· Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin...

15
Astelehena, azaroaren 7a SOLIDARITATE-KANPAINA AURKEZPENA EBANJELIOA: Lukas 17, 3-6 «Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu. Eta egunean zazpi aldiz iraintzen bazaitu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “Damu dut” esanez, barkatu». Apostoluek eskatu zioten Jaunari: “Gehi ezazu sinesmena guregan”. Jaunak erantzun zuen: “Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi «Atera hortik eta landatu itsasoan» esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke”». IRAKURGAIA Gizon bat putzu batera erori zen, eta ezin izan zen irten: Pertsona subjektibo bat igaro zen eta esan zion: “Sentitzen dut zu hor behean egotea” Pertsona objektibo bat igaro zen eta esan zion: “Logikoa zen norbait putzu horretara erortzea”. Fariseu bat igaro zen eta esan zion: “Pertsona gaiztoak bakarrik erortzen dira putzuetara”. Matematikari batek putzua zein sakona zen kalkulatu zuen. Kazetari batek putzura erortzearen esklusiba nahi zuen. Hazienda-ikuskatzaile batek putzuaren gaineko zergarik ordaintzen zuen jakin nahi izan zuen. Saltzaile batek esan zion: “Ez duzu ezer ikusi, nire putzua ikusi ez baduzu”. Izurrite eta zigorren predikatzaile batek esan zion: “Merezita duzu putzua”. Zientzialari batek esan zion: “Putzua zure buruan dago”. Psikologo batek esan zion: “Zure aita eta ama dira zu putzuan egotearen errudunak”. Optimista batek esan zion: “Gauzak txarragoak ere izan litezke” Pesimista batek esan zion: “Egoerak txarrera egingo du”. #EgunOnak #DBH

Transcript of  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin...

Page 1:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Astelehena, azaroaren 7a

SOLIDARITATE-KANPAINAAURKEZPENA

EBANJELIOA: Lukas 17, 3-6

«Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu. Eta egunean zazpi aldiz iraintzen bazaitu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “Damu dut” esanez, barkatu». Apostoluek eskatu zioten Jaunari: “Gehi ezazu sinesmena guregan”. Jaunak erantzun zuen: “Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi «Atera hortik eta landatu itsasoan» esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke”».

IRAKURGAIA

Gizon bat putzu batera erori zen, eta ezin izan zen irten:

Pertsona subjektibo bat igaro zen eta esan zion: “Sentitzen dut zu hor behean egotea”Pertsona objektibo bat igaro zen eta esan zion: “Logikoa zen norbait putzu horretara erortzea”.Fariseu bat igaro zen eta esan zion: “Pertsona gaiztoak bakarrik erortzen dira putzuetara”.Matematikari batek putzua zein sakona zen kalkulatu zuen. Kazetari batek putzura erortzearen esklusiba nahi zuen. Hazienda-ikuskatzaile batek putzuaren gaineko zergarik ordaintzen zuen jakin nahi izan zuen. Saltzaile batek esan zion: “Ez duzu ezer ikusi, nire putzua ikusi ez baduzu”.Izurrite eta zigorren predikatzaile batek esan zion: “Merezita duzu putzua”.Zientzialari batek esan zion: “Putzua zure buruan dago”. Psikologo batek esan zion: “Zure aita eta ama dira zu putzuan egotearen errudunak”. Optimista batek esan zion: “Gauzak txarragoak ere izan litezke”Pesimista batek esan zion: “Egoerak txarrera egingo du”.…

Gizon errukior eta solidario batek, ezer esan gabe, putzutik atera zuen.

GOGOETARAKO

Zer da zuretzat solidarioa izatea?Baduzu zure inguruan jende solidariorik?

BIDEOA: https://youtu.be/KDdilw-mujM

IRUDIA

#EgunOnak #DBH

Page 2:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

OTOITZA

Jauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,

besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzen

eta poztasunez ematen. Irakats iezadazu

naizena eta daukadana partekatzen. Neure gauzak ez ditzadala neuretzat gorde,

ikas dezadala gauzok besteei eskaintzen,neuk hartu dudanaz denak goza daitezen.

Asko daukat emateko,eta daukadana ugaritu egin daiteke,

besteekin partekatuz gero.Jesus, alda ezazu nire bihotza,

daukadana emateko,emanez gero hartu egiten baita

eta partekatuz gero ohartzen garazu gure bihotzean zaudela.

Hala bedi, Jauna!

