Udalberriak 174 - Ekainak 2014

14
Gure Balmasedak beti lanean dihar- du eta horren fro- ga dira egin diren eta egingo diren jarduerak eta fes- tak. 4-6. orr. Europako hautes- kundeen eta pasa den maiatzaren 9ko ohiko osoko bi- lkuraren emaitzei buruzko informa- zio guztia. 8-9 orr. Udalak 10 pertso- na kontratu ditu hainbat udal-egin- kizunetarako. Uda igaro eta gero bes- te pertsona bat kontratatuko da. 7. orr. EUSKAL ESKULTURAREN INOIZKO ERAKUSTALDIRIK HANDIENA EUSKAL ESKULTURAREN INOIZKO ERAKUSTALDIRIK HANDIENA DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 11. URTEA - EKAINA 2014 - 174. ZK.

description

Balmasedako Udal Aldizkaria

Transcript of Udalberriak 174 - Ekainak 2014

Gure Balmasedak beti lanean dihar-du eta horren fro-ga dira egin diren eta egingo diren jarduerak eta fes-tak. 4-6. orr.

Europako hautes-kundeen eta pasa den maiatzaren 9ko ohiko osoko bi-lkuraren emaitzei buruzko informa-zio guztia. 8-9 orr.

Udalak 10 pertso-na kontratu ditu hainbat udal-egin-kizunetarako. Uda igaro eta gero bes-te pertsona bat kontratatuko da. 7. orr.

EUSKAL ESKULTURAREN INOIZKO ERAKUSTALDIRIK HANDIENA

EUSKAL ESKULTURAREN INOIZKO ERAKUSTALDIRIK HANDIENA

doAKo ALEA - ALE KoPUrUA: 4.200 - GUrE UdALArEN iNForMAZioA - 11. UrTEA - EKAiNA 2014 - 174. ZK.

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Espezialitatea:arkumeak eta

ekoizpenpropiokoharagiak

LaburkiUdalBerriak2

ESKULTUrAK

ESKULTUrAK NAGUSiTU dirA BALMASEdAN

ArteKale Balmaseda gure hiribilduak turismoari eta bertako bizilagunei eskaintzen dien kultura proposamen berria da. Aire zabaleko jaialdia da eta horien protagonista da euskal panoraman eskultore adierazgarrie-netako zenbaiten lana. Formatu han-diko obra horien inguruan, arte eta instalazioen erakusketa aurki de-zakegu, baita Klaret Antzokia ere edota kaleko zenbait ekitaldi eta tailer, arte emanaldiak, hitzaldiak

eta performance ondorengo lau hilo-tan. Horrela, neurri handiko eskultu-rak kanpoaldean jarriko dira. Barne-ko espazioak, berriz, autoreen alder-di goxoena erakutsiko dute, formatu txikiko zirriborroak eta obrak erakutsiz.ArteKalea Balmaseda ekainaren 6an aurkeztu zen. Ekitaldian Koldobika Jauregi eskultorearen (erakusketa-ren komisarioa) ideian oinarritutako performancea izan zen. Hala, Klaret

Antzokian emanaldia egin zen, Tel-mo Esnal zuzendariaren eskutik, eta Susana Cencilloren akordeoiaren konposizioarekin eta interpreta-zioarekin. Bitartean, aireko hainbat akrobazia egin zituzten Iraitz Liza-rragak eta bere kideek. Horkasitas jauregian prentsaurrekoa egin os-tean, bisita gidatua egin zen eskultu-rak zeuden lekuetan zehar, eta amaitzeko txakolin dastatzea egin zen San Roque Hotelean.

Pausuek Gune Historikoan erakusketaren bisitariak gidatzen dituzte

Bakarrizketen gauaEkainean, Klarte Antzokiko baka-rrizketarien gauak Gonzalo Jimé-nez eta Manu Baeza ekarriko digu-te. Lehenengoa komiko nafarra da, clowna, musikaria eta estatuan bakarrizketen hainbat eta hainbat lehiaketa irabazi dituena. “Un País de Chiste” lanean lagundu du Os-car Terolekin la Sextan eta "La Bu-hardilla de Alú" Canal 4 Navarran, eta, gainera, jatorrian “Taramba-na” taldearen fundatzailea ere ba-da. Bestalde, jatorriz sevillarra den Manu Baezak interpretazioaren arloko ibilbideari ekin zion, eta antzerkiaren zuzendaritzan es-pezializatu zen. Paramount Come-dyrekin lanean hasi zenez ge-roztik, Espainiako lurralde osoan antzeztu ditu bere bakarrizketa-lanak. Hitzordua ekainaren 13an izan-go da, 20:15ean, 8 euroren truke.

Gonzalo Jiménez eta Manu Baeza izango dira ekainak

bisitatuko gaituzten bakarrizketariak,

ekainaren 13an.

ESKULTUrAK NAGUSiTU dirA BALMASEdAN Laburki

3Ekaina 14

Fuensanta díezen ikasleen erakusketaEkainaren 24ra arte, Fuensanta Díez Peredako Arte Plastikoen Ikasketetako ikasleek 2013-2014ko ikasturtean eginiko obrak ezagutu ahal izango ditu-gu. Kultur Etxean izango da hitzordua.

Entzunaldiak Ana Suárezen Musika EskolanAna Suárez Musika Eskolak ikas-turte amaierako entzunaldiak es-kainiko dizkigu ekainaren 11n eta 18an, 19:00etan. Lehenengo egunean, oinarrizko mailako ikasleen lan onaz gozatzeko aukera izango dugu, eta bigarren egunean, berriz, maila profesio-nalekoek eginiko lanaz. Sarrera bi euro kostatuko da.

Liburu berria: “Balmaseda, atzo eta gaur”Maiatza amaieran, salgai jarri zen Harresi Kulturala elkartearen liburu berria. Liburu horrek Bal-masedak mendeetan zehar izan dituen aldaketa arkitektonikoak eta egiturazkoak erakusten ditu. Horretarako, argazki zaharrak eta gaur egungo argazkiak kon-trajarri dituzte, bata bestearekin alderatzeko. Liburuak “Balmase-da, atzo eta gaur” izenburua du eta eskuragarri dago 15 euroan ohiko establezimenduetan (Pox-polín liburutegia, Estancos Jon, Vélez kioskoa, Ibarretxe es-tankoa, José Nati mertzeria eta Enkartur).

Ugarteren eskultura, erakusketaren artistarik zaharrena

Autoreak eta guneakErakusketa honek 14 autore biltzen ditu, guztiak beteranoak eta 50 urte-tik gorakoak. Honako hauek dira es-kultore gonbidatuak: Olazabal, Baro-ja, Aizkorbe, Lertxundi, Roscubas, Re-kalde, Olmo, Anda, Ugarte, Jauregi, Arregi, Lasa, Herrera eta Mendizabal Ugarte da artistarik beteranoena, 1942. urtean jaio baitzen, eta Rekal-de da emakume bakarra; izan ere, ez da ohikoa adin horretako eskultore emakumeak aurkitzea.14 obra daude gune historiko osoan jarrita. Horkasitasen gunea hiru agertokitan banatu da, eta 18 eskul-tura eta 6 horma-pieza ikus daitezke. Era berean, zenbait pantaila daude filmazioekin, ikuslea ikusten ari de-nari buruzko informazioa emateko.Datozen lau hilabeteetan zehar go-zatu ahal izango da ArteKalea Bal-masedaz.

