Urtekaria - Dantza

6
ADIRA EGUNAK argitzen duenetik damutzen zaizkizunak. Gosaria kontrako eztarritik sartzen zaizu eta amorrazioak ez du deskantsu- rik hartzen: lantokian muturtu, bikotekideari ordainarazi, kaka zapaldu eta segi aurrera... Horrelakoetan, besteak ez dakit nola kon- pontzen zareten, baina nik dantzan bilatzen dut arnasa. Dantzan egin eta kitto. Kultura aurrekontuen murrizketa espira- lean gaude. Askoren iraunbizipenerako muga kritikoa hautsita, jarduerak bertan behera ge- ratzen hasi dira. Luzaz emandako urrats txi- kien bidez osatu den kultur sarea desegiten hasi da orain. Dantzan ez da hain larria kon- tua, ezer gutxi egituratuta zegoelako, ez gare- lako sare trinkoa josteko gai izan, eta orain arte tamalez, orain zorionez, administrazioarekiko menpekotasuna txikia zelako. Baina joskura soil ho- riek ere desegiten ari dira. Eta zer egiten dugu panorama beltz eta latz ho- rren aurrean? Dantza. Ostrukarena egitea izan dai- teke inorentzat, erantzun politiko indartsua beste norbaitentzat, barruko beharrari bidea ematea asko- rentzat. Ostruka, indioilar edo zapelatz, ez diogu dantzatzeari utziko gehien behar dugun unean. Badira estu eta larri dabiltzanak, proiektuak aurrera atera ezinik daudenak, osatutako lantaldeari eusteko komeriak dituztenak, sei hilabeteko epean leihoak itxi eta berriz ireki dituztenak... Baina oro har, krisi aroan, dantzaren alorrak, krisi aurretik zeukan osasun bera dauka. Antolaketa, egituraketa eta proiektuak adosteko gaitasunari dagokionez: mengela. Dantza bizi eta dantzan bizi nahi dutela erabaki duten milaka lagunen adoreari dagokionez: noranahikoa. Tren guztiak galduta, garaiz kanpoko jokabidean tematu den sektorea dirudi dantzarenak. Horren erakusgarri apirilean alorreko ordezkaritza zabal batek sinatu duen manifestua: Euskal Dantzaren Adierazpena. Erreibindikatiboa izateko beranduegi eta aintzat hartua izateko bigunegi. Barrura begirako keinua egin du euskal dantzaren alorrak, kanpora be- gira egiten direnak baino aintzat hartzen ez diren momentuan. Elkarrekin dantzatuta, nekez azal dai- teke hitz lauz, dantzaz bizitakoa. Mundua zenbat eta okerrago, orduan eta premiaz- koagoa da dantza. Ihesetik ere badu dantzak, egune- rokotik ihes egiteko gogoa, krisi ekonomikoa ahaz- tekoa, ankerkeriak lurperatzekoa, asperdura haustekoa.... Baina bizitzari aurre egitea ere da dan- tza, bizitzarekin dantzatzen ikastea, lagunekin zein arrotzekin dantzatzen erakusten digu dantzak. Mun- dua ulertzeko modu bat, bizitzeko modu bat. Dan- tzan bizi, bizi dantzan. dantza Oier Araolaza Dantzaria dantza ARGAZKI PRESS DANTZAN.COM (ARANTZAZU MUÑOAK HELARAZIA) Dantzan bizi, bizi dantzan B Zeraingo dantza-soka.

description

Urtekaria - Dantza

Transcript of Urtekaria - Dantza

Page 1: Urtekaria - Dantza

ADIRA EGUNAK argitzen duenetikdamutzen zaizkizunak. Gosariakontrako eztarritik sartzen zaizueta amorrazioak ez du deskantsu-

rik hartzen: lantokian muturtu, bikotekideariordainarazi, kaka zapaldu eta segi aurrera...Horrelakoetan, besteak ez dakit nola kon-pontzen zareten, baina nik dantzan bilatzendut arnasa. Dantzan egin eta kitto.

