URTEKO PLANA 2015-16 -...

34
Ordiziako Berritzegunea 2.2 BERTSIOA (2015-09-29) URTEKO PLANA 2015-16

Transcript of URTEKO PLANA 2015-16 -...

Ordiziako Berritzegunea

2.2 BERTSIOA (2015-09-29)

URTEKO PLANA

2015-16

1

AURKIBIDEA

1.SARRERA

2

2.BERRITZEGUNEKO URTEKO HELBURUAK

3

3.BERRITZEGUNEAREN FUNTZIONAMENDUA HOBETZEKO PLANA

9

4.ANTOLAMENDU ALDERDIAK

11

5.PRESTAKUNTZA JARDUERA-PROGRAMA

16

6.AHOLKULARITZAREN LAN PLANAK

23

7.BARNE PRESTAKUNTZA

30

2

1.SARRERA

Ikastetxea bere prestakuntza planaren protagonista den heinean, gure laguntza-zerbitzuak bete-betean zentzua hartzen du, irakasleak eta ikastetxeak baitira aholkularitzaren iparrorratza: ikasten duen erakundeari laguntzen eta irakasleak autonomiarantz ahalduntzen. Nahi genuke, ikastetxeetan dauden indar-gune guztiak agerrarazten saiatzea eta lortzea, zenbat praktika on, oraindik norbanakoarenak soilik... ezagutza hori sozializa dadin lan egitea. Kezkak eta erronkak ditugu baina esperientzia eta ezagutza handia ere bai, elkartrukerako oinarriak, irtenbideak aurkitzeko ardatzak. Gaur egun hezkuntza eragileok eskola inklusiboaren ikuspegia partekatzen dugu eta uste dugu curriculuma marko konpetentzialean errotzeak ikasle guztientzat aukera eta egoera anitzagoak, benetakoagoak eta kooperatiboagoak dakartzala. Ondorioz, datorren ikasturtean ere irakasleekin jarraitu nahi genuke curriculuma aberasteko xedez, ikasle bakoitzak dituen indar-guneak antzematen, gela kudeatzeko gaitasunak lantzen eta arazo-egoerak eta erronkak planteamendu didaktiko bezala, ikasleekin batera planteatzeko trebetasun profesionalak jorratzen. Hau guztia 15-16 Urteko Plangintza honen helburuetan islatzen eta aholkularitza eta prestakuntza-berrikuntza jardueretan jasotzen saiatu gara. Ikastetxe bakoitzean, berriz, ohi den bezala, bere testuinguruan, 15-16reko Ikastetxeko Esku-hartze Plana definitu eta garatuko dugu.

ORDIZIAKO BERRITZEGUNEA

3

2.BERRITZEGUNEKO URTEKO HELBURUAK

1. HELBURUA: Ikastetxeak ikasten duten hezkuntza-komunitateak eraikitzeko ardatza diren neurrian, BG-ak eraikitze prozesu horietan prestakuntzarako eta berrikuntzarako laguntza eskaintzea BERARIAZKO HELBURUAK JARDUERAK EBALUAZIO ADIERAZLEAK

Ikastetxeei lagundu, hezkuntza-komunitateko testuinguruaren ezaugarriei lotutako planak eta proiektuak garatzen

• Ikastetxe bakoitzari bere hezkuntza komunitateari egokitutako prestakuntza eta berrikuntza plangintza zehazten, antolatzen, garatzen eta ebaluatzen laguntzea:

- Ikastetxe barneko indar-guneetan eta praktika onetan oinarritu

- Barne ezagutzaren indarraz jabearazi

Ezagutza sozializatzeko ekintzen planifikazioan BG-ak sustatu du.

Planak garatzeko prozesuetan BG-ak parte hartu du.

Zonaldeko ikastetxe gehienek prestakuntza edota berrikuntza proiektuak garatu dituzte.

• Ikastetxean egingo dugun lana esplizitatu eurekin eta BG-aren laguntza zehazten duen “ituna” egin.

Ikastetxe guztietan ikasturte hasieran aurre ikusitako lana adostu da..

Berritzegunearekin egindako lana aztertu eta ondo baloratu da.

• Hezkuntza Proiektuak gaurkotzen lagundu, falta diren ikastetxeetan.

Zonaldeko ikastetxe publikoen % 50etan Hezkuntza Proiektua gaurkotu da.

Eredugarriak eta bikaintasunaren adierazgarriak izan daitezkeen ikastetxeetako esperientzia berritzaileak zonaldeko, lurraldeko eta EAEko gainontzeko ikastetxeekin partekatzea eta dagokienean ikastetxe hartzailetan tutorizazio prozesuak burutzen laguntzea.

• Gure bailarako ikastetxeen arteko praktika onen ezagutza, esperientzien partekatzea eta elkar lana eman dadin uneak sendotzea.

Mintegietan ikastetxeen praktika onen elkartrukatzeko uneak egon dira.

• Bikaintasunezko praktikei balioa emateko, ikastetxe bertan egiten dutenari ziurtasuna eman eta antolatzen lagundu.

Bikaintasunezko praktiken inguruan aholkulariak kontrastea egin du ikastetxe bertan eta zabaltzeko proposamenak egin dira.

• Hainbat ikastetxetan tutorizazio prozesuak burutu ahal izateko laguntza eskaini, Bg-ari eskaera egiten zaion neurrian.

Tutorizazio prozesuetan laguntza eman da eta ondo baloratu da.

4

2. HELBURUA: Ikastetxeen prestakuntza eta berrikuntza prozesuetan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ezarritako lehentasunezko ildoak oinarrizko konpetentzien garapenerako sustatzen jarraitzea.

ILDOAK JARDUERAK EBALUAZIO ADIERAZLEAK Eleaniztasunerantz

Hezkuntza Sailak emandako argibideak jarraituz, ikastetxeetan Hizkuntza proiektuak berriztatzeko aholkularitza eskaini.

Hizkuntza Proiektu gida zenbait ikastetxeetan erabili da eta hainbat berrikuntza eman dira.

Proiektu eleanitzak sustatuko dira. Eleanitz proiektua duten ikastetxeen jarraipena, eta formazioa emango dien aholkulariekin koordinazioa burutuko da..

Eleaniztasun proiektua zonan areagotu da eta ikastetxe gehiago sartu dira.

Beste Berritzegunetako aholkulariekin koordinazioa burutu nda.

Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak geletan inplementatzeko aholkularitza eskaini.

Geletan euskararen erabilera areagotzeko estrategiak martxan jarri dira.

Euskaren erabilera bultzatzeko Partekatuz ikasi modalitatea erabiliko duen ikastetxeari gertuko jarraipena egin.

Partekatuz ikasi formazioaren ondorioz ikastetxean praktikara eraman da.

Hizkuntzen esparru didaktiko metodologikoaren inguruan (euskararen ahozko hizkuntzaren inguruan) formazioa eskainiko da.

Ahozkoaren didaktika formazio saioak eman dira eta formazioan parte hartu duten ikastetxe gehienetan urratsak eman dira.

Sare_Hezkuntza IKT Heldutasun Ereduan lorpen maila desberdinetan aurrera dezaten ikastetxeei aholkularitza eman: diagnosia egiteko Hezkuntza Sailak duen tresna landu, autodiagnosia egin, aurrera egiteko erronka estrategikoak definitu, aurrerabideak zehaztu, urratsak ematen eta maila lortzen lagundu.

IKT deialdian parte hartze duten ikastetxeek gehienek maila lortu dute.

Ikastetxeetako IKT dinamizatzaileei ikasgelako edukiak sortzeko

eta ikasteko prozesuan teknologi berrien integrazioa ahalik eta hobekien eskuratzeko prestakuntza eman.

Sare-hezkuntza mintegian IKT dinamizatzaileek sortu eta aplikatutako materialak moodle gunean eskura jarri dira.

5

Aniztasunean

elkarrekin bizitzen ikasi

Ikastetxeek egindako elkarbizitza planak sendotzeko eta bertan norabide berriak zehazteko, Bake eta Bizikidetza planaren Elkarrekin Bonus zabaldu eta ikastetxe bakoitzean egokitu bideratze hori eraginkor gerta dadin.

