UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea...

5
ASTEKO GAIA UDALEKUAK Udako lehen eguzki printzekin batera, gaztetxoak atzean utzi du etxeko atea. Maleta eskuan, udalekuak ditu helmuga. Bi astez lagun zaharrekin elkartuko da, jolastu eta gustuko ekintzak gauzatzeko. Oraindik ez daki epe horretan uste baino gehiago ikasiko duela. I AZ EZAGUTUTAKO LAGUNEKIN elkartzear den gaztetxoarentzat udalekua aisialdi gunea besterik ez da. Eta bat dator Harluxet hizte- giak egindako definizioarekin: “Aisialdia zere- ginik gabeko denbora da, atsedenezko, eroso- tasunezko egoera (...) nahi den eran bete daitekeena”. Ongi pasatzeko denbora, alegia. Udalekuen antolakuntzaz arduratzen diren askok eta askok badakite, ordea, gehiago dela: aisialdia hezitzailea izan daiteke, eta uda- lekuak udaz gozatzeko guneak izateaz gain, sasoi horretan ere gauza ugari ikas daitezke. Hori da Gipuzkoako Urtxintxa Eskolaren ikuspegia eta Izaro Susperregi kidearen iri- tziz, aisialdiko heziketan hiru zutabe garran- tzitsu daude: denbora librean gauzatutakoa | IURE EIZAGIRRE | Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten 2013KO APIRILAREN 28A 4 URTXINTXA ESKOLA Piraten Etxea udalekuetan, Matxinsaltoa jolasean: umeak jausgailuaren inguruan kokatu, erdi-erdian baloia edo globoa (matxinsaltoa) jarri eta denen artean lortu behar dute matxinsaltoa ez jaustea.

Transcript of UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea...

Page 1: UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea sortu zuen. Arantzazun kanpin dendekin egindako irteera baten ostean, egonaldi

ASTEKO GAIA

UDALEKUAK

Udako lehen eguzki printzekin batera, gaztetxoak atzean utzi du etxeko atea. Maleta eskuan,udalekuak ditu helmuga. Bi astez lagun zaharrekin elkartuko da, jolastu eta gustuko ekintzak

gauzatzeko. Oraindik ez daki epe horretan uste baino gehiago ikasiko duela.

IAZ EZAGUTUTAKO LAGUNEKIN elkartzearden gaztetxoarentzat udalekua aisialdi guneabesterik ez da. Eta bat dator Harluxet hizte-giak egindako definizioarekin: “Aisialdia zere-ginik gabeko denbora da, atsedenezko, eroso-tasunezko egoera (...) nahi den eran betedaitekeena”. Ongi pasatzeko denbora, alegia.Udalekuen antolakuntzaz arduratzen diren

askok eta askok badakite, ordea, gehiagodela: aisialdia hezitzailea izan daiteke, eta uda-lekuak udaz gozatzeko guneak izateaz gain,sasoi horretan ere gauza ugari ikas daitezke.

Hori da Gipuzkoako Urtxintxa Eskolarenikuspegia eta Izaro Susperregi kidearen iri-tziz, aisialdiko heziketan hiru zutabe garran-tzitsu daude: denbora librean gauzatutakoa

| IURE EIZAGIRRE |

Lagun eta jolas arteanbizipenetatik ikasten

2013KO APIRILAREN 28A4 �

UR

TX

INT

XA

ESK

OLA

Piraten Etxea udalekuetan, Matxinsaltoa jolasean: umeak jausgailuaren inguruan kokatu, erdi-erdian baloia edo globoa(matxinsaltoa) jarri eta denen artean lortu behar dute matxinsaltoa ez jaustea.

Page 2: UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea sortu zuen. Arantzazun kanpin dendekin egindako irteera baten ostean, egonaldi

izatea, askatasunez aukeratutako denbora iza-tea eta burutzen diren ekintzek plazera eragi-tea. Urtxintxak 6 eta 13 urte bitartekoentzakoudaleku itxiak nahiz irekiak kudeatzen ditueta Susperregiren kide den Xabier Ormaza-balek dioenez, bai batean bai bestean elkarbi-zitza sortzen da. Etxetik urrun eraikitzen denelkarbizitza horren oinarria taldea da etadenek lan egiteko eta bizitzeko arau berriakonartu behar dituzte, taldehorretako kide bakoitzarenerritmoak errespetatuz. “Herritxiki bat hasieratik eraikitzeabezala da”, dio.

