Ugal-aparatua

61
UGAL- APARATUA

Transcript of Ugal-aparatua

Page 1: Ugal-aparatua

UGAL-APARATUA

Page 2: Ugal-aparatua

UGAL-APARATUAREN ANATOMIA

Page 3: Ugal-aparatua

a) Barrabilak eta epididimoaHaurdunaldian barrabilak fetuaren sabelean hazten dira eta 9. hilabetean eskrotora jaisten dira, bertako tenperatura 2-5º C hotzagoa delako eta hau komeni da.▪ Barrabilak eskrotoan daude eta kordoi espermatikotik eskegita agertzen dira.▪ Erdialdean eta barrabil biak banatuz eskroto errafea izeneko erdiko sutura agertzen da.▪ Barrabilek aran itxura dute 4-5,5 cm-ko luzera. Hiru egituraz osatuta: odol-hodiak, nerbioak eta hodi deferentea. Barrabilen gainean epididimoa dago.

Page 4: Ugal-aparatua

▪ Barrabilak ehun konektiboz osatutako mintz lodi batez daude inguratuta: tunika albugineoa. Bertatik ehun konektiboen trenkadak zabaltzen dira barrabilen parenkiman zehar, barrabiletako lobulutxoak osatuz.

▪ Lobulutxo bakoitzean hodixka seminifero bihurgunetsu bat kokatzen da. Hauek barrabil-sarean isurtzen dira. Bertatik hodi eferenteak irteten dira, eta hodi hauek biltzean hodi ependimarioa osatzen dute. Ondoren hodi deferentearekin jarraitzen da berriro.

Page 5: Ugal-aparatua

b) Hodi deferentea

▪ 50-60cm-ko organo bat da eta ependimoari ematen dio jarraipena.▪ Semen-xixkuaren iraizpen hodia hodi deferentera doa, hodi eiakulatzailea osatuz. Hodi hau uretran bukatzen da prostata zeharkatuz.

Page 6: Ugal-aparatua

c) Eskrotoa edo barrabilen zorroa

▪ Barneko geruza: -Barrabileko geruza baginala▪ Erdiko geruza: -barneko faszia espermatikoa

-muskulu kremasterra (eiakulazioan barrabilak gorantz eragin) -kanpoko faszia espermatikoa

▪Kanpoko geruza: -eskrotoaren azala (gantz guruinak eta ileak) -dartos geruza (muskulu leuneko zelulaz osatua) - eskrotoko septua (barrabilak banatzen dituena)

Page 7: Ugal-aparatua

d) semen-xixkua

▪ 5-10cm-ko luzera, S itxurako guruina da.▪ Semen xixkuaren jariaketak espermaren atal garrantzitsuena osatzen dute.▪ Espermatozoideak, guruin honen jariaketak duen fruktosari esker mugitzen dira (energia mugimendurako).

e) Prostata

▪Fosfatasa azidoz osatutako jariaketa sortzen duen guruina da. ▪Ondestearen aurrealdean dago. ▪Prostata bi hodi eiakulatzaileek eta uretra prostatikoak zeharkatzen dute.

Page 8: Ugal-aparatua

f) Zakila eta uretra

Zakila muskuluz eta azalaz inguratuta dago. Alde mugikorra sinfisi pubikoaren behealdean hasten da eta bi atal ezberdintzen dira: zakilaren gorputza eta glandea.

Glandearen atalak:

-hodi nabikularra-uretraren kanpoko zuloa-glandearen koroa-prepuzioa-prepuzioaren trenulua

Page 9: Ugal-aparatua

Zakilaren atalak:

-gorputz leizetsua eta gorputz esponjosoa-tunika albugineoa: gorputz leizetsua inguratzen du.-zakilaren erraboila: gorputz esponjosoa bertan hasten da.-guruin bulbouretralak: zakilaren behealdean daude. Cowper-en guruinak ere deituak. Hauen iraizpen-hodiak uretran bukatzen dira.

Uretraren atalak:

-Uretra prostatikoa

-Uretra membranosoa: bertan guruin bulbouretralak daude.

