· Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean;...

15
Astelehena, azaroaren 21a GARAPENERAKO MIKROKREDITUAK BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 3, 19 «Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara». IRAKURGAIA Mikrokredituak baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei ematen zaizkien diru-mailegu txikiak dira. Helburua: pertsona horiei eta euren familiei bizi-maila hobetzeko eta, hala, pobreziatik irteteko aukera emango dieten negozio txikiak abiaraztea. Mikrokreditu modernoaren historia XX. mendeko 70eko hamarkadan hasi zen, Mohamed Yunus ekonomiako katedratikoaren proposamenaz. Gizon hau 1974an hasi zen pobreziaren aurka borrokatzen, Bangladesheko biztanleek jasan zuten gosetea zela eta. Bangladesh Mohamed Yunusen sorterria da. Yunus ohartu zen mailegu txiki orok funtsezko aldaketa eragin zezakeela bizitzeko beste baliabiderik ez zuenaren ahalbideetan. Pobreziaren aurkako ekimen honegatik, Yunusi, 2006an, Nobel saria eman zioten. Mailegurik gehienak emakumeei ematen zaizkie, eurek jasaten baitute pobrezia sakonen eta, gainera, irabaziak familia osoaren beharrei erantzuteko erabiltzen baitituzte. Mikrokredituak emateko proiektuak aldatu egiten dira herrialdeen edo kontinenteen arabera, baina emakumeen protagonismoa denetan berbera da. Mikrokredituek emakumearen egoera nola eta zenbatean hobetzen duten ikusteko Indiara joan gaitezke, esaterako. Vicente Ferrer Fundazioa Indiako eskualderik pobre eta behartsuenetako bat, Anantapur, transformatu eta garatzea nahi duen Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundea da. Elkarte pobre eta behartsuen egoera hobetzearren lan egiten du. #EgunOnak #DBH

Transcript of  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean;...

Page 1:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Astelehena, azaroaren 21a

GARAPENERAKO MIKROKREDITUAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 3, 19

«Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara».

IRAKURGAIA

Mikrokredituak baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei ematen zaizkien diru-mailegu txikiak dira. Helburua: pertsona horiei eta euren familiei bizi-maila hobetzeko eta, hala, pobreziatik irteteko aukera emango dieten negozio txikiak abiaraztea.

Mikrokreditu modernoaren historia XX. mendeko 70eko hamarkadan hasi zen, Mohamed Yunus ekonomiako katedratikoaren proposamenaz. Gizon hau 1974an hasi zen pobreziaren aurka borrokatzen, Bangladesheko biztanleek jasan zuten gosetea zela eta. Bangladesh Mohamed Yunusen sorterria da. Yunus ohartu zen mailegu txiki orok funtsezko aldaketa eragin zezakeela bizitzeko beste baliabiderik ez zuenaren ahalbideetan. Pobreziaren aurkako ekimen honegatik, Yunusi, 2006an, Nobel saria eman zioten.

Mailegurik gehienak emakumeei ematen zaizkie, eurek jasaten baitute pobrezia sakonen eta, gainera, irabaziak familia osoaren beharrei erantzuteko erabiltzen baitituzte. Mikrokredituak emateko proiektuak aldatu egiten dira herrialdeen edo kontinenteen arabera, baina emakumeen protagonismoa denetan berbera da.

Mikrokredituek emakumearen egoera nola eta zenbatean hobetzen duten ikusteko Indiara joan gaitezke, esaterako. Vicente Ferrer Fundazioa Indiako eskualderik pobre eta behartsuenetako bat, Anantapur, transformatu eta garatzea nahi duen Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundea da. Elkarte pobre eta behartsuen egoera hobetzearren lan egiten du.

Mikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko dituen gaitasun-trebetasunen garapena ere. Mikrokreditu hauek jaso ahal izateak ogibide bat izateko aukera ematen die emakumeei, eta euren negozio txikiez euren herrialdeen garapen ekonomikoan laguntzen dute. Horrela, emakumeon autonomia eta autoestimua areagotu egiten dira.

#EgunOnak #DBH

Page 2:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

GOGOETARAKO

Zoritxarrez, pobreziak ez die uzten pertsonei bizimodu duina izaten, hauek ezin baitiete oinarrizko beharrei erantzun.

