Xintoa, jabeak - Euskaltzaindia · Aldude haranare hegoaldekn luzapeno daa et, a har zegokioi garan...

7
i ostirala • 1999ko abuztuaren 20a Egunkaria Aralar «Goñiko Teodosioreri kondaira kontatriko du Truke taldeak etzi. Luls Morea •«lntimitate handia dut nire lanekin». Xintoa, jabeak Kintoa lNJafarroa Behereko mugan dagoen kaskoa da. Baigorritik hegoaldera eta Erroibartik lparraldera. Aldude haranaren hegoaldeko luzapena da, eta hari zegokion garai batean. Egun, Nafarroa Garaiko lurra da, baina, zergak hemen ordaintzen baditu ere, zerbitzuak eta azpiegiturak Erantziak ematen dizkio. Europako Batasuneko mugak desagertu diren arren, kintoarrentzako afera ez da hain argia, beren lurretan deus gutxi eman dietenek baitute eskubide gehien. Ahantzirik bizi dira, benetako mugak noiz eroriko zain. Josu SANTESTEBAN

Transcript of Xintoa, jabeak - Euskaltzaindia · Aldude haranare hegoaldekn luzapeno daa et, a har zegokioi garan...

i ostirala • 1999ko abuztuaren 20a

Egunkaria

Aralar «Goñiko Teodosioreri kondaira kontatriko du Truke taldeak etzi.

Luls Morea •«lntimitate handia dut nire lanekin».

Xintoa, jabeak

Kintoa lNJafarroa Behereko mugan dagoen kaskoa da. Baigorritik hegoaldera eta Erroibartik lparraldera. Aldude haranaren hegoaldeko luzapena da, eta hari zegokion garai batean. Egun, Nafarroa Garaiko lurra da, baina, zergak hemen ordaintzen baditu ere, zerbitzuak eta azpiegiturak Erantziak ematen dizkio. Europako Batasuneko mugak desagertu diren arren, kintoarrentzako afera ez da hain argia,

beren lurretan deus gutxi eman dietenek baitute eskubide gehien. Ahantzirik bizi dira, benetako

mugak noiz eroriko zain. —

• Josu S A N T E S T E B A N

Aralar •

Herensugearen, aingeruaren eta hiltzailearen abenturak

Gofiiko Teodosioren kondaira berrituko du Truke taldeak

Aralarko santutegira

askotan joan arren

kondaira

ezagutzen ez dute-

nentzat eta kanpotlk

etorrltako bisltarlen-

tzat antzezpen ekl-

taldi bat egingo da

Igande arratsaldero

San Migelen.

VI I I . M E N D E K O K O N D A I R A

b a t e k d ioenez , b a z e n Goñi herr ian Teodosio izene-ko j aun bat. Soldadu lanetan aritzen zen gizona. Noren aur-ka aritzen ote zen ez dago hain argi, ordea. Batzuen ustetan, godoen aurka borrokatu zen, e ta bes te b a t z u e k diotenez, arabiarrak izan zituen arerio. Gauza da, denboraldi luzeak ematen zituela etxetik kanpo. Teodosiorengan zalantza sor-tu nahirik edo, bat edo batek emaztea beste gizon batekin zebilela jakinarazi zion. Ermi-t au i txura h a r t u omen zuen age rpen h o r r e t a n . Ziztu bi-z i an za ld i g a i n e r a igo, e t a

Aralarko santutegiko ataria izanen da kondairaren agertoki. • I is A

etxera bidean jarri omen zen, entzundako hura egia ote zen jakiteko. Etxera iritsitakoan, bere ohean bi per tsona bazi-re la i k u s i t a , ezpa taz hil zi-tuen. Hilketa bu ru tu orduko, ordea, emaztea agertu zen lo-gelan. Hildakoak nor tzuk zi-ren galdetu, eta Teodosioren b e r a r e n a i t a - a m a k z i r e l a

e r a n t z u n z ion e m a z t e a k . Hankasartzeaz oharturik, Te-odosiok Iruñerako bidea har-tu zuen, apezp ikua rek in ai-tortzeko. Hark Er romara bi-dali zuen, penitentzia modu-ra. Eta han Aita Santuak zera agindu zion: gerria eta oinak kateez lotu, e ta hor re la ibili beharko zuela mendietan ze-

har , kate horiek hau t s i ar te-an. Isil-isilik eta bu rumakur , penitentzia betetzen aritu zen Aralartik zehar. Egun batean, s a n t u t e g i a dagoen l e k u a n , h e r e n s u g e b a t ager tu omen zitzaion Teodosiori. Gizonak, izututa, laguntza eskatu zion San Migeli, piztia h u r a alden zedin. Otoi egin eta berehala

age r tu omen zen a i n g e r u a . Harekin batera, kateak hau-tsi ziren, penitentzia amai tu zen seinale. Horregatik auke-r a t u z u t e n Ara l a rko g a i n a S a n Migelen ohorezko eliza egiteko. Hori dio b e h i n t z a t VIII. mendeko kondairak.

Kondairaren beste molda-keta b a t aurkez tuko du, or-dea, Truke antzerki taldeak, ondorengo lau igandee tan . Oraingoan hasi eta irailaren 12ra arte izango dira antzez-penok, santutegiko a tar ian , arratsaldeko 17:00etan.

P lazaolako T u r i s m o Par-tzuergoak antolatu du ekital-dia, Mitxausenearen lagun-tzaz, bisitari gehienek santu-tegira iritsi eta kondairari bu-ruzko xehetasunak galdetzen baitituzte. Horregatik otu zi-tzaien antzezpena egitea, eta T r u k e t a ldea rengana jo zu-ten. Taldeak kondaira zaha-r r a h a r t u eta be r t s io ber r i -tzaile bat prestatu du.

Bestalde, gaur Lekunberri-ko Ayestaran hotelean 20ko hamarkadako urte eroak i k u s k i z u n a e m a n g o da , 22:00etan. Ikusleak garaiko j a n t z i e k i n ager tzea e s k a t u da, i k u s k i z u n a r e n s inesga-rr i tasuna handiagoa izateko.

