edificios, viviendas y locales afectados.-

1 Askatasunaren Enparantza 1 2 Askatasunaren Enparantza 2 3 Askatasunaren Enparantza 3 4 Askatasunaren Enparantza 4 5 Askatasunaren Enparantza 5 6 Askatasunaren Enparantza 6 7 Askatasunaren Enparantza 7 8 Askatasunaren Enparantza 8 9 Askatasunaren Enparantza 9

10 Askatasunaren Enparantza 10 11 Andra Mari kalea 1 12 Andra Mari kalea 2 13 Andra Mari kalea 3 14 Andra Mari kalea 4 15 Andra Mari kalea 5 16 Andra Mari kalea 6 17 Andra Mari kalea 7 18 Andra Mari kalea 8 19 Andra Mari kalea 9 20 Andra Mari kalea 10 21 Andra Mari kalea 11 22 Andra Mari kalea 13 23 Andra Mari kalea 14 24 Andra Mari kalea 15 25 Andra Mari kalea 16 26 Andra Mari kalea 17

Page 25: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

25

27 Andra Mari kalea 18 28 Andra Mari kalea 19 29 Andra Mari kalea 20 30 Andra Mari kalea 21 31 Andra Mari kalea 22 32 Andra Mari kalea 23 33 Andra Mari kalea 24 34 Andra Mari kalea 25 35 Andra Mari kalea 26 36 Andra Mari kalea 27 37 Andra Mari kalea 27B 38 Andra Mari kalea 28 39 Andra Mari kalea 29 40 Andra Mari kalea 30 41 Andra Mari kalea 32 42 Andra Mari kalea 34 43 Andra Mari kalea 36 44 Andra Mari kalea 38 45 Errebale kalea 2 46 Errebale kalea 3 47 Errebale kalea 4 48 Errebale kalea 5 49 Eleixoste kalea 2 50 Eleixoste kafea 4 51 Eleixoste kalea 5 52 Eleixoste kalea 7 53 Eleixoste kalea 8 54 Eleixoste kalea 9 55 Eleixoste kalea S/N 56 Mikel Zarate kalea 1 57 Mikel Zarate kalea 2

G) EPIGRAFEA: PELOTALEKUA, GIMNASIOA ETA IGERILEKUA ERABILTZEAGATIK TASA.-

EPIGRAFE G) TASA POR UTILIZACIÓN DEL FRONTON, GIMNASIO Y PISCINAS.-

IKASTAROAK CURSILLOS

Abonatuak Abonados Mantentzeko gimnasiaren ikastaroa 3. Adinekoentzat:

Gimnasia de mantenimiento para la tercera edad:

• 5 euro/hilean. • 5 euros/mes. Beste ikastaro guztiak: Resto de cursillos:

Page 26: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

26

• 18,00 euro/hilean. • 18,00 euros/mes. • 18 urtearte, ikasleek, langabetuek,

LGE kobraten dutenek, pentsiodunek eta prestazio gabeko minusbaliodunek 7,00 euro/hilean.

• Hasta 18 años, estudiantes, personas en paro, perceptores de la RGI, jubilados, pensionistas y minusválidos sin prestación 7,00 euros/mes.

Erroldatutako Abonatu gabekoak No abonados Empadronados Mantentzeko gimnasiaren ikastaroa 3. Adinekoentzat:

Gimnasia de mantenimiento para la tercera edad:

• 5 euro/hilean. • 5 euros/mes. Beste ikastaro guztiak: Resto de cursillos:

• 30,00 euro/hilean. • 30,00 euros/mes. • 18 urtearte, ikasleek, langabetuek,

LGE kobraten dutenek, pentsiodunek eta prestazio gabeko minusbaliodunek 7,00 euro/hilean.

• Hasta 18 años, estudiantes, personas en paro, perceptores de la RGI, jubilados, pensionistas y minusválidos sin prestación 7,00 euros/mes.

Erroldatu gabeko Abonatu gabekoak No abonados no Empadronados

Mantentzeko gimnasiaren ikastaroa 3. Adinekoentzat:

Gimnasia de mantenimiento para la tercera edad:

• 5 euro/hilean. • 5 euros/mes. Beste ikastaro guztiak: Resto de cursillos:

• 45,00 euro/hilean. • 45,00 euros/mes. • 18 urtearte, ikasleek, langabetuek,

LGE kobraten dutenek, pentsiodunek eta prestazio gabeko minusbaliodunek 7,00 euro/hilean.