-Uretra esponjosoa: Uretra bulbarra eta zakil-uretra izeneko bi ataletan banatzen da. Uretra bulbarrean guruin bulbouretralen iraizpen-hodiak bukatzen dira eta hauek eiakulazioa baino lehen, uretra indargetzen duen jariaketa alkalinoa sortzen dute.

Page 10: Ugal-aparatua
Page 11: Ugal-aparatua

a) BARNEKO ORGANO GENITALAKOBULUTEGIA

Sabelaren barnean dago eta 2-5cm-ko luzera izaten du. Bi lotailuren bidez finkatzen da: obulutegiaren lotailu propioa eta obulutegiaren lotailu esekitzailea.

ATALAK: azala eta muina.-muinean odol-hodiak daude.-azala epitelio monoestratifikatu batez osatuta dago. Bertan kokatzen dira folikulu obarikoak, gorputz horia edo luteoa eta albikans gorputza.

Page 12: Ugal-aparatua

FALOPIOREN TRONPA8-20 cm-ko luzera du eta bere funtzio nagusia, behin obulazioa sortu denean, obozitoa uterora garraiatzea da.

ATALAK: -Infundibulua: finbriak osatzen ditu. Obulutegiari itsatsi.-Anpulua-Istmoa. Uterorantz estutzen den tronparen atala.-Atal uterinoa. Uteroa zeharkatzen duen atala.

Page 13: Ugal-aparatua

UTEROA

Uteroan ernalkuntza eta haurdunaldia garatu. ATALAK: Uteroaren gorputza

Istmo uterinoaUteroaren lepoa

GERUZAK:Endometrioa: guruin zerbikalez osatuta dago, hauek muki zerbikala jariatzen dute.Miometrioa: muskulu-geruzez eta odol-hodiz dago osatuta.Perimetrioa: uteroaren gorputza inguratzen eta babesten du.

Page 14: Ugal-aparatua

BAGINAMuskuluz inguratutako hodia da, 8-10 cm ditu. Goialdean atal zerbikala du eta haren amaiera zulo baginala dago.

Page 15: Ugal-aparatua
Page 16: Ugal-aparatua

-EZPAIN HANDIAK: Larruazaleko erliebe iletsua, barrutik mukosa batek estaltzen du. Ezpainetako aurreko komisura eta atzekoa bereizten dira. Atzeko aldean GURUIN BESTIBULAR HANDIAK (BARTOLINO-renak)daude. Mukosa jariatzen duten guruinak dira.-EZPAIN TXIKIAK: Larruazaleko erliebe mehea, ilerik gabekoa eta gantz-guruin ugarikoa. Bulbako ezpainen FRENULUAk mugatzen du.-HIMENA: Larruazal-tolesa, baginaren hormatik zabaltzen da. Baginaren sarrera ixten du, hau da, ZULO BAGINALA mugatzen du. -KLITORIA: Zakil garatugabea.

Page 17: Ugal-aparatua

frenulua

-URETRA: Maskuriatik irteten da eta sinfisi pubikoaren eta baginaren artetik zuzentzen da kanpoko zulora heldu arte. Klitoriaren azpian dago.

Page 18: Ugal-aparatua

-EMAKUMEEN TITI-GURUINAK ETA TITIAK

-Larruazaleko egiturak dira. Emakumeen kasuan ugal-organoekin zuzenean erlazionatuta daude.-Titi-guruina, amaren hormonen eraginez, handituta agertzen da jaioberrietan eta esne tanta batzuk kanpora daitezke.-Haurtzaroan geldiro hazten dira eta pubertaroan arinago. Haurdunaldian handitu egiten dira eta esnea jariatzen hasiko dira. Edoskitzea bukatzean txikiagotzen da.- Titiak gizonengan emakumeen leku berdinean agertzen dira, baina ez dira garatzen. Sexu-hormomen ondorioz pixka bat garatzen direnean ginekomastia esaten zaio.- Titiak guruin ehunez, ehun konektiboz eta gantzez osatuta daude.