—» Urko Aristi

metropoli forala

FELIPE RIUS

Gauerdiko espresoa Izen berri bat gehitu zitzaien lehengo egunean

astero senideek herriko presoen argazkiekin ateratzen dituzten kartelei. Hasiera batean, de-

nek harriturik begiratu zioten pankarta berria zera-manari, eta une batez inork ez zuen deus esan, eza-gutzen ez zuten presoaren aurpegia gogoratzen saiatzen ariko bailiran, argazkia ez zen aski nonbait. Gehienak deseroso zeudela zirudien; kartela zera-mana ikusia zuten herrian, baina ez zen behin ere haien inguruan mugitu. Azkenean, batek bota zuen: «Hori ez da sekula preso politikoa izan, droga era-mateagatik atxilotu zuten nonbaiten, eta ez du esku-biderik gure anaia-arreben eta seme-alaben artean egoteko, haiek ideia baten alde borrokatu dute, abe-rri baten alde, eta zure lagunakdirua egin nahi zuen gazteak pozoinduz. Zoaz pikutara eta ez itzuli». Pan kartadun berria ez zen ikaratu eta are tinkoago eutsi zion urrutiko herrialde batean atxilotutako lagunaren argazki txarrari. «Nire lagunak ere ideia baten alde

borrokatu zuen, edo, nahiago baldin baduzue, bes-telako bizimodu baten alde, eta ez zuen inor pozoin-du nahi, haxix piska batekin harrapatu zuten eta ho-geita hamar urteko zigorra bota zioten dirurik ez zue-lako. Orain, urrutien dagoen herriko presoa da, eta, norbaitek zioen bezala, preso guztiak politikoak dira, beren burua lapurtzera behartuta ikusten dutenak, prostituitzen direnak, drogatoki batetik bestera dara-matenak edo iruzur txikitan dabiltzanak, denek esku-ratu nahi dute gizarteak, botereakedo suerteak eman ez diena,- eta hauek ere zigorra jaioterrian be-tetzeko eskubidea behintzat izan beharko lukete». Gauean manifestari berriarekin topatu nintzen taber-na batean eta istorioa kontatu zidan. «Denak isilik geratu dira, eta deus gertatu ez balitz bezala, han segitu dugu denok pankartekin. Nik Midnight Ex-press berriro ikusia nuen telebistan, eta bururatu zi-tzaidan Manu ere herriko preso bat zela, gogoratu nintzen, elkar gehiegi ezagutzen ez bagenuen ere,

gau batzuetan literaturaz hitz egiten genuela taberna batean topatuz gero; beharbada ez duzu jakinen, baina sari batzuk irabazi ditu eta liburu bat argitara-tzearomen zuen. Bakarrik ibiltzen zen beti, eta hori arraroa da herri honetan. Bapatean desagertu zen eta egun batean Asia aldean txokoiate piska batekin harrapatu zutela irakurri nuen. Zerbait egitea erabaki nuen, ezin nituen burutik kendu gauerdiko espresoa-ren zain dauden senide eta lagun guztiak». Tragoa hartu genuen eta nik kartzeletan eta sekula iristen ez diren tren fantasmetan pentsatu nuen. Hurrengo as-tean pankarta gehiago zeuden manifestazioari, goian prçsoaren izena idatzita eta, behean, Bangko-keko espetxeren batean, Indianatxilotua, Malaysian preso, eta antzeko testuak. Manifestarien isiltasuna urrutian pasa zen tren batek urratu zuen, baina ba-genekien barnean ez zetorrela inor eta ez zela he-rrian geldituko. Gauerdirako ordu batzuk falta ziren eta geltokia hutsik zegoen.

Egunkaria ostirala, 1999ko abuztuaren 20a

Lizarra • l \ | a f a i T O a k O

Jaialdien akabera Asteburuari bukatuko dira, hiru koritzerturen bitartez

BartSallf Kelta ma-liarra aritu zen kantu

kantari atzo. Gaur iluntzean, berriz, Al-bita kantari kubata-rrak abestuko du.

Eta bihar izanen da Nafarroako Jaialdie-tako azken kontzer-

tua: Margareth Mene-zes abeslari brasil-darra igoko da tran-paldo gainera, jaiei

amaiera emanez.

TV/I EDITERRANEOKO MUSIKA ETA dantzak z ik loan Grezia

a z t e r t u ondo t ik , a m a i e r a k o hiru kontzertu handi bildu di-tuz te Munduko soinuak lelo-p e a n , N a f a r r o a k o J a i a l d i a n a u r t e n ikusgai eta entzungai izanen diren azken ikuskizu-n a k . As t e o s o a n , G r e z i a k o k u l t u r a g u r e r a h u r b i l t z e k o erakusketa eta lantegiak izan dira Lizarrako Fray Diego kul-t u r e txean ; Med i t e r r aneoko m u s i k a e ta d a n t z a k a z t e r t u dira, ha in zuzen ere. Grezian

Margareth Menezes abeslari brasildarra itzuliko da bihar eszenetara Los Llanis paseatekuan. • A R T X I B O K O A

oso lotuta dago dantza egune-roko b i z i m o d u a r i . Grez iako n o r t a s u n a r e n a d i e r a z p i d e a da, antzinat ik etorria etenga-be. Gaur, senideenartekojaie-tan (ezteietan, bataioetan, ez-k o n t z e k o m a n d a t u e t a n . . . ) dantzatzen dira, herriko feste-tan eta, gaur egungo musika-rek in b a t e r a , d i s k o t e k e t a n .

Unibertso ezezagun horretara h u r b i l t z e a r r e n , m u s i k a e t a dantza lantegiak anto la tu di-ra. Orotara 40 lagun aritu dira zirtos dantza eta beste ikasten edo l a u t a e t a k l a r i n e t e a jo -tzen. Bertzet ik, a i p a t u taile-r r e n o s a g a r r i g i sa , b a t e t i k , jantziak eta tradiziozko musi-ka t r e s n a k izan dira ikusgai ,

eta, ber tze t ik , a rgazkig in tza materiala bildu duen erakus-keta izan da as tean osoan. Ha-laber, tradiziozko musikari eta dantzei buruzko hitzaldia eta l a n t e g i e t a n e g i n d a k o l a n a k e rakuts i dituzte. Horrek guz-tiak Mediterraneo i t sasoaren e r tze tako t radiziozko k u l t u r a b e r a t s e n e t a k o b a t e r a e ra -m a n gaitu, emeki-emeki.