Egunerokoan ikasiaUdaleku itxiek 24 orduz elkar-bizitzeko eta egunerokotasune-ko gauza ugari mahaigainera-tzeko parada ematen dute.Parte hartzen duten haur eta gazteek gauzakzaintzen eta antolatzen ikasten dute, eta auto-nomia pertsonala lortzen dute udalekuetan.“Aste guztian beraien motxila maneiatu behardute eta bertan duten arropatik zein jantzierabaki behar dute, ez dute atzetik heldurikhori esateko”, azaldu du Susperregik.

Baina balioak ez dira modu indibidualeanbakarrik lantzen udalekuetan. Jarduera jakineilotutako udalekuak antolatzen dituen Ikasto-len Elkartean ere lantzen da autonomia,Arantzan egin ohi diren 12 eta 18 urte arteko-entzako Gazte Egonaldietan, esaterako. Ikus-entzunezkoak dira egonaldi horietako amuaeta parte-hartzaileek film labur bat sortubehar dute. Nagore Amondarain IkastolenElkarteko udalekuen arduradunaren esane-tan, gazteei dagokie lanketaosoa: “Gidoi teknikoa egitenhasten dira eta eurek banatzendituzte ardurak, bat zuzendari-lanetan jartzen da, besteakameralari, beste bat audio-arduradun... Haiek dira prota-gonistak hasieratik amaierara,begiraleak kasik behatzaile lanaegitera baino ez dira joaten”.Autonomia ez ezik, sormenaere lantzen dute aste horretan.

Elkarlana da egonaldietako beste ardatze-tako bat. Badakite hori Euskal Udalekuetan.Abaigarko, Bernedoko eta Goñiko etxeekbakoitzak bere antolaketa izan arren, guztiekirizpide berdin batzuk dituzte. Horietako batda elkarlana jolas kooperatibo eta ez lehiako-rren bitartez lantzea. Zer diren jolas koopera-tiboak? Kide guztiek hasi eta amaitzen dituz-ten jolasak, hau da, jarduerak aurrera eginahala inor kanporatzen ez dutenak, galtzaile-rik gabeak. Parte-hartzaileek gozatze hutsa-

gatik jolasten dute eta talde-lanean aritzendira, bakoitzaren trebetasunek bat egiten dutehelburu jakin bat lortzeko.

Urtxintxa Eskolak antolatutako udalekue-tan ere hala egiten dute lan eta adibidezMatxinsaltoa jolasean aritzen dira. Ume anda-na jausgailuaren inguruan kokatu, erdi-erdianbaloia edo globoa (matxinsaltoa) jarri etadenen artean lortu behar dute matxinsaltoa

ez dadin jausi.Parte-hartzaile guztiak dira

berdinak udalekuetan eta pare-kidetasun hori lantzen duteegunerokotasunean. Horretara-ko eredu izatea bezalakorik ez,eta Euskal Udalekuetan, esate-rako, izen-emate garaian dau-den plazak gainditzen badira,hautatzeko zozketa beharreanbestelako irizpideak erabiltzen

dituzte, tartean nesken eta mutilen artekoparekidetasuna mantentzea. Gainera, egonal-diak iraun bitartean sexu aukera guztiak nor-maltasunez adierazten saiatzen dira.

Natura inguruneekin estu lotutako jolasaketa mendi ibilaldiak egiteko ere aprobetxatzendira udalekuak, ingurumenarekiko errespetuaeta interesa sustatuz. Ildo horretan, kontsu-mismoa gutxitzearen eta kontsumo ardura-tsuaren aldeko apustua egin dute eta EuskalUdalekuetan, adibidez, gazteek ez dute dirurikerabiltzeko aukerarik. Horren ordez, berrera-bilpena eta birziklapena bultzatzen dituzte.

Euskara eta euskal kulturaAipaturiko hiru ereduek euskara eta euskalkulturarekiko konpromisoa dute ardatz.

Hiruetan, euskara da erabiltzenden hizkuntza bakarra –Ikasto-len Elkarteak antolatutako inge-les udalekuetan salbu–. Urtxin-txako Susperregiren hitzetan,aisialdia hizkuntza normalizatubeharreko esparru bat gehiagoda eta garrantzi handiagoa izandezake, eremu formaletik kanpoateratzen delako eta beste mailabateko harremanak sortzendirelako. “Ulertarazi nahi diegu

euskara ez dela gauza ofizialetarako, lau hor-men artean erabiltzeko. Ez, euskaraz jolastu,ondo pasa eta lagunak egin, euskaraz bizi gai-tezkeela konturaraztea da asmoa”.