Page 19: Ugal-aparatua

Atalak:-Titi areola: zona zirkularra eta pigmentatua. Titiburuaren inguruan kokatzen da. Bere guruinek eragindako goragune txikiak ditu.-Titiburua: muskulatura leunekoa, hodi esne eramaileen (galaktoforoen) irteera zuloak bertan daude.-Titi gorputza: titiaren guruin-gorputza da, inguruan gantz-ehunak ditu.-Titi guruina: emakumearen titiaren guruin ehuna.

Page 20: Ugal-aparatua
Page 21: Ugal-aparatua

Fisiologiaa) Mitosia eta meiosia

MITOSIA: Zelula germinalen eta beste zelulen banaketa da. Honen bitartez kromosomen zatiketa burutzen da. Mitosia burutu baino lehen, zelulek kromosomak bikoizten dituzte eta banatzerakoan, bi zelula genetikoki berdinak sortzen dira.Hauek diploideak dira: 46 kromosoma.

Page 22: Ugal-aparatua

MEIOSIA: 4 zelula berri eratzen dira. Hauek haploideak dira: 23 kromosoma. Meiosia gametoetan (espermatozoide eta obozitoan) gertatzen da. Ernalketaren ondoren, zigotoa eratzen da. Kromosomak batzen direnez, dotazio diploidea berreskuratzen dute.

Page 23: Ugal-aparatua

a) espermatogenesia

-Espermatozoideak sortzeko prozesua da.-Hodixka seminifero bihurgunetsuen hormetan epitelio poliestratifikatu bat agertzen da, eta bertan espermatozoideak sortzen dira.-Hodixken tarteko ehun konektiboan espermatogenesia burutzeko beharrezkoak diren hormonak jariatzen dituzten zelulak daude.-Hodixkaren horman Sertoliren zelulak daude, hauen zeregina espermatogenesian sortzen diren zelulak babestu eta elikatzea da.-Espermatogenesia FSHak (folikuluen hormona estimulatzaileak) kitzikatzen du.

2. GIZONEN UGAL-APARATUAREN FISIOLOGIA

Page 24: Ugal-aparatua

Espermatogenesia pubertaroan hasten da eta lau fase ditu:Biderketa-aldia: Pubertaroan mitosiaren bitartez espermatogoniak biderkatzen hasten dira.Hazkunde-aldia: Espermatogonien mitosiaren ondoren bi zelula sortzen dira. Bat hazkunde-aldian sartzen da eta bi aldiz handitzen du bere neurria, lehen mailako espermatozitoa eratuz. Honek lehenengo meiosia jasaten du.Heldutasun-aldia: Lehenengo meiosia jasan ostean, bigarren mailako espermatozitoak sortzen dira. Hauek haploideak dira. Bigarren meiosia jasaten dute eta espermatidak garatzen dira (haploideak). Ernaltzeko gaitasunik ez duten gameto helduak dira.

Page 25: Ugal-aparatua

Espermiogenesia: Espermatidek aldaketa batzuk izan behar dituzte espermatozoide bihurtzeko.1. Golgiren aparatuak besikula handi bat eratzen du. Akrosoma esaten zaio eta

gluzidoak eta zenbait entzima gordetzen ditu.2. Akrosoma espermatidaren goialdean kokatzen da, luzatu eta kaputxoi

akrosomikoa eratzen du.3. Zentrioloak behealdean kokatzen dira eta zelula beherantza luzatzen dute

flageloa eratuz.4. Uzkurtzeko gaitasuna duten zuntzexka batzuk zentrioloen inguruan kokatzen

dira.5. Zitoplasma flagelorantz hurbiltzen da zuntzexkak inguratuz.6. Behin flageloa eratuta, soberan dagoen zitoplasma Sertoli zelulen bidez

fagozitatu egiten da.

Page 26: Ugal-aparatua
Page 27: Ugal-aparatua

b) Ehun interstizialaHodixka seminifero bihurgunetsuen eta ehun konektibo laxoaren artean kokatzen dira odol-hodiak, zelula interstizialak eta Leydigen zelulak.Leydigen zelulek sexu-hormona maskulinoak, androgenoak (testosterona) sortzen dute, eta neurri txikiago batean sexu-hormona femeninoak, estrogenoak. Androgenoek espermatogenesia eta pubertaroan zehar gertatzen diren sexu ezaugarrien aldaketak bultzatzen dituzte. Leydigen zelulen kitzikapena eragiteko adenohipofisiak LH (hormona luteinizatzailea) jariatzen du.

