Ugalketa funtzioa

41
1 UGALKETA FUNTZIOA LHko 6. mailan Baliabide digitalak erabiliz

Transcript of Ugalketa funtzioa

Page 1: Ugalketa funtzioa

1

UGALKETA FUNTZIOA

LHko 6. mailan

Baliabide digitalak erabiliz

Page 2: Ugalketa funtzioa

2

ESKEMA

• SARRERA• HELBURUAK• EBALUAZIO IRIZPIDEAK• EDUKIAK• OINARRIZKO GAITASUNEN GARAPENA• METODOLOGIA• DENBORALIZAZIOA• EBALUAZIOA

Page 3: Ugalketa funtzioa

3

UGALKETA FUNTZIOA

Page 4: Ugalketa funtzioa

4

GORPUTZAREN GARAPENA• Jaiotzen garenetik gure gorputzak hainbat aldaketa

pairatzen ditu, eta oro har, aldaketa horien ondorioz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak nabarmentzen dira.

• BIZITZAREN ETAPAK:

– Haurtzaroa: jaiotzetik 12 urtera bitartean.– Nerabezaroa: 12 urtetik 19ra bitartean.– Helduaroa:

• Gaztaroa: 25 urte arteko aldia.• Helduaroa: etapa luzeena; 60 urte ingururekin bukatzen da.• Zahartzaroa: azken etapa.

Page 5: Ugalketa funtzioa

5

• KARAKTERE SEXUALAK:

Gizonezko eta emakumezkoen gorputzak bereizten dituzten ezaugarri fisikoak dira. Bitan sailkatzen dira:– Karaktere sexual primarioak: ugalketa-aparatua

osatzen duten sexu-organoak dira, eta jaiotzetik ditugu.

– Karaktere sexual sekundarioak: gure gorputzean gertatzen diren aldaketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak kanpotik bereiztea ahalbidetzen dute. Karaktere hauek ez dira ugalketa-aparatuaren parte, berez, eta pubertaroa deritzon nerabezaroko etapan garatu ohi dira.

Page 6: Ugalketa funtzioa

6

Page 8: Ugalketa funtzioa

8

EMAKUMEZKOENUGALKETA APARATUA

OBULATEGIAKFALOPIOREN

TROMPAKUMETOKIA BAGINA BULBA

Page 9: Ugalketa funtzioa

9

Umetokia Falopioren tronpa

Obulutegia

Bagina

Umetokiaren lepoa

Page 10: Ugalketa funtzioa

10

• OBULUTEGIAK bi organo txiki dira. Horietan OBULUAK sortu eta , pubertarotik aurrera, heldu egiten dira.

• FALOPIOREN TRONPAK obulutegiak eta umetokia lotzen dituzten hodiak dira.

• UMETOKIA organo hutsa eta gihartsua da. Haurdunaldian, umetokian garatzen da izaki berria.

• BAGINA umetokia kanpoaldearekin lotzen duen hodi gihartsua da.

• BULBA kanpoaldeko organo bakarra da. EZPAIN TOLESTURA batzuek osatzen dute, baginaren sarrera babestuz.

Page 11: Ugalketa funtzioa

11

OBULUA

OBULUA edo GAMETO

FEMENINOA sexu-zelula femeninoa da.

Forma biribila dute.

Nukleoz eta zitoplasmaz

osatuta daude.

Ez dira bere kabuz lekuz aldatzeko gai.

NUKLEOA

ZITOPLASMA

OBULUA

Page 12: Ugalketa funtzioa

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

OBULU HELDUAFALOPIO TRONPARA

HIL

14

EZ ERNALDU

28

OBULUA BAGINATIK ATERA

Page 13: Ugalketa funtzioa

13

MENSTRUAZIOA EDO HILEKOA

• Emakumezkoaren ugalketa-aparatuaren heldutasuna adierazten du, hau da, emakumea fisikoki prest dagoela haurrak izateko.

• Gutxi gorabehera hilean behin, obulu heldu bat obulutegitik irten, eta umetokira iristen da. Haurdunaldirik ez bada, obulua kanpora egozten da, odolarekin eta uteroko azal zati txikiekin batera.

Page 15: Ugalketa funtzioa

15

GIZONEZKOENUGALKETA APARATUA

TESTIKULUAKHODI

DEFERENTEAKSEMEN

BESIKULAKZAKILA URETRAPROSTATA

Page 16: Ugalketa funtzioa

16

MASKURIA

SEMEN BESIKULA

PROSTATA

HODI DEFERENTEA

TESTIKULUA

URETRA

ZAKILA

Page 17: Ugalketa funtzioa

17

• TESTIKULUAK arrautza formako bi organo dira. Pubertaroan espermatozoideak, sortzen hasten dira. Eskroto izeneko poltsa batez babestuta daude.

• HODI DEFERENTEEK testikuluak eta uretra lotzen dute.

• SEMEN BESIKULAK PROSTATAREKIN batera semen jariakina ekoizten duten bi gurin dira.

• ZAKILA kanpoko organo gihartsua da eta barruan URETRA du. Zakilaren muturra glande du izena; glandea estaltzen duen azalari prepuzio deritzo.

• URETRA semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahastura kanporatzen dituen hodia da.