Horretarako motibazioa eta erabilera sus-tatzen dituzte Urtxintxaren udalekuetan.Hezitzaileak bi esparru horietan trebatutadaude eta taldeak osatu bezain pronto taldebakoitzaren azterketa egiten dute. Ondoren,talde bakoitzari egokitutako hizkuntza plan-gintza garatzen dute. Begiraleen egitekoa da

Etxetik urrun eraikitzen denelkarbizitzaren oinarria taldeada eta denek lan egiteko etabizitzeko arau berriak onartubehar dituzte. “Herri txiki bathasieratik eraikitzea bezala da”

Euskal Udalekuetan kontsumoagutxitzearen aldeko apustuaegin dute eta gazteek ez dutedirurik erabiltzeko aukerarik.Horren ordez, berrerabilpenaeta birziklapena bultzatzendituzte

UDALEKUAK

� 52013KO APIRILAREN 28A

Page 3: UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea sortu zuen. Arantzazun kanpin dendekin egindako irteera baten ostean, egonaldi

eman daitezkeen egoerei aurrea hartzea.“Demagun, udalekuen lehen egunean bi haureuskaldun gaztelaniaz egiteko ohitura dutenbeste birekin topatzen direla. Beraien lehenkontaktua gaztelaniaz bada, lau pertsonahoriek gaztelera erabiliko dute udaleku guz-tian. Begiralearen zeregina da hasierako uneaatzeman eta sotilki egoera bideratzea. Lehenharremana euskaraz izatea lortzen badu, erra-zagoa izango da pertsona horiek udalekuetanhizkuntza mantentzea”.

Urtean zehar ikasgelan egindako lana udanmantentzeko, gai ugariko udalekuak antolatzenditu Ikastolen Elkarteak. Eremu soziolinguisti-ko ezberdinetako gazteak kontaktuan ipini etabakoitzak bere tokiaren eta errealitatearen ara-

berako ekarpenak egitea dute helburu udale-kuok. Horretarako bizikletan ibiltzeko, surfapraktikatzeko, ikus-entzunezkoak grabatzeko,pilotan jokatzeko eta oinez ibiltzeko aukeraematen diete gazteei ekainean eta uztailean.

Euskarari zuzendutako udaleku zehatzaere antolatzen du: Eusk(h)ara mugara. Aurtenlau txanda izango dira ekainaren 29tik uztai-laren 27ra bitartean, Lapuebla de Labarcan.Lehen Hezkuntzako haurrek hartzen duteparte udaleku horretan eta Amondarainekazaldu duenez, “Euskal Herri osotik helduta-ko umeak herri txiki horretako plazara era-man eta herriko gazteekin kontaktuan jartzenditugu”. Ikastola bera erabiltzen dute aterpe-txe, eta herriko ikastetxe bakarra hori izateak

Batzuek ohiko udalekuen hautua egiten dute, bainaasko dira uda gai jakin batean murgiltzeko baliatzendutenak, eta udaleku tematikoetan hartzen dute parte.Elhuyar Fundazioak Zientzia udalekuak antolatzenditu urtero, gazteen artean zientziarekiko jakin-minapizteko helburuarekin. 12 eta 14 urte bitarteko gaz-teek har dezakete parte uztaileko lehen hamabostal-dian Oiartzungo Arritxulo aterpetxean egingo dituz-ten bi txandetako batean. Euskaraz ongi pasa etazientziarekin gozatzeaz gain, berdintasun balioak lan-duko dituzte eta emakumeek zientziari egindako ekar-penak izango dituzte hizpide. Bertso Udalekuakberriz, uztailean eta abuztuan izango dira Zuhatzan,Bidarrain, Arrazolan, Orion, Barrian eta Irañetan.

Bertsotan aritzeko aukera izango dute 9 eta 18 urtearteko gazteek. Euren artean ez ezik, plazako bertsola-riekin aritzeko parada izango dute. Natura nahiagodutenek Gautegiz-Arteagan dagoen Baratze BaserriEskolara jo dezakete. Baserriko bizimodua erakustekoasmoz eman zioten hasiera egitasmoari eta ikasturtekoprogramez gain, udalekuetako bost txanda antolatudituzte, horietako bi euskaraz. Ekaina amaieran hasikoda lehen txanda eta iraila hasieran egingo da azkena–abuztuan ez da udalekurik egingo–. Jarduera ugariegiteko aukera izango dute parte-hartzaileek: behiakjetzi, perretxikoak desberdindu, erleen mundua ezagu-tu, baratzean ongarria bota, artilearekin ibili, kandelakegin, arrantza portuak ezagutu…

Norberaren interesekoak, udaleku tematikoak

Ezkerrean, Ikastolen Elkarteko ingeles udalekuetan; eskuinean, Euskal Udalekuak. “Hezitzaileak jolasa edo ekintza ludikoaditu tresna garrantzitsu, baina azkenean tresna nagusia norbera da, eredua emanez transmititzen ditugu gure balioak”, dioIzaro Susperregik.