Beste jarduera batzukJaialdian, esan dugun bezala, mota askotako ekintzak egingo dira ka-lean. Rekaldek eta Sukilbidek aurkez-tuko dute bi goizetan (ekainaren 26an eta 27an) bi eskultura handi egiteko proiektua. Bertan, hainbat adinetako jendeak hartu ahal izango du parte. Asmoa da obra horietako bat gizatiarra izatea eta bestea infor-malagoa, ArteKalea Balmasedan erakusgai dauden eskultura estiloen barietateaz jabetzeko.Uztailaren 3an eta 4an Txokolartek “Paisaia Horizontalak” lana eskai-niko digu. Gazte talde honek bat egin du arte grafikoaren alde ezezagune-na jendaurrean zabaltzeko asmoz. Horrela, arte honen mugak eta auke-rak landuko dituzte. “Paisaia Hori-zontalak” lanak proposatzen digu kalean bide bat estanpatzea lurra trokel gisa erabiliz eta askotariko ma-terialen egiturak aprobetxatuz (bes-teak beste, harria, sareta, zementua

eta abar), grabatu bat egiteko beha-rrezko prozesu guztia garatzeko. Proiektuak argi eta garbi erakusten dio publikoari prozesu osoa. Hala ere, Txokolartek beste urrats bat eman nahi du eta bere lanaren inguruan dauden guztiak parte-hartzaile bi-lakatzen ditu, kalea leku ludiko eta parte-hartzailea izateko alda-rrikatzeko. Horrexegatik publikoa gonbidatu nahi du kartoiak edo beste objektu batzuk lantzera, tin-taztatzen, aukeratutako leku zatian estanpatzeko.Azkenik, irailaren 11n eta 12an aukera izango dugu kalean zeramika tailerraz gozatzeko. Bertan erakutsiko da zer den zeramika eta zein diren hori lantzeko moduak. Txi-kiek zein helduek hartu ahal izango dute parte herri dinamizaziorako tai-ler honetan.

LaburkiUdalBerriak4

ModA

ModA ETA TrAdiZio GArAiKidEKo i. ToPAKETA BALMASEdAN

Erresuma Batua izan zen lehen edizio honetako gonbidatua

Kolitzara igoeraAurten ekainaren 7an egin da Kolitzara igoera, eta, zoriak hala nahi izan duelako, azken astee-tako eguraldi onena egin zuen. Eguzki ederra lagun, erromeria honetarako antolatutako jardue-ra guztiek jende ugari izan zuten, eta giro ezin hobea sortu zen. Pandozalesko sardina-jateak bertaratutakoak animatu, eta kate bat osatuz jaitsi ziren, "La Molinera"-ren soinuan. Gauean ere San Juan plazako dj-ak herritarrek asko eta ondo dantzatzea lortu zuen. Laburbil-duz, egun ederra, giro ezin hobean.

San isidro, PandozalesenJoan den maiatzaren 15ean os-patu zen San Isidro nekazariaren jaia Pandozalesen. Dozenaka pertsona animatu ziren baseli-zaraino igotzera meza ospatu eta tortoak eta txakolina das-tatzeko. Auzoko bizilagunek par-te hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie, baita Balmasedako Udalari ere, eta be-reziki Eroskiri.

21.000 euro inguruko diru-laguntza euskararentzatUdalak guztira 20.910,51 euroko diru-laguntza jaso du udalerrian 2014. urtean euskara sustatzeko, zabaltzeko edo normalizatzeko jarduerak egiteko. Diru-laguntza Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eman du.

Jada amaitu da Boinas “La Encarta-da” Museoan eginiko topaketaren lehen edizioa. Euskadiko moda inde-pendentearen eta kalitatezkoaren zentroa izan zen maiatzaren amaie-ran. Lehen aldi honetan, dibertsita-tearen aldeko apustua egin da, bai arlo formalean, bai teknikan eta ma-terialetan, eta, bereziki, beste dizipli-na artistiko batzuk elkarrekin nahas-tearen aldekoa (eskultura, bideoar-tea, performance, musika…).Maiatzaren 22an aurkeztu zuten eki-taldia Klaret Antzokian, Olatz de An-drés Bizkaiko taldearekin batera.

“Privolva Landing” pieza eskaini zi-guten. Obra paregabea da; izan ere, irabazle nagusi suertatu zen Madril-go koreografiaren 2013ko lehiake-tan.Baina topaketa honen momenturik garrantzitsuena maiatzaren 23an eta 24an izan zen, Boinas Museoak hainbat euskal diseinatzaileren la-nak jaso baitzituzten Erresuma Ba-tuko (kasu horretan herrialde hori gonbidatu baitzuten) beste sortzaile batzuekin batera desfilatzeko. Pu-blikoan erabateko arrakasta izan zuen eta leku guztiak bete ziren bes-

teak beste Antxia, Sin Patrón, Carlos Díez, María Clé Leal, Mei Hui Liu, An-drew Thomas eta Saucedo disei-natzaileen lanak ikusteko.Topaketa horretan hainbat tailer, erakusketa, instalazio eta kontzertu egon dira, eta gure eskualdeko beste udalerri batzuetan izan dira. Horri dagokionez, nabarmendu behar da Enkarterriko Museoan “Los últimos maestros sastres de Bizkaia. El oficio de vestir a medida” erakusketa egin-go dela. Topaketa honen harira anto-latutako ekitaldietako bat izango da.

Pertsona ugarik hartu zuten parte San Isidroren omenez

egin zen mezan

Laburki

5Ekaina 14

Eneko Corral, euskararen enbaxadoreetako batEneko Corral balmasedarrak, gu-re probintziako beste bost gazte-rekin batera, Kaliforniara bidaiatu zen maiatza erdialdean sari gisa, K foru programaren lehiaketa ira-bazi baitzuen. Lehiaketa horren xedea da gazteek gizartean esku hartzea. Sei gazte horiek euskara-ren enbaxadore aritu dira Kalifor-niako Bakersfiel hirian.Twitterren dituzten profilen bidez eta xede horretarako propio pres-tatutako blogean, neska-mutiko horiek zuzenean kontatu digute zein den Kaliforniako euskaldu-nak inguratzen dituen egoera, baita egin dituzten harremanak eta bizipenak ere. Han, Ipar Ame-rikako euskaldunen erakundea-ren laguntza ordainezina izan du-te. Benetako abentura Enekok bizi duena aurkeztutako proiektuari esker. Zorionak!

Euskara ikastaro trinkoakEnkarterriko udal euskaltegiak maila guztietako ikastaro trinkoak eskainiko ditu, 5 or-dukoak, uztailean eta abuz-tuan. Matrikula-epea irekita da-go, eta plazak mugatuak dira. Ar-gibide gehiago jasotzeko, deitu 946670902 telefono zenbakira.

Enkarterriko Bertsolaritza txapelketaJoan den maiatzaren 31n egin zen Zallako Antzokian Enkarte-rriko Bertsolaritza Txapelketa. Fi-nalerdian, Balmaseda BHIko An-der Ucelayk eta Leire Portuguések hartu ahal izan zuten parte, eta Ander iritsi zen final handira. Zori-txarrez, ezinezkoa izan zen eta Ander bosgarren geratu zen. Le-henengoa, berriz, Aitor Arruti ge-ratu zen. Zorionak hemendik, Bal-masedako ikastetxe honetako ikasleek egindako lanagatik, fina-lerdira iritsi direnei, eta, jakina, irabazleari.

Euskal Ezkontza 2014Beste urte batez, Balmasedako Kultura Elkarteak, Udalaren laguntzare-kin batera, bat egin du euskal ezkontza ospatzeko, antzina egiten zen be-zala. Ekainaren 14an izango da (larunbata), eta egun osoan egongo da jai programazioa:11:00: San Severino plazatik ateratako da senargaiaren familia12:00: Hamaiketakoa San Juan plazan. Emaztegaiarekin elkartzea13:00: Euskal ezkontza San Severino plazan13:45: Trikipoteoa hiribilduko kaleetan zehar14:15: Txikien bazkaria15:00: Bazkaria musika eta abestiak barne15:30: Tailerrak eta jolasak haurrentzat18:00: Soka-tira erakusketa19:00: Euskal erromeria San Juan plazanJai euskaldun honetan gozatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatuta daude. Animatu eta parte hartu usadio zaharrak ezagutzen!

JAiAK

V. Garagardo AzokaDatorren ekainaren 19an (osteguna) irekiko da, 19:00etan, San Juan plazako karpan, Garagardo Azokaren bosgarren edizioa. Aurreko urteetan bezala, saltxitxak, haragi-pastela eta ukondo errea izango ditugu, zenbait Paulaner garagardoz gain: bi motatako garagardo iluna, beltza, bi zuri eta gari-garagardoa. Halaber, jai-giroko musika eta irra-ti-ikuskizuna izango dira.Balmaseda, FC arduratuko da Balmasedan harrera bikaina duen jai hori antolatzeaz. Os-tegun gauerdian itxiko da, ostiralean (hilaren 20a) arratsaldez ere irekiko da (19:00eta-tik 02:00etara) eta larunbat eta igandean egun osoan egongo da azoka ikusgai (11:00etatik 02:00etara eta 11:00etatik 22:00etara, hurrenez hurren).