Page 28: Ugal-aparatua

d) SemenaLeku ezberdinetan ekoitzitako jariakin ezberdinez osatuta dago.-Epididimoa: espermatozoideak.-Semen-xixkua: fruktosa duen jariaketa alkallinoa sortzen du, espermatozoideek energia lortzeko.-Prostata: fosfatasa azidoz osatutako jariaketa nahasi, isurkor eta alkalinoa sortzen du.Esperman agertzen den espermatozoide kopurua 60-120milioi/cm3-ko izan behar du. Mugikorrak izan behar dute, eta hau flageloen bidez lortzen dute.

Page 29: Ugal-aparatua

EMAKUMEEN ZIKLO GENITALA

Page 30: Ugal-aparatua

A) Obulutegiaren zikloa

*Emakumearen utero barneko garapenean gametoak (obozitoak) eratzen dira.

*Lehen mailako obozitoak dotazio kromosomiko diploidea (46 kromosoma) dute. Dotazio genetikoaren bikoizketaren ondoren, lehen banaketa meiotikoa jasaten dute. Hau, pubertarora arte eten egiten da.

Page 31: Ugal-aparatua

*Obozito hauek obulutegian geratzen dira.

*Pubertaroaren lehenengo obulazioak gertatzen dira.

*Obulazio bakoitzean obozito bat garatzen da, aldi folikularrean zehar. Momentu horretan, etenda zegoen lehen banaketa meiotikoa burutzen da, bigarren mailako obozitoa sortzen delarik.

Page 32: Ugal-aparatua

*Bigarren mailako obozitoak dotazio diploidea du. Honek bigarren banaketa meiotikoa jasango du.

*Bigarren mailako obozitoa ernaldu ondoren, bigarren banaketa meiotikoa burutzen da, obozito heldua eratuz, eta honek dotazio kromosomiko haploidea (23 kromosoma) du.

Page 33: Ugal-aparatua

Obulutegiaren zikloa honako aldi hauetan banatzen da:

-ALDI FOLIKULARRA: Folikuluaren garapena burutzen da. Garapenean zehar honako urratsak ematen dira:*Folikulu primordiala: lehen mailako obozitoa mintz granuloso batez inguratuta dago.*Lehen mailako folikulua: folikulu primordialari teka geruza eta alde peluzidoa gehitzen zaizkio.*Bigarren mailako folikulua: hormonak jariatzen hasten da.*Graaf-en folikulua: lehen banaketa meiotikoa burutzen denez, bere barnean bigarren mailako obozitoa du obulaziorako.

Page 34: Ugal-aparatua

-OBULAZIOA: lehen folikulua garatzen den heinean estrogenoak sortzen dira eta obulazioa gertatu baino lehen estrogenoen igoera bat sortzen da.

-ALDI LUTEOA: obulazioaren ondoren folikuluaren aztarnek gorputz luteoa sortzen dute. Gorputz luteoak estrogenoak eta progesterona jariatzen ditu.

-ENDEKAPEN LUTEOA: ernalkuntza burutzen ez bada, gorputz luteoa atrofiatu egiten da, albikans gorputza eratuz.Honek ez ditu hormonak jariatzen.

Page 35: Ugal-aparatua

B) Ziklo endometriala

Hiru ataletan bana daiteke:*Ugalketa aldia: estrogenoen ekoizpenaren ondorioz endometrioaren ugalketa eragiten da. Guruinak handitzen dira.

*Jario-aldia: aldi luteoarekin batera burutzen denez, progesterona bereziki dugu nagusi. Guruinen ugalketa eta dilatazioa eragiten du, jariaketa burutuz.

