UEJTsaioak1 zikloa

9
Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1 UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2 MATERIALA: Ziba,yo-yo, diaboloa SAIOA: 1 HELBURUAK: * Objektu ezberdinak erabili * Jolasak Burutzerakoan irudimena garatu * Jokoetan arauak errespetatzea LEKUA: Polikiroldegia, kalea H A S I E R A SAGUA ETA KATUA Borobilean (jezarrita edo zutik) bat izan ezik (sagua). Sagua korrika hasten da eta bat-batean borobileko bat ukitzen du. Hori katu bihurtzen da eta sagua harrapatzen saiatu behar da. Aurretik, sagua utzik dagoen lekura helduko balitz, katua sagu bihurtuko litzateke. TXOKOLATE MOLINERO Denak korruan eta bat erdian begiak estalita. Korruan daudenak soka bati eskuekin ebatuta. Erdian dagoenak korruan dagoen norbait ukitzen saiatu behar du. Alde batera joaterakoan hauek atzera botako dira eta horrela, beste aldekoak erdira hurbilduko dira (honek erdikoaren lana errazten du). Sokan daudenak ezin dute soka askatu eta erdian dagoena soka ukitzen badu berriro ardira itzuli beharko du. Erdikoak norbait harrapatzen duenean begiak estalita dituela, nor den asmatu behar du. Asmatu ezkero rolak aldatu egiten dira.

description

sesiones de educacion fisica 1º ciclo

Transcript of UEJTsaioak1 zikloa

Page 1: UEJTsaioak1 zikloa

Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Ziba,yo-yo, diaboloa SAIOA: 1HELBURUAK: * Objektu ezberdinak erabili

* Jolasak Burutzerakoan irudimena garatu* Jokoetan arauak errespetatzea

LEKUA: Polikiroldegia, kalea

       HASIERA 

SAGUA ETA KATUA Borobilean (jezarrita edo zutik) bat izan ezik (sagua). Sagua korrika hasten da eta bat-batean borobileko bat ukitzen du. Hori katu bihurtzen da eta sagua harrapatzen saiatu behar da. Aurretik, sagua utzik dagoen lekura helduko balitz, katua sagu bihurtuko litzateke.TXOKOLATE MOLINERO Denak korruan eta bat erdian begiak estalita. Korruan daudenak soka bati eskuekin ebatuta. Erdian dagoenak korruan dagoen norbait ukitzen saiatu behar du. Alde batera joaterakoan hauek atzera botako dira eta horrela, beste aldekoak erdira hurbilduko dira (honek erdikoaren lana errazten du). Sokan daudenak ezin dute soka askatu eta erdian dagoena soka ukitzen badu berriro ardira itzuli beharko du. Erdikoak norbait harrapatzen duenean begiak estalita dituela, nor den asmatu behar du. Asmatu ezkero rolak aldatu egiten dira.

 

  

ATAL

NAGUSIA

ZIBA Ziban kordela jarri ondoren, aurrerantz botatzen da kordela eskuan gelditzen delarik:

Modu ezberdinetan dantza egin. Zenbat denbora irauten duen dantzan. Eskuan, zirkulu batean,..., dantzatzea.

DIABOLO EDO KONU BIKOITZA Kordelean mantendu,abiadura eman eta alde batetik bestera deslizatu,airera bota eta hartu.YO-YO Yo-yoa igo eta bajatzen mantendu erdian soka blokeatuta eta blokeatu barik.

        

AMAIERA

KATUEN TESTAMENTUE Korruan jarrita, erdian bat eskuetan objektu txikik bat (harria, goma...) duelarik. Abestia jarraituz, eskurik esku joango da objektua utzi asmoz.Besteak konturatu gabe, bateri utzi egingo dio eta abestia amaitzen denean azkenari non dagoen galtzen zaio.

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak 

Page 2: UEJTsaioak1 zikloa

MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Ziba,yo-yo, diaboloa SAIOA: 2HELBURUAK: * Objektu ezberdinak erabili

* Jolasak Burutzerakoan irudimena garatu* Jokoetan arauak errespetatzea

LEKUA: Polikiroldegia, kalea

  

HASIERA 

LAPURRAK ETA MIKELETEAK Bi ume eskuetatik hartuta, mikeleteak dira, besteak ukitzen saiatzen dira. Lapur bat ukitzerakoan hirukote bat sortzen da. Hirukote honek beste lapur bat harrapatuz gero, 2 bikote bihurtzen dira. Hasieran nor geratu erabakitzeko zotz egingo da era honetan: Abezedarioa esaten joango gara, a, b, d,... eta m letrara heltzen garenean Mikelete deituko diogu. Hau birritan egingo dugu.

   

ATAL

NAGUSIA

AURREKO SAIOAREN ALDAGAIAKZIBA Ziban kordela jarri ondoren, aurrerantz botatzen da kordela eskuan gelditzen delarik:

Modu ezberdinetan dantza egin. Zenbat denbora irauten duen dantzan. Eskuan, zirkulu batean,..., dantzatzea.

