elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore,...

12
FOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri- literatura, sinesmen, kondaira, musika, eta abarrek osatutako multzoa da , edo beste modu batetara esanez herri edo nazio baten kontuak, musika, dantza, arropa, gastronomia ahozko historia, atsotitzak, txisteak, usadioak eta ohiturak biltzen ditu. (Zein dira zure herriko folkloreko berezgarriak?) EUSKAL HERRIKO FOLKLOREA: 1-DANTZAK Euskal Herrian dantza mota asko daude, guk hiru zati nagusi egingo ditugu. 1)Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako dantzak:Erreberentzia (agurra), arku dantzak, sorgin dantzak, ezpata dantzak, zinta dantzak, kaxarranka. https://www.youtube.com/watch?v=H6VjuRwAHWI : sorgin dantza SORGIN DANTZA: Hiru zati nagusi ditu dantza honek 1- Sarrera: danzariak binaka kokatzen dira eta mugimendu bizkor batzuk egin ondoren parez pare jarririk bien arteko agurrak, muxuak, burlak egiten dituzte. 2- Parodia: mutilak eta neskak lekuz trukatzen dira eta erritmo motel batekin gestu

Transcript of elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore,...

Page 1: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

FOLKLOREA

Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen, kondaira, musika, eta abarrek osatutako multzoa da,

edo beste modu batetara esanez herri edo nazio baten kontuak, musika, dantza, arropa, gastronomia ahozko historia, atsotitzak, txisteak, usadioak eta ohiturak biltzen ditu.

(Zein dira zure herriko folkloreko berezgarriak?)

EUSKAL HERRIKO FOLKLOREA:

1-DANTZAK

Euskal Herrian dantza mota asko daude, guk hiru zati nagusi egingo ditugu.

1)Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako dantzak:Erreberentzia (agurra), arku dantzak, sorgin dantzak, ezpata dantzak, zinta dantzak, kaxarranka.

https://www.youtube.com/watch?v=H6VjuRwAHWI: sorgin dantza

SORGIN DANTZA:

Hiru zati nagusi ditu dantza honek

1- Sarrera: danzariak binaka kokatzen dira eta mugimendu bizkor batzuk egin ondoren parez pare jarririk bien arteko agurrak, muxuak, burlak egiten dituzte.

2- Parodia: mutilak eta neskak lekuz trukatzen dira eta erritmo motel batekin gestu batzuk imitatzen dituzte.

3- Irteera: Borobilean sorginen mugimenduak egiten ateratzen dira.

Dantza hau umorezkoa da eta normalki mutilak neskez janzten dira eta neskak mutilez.

ANIMATZEN???

Page 2: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

https://www.youtube.com/watch?v=TwXN6QCspHQ AGURRA

2)Nafarroako dantzak:Sagar dantza, Otsagiko dantzak, axuri beltza, Luzaideko iñauteriak, Erriberako dantzak,Baile de la era …

https://www.youtube.com/watch?v=OfcBLhUaows AXURI BELTZA

Euskal Herrian dagoen dantzarik ezagunena da.

Agurra deitzen da eta normalki norbait omendu nahi denean egiten da.

Ezkontzetan dantzatzen da gehienetan baina kanpotarrak, famatuak edo politikoak etortzen direnena ere dantzatzen zaie.

Borobilean jarririk neskek bakarrik dantzatzen dute, soineko beltz luze batekin.

Dantzatzen duten bitartean abesti hau abesten dute.

Axuri beltza ona dut bainanxuria berriz hobea,dantzan ikasi nahi duen horreknere oinetara begira.

Rai ta rai...

Zertan ari haiz bakar dantzatzenagertzen gorputz erdia?Su ilun horrek argitzen badik,agiriko haiz guzia.

Page 3: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

3)Iparraldeko dantzak:

https://www.youtube.com/watch?v=rbzAeepIWYQ Lapurdiko ihauteriak

https://www.youtube.com/watch?v=v49_POrX-KE Xiberoko maskarada.