Azkenik, Munduko Soinuei a g u r e s a t e a r r e n , a tzo, g a u r eta biharko kontzertuak anto-latu dira: sust ra i -musiken ba-r ruko h i ru ar t is ta ospetsu di-ra . Ba r t Salif Keita a b e s l a r i maliarra aritu zen, Los Llanos pasealekuko agertokian. Ber-tan, editatu berri-berriko -ho-r r e n b e s t e e z e n L i z a r r a k o a izan bai tzen lehen aurkezpe-n a - be re a zken m u s i k a l a n a a u z k e r t u zuen Keitak. Gaur , aldiz, h a m a r r e t a t i k a i t z ina , Albita abeslari kuba t a r r a ari-ko da kan tuan . Albitak erbes-tean egindako Dicen que... dis-koko abest iak aurkeztuko di-tu, Ju l ian Sierrak zuzendurik. Azkenik, 90ko h a m a r k a d a k o reggae eta sambaren erregina i tzuliko da b i h a r ager toki ra : Margarth Menezes. Horixe iza-nen da Munduko Soinuetako azken e m a n a l d i a , e ta h a r e n oihar tzuna datorren ur tea ar-te entzunen da.

—C» Kristina Berasain

herri aldizkariak Edume Elizondo

Herri txikiak biztanlerik gabe Uda dela eta, Ttipi-ttapa aldizkariaren abuztuko aleak jai ha r tu eta herrietako festen egitarauen berri ematen du. Gai-nera, Lurra landa-lurraldeari buruzko aldizkariaren 16. zenbakia ere argitara-t u d u Ttipi-ttapa-k.

Aldizkaria, erreportaia nagusian, kez-katur ik ageri da inguruko herri txikiak gero eta biztanle gehiago galtzen ari di-relako. Haur gutxi jaio eta adineko jen-dea galtzen ari den neurrian, eskualde-ko herri asko bizi tasuna galtzen ari di-rela dio erreportaiak. Gainera, komuni-kazio sare nagusietatik u r r u n daude-nez, kanpoko jende gutxi biltzen ohi da herri horietara.

Bizilagunak ugaritzen edo urri tzen ari diren ikustea herrien bizia eta bizitasu-na nolakoa den neurtzeko t resna balio-t sua da, eta horixe aztertu nah i izan du Lurra aldizkariak: herrien osasuna. -Agerkariak egin azterketaren arabera, herri txiki gehienek biztanle anitz galdu dituzte, ba ina handienek biztanle gehiago dituzte duela ur te zenbait bai-no.

Herri ba tean jaio eta zenbait ur te ber-tan bizitzeak herri horrekiko atxikimen-d u a sortzen ohi du, ba ina horrek ez du ber tan bizitzen jarraitzeko nahikoa in-dar egiten, nonbait . Bizimodu egoki eta erosoa lortzeko, lagun eta senideen ha-

r reman m u n d u a ez ezik, bertzelako be-ha r eta zerbitzuak ere behar ditu jende-ak; horiek herr ian ez badaude , erraza-goa da herr i handiago ba te ra alde egi-tea.

Eta, erreportaiaren arabera , herri ba-tek herri m o d u a n irauteko gutxieneko biztanle kopurua behar du, hori gabe jendeak behar bezalako bizimodua egi-tea ezinezkoa baita. Inguruko herriak oso txikiak dira, gero eta txikiagoak, eta ba tzuen izana etorkizunean ere kolokan dagoela dio Lurra-k. Erreportaiaren arabera , herri ba tzue tan neurr iak ha r t u beharko lirateke populazioaren behera-kadaren kontra .

Xabier Larraburu

Fantasmen Mehatxua Aste honetan Star Wars

pelikulen atal berria pantailaratuko dute eta, erremediorik gabe, lehendabiziko pelikula filmatu zeneko oroitzapenak datorzkit gogora: garai haietan ni Tunisian nengoen Sheraton Hotel ezin ederragoan liburu berri bat prestatzen. Kasualitatez, luxuzko hotel batean egon nahi izateari kasualitatea deitzen ahal bazaio, George Lucas eta bere aktore garrantsitsuenak han agertu ziren. Basamortuan errodatzen ari zirela esan eta dutxetara abiatu ziren. Hiru aste horietan osatu genuen familia nahiko berexia izan zen. Ez zen ordea errexa izan. George, gidoiarekin borrokan, desesperaturik zebilen: "Xabi"-esaten zidan-"emaidazu ideiaren bat, agorturik nago!". Nik ea peiikuia zertaz zen galdetu nion. Esan zidan bi txakur espazialen abenturak zirela.Tin eta Ton. Ez zitzaidan batere gustatu. Gau guztia eman genuen hoteleko tabernan. Nik androidez hitz egin nion. Espazioko erlijio bat zirriborratu nuen bat-batean, zaldun galaktiko batzuk agian...Berak notak hartzen zituen: "Maskara beltza!, segi, Xabi, segi". Beste gau batean gazte mozkortu bat aurkitu nuen billareetan. Gerora Harrison Ford esango genion gazte hari, baina garai haietan oraindik ere Paco Jimenez zen guztiontzat. "Zer duzu, Paco",esan nion. "Paco!, jajaja, konfunditu zara gizona, ni Tin txakur espaziala naiz!",erantzun, eta botilari beste trago bat kendu zion. George Lucasengana bueltatu eta "apuntatu, George: kontrabandista espazial bat, Pacok egingo du", esan nion. Eta horrela gutxi-gutxinaka pasatu ziren egunak. Pilatzerakoan urte bihurtu ere bai.laz Georgeren etxean ego nintzen. The Phantom Menac pelikula berriaren pase berexia ikustea nahi zuen. Biok bakarrik geunden. Bukatzerakoan, "eta?..." bat zintzilikatu zuen airean. Nik, esku artean nuen yellowmissipi koktelari trago bat kendu eta irribarre bat eskaini nion. Berak, pozez txoraturik, botoi bat zanpatu eta mikrofono bati: «Aurrera, banatu!", esan zion. The Phantom Menace. Indarrak iagun zaitzala! •

ostirala, 1999ko abuztuaren 20a

j jTjic/d; jabedi i ahaztutako l l r o lNlafarroa Garaiko parajea bada ere, Nafarroa Behereak eman

dio beti azpiegitura eta babesa

Kintoa Nafarroa Behereko mugan dagoen kaskoa

da. Garai batean Aidudekoa izana, egun Nafarroa

Garaiko lurra da, baina, zergak hemen ordaintzen

baditu ere, zerbitzuak eta azpiegiturak

Frantziako administrazioak ematen dizkio.

