VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

7
TESTU-IRUZKINA Alde batetik, Amerikako Estatu Batuek, inperio britaniarrak, Frantziak, Italiak, Japoniak, itunaren arabera potentzia aliatu eta elkartu nagusiak direnek, aliatu eta elkartu….eta bestetik, Alemaniak, honako erabakiak hitzartu dituzte: 42. art. Debekatuta du Alemaniak gotorlekuak eraikitzea, Rhinaren eskuinaldean zein ezkerraldean. 43.art. Debekatuta du, halaber, 42.artikuluan zehaztu diren lekuetan indar armatuak izatea eta biltzea. 45.art. Frantziako iparraldeko ikatz meategiak deuseztatzearen ordainetan… Alemaniak Frantziari Sarreko ikatz meategien jabetza osoa eta absolutua emango dio. 51. art. Alemaniari 1871ko Bake Itunaren eraginez emandako lurraldeak (Alsazia eta Lorrena) Frantziaren jabetzara itzuliko dira (....) 80. art. Alemaniak onartu eta zorrotz errespetatuko du Austriaren independentzia (..) 87. art. Alemaniak onartu egingo du Poloniaren independentzia (...). 119.art. Alemaniak uko egiten die potentzia aliatu eta elkartu nagusien mesedetan, itsasoaz gaindiko bere lurren gaineko eskubide eta titulu guztiei. 160.art. Alemaniako armadak bi betebehar baino ez ditu izango: bat, bere lurraldean bakea ziurtatzea; eta, bi, mugak zaintzea. 231.art. Gobernu aliatu eta elkartuek aldarrikatzen dute, eta Alemaniak hala onartzen du, Alemania eta bere aliatuak izan direla gobernu aliatuek eta beren nazioek gerraren ondorioz pairatu behar izan dituzten galera eta kalte guztien erantzule. Gerra Alemaniak eta bere aliatuek ezarri baitiete potentzia aliatu eta elkartuei egindako erasoen bitartez. 232.art. Gobernu aliatu eta elkartuek eskatzen dute, eta Alemaniak hala onartzen du, Alemaniak hartu behar duela potentzia aliatu eta elkartuetako gizarte zibilari eta jabetzei egindako kalteak konpontzeko ardura. 428. art. Rhineko mendebaldean dauden lurraldeak (...) potentzia aliatuen eta kidetuen tropek okupatuko dituzte, bermetzat, hamabost urtean (...)." 1

description

Historia Garaikidea

Transcript of VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

Page 1: VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

TESTU-IRUZKINA

Alde batetik, Amerikako Estatu Batuek, inperio britaniarrak, Frantziak, Italiak, Japoniak, itunaren arabera potentzia aliatu eta elkartu nagusiak direnek, aliatu eta elkartu….eta bestetik, Alemaniak, honako erabakiak hitzartu dituzte:

42. art. Debekatuta du Alemaniak gotorlekuak eraikitzea, Rhinaren eskuinaldean zein ezkerraldean.

43.art. Debekatuta du, halaber, 42.artikuluan zehaztu diren lekuetan indar armatuak izatea eta biltzea.

45.art. Frantziako iparraldeko ikatz meategiak deuseztatzearen ordainetan…Alemaniak Frantziari Sarreko ikatz meategien jabetza osoa eta absolutua emango dio.

51. art. Alemaniari 1871ko Bake Itunaren eraginez emandako lurraldeak (Alsazia eta Lorrena) Frantziaren jabetzara itzuliko dira (....)

80. art. Alemaniak onartu eta zorrotz errespetatuko du Austriaren independentzia (..)

87. art. Alemaniak onartu egingo du Poloniaren independentzia (...).

119.art. Alemaniak uko egiten die potentzia aliatu eta elkartu nagusien mesedetan, itsasoaz gaindiko bere lurren gaineko eskubide eta titulu guztiei.

160.art. Alemaniako armadak bi betebehar baino ez ditu izango: bat, bere lurraldean bakea ziurtatzea; eta, bi, mugak zaintzea.

231.art. Gobernu aliatu eta elkartuek aldarrikatzen dute, eta Alemaniak hala onartzen du, Alemania eta bere aliatuak izan direla gobernu aliatuek eta beren nazioek gerraren ondorioz pairatu behar izan dituzten galera eta kalte guztien erantzule. Gerra Alemaniak eta bere aliatuek ezarri baitiete potentzia aliatu eta elkartuei egindako erasoen bitartez.