- Zure ustez, bidezkoa da sorterriaren edo jaioterriaren arabera aukera gehiago edo gutxiago izatea? - Pentsatu, herrialde honetan eta zure familian jaio zarelako bakarrik, eskura duzun edo lortu

dezakezun guztian. Asko da, ezta?

IRUDIA

BIDEOAK

http://educacion.practicopedia.lainformacion.com/educacion-primaria-y-secundaria/como-nacieron-los-microcreditos-14644 (1,30 min)www.youtube.com/watch?v=bU_ar01yNHA (4,56 min)

OTOITZA

Jainko Aita ona,eskerrak ematen dizkizugu garenagatik eta daukagunagatik.Lagun iezaguzu eskura ditugun baliabideak baloratzeneta eman dizkiguzun ondasunak erabiltzean eta gozatzean arduratsu izaten.

#EgunOnak #DBH

Page 3:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Asteartea, azaroaren 22a

MUSIKAK BIZIA EMATEN DIGU

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 146. Salmoa

«Bai eder, gure Jainkoa kantuz ospatzea, bai gozo, bera doinu eztiz gorestea!»

IRAKURGAIA

Gaur, azaroaren 22an, Santa Zezilia da, Musikaren eta musikarien zaindariaren eguna.

Erromatar noblea zen; kristautasunera bihurtu zen eta, 180 eta 230 urteen bitartean (ez dago datu zehatzik), bere fedeari eustegatik martirioa jasan zuen.

Zergatik lotzen da musikarekin? Seguruenik, gaztetatik, erromatar familia nobleen artean ohikoa zenez, musika-tresnaren bat jotzeko trebatuko zelako. Beharbada, lira, zitara edo harpa-motaren bat, horiexek baitziren erromatar gizarte-maila altuko emakumeek jotzen zituzten musika-tresnak.

Esaten da aitaren borondatea betetzeko ezkondu zenean (bere bizia Jaunari eskaintzea erabakia zuen arren), musikariek musika-tresnak jotzen zituzten artean, berak Jainkoari kantatzen ziola bere bihotzean.

Gregorio XIII.a Aita santuak musikaren eta musikarien zaindari izendatu zuen 1584an.

ESALDIAK

Musika askatasunaren sinonimo da, nahi duzuna nahi duzun bezala jotzearen sinonimo, betiere ona bada eta sua badu, musika maitasunaren euskarri bada.

Musikak eragiten dio arimari gimnasiak gorputzari bezala. Musika entzuten duenak sentitzen du bere bakardadea, bat-batean, bete egiten dela. Musikarik gabe bizitza hutsa izango litzateke. Musika arterik zuzenena da, belarritik sartu eta bihotzera baitoa. Musika biziaren bihotza da. Beronen bitartez mintzo da maitasuna; berau gabe ez dago onik eta

beronekin dena da ederra.

#EgunOnak #DBH

Page 4:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Musikak izendaezinari izena eman diezaioke eta ezagutzen ez dena adierazi dezake. Musikak hitzez esan ezin dena baina isilean edukitzerik ez dagoena adierazten du. Hizkuntza bukatzen den lekuan hasten da musika.

BIDEOA: https://youtu.be/IXv2KjFEL7w

GOGOETARAKO

- Zer da zuretzat musika?- Noiz jartzen duzu musika? Animatzeko, triste zaudenean? Ospatzeko? Entretenitzeko?

OTOITZA

Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,tristura nagusi den lekuan, poztasuna jar dezadala.

(San Frantzisko Asiskoa)

#EgunOnak #DBH

Page 5:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

#EgunOnak #DBH

Page 6:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Asteazkena, azaroaren 23a

CROWFUNDING, PROIEKTUAK ERAGITEKO MODUA

EBANJELIOA: Mateo 15, 36

«Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari»

IRAKURGAIA

Crowfunding hitza talde-finantzaketa adierazteko erabiltzen da. Normalean online egiten da. Finantzaketa behar zuten proiektu txikiak aurrera ateratzeko sortu zen. Proiektu hauetako askok lortu zuten arrakastari esker, eta azken urteetako krisiagatik, ekintzaile askorentzat lehenengo finantzaketa-modu bilakatu da.