Europako Batasuneko mugak desagertu diren

arren, kintoarrentzako afera ez da hain argia,

beren lurretan deus gutxi eman dietenek baitute

eskubide gehien. Ahaztuak bizi dira, benetako

mugak noiz eroriko zain.

Kintoa toki lasaia da: inor gutxi pasa-tzen da Nafarroa Behereko mugan da-

goen kaskotik behera Eugirantz doan erre-pidetik, zeina bihurgunez josita dagoen eta pagoak nagusi diren oihan bat zeharkatzen duen. Aldude ha rana ren hegoaldeko luza-pena da Kintoa, Baigorritik hegoaldera eta Erroibartik iparraldera. 2.500 hektarea di-tu, eta 30 hamar lagun bizi dira, zortzi fami-liatan banatur ik . Laborantza dute ogibide; ardi esnea ekoiztetik bizi dira. Oihana eta la-rrea da gehiena. Benta ere badute, garai ba-tean muga zen seinale. Gutxi eta nahiko ba-kartuak bizi dira, eta arazo franko izan dute beti . Nafarroa Garaiko lu r ra b a d a ere eta zergak han ordaintzen badituzte ere, Nafa-rroa Beherak eskaini dizkie azpiegiturak, e ta h a r a b e g i r a t z e n d u t e I r u ñ e r a b a i n o gehiago. Pello Setuan Aldudeko alkate da jo-an deneko hamar urteotan; kintoarrak Ure-pelekoak direla dio, nahiz eta paperek bes-terik dioten. «Espainiako lur ra da, ba ina , zergak ere han pagatu arren, Frantziako Es-t a tuak ja r r i die duten azpiegitura. Pirinioe-tako t r a t u bitxi b a t z u e n ondor ioak dira . Duela zenbait urte Baztan eta Errok manko-munitatean erabiltzen dute», azaldu du. Se-tuanek dioenez, «jendeak Urepeli lotuak di-ra gehiago, ez dira biziki harreman sendoak Nafarroarekin».

Hala ere, agerian da mugak irauten zuen garaian toki garrantzi tsua zen seinale bat: orain bi urte Guardia Zibilak utzitako kuar-telak h a n segitzen du, itxirik ba ina zutik, Sorogaineko bidean.

«Gu nahi gaituzte

zergak pagatzeko,

eta gero dena

kentzen digute.

Hori ez dago ongi.

Lehenago eta

tratatua egin

zelarik, 1856an,

bazeuden

problema handiak

bailaren artean,

eta Frantziak eta

Espainiak egin

zuten arbitraje bat

eta mugaren

delimitazionea, eta

hemen gelditu zen

lur hau,

Nafarroarako eta

Baigorrikoek

bazkak erabiltzeko

soilik» ,

Egurikaria ostirala, 1999ko abuztuaren 20a

Eskatu bai, baina eman gutxi Bitxia da oso k in toarren egoera. Paperean Espainiakoak direla esaten zaien arren, eta zergak Elizondon edo Erroibarren ordaindu arren, deus gutxi eskaintzen diete ordainean. Azpiegitura guztiak Frantziak emanak dira, e ta a s k o t a n Espa in i ako ag in ta r i ek t r a b a anitz jarririk. Mari Anttoine Etxebarren Ure-peleko alkateak gogoratu duenez, «elektrika» 1979an iritsi zen Kintora, dauden baserrieta-ra errepideak 1981tik goiti egin ziren, eta te-l e fonoaren h a r i a 1 9 8 4 a n j a r r i zen. Hori gutxi balitz bezala, zerbitzuak ere Nafarroa Behe-refik jasotzen dituzte maizago. Adibidez, hango postaria egu-nero joaten da euren etxeeta-ra, eta Nafarroa Garaikoa, al-diz, astean b i tanbakarr ik joa-ten da. «Erreserba gisa nah i zuten Kintoa. Jendea adin ba-tean jartzen ari da eta sosik ez biziki, eta nahiago zuten jen-dea hortik bidali elektrizitate faltan eta erraztasun, eta ho-na etortzen ziren elizara ere. Hemen izan dute ha r r emana eta familia», argitu du Etxeba-rrenek.

Garai batean Kintoko lurrak Baztangoak, Erroibarkoak eta Baigorriko haranekoak ziren. Baina ba i la ren ar teko hase -rreak izan zirenean, Espainiako eta Frantzia-ko estatuek kendu egin zizkieten eskubideak. Atxiki zituzten eta 1986 urtea arte Espainiak kudeatu zuen, gobernadore zibilaren eta mi-li tarrarraren bitartez. «Baldin bazen zerbait Kintoan egin, Gobernu Zibilaren baimena eta militarrena ere behar zen. Ordutik goiti Nafa-rroari itzuli zizkion Kintoko dretxoak eta ge-roztik, sei bat urtez edo, Nafarroako Mendi Sailak kudeatzen zuen», jarraitu du alkateak. Baina Erroibarrek eta Baztanek beti galdetu dute lur horien gainean aurretik zuten esku-bidea, eta 1992tik goiti mankomuni ta te bat sortu zuten. Baigorrik ere izanen zuen lur ho-rien gozamena, baina urtero 10 milioi pezeta ordaintzen dizkio (400.000 libera).

Beren ustezko jabeak ahazturik, Kintoko jendeak, Urepelekoak bezala, geroa aski kez-kagarri ikusten du. «Gazteek lan egiteko labo-

rantzak ez du biziki emateri; behar lirateke lanpostu batzuk hemen. Bai kintoarrendako eta bai urepeldarrendako. Etxaldeak tipiak dira, eta gero eta nekezago bizitzen da labo-rantzatik. Emaztea edo gizona kanpoan ari bada, jornal bat ekartzen du. Hori behar li-tzateke eskuratu», dio Mari Anttoinek.