SAriAK

IES Balmaseda BHIk joan den maiatzaren 5ean banatu zituen ikas-tetxeak antolatutako lehiaketen sari gehienak. Horrela, Unai Ramos (Ba-txilergoko 1. maila) suertatu zen ga-raile Inauterietako Xakeren 1. txape-lketan. Batxilergoko Eraikinaren Li-burutegian antolatu zuten. Hezki-detzaren proiektuaren baitan, mar-txoaren 8ko kartelen lehiaketa anto-latu zuten. Salomé Mesak (DBH 2 A) irabazi zuen hirugarren saria; Julen Castillok (4 B) bigarrena, eta Adrían Lópezen eta Hegoi Puenteren kartela (3 C) izan zen irabazlea.Salomék errepikatu egin zuen jada tradizionala den orri-markagailuen lehiaketa. Hala, irabazle suertatu zen 1., 2. eta 3. kategoriaren diseinuan. Orri-markatzaile honen atzealdea Koldo Zatóni (DBH 1) egokitu zitzaion, hitz onenak ditu eta oso aur-kezpen koloretsua. DBH 4 eta Batxi-

lergo kategorian, Savid Sagastizabal (hitzak) eta Jokin Barkin (diseinua) izan ziren irabazleak, biak ala biak 4 C taldekoak.Bi kategoriak ere banatu ziren beste klasiko batean: Matematikako pro-blemen eta azkartasun-jokoen le-hiaketa,. “Edificio de arriba” katego-rian, Asier Fernándezek hirugarren saria irabazi zuen, Nerea Garcíak bi-garrena eta sari nagusia Iker Inchaur-berentzat izan zen. DBH 4ko eta Ba-txilergoko kategoriari dagokionez, Batxilergoko 2 C mailako Gorka San-tamariak hirugarren saria lortu zuen, 4. Bko Joseba Avellanedak bigarrena eta 4. Ako María José Echevarría, be-rriz, izan zen irabazlea.Euskara Sailak eta Normalkuntza proiektuko arduradunak antolatu-tako askotariko ekintzen artean, le-hiaketak ez dira atzean geratu: Julia Maurizek, DBH 2 C taldekoak, irabazi

zuen Euskal Piropo Lehiaketa. “Tri-bial” jokoari dagokionez, DBHko le-hen zikloan 1Bk irabazi zuen eta bi-garren zikloan, 4Bk. Talde parte-hartzaile honek, halaber, epaima-haiaren sari berezia lortu zuen tirada gehien duen lehiaketetako batean: “Lip-dub" bideoen lehiaketan. Batxi-lergoko taldeak nagusitu ziren. Biga-rren saria 2. B taldearentzat izan zen, eta lehenengoa 2. C taldearentzat.Leire García Carrilek eta Andrea Mar-tín Rodríguezek, biak DBHkoak, lortu zuten Matematikako Olinpiadarako sarbidea. Eta, horri dagokionez, ora-indik emaitzak ikusteko zain badau-de ere, oso inpresio ona hartu zuten.Zeremonia horrekin amaitzeko, DBH 2. B taldeko Eva Gallegori eman zitzaion agenda 21ek deitutako Arga-zki Lehiaketaren saria.Informazio gehiago nahi izanez gero: www.iesbalmasedabhi.com.

Sari banaketa iES Balmaseda BHin

Laburki6

Emakumearen Etxean aurrematrikulatzeaBerdintasun Sailak ekainaren 16tik 30era bitartean irekiko du Emakumearen Etxean eman-go diren ikastaroetan aurrez ize-na emateko epea. Matrikula irai-lean formalizatuko da, baina ho-rretarako, izen-ematea egin den hurrenkerari zorrotz helduko zaio. Nahiz eta aurreikusita da-goen irailean beste batzuk eskai-ni ahal izatea, hona hemen izena emateko ikastaroak:-Informatika (zenbait maila)-Artearen Historia-Kaligrafia tailerra.-Psikologiari eta garapen pertso-nalari buruzko tailerra-Pintxoak egitea-Yoga-Pilates-Dantzak-Gim. abdominal hipopresiboaNabarmendu behar da matrikula zabalik dagoela gizon zein emakumeentzat. Informa zaitez Emakumearen Etxean (Hedegile kalea, 62 zk.- 946103099)..

Elikagaiak manipulatzeaBerdintasun Sailak elikagaiak manipulatzeko ikastaroaren edi-zio berria antolatu du txartel hau eskuratzeko. Emakumearen Etxean izango da, ekainaren 26an, 16etatik 20etara. Izena emateko zenbatekoa 25 eurokoa izango da. Interesdunek izena eman ahal izango dute 946103099 telefonoan edota ai-patu Emakumearen Etxean.

Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarraOsakidetzak abian jarri du bula-rreko minbiziaren detekzio goiztiarraren programa. 1944 eta 1964 urte artean jaiotako emaku-meei zuzenduta dago. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, in-teresdunek 944033611 telefono-ra deitu. Programa bi urtean be-hin egiten da.

UdalBerriak

JAiAK

EUSKAL ESKoLA PUBLiKoArEN 23. JAiA

Jada Euskal Eskola Publikoaren Jaia-ren 23. edizioari (ekainaren 1ean izan zen, Martín Mendia ikastetxeak an-tolatuta) ekin baino lehen, Balmase-dako kaleak Euskadiko alde guztieta-tik etorritako gaztez eta familiez gai-nezka zeuden. Haurtxoen aulkiak, izugarri gozatzen ari ziren txikiak, eta, batez ere, euskara izan ziren egun honetan nagusi.Jaia 11ak aldera hasi zen. Hasteko, inaugurazio ekitaldia egon zen eta bertan kalitatezko Euskal Eskola Pu-blikoa aintzat hartzearen eta horren erantzukizuna onartzearen garran-tziaz hitz egin zuten, baita berau ba-besteko eta sustatzeko garrantziaz

ere. LOMCEren kontrako iritziak ere entzun ahal izan ziren. Eusko Jaurla-ritzari lege hori ez aplikatzeko ere es-katu zitzaion. Aurkezpen ekitaldi ho-netan honako hauek ere hartu zuten parte: Iñigo Urkullu lehendakaria, Ál-varo Parro gure hiribilduko alkatea, EHIGEko lehendakari Carlos López, BIGEko lehendakari Ana Puente, Cris-tina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Mendia ikastetxeko eta Balmase-dako BHko IGEko ordezkari Verónica Melguizo eta Pili García, hurrenez hu-rren. Halaber, hainbat alderdi poli-tikotako eta sindikatutako edota Eus-kaltzaindiko pertsona ezagunek ere hartu zuten parte.

Antolakuntzaren aurreikuspenak, bertaratze-kopuruari dagokionez, erabat gainditu ziren, janari guztia amaitu baitzen. Nabarmentzeko mo-duko gorabeherarik gabe eta familia giroan, jai hau benetako eredua izan da hezkuntzako gure sistema kalita-tekoaren alde parte hartzeko eta gi-zalegez jokatzeko.Lerro hauen bidez, eskerrak eman na-hi dizkiegu Balmasedara jai hau os-patzera etorri ziren milaka eta milaka pertsonei, baita euren lanaren eta ahaleginaren bidez berau egitea po-sible egin duten pertsona guztiei ere. Zorionak guztioi!

Lehendakariak Euskal Eskola Publikoaren Jaia aukeratu zuen. Hemen eskoletako ordezkari, Jaiaren antolakuntza eta gure Alkatea, Alvaro Parrorekin.

Pailasoak izan ziren egunean zehar publiko ugariena izan zutenak, San Severino Plazan

LaburkiEkaina 14 7

Masaje linfatikoaBerdintasun Zinegotzigoak hilez hil eskaintzen dituen masaje lin-fatikoaren saioak ekainaren 20an izango dira. Parte hartzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik txanda eskatzea Emakumearen Etxean. Saioon prezioa 32 eu-rokoa da; izan ere, Berdintasun Zi-negotzigoak diru-laguntza ema-ten du, zati bat ordaintzeko.