DIABOLO EDO KONU BIKOITZA Kordelean mantendu,abiadura eman eta alde batetik bestera deslizatu,airera bota eta hartu.YO-YO Yo-yoa igo eta bajatzen mantendu erdian soka blokeatuta eta blokeatu barik.

AMAIERA

KATUEN TESTAMENTUE Korruan jarrita, erdian bat eskuetan objektu txikik bat (harria, goma...) duelarik. Abestia jarraituz, eskurik esku joango da objektua utzi asmoz.Besteak konturatu gabe, bateri utzi egingo dio eta abestia amaitzen denean azkenari non dagoen galtzen zaio.

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Soka, gomak, klariona SAIOA: 3HELBURUAK: * Jauziak egiterakoan koordinazioa eta erritmoa hobetu. * Taldean eta bakarka jolastu arauak errespetatuz.LEKUA: Polikiroldegia, kalea

Page 3: UEJTsaioak1 zikloa

  

HASIERA

 SAN FERMINETARA Bat zezena da eta besteak korrikalariak. Korrikalariek aldez aurretik finkatutako ibilbide bat bete behar dute. Eta zezena beraien atzetik doa. Korrikalariek ibilbideko leku batera igo ezkero zezenak ezin ditu harrapatu. Harrapatua dagoena hurrengo txandan zezen bihurtzen da. Zezenak ezin du atzera egin.

  

  A

TAL

NAGUSIA

 SOKA Bik soka ematen, besteak ilara batean salto egiteko prest.          Sokak bira erdia.          Sokak bira osoa.

 GOMA Hiru jolaskideen artean.Altuera desberdinetara.1. Goma barrura salto egin. 2. Goma biak zapaldu. 3. Erdira jauzi. 4. Gomak hanka tartean. 5. Hankan goma pilatu. 6. Jauziarekin askatu. 7. Kalera irten. TXINGOKA Ibilbide jakin batetik harria eraman. Bat zenbakitik hasita harria bota lehenengo laukira eta hanka baten gainean beste koadroetan salto egin harria dagoen lekua zapaldu gabe. Bueltatzerakoan harria hartu. 

  

AMAIERA

 AXUN KLA-KLA Abesti guztia bokalak aldatuz kantatzea proposatzen da. Axun kla-kla= Exen kle-kle= ixin kli-kli ...

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Soka, gomak, klariona SAIOA: 4HELBURUAK: * Jauziak egiterakoan koordinazioa eta erritmoa hobetu. * Taldean eta bakarka jolastu arauak errespetatuz.LEKUA: Polikiroldegia, kalea

Page 4: UEJTsaioak1 zikloa

  

HASIERA

 1, 2, 3, KARABI KARABA Geratzen dena ormari begira hasten da esaten: “1-2-3 karabi karaba” eta segidan atzera begiratuko du ia baten bat mugitzen ikusten duen. Begiratzen ez duenean besteek zati bat aurreratzeko aprobetxatzen dute, baina norbait mugimenduan ikusi ezkero hasierako marrara joan beharko du berriro hasteko. Ailegatzen den azkenengoa izango da hurrengo txandan geratuko dena.

   

   A

TAL

NAGUSIA

AURREKO SAIOAREN JOKOEN ALDAGAIAK SOKA (Ikus abestien bilduma) Bik soka ematen, besteak ilara batean salto egiteko prest.          Sokak bira erdia.          Sokak bira osoa.

 GOMA (Ikus abestien Bilduma) Hiru jolaskideen artean.Altuera desberdinetara.1. Goma barrura salto egin. 2. Goma biak zapaldu. 3. Erdira jauzi. 4. Gomak hanka tartean. 5. Hankan goma pilatu. 6. Jauziarekin askatu. 7. Kalera irten. TXINGOKA (Ikus jolasen fitxategia “TXINTXU”) Ibilbide jakin batetik harria eraman. Bat zenbakitik hasita harria bota lehenengo laukira eta hanka baten gainean beste koadroetan salto egin harria dagoen lekua zapaldu gabe. Bueltatzerakoan harria hartu. 

  

AMAIERA

 AXUN KLA-KLA Abesti guztia bokalak aldatuz kantatzea proposatzen da. Axun kla-kla= Exen kle-kle= ixin kli-kli ...

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Boloak, kanikak, txapak SAIOA: 5HELBURUAK: * Objektu ezberdinak zehaztasunez jaurtiki. * Bakoitzaren trebetasunak hobetzeko interesa.LEKUA: Polikiroldegia, kalea

Page 5: UEJTsaioak1 zikloa

  

HASIERA

 KATEAN Bat gelditzen da eta besteen atzetik doa. Baten bat harrapatu ezkero bikote bat sortzen da. Hirugarrena harrapatzean bera bakarrik ibiliko da harrapatzaile moduan bikotearen laguntzarekin eta laugarrena harrapatzerakoan beste bikote bat sortzen da. Horrela mundu guztia harrapatu arte. Aldaera: Bat gelditu beharrean bi edo hiru gelditu ahal dira eta helburua katerik luzeena egitea izango da.