Ehiza: azken urteotako gatazka Kintoko lurraren gozamen eskubideak sortu-tako arazoak moldatu baziren ere, orain afera ehiza da. Baztandarrek eta er roibar tar rak Kintoaren gaineko eskubideak eskuratu zi-tuztenean, Frantziatik izaten zuten ordainke-ta interesantea zen. Gain horretan ehizarako tokiak ere badira, eta aspalditik aritzen dira elizondoarrak, erroibarrak eta kintoarrak. Orain dela 40 u r t e ba ino gehiago ehizako

Zibil Ixeak zi au

orain toan, garleko

agirt likur il». Eiko

U' Bdeta

Nafat iaraia bani lituen

11 SA» BAN

erreserba B'at egin zuen Nafarroak, Espainia-rekin elkar harturik. Hura egitean, barnean sartu zituzten kintoarren etxeetako lur priba-tuak, eta debekatu zieten hor ehizatzea kin-toarrei. Ordainean lepo bat eman zieten, Pe-

lono izenekoa, hamar bat lagunentzat edo, Kintoko ehiztarien araberakoa. Hortaz, kito ziren horrela. Baina Baztanek eta Erroiba-rrek diru gehiago egiteko Pelono ere enkante-ra atera zuten. Dirua asko eskaintzen da pos-

Aspaldiko hitzarmenen ondorio Aspaldiko hitzarmenen ondorioa da Kintoa. Lehenengo hitzarmena, Pirinioetakoa dei-tua, 1659an egin zen. Nafarroa desegin zen denboran, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egin zen denboran sortu ziren baila-ren arteko gatazkak mendiok zirela eta. Baztan, Erroibar eta Baigorriren artean, denek rtahi zuten mendi horietan eskubide-ak atxiki. 1785ean Elizondoko hitzarmena sinatu zen, Baztan, Erroibar, Luzaide eta Orreagako batetik, eta Baigorri eta Garazi-ren arteko liskarrak leuntzeko. Hala.ere, paperean zegoena ez zen errealitate bilaka-tu eta Espainiak eta Frantziak «behar izan zuten sudurra sartu», alkateak gogoratu duenez. «Baionako Tratatua egin zuten 1896an, eta muga ezarri zuten. Baina ez ziren konturatu muga hura non ezartzen zuten, lekuratuta gertatzen zen mendi kas-koetarik behitiago, zeharka trabesian gerta-tu zen muga ematea; aziendak ez dituzte errespetatzen planoetako marra horiek eta joaten dira kaskoetaraino. Aziendadunek ez zuten hori errespetatzen. Deliberatu zuten

orduan terreno hori Baigorriko baleak ere gozatuko zuela betikotz», azaldu du. Beraz, Baigorriko laborariek eta artzainek goza-tzen dute horko bazka, salbu oihanak, arbolak. Horiek beti Nafarroak saldu eta kudeatu ditu. 1990tik goiti mankomunita-tean kudeatzen dute Erroibarrek eta Bazta-nek. Urepeleko auzapezak Baigorri ere sar-tzea galdeginen liekeela dio. «Ontsa litzateke adostasunean denak sartzea». Kin-toko lurrekin ez ezik, Guardia Zibilaren etxearekin ere zerbait egin beharko dela dio. «Denon artean Kintoko etxe bat edo museo bat egitea. Proposizionea egin dut. Laguntzak badaude bi aldeetako harrema-nak lantzeko Europatik».

Baina dena ez da txarrerako izan Kintoan, Iparraldeko hainbatek bizia salbatu baitzu-ten munduko bi gudetan. «Mugaz bi aldee-tan badira biziak salbatuak, badira deserta-tuak. Kintoan gordetzen ziren eta hortik Ipar Amerikarajoaten ziren. Zenbait itzuli, eta beste asko han dira. Bizi asko salbatuak dira horrela», ekarri du gogora.

«Erreserba gisa

nahi zuten Kintoa.

Jendea adin

batean jartzen ari

da eta sosik ez

biziki, eta nahiago

zuten jendea

hortik bidali

elektrizitate faltan

eta erraztasun

faltan»

tu horiengatik. «Kario saldu dute lepoa, eta kintoarrak ez d i r a ados , e t a b a d u t e osatua ehiztarien elkartea lepoa berreskuratzeko es-kubidea lortzeko edo, bes-tenaz, beren lurretan lehe-nago bezala arifzeko», esan du Urepeleko auzapezak. Jean Pierre Erreka Kintoa-rrak ehiztarien taldeko bu-rua da, eta haserre dago oso ehiza postuekin gertatuta-koarekin. «Barrutia saldua dute deus galdatu gabe ja-beei; b a d a u d e anitz: Ure-pelgoak, Kintokoak eta Al-dudekoak. Aritu gara ehi-zan 40 urte baino gehiago, eta Errok eta Baztanek har-tu dituzte hemengo terre-noak eta gu kanpora bota gaituzte. Ez dute dretxorik hori egitea», azaldu du Erre-kak. Enrike Garralda Erro-ko alkate berriarekin egon berriak dira, eta, hori ez de-la ongi egina esan badie ere,

oraindik ez dute beste erantzunik jaso.

Afera auzitegietara Hitzak balio ez, eta auzitara eman dute afera. «Orain tr ibunalera joanen gara; Espainiara eta gero Europara joanen gara ez badute kon-pondu nahi. Badaude tratatuak eta ez dituzte errespetatzen», dio, serioski, Kintoarrak tal-deko buruak. Ehiza ez ezik, artzainak ere ez omen dituzte bakean uzten, dioenez. Artzai-nek, hiru bailarek duten hitzarmenaren ara-bera, Kintoan egurrezko etxolak izateko eta ardiak bazkatzeko eskubidea dute, baina az-ken urteetan hainbat arazo sortu dira horren kontura. «Gu nahi gaituzte zergak pagatzeko, eta gero dena kentzen digute. Hori ez dago ongi. Lehenago eta t r a t a t u a egin zelarik, 1856an, bazeuden problema handiak baila-ren artean, eta Frantziak eta Espainiak egin zuten arbitraje bat eta mugaren delimitazio-nea, eta hemen gelditu zen lur hau, Nafarroa-rako eta Baigorrikoek bazkak erabiltzeko soi-lik», ohartarazi du Errekak. «Gu t rabatako gara. Hiriko jendearen arrazoinamendua ho-ri. Honat bizitzera etortzeko esanen nieke, nola den bizia ikusteko. Gure lepoa d i rua duenari eman diote. Denek dirua nahi dute», salatu du behin eta berriro.

Gutxi dira eta bakartuak daude, eta, ehiza postuak kentzeaz gain, artzainen etxolak ere puskatu dizkiete. «Artzain baten etxola, tra-tatuak esaten duen bezala, taulaz egina zen, eta hura artzain batentzako eman zuen Bai-gorrik. Baina haiek igorri guarda, korralea hautsi, eta baimena kendu zioten», gaineratu du. Horrela joan deneko zazpi-zortzi urtetan dabiltza, eta eskatzen du tena da artzainen ardiak trankil uztea bazkatzen ehiza garaian. «Badago tratatua eta ez gara jostetan ari. Es-katzen dugu gure eskubideak errespetatzea».

