URAREN KUTSADURA

9
URAREN KUTSADURA JULEN ETA AITOR 1ºF

description

URAREN KUTSADURA. JULEN ETA AITOR 1ºF. Kutsadura. Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of URAREN KUTSADURA

Page 1: URAREN KUTSADURA

URAREN KUTSADURA

JULEN ETA AITOR

1ºF

Page 2: URAREN KUTSADURA

Kutsadura• Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da,

tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada.

• Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi hazi daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez eta ondorioz arrainak hiltzen dira.

• Prozesu hauetaz aparte badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metal astunak biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.

Page 3: URAREN KUTSADURA

Kutsatzaileak

Naturaren arabera• Fisikoak

– Termikoak: Uraren tenperaturaren aldaketa, gehienbat industriak eta hainbat zentralen hozketa zirkuituak eragina. Tenperaturaren aldaketak, organismoen bizi-zikloan aldaketak dakartza, batez ere haien ugalketa periodoan. Zeharka, uraren oxigenoaren kontzentrazioaren gutxitzea eta gertatzen diren erreakzio kimikoen abiaduraren handitzea dakartza. Azken honek uraren kapazitate autoarazlea murrizten du eta ondorioz hainbat substantzien toxizitatea igo.

– Solido esekiak: Uraren uhertasuna igotzen da fotosintesia zailduz.

– Erradiaktibitatea: Partikula erradioaktiboen igorpenak organismoen ehunetan meta daiteke, gaixotasunak, heriotza eta geneetan mutazioak sorraraziz.

Page 4: URAREN KUTSADURA

• Kimikoak– Inorganikoak: Uretan substantzia inorganikoak askatzean datza.

Azidoak, baseak, gatzak edoeta metal astunak izan daitezke. Azido eta alkaliak pH mailan aldaketak dakartzate, hau, organismoak hiltzeko modukoa izan daiteke. Hala ere kutsadura kimiko arriskutsuena ioi zianuroaren askapenak eragiten du, bere toxikotasuna dela eta, metal astunek Pb, Hg, Cd, etabarrek sortzen dutenaren modukoa baita. Nitrato eta fosfatoen neurrigabekeriak eutrofizazioa deritzon arazoa sortzen dute nahiz eta berez biodegradagarrik izan.

– Organikoak: Substantzia organikoen isurketa ere kutsadura da. Substantzia hauek gehienak biodegradagarriak dira, hala nola, proteinak, gluzidoak, koipe eta olioak, alkaterna eta disolbatzaile organikoak. Hauen eragin arriskutsuena, oxigenoaren urripena da populazio bakteriarraren deskonposaketa aerobioan gertatzen den haien hazkuntza esponentzialean eta baita uran usain txarra eragiten duten azido eta gasen sorkuntza

Page 5: URAREN KUTSADURA

• Biologikoak

– Hainbat motako organismoak dira kutsatzaileak: birusak, zianobakterioak, bakterioak, algak, protozooak, onddoak, ornogabeak, etab. Ur zikinen isurketa zuzenak edo materia organikoa dagoen giroetan biderkatzen direlako agertzen dira.

Page 6: URAREN KUTSADURA

Jatorriaren arabera

– Iturri puntualak: Etxeko eta industrako hondakin-urak dira. Hoditeri eta kanalen bidez batzen dira eta huste puntu bakarra daukate. Gehienetan kutsadura mota hau, ura sistema naturalera bueltatu aurretik urari tratamendu egoki bat emanez gutxi edo desagerraraz daiteke.

– Iturri ez puntualak: Hiriko eta nekazaritzako isuriak dira eta isuri puntu askotakoak dituzte. Batzuetan isuri hauek hain dira handiak non ibaien fluxuaren berdinak diren. Garraiatuak dira eta urtaroaren emariaren arabera diluitzen dira. Hori dela eta haien tratamendua ez da ekonimikoki bideragarria. Mota honetako kutsaduraren txikiagotzea lan metodoan aldaketen bidez eta hezkuntza hobekuntzen bidez egin daiteke.

Page 7: URAREN KUTSADURA

Itsasoaren kutsaduraItsasoa gaur egun munduko zabortegia da, beraz, etorkizunean efektu negatibo

handiak ekarriko dizkigu. Kostako area gehienak kutsatuak daude ur beltzen, substantzia kimiko, zaborra, petrolio eta sedimentuen bidezko deskargak direla eta. Gehien kutsatuak dauden itsasoak Bangladesh, India, Pakistan, Indonesia, Malaysia, Tailandia et Filipinak dira.

Marea beltzak• Itsasontzien istripuak eta lurrean bertan isurtzen den petrolio hondakina

itsasoa kutsatzen du. Petrolioa itsasoan dituen efektuak, faktore batzuen mende egongo da, hala nola, petrolio mota, kantitatea, hondartzatik eta isurketaren distantzia, urtaroa, uraren tenperatura, klima eta itsaslasterrak. Itsasora heltzen den petrolioa bakterien bidez degradatu edo lurrundu egiten da, petrolioaren hidrokarburo organikoak animaliak hiltzen dituzte.

• Beste substantzia kimiko batzuk itsas azalean egoten dira eta burbuilak osatzen dira hegaztien lumak estaliz. Petrolioaren konposatu astunenak itsasoaren hondoan kokatuko dira, eta karramarroak, soinberak eta bertako fauna hil.

Page 8: URAREN KUTSADURA

Tratamendua

• Ur araztegietan ura arazteko prozesuan kaltzio hidroxidoa eta aluminio sulfatoa gehitzen zaio urari (koagulatzaileak) eta hauek uretan igeri dagoen aluminio hidroxidoa eratzen dute, maluta izenaz ezaguna. Prozesu honek malutapen izena hartzen du.

• Araztegi batzuetan, ur beltzak eta industri hondakinak ez dira tratatzen. Horren ordez, ura dagoen leku hurbilenean deskargatuak izaten dira eta urmael batzuetan aireak, eguzki-argiak eta mikroorganismoek hondakinak degradatzen duten. Ura urmael horietan 30 egun egon eta gero kloroarekin tratatua izaten da, eta ponpatua hiri edo landa erabilpenerako.

Page 9: URAREN KUTSADURA

• Etxe, enpresa eta fabriketako uretatik garraiatutako hondakinak, sare hodi baten estolderiatik jariatzen da eta ur tratamenduzko hondakin mailetara joaten da.

• Ur beltzak tratamenduzko mailetara heltzen direnean, arazketa 3 maila izan ditzakete.

• Ur beltzen lehen mailako tratamendu prozesua, hondakinak banatzeko, harria, egurra, trapuak... erabilia izaten da.

• Ur beltzen bigarren mailako tratamendua, prozesu biologikoa da bakteria aerobikoak erabiltzen dituena.

• Ur beltzen tratamendu aurreratua, prozesu kimiko eta fisiko serie espezializatua da, hondakin espezifikoen kantitatea murrizten duena lehen eta bigarren mailako tratamendu ostean.

• Ur beltzen tratamenduzko maila deskargatu baino lehen desinfektatu egiten da, klorazio metodoarekin. Beste desinfektatzaile batzuk ozonoa, hidrogeno peroxidoa eta argi ultramorea dira. Ur beltzen tratamenduak ur kutsaduraren murrizketan lagundu du, baina ingurumeneko jakitunak metodo inperfektua dela diote.