Kultura aurrekontuen murrizketa espira-lean gaude. Askoren iraunbizipenerako mugakritikoa hautsita, jarduerak bertan behera ge-ratzen hasi dira. Luzaz emandako urrats txi-kien bidez osatu den kultur sarea desegitenhasi da orain. Dantzan ez da hain larria kon-tua, ezer gutxi egituratuta zegoelako, ez gare-lako sare trinkoa josteko gai izan, eta orainarte tamalez, orain zorionez, administrazioarekikomenpekotasuna txikia zelako. Baina joskura soil ho-riek ere desegiten ari dira.

Eta zer egiten dugu panorama beltz eta latz ho-rren aurrean? Dantza. Ostrukarena egitea izan dai-teke inorentzat, erantzun politiko indartsua bestenorbaitentzat, barruko beharrari bidea ematea asko-rentzat. Ostruka, indioilar edo zapelatz, ez diogudantzatzeari utziko gehien behar dugun unean.

Badira estu eta larri dabiltzanak, proiektuak aurreraatera ezinik daudenak, osatutako lantaldeari eustekokomeriak dituztenak, sei hilabeteko epean leihoak itxieta berriz ireki dituztenak... Baina oro har, krisiaroan, dantzaren alorrak, krisi aurretik zeukan osasunbera dauka. Antolaketa, egituraketa eta proiektuakadosteko gaitasunari dagokionez: mengela. Dantzabizi eta dantzan bizi nahi dutela erabaki duten milakalagunen adoreari dagokionez: noranahikoa.

Tren guztiak galduta, garaiz kanpoko jokabideantematu den sektorea dirudi dantzarenak. Horrenerakusgarri apirilean alorreko ordezkaritza zabalbatek sinatu duen manifestua: Euskal DantzarenAdierazpena. Erreibindikatiboa izateko beranduegieta aintzat hartua izateko bigunegi. Barrura begirakokeinua egin du euskal dantzaren alorrak, kanpora be-gira egiten direnak baino aintzat hartzen ez direnmomentuan. Elkarrekin dantzatuta, nekez azal dai-teke hitz lauz, dantzaz bizitakoa.

Mundua zenbat eta okerrago, orduan eta premiaz-koagoa da dantza. Ihesetik ere badu dantzak, egune-rokotik ihes egiteko gogoa, krisi ekonomikoa ahaz-tekoa, ankerkeriak lurperatzekoa, asperdurahaustekoa.... Baina bizitzari aurre egitea ere da dan-tza, bizitzarekin dantzatzen ikastea, lagunekin zeinarrotzekin dantzatzen erakusten digu dantzak. Mun-dua ulertzeko modu bat, bizitzeko modu bat. Dan-tzan bizi, bizi dantzan.

dantza

Oier AraolazaDantzar ia

dant

za

AR

GA

ZK

IP

RE

SS

DA

NTZ

AN.C

OM

(AR

AN

TZA

ZU

MU

ÑO

AK

HE

LAR

AZ

IA)

Dantzan bizi, bizi dantzan

B

Zeraingo dantza-soka.

Page 2: Urtekaria - Dantza

dantza K R O N O L O G I A

60

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Batasun beharra. Kalitate handiagoko edo txikiagoko lanen estreinaldiez eta urterik urte edizioak pilatuzdoazen jaialdiez landa, aipatzeko moduko ezer gutxi eskaini ohi du dantzari eskainitako kronologia xumehonek. Aurten, zerbait nabarmentzekotan, Euskal Dantzaren Adierazpena nabarmendu behar dugu, bigauza garrantzitsu utzi baitu agerian: dantza tradizionalak lehenbailehen konpondu beharreko gaitz iaendemikoak dituela Euskal Herrian, eta orain arte sektorean izandako ezinikusi eta gaizkiulertzeak gainditzeaez dela hain zaila, horretarako borondatea egonez gero.