Migel Jorajurria arraioztarrak ez du hain-besteko arazorik ikusten. Duela hamabi urte Kintora etorria, berak ez du uste Kintoko lu-rrak erabiltzen dituzten hiru baleen arteko gatazkarik dagoenik. Bentarekin ongi doa-kiola dio. «Beti jende pixpa bat badugu. Ongi moldatzen garabaztandarrekin eta Erroibar-koekin. Ehizara eta etortzen dira honat», dio, eztabaida saihestuz.

—» Irene Arrizurieta

ostirala, 1999ko abuztuaren 20a Egunkaria|

Mari Anttoine Etxebarren Urepeleko alkatesa. • Josu S A N T E S T E B A N

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Olloko eskoletan gertatua Ahitzera doan mende honen asmenta urteetan, Oiiarango hiriburu pertxentean, eta inork espero ez zuenean, beste

edonon ere zoritxarrekotzat eduki dezaketen gertaera jazo zen, hau da, herriko eskola kiskaldu zen esku ezezagun

batek iratxekirik

EZ ZEN HURAXE USTEKABEKO

sua, igandez igande urrantzen ari zena baizik, eta inor gutxi harritu zen Olloko eliz ezkilek goraki suaren berri eman zutenean, izan ere, ez baitzen eskolaren kontrako erasorik espero ez zuenik, geroago, kea zerioten aurri erraustuen aurrean ollarigo guztiak damuz eta isilik egonagatik ere. Bestal-de, ikastetxea berreraikitzea garesti atera zitzaion herria-ri, eta 1923.ean 209 haritz enkantean jarri eta saldu egin ziren gastuei aurre egi-teko. Handik denbora batera, lantokirik gabe geratutako eskola maisua Abadetxe eta Otxotorena etxetzarren arte-ko inda estuan egokitzen zen Juan Felix Uharte artzaiaren etxetxoan zendu zen, amo-rruak atsekabeturik, 1926.eko maiatzaren 30ean.

Maisu hark Pedro Matias Mariñelarena zeukan grazia, eta Izurdiagan

jaioa zen, nahiz beire gura-soak Arakil ibarrakoak ez ziren, bada, aita, Martin Mariñelarena Gulina aldeko Ziakoa baitzen, eta ama, berriz, Itzako Zendean dago-en Larunbe herrixkako ala-ba. Mariñelarena 70.eko hamarkada inguruan arriba-tu zen Ollora, maisu titulu-dun, alabaina, bertako eta Senosiaingo haurrei irakas-teak ez zion behar beste ema-ten, eta lanpostuarekin bate-ra, ohi bezala, bazen beste zereginik, seguroenik ere ez sobera atsegin, baina betiere, diru sarreren emendagarri; hauek ziren bi herrietarako sakristaua, idazkaria eta aguazila lan-postuak. Egin-behar guzti hauek zintzo betetzeagatik, 1878.ean, maisuak 121 erregu gari jasotzen zuen urtean. Solda-ta urria bazen ere, Mariñela-rena ez zen ezkongabe gera-tu, eta bera baino dexente gazteagoa zen Katalina Irur-tia Zenoz Ekai herrixkako alabarekin ezkondu zen.

Olloko eskolari buruz ez zaigu gauza haundirik iritsi, 1940.eko maiatzaren 20an bertako Hezkuntza Batzarra sortzen den arte bederen, edozein modutan ere, aisa asma dezakegu nolakoa zate-keen urte hori baino aurrera-goko eskola; hasiera batean, elizan biltzen ziren bi herrie-tako neska-mutikoak, kalos-trapearen parean zegoen mendebaldeko gela txikian; huraxe urri geratu zenean, plaza ondo-ko eraikine-an ezarri zen berebi-ziko ikaste-txea. Mari-ñelarenak bietan ihar-dun zuen irakasle, eta bere ardurei esker, esate baterako,

eskola zaharrean komuna ezartzea onartu zuen Olloko kontseiluak 1911.eko abuz-tuaren 28an, erretorearen baimen mesfidatiarekin iza-nik ere.

Mariñelarena maisuarekin ezain jokatu zuen apez etoi hura, bestalde, ausaz Olloko abadetxetik pasatu izan den pertsonalitate sendoenetako apeza izan da, errainu luzee-netakoa, Santos Ziaz ari gara, naski. Saratsan 1845.eko azaroaren 2an jaio, 1872.ean Iruñean apeztu, eta 1874.ean Olloko parro-kiara iritsi zen Arteta eta Itzako Erizetik pasea izan ostean. Olloko honetan, 1911 .ean hil zen arte iraun zuen bertatik elki gabe. Apez lanez gain, izen ez hain apa-leko publizista eta orduko hainbat kazetetan kolabora-tzaile flnkoa zen; Santos Ziak idatzia da, esate baterako, 1889.eko San Migelgo erro-meria erraldoiaren berri ematekoak ziren hainbat artikulu.

Ez da iritsi Santos Zia eta Matias Mariñelarenaren arte-an zegoen herra makurraren berri zehatzik, eta hainbat agirietan bi izenak, bata bes-tearen elkarren ondoan ira-kur daitezke, maisuak sakristau moduan bete behar zuen lana zela bide, prefosta; honen adibidea 1891.eko maiatzaren 27an Olloko elizan agitu zen lapu-rreta jasotzen duen agiria izan daiteke. Alabaina, gauza

ezaguna da V*v biekelkarri .

zioten mes-pretxua, eta froga ezin esangura-tsuagoa dugu eskolarekin gertatutakoa. Erretorearen ideologia eliz-koiarentzat, Matiasen pentsamendu

liberala orban ikuzgaitza zen Ollo bezalako herri aratzean; baina liberalismoarena gutxi bailitzan, Matiasen bigarren obena euskarari zion maita-suna zen, eta bigarren hau, naski, Ollo bezalako herri oraino euskaldun batean, gehiegi hauspotu gabe aisa piztu eta zabal zitekeen garra zitzaion Saratsakoari.