Elkarrekin Bonus bidea ezagutarazi da.

Hezkidetza Plana garatzeko formazioa eta baliabideak partekatu, eta lantzeko mintegia eskaini.

Hezkidetza proiektuak areagotu dira zonaldeko ikastetxeetan.

Ikasgela ardatz hartuz, aniztasunean elkarrekin ikasteko eta bizitzen ikasteko konpetentziak areagotzeko alderdi hauen lanketa egin :

aprendizai kooperatiboa duten metodologia interaktiboak irakasle eta ikasleen arteko erlazio positiboak didaktika eredugarriak.

Geletako sekuentzia didaktikoak hobetzeko proposamenak eskaini dira berritzegunean eta ikastetxeetan eta praktikara eraman dira.

Hezkuntza Sailak Eskola Inklusiboaren Plan Estrategikoari

lotutako deialdietan (Bidelagun, PREE, DC…) proiektuak diseinatzen, jarraipena egiten eta inferentziak egiten lagundu.

Programen xedea kontuan hartuz, inklusio ikuspegia bermatzeko eta hobekuntzak planteatzeko hausnartze prozesuak egin dira irakasleekin.

Aprendizairako eta partaidetzarako zailtasunak dituzten ikasleei, inklusioa ahalbideratzeko, aholkularitza eta prestakuntza eskaini:

- Garapenaren sustapena, esku-hartze goiztiarra egiteko programa markoaren inguruko argibide eta formazioa ikastetxe guztietan bereziki protokoloa landuz.

- Adimen gaitasun handia dituzten ikasleen jarraipena eta aholkularitza

- Adopzio bidean hezkuntza-premia bereziei erantzuna Eskola Inklusiboan txostena garatu

- Ikusmen urriko ikasleak Hezkuntza sistema barruan sartzeko curriculuma txostena garatu

Ikasketarako zailtasunak dituzten ikasle guztiei bere testuingurua aintzat hartuz erantzun pertsonalizatua eta talde mailakoa eman zaie.

Ikastetxe guztietan aurrera eraman da Garapenaren sustapena, esku-hartze goiztiarra protokoloa

Irakasleek ikasle baten beharrei erantzuna emateko suertatu zaizkien zalantzak argitzeko aholkua edo laguntza eskaerari erantzun zaio.

Ikastetxe guztietan (2 eta 3 urteko HH irakasleak, PT irakasleak eta kontsultoreak) prestakuntza jaso dute.

Kulturartekotasuna ikuspegia eta egoera berraztertu Ordiziako Inmigrazio teknikariarekin eta gainerako eragileekin saretuz eta aurrerabideak planteatu, ezagutu eta konpartitu, eta Beasaingo HHIn berariaz lantzea.

Zonaldeko ikuspegia berraztertu da eta lankidetza izan da udal teknikariarekin eta beste eragileekin.

Beasaingo HHIren proiektua garatzeko esku-hartzea izan da

6

Oinarrizko

konpetentzien lanketa, bai zehar-konpetentziak bai

disziplinarrak, ikastetxeetan

garatzea.

Marko konpetentzialen lanketarekin jarraitzeko ikasturte honetako prozesuak zuzendaritza guztiekin partekatu eta adostu zuzendarien mintegian.

Zuzendari mintegian prestakuntza eta jarraipena egin da.

Ikastetxeetan marko konpetentzialaren oinarrizko lanketa egin eta prozesuetan lagundu.

Ikastetxeetan marko konpetentzialaren oinarrizko lanketa egin da.

Konpetentzien markoa lantzeko geletako materialak aztertzeko Departamentuak egindako gida (Unitate didaktikoak egiteko eta ebaluatzeko irizpideak) ikastetxeen eskura jarri da.

Konpetentziek eskatzen dituzten berraldatzeak kontuan harturik, eta hala eskatutako ikastetxeetan, sekuentzia didaktikoak aberasten laguntzea.

Sekuentzia didaktikoak marko konpetentzialaren baitan aberasteko urratsak eman dira.

Bikaintasunerantz praktika onak eta ekimenen bidetik

15-16 ikasturterako Hobekuntza Planak ikastetxeetako Ebaluazio Diagnostikoko (ED) datuak aztertu eta hasierako mailan dauden ikasleen portzentaia esanguratsua den kasuetan, goranzko emaitzak lortzeko planak diseinatzen lagundu.

EDko datuak aztertu dira eta hasierako mailan dauden ikasleen goranzko emaitzak lortzeko aurrerabideak diseinatu dira.

IKTen Ereduaren auditoriak egin, ikastetxeek eskatu dituzten mailetan (IKTen Ereduaren 1. 2. edo 3 mailetan).

IKTen Ereduaren auditoriak egin dira eta erregistratuta gelditu dira Hezkuntza-Ikuskaritzako duen Kudeaketaren indikatzaileak tresnan (“Sistema Evaluador Basado en Indicadores de Gestión”).

Ikastetxeen autonomia pedagogikoa bultzatu eta lidergoa eraginkorra sustatu (1. helburuan jasoa)

Ikasle bakoitzaren gaitasuna ahalik eta gehien areagotzeko gelako diagnosiak eta estrategi proposamenak egin.

Aholkularitza jardunean autonomia xede izaten saiatu gara. Zuzendariekin landu da.

7

3. HELBURUA: Hezkuntza-komunitateko eragileen eta Laguntza Zerbitzuetako (Berritzeguneak, Inguru-gelak, IRALE …) kideen arteko sinergiak, lankidetza eta koordinazioa indartzea. BERARIAZKO HELBURUAK JARDUERAK EBALUAZIO ADIERAZLEAK

Hezkuntza-komunitateko eragileekin lankidetzan jardun ikasle guztien partaidetza eta arrakasta areagotzeko eskola inklusiboaren markoan

• Ikasleen beharretatik abiatuz eta bere egoera hobetzea helburua izanik, Hezkuntzan eragina duten erakundeekin (Udalak, Foru Aldundia, Osakidetza...) koordinazioak burutu eta sinergiak lortu. Erakunde hauekin ikasturte hasieran helburuak konpartitu eta plangintza adostua diseinatu.

• Laguntza zerbitzuek parte hartzen duten erakundeen arteko planak zehaztu dira eta jarraipena gauzatu da.

• Aurrera eramaten diren prozesuetan ikastetxeekin batera ikasleen inguruan sortutako egoera berezi eta konkretuen aurrean erakundeen arteko kolaborazioa sustatu da.

• Gizarte erronka berriei aurre egiteko erakunde anitzak elkartzen dituen proiektuak, euskararen normalkuntza, ingurumen hezkuntza eta hezkidetzakoak kasu, lankidetza edo koordinazioa bideratu.

• Aipatutako erakundeekin lankidetzan pausoak eman ditugu,

• Azpi-zonaldeko industria foroa eta hezkuntza eragileok Garapen Agentziaren bidez (Goieki) marko konpetzentzialaren ikuspegia partekatu eta eraikitzen jarraitu.

• Azpi zonaldeko eragileon lantaldean marko

konpetentziala landu da, kasuen metodologiaren bidez.

Berritzegune Nagusiren (BN) laguntzarekin esku-hartze zuzenak gure zonaldean bultzatu, gure berrikuntza eskaintza indartzeko

• HH etaparako curriculuma lantzeko saioak egitea. .

• HH etaparako lantzeko saioak burutu dira.

• Matematika ikuspegia, zientzia hezkuntza, orientazioa… lantzeko saioak egiteko aukeraz baliatzea.

• BN esku-hartzeak gure zonaldean gauzatu dira.

Berritzegune Nagusiarekin kolaborazioa eta elkar lana etengabekoa areagotu

• BNko prestakuntza eta koordinazio saioetan parte hartu eta proposamenaz baliatu.

• Aholkulariok koordinazio saio horietan parte hartu eta zonara egokitu dira.

Hezkuntza-ikuskaritzaren arteko harremanak indartu nahian, Berritzeguneko zuzendaritzaren eta PB

• Hezkuntza-ikuskaritzaren eta Berritzegunearen artean koordinazioa gauzatzea.