Tradizioz, kapitala behar zuen proiektua abiarazi nahi zuen pertsonak zenbait aukera hartzen zituen kontuan: bere aurrezkiak erabili, senideei eta lagunei dirua maileguan eskatu edo banku-krediturako eskaera egin. Crowfunding sistemak pertsona edo elkarte baten ekimenak finantzatzeko kapitala edo baliabideak jarriko dituen pertsona-talde bat (inbertitzaile txikien taldea) bilatzen du.

Lortu duen arrakastaren gakoetako bat: funtzionamendu soila, mailegu batek eskatzen duen izapide-multzorik gabe. Finantzaketa-modu hau aukeratzen dutenek euren ideia horretarako dauden web-plataformetako batean aurkeztea baino ez dute. Horretan, proiektua ebaluatu eta abiatuko duten ala ez erabakiko dute. Proiektua abiaraztea erabakitzen badute, web-orrian argitaratu eta promozionatuko dute aldi batean. Denboraldi horretan inbertitzaileek diru-kopuru bat eman ahal izango dute; ezarritako epean proiektuak eskatu denaren % 100 lortzen badu, diru-kopurua ekintzaileari ingresatuko zaio, bere proiektua martxan jarri dezan. Baina nahi den diru-kopurua lortzen ez badu, ez du ezer kobratuko. Esan genezake “dena ala ezer ez” dela, baina pentsa dezagun hasieran kapitalik ez duten ekintzaileentzat finantzaketa-bide nagusietako bat bilakatu dela.

GOGOETARAKO

Gure bizitzan, askotan izaten dugu gure ingurukoei laguntzeko aukera. Ekonomiaren eremuan egunero behar da proiektuak abiarazi eta errealitate berriak eragingo dituen jendea. Horregatik, adi eta zurt egon behar dugu ekimen batzuen aurrean.

Crowfunding sistemak alde solidario garrantzitsua dauka, egunean-egunean zabalago dagoena. Crowfunding sistemaren arabera, ekimen solidarioak abiarazten dira.

#EgunOnak #DBH

Page 7:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Egon gaitezen adi eta erne, bizkor; izan gaitezen solidarioak… eta pentsa dezagun gutariko bakoitzak harri-koskor bat jartzen badu, denon artean mendi handia egin dezakegula.

BIDEOAK

www.youtube.com/watch?v=LvGa1JnSRCk (teorikoa, 3,28 min.)www.youtube.com/watch?v=LQ8A6Opqaoo (eskuzabaltasunari buruzkoa, 3,05 min.)

IRUDIA

Denon artean askoz gehiago lor dezakegu. Kausa on bati lagundu nahi badiozu, zure ekarpena garrantzitsua da. Aukeratu zure kausa, lagundu, jakinarazi jendeari eta laguntza gehiago lortu.

OTOITZA

Jauna, gaur besteei lagun diezaieket.Norbait zoriontsuago izan dadin lagun dezaket.Hala izan dadila eskatzen dizut.Zuk esaten didazu: “maitatzeko, asko eta bihotzez maitatzeko, egin zaitut”Aita, lagun iezadazu zure antzeko izaten.

#EgunOnak #DBH

Page 8:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Osteguna, azaroaren 24a

BANKU ETIKOABIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Timoteo 6, 9

«Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira»

IRAKURGAIA

Egun on! Gaur banku etikoaz hitz egingo dugu.

Banku etikoak ohiko bankuak ez bezalako parametroak ditu. Banku etikoek ez dute dirurik onartzen, diru horren jatorria garbia dela ziurtatzen ez bada. Eta dirua mailegatu behar badute, baldintza zorrotzak jartzen dituzte. 150 bat irizpide negatibo daude; esaterako, animaliak torturatzen dituzten enpresak ez finantzatu. Irizpide positiboak ere badituzte: lanik gabeko pertsonei lanpostuak eskaintzen dizkieten proiektuei lagundu, hezkuntzan inbertitu, basoberritzea, ortu biologikoak,… sustatu.

Gure aurrezkiak egokiro erabiltzea eredu ekonomiko zuzenagora eramango gaituen transformazio-prozesuan parte hartzea da.

BIDEOA: www.youtube.com/watch?v=4tohW__zJnU (3,40 min.)

