Urtarrila-Otsaila

9
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 1 0 1 Frantziako Gobernuak emandako hitza jan, eta ez du hizkuntza gutxituei buruzko lege proiekturik aurkeztuko. 2007ko lehendakaritzarako hauteskundeen karietara, Sarkozy hautagaiak, eskualdeko hizkuntzen zabalpena bermatzeko lege baten osaera hitz eman zuen. Lege horrek Eurokartaren berrestea ez zuela baimenduko gaineratu, frantsesaren nagusitasuna kolokan ezarri gabe egingo omen zen. 2008ko uztailean iritsi zen egun historikoa, Konstituzio aldaketa. Sarkozyk hitzemandakoa betetzearren eta, Europatik heldu presioen eraginez, Konstituzioaren aldaketa bultzatu zen. Izan ere, NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordearen gomendio berriek, berdinasunaren printzipioa auzitan eman zuten. Hartara, gomendioa egin zioten Frantziari Konstituzioak gutxiengoen inguruan duen jarrera berrikusteko. Konstituzioan gutxiengoen edo eskualdeko hizkuntzen aitortza formala bideratu dezan gomendatu zuten, berdintasunaren izenean diskriminazio gehiago ez dezan eragin. Konstituzioaren 75-1. artikuluak, eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondare izendatzen ditu. Aipuaren lekuak eztabaida ugari piztu zuen. Izan ere, 1. artikuluan eransteko saiakera egin zen, baina Frantses Akademiako ordezkariak asaldatu ziren eta frantsesa Errepublikaren hizkuntza izendatzen duen artikuluaren aurretik joatea ez zuten onartu. Bigarren artikuluaren ostean jarri izanak hizkuntzen artean nolabaiteko hierarkia sortzen duela ikusi da. Testuinguru honetan, 75-1 artikuluari ez zaio eragin handirik ikusten, ondare hitzak, EUSKARAK BABES JURIDIKOA BEHAR DU HILABETEKO GAIAK 1. EUSKARAK BABES JURIDIKOA BEHAR DU Urtea Ipar Euskal Herrian euskararentzat lege babesa aldarrikatuz amaitu genuen. Azken berrien arabera, Franses Gobernuak bere hitza jan eta ez omen du “eskualde hizkuntzei” buruzko lege proiekturik aurkeztuko. 2. NAFAR GOBERNUAREN SIRENA KANTUAK Azken urteotan Nafarroako Gobernua sirenen gisan ari da ahots gozoz eta kantu erakargarriz ingelesez ikasteak zenbat abantaila duen lau haizetara hedatuz. Orain eleaniztasuna ezinbestekoa da, baina azken mende laurdenean Nafarroa erdian euskaraz ikastea legez debekatu dute. 3. HIRU HAMARKADA ETA ORAINDIK HORRELA Urte hasieran 30 urte bete ziren EHUn lehen ikasketak euskaraz eskaini zirela. Irakasle eta ikasle euskaltzaleek euskarari bidea ireki zioten unibertsitatean, baina hiru hamarkada ondoren gabeziak oraindik ere nabarmenak dira. 4. IRUÑEKO UDALAREN EZABAKETA URTEAK Iruñeko Udala aspaldian euskara ikusezin bilakatzeko estrategia garatzen ari da eta azken aldian pauso berriak ematen ari da hizkuntza- paisaiak hizkuntzen estatusean eta ondorioz erabileran duen eraginaz jakitun. bizitzeko euskaraz HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN 2010 URTARRILA-OTSAILA

description

euskaraz BIZITZEKO hizkuntza-politika berria eraikitzen

Transcript of Urtarrila-Otsaila

Page 1: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 1

01

Frantziako Gobernuak emandako hitza jan, eta ez du hizkuntza gutxituei buruzko lege proiekturik aurkeztuko.

2007ko lehendakaritzarako hauteskundeen karietara, Sarkozy hautagaiak, eskualdeko hizkuntzen zabalpena bermatzeko lege baten osaera hitz eman zuen. Lege horrek Eurokartaren berrestea ez zuela baimenduko gaineratu, frantsesaren nagusitasuna kolokan ezarri gabe egingo omen zen.

2008ko uztailean iritsi zen egun historikoa, K o n s t i t u z i o a l d a k e t a . S a r k o z y k hitzemandakoa betetzearren eta, Europatik heldu presioen eraginez, Konstituzioaren aldaketa bultzatu zen. Izan ere, NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen B a t z o r d e a r e n g o m e n d i o b e r r i e k , berdinasunaren printzipioa auzitan eman zuten. Hartara, gomendioa egin zioten Frantziari Konstituzioak gutxiengoen inguruan duen jarrera berrikusteko.

Konstituzioan gutxiengoen edo eskualdeko hizkuntzen aitortza formala bideratu dezan gomendatu zuten, berdintasunaren izenean diskriminazio gehiago ez dezan eragin.

Konstituzioaren 75-1. artikuluak, eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondare izendatzen ditu. Aipuaren lekuak eztabaida ugari piztu zuen. Izan ere, 1. artikuluan eransteko sa iakera eg in zen , ba ina Fran t s e s Akademiako ordezkariak asaldatu ziren eta f rantsesa Errepubl ikaren h izkuntza izendatzen duen artikuluaren aurretik joatea ez zuten onartu. Bigarren artikuluaren ostean jarri izanak hizkuntzen artean nolabaiteko hierarkia sortzen duela ikusi da.

Testuinguru honetan, 75-1 artikuluari ez zaio eragin handirik ikusten, ondare hitzak,

EUSKARAK BABES JURIDIKOA BEHAR DU

HILABETEKO GAIAK

1. EUSKARAK BABES JURIDIKOA BEHAR DU

Urtea Ipar Euskal Herrian euskararentzat lege babesa aldarrikatuz amaitu genuen. Azken berrien arabera, Franses Gobernuak bere hitza jan eta ez omen du “eskualde hizkuntzei” buruzko lege proiekturik aurkeztuko.