• Hasta 18 años, estudiantes, personas en paro, perceptores de la RGI, jubilados, pensionistas y minusválidos sin prestación 7,00 euros/mes.

F) EPIGRAFEA: HILERRIKO ZERBITZUAGATIK ETA HILERRIRAKO ERRESERBATUTAKO LURRENGATIK ORDAINDU BEHAR DEN TASA.-

EPIGRAFE f) TASA POR SERVICIOS Y TERRENOS RESERVADOS A CEMENTERIOS.-

Tarifa: Tarifa: 90,00 euro hilarri uztai eta zenbakien kostuagatik. Prezio hori berez igongo da materialaren hornitzaileek prezioa igoten duten bakoitzean.

90,00 euros el coste de la lápida, anilla y numeración. Esta tarifa se aumentará automáticamente en el momento en el que la suministradora de material incremente el costo.

Prezio horreri 69,59 euro gehituko jakoz ehorzketaren kostuagatik.

A este precio se le añadirá 69,59 euros más por el coste del servicio de inhumación.

BIGARRENA.- Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko jendeaurreko epea ireki, argitarapena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Bizkaiko Lurralde Historikoetako Toki Erakundeen Ogasunari buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru

Page 27: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

27

Arauaren 17. artikuluan agertzen diren kariengatik nahi duenak egoki ikusten dituen alegazioak egiteko. Alegaziorik egon ezean, behin-behineko izaerarekin hartutako ebazpen hau behin betiko bihurtuko da. 59.- 2016KO LORAILAREN 9KO ESKARIA, SARRERA ERREGISTRO OROKORREN 1088 INSKRIPZIOAREKIN.- PREMIAMENDU BIDEAN DAGOEN ZORRA ZATITZEA ONARTU, BIDEZKOA BADA.- Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta azaltzen du 2016ko lorailaren 9an Udal Sarrera Erregistro Orokorrean premiamendu bidean dagoen Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zergaren 258,91 euroko zorraren zatitzea eskatu egin da. Zatitzea 5 zati berdinetan eskatzen da eta ordainketa taula modu honetara geldituko litzateke: ZORRA 287,19 BAGILA GARAGARRILA ABUZTUA IRAILA URRIA

AMORTIZAZIOA INTERESAK (3,5%) 51,98 51,98 51,98 51,98 51,98

259,91 27,29 9,10 7,28 5,46 3,64 1,82

KUOTA 61,08 59,26 57,44 55,62 53,80 Eztabaida eta gero, eta Tributu Orokorren inguruko martxoaren 11ko 2/2005 Foru Arauaren 63. artikuluak xedatutakoari jarraituz, Udalbatzak bertaratutakoen aho batez hurrengoa ERABAGI DAU: LEHENENGOA.- 2016ko lorailaren 9an Udal Sarrera Erregistro Orokorrean premiamendu bidean dagoen Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zergaren 258,91 euroko zorra 5 zatitan egitea onartu eta zorraren amortizazio taula lege interesa kontuan izanik hurrengo moduan zehaztu: ZORRA 287,19 BAGILA GARAGARRILA ABUZTUA IRAILA URRIA

AMORTIZAZIOA INTERESAK (3,5%) 51,98 51,98 51,98 51,98 51,98

259,91 27,29 9,10 7,28 5,46 3,64 1,82

KUOTA 61,08 59,26 57,44 55,62 53,80 BIGARRENA.- Kuotaren ordainketa hile bakoitzaren 30a baino lehen egin beharko da eta lehenengo ordainketa 2016ko bagilaren 30a baino lehen gauzatu beharko da. HIRUGARRENA.- Ebazpen honen berri eman udal diruzaintzari, dagozkion ordainketak kontuan izan ditzan. LAUGARRENA.- Ebazpen hau prozeduran interesdunei jakinaraztea. 60.- LARRABETZUKO UDALEKO LANGILEEN LAN ARRISKUEN AURREIKUSPENERAKO 2015EKO MEMORIA ONARTU, BIDEZKOA BADA.- Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta azaltzen du 2016ko martiaren 16an Prevenor, S.L. Langileen Arriskuei buruzko Aurrearretazko Plana jorratzen duen enpresak Udal Langileen 2015eko memoria aurkeztu egin zuen.