Europako maskaradak,argazkietan jasoak2012-03-13. Europako hemeretziherrialdetan egiten diren maskaradeiburuzko argazkien erakusketa irekizuten Bilboko Euskal Museoan, Inau-teria Europako erregea proiektuaren ba-rruan. Charles Freger frantziarrakegindako eta aukeratutako 60 erretra-tuk osatu zuten maiatzaren 20ra arteiraun zuen erakusketa.

Luzaideko bolantak, intereskulturaleko ondasun2012-03-28. Luzaideko bolantak in-teres kulturaleko ondasun ez-materializendatzea erabaki zuen NafarroakoGobernuak, urtebete lehenago Luzai-deko Udalak egindako eskariari meneginez. Aurrez, Lantzeko, Iturengo etaZubietako inauteriak ere intereseko on-dasun izendatuak zituen Gobernuak.

Etorkizuna Kontzeptuakonpainia sortu zen2012-04-04. Iparraldean euskal dan-tzaren alde indarrak biltzeko asmozsortu zen Etorkizuna Kontzeptua,Pello Labeyrie baionarraren zuzendari-tzapean. Dantza teknika berriak etasorkuntza lantzeko xedea duen taldeberriak urrian aurkeztu zuen bere lehenobra: Ravel jauna.

ʻIzanak dirau 1512ʼ lanarenlehen emanaldia Lasarten2012-04-14. Ibarrako Alurr dantzataldeak Izanak dirau 1512, Euskal He-rriaren azken 500 urteetako historiaardatz duen ikuskizuna aurkeztu zuenLasarte-Oriako Manuel Lekuona kul-tur etxean. Obrak Nafarroako errei-nuaren konkista zeukan abiapuntu, etabenetako historiak eta kondairak uz-tartzen zituen.

Dantzaz Blai topaketenbosgarren edizioa 2012-05-11. Dantzaz Blai, GazteBalleten V. Topaketak hasi ziren. Be-deratzi egunez, Dantzaz konpainia gi-puzkoarrak eta Suediatik etorritakoNudans taldeak hainbat emanaldi es-kaini zituzten, bakoitza bere aldetikedo biek elkarturik, Donostian, Luhu-son eta Ezpeletan. Horrez gain, dan-tzari gazteek eskolak hartu zituztenIratxe Ansa eta Urtzi Aranburu eskar-mentudunen eskutik.

Eszenika, 2012-13ikasturtean ere ez2012-05-23. EAEko Arte Eszeni-koen Goi Mailako Ikastegia (Esze-nika) martxan jartzeko gutxienez2013-14 ikasturtera arte itxaron be-harko zela esan zuen Noticias de Gipuz-koa-k. Gipuzkoar egunkariaren ara-

Zuberoako maskaradak, ikastoletako ikasle ohien eskutik2012-04-08. 2012 maskaradarikgabe igaroko zela zirudien, baina ur-tarrilean Xiberoko Ikastoletako IkasleOhien (XIIO) elkarteak iragarri zuen

beraiek hartuko zutela erantzukizuna.Beren burua prestatzeko denboragutxi izan zutela eta, bost maskaradabesterik ez zuten eman, apirilaren 8tik

maiatzaren 6ra. Gamere-Zihiga auke-ratu zuten azken emanaldirako, berezherri horri baitzegokion 2012ko mas-karadak plantatzea; gogoratu ezazueezbehar tragiko baten ondorioz era-baki zutela atzera egitea. Maskaradak2013an ematea erabaki zuen Gamere-Zihigak.

Sohütako Hoki auzoa eta Le-xantzü herria izan ziren XIIOko ki-deek, bozketaz, maskaradak egitekoaukeratu zituzten beste tokietako bi.Ikastolak omendu nahi izan zituztenhorrela. Sohütan dago gaur egunZuberoako ikastolarik handiena –bidaude guztira–; herrialdeko lehenbi-zikoa, berriz, Lexantzün ireki zuten,nahiz aspalditik ez dagoen han.