232.art. Gobernu aliatu eta elkartuek eskatzen dute, eta Alemaniak hala onartzen du, Alemaniak hartu behar duela potentzia aliatu eta elkartuetako gizarte zibilari eta jabetzei egindako kalteak konpontzeko ardura.

428. art. Rhineko mendebaldean dauden lurraldeak (...) potentzia aliatuen eta kidetuen tropek okupatuko dituzte, bermetzat, hamabost urtean (...)."

1

Page 2: VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

1. Titulua: Versaillesko Ituna.Testua Versaillesko Itunaren zati bat da, konkretuki artikulurik aipagarrienak agertzen dira. 1919a, Parisko Konferentzian sinatutako bake akordioetako bat izan zen hori, konkretuki Alemaniarekin egindakoa da. Itun hori ekainaren 28an sinatu zen Versaillesko jauregian eta 1920ko urtarrilean indarrean sartu zen. Ekitaldi handia izan zen, eta garaileek baino ez zuten parte hartu bertan. Orduan, testuaren egilea kolektiboa da eta konkretuki potentzia garaile nagusiak izan ziren: Estatu Batuak, Frantzia, Erresuma Batua, Itailia eta Japonia.

Iturri zuzen baten aurrean gaude, testu mota itun bat izatean juridikoa da Lehen Mundu gerrari akordio horrekin eman zitzaion bukaera eta hemen agertzen diren artikuluak bete egin behar izan zituzten galtzaileek baina gaia politikoa da zeren eta jorratzen diren puntuak (Nazio Elkartetik kanpo uztea Alemania, lurraldeak bueltatzeko beharra, baldintza ekonomikoak edota militarrak…) erabaki politikoaz informatzen digute.

Jasotzailea publikoa da, ziur aski aurreko diplomazia sekretuarekin bukatzeko eta helburua sinatutako bake itunaren bidez Alemania ahultzea izan zen eta agerian geratzen da artikuluen hautaketan.

2. Laburpena:Irabazleek Alemaniari ezarritako bake baldintzak:

Rhin ibaiaren bi aldeetan gotorlekuak erakitzea debekatuta du. Zehaztutako lekuetan, debekatua du indar armatuak ezartzea eta biltzea. Frantziari Sarreko ikatz meategien jabetza osoa emango die. Alsazia -Lorena Frantziari bueltatzea. Austriaren independentzia errespetatu behar du. Poloniaren independentzia onartu beharko du. Potentzia irabazleek hartzen dituzte itsasoz gaineko kolonien eskubide eta titulu

guztiak. Armadak bi betebehar izango ditu: bakea ziurtatzea bere lurraldean eta mugak

zaintzea. Alemaniak onartzen du Alemaniaren eta bere kideen gerraren erantzukizuna. Potentzia aliatuen gizarte zibilari eta jabetzei egindako kalteak konpondu beharko ditu. Rhin ibaiko mendebaldean dauden lurraldeen okupazioa 15 urtez.

3. Termino geografiko-historikoak:a. Alsazia eta Lorena : Rhin ibairen mendebaldeko ertzan dauden germaniar izaerazko

luraldeak. Frantziak eta Alemaniak erreklamatu egin dituzte Aro Garaikidean zehar.b. Sarre : Alemaniako hego-mendebaldeko estatua. Saarbrücken da hiriburua.c. Rhin : Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da, eta 1.230 km-ko luzera du. Grisons

Kantoian (Alpeak, Suitza) sortu, eta Herbehereetan itsasoratzen da, Ipar itsasoan.

4. Azterketa: Testua bi zatitan egituratzen da. Lehenengoan, sarreraren zati bat baino ez da eta itunaren sinatzaileak agertzen dira. Geroago, akordioaren artikulu aipagarrienetako batzuk (42, 43, 45, 51, 80, 87, 119, 160, 231, 232 eta 428) irakur daitezke.

Testuaren hasiera aztertzerakoan, azpimarratzekoa da, Estatu Batuen, Frantzia eta Erresuma Batuaren iritzia nabarmendu zen. Italiaren eta Japoniaren papera minimoa izan zen itunaren erredakzioan. Halere, Wilson, Estatu Batuetako presidentearen proposamen batzuk onartu arren (Nazio Elkartearen sorrera…) testuan Frantziaren (Clemenceau) eta Erresuma Batuaren

2

Page 3: VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

(Lloyd George) gogortasun handiko iritzia nabarmentzen da. Alemaniako ordezkariek ez zuten akordioaren erabakietan parte hartu.

Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta Alemaniari aukera bakarra (Diktat) aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean, 1919ko ekainaren 23an, dolu eguna izan zen Alemanian, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta Weimarko Errepublika jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratu zuten hura.

Itunaren puntu nagusi eta eztabaidagarrien artean, gerra eragitearen erantzukizun osoa Alemaniari eta bere aliatuei leporatzea izan zen. Honenbestez, 231-248 artikuluen arabera, herrialde horiek desarmatu, hainbat lurralde galdu eta kalteordainak ordaindu behar zituzten aurkarien mesedetan. Itun hau zailtasun handiekin bete zuten 1922tik aurrera eta erabat urratua izan zen Adolf Hitlerren etorrerarekin.

Bai Alemaniako delegazioak eta baita Alemaniako gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (Diktat). Izan ere, Alemaniako ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia Alemaniak gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta historiara jotzen badugu ikus dezakegu, adibidez, Frantzia, Napoleon erori ondoren, ez zen inolaz ere hain gogor tratutua izan.

Testuan agertzen ez diren beste puntu gogor batzuk ere egon ziren: Nazio Elkartetik kanpo geratzea. Eupen eta Malmedy Belgikarentzat izan ziren; baita Moresnet ere. Schleswig-Holstein daniarren esku geratu ziren. Posen eta Mendebaldeko Prusiaren gehiengoa Poloniaren esku geratu zen. Danzig eta Memel Polonia eta Nazioen Ligaren menpe geratuko ziren hiri libreak

izango ziren. Lituaniak Niemen ibaiaren arroa lortu zuen. Merkataritzarako ontziteria galdu zuen eta barku gehiago eman beharrean izango zen,

aliatuei suntsitutakoen ordainetan. Bost urtez, 44 milioi tona ikatz, 371.000 abere, industria kimikoen eta botika industrien

ekoizpenaren erdia... bidali urtero herrialde irabazleei. Material militarrak eta armadako unitateak galduko zituen. Renania eta Rhin ibaiaren ezkerraldea desmilizaritatu behar zuten. Armadaren murrizketa: 100.000 soldadu eta 4.000 ofizial; artilleria handi, itsaspeko eta

hegazkinik ez. Gerrako materialak ekoiztearen debekua. Armadaren Estatu Gorenaren desagerpena. Alemaniako derrigorrezko soldadutzaren ezabapena.

Alemaniaren zigor ekonomikoaren ideia nahiko era argian azaldu ahal da. Aliatuek zera espero zuten: Dena ondo joanda, Alemaniak sinatu zuen zor kopuru handia eta urtez urte hainbeste diru ordaindu eta gero... zigor guztia XX. mendearen amaierarako kitatzea. Errealitatea da Alemaniak, 2010eko urriaren 3an, zorra guztiz kitatuta utzi zuen.

Britainiarren eta batez ere frantsesen partez nabarmentzen da Alemania umiliatzeko gogoa, baina horren gainetik, beldurra ere, zeren eta I. Mundu Gerra amaitu ondoren Alemaniaren kapazitate ekonomikoa ukitu barik zegoen eta bake egoera batean, erraz errekuperatu zezakeen bere gaitasun guztia.

3

Page 4: VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

Alemaniari ezarritako baldintza gogor haiek nazismoa altxaratu zuten eta ondorengo expantsionismorako aitzakia ezin hobea izan ziren.

John Maynard Keynesek aurreikusi zuen moduan, ordainezina izateaz gainera, sumindura eta etsipena sorraraziko zuen Alemaniako herritarrengan. Munduko Bigarren Gerrako arrazoi nagusienetako bat izanda, Alemaniak ordaintzen jarraitu behar izan zuen urte luzeetan.

5. Testuinguru kronologikoa:XVIII.mendetik Europako kanpo politika Orekaren teorian oinarritzen zen (honek esaten zuen, militarki herrialde guztiak berdinak zirela) XIX. mendetik aurrera ordea, oreka hori apurtzen hasi zen Alemaniako batasunaren ondorioz.