*Hileroko aldia: ernalkuntza ez bada garatzen gorputz luteoa atrofiatu egiten da, albikans gorputza garatuz, honek ez ditu hormonak jariatzen, beraz, depribazio hormonalaren ondoren, endometrioa deskamatu egiten da, hilerokoa sortuz.

Page 36: Ugal-aparatua

D) Ziklo zerbikala eta tenperatura

Aldi folikularrean zehar mukiaren jariaketa gehituz doa. Aldi luteoan batez ere, progesterona jariatzen da eta honek tenperatura altuagoa izatea eragingo du.

Page 37: Ugal-aparatua

PUBERTAROA

Heldutasun sexuala lortzen den aroa da eta ugaltzeko gaitasuna eskuratzen da. Nerabetasunean, aldaketa psikiko eta fisikoak gertatzen dira.Prozesu honetan parte hartzen duten oinarrizko egitura hauek dira: nerbio-sistema zentrala, hipofisia, gonadak eta hormonekiko sentikortasuna duten organo eta ehunak.Emakumeengan 10-13 urterekin eta gizonengan 11-14 urterekin. Pubertaroa amaituta, heldutasuna iritsiko eta garapena amaituko da.

Page 38: Ugal-aparatua

MENOPAUSIA

40-50 urterekin hasten da. Ez dago folikulu primordialik eta horren ondorioz estrogenoen jariaketa urritu egiten da.Menopausian berotasunak, disnea, nekea eta antsietatea dugu.

Page 39: Ugal-aparatua

HAURDUNALDIA

1.) ERNALKUNTZABi gametoak tronparen anpuluan elkartzen direnean gertatzen da. Fase desberdinak daude:

-Koro erradiantean sartzea: milioika espermatozoide jartzen ditu gizonak emakumearen aparatu genitalean eta hauetatik 300-500 bat soilik iristen dira anpulura. Ernalkuntzarako nahikoa da, espermatozoide bakar bat, baina besteek lagundu egiten diote, koro erradiantea deituriko hesia zeharkatzen.

-Alde peluzidoaren penetrazioa: gametoa inguratzen duen bigarren geruza dugu hau.

-Mintzen batzea: espermatozoideak obozitoaren mintz plasmatikoa ukitzen duenean, batu egiten dira. Gero espermatozoidearen burua eta buztana obozitoaren zitoplasmara sartzen dira, bere mintz plasmatikoa geruzan geratzen delarik. Momentu horretan bigarren banaketa meiotikoa jasaten du obozitoak. Bi gametoak elkartu eta zigotoa eratzen da.

Page 40: Ugal-aparatua

ERNALKETAREN FASEAK

Page 41: Ugal-aparatua

2.) BANAKETA ETA BLASTOZISTOAREN ERAKETA

Zigotoa eratu ondoren, banaketa mitotikoak jasaten hasten da. Egitura desberdinak eratuko dira: bi zelulako aldia, lau zelulako aldia, zortzi zelulako aldia, morula eta blastozistoa.

3.) INPLANTAZIOABehin blastozistoa eratu ondoren, endometrioan finkatzen da, inplantazioa burutuz.

Horren ondoren, utero barneko garapenak jarraitzen du.

Page 42: Ugal-aparatua

Lehenengo, enbrioiak bi atal garatuko ditu: kanpoko geruza batzuk (plazenta eta enbrioiaren estalkiak emango dituztenak) eta barnean enbrioiaren organo, aparatu eta ehun guztiak emango dituztenak. Haurdunaldiaren hasieran enbrioiaren estalkiek eta 3. hilabetetik aurrera plazentak, hormonak jariatzen dituzte, gorputz luteoa mantentzeko eta azkenean ordezkatzeko. Bestalde, hormona hauek gernuan iraizten dira eta bertan azter daitezke, haurdunaldia egiaztatzeko.

Page 43: Ugal-aparatua

ANTISORGAILUAK

Page 44: Ugal-aparatua

Bost eratako antisorgailuak daude:-Berezko metodoak-Hesi-metodoak-Utero barruko dispositiboa-Pilulak-Kirurgia

Page 45: Ugal-aparatua

BEREZKO METODOAK

Segurtasun gutxi dute eta ez dituzte sexuaren bidez transmititzen diren gaixotasunak eragozten.