Page 28: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

28

EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta hurrengoa adierazten du: “Lan arriskuen prebentziorako memoria erdera hutsean, gazteleraz, idatzita dago eta proposatzen dogu prebentzioaren ardura daukan enpresari euskeraz idatzi dagiala eskatzea. Oroimenean udalari prebentzio ekintza zehatzak proposatzen jakoz. Zeintzuk dira? Ez doguz ezagutzen. Proposamenak ez doguzanez ezagutzen abstenituko gara.”. Alkate-Udalburuak erantzuten du dokumentua zein den ezagutzen duela eta lortzen duenean bidaliko duela. Proposatu egiten da gaia mahai gainean uztea informazio guztia eduki arte. Eztabaida eta gero, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari jarraituz, Udalbatzak aho batez, Larrabetzuko Udalak gaia mahai gainean uztea erabaki egiten du. 61.- LARRABETZUKO UDALEKO UDALBATZAREN OSOKO BILKUREN ORDUTEGIA ALDATZEA ONARTU, BIDEZKOA BADA.- Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta azaltzen du 2015eko urriaren ohiko osoko bilkuran udalbatzak onartu zuela neguan plenoak 19:00etan egiteko, baina udarako berriro ere 20:00etan jartzea. Hau horrela dagoeneko uda heltzen denez proposatzen da hurrengo ohiko osoko bilkuretarako ordua 20:00etara pasatzea. Eztabaida eta gero, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari jarraituz, bertaratu diran kideen aho batez, Larrabetzuko Udalak ondokoa ERABAGI DAU: BAKARRA.- Hurrengo osoko bilkuretarako ordutegia 20:00etan zehaztu datorren negurarte eta irailan urriko plenoaren inguruko ordutegia eta negukoa zehaztuko da. 62.- LARRABETZUKO UDALAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN GAZTEDI PLANAREN ATXIKIPENA ONARTU, BIDEZKOA BADA.- Alkate-udalburuak hitza hartzen du eta adierazten du Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde historikoetako toki arloko gazteriaren inguruko politika integralak koordinatzeko sortutako organoa da Udal Gaztedi eta gune aholku-emailea izatea du xedetzat, gazteria arloko politikak garatzeko. Udalaren gazteriaren inguruko politika osatzeko interesgarria izan daitekenez, organoaren parte hartzailea izatea interesekoa izan daiteke. Eztabaida eta gero, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari jarraituz, bertaratu diran kideen aho batez, Larrabetzuko Udalak ondokoa ERABAGI DAU: LEHENENGOA.- Larrabetzuko Udala Udal Gaztedi foru erakundeko kidea izateko erabakia hartu erakunde horren sorrera eta jarduteko arautegia arautzen dituen dekretuan xedatutako eran.

Page 29: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

29

BIGARRENA.- Arantza Itziar Martínez andrea, Udal Gazteri batzorde informatiboaren batzarburu bezala eta udal honetako eskubide osoko zinegotzia izanda, Txorierriko Eskualdeko Batzordeko kide bezala izendatzea, Larrabetzuko Udalaren ordezkaritzan. HIRUGARRENA.- Erabaki hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiaren Gabineteko Bizkaiko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea. 63.- GASTUEN BERRESPENA.- Honako fakturen barri emon jako Osoko Bilkureari:

Izena Fakt zkia Zenbatekoa 1.- LIMPIEZAS ALARCON, C.B. 05 3.669,00 2.- ORTZADAR A-320/16 4.416,50 3.- BERMEOSOLO, SAU 1600031 47.996,25 4.- XAKER KIROL ZERBITZUAK, S.L., A42 6.024,17 5.- URBIL ABOKATUAK, S.L.P. 38/16 4.791,60 6.- CONSTRUCCIONES LAUMORA, S.L. 58 20.021,58 7.- JOSEBA RIOBOO ESCALANTE 2016/08 4.240,00 8.- IÑAKI MUÑOZ SALCEDO 9 4.096,90