Herri bakoitzeko haurrak euren hizkuntzan hazi eta hezi behar dutela arras sine-tsirik, eta oro har euskara pairatzen ari zen egoera tamalgarriaz oharturik, Matiasek geroz eta tarte luze-agoa eskeintzen zion euska-rari bere eskoletan, eta tarte hauetan erabiltzeko asmoz, jada hasia zen entziklopedia moduko bat bertako euska-ran tajutzen, ikastetxea erre ziotenerako ia bukatuta zeu-kana. Damuz, Mariñelarena-ren esku-izkribu guztiak suak eraman zituen, eta ez da, Etxebertzekin gertatu zen antzera, garretatik erauzi zituenik.

P a t z i k u P e r u r e n a

Amarkintako hiztegia

ARAKAIA: HIRULAU

(edo bosei) hilabete aurret ik begia emana eduki du

artzaiak artaldean, akatsen bategatik haragitako bereiz-tua; nere ume denboran artan-tzu aharikoa, zikoroxka, alon-doa eta holakoak izaten ziren endemas arakaitako Goizue-tan, jeneralean ardia baino la-rrixeagoa eta haragi gehiago-koa, baina oso nekez, orain be-zala, bildoski guria. Halare, errestorik ez uzteraino garbitu-ko zen dena; larrua pestondo-ren eramango zuen Ezkurreko Trapuk, eta arakaia adaskaria bazen, han geldituko ziren adarrak sotoko pareta zuloren batean, bihar edo etzi sepapo-toa edo zena zelakoa zintzilik patzeko.

Banda: Garai batean, herri gutxitan bezala, bertako musi-ka banda ere izaten zen Goi-zuetan. Aitari aditua dakit nik: "Joxejoan Maiokoa, Arontxan Joantxo, Paulenekok bi anaia: Xanti ta Isidro, Inazio Yande-nekoa, Kaxkagorri txindakin, Pako Miruna tronbon aundi-kin, Abelardo Maribeltzana tronpetakin, eta geioz enuk oroitzen oaiñ, eta Botikario ze-na, gizon pllako polittbatyuen, gidari ibiltzen zutena". Goizue-tako bandaren pieza zahar bat ikasi berria dugu Leitzan, Fer-min Tolatxenekoaren belarri fi-nari esker.

Eltzeitsua: Pazkoak ezkeroz-tik gordetako sos pizar batzuk ipurdian, klin, klan, klon, ape-nas izaten genuen besterik mutikotan. Amarkin bezperan, atera sos guzik, eta munduko aberatsenak ginela iduritzen zitzaigun. Baina ama semeen arratsaldea zen, Xole eta Ana-mari ixpiluaren aurrean apain apain orraztu, ezpainak pinta pinta egin eta, abiatu dira herri aldera. Amak koarto zaharreko leihotik oihua: "Zeren eltzei-tsuri kontu gero ongi, nere ma-ttek". Artean ez baitzen orain-dik, "pontelo ponselo" kanpai-narik egin.

Pilota part ida: Amarkin egun goizean, meza nagusi on-

doren, nola ez, pilota pilota partida Lubineko Pilotaplazan: Berroeta eta Arantxan Pello, Intziarte eta Anttonio lesaka-rren kontra. Intziartek tongo egin eta jendea haserre. Amar-kin hirugarrenean berriz, Ara-noarrak Goizuetarran kontra. Han etorriko zen mendiz mendi aranoar koadrila, Ilagorriko-bordan beheiti, Anastaxio Le-ontxonbordakua kordionakin zutela. Hasi da partida, "Ara-noarrak : Perutxo eta Joakiñ Bordatxurina; Goizuetarrak: Zabalteneko Joxemari ta Erre-teneko Ezkerra, ittuen aitze-kok, biño, Ezkerra gaupasa iña do, ezongi samar ta, Urrutine-ko Manolo aittu yuen".

San Roke: Amarkin biarrena San Roke egunarekin tokatzen da, eta goizuetar askok izaten zuen ohitura mendiz Aranoko San Roke ermitara joateko, pesta eta debozioa nahastuz. Joxemari Legarreta aranoa-rrak badaki nor zen San Roke: "Gaitz eta peste eta olakon kontrakua da. Frantzesa, Mon-pelierkua. Ordun Italin pestia men tzeon, jendea larrua joan eta aragi bizittan da ola. Ta San Roke orrek oei urte zittula ro, atta ta ama galdu ta, zittun in-tesak entregatu denak pobreei ta joan emen tzen Italiko eri aik sendatzea. Ta an urtiak pasa, ta gero beak izurriya arrapatu, ta erritik baztertu ta itturri ba-ten bazterrian sondu men tzen, ango urakin garbittuz eridak sendatu zizkan arte; jateko be-rriz zakur batek eamaten men tzion obiya. Sendatu zenian, San Roke oi etorri da bee errira ta iñork ez izautzen, da bee osaba izan ango gobernadoria, ta kartzelan sartzeko aindu, ta kartzelan ill men tzen. Ta bula-rran gañian gurutze gorri bat emen tzun jaiotzekuan, da ill zenian artatik izautu amon ba-tek noren semia zen!".

Xexenak: Munduan diren onenak, zizt eta zazta... Erna-niko gaiteroa, Pio Plazenekoa atabalero, Urnitako erroskile-rok, Gazta ustela, Udare ego-sik, Amarkin Sagarrak... Motz gelditu zait, alua, hiztegia.

Motxorrosolo

Donaixti

Ez DA AFERA BERRIA. ERDI-HUTSIK DIREN IBARREK, TARTEKA, UR-

tean behin gehienetan, ikuskizun erraldoiren ba t egin behar. Kapableak direla erakutsi nahi edo. Bizkitartean, ur-tean zehar, hu tsaren hurrengoa herri horien bizitasuna. Do-naixtiko berriak bestelako pleguak erakusten dizkigu, bere txikitasunean, urtaro guzien pizgarria izanen baita.

Egunkaria ostirala, 1999ko a b u z t u a r e n 1 3a

Sortzailea

«lntimitate han nire lanekin»

Luis Morea artista uhartearrak, harria,

burdina eta ura erabiliz, lau metroko

luzerako eta 6 tonako monolitoa jarri du

Erriberako Santacara herriko plazan.

Edozein materialekin lan egiten duela aitortu

du, eta sortzen dituen artelanekin oso

harreman intimoa duela dio. Orain, garai

bateko hlru nekazari irudikatu ditu.