1.Oginoa: hilekoak 25 eta 32 irauten baditu, esan daiteke emakumea ez dela fertila lehenengo 7 egunetan(25-18=7). Orduan fertila da 8-20 egun bitarteetan eta ez da fertila izaten 21.egunetik aurrera(32-11=21). Honen efektibitatea %80.

Page 46: Ugal-aparatua

2.Edoskitzaroa: modu honetan ez da obulaziorik izaten. Metodo hau herri ez garatuetan erabiltzen da, edoskitzaroa luzatuz.3.”Coitus interruptus”: kontrol zehatza izan behar du. Espermaren irteera preeiakulazioan gertatzen da. Honek insatisfakzio sexuala dakar.3.Billings-en metodoa: Emakumeak, bere ziklo menstrualean zehar, uteroaren lepoko mukia kontrolatu behar du eta jariakortasuna begiratuz, fertilitatea jakin dezake.4.Tenperatura: Aurrekoaren antzekoa, baina kasu honetan tenperatura miatzen da.

Page 47: Ugal-aparatua

HESI-METODOAK1. Preserbatiboa-Sexu ekintza hasi baino lehen jarri eta zakila tente dagoenean.-Osasun-bermea duten preserbatiboak erabili.-Preserbatiboaren puntak aire gabe egon behar du eta zakilan jarri orduko beherantz egin.-Zakila, emakumearen baginatik atera baino lehen , preserbatiboa eutsi, barruan gera ez dadin.

HIESaren aurka babesten gaituen metodo bakarra da. %93 eraginkortasuna.

Page 48: Ugal-aparatua

2.Diafragma: Latexezko kaputxoia da, emakumearen uteroaren lepoan jartzen da. Honela, espermatozoideak uteroaren lepora hel daitezen eragozten da. Honen eraginkortasuna %80-90ekoa da.

3.Espermizidak: Alde batetik uteroaren lepoa blokeatzen du eta bestetik, espermatozoideak hiltzen ditu. Ez dira oso seguruak eta ez dute HIESaren transmisioa eragozten.

Page 49: Ugal-aparatua

UTERO BARRUKO DISPOSITIBOA

Ia beti kobrezkoa izaten da; uteroaren barruan jartzen da eta erantzun inflamatorio bat sortzen duenez, blastozistoa endometrioan kokatzea eragozten du.Nahiko seguruak dira eta errazak erabiltzeko, baina gaixotasunak eragin ditzake uteroan eta, gainera, ez du HIESaren transmisioa eragozten.

Page 50: Ugal-aparatua

PILULAK

Honako eragin hauek dituzte:-Obulazioa blokeatzen dute.-Uteroaren lepoko mukua aldatzen dute.-Endometrioaren garapena inhibitzen dute.-Tronpan garraioa galarazten dute.

Page 51: Ugal-aparatua

KIRURGIA

1.Gizonen antzuketa (basektomia).Kirurugia-teknika zehatz baten bidez, gizonaren hodi deferenteak ebaki egiten dira, eta honela, espermatozoideak kanpora garraiatzea ezinezkoa da. Harreman sexualak edukitzeko gutxienez 24 orduz itxaron behar da eta hurrengo 3-4 hilabetetan gutxienez beste antisorgailu motaren bat erabili behar da.

Page 52: Ugal-aparatua

2.Emakumeen antzuketa (tronpen ligadura)Laparoskopiaz, tronpak ebaki egiten dira; honela, ezinezkoa da obozitoa obulazioaren ostean uteroaren barrunbera garraiatzea eta espermatozoideek ezin dute tronpara iritsi.

Page 53: Ugal-aparatua

Patologia

1. Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak (STG).2. Ugalezintasuna eta antzutasuna.3. Minbizia

Page 54: Ugal-aparatua

1. SEXU BIDEZ TRANSMITITZEN DIREN GAIXOTASUNAK (STG).

Penizilina sortu zenetik, gaixotasun hauen ondoriozko heriotza-tasa asko gutxitu da.