Udalaren Osoko Bilkureak, eztabaidatu beharrekoa eztabaidatu ostean, Gobernazino, Ogasun eta Enpleguko Informazino Batzordearen erespenak proponiduta eta bertaratu diran kideen aho batez, ondokoa ERABAGI DAU: LEHENENGOA.- Ontzat emongo da goian berbarik berba adierazotako fakturen zerrendea. BIGARRENA.- Udalaren Gordailuzaintzeari horren barri emongo jako. 64.- EAJ-PNV UDAL TALDEAK 2016KO JORRAILAREN 27AN AURKEZTUTAKO PRESOEN GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO MOZIOA ONARTU, BIDEZKOA BADA.- EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia den Miguel Angel Gaztelu Barrena jaunak hitza hartzen du eta aurkeztutako mozioaren irakurketa egiten du: “Larrabetzuko Udalak honako akordio hau hartu du. 1. Espainiar Gobernuari espetxe politika bizikidetza politikaren zati bihurtzeko gonbidapena luzatzea, eta ondorioz, espetxe politika hori aldaraztea eskatzea, salbuespen estandarrak gaindituz. Halaber, euskal erakundeekin adostea eskatzen da eta espetxe politika Eusko Jaurlaritzaren ardurapean uztea, Gernikako Estatutuak berak 10.14 artikuluan ezartzen duena betez. 2. Espetxe Erakundeei presoak beren bizitokietatik hurbil dauden espetxeetara hurbiltzea, zigor legeriak hala ezartzen duelako (LOGP legearen 12.1 artikulua). Era berean eskatzen da Espetxe Araudiaren 1204.4 artikulua aplikatzea gaixo larrien kasuan eta araudi bereko 92. artikulua aplikatzea 70 urtetik gorako presoen kasuetarako. 3. Presoei eta babesa ematen dieten erakundeei birgizarteratzeko lege barruan aurreikusten diren urratsak ematen jarraitzea eskatzea. Prozesu hauek norbanakoaren ekimen bidez bideratu ahal dira eta , egin den delituaren arabera, hausnarketa arduratsu eta autokritikoa egin beharko da biktimei urratu zaizkien giza eskubideen inguruan.

Page 30: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

30

4. Gure gizartean, giza eskubide guztiak defendatzeko konpromisoa sustatzea, ikuspegi integral eta ez baztertzailetik abiatuta, eta oraina, etorkizuna eta iragana konpentsatzen dituena. Horrek berarekin dakar urratua izan den giza eskubide bakoitzarekiko aitorpen kritiko eta berariazkoa egitea.”. Irakurri ostean, EAJ-PNV udal taldeko Miguel Angel Gaztelu Barrena zinegotziak hurrengoa adierazten du: Mozio hau aurkezten dugu aurreko plenoan horrela geratu ginelako. Testuaren inguruan azkeneko egunotan EH Bilduko udal taldearekin adosten ahalegindu gara. EH Bilduk 3. Parrafoa kentzeko adierazi zigun eta laugarren parrafoan esaldi bat aldatzea. 4. parrafoaren aditza aldatzeko asmoa eduki dugu baina ez 3. parrafoa kentzeko. Hau horrela, EH Bilduko udal taldeak mozioa puntuz puntu bozkatzeko asmoa adierazi zigun, baina gure asmoa jatorrizko testua bere osotasunean aurkeztea izan da. Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta hurrengoa adierazten du: Gure proposamena 3. Puntoa kentzea da. Zergatik? Presoei legearen eremuan urratsak ematen jarraitzea eskatzen zaie. Presoak, dagoeneko urrats horiek ematen ari dira eta Gobernua bera da urrats horiek aintzakotzat hartzen ez dituena. Legea aplikatzera ukatzen dena estatua da. EPPK- berak ere norabide horretan urratsak eman ditu. Zergaitik berriko eskatzea egiten dabizen zerbait? Eta beste alde batetik,“…….biktimei urratu zaizkien giza eskubideen inguruan”. Biktimeei buruz hitz egiten dogunean,….. Herri honetan egon diren biktime guztieei buruz hitz egin behar dogu. Eta azkenik, ez dogu uste birgizarteratzeko prozesu bat egon behar denik. ETAko presoak gizarteratuta dauz. Beste aukera bat, mozioa puntoz punto bozkatzea. 1,2 eta 4. Puntuei BAIETZ emango diogu EAJ-PNV udal taldeko Miguel Angel Gaztelu Barrena zinegotziak hitza hartzen du eta hurrengoa erantzuten du: Egia da presoak eta elkarteak urratsak emoten ari dirala, hori aitortzen dogu, eta bide horretatik jarraitu dagiela esaten dogu. Baina, ez gagoz ados esaten danean mozio honetan presoei bakarrik eskatzen jakela pausuak emotea. Gogorarazten deutsuegu mozioan estatuari hainbat gauza eskatzen jakozala: bere espetxe politika aldatzea , espetxe politikaren eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren ardurapean uztea, preso gaixo larriei araudia aplikatzea, bizitokietatik hurbil dagozan espetxeetara hurbiltzea. Beraz, gu mozioan agertzen dan guztia mantentzearen aldekoak gara eta hori da planteatzen doguna, mozioa bere osotasunean bozkatzea. Eztabaida eta gero, Udalbatzaren Osoko Bilkurak EAJ-PNV udal taldeko 4 zinegotzien botoekin eta EH Bildu udal taldeko 6 zinegotzien kontrako botoarekin, hurrengoa ADOSTU DU: BAKARRA.- EAJ-PNV udal taldeak presoen inguruan aurkeztutako mozioa ez onartzea. 65.- ESKAERAK ETA GALDERAK.- Galdera eta eskaerekin hasi aurretik Alkate-Udalburuak adierazten du argitaratutako Badoen inguruko udal bandoan akatsa egon dela eta gaia ez zen loraileko plenoan eztabaidatzeko baizik eta bagilako plenoan. 1.- Jarraian, hitza hartzen du EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta hurrengoa galdetzen du: Azken asteotan herriko hainbat horma pintadaz beteta agertu dira eta udalak ez dau ezer