Emakumearen Etxea eta Txiki-Park itxita oporretanUztaila eta abuztuan, Emaku-mearen Etxea itxita egongo da oporrak direla eta. Bestalde, Txiki-Park ere itxi egin-go da ekainaren 15etik aurrera, atsedenaldia dela eta. Urriaren 6an irekiko ditu berriz ere ateak. Barkatu eragozpenak.

SalaketaHorrela geratu da Kolitzara igotzeko kartela seinalearen me-zua ezabatu duten bandalo batzuk igaro ondoren. Lerro hauen bidez, gizalegez jokatzeko dei egin nahi dugu, ekintza hauek berriz ere gerta ez daitezen. Aha-legin handia egin da zonalde hori motordun ibilgailuek eragindako narriaduratik babesteko, eta, ego-kitzeko lanez gain, Kolitzan bizi di-ren animalia eta landareak ere ba-bestu nahi dira.

ordutegi aldaketa Enplegu ZentroanEkainaren 6tik 30era, Balmase-dan dugun Lanbide Enplegu Zen-troa (Eskola Tailerrean dagoena) goizez besterik ez dute irekiko, 09:00etatik 14:00etara.

iNMiGrAZioA

Kolitzara igoera

Kulturartekotasunaren Vii. Astea

Ekainaren lehenengo astean, Kultu-rartekotasunaren Astearen VII. edi-zioa ospatu dugu, hau da, kulturak batzeko eta elkarrengandik ikasteko jardunaldiak. Aurten, gainera, beste lurralde batzuetako pertsonek gure ohituretako batzuk ikasteko ekintzak ere egon dira; besteak beste, ekaina-ren 4ko (asteazkena) gastronomia

tailerra, eta parte-hartzaileek putxe-rak eta tortoak egiten ikasi zuten. Ho-rren truke, eurek mazamorra kolon-biarra, Kongoko kauserak eta Portu-galgo anana-tarta nola prestatu erakutsi zuten.Astelehenean, astea hastean, “Dic-cionario intercultural” (kulturarteko hiztegia) izeneko tailerra egin zen txi-

kientzat. Gaztelania, ingelesa, euska-ra, maoriera eta zulua hizkuntzak jo-rratu ziren, eta, amaitzeko, antzerki txikia bat egin zuten ikasitakoarekin. Asteartean eginiko Afrikako perkusio tailerrak erabateko arrakasta izan zuen, 25 neska-mutikok parte hartu baitzuten. Horiek gozatu egin zuten mota guztietako erritmoak eta abes-tiak ikasten.Ostegunean kulturarteko pintxo-po-teak eman zion amaiera edizio honi. Ostabalen laguntzari esker antolatu zen. Bertan, beste lurralde batzue-tako zaporeez gozatu ahal izan ge-nuen; besteak beste, Mexikoko faji-tak, haragia boloniar eran, Indiako entsalada eta abar.Laburbilduz, beste mundu eta kultura batzuetara irekitzeko astea izan da.

10 pertsona kontratatzeaLanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 107.235,30 euroko di-ru-laguntza eman dio gure Udalari 10 pertsona kontra-tatzeko. Horiek aldi baterako kontratuak izango dituzte eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute, % 53tik % 90era bitarteko jardunaldiekin.Horrela, joan den maiatzaren 12an Lanbiden aurkeztu zi-ren delineatzaile bat, lehen mailako bi ofizial igeltsero, he-

rrillanetarako hiru peoi eta hiru basozaintza peoi kontra-tatzeko eskaintzak. Pertsona horiek maiatzaren 22an hasi ziren lanean. Oraindik uda ostean kontratatzeko dago ba-sozaintzako beste peoia. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946801002 telefono-zenbakira eta hitz egin Irenere-kin.

LANA

Beste sasoi batzuetako pasadizoak

GiZArTE EKiNTZAEzkerraldea-Meatzaldea-Enkarterri tabakoaren kerik gabe

Joan den maiatzaren 30ean Ta-bakorik gabeko Munduko Eguna ospatzeko ekitaldi bat egin zen Ortuellako Kultur Etxean. Bertan, nikotina kontsumitzeko modu be-rriek (zigarro elektronikoa) era-gindako aurreikuspenak eta ara-zoak izan ziren hizpide, eta uda-len, eskualdeen eta lurraldeen

"Kerik gabeko gelak" sariak banatu ziren.Ekitaldi hori Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatu dute azken hi-ru urteetan. Ekitaldian Bal-masedako alkate Álvaro Pa-rros eta Osasuna, Berdinta-suna eta Immigrazioa Arloko zinegotzi Garbiñe Santamari-na bertaratu ziren.Zubi Zaharra ikastola bertan

egon zen: udalen saria irabazi zuen eta eskualdeko sariko fina-lista izan zen. Zehazki, Parrok udal-saria eman zion DBHko 1. mailako Eneko Villotari, eta Athle-tic-eko neska jokalariek finalista-garaikurra eman zioten DBHko 2. mailako María San Migueli.

Iaz Balmasedako nagusien errealitatea za-hartze aktiboaren baitan aztertzeko eginiko lanari jarraipena emateko, Ana Berazak eta Edurne Muruak bideo batean jaso dituzte gu-re nagusien istorioak, pasadizoak eta bizi-es-perientziak. Gure hiribilduan XX. mendean bizi izan zirenen eta bizi direnen istorioak bil-du dituzte, eta hori guztia DVD batean bildu dute: joan den maiatzaren 13an Nagusien Etxean ikusi ahal izan genuen. Jarduera ho-rren xedea izan da pertsona horien parte-hartzea sustatzea Balmasedaren barne-his-toria hedatzeko.Ildo horretatik lanean jarraituko da, herrita-rren sektore horren eskaerak eta kezkak biltzeko. Izan ere, zenbakiez gain, oso ekar-pen aberasgarriak ematen dizkigu.DVD hau lortu nahi dutenek Gizarte Ekintza Sailean eman dezakete izena. 4 euro balio du, eta jasotako dirua oraindik zehaztu gabe da-goen helburu sozial batera bideratuko da.

Eneko Villota eta Álvaro Parro

Gastronomia-tailerran parte hartu zutenak

oSASUNA

Laburki8

Hurrengo bilkuraHurrengo ohiko osoko bilkura uztailaren 4an izango da, udale-txeko bilkura aretoan (1. solai-rua). 09:00etan hasiko da.

diru-laguntzak familien ekonomiari laguntzekoGogorarazi nahi dugu Udalak abian jarri dituela familien eko-nomian laguntzeko diru-la-guntzak. Horrela, jarraian adierazitako kontzeptu hauek ordaintzen la-gundu nahi dute: Ondasun Hi-giezinen gaineko Zerga, eskolako arropak eta kirol materiala eros-tea, bainuontziaren ordez du-txako platera jartzeko gastuak, euskara ikastea, fatxadak, teila-tuak eta atariak eraberritzea, igo-gailuak instalatzeko gastuak eta langabeentzako prestakuntza jarduerak egiteko joan-etorrien gastuak. Diru-laguntza horiek bateraga-rriak dira euren artean; hortaz, pertsona bakoitzak goian adiera-zitako lerro guztiak edo zenbait eskuratu ahal izango ditu.Laguntza horietarako 54.500 eu-ro egongo dira eskuragarri. La-guntza horiek jaso ahal izango dituzte Balmasedan gutxienez hi-ru urte erroldatuta dauden pertsonek edo familia unitateek eta baliabide ekonomiko jakinak dituztenak. Ildo horretan, la-guntza jasotzeko familiako erren-ta edozein motatako diru-sarre-rak lortzen dituzten familiako ki-de bakoitzaren errentak erans-tean lortuko dira, eta 2013ko eki-taldikoak zenbatuko dira. Interesdunek irailaren 1etik azaroaren 3ra bitarteko epean aurkeztu beharko dituzte eskae-rak, Udaleko Erregistro Oroko-rrean, eta bertan aurkitu ahal izango dituzte oinarri osoak.