UDALEKUAK

2013KO APIRILAREN 28A6 �

IKASTOLEN ELKARTEA EUSKAL UDALEKUAK

Page 4: UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea sortu zuen. Arantzazun kanpin dendekin egindako irteera baten ostean, egonaldi

–ez dago ikastetxe publikorik– asko erraztendie herrian gauzatu behar dituzten ekintzakezagutzera ematea. Besteak beste, garaibatean ikastolatik pasatako ikasleen upategie-tara egiten dute bisita, “haurrek ikus dezatenikastolatik pasatako etaeremu erdaldun batean bizidirenek zer egiten duten etaohar daitezen euskaraz biziden jendea ere badela”.

Euskal Herriko bizimo-duaren erakusle da baita ereEuskal Udalekuetako Abai-garreko etxean egiten dutenMitologia Eguna. Euskaldantzen eta akelarrearenbitartez gure aurrekoenbizitza islatzen saiatzendira. Bertso-afariak ere ezdira falta, ezta herri-kiroletan aritzeko aukeraere. Duela gutxi hainbat eta hainbat herritakokaleak zeharkatu dituen Korrika ere egitendute Euskal Udalekuetan.

Hizkuntzek hainbesteko pisua duten garaio-tan, ordea, udalekuak ez dira euskara hutseramugatzen eta Ikastolen Elkarteak ingelesezkozenbait egonaldi eskaintzen ditu. Gazteak lauastez joan daitezke Irlandara uztailean, edoingeles udalekuetan parte hartu ekainean eta

uztailean Ondarroan, Bermeon, Zarautzen etaSopelan. Enjoy English udaleku irekietan partehartzen dutenek, berriz, jatorrizko ingeles hiz-tunekin ikas dezakete hizkuntza.

Udaleku irekiakEtxetik gehiegi aldendugabe, udaleku irekiak erebadaude. Txikienentzakoeskaintza izan ohi da, goize-ro ordu batzuez beste haurbatzuekin jolastu eta gauzaberriak bereganatzeko auke-ra ematen duena. Ordutegiamurritzagoa izanik, ez duteegunerokotasuneko hainbatekintza burutzeko aukerarikematen, otorduak, ohera-tzea eta dutxatzea esaterako,

baina hauetan ere bizi dituzte elkarbizitzanohiko diren parte-hartzea, gatazkak eta desa-dostasunak, pozak eta haserreak. UrtxintxakGipuzkoako hainbat udalen udaleku irekiakkudeatzen ditu eta itxiekin alderatuta, inten-tsitatea aldatzen dela dio Ormazabalek.

Ikastolen Elkarteak ere badu udaleku ire-kien eskaintza, baina kasu honetan ikastolabakoitzaren esku geratzen da antolatzea. HaurHezkuntzako ikasleentzat dira, ekainaren

“Ulertarazi nahi diegu euskara ezdela gauza ofizialetarako, lau hormenartean erabiltzeko. Ez, euskarazjolastu, ondo pasa eta lagunak egin,euskaraz bizi gaitezkeelakonturaraztea da asmoa”.

Izaro Susperregi, Urtxintxa Eskola

UDALEKUAK

� 72013KO APIRILAREN 28A

Page 5: UDALEKUAK Lagun eta jolas artean bizipenetatik ikasten · rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea sortu zuen. Arantzazun kanpin dendekin egindako irteera baten ostean, egonaldi

amaieratik uztailaren amaierara. Jolasen, taile-rren, kantuen eta kirolen bitartez pentsatzenzein komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbe-ra izaten, eta egiten eta ekiten ikastea dute xede.

Begirale eskolakIkastetxeetan irakasleak eta etxean gurasoakume eta gazteen erreferente diren gisan, uda-lekuetan begiraleek hartzen dute rol hori.Susperregiren ustez, “hezitzaileak jolasa edoekintza ludikoa ditu tresna garrantzitsu, bainaazkenean tresna nagusia norbera da, ereduaemanez transmititzen ditugu gure balioak”.Horregatik, begiraleak prestatzen dituzteUrtxintxa Eskolan eta udalekuetan praktikakegiteko aukera eskaintzen zaie.