• Hezkuntza ikuskaritzarekin beharren arabera koordinazioa eman da.

8

Batzordearen artean koordinatzea. Ikerketa eta esperimentazioa ISEI-IVEI institutuarekin elkar lanean aritzea.

• Ebaluazio hezitzaileak prestatzeko, BGko LHko aholkulariak astelehenero ISEI-IVEI erakundearekin elkar lanerako gunean parte hartzea.

• Ebaluazio hezitzaileak prestatzeko, BGko LHko aholkulariak astelehenero ISEI-IVEI erakundearekin lanean aritu da .

9

3.BERRITZEGUNEAREN FUNTZIONAMENDUA HOBETZEKO PLANA Hobetu beharreko identifikatutako alderdiak:

HELBURU OROKORRAK EKINTZAK ARDURADUNAK DENBORALIZAZIOA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Ikastetxeetako beharrak diagnostikatzen laguntzea; beraien errealitatetik abiatzea eta geure esku-hartzea hartara egokitzea

- Aurreko ikasturteko azken bileran egindako hausnarketa eta ondorioak kontuan hartuz, ikasturte berrirako abiapunturako diagnosia egin.

Aholkulari erreferentea eta hpb aholkularia

Irailean

- Ikasturte desberdinetan izandako esku-hartzen arteko lotura egin da.

- Informazio et adostasun tresnan gure esku-hartzea diseinatu eta adostu.

Lehen hiru hilabetean

- Informazio eta adostasun tresnan jaso dira bi erakundeen arteko elkar lana.

- Departamentutik datozen ekarpenak edota lan proposamenak ikastetxeko errealitatean kokatu.

Ikasturte osoan zehar

- Departamentutik jasotakoa oso presente izan da esku hartze bileretan eta gaiak bideratu dira.

- Berritzeguneko gune desberdinetan jasotakoa ikastetxean egokitu, bultzatu, kokatu…

Ikasturte osoan zehar

- Berritzegunean jasotakoa ikastetxean kanalizatzeko bidea egin da eta bere inplementazioa bultzatu da.

- Berritzeguneko agente guztien ekarpenak (erreferentea, hpb, logopedak, fisioterapeuta, terapeuta okupazionala) esku-hartzeak koordinatu ikastetxeari erantzun bateratu bat emateko.

Ikasturte osoan zehar

- Berritzeguneko agente desberdinen arteko koordinazioa gauzatu da.

Berritzeguneko aholkularien esku-hartzea sistematizatzea ikastetxeetan: PBan, klaustroan, Bhko mintegietan... foro ezberdinetan diagnosiaren

- Aholkularien interbentzioak adosterakoan guneak eta denboralizaziok zehaztu eta hauen ebaluazioa eta jarraipena ziurtatu.

Berritzeguneko agente desberdinak

Ikasturte hasieran esku-hartze plana adosterakoan

- Diagnosia aintzat hartuz, gutxienez ziurtatu aholkularion presentzia ikastetxean hiru hilero bakoitzean gutxienez bi aldiz.

10

/eskaeraren arabera. Ikastetxeetan geure esku-hartzea gelako praktikarekin gehiago lotzea.

- Gelarako interbentzioak eta proposamenak egin, eta ahal den kasuetan, parte hartzea izan.

IAT Ikasturte hasieran esku-hartze plana adosterakoan

- Gelarako praktikak beraiekin diseinatu eta kasu batzuetan geletan esku-hartzeak behatu eta aholkularitza eman da.

Aholkulari eta batzorde guztien arteko elkar lana, ikuspegi markoaren eraikuntza, informazio-formazio transmisioa eta ildoen arteko lotura indartzen jarraitu

- Berritzeguneko klaustroetan aholkularion arteko aberastea eta koordinazioa bultzatzeko tarteak eta kanpoko bileretako idatziak ahal dela eskaini.

- Klaustro saioen balorazioak egin.

- Aholkulariontzako moodle ikastaroa sortu eta komunikazio iturri bezala erabili.

Pedagogi batzordea

Ikasturte osoan zehar

- Klaustroetan tarteak eskaini eta planifikatu dira.

- Klaustroetako balorazioak egin dira eta aurrerabide modura aintzat hartu dira.

- Aholkulariontzako moodle

ikastaroa sortu da. .

Berritzeguneko antolamendu eta aholkularitzaren eskuliburu gaurkotu.

- Berritzeguneko esku liburua osatu eta ikasturtean zehar hartutako erabaki eta prozedurak bertan jaso.

- Hezkuntza Sailak Berritzegunean kokatuta dituen baliabide pertsonal guztien esku-liburu bateratu (aholkulariak, EHE, terapeutak, fisioak).

Batzorde desberdinetako arduradunak eta

idazkari-dokumentalista

Ikasturte osoan zehar

- Eskuliburua aldatu eta egokitzapenak egin zaizkio.

- Talde desberdinen esku-liburuak aintzat hartuz Berritzegunekoa osatu da.

11

4.ANTOLAMENDU ALDERDIAK 4.1. Egutegia eta ordutegia

2015 – 2016 IKASTURTEA 2015 IRAILA URRIA AZAROA Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 6 1 2 3 4 1

7 8 9 10 11 12 13 5 6 7 8 9 10 11 2 3 4 5 6 7 8 14 15 16 17 18 19 20 12 13 14 15 16 17 18 9 10 11 12 13 14 15 21 22 23 24 25 26 27 19 20 21 22 23 24 25 16 17 18 19 20 21 22 28 29 30 26 27 28 29 30 31 23 24 25 26 27 28 29

30 ABENDUA 2016ko URTARRILA OTSAILA Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 6 1 2 3 1 2 3 4 5 6 7

7 8 9 10 11 12 13 4 5 6 7 8 9 10 8 9 10 11 12 13 14 14 15 16 17 18 19 20 11 12 13 14 15 16 17 15 16 17 18 19 20 21

21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24 22 23 24 25 26 27 28

28 29 30 31 25 26 27 28 29 30 31 29 MARTXOA APIRILA MAIATZA Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 6 1 2 3 1

7 8 9 10 11 12 13 4 5 6 7 8 9 10 2 3 4 5 6 7 8 14 15 16 17 18 19 20 11 12 13 14 15 16 17 9 10 11 12 13 14 15 21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24 16 17 18 19 20 21 22 28 29 30 31 25 26 27 28 29 30 23 24 25 26 27 28 29

30 31

EKAINA UZTAILA

Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 1 2 3

6 7 8 9 10 11 12 4 5 6 7 8 9 10 13 14 15 16 17 18 19 11 12 13 14 15 16 17 20 21 22 23 24 25 26 18 19 20 21 22 23 24 27 28 29 30 25 26 27 28 29 30 31

BERRITZEGUNEKO ORDUTEGIA: ASTELEHENETIK OSTEGUNERA: 8:30etatik 16:30etara OSTIRALETAN: 8:30etatik 14:30etara

Irailaren 1a:Ikasturte hasiera. Abenduaren 22tik urtarrilaren 11 arte: Gabonetako oporrak. Martxoaren 18tik apirilaren 4 arte: Aste Santuko oporrak. Uztailaren 15a:Ikasturte amaiera. Jai egunak: Urriaren 12a, abenduaren 7a eta 8a, otsailaren 15 (Inauteriak)

12

4.2. Ikastetxeak eta berritzeguneko kideen arteko elkar lana eta aholkularitza

Hezkuntza Sailaren ildoekin bat eginez eta Ordiziako Berritzeguneak azken urteetako planetan jaso bezala, aurten ere, aholkularitzaren lan sistematikoari indarra emango diogu. Ikastetxe bakoitzak bere erreferentea du, eta kasu gehienetan aholkulari honek HPB aholkulariarekin lankidetzan ikastetxeko aholkularitza burutuko dute. Bi aholkulariok lagunduko die ikastetxeari bere prestakuntzaren protagonista izaten eta ikasleengan eragin positiboa zuzena izaten.