  

   A

TAL

NAGUSIA

 BOLOAK Zutik ipinitako boloak distantzia jakin batetik pilota batekin bota behar dira. Boloen kopurua, balioa eta distantzia aldatu. KANIKAK Binaka: Bata bestearen kanika jotzen Taldeka: Zulotxo bat egiten da eta 2-3 metrotara marra bat. Zulora sartzen saiatuko dira. Karrerak: Bide bat egin eta irten gabe jarraitu. TXAPAK Binaka edo taldeka besteen txapak jotzera. Marra bat egin eta 5 metrotara jarrita ea nork uzten duen bere txapa hurbilen. 

  

AMAIERA

 ZENBAT DIRAN HAMAR DIRAN Korruan jezarrita eta erdira begira. Erdian beste bat. Bakoitzak keinu bat egingo du abesten duten bitartean. Erdikoak keinua aldatzen badu baten aurrean honek amaren keinua egingo du. Despistatzen dena kaleratu egiten da. (Anton Pirulero jolasaren modukoa)

 

   Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Boloak, kanikak, txapak SAIOA: 6HELBURUAK: * Objektu ezberdinak zehaztasunez jaurtiki. * Bakoitzaren trebetasunak hobetzeko interesa.LEKUA: Polikiroldegia, kalea

Page 6: UEJTsaioak1 zikloa

  

HASIERA

 TXOKOKETAN Lau ikasle bazterretan eta bat erdian. Bazterrean daudenak lekuz aldatu behar dute eta bitartean erdikoak hutsik dagoen lekuren bat topatu behar du, hau da, seinalean hutsik dagoen lekuren bat harrapatzen saiatuko da.

  

   A

TAL

NAGUSIA

AURREKO SAIOAREN JOKUEN ALDAGAIAK BOLOAK (Ikus jolasen fitxategia) Zutik ipinitako boloak distantzia jakin batetik pilota batekin bota behar dira. Boloen kopurua, balioa eta distantzia aldatu. KANIKAK (Ikus jolasen fitxategia) Binaka: Bata bestearen kanika jotzen Taldeka: Zulotxo bat egiten da eta 2-3 metrotara marra bat. Zulora sartzen saiatuko dira. Karrerak: Bide bat egin eta irten gabe jarraitu. TXAPAK (Ikus jolasen fitxategia) Binaka edo taldeka besteen txapak jotzera. Marra bat egin eta 5 metrotara jarrita ea nork uzten duen bere txapa hurbilen. 

AMAIERA

 ZENBAT DIRAN HAMAR DIRAN (Ikus jolasen fitxategia) Korruan jezarrita eta erdira begira. Erdian beste bat. Bakoitzak keinu bat egingo du abesten duten bitartean. Erdikoak keinua aldatzen badu baten aurrean honek amaren keinua egingo du. Despistatzen dena kaleratu egiten da. (Anton Pirulero jolasaren modukoa)

 

  Umeen Euskal Joko Tradizionalak MULTZOA: Jolasa ZIKLOA: L.H.1UNITATEA: Umeen Euskal Joko tradizionalak MAILA: 1-2MATERIALA: Ikusitako guztiak SAIOA: 6HELBURUAK: * Jolas ezberdinetara jolastu. * Iharduera fisikoan adiskidetasun eta lankidetzako baloreak

hartuz gozatu. * Joko tradizionalak kultur ondare bezala baloratu.LEKUA: Polikiroldegia, kalea

Page 7: UEJTsaioak1 zikloa

  ZIRKUITUA EDO TXOKO LIBREAK Zirkuitua bada ume bakoitzak leku bakoitzean bost minutu egingo ditu gutxi gora behera errotazio sistema erabiliz.          

 IKUS ZUZENKETAK -4    Umeen Euskal Joko Tradizionalak  ZUZENKETAK –1 Oharra: Praktikan ipini ondoren hasierako jolasa ondo planteatuta dago animazio eta beroketa bezala, aldiz amaierarako planteatzen diren jokoak giroa lasaitzeko eta saioari bukaera emateko pentzatuta egon arren, saio gehienetan ez dira beharrezkoak suertatu beste jolasekin giroa egokia zelako eta denborarik ez zelako egon . ZUZENKETAK –2 Atal nagusian praktikan jarri ondoren, 1. ziklorako saio bakoitzean joko berri bat sartzea egokiagoa da, zeren horrela aurretik ezagunak diren jokoak praktikan ipiniko dira eta berria errazago bereganatzen dute. Horregatik planteatzen dugun saioaren beste egitura posible bat hau da:

Page 8: UEJTsaioak1 zikloa

  ZUZENKETAK –3 Abestien bilduma atera dugu umeek ez dituztelako sokan jolasteko eukerazko abestiak ezagutzen.

Bilduma honetan agertzen diren abestiak alde batetik liburuetatik hartutakoak dira eta beste alde batetik eskola ezberdinetan egindako erderaz dauden abestien itzulpenak dira.  

Ikus anexo ABESTIAK   ZUZENKETAK –4 Zirkuitoa: Zirkuito hau ordu bateko saio baten egiteko ez du ematen denborarik, horregatik txoko edo joko gutxiago beharko genituzke saio bakoitzean.

Saio bi ditugunez, gure proposamena saio bakoitzean 4 edo 5 txoko erabiltzea litzateke.