2-MUSIKA INSTRUMENTUAK_

AEROFONOAK: Alboka, gaita edo dultzaina, txistua eta trikitixa.

Lapurdiko dantzak Baiona eta inguruan egiten direnak dira. Neska mutilak elkarrekin egiten dituzte normalki eta borobilean jarririk hainbat dantza ere egiten dituzte

Lapurdiko iñauterietan parte hartzen dute eta pertsonaia asko agertzen dira, kotilungorriak, ezkonberriak, neska mutil dantzariak besteak beste.

Zubero maskaradan pertsonaia asko agertzen dira Lapurdikoan bezala. Ezagunenak hauek dira:

Txerreno: Zaldi buztan bat darama eskuetan.

Gathuzain: pintza luze batzuk daramatza eskuetan eta beti besteak zirikatzen ari da.

Kantiniesa: XIX. Mendeko arropa daraman kantinera da.

Zamalkain: Zaldia irudikatzen duen pertsonaia eta denetan garrantzitsuena.

Enseñaria. Bandera daraman pertsonaia.

Page 4: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

2- INSTRUMENTUAK

Alboka: Euskal haize instrumentu tradizionala da. Bi tutu ditu eta independienteak dira baina aldi berean jotzen dira. Ezkerreko bost zuloekin melodía jotzen da eta eskuineko hiru zuloekin laguntza. Alboka normalki panderoarekin laguntzen da eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak. Jotzerakoan arnasketa zirkularra erabili behar da arnasa hartuz eta joaz aldi berean.

Trikitixa:Trikitixa edo eskusoinu txikia botoidun akordeoi bat da italiar jatorrikoa. Euskal herrira XIX. Mendean italiar langileek ekarri zuten trenbideen eraikuntzan zeudelarik. Europako beste lurraldeetan eta Amerikan ere badaude aldaera askorekin

https://www.youtube.com/watch?v=en5P-YDbfWE

Gaita edo dultzaina:Mihi bikoitzeko soinu tresna tradizionala. 7 zulo ditu aurrekaldean eta 1 atzekaldean eta beste bi behekaldean.Material ezberdinetakoak izan daitezke baina orokorrean ezpel egurrezkoak dira, inguruan metalezko 4 eraztun dituena

Txistua: Txistua hiru zuloko txirula zuzena da, bi zulo aurrean eta bat atzean. Zurezkoa da eta tartean metalezko eraztun batzuk ditu. Behekaldean erantzun gixako bat du behatz nagia sartzeko eta instrumentua eusteko erabiltzen dena. Goiko aldean metalezko bokila bat du eta bertatik Haizea botaz soinua ateratzen du.

Page 5: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

IDIOFONOAK: Kriskitinak eta musukitarrak.

Kriskitinak: Kriskitinak edo kaskainetak sokaz loturiko egurrezko bi piezak eskuko mugimendu azkar batez astinduz soinu berezia eragiten dute. Bereziki Espainian jotzen dira non flamenkoko eta ohiko musika tresna da

Musukitarra: Musukitarra edo tronpa bezala ezagutzen da instrumentu hau.Giltza zahar baten itxura du , erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat duena. Haginen artean jartzen da eta metalezko mihia atzamarrekin jotzen da hau dardaraziz.

https://www.youtube.com/watch?v=ci6lnE-wl24

MENBRANOFONOAK: Danborra eta panderoa.

Danborra: Beste instrumentuei laguntzeko erabiltzen den menbranofonoa da. Gaitari, txistulariei besteak beste. Tamainaren arabera makil batekin edo biekin jo daiteke eta bere gorputzean soka batzuk ditu membrana bera tinkatzeko hórrela soinu hobea ateratzen baitu.

Page 6: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

Panderoa. Menbranofono honek ere beste instrumentuei laguntzen die. Euskal Herriko panderoak kriskitinak edukitzen ditu inguruan soinu bikoitza ateratzeko baina beste herrialdeetan ez dituzte. Gureak borobilak dira baina Galizian adibidez karratuak dira.