60ko hamarkadatik aurrera, sexu bidez transmititutako gaixotasunak gehituz joan dira, sifilisa izan ezik.Ugarienak:

SIFILISA:Gaixotasun hau pertsona batetik beste batera transmititzen da. Ia-ia sexuaren bidez soilik transmititzen da. Sifilis kongenitoaren kasuan izan ezik, kasu honetan amak haurrari zuzenean transmititzen dio.

Page 55: Ugal-aparatua

GONOKOZIA:Hau ere ia sexuaren bidez soilik transmititzen da. Ophtalmia neonatorum kasua izan ezik. Azken hau jaio berrien begietan agertzen da eta amarengandik jasoa da.

Page 56: Ugal-aparatua

KLAMIDIA:Batez ere emakumeengan agertzen da. Sexuaren bidez transmititutako gaixotasuna den arren, Ophtalmia neonatorum ere sor dezake.

Page 57: Ugal-aparatua

STG-en PREBENTZIO OROKORRA:Ez daude txertorik hauek prebenitzeko.Transmisio-iturriak saihestu behar dira:• Osasun-heziketa.• Gaixoen diagnostiko eta tratamendu zehatzak eta arinak.• Badaude gaixotasunak nahitaez medikuari esan behar zaizkionak.• Kontaktuen kontrola:

o Tratamendua: gaixo batekin sexu harremanak izan dituzten pertsona guztiei tratamendua ezarri behar zaie.

o Heziketa sanitarioa: antisorgailuen erabilera, garbitzeko ohiturak, sexu segurua…• Haurdun dauden emakume guztiengan sifilisaren screening egiten da. Hau da,

lehenengo hiru hilabeteetan, emakumea sifilisarekin kontaktuan egon den ala ez ikusi beharra dago.

Page 58: Ugal-aparatua

2. UGALEZINTASUNA eta ANTZUTASUNA.

UGALEZINTASUNA.

Emakumeak ez du haurdun geratzeko aukerarik.Hainbat arrazoi egon daitezke: - Organo genitaletan aldaketak dituelako. - Obulazioa garatzen ez duelako. - Beste gaixotasun batek organo genitaletan eragin duelako.

ANTZUTASUNA.

Ez dago aukerarik gametoak sortzeko, hau da, gizonak ezin ditu espermatozoideak sortu edo sortzen dituenak ez dira egokiak eta emakumeak ezin du obozitorik jariatu.

Bi kasu hauetan, lagundutako-ugalketa teknikak erabiltzen dira. Adibidez, in vitro ernalkuntza

https://youtu.be/cpY0UAMRT1c

Page 59: Ugal-aparatua

3.MINBIZIA.

Herrialde garatuetan batez ere, minbiziek hilkortasun tasa handia dute. Gaixotasun garrantzitsuenetariko bat dugu.

Emakumeegan hilkortasun handia sortzen dute aparatu genitaleko minbiziek. Hauek bereziki:

Uteroko minbiziaBularreko minbizia

Gizonengan 60 urtetik gorako pertsonengan hedatuena hau da: Prostatako minbizia

Page 60: Ugal-aparatua

Hauek prebenitzeko metodo garrantzitsuenak

Lehen mailako prebentzioak

Bigarren mailako prebentzioak

Utero edo bularreko minbizietan funtzio garrantzitsua betetzen dute

Menarkiaren aldiak Haurdunaldiak Hipertentsio

arterialak

Loditasunak

Hauen kontra egiteko, neurri higieniko-dietetikoak hartu behar dira.

Page 61: Ugal-aparatua

“Screening” teknika ere erabiltzen da minbizi hauek sintoma aurreko aldian diagnostikatzeko.

Teknika hau honetan datza: 50 urtetik gorako emakumeengan 2 mamografia egin behar dira urtero, bularreko minbizirik dagoen ikusteko.

Menopausian dauden emakumeengan endometrioa aztertu behar da minbizia goiz aurkitzeko.Gizon helduengan prostata aztertu beharra dago, ondestea haztatuz edo antigeno prostatikoaren analisiak eginez.