Aipatu behar da, halaber, emaz-teei ezohiko rolak ematea erabakizutela maskaraden antolatzaileek,buhameen nagusiarena esaterako.

NIC

OLA

SU

GA

RTE

Page 3: Urtekaria - Dantza

K R O N O L O G I A d antza

61

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

bera, Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailak berak baieztatu zuen Eszenikaez zela irekiko 2012-13 ikasturtean,hasiera batean iragarri bezala.

ʻErrimak oinetanʼ obra estreinatu zuten Leioan2012-06-02. Bertsolaritza eta dantzauztartzen dituen Errimak oinetan lanaaurkeztu zuten Leioako Kulturleioaaretoan. Aiert Beobidek eta Unai Eli-zasuk sortu zuten obra, eta Haatikdantza taldeak plazaratu.

Grezia eta Eslovakiako taldeak Lauarin jaialdian2012-06-27. Donostiako Goizaldi,Trebeska eta Eskola dantza taldeekantolatzen duten Lauarin jaialdiarenbosgarren edizioak berrikuntza izanzuen: lehen aldiz, hiriko auzo bateanbaino gehiagotan egin ziren emanal-diak. Greziako eta Eslovakiako taldebana izan ziren gonbidatuak ekainaren30era arte luzatu zen jaialdian.

IV. Nazioarteko FolkloreJaialdia Berangon2012-07-11. Berangoko IV. Nazioar-teko Folklore Jaialdia hasi zen, Simonde Otxandategi dantza taldeak antola-tuta. Bost egunez, hiru urtean behinegiten den jaialdi honek Alemania,Errusia, Mexiko eta Poloniako seitalde bildu zituen. Ohi bezala, EuskalHerriko talde bat ere izan zen gonbi-datua, kasu honetan Getxoko BiotzAlai abesbatza.

Portugaleteko NazioartekoFolklore Jaialdia 2012-07-21. Portugaleteko Nazioar-teko XXXVIII. Folklore Jaialdia ba-

Euskal Dantzaren Adierazpena aurkeztu zuten Eibarren

2012-04-21. Eibarko bonbarda-ketaren 75. urteurrenagatik egin-dako ekitaldien barruan, Kezkadantza taldeak BiharamunekoSoka-dantza ekitaldia antolatuzuen, Euskal Herri osoko doze-naka dantzariren parte hartzeaz.Aurretik, Euskal Dantzaren Adie-razpena aurkeztu eta sinatu zuten.Dantza tradizionala gorde eta sus-tatzearen garrantzia nabarmenduzuen Adierazpenak. Nahi duenorok izenpetu dezake Interneten.Batez ere sektorearen barruan ba-

tasuna sendotzeko sortu bazen ere,Euskal Dantzaren Adierazpenakagerian utzi zituen dantza tradizio-nalaren gabezia historiko batzuk,eta horiek gainditzeko eskatu zuen.Testuak ez zituen espresuki aipa-tzen, baina eskaria erakunde publi-koei zuzendu zitzaien nabarmen.Honakoak ziren eskari nagusiak:dantzaren dokumentazio zentropublikoa sortzea, formazioa egitu-ratu eta sendotzea, eta ikerkuntzariberebiziko bultzada ematea, iker-tzaile sarea berrantolatuz.

2012-03-26. ‘Xereta’ ikuskizuna aurkeztu zuen Gero Axular dantza taldeak, Do-nostiako Antzoki Zaharrean.

2012-06-30. Iruñeko Ortzadar taldeak Nafarroako konkistari buruzko ‘Libreaninçana’ ikuskizuna aurkeztu zuen Gayarre antzokian.