UdalBerriak

HAUTESKUdEAK

EUroPAKo HAUTESKUNdEAK BALMASEdANJarraian Europako Legebiltzarrerako maiatzaren 25eko haueskundeetan Balmasedan izandako emaitzak emango di-tugu:

ErroldaBotoak

PNV/EAJEH BILDUPSOEPPIU-EKIUPyDPODEMOSMOVIMIENTO REDPACMAPRIMAVERA EUROPEAFACBesteak

ZuriakBaliogabeak

541283

11650401315

523

22112

211

687324

137535018

93

193500

11

610

623322

12364462516

124

42204

38

575292

11443502014

613

30719

57

824457

18879762914

726

70129

109

705364

14264442113

832

34949

65

837411

160665726261024

4120

15

119

616291

10841541218

615

3300

17

410

745397

1596279

9121321

2850

21

33

1-1-A 1-1-B 1-2-U 1-3-U 1-4-U 2-1-A 2-1-B 2-2-A 2-2-B

ErroldaBotoak

PNV/EAJEH BILDUPSOEPPIU-EKIUPyDPODEMOSMOVIMIENTO REDPACMAPRIMAVERA EUROPEAFACBesteak

ZuriakBaliogabeak

Guztira %6.1533.141

1.247522496173137

59197

312527

897

5072

10051,05

39,716,62

15,85,5

4,361,886,270,980,790,860,25

3,1

1,62,3

ErroldaBotoak

PNV/EAJPSOEEPVPPIIEBBesteak

ZuriakBaliogabeak

Guztira %6.0003.162

1.385925144265270

3692

2129

10052,7

43,829,25

4,558,388,531,13

2,9

0,660,91

Europako Hauteskundeak 2009

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

LaburkiEkaina 14 9

Udal zergak ordaintzeaDatorren uztailaren 4an itxiko da 2014ko ekitaldiari dagozkion zen-bait zerga borondatez ordaintze-ko epea. Honako hauek dira zerga horiek: toldoak, bide publikoak okupatzea, herri lurrak, pasabi-deak, espaloi ibilbideak, mahaiak eta aulkiak eta trakzio mekaniko-dun ibilgailuak. Helbideraturiko ordainagiriak ekainaren 5ean ko-bratu dira. Helbideratu gabeko or-dainagiriak, berriz, Kutxabanken bidez ordaindu behar dira. Horre-tarako, zergadunek etxean ja-sotzen dituzten inprimakiak aur-keztu beharko dituzte. Inprimaki horiek jaso ezean edo galduz gero, kopia eskatu ahal izango da Uda-leko diruzaintza bulegoan (udale-txeko 2. solairuan). Gogorarazi nahi dugu borondatez ordaintze-ko epea bukatuta zorrak premia-menduko prozeduraren bidez exi-jituko direla; kasu horretan gainkargua (% 20), berandutza interesak eta, hala dagokionean, sortzen diren kostuak ezarriko di-ra. Erroldak jendaurrean jarriko di-ra Udalaren iragarki-oholean.

Homofobiaren aurkako banderaJoan den maiatzaren 17an, Homo-fobiaren, lesbofobiaren eta trans-fobiaren aurkako nazioarteko eguna izan zen, eta Balmasedako Udalak ikusgai jarri nahi izan zuen kolektibo honi ematen dion babe-sa. Horretarako, bandera kolo-reaniztuna jarri zuten udaletxeko fatxada nagusian asteburu horre-tan. Halaber, Berdintasun Sailak hainbat kartel banatu ditu udal eraikinetan “Homofobiarik Ez-No a la Homofobia” lelopean. Bi-zkaiko Foru Aldundiak eginiko kanpainaren iragarkian datza. Ho-rrek zenbait pertsona ospetsuren irudiak erabili ditu sexu dibertsita-tearekin loturiko bazterkeriari ezetz esateko.

UdALBATZAMaiatzaren 9ko ohiko osoko bilkura

Lehenengo zatia2014ko martxoaren 7ko bileraren akta onetsi ondoren (EH Bilduk eman zuen kontrako boto bakarra), alka-teak aurtengo lehen hiruhileko be-rankortasun txostena aurkeztu zuen. Horri dagokionez, nabarmendu behar da hobetu egin dela fakturak erregistratzeko eta baliozkotzat jotzeko prozesua azkartzean; izan ere, fakturen ia % 70 30 eguneko epean baliozkotu dira, eta batez bes-tekoa 17,71 egunekoa izan ohi da. Bestalde, ordaintzeko epea murriztu egin da. Hala, baloratu ondorengo 30 eguneko epea % 50ean geratu da, eta ordaintzeko batez besteko epea 38,70 egunekoa izaten da. Ordaindu gabe geratzen diren fakturen % 100 oraindik ordaintzeko legezko epea-ren baitan daude.Osoko bilkuraren hirugarren pun-tuak, 2013ko kontu orokorra onestea Herri Kontuen Euskal Epai-tegiari igortzeko, EAJren aldeko bo-toak, CLIren eta alderdi sozialistaren abstentzioa eta EH Bilduren kontrako botoa izan zituen. Joan den urteko aurrekontuaren likidazioari buruzko informazio laburbildua aurreko Udal-berriak (173 zk.) alearen 11. orrial-dean agertzen da.Era berean, onetsi egin zen, EAJren aldeko botoekin, CLIren absten-tzioarekin eta alderdi sozialistaren eta EH Bilduren kontrako botoekin, kredituen judizioz kanpoko ai-

tortza, zehazki, 9.767,32 eurokoa. 2013an eginiko lanen sei faktura di-ra, ekitaldia amaitu ondoren aurkez-tutakoak.Aho batez onetsi zen 2015ean, bai urriaren 23a, San Severino, bai uztai-laren 31, San Inazio, jaiegunak iza-tea Balmasedan. Biak ala biak ostiral izango dira.CLIk eta EH Bilduk alegazioak aurkez-tu zituzten botiloia eragozteko udal jarduketa arautzen duen orde-nantza hasieran onestearen kontra. Udaltzaingoak hainbat gorabehera atzeman ditu kalean alkohola kontsumitzearekin lotuta eta egiaztatu da ez zutela gorabehera horiek arautzen zuen tresnarik. Beste udalerri batzuk eredu hartuta eta al-de batera utzi gabe gizarte bazterke-riaren egoerak eta osasunarekin lotu-rikoak nerabeen artean prebenitzeko, goiz atzemateko eta arreta emateko duela 10 urte egiten ari diren lana, botiloia ez egiteko ordenantza bat sortu da.Bada, ordenantza hau hasiera batean onetsi zen EAJren aldeko botoekin, alderdi sozialistaren abstentzioare-kin eta CLIren eta EH Bilduren kon-trako botoarekin.Osoko bilkuraren lehen zatiko azken puntua industria erabileraren bizi-garritasun baldintzei buruzko or-denantza aldatzea hasieran ones-tearen ingurukoa zen. Hutsune bat zegoela atzeman zen; izan ere, ez

zuen gaineko solairuartea aurreikus-ten industria erabileran. Osoko bilku-ran aurkeztutako aldaketak gai hori ebazten du, betiere argi izanik ez dela gainditzen gehienezko eraikiga-rritasuna, ezta gehienezko okupazioa ere; izan ere bere aplikazio-eremua exekuzio berriko eremu eta sektoree-tara mugatzen du, bai eta gauzatuta egonda ere eraikigarritasuna gauza-tu gabe duten horietara ere.Puntu horrek talde guztien aldeko botoak izan zituen, EH Bildurena sal-bu, abstenitu egin baitzen.

Bigarren zatiaUdal korporazioko organoen kontrol eta ikuskatze aldean, aho batez onetsi zen Udalak sexu askatasuna-ri eta dibertsitateari buruz aur-keztu zuen erakunde adierazpe-na.Onestea, hala badagokio, joan den maiatzaren 17an ospatu zen Homo-fobiaren, lesbofobiaren eta transfo-biaren aurkako nazioarteko eguna. Aldundiak eta Bizkaiko LGTBI kolekti-boek elkarrekin eginiko lanaren bi-dez, adierazpen bat proposatu zuten, bereziki azpimarratzeko komunikabi-deen arloa. Halaber, dekalogo bat proposatu da Udalaren beraren ko-munikabideetarako. Nabarmendu behar da Berdintasun Arloak hainbat ekintza antolatu dituela haur eta gazteentzat homofobiaren aurkako heziketarekin eta haur eta sexu di-bertsitatearekiko errespetuarekin lo-tuta, joan den urtean jada egin zen bezala.Osoko bilkura amaitzean, galdera eta eskaeren txanda iritsi zen.Gogorarazi nahi dugu datozen egu-notan Udalaren web orrialdean ja-rriko direla osorik osoko bilkuraren bideoak.