2. NAFAR GOBERNUAREN SIRENA KANTUAK

Azken urteotan Nafarroako Gobernua sirenen gisan ari da ahots gozoz eta kantu erakargarriz ingelesez ikasteak zenbat abantaila duen lau haizetara hedatuz. Orain eleaniztasuna ezinbestekoa da, baina azken mende laurdenean Nafarroa erdian euskaraz ikastea legez debekatu dute.

3. HIRU HAMARKADA ETA ORAINDIK HORRELA

Urte hasieran 30 urte bete ziren EHUn lehen ikasketak euskaraz eskaini zirela. Irakasle eta ikasle euskaltzaleek euskarari bidea ireki zioten unibertsitatean, baina hiru hamarkada ondoren gabeziak oraindik ere nabarmenak dira.

4. IRUÑEKO UDALAREN EZABAKETA URTEAK

Iruñeko Udala aspaldian euskara ikusezin bilakatzeko estrategia garatzen ari da eta azken aldian pauso berriak ematen ari da hizkuntza-paisaiak hizkuntzen estatusean eta ondorioz erabileran duen eraginaz jakitun.

bizitzeko eus

kara

z

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN 2010 URTARRILA-OTSAILA

Page 2: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 2

Eric Besson, imigrazio ministroak, abenduaren 8ko legebiltzarreko batzarrean X. galderari erantzun behar izan zion, Mitterrand jaunaren izenean.

Besson jaunak, eta ondoko batzar edo adierazpen publikoetan Ramayadeandereak edota North jaunak, Deiadar manifestazioaren bezperan, euskalgintzari jakinarazitakoa berretsi egin zuten, hau da, batetik gaur egungo lege koadroaren baitan neurriak har daitezkeela eta, bestetik, legea iragarri zenean Konstituzioan ez zitzaiela hizkuntzei ezagupenik eskaintzen baina tarte honetan egoera aldatu denez, konstituzio aldaketa nahikoa ez ote den gogoetatzen ari direla.

“Estatutak eskualdeko hizkuntzen alde asko egin du jadanik – irakaskuntzan, hedabideetan, eta kultura sailean, toponimian- eta gaur egun Frantziak duen lege koadroaren baitan asko egin daiteke oraindik, adibidez, bide seinale elebidunak eta tokiko kolektibitateek akta ofizialak frantsesaren ondoan erabili daitezke”. Eric Besson

hizkuntzaren babesa eta transmisioa ekarri behar luke, baina hutsuneak uzten ditu, euskarari ez baitzaio behar bezalako estatusa eskaintzen. Ofizialtasunaren aitortzarik gabe, hizkuntza-politika eragingarria ahalbidetzeko babesik ez dago, ez eta hizkuntza hauen hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere. Konstituzioko 2. artikulua indarrean den neurrian, frantsesa da Frantziako hizkuntza ofizial bakarra. Artikulu berriak, beraz, ez du eskubide berririk ekarriko eta hizkuntza erabiltzerakoan oztopo berberak jasaten segituko dugu.

Gure hizkuntzak Frantziako ondare bezala ikusten dira, edozein museotan atzeman daitekeen altxor baten moduan, alegia. 75-1. artikuluaren ondorio juridikoak ikusteko d a u d e n e z i n t a s u n a k , a r t i k u l u a r e n ahultasunaren isla da. Ondare izendatu izanak eskubideen bermea urteetan atzeratzea ekar dezakeela ere aurreikusi daiteke.

Horrez gain, Finantza ministerioak 75.1. artikuluak ez diela hizkuntza-eskubideei aterik irekitzen eta Konstituzio aldaketak ez zuela Frantsesaren lehentasunezko estatusa zalantzan ezartzen erantzun zion Hizkuntza eskubideen Behatokiari . Erantzun ezin argiagoa. Euskalgintzaren aburuz, lege batek, ordea, hutsune horiek gaindi ditzake, hau da, hizkuntza-politika egokia eta eraginkorra ahalbidetu eta hizkuntza hauen hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatu ditzake.

Zertan da, beraz, lege proiektua?

2008ko maiatzean Frantses Legebiltzarrean, Christine Albanel Kultura eta Komunikazio ministroak, Frantziako Gobernuak 2009an hizkuntza lege bat aurkezteko nahia jakinarazi zuen. Hortik gutxira, frantses Konstituzioan eskualde hizkuntzak ondaretzat onartu ziren eta Albanel andereak Euskal Konfederazioari legea 2009rako aurreikusia zela eta tokiko eragileekin “gogoeta irekia” bideratzeko asmoa bazuela baieztatu zion. Albanel andereak,.

Garai hartan legea egingo zenik zalantzazkoa ez zen oraindik, izan ere, ez daiteke ulertu Konstituzioan aipua eranstea ondotik ez bada mekanismo jur id ikoetan dek l inatzen. Artikuluaren irakurketa epaile baten esku utzi zuten .

Frantses Estatuaren partetik, ordea, isiltasuna nagusitu da. Hizkuntzen kezka zuten diputatuei erantzunik ez. Kultura ministroa aldatu eta hizkuntzen gaia eskenatokitik d e s a g e r t u d a h e r r i mu g i m e n d u a re n mesfidantza piztuz. Protagonista berriak taularatu dira: Frédéric Mitterrand Kultur ministro berria, Xavier North, Frantsesaren eta Frantziar hizkuntzen ordezkari orokorra, Guillaumme Metayer Mitterrand-en kabinete ordezkar ia , Luc Châte l gober nuaren bozeramailea, Eric Besson, Imigrazio ministroa, Ramayade, Kirol ministroa…Izan ere, guziek dira xake joko honen parte hartzaile. Parean, kolore guzietako hautetsien galderak, zeharkakoak, zuzenak, eta herri mugimenduaren haserrea. Gobernuaren diskurtsoa eraikitzen joan da, erantzun argiak saihestetik, jarrera irmoa finkatzeraino.

