CEBANCcursos.cdea.cebanc.com/moodle/pluginfile.php/2560/mod... · Web viewEta ideia hauek beste...

3
Izaera soziala duten ideiak, arimadun enpresak 2. mailako multiplataforma aplikazioen garapenako ikasleek euren proiektu teknologiko zein jasangarriak aurkeztu dituzte Tknikak antolatutko Ikasenpresa Kongresuan Eta pauso batzuk emanaz energia lortu bagenezake? Eta, sakelako telefono jasangarriagoak komertzializatzen baditugu? Eta, iragazki baten bidez ura edanezina edangarria bihurtuko bagenu? Eta, kotxe batean iragazki bat jarriaz CO2 isuria ezaba bagenezake? Hauek dira gure ikasleek erantzun nahi dituzten galderak eurek asmatutako enpresa-proiektuen bidez. Eta ideia hauek beste ikastetxe batzuekin partekatzera joan ziren aurreko astean Tabakaleran ospatutako Ikasenpresa Kongresura. Lanbide Heziketako gazteen artean ekintzailetza era praktikoan sustatzeko zein zeharkako konpetentziak lantzeko asmoz, sortu zen Tknikako Ikasenpresa heziketa programa. Aurtengo edizioan, 1.000 ikasenpresa baino gehiago parte hartzen dute bertan, eta Airtruk,

Transcript of CEBANCcursos.cdea.cebanc.com/moodle/pluginfile.php/2560/mod... · Web viewEta ideia hauek beste...

Page 1: CEBANCcursos.cdea.cebanc.com/moodle/pluginfile.php/2560/mod... · Web viewEta ideia hauek beste ikastetxe batzuekin partekatzera joan ziren aurreko astean Tabakaleran ospatutako Ikasenpresa

Izaera soziala duten ideiak, arimadun enpresak

2. mailako multiplataforma aplikazioen garapenako ikasleek euren proiektu teknologiko zein jasangarriak aurkeztu dituzte Tknikak antolatutko Ikasenpresa

Kongresuan

Eta pauso batzuk emanaz energia lortu bagenezake? Eta, sakelako telefono jasangarriagoak komertzializatzen baditugu? Eta, iragazki baten bidez ura edanezina edangarria bihurtuko bagenu? Eta, kotxe batean iragazki bat jarriaz CO2 isuria ezaba bagenezake?

Hauek dira gure ikasleek erantzun nahi dituzten galderak eurek asmatutako enpresa-proiektuen bidez. Eta ideia hauek beste ikastetxe batzuekin partekatzera joan ziren aurreko astean Tabakaleran ospatutako Ikasenpresa Kongresura.

Lanbide Heziketako gazteen artean ekintzailetza era praktikoan sustatzeko zein zeharkako konpetentziak lantzeko asmoz, sortu zen Tknikako Ikasenpresa heziketa programa. Aurtengo edizioan, 1.000 ikasenpresa baino gehiago parte hartzen dute bertan, eta Airtruk, Greenphone, Chargenetic zein AdRed dira gure 2DM3-ko ikasleek sortu eta kongresuan aurkeztu dituztenak.

Page 2: CEBANCcursos.cdea.cebanc.com/moodle/pluginfile.php/2560/mod... · Web viewEta ideia hauek beste ikastetxe batzuekin partekatzera joan ziren aurreko astean Tabakaleran ospatutako Ikasenpresa

Ideia hauek, pixkanaka enpresa proiektu forma hartzen ari dira eta hobeto ezagutu nahi izanez gero, ondorengo esteketan duzue informazioa.

Airtruk: CO2 isuriak murrizteko ibilgailuetan iragazkiak jartzen dituzte. https://airtruk.home.blog/ . Twitter: @air_truk

Greenphone:. Planetarekin eta pertsonekin konprometitutako sakeleko telefonoa.

https://andermatas6.wixsite.com/greenphone Twitter: @greenphone17

Chargenetic: Energia garbia sortzen duen eskumuturrekoa.

https://chargenetic.wixsite.com/niggateam Twittter: @ADChargenetic

AdRed: Ura edangarri egiteko iragazkia. https://namrek17.wixsite.com/adred Twittter:

@ADRedOficial