GOGOETARAKO

Bai bankuek, bai produktuak egiten dituzten enpresek, publizitatea erabiltzen dute pertsonek euren markak aukeratu, aurrezkiak ezarri edo zerbitzuak erabil ditzaten. Bankuei dagokienez, honek baliabide gehiago izateko aukera ematen die, gero eurek maileguak emateko edo irabazi handiagoak eragingo dizkieten negozio eta enpresetan inbertitzeko. Baina batzuetan bankuek pertsona askok inbertituko ez luketen negozioetan inbertitzen dute.

Egongo zinateke prest ibaiak kutsatu edo basoetako zuhaitzak ebakiko lituzkeen norbaiti dirua uzteko? Edo utziko zenioke horri zure aurrezkiez gerran dauden herrialdeei saltzeko armak egiten?

Bankuek egiten duten publizitateak ez ditu proiektu eztabaidagarri hauek erakusten.

#EgunOnak #DBH

Page 9:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

IRUDIA

Zenbat familia diruak hondaturik!Anaia anaiaren aurka, aita semearen aurka...!Eta hauxe eragiten du gaizkiak: diru-gosea.Gehiago eta gehiago eta gehiago edukitzeak…eramaten zaitu idolatriara, hausten du besteekin duzun harremana! Ez diruak berez, gutizia izeneko jokabideak baizik.

Frantzisko Aita Santua

OTOITZA

Altuerak, pisuak, edertasunak, tituluak,… ezta diruak ere, ez du pertsona bat handi egiten. Zintzotasunak, apaltasunak, begiruneak, adeitasunak, besteen sentimenduekiko errespetuak eta interesak egiten dute handi (Teresa Kalkutakoa)

#EgunOnak #DBH

Page 10:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

Ostirala, azaroaren 25a

ABENDUALDIA HASIKO DA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Eromatarrei 13, 11

«Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena»

IRAKURGAIA

Abendualdia Eguberria prestatzeko aldia da. Eguberria baino lau igande lehenago hasten da. Gainera, Urte Liturgiko Berriaren hasiera zehazten du. Azaroaren 27an hasiko da aurton.

Abendu latineko “adventus” hitzetik dator eta “etorrera” esan nahi du. Lau asteko iraupena du abendualdiak.

Abendualdiak atal bi ditu: lehenengo aste biak Jaunaren etorrerari buruz gogoeta egiteko dira; beste biak, Jesusen jaiotzaz eta berau gizakiaren historian sartzeaz gogoeta egiteko.

Elizetan eta etxeetan abendualdiko koroa jartzen da, eta koroari kandela bat pizten zaio igande bakoitzeko. Apaizaren ornamentuak eta aldareko mahai-oihala more bilakatzen dira, morea prestakuntzaren eta penitentziaren kolorea baita.

GOGOETARAKO

Pentsatu:

Nola presta dezakezu zure bihotza Jaunaren etorrerarako?Baduzu asmorik zure eguneroko bizimoduan harreraren eta ongietorriaren seinale izan daitekeen aldaketaren bat egiteko?

BIDEOAK

www.youtube.com/watch?v=y6b1llVDv1U(2.26 min)www.youtube.com/watch?v=RC4PG85zuKY(2.56 min)

#EgunOnak #DBH

Page 11:  · Web viewMikrokredituek ardura/erantzukizun handia ematen diete emakumeei gizonen aurrean; beraz, emakumeak gizartean duen garrantzia indartu egiten da, baita antolatzeko eta ekoizteko

IRUDIA

OTOITZA

Eskerrak, Jauna, egun berri honegatik,biziaren mirariagatik eta, inguruan izan arren, askotan baloratzen ez ditudan hainbeste gauza harrigarrigatik.Eskerrak zure maitasunagatik, zure argiagatik eta zure babesagatik.Eskerrak fedeagatik, itxaropenagatik eta pozagatik. Eskerrak, Jauna, hartzen dudan maitasunagatiketa eman dezakedanagatik.Jauna, gaur eta beti begira diezaiodala argiari, ez itzalari;pentsa dezadala on guztian eta ezaba ditzadala kexak esker onez.Eskerrak nire familiagatik, nire lagunengatik,maitatzen, zerbitzatzen eta itxaropena ereiten duten hainbeste pertsonagatik.Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, arazoak gorabehera,bizitza etengabeko miraria delako.Amen.

#EgunOnak #DBH