2012-07-01. Julia Sutton musikologo eta historialari ingelesa hil zen, 83 urte zituela.Berpizkunde dantzak eta euskal dantzak lotu zituen Suttonek bere ikerketetan.

labur- labur

Eibarko Udaletxean egin zituzten Euskal Dantzaren Adierazpenarenaurkezpena eta Biharamuneko Soka-dantza. / FELIPE LOYOLA-CC BY SA

Page 4: Urtekaria - Dantza

liatu zuten antolatzaileei, Elai Alaidantza taldeari, omenaldia egiteko,haren 50. urteurrena baitzen. Argen-tina, Errusia, Kurdistan, Mexiko etaVenezuelatik etorritakoekin batera,Juan Antonio Urbeltzen Argia taldeaaritu zen gonbidatu berezi modura; 35urte ziren Donostiako taldeak Portu-galeteko jaialdi entzutetsuan partehartzen ez zuela. Elai Alairen ibilbide-ari omenaldia egin zion Argiak, Aunitzurtez ikuskizuna eskainiz.

Nagore Indakoetxea etaIker Larunbe txapeldunPasaian2012-09-24. Iker Larunbe atarrabia-rrak eraman zuen txapela Pasaian jo-katutako XXXII. Gipuzkoar Aurres-kuko Euskadiko Txapelketan.Mikelats taldeko dantzariak, horren-bestez, bere hirugarren txapela erdie-tsi zuen, 2011ko edizioan bigarren ge-ratu ostean.

Nagore Indakoetxea errenteriarra,berriz, Euskadiko Doinu ZaharrekoVI. Txapelketaren garailea izan zen.Bigarren txapela zen Ereintza dantzataldeko kidearentzat: 2011n ere irabazizuen, bere lehenengo partaidetzan.

Dantzan.com, berriz martxan2012-10-01. Finantzazio arazoak zi-rela-eta urtarrilaren 1etik etenda egonostean, edukiak eguneratzen hasi zenberriro dantzan.com webgunea. Urtehasieran dantza munduko hainbat era-gilek bultzatutako babes-kanpainarenondorioz hainbat erakundek diru-la-guntza eman zuten, eta horri eskerheldu ahal izan zion dantzan-com.ekberriz lanari, nahiz eta laguntzak ez

zien segurtatzen etorkizuna epe lu-zean, ohartarazi zutenez.

Herri Uzta festibala Errobiherri elkargoan2012-10-12. Urriaren 12tik 14ra bi-tartean, Euskal Herri osoko 300 dan-tzari inguruk parte hartu zuen HerriUzta jaialdian. Jaialdia UztaritzekoHerri Soinu elkartearen ekimenez sortuzen, eta Arrangoitze, Ezpeleta, Itsasueta Luhusoko areto eta karrikak izan zi-tuen eszenatoki. Kataluniako talde batere egon zen gonbidatu berezi gisa.

ʻDonostia 1813ʼ balleta,Euskaldunak eta Dantzajaialdiaren barruan 2012-10-26. Bilbao Ballet elkarteak(ABBE) antolatuta, Euskaldunak etaDantza jaialdia egin zen zortzigarre-nez Bilboko Euskalduna jauregian.Ohi bezala, atzerrian dabiltzan euskaldantzari handiak ekarri zituzten jaialdi-rako. Kasu honetan, Alicia Amatriain

donostiarra, Stuttgarteko (Alemania)balleteko dantzari nagusia, eta AsierUriagereka mungiarra, Montecarlokoballeteko lehen dantzaria. Uriagerekakberak jaso zuen ABBEk urtero emanohi duen saria. Jaialdiaren beste une ga-rrantzitsu bat Donostia 1813 obraren es-treinaldia izan zen. ABBEren eskarizJon Ugarritza bilbotar koreografoakEuskaldunak eta Dantzarako propiosortutako lana zen, eta izenagatik errazigartzen denez, orain mende bi Gipuz-koako hiriburuan izandako sutearenhistoria zuen ardatz.

ʻBesta Berriʼ, Urbeltzenikuskizun berriaren estreinaldia2012-12-02. Juan Antonio Urbeltzekzuzendutako Besta Berri lanaren lehenemanaldia izan zen Bilboko Arriagaantzokian. Bost dantza taldetako iaehun kidek parte hartu zuten, CorpusChristi jaiaren jatorri paganoa azal-tzeko asmoz asmaturiko ikuskizu-nean.

dantza K R O N O L O G I A

62

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

labur- labur

2012-10-16. Kukai taldearen hamargarren urteurrena gogoratzeko erakusketaantolatu zuten Errenteriako Xenpelar etxean.