Lehenik eta behin, Xavier North, lege proiektuaren arduradunaren isiltasuna, ondotik, Guillaumme Metayer, Kultura ministroaren ordezkariak gobernuak legearen beharra zalantzan ezartzen zuela jakin arazi zien Euskalgintzako ordezkariei, Luc Châtel, gobernuaren bozeramaileak, lege proiekturik ez zela izango adierazi zuen, lege proposamena baizik. Ñabardura txikia badirudi ere, orientabide aldaketa horrek pisu asko du. Izan ere, lege proiektua gobernuak lantzen duen

neurrian, bozkatzeko zailtasunik ez da sortzen. Haatik, gobernuak azkar ezeztatu zituen bere ministroaren adierazpenak, “hanka sartzea” izan zela argudiatuz.

75-1 artikuluak ez du eragin handirik, euskarari ez zaio

behar bezalako estatusa eskaintzen eta ondorioz ez

du hizkuntza-politika eragingarria ahalbidetzeko

aukerarik eskaintzen, ez eta hiztunen hizkuntza-

eskubideak bermatzeko biderik ere.

Page 3: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 3

Hanka sartzetik, hanka sartzera. Hautetsien galdera batetik bestera. 5000 lagun bildu zituen Baionako Deiadar manifestaziotik, 25.000 lagun bildu zituen Carcassoneko manifestaziora. Kolore guzietako hautetsiek hartu dute parte Euskararen Erakunde Publikoaren buru den Brisson haiekin batera.

Estatuaren diskurtsoa eraikitzen joan da. Besson jaunaren hitzek, eta ondoko adierazpen publikoetan Ramayade anderearenek edota North jaunarenek, Euskalgintzari jakinarazitakoa berretsi egin zuten. Hau da, batetik, gaur egungo lege koadroaren baitan neurriak har daitezkeela, bestetik, Konstituzioa aldatu denez, konstituzio aldaketa nahikoa ez ote den gogoetatzen ari direla. Estatuak eskualdeko hizkuntzen a l d e a s k o e g i n d u j a d a n i k – irakaskuntzan, hedabideetan, eta kultura sailean, toponimian- eta gaur egun Frantziak duen lege koadroaren baitan asko egin daiteke oraindik, adibidez, bide seinale elebidunak eta tokiko kolektibitateek akta ofizialak f rant sesaren ondoan erab i l i daitezke Gobernuko bozemaleen aburuz.

Gaur egun, gure herrian euskaraz bizitzeko milaka oztopo ditugu egunerokotasunean: Hiriburuko Ametzondo auzoan, obrak direla eta bide seinaleak kendu eta ordeztu dira, elebidunak ziren, baina, oraingoan frantses hutsean dira. EEP-k berak, lege ezak sortu trabak agerian utzi ditu, gaur egungo lege koadroaren baitan lan egin behar duelako, eta honek, aukera mugatuak eska intzen d i tue lako. Gobernuaren hitzetan, lege berri baten sorrerak gobernuaren lanak trabatuko lituzke eta ez luke sakoneko aldaketarik

ekarriko, sinbolikoa baino ez litzatekeela eransten du.

Azkenik, etengabe argudiatzen dute eskualdeko

hizkuntzen legeak hizkuntza horien

hiztunei eskubide bereziak ekarriko lizkiekeela, égalité printzipioarekin eta Errepublikaren batasun printzipioarekin bat ez datozenak.

Oro har, lege batek ez lukeela ezertarako balioko entzun behar izan dute herri mugimenduko eragileek. Eta egalité printzipioaren irakurketa faltsuak eraginda, euskaldunok berdintasun eza pairatzen segituko dute. Euskalgintzaren aburuz, adostasun puntu bat agertu da: Euskarak lege sinboliko eta huts baten beharrik ez du, euskarak behar duena hizkuntzaren nor mal izazioa da, hizkuntza-politika eragingarria eta hizkuntza erabi l tzeko eskubidea bermatuko duen tresna juridikoa. Eztabaida honetan, Kultura ministroa den Mitterandek parte ez hartzea gai honekin duen zai l tasunaren eta ezjakintasunaren isla da. Gobernuak betidanik erakutsi duen borondatearen isla dudarik gabe.

“Liberté, égalité fraternité”...

Askatasunik ote dugu gure hizkuntza normaltasunez, administrazioaren a u r r e a n , j u s t i z i a n , a l o r sozioekonomikoan… ezin badugu erabili? Berdintasunik ba al da eskubide berdinak ez ditugularik eta berdintasunaren aitzakiaz gure hizkuntza diskriminatzen delarik? Eta elkarkidetza? Nola bultzatu elkarkidetza, hizkuntza bakarra de l a r i k ofiz i a l a e t a be s t ea museotan biltzekoa? Elkarbizitza zaila da inor menperaturik bizi den bitartean. Euskara bertakoa da, berezkoa, ez da beste

inongoa. Erabiltzen duen herritarra ere hemen bizi da eta hori ezin du inork aldatu, eskubidezkoa da.

“Liberté, égalité fraternité”...

Askatasunik ba ote dugu gure hizkuntza normaltasunez ezin badugu erabili?

Azkenean, Asanblada Nazionalean hizkuntza gutxituei buruzko legerik ez dela eginen argitu ondoren, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordezkari den Ione Iosiek euskal hiztunon aurkako diskriminazioa salatu du hedabideen aurrean.

Page 4: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 4

Homerok ere sirenen kantuak aditu zituen. Kantu eta ahots gozoak, erakargarriak. Heroiak, ordea, dei horiei muzin egiten jakin zuen bere burua masta nagusian lotuz nonbait. Ez zuten sirenek Homeroren hondamendia lortu, ez zuten erakartzea lortu eta sirenen trikimailuak ezagutarazi zizkigun, tranpa berean eror ez gaitezen.

Ingeles pittin bat ere ezagutzen ez duten horiek denok ezagutu dezagun nahi dute, elebidun izatera iritsi ez diren horiek berberek eleaniztun nahi gaituzte. Orain, lehen ez bezala, murgiltze ereduak abantaila ikaragarriak ditu, euskaraz ez bada, jakina. Orain, eleaniztasuna ezinbestekoa da, baina, euskaraz Nafarroaren erdian ikastea debekatu egin dute legez azken mende laurdenean.