Ikastolen Elkarteak ere badu begirale eskola.Amondarainek azaldu duenez, azkenaldiangazte askok Espainian ateratzen du titulua,

horretarako erraztasunak ematen ari direlako.Egoera ikusita, ohikoaz gain, ikastaro trinkoaeskaintzen hasi dira eta udan atera daiteke titu-lua, bi hilabetetan. “Garrantzitsua da, bestelaeremu erdaldun bateko gazte batek 18 urtere-kin euskararekiko kontaktu guztia galdu egingodu, seguruenik”. Euren udalekuetako begira-leak –oso beteranoak salbu– beraien eskolanhezitakoak dira, batxilergoa amaitzean tituluaateratzeko aukera eskaintzen baitzaie. Ziurtagi-ria eskuratuta, udalekuetan hasten dira.

Hurbiltasun bera sentitzen dute EuskalUdalekuetako begiraleek Goñiko, Abaigarkoeta Bernedoko udalekuekiko. Umetan bertanegondakoak dira asko eta egunboluntario gisa aritzen dira,hurrengo belaunaldiei garaibatean beraiek jaso zutena emanasmoz. n

UDALEKUAK

2013KO APIRILAREN 28A8 �

Ezker-eskuin: Ebroibaian, Alfaroinguruetan; KontxiAizarnakgogoratzenduenez, “milaizarreko ostatuan,Hotel Pitxitxideitzen genion”;eta Parisenikurrinarekin,Hegoaldeandebekatutazegoen garaian.

Andoni Egaña bertsolariak esana ei da udaleku izenaasmatu aurretik egiten zituela udalekuak ImanolUrbietak. 1970. urte inguruan hasi ziren Zarauzkoikastolan udako egonaldiak antolatzen. Guraso taldebatek, tartean Urbieta, seme-alabentzat mendi irtee-rak prestatu eta naturaz gozatzeko taldea sortu zuen.Arantzazun kanpin dendekin egindako irteera batenostean, egonaldi luzeagoak egin ahal izateko Goia-tzen (egun Bidegoian auzoa) zegoen MikelandegiZaharra baserria erosi eta beharrezko konponketakegin zituzten. “Artean Franco bizi zen eta, agian, poli-tikoki pentsamendu desberdinekoak izango ginenguraso talde hartakoak, baina bagenituen gauzakomun batzuk: gure seme-alaben heziketa, naturamaitatzea eta, nola ez, euskara”, azaldu du Urbietak.

Familia euskaldun eta euskaltzaleetako 9-12 urtebitarteko neska-mutiko zarauztarrak joaten zirenGoiatzera, 30 haurreko bi txandatan. Jolasean etakantuan aritzea, kirola egitea, herritik kanpo eta gura-soen babesik gabe elkarbizitza indartzea, naturareki-ko harreman estuagoa sortzea, baserri giroa ezagu-tzea eta ongi pasatzea zuten helburu. Egañak ImanolUrbieta, luzea da bidea liburuan dioenez, “Zarauzkokaleko ume batzuentzat ez zen aldaketa hoberik.

Nivea usaina gainetik kendu, eta garo eta simaurrenakapreziatzen hasi ginen”.

Gerora, egun bateko irteerak heldu ziren: Errioxa-ra, Nafarroara eta Bizkaira. Ikasteko modurik egokie-na bizitzea dela sinetsita, urtero gauza berriak egin etaurrunago bidaiatzen hasi ziren: Kantabriara, Galizia-ra, Madrilera... Eta 1975eko udan Europara. Besteakbeste, Paris, Suitza, Monako, Italia eta Bartzelona eza-gutu zituzten, 14 urteko gazteekin. Bidaiak autobusezegiten zituzten eta kanpinetan edo fraide eta mojenkomentuetan egiten zuten lo. Jakiak Zarauzko hainbatdendari eta ostalarik ematen zizkieten, baita geroralehendakari izango zen Carlos Garaikoetxearen fami-liak ere –semeak egonaldietan izanak ziren eta harre-man ona zuten–. Gurasoek zerbait ordaintzen bazu-ten ere, bidaietarako dirua urtean zehar egindakokantu grabazioetatik ateratzen zuten nagusiki. Gaine-ra, begiraleak boluntarioak ziren.

Udalekuok oroitzeko garaian, haur haien gurasoekUrbietarengan zuten konfiantza dute gogoan Urbie-tak eta Kontxi Aizarnak: “Inoiz oztoporik ez zutenjarri eta lasai gelditzen ziren beren seme-alabak gure-kin Goiatzera bidalita. Inoiz paper bat sinatu gabe,hitzezkoa izaten zen baimena”.

Udalekuak oraindik udaleku ez zirenean

IMA

NO

LU

RB

IET

AK

UT

ZIA

K