#EgunOnak #DBH

Page 3:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Asteartea, azaroaren 8a

ZERGATIK PENTSATU BESTEENGAN ZERGATIK LAGUNDU BESTEEI

EBANJELIOA: Lukas 17, 7-10

«Emazue zuetako batek morroi bat duela soro-lan edo artzaintzarako. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio? Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk hik”? Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako? Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizagaixo batzuk gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».

IRAKURGAIA

Agure batek, egunero, goizean goizetik, paseo luzeak egiten zituen itsasertzetik. Baina txitean-pitean makurtu egiten zen, hareatik zerbait hartu eta itsasora jaurtitzen zuen.

Egun batean, mutil gazte batek agureari jarraitzea erabaki zuen. Lehenago hainbat aldiz zuen gauza berbera egiten ikusia, urrutian galtzeraino, eta zertan ari zen jakin nahi zuen. Zer hartzen zuen harea gainetik? Zergatik jaurtitzen zuen itsasora? Jakiteko modua agureari segitzea zen. Eta segitu zion. Harrapatu zuenean, ustekabe galanta hartu zuen, agureak itsas izarrak hartu eta jaurtitzen zituela ohartu baitzen.

- Zergatik egiten duzu hau? –galdetu zion jakin-minez.- Itsas izarrak salbatzeko modu bakarra delako. Itsas izarrok itsasertzean geratu dira. Ez

baditut uretara botatzen, hil egingo dira. - Baina asko dira! Zer zentzu du honek?

Gizonak irribarre egin zuen, makurtu egin zen eta hareatik itsas izar txiki bat hartu zuen. Gazteari erakutsi eta esan zion:

- Izar honentzat zentzu handia du!

Ondoren, agureak itsasora bota zuen izartxoa.

Hitz egiteko gauza izan balitz, honako hau esango ziokeen itsas izarrak mutil gazteari: “Zentzua du niretzat”.

#EgunOnak #DBH

Page 4:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

GOGOETARAKO

Badu zentzurik, milioika lagun sufritzen ari diren bitartean, pertsona baten mina arintzeak?Badu zentzurik gose denari jaten emateak? Biluzik dagoena janzteak? Triste dagoena kontsolatzeak? Kartzelan dagoena ikustera joateak?

BIDEOA: https://youtu.be/o2yb6YTFd_c

IRUDIA

OTOITZA

Jesus, zure bideari jarraitu nahi diot. Pozik eta nire anai-arrebak zerbitzatzeko prest bizi nahi dut. Eskatzen didazun lekuan. Familian,lagun artean,eskolan.Besteen beharrak zeintzuk diren jakiteko adi bizi nahi dut. Batez ere sufritzen ari diren pertsonei laguntzeko. Zu bezalakoa izan nahi dut,denen zerbitzari.Lagun iezadazu lortzen.

#EgunOnak #DBH

Page 5:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Asteazkena, azaroaren 9a

ZURE ALDE HAINBESTE EGITEN DUEN JENDEA

EBANJELIOA: Joan 2, 14-21

«Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe». Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau. Orduan, galdetu zioten judu-agintariek: “Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?” Jesusek erantzun zien: “Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut”. Juduek ihardetsi zioten: “Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula?” Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen».

IRAKURGAIA

Senar-emazte pobreak ziren. Emaztea etxean geratzen zen, atarian, iruten eta senarragan pentsatzen. Emakumearen adats beltz eta luze ederrak liluratuta uzten zituen etxe aurretik pasatzen ziren guztiak. Senarra merkatura joaten zen, etxe ondoko ortu txikitik lan eta ahalegin handiz ateratako barazki eta frutak saltzera. Bidean, noizean behin, zuhaitz baten gerizpean esertzen zen, atseden hartzen, pipa hutsa hortz artean zuela. Ez zuen dirurik tabakorik erosteko.

Ezkontzaren urteurrena iristear zegoen eta emazteak oparia egin nahi zion senarrari. Ez zekien zer oparitu eta ez zekien nola erosi; nola lortuko zuen dirua? Halako batean, zerbait bururatu zitzaion… eta ideiarekin batera, hotzikara sentitu zuen. Ilea salduko zuen senarrari tabakoa erosteko. Bere irudimenean, senarra, plazan, fruitu eta barazkien artean eserita, pipaz gozatzen eta opariagatik pozez zoratzen ikusten zuen. Tabakorriaren jasmin-usainak, gainera, dotoretasuna emango zion senarraren postuari.

Saldu zuen, bada, bere adats ederra; txanpon gutxi eman zizkioten haren truke, baina ardura handiz aukeratu zuen tabako-kutxarik finena. Tabakorriaren usainak eta senar zoriontsuaren irudiak ederki konpentsatuko zioten adats ederra moztu izana.