Eredu berri bat asmatzen ere ausartu dira, TIL, “tratamiento integrado de lenguas”, inork ez daki nola esaten den hori ingelesez eta euskarara itzultzen Hezkuntza Saileko inor ahalegindu ote

den ez dakigu; Nafar Gobernuko ordezkari poliglotek ez, behintzat. Hortxe kantuak: ingelesa modernoa, ingelesa munduan zehar ibiltzeko, ingelesa interneten ibiltzeko, kantuak eta kantuak, euskara baztertzen duen eredu baten alde egin dezaten gurasoek. Euskararen berezko garapenari mugak eta trabak jartzeko politika, hizkuntza-politika, euskarari debekuak ezartzen dizkiona.

Er rea l i t a t ea , o rdea , e r rea l i t a t e egoskorra, guztiz bestelakoa da. Euskara irakas-hizkuntza duen murgiltze-ereduak, D ereduak, alegia, lortzen du hizkuntza gehien ezagutaraztea. Hau da, gaztelania eta euskara jakiteaz aparte atzerriko hizkuntzaren ezagutza zabala lortzen dute gure neska-mutikoek D ereduan. Bertan, hizkuntzak era integratuan lantzen dira duela mende laurden baino gehiago. Irakasleek prestakuntza handia dute, hainbat kasutan nazioarteko sariak jaso dituzte ingelesa era oso berritzailean lantzen dutelako. Argi eta garbi esan behar da,

N a f a r

Gobernuak o r a i n

d e s k u b r i t u duen b idea

eta herritarrak e u s k a r a t i k

a l d e n t z e k o sirena kantu gisa

erabi l tzen duen TIL hori aspaldi dela garatua gure ikastetxeetan.

Hautu politiko baten aurrean gaude, inolaz ere, hautu tekniko baten aurrean. Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak osorik euskalduntzeko eta atzerriko hizkuntzaren ezagupen zabala lortzeko, ordea, erreforma egin beharra dauka. Erreforma sakona, ezinbestean, honako puntu hauek aztertu beharko dituena:

1. Irakasle/ikasle ratioa txikitzea: Gaur egun ikasgeletan irakasleek dituzten ikasle kopuruak gehiegizkoak dira. Hizkuntzak egoki lantzeko ikasle kopuruak murriztea ezinbestekoa da. Izan ere, komunikazio-aukerak sortu behar dira ikasgeletan, irakaslearen bakarrizketa gaindituz eta ikasle guzti-guztiei komunikatzeko aukerak eskainiz. Hizkuntzaren lanketak talde txikiagoak b e h a r d i t u e t a g a i n e r a , t a l d e txikiagotan, irakaskuntzaren kalitatea h a n d i t u k o l i t z a t e k e a r r e t a pertsonalizatuagoa bermatzen delako horrela.

2 . I r a k a s l e e n h i z k u n t z a r e n kalitatearen areagotzea: Hizkuntzen irakaskuntzak eredu egoki eta garbiak eskatzen ditu, bereziki, gutxiago erabiltzen diren hizkuntzen kasuan. Nagusiki, irakasleek eskaintzen dute eredu hori eta, euskara ama hizkuntza ez duten gazteen kasuan eta zentzu horretan bideak eskaini behar zaizkio irakasleriari haien hizkuntza hobetzeko. Nafar Gobernuak ez du irakasleriaren hizkuntza-maila hobetzeko plangintza egokirik eta ez du kontuan hartzeko inbertsiorik egiten alor horretan.

NAFARROAKO GOBERNUAREN SIRENA KANTUAK Orain ingelesa sustatzeko eleaniztasuna ezinbestekoa dela dio, baina azken mende laurdenean Nafarroa erdian euskaraz ikastea legez debekatu du.

Page 5: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 5

3 . L a n g i l e e z i r a k a s l e e n e u s k a l d u n t z e a : B e n e t a k o euskalduntzea lortzeko pertsonak ez ezik, espazioak ere euskaldundu behar dira, horrela bakarrik lortuko dugu berezko erabilera. Zentzu horretan, bai jantokietan, bai garraioan aritzen diren profesionalek euskararen ezagutza nahikoa izan behar dute. Erdal elebakarrak bere presentzia hutsarekin erdararen erabilera inposatzen du. Ikastetxea, beraz, euskararen espazioa den neurrian euskararen erabilera areagotu eta hizkuntza maila hobetu daiteke.

4. Ebaluazio-sistema egoki bat e z a r t z e a : N a f a r G o b e r n u a irakastereduak aldatzen ari da, baina, ez du behin ere ebaluatu Hezkuntza S i s t e m a r e n e m a i t z a hizkuntzei dagokienean. E b a l u a z i o z o r r o t z a ezinbestekoa da helburuak betetzen ari ote diren ezagutzeko, eta horrela ez balitz bitarteko gehiago eskaintzeko.

5 . B e t e b e h a r r e k o h e l b u r u a k e z a r t z e a ( B 2 , B 2 , B 1 ) : I r a k a t s i beharreko hizkuntza kopuruaz maiz hitz egiten da, baina, eztabaida horretan ez da a ipa t zen ze in den l o r tu beharreko maila. Gure ustez, er re for ma egok ia eg inez , Hezkuntza Sistemak honako helburu hau lor lezake: B2 euskara eta gaztelaniaren kasuan eta B1 atzerriko hizkuntzaren kasuan. Helburu hori jada kasu askotan betetzen da, eta betetzen den kasu guztietan D ereduan lortzen da. Beraz, argi dago helburu lorgarria dela belaunaldi berri guztientzat eta argi dago eleaniztasuna bermatuko duen erreformak D eredua izan behar duela abiapuntu.

