Ugalketa 1 LH 6. B

13
E Egileak:Maite,Aitana,Iñigo,Julen eta Iker.S

Transcript of Ugalketa 1 LH 6. B

E Egileak:Maite,Aitana,Iñigo,Julen eta Iker.S

Sexu-ezaugarriak gizonen eta

emakumeen arteko desberdintasun fisikoak dira. 2 motatako sexu-ezaugarriak daude: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.

- Lehen mailako sexu-ezaugarriak ugaltze-organoak dira.

-Bigarren mailako sexu-ezaugarriak ugalketarekin lotura ez duten ezaugarriak dira.

-Gizonenak: ahots baxua, bizarra, gihar handiak eta ile asko gorputzean.

-Emakumeenak: titiak, ahots altua, aldaka zabala eta ile gutxi gorputzean.

Jaiotzean, pertsonek badituzte sexu-organoak, baina garatu gabeak. Adin jakin batetik aurrera hasten dira garatzen bigarren mailako sexu-ezaugarriekin batera. Gizakiaren aro horri pubertaroa deritzo. Nesken eta mutilen gorputzak ez dira adin berean aldatzen; izan ere, neskak 11 urtetik aurrera hasten dira aldatzen, eta mutilak, berriz, askoz beranduago, 13 urtetik aurrera.

MUTILEN PUBERTAROA

NESKEN PUBERTAROA

Emakumeen ugaltze aparatuaEmakumeen ugaltze-aparatua hainbat organoz osatuta dago.

-Obulategia:obuluak obulategietan sortzen dira.

-Umetokia:organo huts malgu bat da,eta bertan haurra garatzen da haurdunaldian.

-Falopioren tronpak:obulategia eta umetokian lotzen dituzten hodiak dira.

-Bajina:umetokia eta kanpoaldean lotzen dituen kanala da.

-Alua:ugaltze-aparatuaren kanpoko aldea da.Ezpain izeneko bi larruazal-tolezduraz osatuta zuloa ere aluan dago.

Gizonen ugaltze aparatua sexu organo

hauek osatzen dute:

-BARRABILAK. Espermatozoideak sortzen dituzten organoak dira.

-HODI DEFERENTEAK. Espermatozoideak gernubideraino eramaten dituzten hodiak dira.

-GERNUBIDEA. Bertatik espermatozoideak kanporatzen dira.

-GURINAK. Semen-besikulak eta prostata dira. Espermatozoideak elikatzen eta garraiatzen duten likidoa sortzen dute.

-ESKROTOA. Barrabilak babesten dituen ehun-poltsa da.

-ZAKILA. Espermatozoideak kanporatzen dituen organoa da.

SEXU-ZELULA EMEAK

Emakumeen sexu-zelula obuloa da.Gameto eme deritzo,esfera formako zelula handi samarrak obuloak dira.

Nesken obulutegiek obulu heldugabe ugari dituzte.Pubertaroan,obuloak heltzen ari dira.28 egunetan behin,obulo bat bakarrik heltzen da.Kanporatzen denean odoljario batekin batera.Odoljario horri menstruazioa edo hileko esaten zaie.

Gizonen sexu-zelulak espermatozoideak dira.Gameto ar esaten zaie.Obuloak baino askoz txikiagoak dira,itsats mugikor txiki bat dute,toki batetik bestera joateko.Espermatozoideak barrabiletatik ateratzen dira,eta hodi diferentetan eta gernubidean zehar ibiltzen dira,kanpoaldera atera aurretik.Espermatozoideak semen-besikulek eta prostatak sortutako substantzia batzuekin nahasten dira.Likido bat sortzen da nahaste horretatik:semena.Semenak espermatozoideak garraiatzen eta elikatzen ditu.

mintz plasmatikoa

nukleo

burua

lepoa

bitarteko zatia

isatsa

Ernalketa esaten zaio obulu bat espermatozoide batekin elkartzeari. Ernalketa gertatzeko gizonaren semenak emakumearen baginera iritsi behar dute. Espermatozoideak igeri joaten dira falopioaren tronparaino; tronpan obulu bat aurkitzen badu ernalketa gerta daiteke.Obuloa eta espermatozoidea elkartzean,zigoto deritzon zelula sortzen da. Sortuko duen gizakiaren lehen zelula da zigotoa. Hasieran, zigotoa banatuta bi zelula, ondoren lau gero zortzi... Horrela hainbat zelula osatuko bola bat sortzen da enbrioia izenekoa.

Enbrioia likidoz betetako poltsa batean egoten da. Amniotiko du izena, eta enbrioia babesten du. Plazentaren bidez mantenugaiak eta oxigenoa jasotzen du amarengandik. Enbrioia zilbor-hestearen bidez lotuta dago plazentara.

FETUAREN GARAPENA

Hirugarren hilabetean,enbrioiaren organo guztiak osatuta daude.Hortik aurrera,enbrioiari fetu esaten zaio.

Fetua hazi eta heldu egiten da etengabe,bederatzigarren hilabetera arte.Bederatzi hilabete dituenean,fetua guztiz osatuta dago,jaiotzeko moduan,50 zentrimatroko luzera du gutxi gorabehera eta 3.300 gramoko pisua.

FETUAREN GARAPENA

HAURDUNALDIAErnalketa gertatzen denetik haurtxoa jaio arteko tarteari

haurdunaldia esaten zaio,bederatzi hilabete inguru irauten du.Haurdunaldian amaren gorputzak hainbat aldaketa izaten dituzte:

-Ez du obulorik sortzen,hortaz,ez du hilekorik sortzen.

-Sabela hazi egiten zaio.

-Gizendu egiten da.

-Titiak handitu egiten zaizkio

Haurdunaldian,amak zaindu behar du bere burua:

-Ezin du edozer gauza jan.

-Ez ditu alkohola eta tabakoa kontsumitu behar.

Haurtxoa amaren baginatik kanporatzeari deritzo.

Erditu aurretik,likido amniotikoa duen poltsa apurtu egiten da.Urak botatzea esaten da.

Haurtxoa jaio ondoren,zilbor-hestea mozten da.

Erditzearen amaieran plazenta botatzen da.Fase horri plazenta kanporatzea deritzo.

Lehendabiziko hilabetean, haurtxoa esnea soilik edaten dute. Aldi horri edoskitzaroa esaten zaio. Amaren esnea oso osasungarria da; umetxoak behar dituen elikagai guztiak ditu, bai eta gaixotasun askoren kontrako defentsak ere.

Amaren esnea ez ezik, esne artifiziala ere har dezakete haurtxoek, behi-esnez eginda dagoena.