Erreferentziazko aholkularitzaren prozesuak etengabeko ibilbidea du. Ikasturte hasieran Berritzeguneko aholkulariek IAT batzordean (Erreferente orokorra eta HPB aholkularia) Berritzeguneko Ikastetxearekiko esku-hartze planaren lehen zirriborroa osatuko dute. Dokumentu hau oinarri izango delarik, ikastetxe bakoitzean Pedagogi Batzordean edo Zuzendaritzarekin, elkarrekin egin beharreko ibilbidea definituko da eta adostutako Ikastetxeko Esku-hartze Plana osatuko da, bertan aholkularien esku-hartzeak zehazten direlarik.

Era berean, planifikatutako ostiraletan, IATak egingo dira ikastetxearen jarraipena eta aholkularitzaren ikuspegi komun bat aurrera eramateko. Ikasturte bukaeran, ikastetxe bakoitzean egin den IKASTETXEKO ESKU-HARTZE PLANA erreferentzia izanik, ebaluazioa burutuko da. Une honetan, ondorioak kontuan izanik hurrengo ikasturterako plangintzaren aurre-diseinua egingo da. Horretarako kontuan hartuko dira: Ikastetxeko Hobekuntza Plana, proiektuen deialdiak, ikastetxean antzemandako prestakuntza premiak eta Berritzegunearen eskaintza.

Aholkulariez gain berritzeguneko beste kide batzuk ere izaten dira ikastetxeetan, hala nola EHE (logopedak), fisioteraupeutak eta terapeuta okupazionalak. Ikastetxe bakoitzaren egoera eta beharren arabera ezarriak izaten dira. Bestalde, hautako kide batzuk euren jarduna puntuala edo aldakorra izaten dute, beharraren arabera etengabe egokituz. Hona hemen, eta oraingo egoeraren arabera, ondoren berritzeguneko kideen esku hartzeak ikastetxeetan adierazten duen taula.

13

HERRIA IKASTETXEA

AHOLKULARI ERREFERENTEA

eta HPBko AHOLKULARIA (IAT)

Berritzegunean kokatutako EHE (logopedak)

Fisioterapeuta eta

Terapeuta okupazioanala

Ataun JOXE MIEL BARANDIARAN HLHI Gema Aldasoro Ana Razkin Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Beasain ALKARTASUNA HLHI Pello Akizu Maribel Arin

Aitziber Agote

Beasain MURUMENDI HLHI Ana Unamuno Nekane Esnaola

Beasain LA SALLE S. JOSE HLBHIP Blanca Kerejeta Maribel Arin

Izaskun Baleztena Aitziber Agote Ohiana Hernandez (puntuala)

Beasain BEASAINGO IKASTOLA HLHIP Eva Aztiria Maddi Auzmendi Aitziber Agote Ohiana Hernandez (puntuala)

Beasain BEASAIN BHI Koldo Lopez Nekane Esnaola

Beasain GAUTENAko gela egonkorra Maribel Arin

Beasain ASPACE gela egonkorra Eva Aztiria

Beasain EPA BEASAIN ORDIZIA HHI Pilare Muxika

Ezkio-Itsaso EZKIO ITSASOKO HERRI ESKOLA HLHI Ana Unamuno

Gabiria BALENTZATEGI HLHI Eva Aztiria

Idiazabal AITA IPARRAGIRRE HLHI Ana Unamuno Eva Aztiria

Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Itsasondo URKIPE HERRI ESKOLA HLHI Nekane Esnaola

Lazkao SAN BENITO IKASTOLA HLBHIP Blanca Kerejeta Nekane Esnaola

Ana Razkin Izaskun Baleztena

Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Legazpi HAZTEGI IKASTOLA HLBHIP Eva Aztiria Irantzu Zubizarreta Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Legazpi DOMINGO AGIRRE HLHI Pello Akizu Eva Aztiria

Legazpi OLAZABAL BHI Koldo Lopez Gema Aldasoro

14

Legorreta UGARO HLHI Pello Akizu Nekane Esnaola

Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Olaberria OLABERRIA HLHI Nekane Esnaola Izaskun Baleztena

Ordizia JAKINTZA IKASTOLA HLBHIP Blanca Kerejeta Maribel Arin

Maddi Auzmendi

Ordizia URDANETA HLHI Ana Unamuno Gema Aldasoro

Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Ordizia OIANGUREN BHI Koldo Lopez Gema Aldasoro

Ordizia GOIERRI L.E. (ZIG gela ) Maribel Arin

Ormaiztegi SAN ANDRES HLHI Ana Unamuno Nekane Esnaola

Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Segura LAIOTZ HLHI Jose Maria de Juan Eva Aztiria

Segura EUSKAL GIROTZE BARNETEGIA Pello Akizu

Urretxu GAINZURI HLHI Ana Unamuno Maribel Arin

Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez (puntuala)

Urretxu J.M. IPARRAGIRRE BHI Koldo Lopez Maribel Arin

Urretxu URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA HLBHIP Blanca Kerejeta Gema Aldasoro

Irantzu Zubizarreta Begoña Ballesteros Ohiana Hernandez

Zaldibia LARDIZABAL HLHI Jose Mari De Juan Maribel Arin

Zerain ZERAIN HLHI Gema Aldasoro

Zegama ATXURI HLHI Ana Unamuno Gema Aldasoro

Izaskun Baleztena Begoña Ballesteros Aitziber Agote

Zumarraga LA SALLE-LEGAZPI HLBHIP Koldo Lopez Eva Aztiria

Maddi Auzmendi Ohiana Hernandez (puntuala)

Zumarraga EPA URRETXU ZUMARRAGAKO HHI Pilare Muxika Koldo López

15

4.3. Batzordeak eta lan taldeak

IEB (Ikastetxeko Esku hartze

batzordea)

PARTAIDEAK ORDUTEGIA MAIZTASUNA • LH AHOLKULARIA • BH AHOLKULARIAK • PROGRAMAKO AHOLKULARIAK (Ulibarri, IKT)

11:30etatik 13:00etara

Asteartero

IAT

(Ikastetxeko aholkulari taldea) • ERREFERENTZIAZKO AHOLKULARIA • HPB-KO AHOLKULARIA

13:00etatik 14:00etara Hiru hilean behin Ostiraletan eta beharren arabera

HPB

(Hezkuntza premia berezia) • HPB AHOLKULARIAK

11:30etatik 13:00etara Asteartero

HIZKUNTZA BATZORDEA • LH AHOLKULARIA

• BH AHOLKULARIAK • ULIBARRI AHOLKULARIA

11:30etatik 13:00etara

Astearteetan, hilean behin eta beharren arabera.

SARE_HEZKUNTZA • IKT PROGRAMAKO AHOLKULARIA • LH AHOLKULARIA • BH AHOLKULARIAK • ULIBARRI AHOLKULARIA

11:30etatik 13:00etara

Astearteetan, hilean behin

eta beharren arabera.

PEDAGOGI BATZORDEA • ZUZENDARIA

• AHOLKULARI DOKUMENTALISTA • IEB KOORDINATZAILEA • HPB KOORDINATZAILEA

8:30etatik 11:00etara

Asteartero

KLAUSTROA • ZUZENDARIA

• AHOLKULARI DOKUMENTALISTA • AHOLKULARI GUZTIOK

9:00etatik 11:00etara Ostiralero

16

EHE TALDEA

(entzumena eta hizkuntzako espezialistak)

• EHE IRAKASLEA K 13:00etatik 15:00etara Asteazkenero

EHE eta HPB koordinatzailea • EHE KOORDINATZAILEA

• HPB KOORDINATZAILEA 13:00etatik 14:00etara Ostiraletan hilean behin

TERAPEUTA

OKUPAZIONALA, FISIOTERAPEUTA eta HPB

KOORDINATZAILEA

• TERAPEUTA OKUPAZIONALA • FISIOTERAPEUTA • HPB KOORDINATZAILEA

13:00etatik 14:00etara Ostiraletan hilean behin

17

5.PRESTAKUNTZA JARDUERA-PROGRAMA Berritzeguneko mintegiak, ikastaroak eta lan taldeak Sailak bultzatutako lan ildoekin egindako lotura.