6. Ikastetxea eta bere ingurune hurbilaren arteko harremanen areagotzea: Komunikazioa ekintza soziala da, pertsonen artean garatzen dena baina, gizarte-espazio jakinetan ematen dena. Funtsezkoa da pertsonak euskalduntzearekin batera, gizarte-espazioak ere euskalduntzea. Bide horretan ikaste-prozesuan dauden ikasleei begira gizartean d a u d e n a u k e r a k z e i n d i r e n ezagutaraztea garrantzi handikoa da. Ikastetxea eta ingurune hurbilaren artean zubiak eraiki behar dira ikas

p ro z e s u a bu k a t z e a n g a z t e e k euskarazko erreferentziak izan ditzaten.

7.Ikasgeletan erabiltzen diren materialak egokitzea: Material asko eta asko edukien ikuspegitik daude sorturik. Hau da, ezagupen jakin batzuk lantzeko pentsatu dira eta zeregin hori dute. Komunikazioa lantzeko estrategia berritzaileak behar dira eta zentzu horretan, gaur egun erabiltzen diren materialak a z t e r t u b e h a r d i r a komunikatiboagoak izan daitezen.

8.Ahozkotasunari garrantzia e m a t e a : H i z k u n t z e n funtzionaltasuna eskuratzen da nagusiki ahozko komunikazioa g a r a t z e k o

trebezia eskuratzen dugunean. Jende asko

dago bes te h izkuntza batean irakurtzeko gauza dena baina, arazo handiak dituzte, era berean, ahoz komunikatzeko. Arazo hori ez da arrotza guretzat. Hori dela eta, ikasgeletan ahozkotasuna bereziki landu behar da eta horretarako irakasleak prestatu behar dira, horretarako estrategiak eta tekniken jabe izan daitezen. Puntu hau estuki erlazionaturik dago ratioarekin. Izan

ere, ratio handiak daudenean i k a r a g a r r i z a i l t z e n d a ahozkotasunaren lanketa klaseetan denbora ikasle askoren artean banatu behar delako.

9 . H e z k u n t z a S i s t e m a n inbertsioak areagotzea: Emaitzak hobetuko baditugu, ikasle eleanitzak nahi baditugu ezinbestean Hezkuntza Sisteman inbertsioak areagotu beharko dira. Diru inbertsioak areagotzea aurreikusten ez duen Hezkuntza Sistemako erreforma batek ez du etorkizunik. Ratioak txikitzeko, irakasleak prestatzeko, i rakas leak ez d iren langi leak euskalduntzeko eta oro har, pauso bat harago emateko dirua inbertitu

beharra dago.

10. Eskola Komunitatearen motibazioa areagotzea: G a z t e e n e u s k a l d u n t z e a Hezkuntza Sistemaren ekarpen nagusia da, baina, euskara normalizatzea denon ardura da. Beraz, garrantzi handikoa da Eskola Komunitatearen motibazioa areagotzea denak inplika gaitezen proiektuan. G u t a r i k o b a k o i t z a ezinbestekoa da prozesuan, hartzen ditugun erabakien baitan eta hartzen ditugun portaeren baitan datza euskararen etorkizuna.

11. Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren e s k a i n t z a r e n e u s k a l d u n t z e a : Hezkuntza Sistemak ez du etenik. Euskaraz ikasi duten gazteek hizkuntza b e re a n b e h a r d u t e segida. Goi-mailako irakaskuntzak hizkuntza a l o r r e a n e r e g o i mailakoa behar du izan.

1 2 . B e l a u n a l d i berriak euskararen

n o r m a l i z a z i o a z k o n t z i e n t z i a t u k o d i t u e n c u r r i c u l u m b a t ez a r t ze a : H e z k u n t z a S i s t e m a k f u n t z i o kontzientziatzailea ere badu. Ez da nahikoa hizkuntza eskaintzea, euskara normalizatzearen garrantzi sozialaz ere jabetu behar dute ikasleek katea eten ez dadin.

Page 6: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 6

30 URTE ONDOREN, HEZKUNTZAN EREHUTSUNE UGARI EAEko Lanbide Heziketan zein Unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea urraturik.

2009ko abenduan Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle izateko lan deialdia egin zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Guztira 451 lanpostu eskaini ziren, 320 Bigarren Hezkuntzan eta 131 Lanbide Heziketan. Bada, gezurra badirudi ere, hiru hamarkada ondoren, oraindik ere hezkuntzako lan deialdietan gutxieneko euskara gaitasuna bermatzen ez duen irakaskuntzako 1. hizkuntza-eskakizuna eskatzen jarraitzen dute. Guztira 1. hizkuntza eskakizuna 94 lanpostutan eskatu da oraingoan, eskaintzen diren bost lanpostutik batean (%21); Bigarren Hezkuntzan zazpi lanpostutik batean (%14); eta Lanbide Heziketan hiru lanpostutik batean (%37).

H i r u h a m a r k a d a o n d o r e n e t a i r a k a s k u n t z a k o 1 . h i z k u n t z a -eskakizunaren gabeziak ezagunak diren arren, gutxieneko euskara gaitasunik ez duten irakasleak kontratatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak eta batez ere Lanbide Heziketan, non eta lan mundua euska lduntzeko es t rateg ikoa den irakaskuntzan.

Baina hori ez da guztia, izan ere, lan-deialdian ikus daitekeenez, Bigarren

Hezkuntzako lanpostuetan ikasgaia A, B eta D ereduetan emango dela jasotzen da, baina Lanbide Heziketan D eredua desagertu egiten da. Ez da D ereduan ikasgaia emango duen lanposturik eskaintzen. B ereduan ikasgaiak emateko 2. hizkuntza-eskakizuna d u t e n l a n p o s t u a k eskaintzen dira, baina D ereduan emateko b a k a r b a t e r e e z . Z e r g a t i k ? B a d a , sinesgaitza badirudi ere, 30 urte ondoren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketan D ereduko eskaintza oso mugatua delako. Egun 96 ziklo eskaintzen diren arren, 47 besterik ez dira D ereduan gauzatzen.

Era berean, Bigarren Hezkuntzan 1. hizkuntza-eskakizun mugatu horrekin eskaintzen diren 21 lanpostu D eredurako izango dira, hau da, euskaraz ari den ingurunean euskara gaitasun nahikorik ez duten irakasleak sartuko dira.