Page 31: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

31

egin eurek garbitzeko. Udal gobernuak herrian dagozan pintada guztiak epe laburrean garbitzeko konpromesua hartuko dau? Alkate-Udalburuak hitza hartzen du eta erantzuten du Udalaren asmoa dela azkenengo urteetan jarraitu den politika berdinarekin jarraitzea. Argi dago estetikoki ondo daudenak ez direla kenduko eta besteak inbisari abisatuko zaie kentzeko. 2.- Hitza hartzen du EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta hurrengoa galdetzen du: Sarritan eskolako futboltxo zelaia kotxez beterik egoten da umeak bertan jolastu ezin dabelarik. Udal gobernuak hartuko dau neurriren bat arazoa konpontzeko? Alkate-Udalburuak erantzuten du galdera entzunda neurriren bat hartzen denean abisako dela. 3.- Hitza hartzen du EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta hurrengoa galdetzen du: Txorierriko mankomunitateko euskera zerbitzuak ( Larrabetzuko udalaren euskera zerbitzua dana), merkataritzan euskera bultzatzeko asmoz, komertzioetan euskera hutsean edo elebidun diran produktuen kartelak jartea programatuta euki dau, komertzioetako jabeen eskakizunaren arabera jarteko. Larrabetzuko udalak euskera hutsean eskuratzeko proposamena egin eban eta, dirudienez, azkenik ez dauz kartel horreeek erabiliko, eta udalak berak egingo dauz 900€ gastatuz. Galdera hauxe da: Larrabetzuko udalak jakinarazi deutso euskera zerbitzuari edo euskera teknikariari ez dauzala berari eskatutako kartelak erabiliko? Isabel Etxebarria Bereziartua EH Bildu udal taldeko zinegotziak erantzuten du ezetz. Ez zaiela abisa. Dena den horren inguruko azkenengo hitza merkatariek edukiko dute eta horren arabera udalak ebatziko du. Larrabetzuko euskara irizpideak jarraitu egingo dira, irizpide guztiz teknikoak, horiek bait dira udalak onartutakoak. Horren harira, Hitza hartzen du EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak bi ohartarazpen egiten ditu, beren hausnarketarako:

a) EH bildukoek mankomuneta daukaguzan zerbitzuak dirala eta, sarritan zerbitzuen bikoizketaren aldeko neurriak hartzen dozuez, alperreko gastua eta lana sortuz. Mankomunitateko teknikoek proposatzen dabenei beti bereizgarritasunen bat bilatzen deutsozue.

b) Mankomunitateko teknikoak, Larrabetzuko udalarenak ere diranak, ez dogu uste merezi daben moduan baloratzen dozuezanik. Bereiztu beharko geunke politikoen eta teknikoen lana.

Arantza Itziar Martínez EH Bilduko zinegotziak hitza hartzen du eta adierazten du ez dagoela ados hausnarketarekin, badirudi batzuetan Mankomunitatean erabakiak hartzen direla Udal bakoitzaren beharrizanak kontuan hartu barik. Handik proposamenak egiten direnean onartzeko edo ez onartzeko adierazten zaigu, eta askotan ez dira udal beharrizanak kontuan hartzen, eta gehienetan beharrizan horiek asebetetzeko udalak haratago egin behar du. Eta aztertzeko beste gairik ez dagoanez, alkate-udalburuak batzarra amaitutzat jo dau, arratsaldeko zortzirak eta berrogeita hamabost minutu direnean. Nik, behin-behineko idazkaria nazanez, hori guztia ziurtatu egin dot.-

Page 32: UDALAREN OSOKO BILKUREAK 2016ko …...o Obra amaierako ziurtagiria. o Obra amaierako likidazioa. o Exekutatutako obraren planoak. o Kalitate kontrolari buruzko ziurtagiria. - Dokumentazio

32

O.E. ALKATEA