Laburki10

Zabortegi zaharraren kontrola esleitzeaGeyser HPC enpresa suertatu da Artziniegarako errepidearen an-tzinako zabortegiaren jarraipena eta kontrola egiteko esleipendun. Lan horren zenbatekoa guztira 5,810 eurokoa da (gehi BEZa). Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak zenbateko horri dagokion % 90eko diru-laguntza eman du ai-patu kontrol-lanak egiteko.

Uraren kalitateaBilbao Bizkaia Ur Partzuergora jo dugu, jakiteko ea gure txorrote-tara iristen den ura nolakoa den. Hori dela eta, badakigu urtero 7.500 ausazko laginketa egiten direla ura hornitzeko sare oroko-rreko hainbat puntutan, uraren kalitatea bermatzeko, eta haien webgunean ikus daitezke emait-zak. Guri iristen zaigun urari da-gokionez, mineral-eduki arine-koa da, sodio eta gogortasun urrikoa. Salinillasko araztegia ga-rrantzitsuena da, biztanle gehien hornitzen duena.

olio edukiontziakBalmasedak olioa birziklatzeko bi edukiontzi ditu kalean: bat Er-corekaren ondoan eta bestea Martín Mendia ikastetxearen au-rrean. Edukiontzi horiek ezin hobeto funtzionatzeko, ezinbes-tekoa da ontzi homologatuak erabiltzea. Horiek doan eskuratu ahal izango dira udaletxearen bi-garren solairuan (bulego tek-nikoa) eta Emakumearen Etxean. Erabil ditzagun behar bezala udal zerbitzuak guztion onerako.

oinezkoentzako kaleakDatorren ekainaren 23an, tra-fikoari itxita egongo dira hirigune historikoan oinezkoak eta ibil-gailuak elkarrekin ibiltzeko ka-leak, eta irailaren 8an irekiko di-tuzte berriz ere.

UdalBerriak

iNGUrUMENA

Martín Mendia farola berrien argiarekin. Argazkia: Díez Villaluenga

ArGi BErriEKiN LAU HiLEAN % 42 BAiNo GEHiAGo AUrrEZTEN dA

Hirigune historikoko elektrizitate kontsumoaren datuen berri izan du-gu, zehazki, aurtengo urtarriletik api-rilera bitartekoa. Horrela, esan de-zakegu kontsumoa jaitsi egin dela ai-patu lau hilabeteetan: 8.040 kw-tik 3.269 kw-ra. Eurotan, epe horretan 1.374,49 euro ordaintzetik 585,19

euro ordaintzera igaro dira, hau da, % 42,57 aurreztu da. Aurrezte hori, alde batetik, argiteria berriei esker lortu da, pixkanaka-pixkanaka urta-rril eta martxo artean instalatu dira eta, baina horrez gain argiak piztuta egoteko denbora murrizteari esker lortu da; izan ere, argi natural gehia-

go dago. Aurreikusi da datozen hila-beteetan gehiago aurreztea, argi be-rri guztiak instalatzen direnean. Ora-indik ez ditugu Martin Mendia pa-sealekuko eta Magdalenako datuak, oraindik farola berri gehiago jarriko baitituzte.

Eskolako Agenda 21en bederatzigarren foroa

Joan den ekainaren 6an ospatu zen udaletxeko bilkura-aretoan Tokiko Agenda 21en foroa. Bertako prota-gonista izan dira, berriz ere, Balmase-da BHIko gazteak, urtean zehar elika-dura arduratsua landu dutenak. Fo-roa baliagarria izan da ondorioak eta familiek zein Udalak abiarazi beha-

rreko ekintzak aurkezteko. Proiek-tuan parte hartu duten ikastetxeko ordezkariez eta teknikariez gain, eki-taldian izan zen Álvaro Parro alkatea.Foro hori Balmaseda BHIko ikasleek Eskolako Agenda 21en egitarauan egin duten bederatzigarrena izan da. Iaz, gazteek zenbait ekintza proposa-

tu zizkioten Udalari, EIEPeko puntuak gauzatzeko. Horietako batzuk egin dira jada, eta gainerakoak lantzen ari dira.Aurten proposatutako jardueren ar-tean daude elikadura osasungarriari buruzko ikastaroa, fruta eta barazki gehiago jateko kontzientziazio-kanpainak eta tokiko produktuen dastatzeak antolatzea, tokiko pro-duktuen kontsumoa sustatzea, etab.Ekitaldiaren amaieran, alkateak es-kerrak eman zizkien gazte horiei, egindako ahaleginagatik. Halaber, il-do horretan lan egitera animatu zi-tuen, ikasleek emandako jarduerak lan-tresna garrantzitsua baitira To-kiko Agenda 21en prozesurako.

Eskolako Agenda 21ko foroa

LaburkiEkaina 14 11

Kontsumoari buruzko hitzaldiaKontsumobidek, Kontsumoaren Euskal Institutuak, hainbat uda-len laguntzarekin batera, “Infor-ma zaitez eta saihestu ezuste-koak!” kanpaina jarri du abian. Balmasedaren kasuan, Nagusien Etxean jendearentzako bi hitzaldi ireki egingo dira. Lehenengoa ekainaren 19an egingo da, 17:30ean, eta honako hau izango da izenburua: “Aprendiendo a de-fendernos. Arbitraje de consu-mo”. Bertan, honako hauek izan-go ditugu hizpide: kontsumitzaile eta erabiltzaileak eta horiekin ba-besten dituzten legeak, zer den kontsumoaren gatazka, nola pre-benitu eta konpondu mota horie-tako gatazkak, zertan datza siste-ma arbitrala eta nora jo. Aipatu-takoez gain, gai horri buruzko beste informazio eta pres-takuntza baliabide batzuk ere es-kainiko dira. Hitzaldia doakoa ba-da ere, parte hartu nahi duten pertsonek aipatu Nagusien Etxean aurkituko duten zerren-dan eman beharko dute izena.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos egoitzanLeón Trucíos egoitza egonaldi iraunkorreko egoitza osatzen du-ten zerbitzu batzuk eskaintzen ari da. Hala, aldi baterako egonaldiez gain (ekimenak oso harrera ona izan du), egoitzan egoteko tar-teak zehaztu daitezke, bertan lo egin gabe. Informa zaitez 946800601 telefono-zenbakian, [email protected] he-lbidearen bidez edo egoitzan ber-tan (El Cubo kalea, 9).

MErKATAriTZABalmasedak bere gau zuria ospatu duJoan den ekainaren 3an ezagutu ge-nuen Balmadendak bere Gau Zuri-rako zozketatutako 2.000 euroak. Clemen Rodríguez izan da irabazlea, eta ekainaren 6an Balmasedako sal-tokietan gastatu ahal izan zuen zenbateko hori. Gainera, kalesan ibili zen.Udaberriko Gau Zuriaren bigarren edizio honetan hirigune historikoko kaleetan hainbat animazio-ekitaldi

gozatzeko aukera izan genuen, eta 17:00etatik 22:30era saltoki elkarte-kideak gure zain egon ziren, deskon-tu eta promozioekin.Balmadendak antolatu du Gau Zuria, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekono-mikoa eta Lehiakortasuna Sailaren eta Balmasedako Udalaren laguntza-rekin.Zorionak, Clemen!

El Jardinero, saltoki berria Hiribilduan

El Jardinero Balmasedako lore-zaintzako denda berria da. Virgen de Gracia 17 helbidean dago, eta bertan honako hauek aurki daitezke, bes-teak beste: loreak, zuhaitzak, zu-haixkak, loreontziak, substratuak eta aleak, tresnak eta makinak, onga-

rriak, haziak, lore-sortak, zentroak, koroak eta nekazaritza ekologiko-rako eta hiriko ortuetarako behar den guztia.Gainera, prezioak oso doituta daude. Hilero, lehen ostegun lanegunean, geranioak 1,75 euroan izaten dituzte

eta denboraldiko loreak 0,60 euroan.Baina El Jardineron zerbait gehiago aurkituko duzu. Landareekiko bene-tako maitasuna aurkituko duzu. Ani-matu izaki bizidun horiek zaintzera eta gozatu ematen dizkizuten onura psikologiko zein ekonomikoez. El Jar-dinero saltokian hori lortzeko aholku baliagarriak emango dizkizute.Astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara hurbil zaitezke saltoki be-rri honetara eta eurekin harremane-tan jarri 665738196 eta 655707685 telefono-zenbakietan edo bestela mezu elektroniko bat bidali [email protected] helbidera.