Laburbilduz, hezkuntzako irakasleak euskalduntzeko IRALE programa abian jarri zenetik ia hiru hamarkada pasa diren arren, oinarrizko hezkuntzan irakasleak e u s k a l d u n t z e k o e m a n d i r e n aurrerapausoak ez dira oraindik Bigarren Hezkuntzara eta, batez ere, Lanbide Heziketara iritsi.

Are okerrago, atzerapausoak ere ematen a r i d i r a . I z a n e r e , B i g a r r e n Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako lan deialdia dela eta, berriki inolako hizkuntza-eskakizunik ez duten 300 irakaslek Eusko Jaurlaritzaren “traizioa” salatu dute. Haserre daude lan-deialdian lanpostu guzt ie tarako hizkuntza-eskakizuna eskatzen delako; nahiz eta, ikusi bezala, kasu askotan 1. hizkuntza-

eskakizuna besterik ez den eskatzen.

Bera iek ur te a skotan o inar r i zko h i z k u n t z a - e s k a k i z u n h o r i d u t e n lanpostuak betetzen aritu dira, baina inolako derrigortasun-datarik gabe, hau da, ez dute inoiz lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izan. Bada, inongo lotsarik gabe, euren egoera iruzurtia lau haizetara hedatzen dute, lan-deialdi honetan ezingo dutela parte hartu salatzeko, “diskriminatuak” sentitzen omen direlako. Gainera Lanbide Heziketan euskarazko eskaria oso urria dela argudiatzen dute, Bizkaian adibidez Lanbide Heziketan ari diren ikasleen %87ak ikasketak gaztelaniaz jasotzen omen dituelako.

Argudio benetan negargarriak, izan ere, beraiek euskararik jakin gabe 1. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzen ari direla aitortzen dute eta parean ikasle asko ikasgaiak gaztelaniaz jasotzen ari direla ere bai... Zein hizkuntzatan jasoko dituzte bada ikasgaiak, hainbat irakasle ikasgaiak euskaraz emateko gai ez badira?

0

25

50

75

100

2001-2002 2002-2003 2003-2004 2004-2005 2005-2006

%18%15%14%14%13

%3%3%3%4%4

%79%83%84%83%83

Lanbide Heziketako ikasleak irakastereduen arabera (2001-2006)

A eredua B eredua D eredua

Page 7: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 7

Egun hauetan, 30 urte bete dira EHUn lehen aldiz zenbait ikasgai euskaraz eskaintzen hasi zirenetik. Leioako Zientzia Fakultatean izan zen eta lehen pauso horiek, beste eremu askotan bezala, zenbait irakasle eta ikasleren lanari esker eman ziren. Euskara EHUn ez zen Unibertsitatearen beraren ekimenez abiatu. Egia esan, EHUn euskararen normalizaziorako aurerapauso guztiak ikasle eta irakasle euskaltzaleen lanari esker eman dira. Unibertsitatea beti atzetik aritu da

Bada, 30. urteurren hori dela eta, zenbait ekitaldi ospatu dira eta egunkariek, besteak beste, EHUn gaur egun ikasgai ia guztiak euskaraz egin daitezkela azpimarrtu dute, hiru hamakada hauetan asko aurreratu dela agerian utzi nahian edo. Gara egunkariaren arabera “gaur ikasgaien %80 baino gehiago euskaraz ematen dituzte EHUn” eta El Pais-ek “Euskal Herriko Uniberts i tatean derrigorrezko ikasgaien %95 euskaraz” ikas daitezkeela dio, “fisika barne”.

Errealitatea, baina, ez da hain baikorra: ikasgai gutiak gaztelaniaz egin daitezkeen bitartean, euskaraz kasurik onenean derigorrezkoak edo enborrekoak soilik egin daitezke eta aukerako gutxi batzuk. Joera hautazkoak ugaritzea eta enborrak gutxitzea den garai hauetan argi dago euskarazko eskaintza oso oso urria dela. Izan ere EHUko irakasleen bi heren ez dira euskaldunak (%63,7) eta eskolak euskaraz ematen dituztenak are gutxiago dira gainera, irakasleen laurdena baino ez (%25,3).

Horrelako eskaintza mugatuaren aurrean ikasle euskaldun askok, ezinbestean, gaztelaniaz jasotzen dituzte eskolak. Ikasle euskaldunak %55 diren bitartean, eskolak

euskaraz hartzen dituzten ikasle euskaldunak %35 dira, hau da, %20 gutxiago.

Beraz prentsaren lerroburu ponpoxoen atzean ezkutatzen den errealitateak agerian uzten du, hiru hamarkada ondoren, EHUn ere euskara normalizatzeko asko dagoela egiteko.

Irakasle eta ikasle euskaltzaleen ekinaren ekinez eta askotan unibertsitatearen beraren egoera gaindituz eman dira aurrerapauso gehienak, baina oraindik asko dago egiteko.

Eta errealitate trakets horrek euskararen normalizazioaren ikuspegitik bestelako ondorioak ere izan ditu hiru hamarkada hauetan EHUn prestatutako milaka eta milaka profesionalek ez baitute euskaraz lan egiteko gaitasunik eskuratu.

Laburbilduz, txalo ditzagun ongi egindakoak eta omen ditzagun euskararen alde lanean fin aritu eta ari diren guztiak, baina ez dezagun errealitatea datu ponpoxoekin ezkutatu. Biderka ditzagun gure ahaleginak euskararen normalizazioa azkartzeko, euskaraz ez daki ten profes ionalen “produkzioa” murriztuz eta profesional elebidunena biderkatuz.

Lehen aldiz euskaraz aritu zirenek bloga sortu dute: euskal lerroak abian.

EHUn 30 URTE ONDOREN EZ DAUDE IKASGAI GUZTIAK EUSKARAZ

Bada argudio lotsagarri hauek Eusko Jaurlaritzaren berehalako erantzuna jaso dute. Prentsaren bidez Coordinadora de Profesores de FP sin Perfil delakoak beraien “diskr iminazioa” salatu eta biharamunean, Hezkuntza Sailak komunikatua plazaratu baitu.