Ordutik, bi politika nabarmendu ziren Europan Otto von Bismarckena (Realpolit, 1890ra arte) eta Gillermo II.arena (Weltpolit, 1890tik aurrera). Realpolitaren helburua estatuen arteko bakea ziurtatzea zen aliantza sistemen bidez eta Weltpolitarena Alemaniaren nagusitasuna. II. industrializazioaren ondorioz, hazkunde ekonomiko handia egon zen eta Europako herrialdeetako enpresariak kolonietara joan ziren beraien eremua zabaltzeko asmoz, hainbat arrazoirengatik, baina honen eraginez lehia estu bat sortu zen metropolien artean, denek nahi baitzuten zatirik onenarekin geratu.Mundu Gerran bi bloke egon ziren: alde batetik, Aliantza Hirukoitza eta bestetik, Entente Hirukoitza. Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatzen zuten eta Entente Hirukoitza Erresuma Batuak, Frantziak eta Errusiak osatzen zuten. Turkia eta Bulgaria Erdialdeko inperioekin (Aliantza Hirukioitzeko herrialdeekin) bateratu ziren eta Grezia eta Errumania Entente Hirukoitzean sartu ziren. Europa guztiak parte hartu zuen gerran, Suitzak, Espainiak, Herbehereek eta Eskandinaviako herriek izan ezik. Laster, koloniak, Estatu Batuak eta Japonia gerran sartu ziren eta Europa mailakoa zen gerra mundu mailakoa bilakatu zen.

Gerrak hiru fase izan zituen: lehenengo fasea mugimendu gerra izan zen, bigarren fasea lubakietako gerra eta hirugarren fasea 1917-18 urteak.

Barnealdeko inperioen porrota, Estatu Batuak gerran sartzeak eragin handia izan zuen errefortzu beliko eta baliabide askoren iturri izan zirelako. Gerraren amaiera Rethondes hirian sinatu zuten potentzia aliatu garaileek eta Alemaniak 1918ko azaroaren 11n. Alemaniako armadak gerrako ontzidiak, hegazkinak eta arma astunak entregatu behar izan zituen. Tropa aliatuak ez ziren sartu Alemaniako lurraldeetara.

Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena burutzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.

Beste potentzia galtzaileekin sinatutakoak hauexek izan ziren: Saint Germain-go Ituna (1919), Austriarekin sinatua. Austriar-Hungariar Inperioaren

desagerpena ekarri zuen. Neuilly-ko Ituna (1919): Bulgariarekin sinatua. Horrek Egeo itsasoko irteera galtzen du

Greziaren mesedean. Trianon-go Ituna (1920): Hungríarekin sinatua. Sèvres-go Ituna (1920): Otomandar Inperioarekin sinatua. Inperio horren desagerpena

ekarri zuen.

4

Page 5: VERSAILLESKO ITUNA Testu-iruzkina Eginda

6. Ondorioak:I. Mundu Gerran hildako asko egon ziren, soldadu asko eta baita zibilak ere. Gerrak eragin zituen galera materialak oso handiak izan ziren. Estatu nazional berriak sortu ziren: galtzaile izandako inperioak desagertu ziren, Austro-Hungariar inperioa eta Otomandar inperioa adibidez. Aldaketak ere egon ziren nazioarteko harremanetan: Europak gerra aurretik izan zuen nagusitasun ekonomikoa eta gerra amaieran Estatu Batuek zuten, bait Europako ekonomiak menpean hartu ere.

Horrekin guztiarekin, hala ere, ez ziren Europako arazoak konpondu. Naziotasunen arazoa zegoen, Alemania eta Austria ez baitzeuden gustura ezarritako bake baldintzekin eta mapa berriarekin. Gainera, herrialde horietan izugarrizko ezegonkortasuna egon zen hogeigarren hamarkadan eta horregatik bietan sortuko zen errebantxa sentimendua eta hori izan zen Bigarren Mundu Gerra hastearen arrazoietako bat.

Pentsa daiteke logika osoz Versaillesko Itunean Alemaniari ezarritako baldintzak izan zirela II. Mundu Gerraren arrazoi nagusietako bat edo hobeto esanda II. Mundu Gerra Versaillesen alemaniei egindako umiliazioaren ondorioa izan zela.

Ziur aski W. Wilson Estatu Batuetako presidentearen proposamenak kontuan hartuz gero edota bera gobernuburu bezala jarraituz gero, historia beste modu batez garatuko zela baina, edozein kasutan, frantsesak eta britainiarrak arduratu behar dira haiek beraiek hartutako erabaki okertuaz.

5