Udalerria

9
7.- UDALERRIA

Transcript of Udalerria

Page 1: Udalerria

7.- UDALERRIA

Page 2: Udalerria

Udalerri denek elementu komun batzuk dituzte: KALEAK. Udalerria antolatzeko

eta gu bertatik mugitzeko aukera ematen digute.

Page 3: Udalerria
Page 4: Udalerria

UDALERRI MOTAK

HERRIXKAK

Udalerri txikienak eta biztanle gutxienekoak dira.

Landa-inguruneetan egoten dira eta etxeak mendi-inguruetan

sakabanatuta, bata bestetik urruti.

Ez dute saltokirik, eskolarik… beraz biztanleek udalerri handiagoetara

joaten dira zerbitzu horien bila.

Batzuek ez dute kalerik, baina bai bideak eta ia ez da ibilgailurik ibiltzen haietan.

HERRIAK

Txikiak dira eta biztanle gutxi dituzte.

Landa-inguruneetan egoten dira eta etxeak ibai ertzean, muino batean…

pilatuta. Etxeak handiak dira baina ez altuak eta ez dute eraikin mota

askorik, gehienak saltoki txikiak dira.

Kaleak motzak eta estuak izaten dira eta ibilgailu gutxi ibiltzen dira haietan, distantziak motzak baitira.

Page 5: Udalerria

HIRIAK

Udalerririk handienak eta biztanle gehien dituztenak dira.

Hiri-inguruneetan egoten dira eta haietako etxeak altuak eta solairu askokoak izaten dira.

Eraikin ezberdinak egoten dira: etxeak, saltokiak, ospitaleak, zinemak, bulegoak…

Hirietako kaleak estuak dira alde zaharretan, eta luzeak eta zabalak alde berrienetan.

Zirkulazio handia izaten dute, eta leku batzuetatik besteetara distantziak luzeak dira.

Page 6: Udalerria

UDALERRIA HAZI EGITEN DA: Auzoak

Gaur egungo udalerriak duela urte asko sortu ziren. Lehen txikiak ziren eta oraingo parte zaharra bakarrik

hartzen zuten. Biztanle berriak iristean, kale eta eraikin berriak eraiki dira eta auzo berriak sortu:

zabalgunea eta aldiriko auzoak.

- Parte Zaharra udalerriko gunerik zaharrena da, normalean harresiz inguratuta egoten zen.

Kaleak estuak eta motzak dira, eta merkatu-plazan hasten dira. Eraikinek solairu gutxi izaten zituzten.

Kaleetan, antzinako eraikin interesgarriak nabarmentzen dira: udaletxea, katedrala…

- Zabalguneak parte zaharra inguratzen du. Udalerriak harresietatik kanpo izan zuen lehen zabalkundearen

garaikoa da. Kaleak zabalagoak, zuzenak eta luzeak dira, eraikinak altuagoak. Etxe, saltoki, eskola… ugari

daude.

- Aldiriko auzoak udalerrien hazkunde-etapa berrienetan sortuak dira. Zabalgune inguruan egoten dira.

3 mota nabarmentzen dira:

Bizitegi-auzoak: luxuzko etxeak edo familia bakarrekoak.

Lotarako auzo edo hiriak: familia asko bizi diren pisu-blokez osatuak.

Industria eta zerbitzu poligonoak: fabrikak, lantegiak, merkatal-zentroak…

Page 7: Udalerria

HIRIA IRUDIKATZEN DUGU: Planoa

Planoa da hiriaren paper gaineko irudikapena, goitik ikusiko bagenu bezala egina. Kaleak, parkeak,

lorategiak… non dauden erakusten digu.

Planoetan kaleen trazadura eta izena ikusten ditugu. Baita zenbait sinbolo edo ikono, leku interesgarrien

adierazgarri: parkeak, jatetxeak…

Page 8: Udalerria

UDALERRIAN TOKIZ MUGITZEN GARA: Garraiobideak

Planoan agertzen diren sinbolo batzuk garraiobideak non dauden adierazten dute.

Garraiobideak toki batetik bestera joateko erabiltzen ditugu.

Herri barrukoak eta herri artekoak izan daitezke.

Page 9: Udalerria