Zer tarako? I rakas le hor iek gainerako guztiek bezala arauak bete beharko zituztela esateko? Herritzarren hizkuntza-eskubideak egikaritu behar direla azaltzeko? Lan mundua euskalduntzeko Lanbide Heziketa euskalduntzea ezinbestekoa dela argitzeko?

Bada ez! Legea ez bete arren, dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez arren... langile interino bakar batek ez duela bere lanpostua galduko argitzeko.

Baina Coordinadorakoek gehiago lortu dute. Dirudienez, prentsa ohar bat publiko egitea nahikoa izan zaie gaia Legebiltzarrean aztertu eta bozka dadin lortzeko. Are gehiago, Legebiltzarraren gehiengoaren babesa ere erdietsi dute PSE eta PPren bozkekin.

Benetan ikusgarria prentsa-ohar labur batekin hain denbora gutxian lortu dutena... Araudiak dioena beraien kasuan ez dela be teko z iu r ta tu d i e Eusko Legebiltzarrak. Lobby lan bikaina e g i n d u t e b e r a i e n i n t e r e s pertsonalak herritarren eskubideen gainetik inposatuz.

Hau guztia ikusiz euskaldunon buruan galdera bat da nagusi: noizko horrelako eraginkortasuna euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzeko?

Orain 30 urte EHUn lehen euskarazko ikasketetan aritu ziren irakasle eta ikasleen omenaldian agintariek emandako aurrerapausoak azpimarratu zituzten, baina izan zen oraindik egiteko asko dagoela azpimarratu zuenik ere.

Page 8: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 8

IRUÑEKO UDALAREN EZABAKETA URTEAK

Ba al zenekien Iruñean kale izenak adierazteko 1998 txartel dagoela? Duela gutxi arte, gainera, ez zegoen irizpide bateraturik horretarako eta hainbat ziren ikus genitzakeen txartel desberdinak, bai diseinuari dagokionez baita hizkuntzen trataerari dagokionez ere. 2006tik, ordea, Udaleko Hiritar-Mugikortasun eta Segurtasun Sailaren bidez Iruñean txartel horiek guztiak irizpide berdinen baitan aldatzea erabaki zen. Hizkuntzari dagokionez, bi hizkuntzak jasoko dituen plakak behar dute izan. Eta zenbaitek pentsatuko du, “hara, modu orekatuan agertuko dira euskara eta gaztelania”. Bada, ez: idatzizkoan bi hizkuntza kudeatzen gaudelarik eta espazio berean kokatu behar baditugu, batak besteak baino lehenago agertu behar du halabeharrez; eta zein hizkuntza agertuko den lehentasunez erabakitzea hizkuntza-

politika konkretu bat egitea da; eta bi hizkuntza harremanetan daudenean eta bat minorizatua dagoenean, egoera diglosiko horri aurre egiteko ahulenaren alde egitea gomendatzen du Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsalak , hala ere, Iruñeko Udalak bere irudi

korporatiboan bertan “Ayuntamiento de Pamplona” letra tipo irakurgarriaren itzalpera kondenatu duen “Iruñako U d a l a ” f o r m a d i f u m i n a t u a g o a k g a z t e l e r a k o a r e n a l d e k o a p u s t u nabarmena agerian uzten du. Kale txarteletan ere, euskarazko formak eskuineko kokalekua hartzea erabaki dute,

gaztelania lehenetsiz eta Udalaren politikari eutsiz.

Kontua larriagoa bilakatu da eta oihartzuna ere izan du herritarren artean plaka berriak jartzen hasi direnean. Edo hobe esanda, 2006an aldatutako batzuk kentzen hasi direnean. Izan ere, Udalak berak hartutako erabakia ez da betetzen ari eta harago joaz, bi hizkuntzatan zeuden zenbait txartel gaztelania hutsez errotulaturik dauden beste batzuek ordeztu dituzte azken egunotan. Adibide bat aipatzearren, Cortes de Navar ra adierazten duen txartel berria ezarri dute Nafarroako Gorteak terminoa ere aipatzen zuena ordeztuz. Baina ez da kasu isolatua izan. Gogoan izan behar dugu 2009ko otsailean gaztelaniazko kutsu nabarmena zuen San Lorenzo inguruan kokatutako Calle Mayor kalea txartela kendu behar izan zuela Barcinaren exekutiboak udalbatzaren gehiengoak egindako kexaren harira, Mayor-Nagusia elebiduna ezartzea eskatuz. Are gehiago, 2009ko otsailaren 20ko osoko bilkurak NaBai, PSN eta ANVren gehiengoarekin Iruñeko kale guztietan errotulazio elebiduna berrezartzea onartu zuen, azken aldi hartan izan ziren “aldaketen” harira. Izan ere, UPNren Udal Gobernuak Kale Nagusian, Txantrean eta Mendillorrin gaztelania hutsez errotulatu zituen h a i n b a t k a l e , E u s k a r a r e n U d a l Ordenantza bete gabe.

Zer da, baina, euskararen ordenantza? Zer helburu du? Zergatik egiten da euskararena eta ez gaztelaniarena? Has gaitezen hasieratik.

Ordenantza baten funtsa gai baten funtzionamendua arautzeko marko juridikoa ematea da, eta legearen menpekoa izatea du ezaugarri. Edonork ezin du horrelakorik garatu: soilik berau betearazteko eskumena duenak defini eta g a r a d e z a k e o r d e n a n t z a b a t . O r d e n a n t z a k , b e r a z , a u t o r i t a t e desberdinek gara ditzakete, tartean Udalek. Jakina denez, anitzak dira udal batek kudeatzen dituen gaiak eta, ondorioz, arautzen dituenak hirigintzari dagozkionetatik hasi eta txakurrak kalera ateratzeko araudietara topa ditzakegu. Araudi horietan jasotzen direnak aurrera ateratzeko baliabideak (material zein

Gobernuaren ildo beretik, hizkuntza-paisaiatik ere euskara desagerrarazi nahian dabil Iruñeko Udala

Udalak berak hartutako erabakia ez da betetzen ari

eta harago joaz, bi hizkuntzatan zeuden

zenbait txartel gaztelania hutsez errotulaturik dauden

beste batzuek ordeztu dituzte azken egunotan.