Balmaseda taekwondon ere nagusitu da

Joan den maiatzaren 24an, Errotarena kiroldegiak 250 ki-rolari baino gehiago hartu zituen. Euskadiko Taekwon-doko 20 klubetatik etorri ziren kirolariak, eskolako kirola-ren jardunaldira eta Euskadiko Txapelketara, kategoria te-

knikoan eta taekwondo erakustaldian, haur ezin helduen kategorian. Balmasedako taldeak ondo merezitako hirugarren postua lortu zuen erakuske-taren kategorian honako ikasle hauekin: Arnaitz Santiago, Amaia De la Hera, Uxue Ruíz, Álvaro Ro-mero, Yago Cesárea, Jon Bilbao, Unai González eta Álvaro Cuereara. Era berean, nabarmendu behar da Arnaitz Santiago taldeko benjamina Euskadiko 5. geratu dela poomsaeren banako kategorian.Aurten, Balmasedako taekwondok lorpen handiak eskuratu ditu Amaia de la Heraren eskutik (Bizkaiko txapeldun suertatu baita benjaminen kategorian) eta Unai Gonzálezen eskutik (Barakaldoko Open txapelketako irabazlea), biak ala biak konbatearen kategorian.

Hurrengo taekwondo erakustaldia

Datorren ekainaren 15ean, 11:00etan, aukera izango dugu Errotarenan egingo den erakusketaz gozatzeko. In-teresa duten guztiak gonbidatuta daude.

KiroLA

Balmasedako Taekwondoko taldea

Balmadendako Presidentea saridunarekin

UdalBerriak12

Kadeteen denboraldi bikaina saskibaloianSaskibaloiko kadeteek Bizkaiko Kopa irabazi zuten ekainaren 7an. Partida estua izan zen, eta merezi-ta irabazi zuten 53-65 emaitzare-kin. Horrekin, denboraldi biribila amaitu dute, bi igoera eta aipatu-tako kopa lortu baitituzte.Entrenatzaileei ere (Ander Vega eta Gorka Santamarinari, alegia) eskertu behar zaizkie emaitza ho-riek, beraiek egin baitute hori guztia posible. Bestalde, kadete mailako mutilek finala jokatu zu-ten, baina ezin izan zuten lortu, hi-ru puntuko aldeagatik galdu zuten eta.

Esker onaMargarita Aretxabaletaren fami-liak eta Margaritak berak eskerrak eman nahi dizkio lerro hauen bi-dez Cristina Terradillos medikuari eta berarekin batera lanean aritu ziren pertsonei, Margaritaren ne-ba onera ekartzeagatik, jau-nartzeak ospatzean gaizki jarri zen eta. Mila esker.

Taloaren Eguna eta Bigarren Eskuko eta Artisautza AzokaAgoa Elkarteak Taloaren Egunaren bosgarren edizioa eta IX. Bigarren Eskuko eta Eskulangintza Azoka antolatu du. Ekainaren 15ean egingo da, Muskizko Meatzari pla-zan. Azoka 10:00etan irekiko da, eta 11:00etatik aurrera taloa zer-bitzatuko dute. Haurrentzako ani-mazioa, trikitixa eta euskal dantzak izango dira, eta postuek emandako produktuez osatutako sorta bat zozkatuko dute.

Laburki

Txapelketaren podioa

Galarleiz mendi maratoia

Dagoeneko iritsi da Galarleiz mendi maratoiaren XIX. edi-zioa. Hurrengo hitzordua uztailaren 20an izango da, eta bertan ohiko hiru modalitateez gozatu ahal izango da: mendi martxa, oinezko lasterketa eta mountain bike. Hona hemen ibilbidea: Zalama, Maza del Topo, Balgerri, Ilso de

Estacas, Burugüeno, Kolitza, La Garbea, Basoaga edo Bo-lunburu, hurbileko beste mendi batzuen artean. Aukera pa-regabea eguna naturan bete-betean igarotzeko.Izena emateko epea irekita dago uztailaren 14ra arte edo 1.000 inskripziotara iritsi arte. Kuota 40 eurokoa da eta las-terkariaren poltsa hartzen du barne (helmugara iristean emango da). Aurreko edizio guztietan parte hartu duten pertsonek ez dute kuotarik ordaindu behar, erakutsitako fi-deltasunaren sari gisa. Mendi martxa 08:00etan hasiko da, oinezko lasterketa ordu eta erdi geroago eta mountain bike lasterketa, berriz, 11:00etan. Uztailaren 19an, 18:30ean, hitzaldi bat eskainiko da Zalla Zine-antzokian. Hala, joan den urteko edizioaren bideo-erreportajearen emanaldia egongo da, eta azken argazki-lehiaketako garaikurrak emango dira. Egun horretan bertan, 16:00etatik 21:00eta-ra, dortsalak banatuko dituzte.Informa zaitez www.galarleiz.org edo [email protected] helbideetan edo bestela deitu 946103099 telefono-zenba-kira astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

KiroLA

robledo Euskadiko selekzioan

Emakumezkoen taldeakadete kategorian

Balmasedako emakumeak na-barmendu egiten dira kirolean, ikus dezakegun bezala. Horrela dabil Amara Robledo ere: Gasteizen bizi

den balmasedarra da, eta apirilaren 25ean eta 26an Emakumeen Espainiako Sub 12 Futbol Txapelketan parte hartu zuen, Euskadiko ordezkari gisa. Proba Maspalomasen (Kanaria Handia) egin zen, eta to-kiko taldeak irabazi zuen.Robledok zenbait postutan jokatu zuen lehenengo faseko norgehiagoka guztietan. Lagunartekoetan 6-1 irabazi zioten arren, Kantabriaren aurkako parti-da txarra izan zen eta ezin izan zuten hurrengo errondarako sailkatu. Aragoiren kontra berdinketa lortu zuten, Melillari erraz irabazi zioten eta Anda-luziaren aurrean 1-0 galdu zuten, partida ederra egin arren. Nolanahi ere, kirol-saio gogoangarria egin dute. Zorionak!

Eider Merino, garaile Bembibren

Eider Merino balmasedarrak irabazi zuen, joan den apirila-ren 27an, Emakumeen Ziklis-mo Txapelketa Estataleko eli-teen proba. Bembibren (Leon)

egin zen, eta t xapelketa osatzen duten bost probetan lehenengoa izan zen. Bada, Ei-der izan zen liderra.

HErriTArrAKAECCren kanpainak: azaleko minbiziaren eta tabakoaren aurkaTabakorik gabeko Nazioarteko Eguna aprobetxatuz (maiatzaren 30a), Min-biziaren aurkako Espainiako elkar-teak kanpaina bat egin zuen ia Bi-zkaia osoan tabakoa erretzeko ohitu-raren aurka. “Esfumate del tabaco” (Ihes egin tabakoari), Balmasedan in-formazio-mahaiak instalatu ziren maiatzaren 30ean eta 31n gure osa-suna hobetzeko erretzeari uzteak

duen garrantziaren inguruan kon-tzientziatzeko.Era berean, uztailaren 2an (17etatik 20etara), elkarte honek azaleko min-bizia prebenitzeko kanpaina antola-tuko du. Udako hil hauetan eguzkitan luzaroegi ez egotea da gaixotasun mota hori jasatea ekiditeko gomen-dioetako bat. Hori eta beste ja-rraibide interesgarri batzuk emango

dira informazio eskuliburuetan. Ho-riek aipatu egunean oparituko dira udal igerilekuetan. Gainera, “¡Prote-gerse del sol es divertido!” izenburua duten ekintzen koadernoak ere bana-tuko dira txikienentzat eta eguzki ira-gazkiak herritarrentzat oro har. Gai-nera, zein azal mota duzun eta zein babes behar duzun jakin ahal izango duzu.