Page 18: Ugalketa funtzioa

18

ESPERMATOZOIDEA

ESPERMATOZOIDEA edo

GAMETO MASKULINOA sexu zelula maskulinoa da

Burua, lepoa eta flageloa ditu.

Nukleoak ia buru osoa hartzen du, eta lepoak burua eta flageloa lotzen ditu.

Flageloarengatik lekualdatu eta obuluetara iristeko gai da.

BURUA

LEPOA

FLAGELOA

Page 19: Ugalketa funtzioa

19

GIZA UGALKETA

• Giza ugalketa sexuala da, ernaltzea gauzatzeko, ezinbestekoa da bi sexu zelula elkartzea, bata femeninoa eta bestea maskulinoa.

• Gizakiak bibiparoak gara, amaran sabeletik jaiotzen gara.

• Gizakiak ugaztunak gara, amaren bularrek ekoizten duten esneaz elikatzen garelako.

Page 20: Ugalketa funtzioa

20

ERNALKETA

• Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da, ia beti Falopioren tronpetan, eta sexu-zelula maskulino bat, hau da, espermatozoide bat, eta obulu bat elkartzean datza.

Page 21: Ugalketa funtzioa

21

• Bi sexu zelulek bat egin dezaten, espermatozoideek umetokian gora Falopioren tronpetaraino aurrera egiten dute eta, han,espermatozoide bakarrak bat egiten du obuluarekin. Biak elkartzean, obuluak substantzia bat jariatzen du, hara iritsitako gainerako espermatozoideek ernal ez dezaten.

Page 22: Ugalketa funtzioa

22

obulutegia Falopioren tronpakumetokia

ernaltzea

obulua

Page 23: Ugalketa funtzioa

23

• Obulu ernaldua, zigoto deritzona, zatitzen hasten da, eta, Falopioren tronpen paretek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Umetokira iritsitakoan, zigotoa umetokiaren paretari itsasten zaio, eta haurdunaldia hasten da.

Page 24: Ugalketa funtzioa

24

HAURDUNALDIA

• Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena du.

• Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki berriari enbrioi deritzo. Organoak garatzen dira, baina enbrioiak oraindik ez du giza itxurarik izaten.

Page 25: Ugalketa funtzioa

25

• Haurdunaldiko kontrola izateko ekografiaren teknika erabiltzen da. Ultrasoinuak bidaliz amaren umetokiko irudia jasotzen da. Ohituta gabe dauden begientzat irudi irakurketa zaila da baina ez ginekologoarentzat.

Page 26: Ugalketa funtzioa

26

• Hirugarren hilabetetik aurrera, umeki deritzo. Umekiaren organo guztiak erabat osatuta egoten dira, birikak izan ezik.

• Astez aste, gero eta haur itxura handiagoa hartzen du.

Page 27: Ugalketa funtzioa

27

Page 28: Ugalketa funtzioa

28

• Izaki berria gara dadin, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten ditu:

– Umetokian karena eta poltsa amniotikoa eratzen dira.

– Karena eta izaki berria zilbor-hestearen bidez lotuta daude, eta behar dituen mantenugaiak eta oxigenoa ematen dizkio karenak umekiari.

– Poltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta umekia inguratu eta tenperatura aldaketetatik eta balizko kolpeetatik babesten ditu.

Page 29: Ugalketa funtzioa

29

Page 30: Ugalketa funtzioa

30

• Sabelaldea handitu egiten da, karena, poltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa, barruan gordetzeko.

• Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, haurra lehen hilabeteetan amaren esneaz elika dadin.

Page 31: Ugalketa funtzioa

31

ERDITZEA

• Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzean datzan. Prozesu horrek hiru etapa ditu:

– Poltsa amniotikoa haustea umekia erabat garatuta dagoenean. Une hori iritsitakoan, likido amniotikoa baginan behera kanpora isurtzen da eta, horrekin batera, bagina dilatatzen hasten da, umekiari bertatik irteten uzteko.

Page 32: Ugalketa funtzioa

32

– Umekia amaren gorputzetik kanporatzea ahalbidetzen dute umetokiaren eta abdomeneko muskuluen uzkurdurek.

– Umekia kanpoan denean, zilbor-hestea mozten da; haurrari zilbor izeneko orbana geratzen zaio mozte horren ondorioz.

– Erditzearen azken fasea zilbor-hestea, karena eta poltsa amniotikoa kanporatzean datza.

Page 33: Ugalketa funtzioa

33

Page 34: Ugalketa funtzioa

34

Page 35: Ugalketa funtzioa

35

Page 36: Ugalketa funtzioa

36

Page 37: Ugalketa funtzioa

37

Page 38: Ugalketa funtzioa

38

BIKIAK

• Haurdunaldi batean bi edo ume gehiago jaiotzen direnean bikiak direla esaten da.

• Ernalketan gerta daiteke obulu bat baino gehiago ernaldua suertatzea, honela sortutako anaiak erabat desberdinak izaten dira.

• Benetako bikiak biki-monozigotikoak dira. Obulu bakar batek bi izaki sortzen ditu, genetikoki bata bestearen kopia izaten dira eta kanpo itxura antza handikoa izaten da.

Page 39: Ugalketa funtzioa

39

Page 40: Ugalketa funtzioa

40

Page 41: Ugalketa funtzioa

41