Page 9: Urtarrila-Otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 9

POLITIKOKI ZUZENA

“Euskara nire eta nire hautesleen ideologiaren kontra doa” esatea p o l i t i k o k i z u z e n a d e n b a l o r a t z e n j a r r i t a , “egokitasunari” buruzko iritzi desberdinak sortuko lirateke akaso.

B a i n a “ z u z e n ” h i t z a r e n bigarren esanahia kontuan hartuz, zalantzarik ez dago mezu argia, hartzaile konkretu batzuei zuzendutakoa eta karga politiko nabarmenekoa izan dela Lizarrako Alkateak egin duen adierazpena, politikoki zuzena, alegia.

Z u z e n - z u z e n e a n e t a konplexurik gabe aitortu du gure herriko hizkuntzetako b a t e n e r a b i l e r a k b e r e ideologiaren aurka egiten duela, baina ez hori bakarrik, bere hautesleenaren kontra ere bai. Bi zehaztapen egin beharko genituzke, beraz: lehena, jarrera erasokor argia dagoela berriz e r e U P N a l d e r d i a r e n ordezkariengan. Bigarrena, Alkate karguan egonik ere soilik bere hautesleen ordezkari dela Begoña Ganuza anderea, eta ez lizartar guztiena.

Izan ere, alkate gisa uko egin dio bi hizkuntzatan dauden dokumentuak s ina tzea r i , kontuan hartu gabe hizkuntza hor ren erabi l tza i leak ere lizarratarrak badirela. Euskara Alkatearen bistarako atsegina ez da.

29/2003 foru dekretuaren inguruko informe juridikoa egitea eskatu du, euskara Lizar ran erabi l tzea legez kanpokotzat jo ote daitekeen aztertzeko.

Berez i a da UPN-k kasu batzuetan bere interesak aurrera eramateko zirrikitu legalak bilatu nahi izatea eta beste batzuetan, helburu be r a r ek in nosk i , l eg ea r i ezikusiarena egin eta arau g u z t i e n g a i n e t i k b e r e borondatea indarrean jartzea: I r uñean g er ta tzen dena , esaterako.

pertsonalak) esleitzen dira eta araua betetzen dela ziurtatzen du arau emaileak.

Bestalde, kontuan hartu behar da bi hizkuntzen arteko harremana desorekatua denean, egoera diglosikoa bizi duela hizkuntza gutxituak. Herritar guztiek betebehar berdinak dituzten momentutik, eskubide berdinak aitortu behar zaizkiela gizabidezkoa da. Beraz, gutxitua den hizkuntzari normalizatua izan dadin babesa ematea ezinbestekoa da, beste gauza batzuen artean, herritarrak berdintasunez tratatuak izan daitezen. Gauzak honela, administrazio publikoek beren erantzukizun soziala medio,

hizkuntza gutxitua nola erabili arautuz eta horretarako zer bide jarriko duen definituz, h izkuntza minor izatua berd in tasun parametrotan tratatua izan dadin baldintzak sortu behar ditu. Testuinguru horretan kokatzen da, beraz, euskararen ordenantza sortzea.

Bada, Iruñeko Udalak 1997an Euskararen Ordenantza onartu zuen. Bertan jasotzen

d i r e n a k b e n e t a n h i z k u n t z a b a t normalizatzeko nahikoa ote diren eztabaida bagenezake ere, dagokigun gairako bertan jasotzen diren erabakien betetze mailari buruz hitz eginen dugu. Ordenantzaren 8. artikuluaren arabera, “eraikin, kale eta eremu publikoetako errotulazioa elebiduna izanen da” eta 20.aren arabera “udal organo eskudunak kale-izendegi elebiduna onartuko du” adierazten da. 13 urte dira araudia onartu zenetik eta ezarpen erraza duten bi artikulu hauek aurrera atera ez izanak agerian uzten du exekutiboaren borondate falta eta euskara bazter uztearen asmo argia. Eta noski, harekin batera hiritar euskaldunak.

Gogoratu beharra dago administrazioarekiko a u z i e t a k o s a l a k 2 0 0 5 e a n “ U P N k Ordenantzan jasotakoak ez duela betetzen” a z p i m a r r a t u z u e l a e t a g a i n e r a t u “ordenantzari egokitzapena egin diotela legearen barruan mugitzeko”. Egokitzapen hori ordenantzaren murrizketa izan zela esan beharra dago. Beraz, kartelen festa egon da azken aldian eta hiritarrei, kasu honetan bai berdintasunez, koste ekonomiko polita ekarri d i o Uda la ren ego skor t zeak . I ku s i , Behatokiari egindako erreportajea.

Administrazioarekiko auzietako salak 2005ean “UPN-k Ordenantzan

jasotakoak ez duela betetzen” azpimarratu zuela eta

gaineratu “ordenantzari egokitzapena egin diotela

legearen barruan mugitzeko”.

Paul Bilbao Behatokiko zuzendaria.

Edozein kasutan ere, Iruñea eta Lizarrako bi adibide hauek oso ageriko lezioa uzten digute: babes legalak duen garrantzia. Argi dago legeak babesten duen guztia edo gutxia ez dela soilik gizabidezkoa dena. Alegia, jakin badakigu hizkuntz-eskubide guztiak ez daudela legez babesturik eta horregatik ez diotela eskubide izateari uzten. Egia da halaber, araua egiten duenaren interesen araberakoa dela eta aski eza dela maiz marko juridiko hori. Baina argi dago babes legalak bermea eskaintzen duela, bestela borondate politikoa esku maltzurretan geratzen dela hizkuntzaren kudeaketa. Ikusirik gainera nolako “borondatea” duen momentu honetan Nafarroan dagoen ordezkaritza politikoak, zenbaitetan zalantzazkoa iruditzen zaigun babes legalaren garrantzia agerikoa da.