Ekaina 14 13

-Garaje partzela alokairuan San Severino zeharkalean. 946800228.-Garaje partzela alokairuan Graziako Andra Maria kalean. 649608647-Garajea alokairuan Félix de la Torre kalean. 676917108-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta erreferentziak. 631447146-Klase partikularrak eta euskara itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentudun irakaslea. Maila guztiak. 656710411 – 946087086-Emakumea neskame lan bila astearte, asteazken eta ostiral goizetarako. Baita adinekoak etxean zein egoitzan zaintzeko ere. Eskarmentuduna, tituluduna eta erreferentziaduna. 697885689.-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta erreferentziak. 603462387-Mota guztietako garraio-lanak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak, etxe aldaketak…). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskola partikularrak. 678956986-Aleman-irakaslea banakako klaseak emateko prest. Eskarmentu handia. Maila guztiak. 659051962.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Serio-tasuna. 618379335.- Tituludun irakasleak klase partikularrak ematen ditu, 8 eta 15 urte bitarteko haurrei. Lokal propioarekin. Arkaitz - 665738777.

Salmenta-Karabanarako hozkailu bat erosi nahi dut. 626166439-Lursaila salgai Balmasedan, fruta-arbolak, etxea, txokoa eta zurkaitzekin. 4.850 m2. 946102258.-Moto-aitzurra erosi nahi dut. 626166439.-Neskarentzat jaunartzeko soinekoa salgai: El Corte In-glésen erosia, osagai guztiak barne. Erdi prezioan. 946800707.-Camping gaseko botila urdin handiak salgai. Hobiko argi-zarizko burruntzali profesionala ere bai. 946800707.-Programagailua behar da FLC-512 markako Zanussi garbi-gailu baterako, edo bestela garbigailu hau bera saltzen da (pro-gramagailua apurtuta du). Gainerako pieza guztiak berri daude. 626166439.-Bikientzako Bogaboo donkey beltz eta marfil kolorekoa, 2 kapazu (oinak estaltzekoarekin, bogaboo marfil kolorekoa) 2 aulki, 2 maxi cosi, kapazurako 2 lo-zaku, aulkirako 2 lo-zaku eta maxi cosirako 2 lo-zaku. Maxi cosirako egokigailu bikoitza eta banakoa (badaezpada, adin ezberdinetako anai-arrebak diren kasuetarako). Euritarako burbuilak eta marfil koloreko eguzki-takoak. Prezioa: 1200 euro. 607857493-Hormako pianoa salgai. Marka: Nieer. 678956986.-Garaje-partzela itxia salgai, Enkarterri etorbidea, 57 helbi-dean. Kanpora ematen duen leihoa, argia eta ura ditu. Erremin-ta-bankua eta bizikletak garbitzeko tutu malgua ditu. Oso mer-kea. 615744423.-Garaje-partzela salgai Pío Bermejillo kalean, Markesaren Etxearen alboan. 625786429 – 665026859.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

HErriTArrAK

Balmasedarren oinordekotza heroikoa PerunMario Andrés de los Heros perutarrak, balmasedarren oinordeko izanik, Pe-ruko Gerra Marinako 2. mailako teniente Carlos de los Herosi buruz idatzi duen artikulu bat helarazi digu. Bere herrialdeko heroi nabarmena da, Pazi-fikoko Gerran hil zena. Bada, artikulua irakurri nahi dutenek, udal-bibliote-kan izango dute horretarako aukera.

Bidaia AndaluziaraBalmasedako Jubilatuen Elkarteak bidaia antolatu du Andaluziako herri xarmangarrietara. Irailaren 9tik 16ra bitartean izango da, eta hainbat leku pintoresko ikusi ahal izango dira, besteak beste:: Linares, Nerja, Benal-madena, Mijas, Almuñecar, Salobreña, Granada, Las Alpujarras, Málaga, Fri-giliana, la Guardia, Bailén eta Jaén. Prezioa 440 eurokoa izango da, eta bar-ne hartzen ditu luxuzko autobusa ibilbide osoan, hiru izarreko hoteletan os-tatu hartzea pentsio osoaren erregimenean, gida laguntzailea, bidaia ase-gurua, kobazuloetarako eta Nerja museorako sarrerak eta Jaengo olio-erro-ta tipikoaren bisita. Gainera, gauetan dantza egongo da. Informazio gehia-go lortzeko edo izena emateko jo ezazu Nagusien Etxera.

Bidaia Picos de EuroparaBalmasedako Mendi Kluba bidaia bat antolatzen ari da uztailerako Picos de Europara joateko. Hilaren 4an, 5ean eta 6an, parte hartzera animatzen diren pertsonek Cangas de Onis (Asturias) ezagutu eta Cuvicente (2.015 m) eta Tiatordos (1.915 m) ezagutu ahal izango dute.Informa zaitez 946800646 telefono-zenbakian edo jo ezazu Mendiko Etxe-ra astelehen, asteazken eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Edo bes-tela idatzi [email protected] helbidera.

Jagoba Santesteban finalistaJagoba Santesteban balmasedarra Gin&Tonic Escape to the grape lehiake-tako bost finalistetako bat da. Lehiaketa honetan 35 herrialdetako parte-hartzaileak izan dira; beraz, benetako meritua da zerrenda horretan egotea. Zorte on, Joseba!

Saskibaloi taldearen bazkariaBalmasedako saskibaloi taldeak denboraldi amaierako festa ospatuko du ohiko ba-zkariarekin. Frontoian egingo da, datorren ekainaren 14an, 14:30ean. Bazkariaren ostean, bertaratuek karaokeaz, bingoaz eta beste ezustekoren batez gozatu ahal izango dute.

Udaltzaingoak aurkitutakoakEkainaren 9an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: larruzko txamarra beltza, Adidas kirol oinetako fuksiak, umeentzako txaketatxo marroia, audi-fono bat, pen-drive bat, haur-txoentzako zapatak, giltzak, giltza-takoak eta betaurrekoak.

KZgunea ekaineanEkainean, KZguneak arratsaldez ire-kiko ditu ateak, 16:00etatik 20:00eta-ra bitartean, astelehenetik ostiralera.

Ikastaro eta mintegiak:-Sare sozialak: ekainaren 12tik 23ra (16 ordu), 18:00etatik 20:00etara.-Ebay: Ekainaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara.-Birusen aurkako doako programak: ekainaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara.KZgunearekin ikasten jarraitu nahi du-zu baina zure erritmoan eta zuk nahi duzun tokitik? Bat egin KZguneko onli-ne prestakuntzarekin. Galdetu Eskola Tailerrean (Martín Mendia, 15) edo es-kuratu informazio gehiago www.kz-gunea.net helbidean.

UdalBerriak Ekaina 1414

Euskal eskulturari buruzko kale erakusketa: urrira arte, hirigune historikoan, Horkasitas jauregian eta Klaret Antzokian.Fuensanta Díezen ikasleen erakusketa: ekainaren 24ra arte, Kultur Etxean.Entzunaldiak Ana Suárezen Mu-sika Eskolan: ekainaren 11n eta 18an, 19:00etan, Klaret Antzokian.Bakarrizketen gaua: ekainaren 13an, 20:15ean, Klaret Antzokian.Euskal Ezkontza: ekainaren 14an, 11:00etan, hirigune histo-rikoko kaleetan.Saskibaloi taldearen bazkaria: ekainaren 14an, 14:30ean, udal frontoian.Emakumearen Etxean aurre-matrikulatzea: ekainaren 16tik 30era, Emakumearen Etxean.Kontsumoari buruzko hitzaldia: ekainaren 19an, 17:30ean, Nagu-sien Etxean.V. Garagardo Azoka: ekainaren 19tik 22ra, San Juan plazan.Masaje linfatikoa: ekainaren 20an, Emakumearen EtxeanElikagaiak manipulatzeko ikas-taroa: ekainaren 26an, 16:00eta-tik 20:00etara, Emakumearen Etxean.Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina: uztailaren 2an, 17:00etatik 20:00etara, udal igeri-lekuetan.Bidaia Europako Mendietara: uztailaren 4tik 6ra (Mendi Taldea).Galarleiz XIX. mendi maratoia: uztailaren 20an.Bidaia Andaluziara: Irailaren 9tik 16ra (jubilatuen elkartea).

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37