2012-10-25. Bilboko Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren hamalaugarren edizioahasi zen. Azaroaren 4ra bitartean, 22 konpainiak parte hartu zuten jaialdian, etaguztira zortzi estreinaldi ikusi ahal izan ziren.

2012-11-04. Nicolas Barneix Santa Graziko zamaltzain gaztea hil zen auto istri-puan. 25 urte zituen Barneixek.

2012-12-07. Zazpigarren aldiz egin zen ABBE elkarteak antolatutako DantzariGazteen Bilbo sariketa, Euskalduna jauregian. Irabazlea Paula García madrildarraizan zen.

Page 5: Urtekaria - Dantza

I R I T Z I A K E T A D A T U A K d antza

63

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

aur egun ulertzen den bezala,folklorea, herri honetan

behintzat, tradizio multzoa da, berebarnean hartzen dituena dantza,kantuak, musika... Baina folkloreterminoak ez du esanahi bera he-rrialde guztietan. Folkloreak mu-sika, dantza... hartzen baititu, bainabaita ere lengoaia, ekonomia, zu-zenbidea... herri bakoitzaren ohitu-raren zati diren elementuak. Eta ho-rrez gain, jai-egutegiari eta biziarenzikloari lotutako zenbait tradizio.Folkloreak, existitzeko, bizirik egonbehar du, eta bizirik egoteko ebolu-zionatu egin behar du, etengabeeguneratzen ari da, neurri handia-goan edo txikiagoan.

Deia, 2012-11-25

Folklorearen izaera

G

Emilio Xabier DueñasEusko Ikaskuntzako Folklore

Saileko presidentea

skoz gogorragoa izan da nireingurukoei dantzari izatea lan-

bide bat dela ulertaraztea. “Dantzagustatzen zaizulako egiten duzu,baina zein da zure ogibidea?” gal-detu ohi didate (...) Jendeak ez baituballetari buruzko askorik jakiten.Hedabideetan ere ez da gehiegiazaltzen, eta horregatik ez dute dan-tza karrera moduan onartzen.

Gaztezulo, 2012ko apirila

Dantza eta lanbideaA

Allister Madindantzaria

mateur eta profesional mun-duen arteko erdibidea... Ama-

teurrei ezin diezu galdegin ikusgarrianitz egitea. Horretan dugu muga-rria gainditu behar. Eta gure erakus-leihoa eremu berrietara hedatu. Az-kenean, dugun arazoa diruarena erebada. Geroz eta gehiago diru publi-koa da gure iturria, eta ikusi beharda zein heinetaraino izan daitekeen.Dantzariarentzat ere diru gastatzeabaita, inplikatzen den puntutik.Horri denari, gainera, gauza batlotua da: zer erakusten dugu, adibi-dez, kanpoko jendeari? Miarritzeraheldu diren enpresei, flamenkoaerakusten zaie kongresuetan. Zerga-tik ez zaie Euskal Herriari buruzontsa eraikia den gauza erakusten?

www.eke.org, 2012-09-28

Eremu berrietarahedatu

A

Peio Labeyrie Etorkizuna Kontzeptua

taldeko zuzendaria

GR

UB

ER

BA

LLE

TO

PE

RA

Euskal Dantzarien Biltzarrean federatutako dantza talde kopurua

252254

5757

3830

9898

4444

1525

0

50

100

150

200

250

0

50

100

150

200

2502002. urtean

2012. urtean

Iturria: Euskal Dantzarien Biltzarra.

ARABAn GIPUZKOAn BIZKAIAn NAFARROAn IPARRALDEn EUSKAL HERRIOSOAn

Page 6: Urtekaria - Dantza