ILDOA: Oinarrizko konpetentzien garapena • MARKO KONPETENTZIALA

• ULIBARRI

• HIZKUNTZA MINTEGIA (AHOZKOTASUNA)

• MATEMATIKA

ILDOA: Bikaintasuneratz praktika onen eta ekintzaileratzen bidetik • MARKO KONPETENTZIALA

• GOLDEN 5

• ZUZENDARIEN MINTEGIA

• ORIENTATZAILE/KONTSULTORE

• IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

ILDOA: Eleaniztasunerantz • ULIBARRI

• BIKOTEKA IRAKURTZEN/IDAZTEN

• HIZKUNTZA MINTEGIA (AHOZKOTASUNA)

ILDOA: Sare_Hezkuntza: • IKT HELDUTASUNA

• SARE_HEZKUNTZA GELAN

ILDOA: Aniztasunean elkarrekin bizitzen

• MARKO KONPETENTZIALA

• GOLDEN 5

• HH BEHAKETA GOIZTIARRA

• LAGUNTZA TALDEETARAKO MINTEGIA

• HLE MINTEGIA

Prestakuntza MARKOA

ESKAINTZA 2015-16

18

2015-16 MINTEGIAK gainontzeko mintegi saioen datak ikus egutegian

IZENBURUA ARDURADUNA EMAILEA/ EGUNA 1. SAIOA ORDUTEGIA HELBURUAK

ZUZENDARIEN MINTEGIA

Pilare Muxika Batzorde

Pedagogikoa OSTEGUNA Urriak 22

9:00- 11:00

Perfilaren profesionalaren garapenean lagundu, marko konpetentzialerantz urratsak ematen jarraitzeko xedez: bai curriculum bai antolaketa mailan. Hezkuntza sailaren ildoetan eta zonaldeko testuinguruan oinarritu eta Ikastetxeen arteko elkarreragin positiboa bultzatu.

GELAKO PROIEKTUAK LEHEN HEZKUNTZAN

Blanca Kerejeta

Eva Aztiria

OSTEGUNA

Irailak 24

14:00- 16:30

-Ikastetxeetan garatzen diren sekuentzia didaktikoak Marko konpetentzialaren arabera aberastea aurreko urteetan landutako printzipioak kontuan hartuz. -Proiektu bat diseinuatu eta bere aplikazioa gelan egin ondoren, ebaluatu ( ezinbestekoa). -Oinarrizko gaien inguruko formakuntza eta gelako praktikan uztartzea( Ebaluazio formatiboa, autorregulazioa, pentsamen. errutinak, Bloom taxonomia, Marko konpetentziala, portfolioa, problema egoerak, errubrikak, aprendizai kooperatiboa,…) -Mintegikideek era kooperatiboan lan egitea, bai mintegian ( egindako lanak guztien eskura ipiniz eta elkarren arteko laguntza emanez), bai ikastetxeko formazio taldean ere (ikastetxeko formazio saioak diseinatuz), ikastetxeko proiektua sendotuz.

ULIBARRI Pello Akizu

ASTEARTEA

Urriak 13

14:30- 16:30

Lau urteko proiektuan jasotako helburu eta jarduerak ikastetxeetako urteko planera egokitzea, ekartzea eta bideratzea. Gelarako euskararen erabilera areagotzeko proposamenak bideratzea. Elkarrengandik informazioa trukatzea. Prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartu. Mintegia modu autonomoan dituen beharrak kudeatu eta erantzunak bilatzeko subjektu aktibo bihurtu.

19

HEZKIDETZA

Ana Unamuno

ASTEAZKENA

Urriak 21

10:30-13:00

Hezkidetza proiektuak modu eraginkorrean garatzeko prestakuntza ematea eta ikastetxeetako praktika onen partekatzea ahalbidetzea

LAGUNTZA TALDErako MINTEGIA HPB taldea ZEHAZTEKO

Urtarrila Martxoa Maiatza

9:00-12:00 Laguntza irakasleen garapena profesionala garatzeko hainbat gaien lanketa egin, prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea ikastetxean gauzatzeko.

IKTen EREDUAren Mintegia

MAILA GUZTIAK

Jose Mari de Juan ASTEAZKENA

Urriak 7

9:00-10:30

IKTen Heldutasun Ereduaren Dekretuaren 1. 2. eta 3. mailak garatzea deialdian parte hartzen duten ikastetxeetan. IKTen Heldutasun Eredua kudeatzea. IKTen Hobekuntza planak egiten laguntzea. Sare-Hezkuntza gelarantz orientabideak ematea ikastetxeei.

SARE-HEZKUNTZA GELA Jose Mari de Juan ASTEAZKENA

Urriak 7

10:30-12:00

Sare-Hezkuntza gela Deialdiaren kudeaketa aukeratutako ikastetxeetan Sortutako materialak eta baliabideak partekatzea beste ikastetxeekin.

GOLDEN 5

Blanca Kerejeta ASTEARTEA

Mintegia

Azaroa 24, Otsaila23,

Maiatza. 24

11:00-13:00

Golden5 eta Aprendizai kooperatiboa nola uztartu Marko konpetentzialean.

Ebidentzia jasaten ari diren maila desberdinak idatziz jaso eta praktika onak bezala garrantzia eman.

Programaren martxa ikastetxean nola sustatu: antolaketa, erabakiak, formazioa, tutoretzak,....

Sistematizazioa Donostiako

EHUko Irakasle-eskola

Mari Jose Lerarekin: Urriak 27, Urt. 26, Apir.26

9:00-13:00 15:00-17:00

-Golden5 Programaren oinarri teorikoak ( autodeterminazio teoria, atribuzio teoria, pigmalion efektua, perts. Oinarrizko beharrak...) eta Golden5 programaren 5 eremuak / gako urratsak. -Adituekin goizez: Aprendizai doitua eta Giro soziala. Berriekin: Harremanak eraikitzen, Familia eta Gelako kudeaketa.

20

HEZK.LAGUNTZARAKO ESPEZIALISTEN (HLE)

MINTEGIA HPB Taldea ASTEAZKENA

Azaroak 18 Otsailak 17 Maiatzak 18

15:00-17:00

Garapen profesionala garatzeko hainbat gaien lanketa: Kontentzio teknikak...

ENTZUMENA eta HIZKUNTZAKO

PERTSONAL ESPEZIALISTA

(ALE)ELKARLANEAN

HPB Taldea ASTEAZKENA Azaroak 25 Martxoak 2 Maiatzak 18

13:00-15:00

Detekzioa Eskuhartzea Baliabideak

ESKOLA AGENDA 21 Ingurugela

Edurne Huesa

ASTEARTEA

Irailak 15 (Oianguren Institutuan

prestakuntza) urriaren 6an,

azaroaren 10ean,

urtarrilaren 19an,

martxoaren 8an,

maiatzaren 31n.

9.30-11:00

21

LAN TALDEAK (Taldeak bere kabuz antolatzen du bere jarduna. Ikasturtean zehar beste lan talde batzuk sor daitezke.) INGELESA -

ASTELEHENA 1.saioa irailean 14:30-16:30

GORPUTZ HEZKUNTZA - ASTEAZKENA 1. Saioa urriak 20 14:30-16:30

HEZKUNTZA-INDUSTRIA FOROA

Goieki azpi-zonaldeko ikastetxeak

OSTEGUNA

1.saioa Irailak 24

11:30-13:30

Konpetentzien ulermenaren partekatzea: industria eta hezkuntza Konpetentzien garapena: ikasleak testuinguruko kasuak lantzen.

IKASTAROAK: Ikasturtean zehar definitu eta zehaztuko dira ikastaro puntualak beti beharrak eta lan ildoak aintzat hartuz.