KORDOFONOAK: Arrabita (biolina), gitarra

Arrabita: Hiru soka dituen biolina da. Euskal Herrian dantzetan asko erabili zen garai batean trikitia iritsi aurretik. Gaur egun gutxiago erabiltzen da.

Gitarra: Jatorri zaharreko musika tresna bat da, musika estilo askotan erabilia. Eskuarki sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere.

Page 7: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

3- ABESLARIAK:

1)Tradizionalak: Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi, Amaia Zubira, Txomin Artola…

MIKEL LABOA: XX. Mendeko abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da.Ez dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan da eta euskal kantagintzaren berritzaile nagusietakoa. Euskaldunen artean oso errespetatua izan da, bere abestiak denok ikasi baititugu, adibidez Txoriak txori.

https://www.youtube.com/watch?v=0NW7CZxOxhI

XABIER LETE ETA LOURDES IRIONDO:

Bikote izan ziren Xabier eta Loudes eta euskal kantugintzan adibide. Biak Mikel Laboarekin batera Ez dok Amairu sortu zuten eta euskal kantugintzan lan handia egin zuten euskara eta gure kultura sustatzeko.

Abesti eta poema asko idatzi zituzten adibidez izotz ondoko eguzki.

https://www.youtube.com/watch?v=tevbXrpxEbE

Page 8: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

BENITO LERTXUNDI:Oriotar hau euskal abeslari ezagunenetarikoa da eta folk musikaren arloan ibiltzen da. Ez dok Amairuko kide ere izan zen

https://www.youtube.com/watch?v=B99X1J3s5gQ

AMAIA ZUBIRIA: Donostiako emakume hau euskal kantugintzan garrantzitsuenetarikoa da, bakarkako lanak eta beste musikariekin ibili izan da. Bere ahots indartsua hainbat filmetan ere entzun izan da.

Zubiriaren abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna, galera, malenkonia, herrimina, transzendentziaren bilaketa eta gai herrikoiak.

TXOMIN ARTOLA: Amaia Zubiriarekin hiru disko atera zituen Hondarribitar honek. Fernando Artola poetaren semea eta Urbil Artola semearen aita da eta beti ibili izan da musika munduan Bere musikan ingalaterrako folk musikaren ezaugarri handiak ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=qoaxxiL2id8

Page 9: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

2)Gaur egungoak: Ken 7, Gatibu, Huntza, Hesian, Nogen,…

KEN 7: Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak 1996an Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Oso abesti ezagunak utzi ditu euskal herriko kantugintzan, adibidez ilargia.

https://www.youtube.com/watch?v=O7nxpwjuDtE

GATIBU: Gatibu Gernika-Lumo aldeko (Bizkaia) rock estiloko musika talde bat da, 2000ko udan sortua. Mendebaleko euskaran abesten dute; Busturialdeko euskalkian, zehazki. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, zazpi disko kaleratu dituzte. Abeslari nagusia Alex Sardui da.

https://www.youtube.com/results?search_query=gatibu+aske+maitte+aske+bizi

Page 10: elearning17.hezkuntza.net · Web viewFOLKLOREA Folklore, (ingelesezko folk, "herri" eta lore, "jakintza" hitzen lotunea) herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen,

HUNTZA: Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako 6 gazte gipuzkoarrek osaturikoa.

https://www.youtube.com/watch?v=-oYevoMY2TM

NOGEN: Nøgen 2016an sortutako folk pop musika talde bat da. Bost taldekidek osatzen dute Nøgen, egun, beraien abesti ezaguneneak Nora eta Enarak direlarik.

https://www.youtube.com/watch?v=gjz2goaQjXA

HESIAN: Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa). Bertako abeslaria Zuriñe Hidalgo da, gaur egun telebistan aurkezle lanak egiten ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=2L3d0O-QH2o