Arratsaldean, senarra itzuli zen. Kantuz zetorren bidetik. Pakete txiki bat zekarren eskuetan: nakarrezko orrazi politak emaztearentzat, merkatuan bere pipa zaharraren truke eman zizkioten txanponez erosiak.

Elkar besarkaturik, barre gozatsua egin zuten biek goizaldera arte. GOGOETARAKO

#EgunOnak #DBH

Page 6:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Zer gauza baloratzen diezu zure inguruko pertsonei?Zer gauza txiki egin dezakezu hurbileko jendeak solidario senti zaitzan?

BIDEOA: https://youtu.be/fFItXM-1Z8Y

IRUDIA

OTOITZA

Jesus adiskide maitea,Beharrezkoa dut haztea,eta besteei maitasun handiagoa ematea.Badakit gauza on asko dauzkadala emateko.Irakats iezadazu besteei eskaintzen.Lagun dezadala etxean,lagun dezadala ikastetxean,luza diezaiedala eskua nire lagunei,lagun dezadala beti eta leku orotan.Maitasuna delako dagoen gauzarik handiena, Jauna,eta maitasunez beteriko bihotzazuk beti hartzen duzu kontuan. Zu bezala bizi nahi dut,besteak maitatuz.

Osteguna, azaroaren 10a

#EgunOnak #DBH

Page 7:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

LAGUNTZAK LORTZEN DUENA I

EBANJELIOA: Lukas 17, 20-21

«Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien: “Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko. Ezin esango da: «Hona hemen» edo «Hara han»; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean baitago jadanik»

IRAKURGAIA

Pablo Raez Martinez Marbellako atleta gazte bat da. Leuzemia du eta Facebooken hezur-muinaren emaileak eskatzeko jarri duen gutuna birala egin da azken boladan. “Emaile egiten bazara, niri lagundu ez arren (edo bai), gizarteari lagunduko diozu”. Beronen deia 40.000 aldiz partekatu da.

Medikuek, iazko martxoan, leuzemia diagnostikatu zioten Pablori. Irailean gainditu zuen, aitak eman zion hezur-muinari esker.

Crossfit kirolean espezializatua denez, gure mutila prestatzen ari zen, 2017an Malagan izango diren Transplantatuentzako Mundu Jokoetan Espainiaren ordezkari izateko (Marca egunkariaren arabera). Baina, medikuek oraintsu albiste txar bat eman diote: berriz garatu zaio leuzemia.

“10 bat hilabetean garbi egon ondoren, berriz leuzemia daukadala esan didate; berriz egin behar da prozesua, baina oraingoan ez daukat hezur-muinaren emailerik. Bilatu egin behar da. Azkeneko transplantea aitagandikoa izan zen. Alferrik”, azaldu du gizarte-sareko kontuan.

“Emaile bateragarri baten zain nago, beraz, dei egin diot jendeari, emaile izan dadin”, esan du. “Emaile egiten bazara, niri lagundu ez arren (edo bai), gizarteari lagunduko diozu, eta ez zaizu ezer kostatuko. Benetako interesa baduzu, bilatu informazioa Google-n”.

20 urteko mutil gazteak, ospitalean hilabete daramanak, aitortu du hasieran beldurra zuela, baina orain ez. “Heriotza ez da tristea, jendeak bizitzen ez jakitea da tristea”.

“Oraingoan beldurra galdu dut, hemen egoteko, hiltzeko, sufritzeko, edozertarako beldurra galdu dut. Izan behar duena izango da, baina ez da erraza izan puntu honetara iristea”.

GOGOETARAKO

Ezagutzen duzu beste ekimen solidariorik?

#EgunOnak #DBH

Page 8:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Sentitzen duzu zure burua horietan parte hartzera gonbidatua?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=tg1YbB9ouL8

IRUDIA

OTOITZA

Jesus, zuk irakatsi didazu zure pausoei jarraitzekobesteak zerbitzatu behar ditudala. Lagun iezadazu lagunkoi izaten,besteez arduratzen, besteengan pentsatuz bizitzen. Irakats iezadazu laguntzen,bihotz-zabala eta irekia izatenbeti edonori laguntzeko prest egoten. Ekintza onetatik fruitu on asko eman nahi ditut.Solidarioa izan nahi dut eta besteak maitatu nahi ditutkeinuz, egitez eta jarrerez; ez bakarrik hitzez. lagun iezadazu nire haziakfruitu on asko eman ditzan.