GARAPENAREN SUSTAPENA, ESKU HARTZE GOIZTIARRA

Arduraduna: Nekane Esnaola, Ana Unamuno eta

Berritzegune Nagusia

OSTIRALA Irailak 4 9:30- 12:00

ORIENTATZAILEAK Arduraduna:

Bigarren Hezkun. Aholkularia

ASTEAZKENA

3 saio

9:30-12:00

HH Curriculuma

Arduraduna: Ana Unamuno eta

Berritzegune Nagusia OSTEGUNA Azaroak 5

Apirilak 14 14:30-17:00

HIZKUNTZA Ahozkotasunaren didaktika

(Zehazteko)

Arduraduna: Berritzeguneko

Hizkuntza batzordea

- - -

22

MINTEGIAK Egutegia 2015 – 2016 IKASTURTEA

2015 Iraila Urria Azaroa Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 6 1 2 3 4 1

7 8 9 10 11 12 13 5 _6 _7 8 9 10 11 2 3 4 5 6 7 8 14 15 16 17 18 19 20 12 13 14 15 16 17 18 9 10 11 12 13 14 15 21 22 23 24 25 26 27 19 20 21 22 23 24 25 16 17 18 19 20 21 22 28 29 30 26 27 28 29 30 31 23 24 25 26 27 28 29

30 Abendua 2016ko Urtarrila Otsaila Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 6 1 2 3 1 2 3 4 5 6 7

7 8 9 10 11 12 13 4 5 6 7 8 9 10 8 9 10 11 12 13 14 14 15 16 17 18 19 20 11 12 13 14 15 16 17 15 16 17 18 19 20 21

21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24 22 23 24 25 26 27 28

28 29 30 31 25 26 27 28 29 30 31 29 Martxoa Apirila- Maiatza Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 6 1 2 3 1

7 8 9 10 11 12 13 4 5 6 7 8 9 10 2 3 4 5 6 7 8 14 15 16 17 18 19 20 11 12 13 14 15 16 17 9 10 11 12 13 14 15 21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24 16 17 18 19 20 21 22 28 29 30 31 25 26 27 28 29 30 23 24 25 26 27 28 29

30 31

Ekaina Uztaila

Al Ar Az Og Or Lr Ig Al Ar Az Og Or Lr Ig 1 2 3 4 5 1 2 3

6 7 8 9 10 11 12 4 5 6 7 8 9 10 13 14 15 16 17 18 19 11 12 13 14 15 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

23

ZUZEN. GOLDEN5 G.Proiektuak

LHn AGENDA21 IKT

ULIBARRI HEZKIDETZA HLE

Hez.Lagun. Espe. LAGUNTZA Sare_hezkuntza

EGUNAK Iraila Urria Azaroa Abendua Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina

Zuzendaritza

22 19 21 25 21 16

Ulibarri

13 17 15 26 23 15 26 24

Golden5

27 24 26 23 26 24

HLE Hez.Laguntzarako

Espezialista 18 17 18

GPLH Gelako Proiektuak

LHn 24 15 12 10 14 18 17 14 19

Hezkidetza

7

28 25 20 2 27

Agenda21

15 6 10 19 8 31

Laguntza Taldea 3 28 10 26

IKT Eredua

7 2 24 11

Sare_hezkun

tza

7 25 17 25

24

6.AHOLKULARITZAREN TALDEKO LAN PLANAK PEDAGOGI BATZORDEA

ZER NOLA ADIERAZLEAK Aholkularitza eta barne lanaren antolaketa

koordinatua ahalbidetu eta diseinatzea • Jardun plana era koordinatuan eta norabide

berekoan eraikitzea. • UJPren etengabeko jarraipena eta ebaluazioa. • Barne prestakuntza antolatzea.

Bgko langiroa, partaide guztien ongizatea eta lanaren

eramangarritasuna ahal den neurrian denon artean bideratzen saiatzea.

Gaien lanketarako erabiliko den dokumentazioa ( deialdiak, Saileko dokumentuak, e.a.) aholkulariok guztion eskura jartzen dugula ziurtatzea.

Berritzeguneko klaustroa eta zonaldeko zuzendaritzen

mintegia prestatu eta ebaluatzea.

Ikuskaritzarekin koordinazioarekin jarraitzea.

15-16 ikasturterako Hezkuntza Sailetik jasotako lan ildoak eta eginkizunak, eskualdeko eskaeretan oinarrituta, UJP kontuan hartuz. Berritzeguneko batzorde guztien arteko koordinazioa, hausnarketak eta lan ildoak bermatuz. PBko kideek ordezkatzen duten taldearekin komunikazioa ziurtatuz eta elkarlaguntza sustatuz. Moodlen “ aholkularitza 14-15” ikastaroa sortu eta guztiok bertan dokumentazioa kokatuz Gaien lanketaren diseinua proposatu denon artean zehazteko eta garatzeko. Esanguratsuak diren urte honi dagozkion eremuak aurreikusiz eta klaustrokideekin eta zuzendaritzekin kontrastatuz. Ikastetxeetako hainbat egoera elkarrekin aztertuz eta baloratuz.

Barne lanaren koordinazio bilerak lankidetzan burutu dira. Barne prestakuntzaren kronograma egin eta burutu da Egoerak baloratu dira eta irtenbideak bilatzen saiatu gara. Aholkulariak lanerako behar duen dokumentazioa kokatuta dago BGko klaustroa eta zonaldeko zuzendaritza mintegiak UJPan aurreikusitako plangintzan arabera gauzatu dira. Beharren arabera koordinazioa eman da.

25

KLAUSTROA

ZER

NOLA

ADIERAZLEAK

Berritzeguneko Hezkuntza Proiektua egite lanetan jarraitu eta esku hartze marko bateratuaren garapenean sakondu

Lehenagotik genuen “Aholkularitza eredua” (Interbentzio eredua) (identitatea) gaurkotu eta adostu. Horretarako gure ibilbidean zehar egindako eskuliburua berritzeko arduradunak zehaztu

- BG-ko Hezkuntza proiektuaren zirrborroa egin da. - Batzorde bakoitzak bere prozedurak zehaztu eta eskuliburuko arduradunari azaldu dizkio. - Klaustroetan denbora eskaini da gaiaren lanketarako.

Oinarrizko Konpetentzien markoaren lanketarako ikastetxeetan garatu daitekeen lan sekuentzia landu eta zehaztu

Etapakako lan sekuentziak zehaztuz. Oinarrizko konpetentzien printzipioetan prestatuz. Ebaluazio Diagnostikoko prozeduretan eta emaitzen azterketan prestatuko den aholkulariak BG-ko klaustroan prestakuntza emanez.

Ikastetxe gehienetan garatu daitekeen lan sekuentzia zehaztu da. Konpetentzien ebaluaketarako ISEI IVEIko proposamenak aztertu dira.

Konpetentzien lanketaren ondorioz, aholkulariak sekuentzia didaktiko aberasteko proposamenak egin ditu.

Berritzeguneko Urteko Planaren eta Sailaren lan ildoen garapen egokia bermatzea.

Urteko planaren inguruan batzordeetan landutakoa klaustroetan zabaldu, aztertu eta erabakiak hartu dira.

Urteko planaren ebaluazio eta jarraipenerako tarteak hartu dira.

Berritzeguneko lanaren prozesua ebaluatzeko, egutegian talde osoa elkartzeko uneak planifikatuko dira: Berritzegunea astea.

Berritzeguneko asteak deritzogunak zehaztu, planifikatu eta abian jarri

Planifikazioa egin eta aurrera eraman da Hobekuntza Planaren ebaluazioa egin da

26

IAT

ZER NOLA ADIERAZLEAK

1.- Ikastetxeko Hobekuntza Plana, ikastetxeko proiektu desberdinak, Departamentuko lan ildoak , berritzeguneko mintegien formazioa ikastetxeko egitekoan uztartu eta ikastetxeko hezkuntza proiektuaren garapenean txertatzea.

Erreferenteak/ HPB aholkulariak:

- mintegietatik behar dituen norabideak edota oharrak aintzat hartuz.

- Ikastetxeetako proiektuak present izanik.

- Hobekuntza Planaren balioa eta presentzia bermatuz

- Ikastetxean egiten ari diren formazioei zentzua eta loturak ikus araziz.

- … * Erreferentzi bikoitza aholkularitza ereduaren alde egin arren, gure bailarako eta Berritzegunearen lan taldearen ezaugarriak ikusirik, hpb aholkulariek erreferentziazko aholkularitza lanak burutuko dituzte hainbat ikastetxeetan.

- Ikastetxeko batzordeen, zein deialdien optimizazioa

ikastetxeko Pedagogi Batzordean aztertu da.

- Ikastetxeko Hobekuntza Planak zentralitatea hartu du bai formazioan eta bai ikastetxeko hezkuntza proiektuaren garapenean.

- Mintegietan landutakoa ikastetxean zabaldu da.

2- Beharren arabera ostiraletan IATak planifikatu eta kudeaketa hobetu Intrawebean esku-hartzeak, aktak, jaso.

- Behar diren ostiraletan, denok espazio berdinean eta denbora mugatuan eginez.

- Esku hartzeak, aktak,…. Intrawebean jasoz.

- Behar izan denean, ostiraletan, IATak planifikatu eta aurrera eraman dira.

- Esku hartzeak, aktak… Intrawebean jaso dira.

27

IEB

ZER NOLA ADIERAZLEAK 1- Berritzeguneko urteko planen ezarritako helburuen garapena eta jarraipena, eta lan ildo bakoitzaren sustapena egitea. (ikus BG helburuak)

- Astero bilera sistematikoak eginez.

- BG Urteko plana uneoro oinarritzat hartuz eta doitze lana eginaz helburuen garapen maila eta helburu berriak txertatuz.

- Batzordea astero elkartu da eta urteko planean ezarritako helburuak bideratu dira.

- Urteko Plana sarri erabili da bileretan. - Urteko planaren betetze maila kontuan hartu da.

2-Ikasleen konpetentziak areagotzeko, aholkularien esku-hartzeak eragina izan dezan lan egitea.

- Ikastetxeetako esku-hartzerako estrategiak diseinatuz, partekatuz eta prozedura komunak adostuz.

- Gelarako praktika onak jaso eta hauek zabalduz.

- Landutako estrategiak eta prozedurak baliagarriak izan dira - Estrategiak partekatzeak aholkularitza eta esku-hartzea

erraztu du. - Konpetentziak garatzeko praktikak areagotu dira.. - Praktika onen jasotzea kopurua esanguratsua izan da eta

hauei zabalkundea eman zaie.

3.. Ikastetxetan egiten diren esku-hartzeen gainbegiraketa eta zalantzak bideratu.

- Gutxienez hiru hileko bakoitzean ikastetxe guztien gainbegiraketa eginaz.

- Ikastetxeen gainbegiraketak egin dira eta jarraipena eman zaie.

4.-Hezkuntza Departamentuak proposatutako hainbat batzordeen eginkizunak batzorde honetan txertatu (Hizkuntza batzordea, Aniztasun batzordea, Sare-hezkuntza batzordea eta Bikaintasunerantz batzordea). Besteak beste:

- BG Nagusitik eta Hezkuntza Sailetik datorrena elkar jarri, Ikastetxeetara zerbait zabaldu behar denean adostu (zer eta nola) eta jarraipena egin.

-Hezkidetza Planaren inguruko proposamenak taldean ezagutu, aztertu eta erabakiak hartzen joateko.

-Sare-Hezkuntzak, Eleaniztasunak eta Normalkuntzak dituen egitasmoetatik loturak bilatu aholkulari erreferentearen esku-hartzerakoan aintzat hartzeko

-Zonaldeko etapa ikuspegia eta proiekzioa izateko, Berritzegunearen esku-hartzearekin lotzeko.

- Departamentuaren ildo nagusi guztien lanketa bermatuz, horretarako kronograma batean zehaztuko da.

Lehenengo astean erreferentziazko aholkularitza eta programa eta deialdi bereziak izango dira (Hezkidetza, Aniztasuna, Elkarbizitza, Bikaintasunerantz…).

Bigarren astean Hizkuntza eremuak izango du tarte nagusia (Eleaniztasuna, Normalizazioa, Didaktika…). Hirugarren astean berriz lehen astean bezala.

Laugarren astean, aldiz, sare-hezkuntzak izango du bere tartea (Sar-hezkuntza gelan, Heldutasun eredua…)

- Kronograma egin eta bete da. - Errespetatu dira aste bakoitzerako aurre ikusitako lanketa

eremuak. - Aholkulari bakoitzak bere arduratik taldera eraman ditu

ekarpenak. - Ekarpenak aztertu eta baliagarriak izan dira. - Ildo nagusietatik eratorritako eginkizunak egoki bideratu dira

28

- eta abar (Ikus BG helburuak ildo bakoitzarekiko)

5- Ikastetxeetako esku hartzeen inguruan hartutako erabakiak eskuliburuan jaso.

- Erabakiak esku liburuan jasoz. - Daukagun tresnatik abiatu eta behar diren

aldaketak txertatuz.

- Erabakiak esku liburuan jaso dira.

6- Batzorde pedagogikotik datorrena bideratzea eta alderantzizko norabidean ere Batzorde pedagogikora tratatzeko gaiak eramatea, berak ikus dezan klaustrora nola bideratu.

- Koordinatzaileak bideratuko du informazio flujoa bi batzordeen artean.

- Klaustroan lantzen direla bermatuz. - Aholkularion barneko moodle ikastaroan

aktak eta baliabide interesgarriak dagokien azpi karpetan sartuz

BP eta IEBen arteko komunikazioa bi norabidetan eman da. Koordinazio bermatu dela ikustea eta desajuste handirik ez da izan informazioan, egin beharretan… Bileretako gai zerrendak eta aktak jaso eta eskegi dira,

HPB

ZER NOLA ADIERAZLEA 1.- Bailarako esku hartzea koordinatu eta adostu: HPBko ikasleen inguruan dauden deialdiak, baliabide pertsonal eta materialak kudeatu eta koordinatu. HPB ikasleen diagnostikoak egiteko pausoak eta materialak adostu eta orientabideak emateko ildoak elkar jarri. Logopeda-/EHI, fisioterapia, terapeuta okupazionala eta HLE-ekin koordinatu. BG00-k antolatutako prestakuntzetan parte hartu eta ondoren taldekideekin konpartitu.

- Arloko beharrak jaso, erantzuteko estrategiak pentsatu eta gaiak aztertu eta sakondu, ikastetxeko esku hartzearen gainbegiraketa eta auto formazioa eginez.

- Baliabide pertsonal eta materialaren inguruko bailarako egoera aztertu eta osatu da proposamen adostuak eginez.

- Ebaluazio sikopedagogikoa egiteko prozedurak eta tresnak gaurkotu dira. - Ikasleei buruzko bilerak burutu dira. - HPBko bileretan prestakuntza monografikoak landu dira.

29

2.- Aprendizaiarako eta partaidetzarako zailtasunak dituzten ikasleei erantzuteko, aholkuak emango zaizkie irakasleei: tutore, kontsultore, orientatzaile, PT-, HEI-ALE, HLE-.

- Ikasturtean zehar hpb-ko erreferentziazko aholkulariak ikastetxetan egingo diren saioetan.

- Aholkuak ahoz zein idatziz eman dira.

3.-Prestakuntzari erreparatuz, ikasturte honetan saiakera berezia egingo da kontsultoreekin arreta goiztiarrean sortzen diren zalantza eta beharrei erantzuteko detekzio espezifikoari, ikastetxean bertan egingo diren eskuartzetan.

- Ikasturtean zehar hpb-ko erreferentziazko aholkulariak ikastetxetan egingo diren saioetan.

- “Laguntza taldea Haur Hezkuntzan”mintegiaren bitartez

- Bailarako kontsultorak eta PTa ,Hhko detekzio espezifikoan izan dituzten zalantzak Bgko mintegian eta ikastetxetako eskuhartzeetan argitu dira.

4.- Ikastetxetako beharrei erantzute arren, hainbat gaien inguruko lanketa elkarrekin aurrera eraman.

- Ikastetxean bertan eta dituzten beharretatik abiatuz prestakuntza hori eraginkorra bihurtzen lagundu irakasleei.

- Lanketaren ondorioz, hainbat ikasleei buruzko orientabideak eman dira.

5.-Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen gurasoei kalitatezko erantzuna eman ahal izateko eskuhartzeak egin.