Ostirala, azaroaren 11

#EgunOnak #DBH

Page 9:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

LAGUNTZAK LORTZEN DUENA II

EBANJELIOA: Lukas 17, 26-33

«Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere. Jan-edanean ziharduen jendeak, eta ezkondu egiten ziren, Noe ontzian sartu zen arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen. «Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, saldu eta erosi, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak; baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen. «Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere. Egun hartan, etxe gainean dagoena eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaits; era berean, soroan dena ez bedi atzera itzul. Oroitu Loten emazteaz. «Bere bizia segurtatu nahi duenak galdu egingo du; galtzen duenak, berriz, onik aterako du»

IRAKURGAIA

Kenya. Kakuma-ko errefuxiatu-esparrua: errukiaren hiria Salestarrekin. 2016ko apirilaren 12a

Salestar misiolariek 30 urtetik gora daramatzate Kenyan, gazteei lanbide-heziketa eta giza prestakuntza eskaintzen. 1993tik, gainera, Kakumako Don Bosco errefuxiatu-esparruan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren agente gisa lan egiten dute, batez ere lanbide-heziketaren eremuan. Aitortzen dute beharrezkoa izango litzatekeela euren jardueraren helmena zabaltzea, ikasle gehiago prestatzeko.

Salestarrak dira errefuxiatu-esparruaren barruan bizi den erakunde bakarra. Hortaz, aurkezten zaizkien desafio guztiei egin behar diete aurre, baina oso estimatuak dira egiten duten lanari esker. “Ziur gaude Don Bosco harro egongo litzatekeela bere semeen ahaleginaz, pertsona marjinatu hauek zaintzen dituztenenen ahaleginaz”. Gaitzaren ondorioak hain agerikoak diren munduan, paradisua lurrean egitea zaila da, baina egin ahal da”, esaten dute misiolariek.

Errefuxiatuei/iheslariei eta ondoko elkarteko gazteei lanbide-heziketa osoa eskaintzeko trebetasun teknikoak eta beharrezko gaitasunak dituztelarik, salestar misiolariek Kenyako ekonomiari hazten laguntzen diote eta egunero gazte askoren bizimodua transformatzea lortzen dute.

Iaz 3.774 ikaslek eman zuten izena salestar misiolariek errefuxiatu-eremuan gestionatzen dituzten zentroetan. 2.843k graduatzea lortu zuten.

Salestarrek ikastaro tekniko guztiak, matematika eta programa informatikoak eskaintzen dituen zentro nagusi bat administratzen dute errefuxiatu-esparruan. Esparruko beste eskola batek urtean 320 bat gazte prestatzen ditu laborantza-sektorean. Hirugarrenean, informatikako eta teknologiako prestakuntza, alfabetatze-programak eta aritmetika eskaintzen dira. Azkenik, laugarren zentroak, egoitza berriak, urtearen hasieratik hainbat ikastaro ematen ditu. Guztira, azken urteetan Kakumako Don Bosco zentroak milaka gazte gaitu edo trebatu ditu.

#EgunOnak #DBH

Page 10:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Behin prestakuntza-aldia bukatu ondoren, ikasleek Kenyako Gobernuak administratutako azterketa bat egiten dute, titulu ofizial bat lortzeko. Datorren urtean, salestarrek gazteei kalifikazio profesionala lortzen lagunduko dieten prestakuntza-ikastaroak hasi nahi dituzte.

“Oraingoz, prestakuntza teknikoko oinarrizko ikastaroak bakarrik eskain ditzakegu, baina ikasleei eurek aukeratzen dituzten arloetako trebetasunak lortzen lagunduko dieten programak proposatu nahiko genituzke”.

GOGOETARAKO

Laguntzen duzu proiektu solidarioren batean?Ezagutzen duzu Jóvenes y Desarrollo - Gazteak eta Garapena erakundeak egiten duen guztia?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=CoYPvwcGFFE

IRUDIA

OTOITZA

#EgunOnak #DBH

Page 11:  · Web viewJauna, beharbada, ez dut gauza askorik emateko,baina dohain asko hartu ditut,besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzeneta

Lehenengo besteengan pentsatzen dugunean…Besteez arduratzen garenean…Laguntza behar duenari laguntzen diogunean…Gure ondokoaz akordatzen garenean…Gure ondasunak partekatzen ditugunean…Sufritzen dutenei lagun egiten diegunean...Gure denbora beste batzuen alde ematen dugunean…Gutxien daukatenen egoera hobetzearren ahalegintzen garenean…Orduantxe bizi gara Jesusen modura.

#EgunOnak #DBH