- Familiaren kolaborazioa sustatzeko, irakasleei lagundu aholkuak emanez.

- Familikin zuzeneko harremana izan beharraren arabera.

- Familiaren kolaborazioa sustatzeko, irakasleei lagundu zaie. Beharren araberako gurasoen bilerak burutu dira.

6.-Hezkuntza Laguntzarako Espezialistekin eskuhartzea. Prestakuntza burutu . Ikasturte hasieran lan plangintza gainbegiratu. Ikasleen inguruan koordinazio bilerak burutu. Hezkuntza Sailak eskatutako HLE publikoekin esleipena.

- “Zailtasunei aurre egiteko estrategiak” mintegian - Ikastetxean lan hitzarmena eta hpb ikasleen beharrak kontutan izanik lan plangintzetan jasota dauden aztertuz. - Ikastetxe bakoitzean burutzen diren bileretan. - BG bertan egingo den ikasturte

bukaerako saioetan.

- Ikastetxeko Hpb beharrei lan plangintzak erantzun

dira. - Ikastetxetan Ikasleen inguruko koordinazio bileratan

HLEk parte hartu dute. - HLE pubikoekin lanpostuen esleipena bilera burutu da.

30

7.- Hezkuntza Sailak proposatutako HPB ri lotutako baliabide pertsonal eta materialen proposamenak egin. Baliabide curricularren aholkularitza, kudeaketa eta gainbegiraketa egin.

- W67aren bidez proposamen eta kudeaketa lanak eginez.

- CNENak, salbuespeneko

errepikapenak....ikastetxean buruzko aholkularitza eta kudeaketa emanez

- Epeak errespetatuz baliabideen kudeaketaren proposamenak egin dira.

EHE TALDEA (Entzumena eta Hizkuntza)

ZER NOLA ADIERAZLEA 1.Komunikazioko eta hizkuntzako zailtasunak dituzten HPBko ikasleak tratatzea.

Komunikazio eta hizkuntza zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena eskainiz.

Komunikazioan eta hizkuntzan ikasleak hobetu du

2.Ikaslearen zailtasunei aurre egiteko estrategia komunikatiboa garatzea

Irakasleon artean estrategia pentsatuz eta diseinatuz.

Estrategia komunikatiboa garatu da

3.Hizkuntzaren arloan curriculuma egokitzea Ikasle bakoitzaren beharrak kontutan harturik helburuak zehaztuaz.

Hizkuntzarekiko bakarka egokitzapen curriculuma aurrera eraman da.

4.Ikastetxeko laguntza taldearekin, tutorearekin,familiarekin eta HPB aholkulariarekin eta EHE irakaslearekin biltzea, ebaluazioa egitea eta orientabideak ematea.

Ikaslearen inguruko pertsonal guztia hiruhilean behin edo beharraren arabera bilduaz.

Ikaslearen inguruko plangintza aurrera eraman da eta bilerak burutu dira.

31

EHE- HPB AHOLKULARIA ARDURADUNA

ZER NOLA ADIERAZLEA 1.- Ikasleak EHEn aldetik tratamendua jasotzeko irizpideak adostu eta hainbat erabaki hartzea.

- Berritzeguneko EHE irakasleak, HPBko aholkulariekin koordinatuz,

- Irizpideak eta erabakiak adostu dira.

2..- HPBko arduradunak EHE taldea informatzea (Bgko proiektuen informazioa)

- EHE koordinatzailearekin sistematikoki elkartuz

- Hainbat informazio pasatu dira

3.- EHE taldeak, HPB arduradunari informazioa ematea eta egindako lanketa azaltzea memoria, ordutegiak egin direla ziurtatzea.

- HPB arduradunak ikastetxetako HPBaholkulari bakoitzari eskura jartzen eta beharrak jaso direla ziurtatzen.

- EHE taldeak HPB ardunadunari informazioa eman dio hiruhilean behin.

EHE IRAKASLEA-IKASTETXEETAKO HPB AHOLKULARIA IAT

ZER NOLA ADIERAZLEA 1. Ikastetxeetan irailean EHE irakasle berriei aurkezpena eta bere esku-hartzea adostu.

- zuzendaritza eta laguntza taldean adostu bere eskuhartzea ;kasu batzuetan HPB arduradunarekin batera.

- EHE berria ikastetxean aurkeztu da. - EHE berriaren eskuhartzea adostu da.

2.- Ikastetxeko metodologia kontutan izanik, Ikasleari erantzun egokiena ematea

- Guztientzako eskola ikuspuntutik ikaslearen momentuzko beharrak aztertu eta erantzun inklusiboena eman, ahal den kasuetan, gela arrunteko curriculuma abiapuntua izanik.

- Bakarkako eskuhartzeetan Ikastetxeko metodologia kontuan izan da.

32

TERAPEUTA OKUPAZIONALA eta HPB AHOLKULARIA IAT

ZER NOLA ADIERAZLEA Guztientzako eskola ikuspuntutik ikaslearen momentuzko beharrak aztertu eta ahal den erantzun inklusiboena ematen saiatzea.

-TO-aren aurkezpena ikastetxe-ikastetxez egin kasu berrietan laguntza taldean. Ikasleen behaketak eginez. Tutoreei aholkuak emanez.

Ikastetxeak berriak direnean TO-aren aurkezpena egin da. Hainbat Tutorei orientabideak eman zaizkio

TERAPEUTA OKUPAZIONALA eta HPB AHOLKULARI ARDURADUNA

ZER NOLA ADIERAZLEA 1.- Terapia okupazionala zerbitzuaren antolaketa bailaran diseinatu.

- Beharrak aztertu, erantzuteko irizpideak eta prozedurak adostuz.

- Urteko plana egin da

2.- Ikasleekin erabiltzen den material espezifikoaren kudeaketa egin.

- Materiala eta ikaslea baloratuz beharraren arabera.

-Material ezpezifikoa kudeatu da

FISIOTERAPEUTA HPB ARDURADUNA

ZER NOLA ADIERAZLEA Fisioterapia zerbitzuaren antolaketa eta eskuhartzea zonaldean egin .

- Beharrak aztertu, erantzuteko irizpideak eta prozedurak adostu

Urteko plana eta memoria egin da.

FISIOTERAPEUTA HPB AHOLKULARIA IAT

ZER NOLA ADIERAZLEA

Behar berriak direnean, fisioren aurkezpena ikastetxean egin. Guztientzako eskola ikuspuntutik ikaslearen momentuzko beharrak aztertu eta ahal den

erantzun inklusiboena ematen saiatu.

-HPB arduradunak fisioarekin ikastetxean eskuhartzea definituz.

- Fisioarekin eskola inklusibaren inguruko lanketa egin da.

33

7.BARNE PRESTAKUNTZA

Hona ondoren ikasturte honetarako adostu eta planifikatu beharreko prestakuntzarako lan ildoak: - Sailak 14-17 ikasturteetarako zehaztuta dituen lan ildoei – Aniztasunean elkarrekin

bizitzen ikasi, Sare_Hezkuntza, Eleaniztasunerantz, Bikaintasunerantz praktika onak eta oinarrizko konpetentziak - buruzko prestakuntzak partekatu IEBan eta horrela dagokionean talde osoan.

- Praktika onen eta euren aldagaien identifikaziorako estrategiak landu irakasleekin jorratzeko eta zabalkunderako bideak erabili.

- Konpetentzien garapenaren inguruan sakondu iturri desberdinetatik BG barnekoak zein kanpokoak jasotako ideiak aztertuz eta esku-hartzetan uztartuz:

o Irakasleriaren profil profesionalean zein konpetentzia behar diren o Sekuentzia didaktikoak zein ezaugarri dituzten eta horien adibideak

ezagutu irakasle mailakoak eta ikasle mailakoak. o Zein estrategia didaktiko diren eraginkorrak o Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioaren oinarrizko printzipioak

- Aholkularion konpetentzia digitalaren inguruko plangintza bermatu konpetentzien

garapenean eraginkor diren aplikazioak ezagutuz eta erabilera bultzatuz.