BERAK E S A N B E Z A L A , O S O

b a r n e r a t u a k di tu bere lanak, eta poliki-poliki mintzo da h a i e t a z . E s k a r m e n t u a nahikoa baduela uste du, eta egiten dituen obrak izanen di-tuela ogibide adierazi du. • Nola otu zitzaizun lan hori

egitea? S a n t a c a r a k o U d a l a r e n

agindua izan zen. Erromata-rrek h a r r i a a t e ra t zen zu ten herr iko har robi t ik a te ra ge-nuen harkaitza. • Urarekin, harriarekin eta

burdinarekin jokatzen du-zu; zer adierazteko? Harkai tzari u ra sa r tu dio-

gu, u r j a r ioa sor tuz. Ez diot izenik jarri piezari, eta kosmo-saren energia zentro ba t ean kokatzen dut . Bakoitzak in-terpreta dezala nahi duen be-zala. Herri horretan bada oso dorre luzea, eta, harriaren in-guruan bira asko eman ondo-tik, mila kilo burdina eraman n i tuen ha ra , eta sa ia tu nin-tzen orain den pieza egiten. Bi hilabete eta erdi aritu naiz la-n e a n monol i toa dagoen to-kian, zuzenean . Nekagarr ia izan da, bero h a n d i a egiten zuelako. Hiru nekazari irudi-katu ditut. • Helburu argirik bazenuen

lana egiterakoan? Lanak zuzenean egitea gus-

tatzen zait, eta modu hori jo-rratu nahi dut . Asko kostatu z i tza idan lan egiteko modu hori lortzea, aurretik Udalak zirr iborro b a t nah i zuelako. Nire nahia pieza zuzenean egi-tea zen, e ta sen t i t zen n u e n

heinean eraiki nuen. Harkai-tzaren inguruan gogoeta han-dia egin du t , pieza b u k a t u nuen arte. Arte megalitikoa-rekin eta arte garaikidearekin identifikatzen dut lan hori. • Zergatik uztartu d i tuzu

harria, burdina eta ura? 1991tik zakarreta t ik har -

tutako elementuekin lan egi-ten ari naiz. Kongora, Brazza-villera egin nuen bidaia bate-an urte bat egon nintzen. Han ez hondakinik ez zakarrik ez zegoenez, . jnoldatzear i u tz i nion. Hemen, aldiz, edozein zakarrontzirekin, egurrekin, harrirekin murgildu nintzen sortze modu honetan. • Denbora luze egon z inen

Kongon? Kasik urte bat.

• Zertara joan zinen? Lagun batzuek gonbidatu-

ta, rally batera joan nintzen, eta oihanean gelditu nintzen. • Han asko sortu zenuen?

• Ez. Han bertakoen kultura irudikatu nuen, eta hara era-man n u e n irudipenari beste ingurune bat eman nion. • Zein material nahiago iza-

ten duzu lanerako? Edozein gauzak balio du.

Margotzeko ere kolorea ema-ten d u e n edozer e rabi l tzen dut ; ez d u t margo berezirik behar : loreak, e m a k u m e e n pinturak, denak balio du. • Artista kontzientzia iza-

teak ez duela saltzen esa-t e n duzu. Zer da art i s ta kontzientzia izatea? Ez dakit zer den artista iza-

tea. Artista izena oso legala

i rud i t zen zai t ; n a h i a g o d u t sortzaile hitza, zure lanak sor-tzen d i tuzulako. Art is tak ez duela saltzen egia da. Nire lan asko par t ikularren eskue tan daude. Oso bitxia da, inoiz ez dudalako izan aukerar ik ho-rretarako egokitua den areto batean lanik erakusteko. Bai-na beste eskultore askok bai-no l an geh iago s a l d u d i t u t p a r t i k u l a r r e n a r t e a n . Arte megalitikoarekin eta arte ga-raikidearekin identif ikatzen dut nirea, batez ere figurak. • Ez baduzu zure lana non

erakutsi , ze in funtz io du zure eginkizunak? Inoiz ez diot uko egin galeria

batean erakusteari, baina oso zaila da hori lortzea. Galeriak mundu itxiak eta zentzugabe-ak d i ra . Hor rega t ik , s e n a k beste gune batzuetara erama-ten nau. Orain Sarasate pase-a lekua e s k a t u k o dut , eta ez

«Galeriak mundu itxiak

eta zentzugabeak dira.

Horregatik, senak beste

gune batzuetara

eramaten nau"

#

bad ida t e ema ten , kon tzen-trazio ba t eginen du t . Ixten dizkizuten ateak ez badituzu b e s t e m o d u b a t e a n z a b a l -tzen, zure lana uztera behar-tzen zaituzte. • Orduan, zer zara? Esku-

l a n g i l e a , a r t i s t a , i d e i a sortzaile...? Sortzaile. Nire lanak bizi-

tzaz mintzatzen dira eta nahi dudana esaten dut. Hori ezin dit inork galarazi. Maitasuna irudikatzeko txotxongilo ba t egin izan dut , maitemintzeri zarenean txotxongilo b ihur -tzen zarelako; Milioi bat klase t i tuludunak -txirook izan di-tugun mahaiek eta zilarrezko kaxa batek osa tua - espetxea islatzen du.

• Zein harreman duzu zure lanekin? Intimitate handia dut nire

lanekin. • Horrek zer esan nahi du?

Oso sakona da. Ez nuke as-matuko azaltzen. • Eskultura lantzeaz gain,

margotzen ere aritzen za-ra. Nire margo lana ere espa-

zioan oinarritzen da. • Nola ekiten diozu ian ba-

ti? B u r u a b i r a k a d a r a b i l k i t

etengabe. Pieza ba t irudika-tzea lau h i labe te kos t a t zen zait batzuetan. Gauzak pila-tzen ditut, begiratu, eta, bat-ba tean , i rudikatzen di tuzu, b a i n a o r d u r a k o bizi tza oso b a t e m a n d u z u l a n e a n hor i gauzatu ahal izateko. Kaleen moldaketa lanak egiten ari zi-r e n e a n , s e r i e oso b a t egin nuen Iruñeko Alde Zaharreko galtzadarriak erabiliz. Lagu-nek gauez eskura tu zizkida-ten eta sail polita egin dut. • Aurrerantzean zein asmo

dituzu? Mallorcara joateko asmoa

dut, esparru berriak ikertze-ra. Piezaren ba t kokatu nahi nuke han , jendearekin kon-taktuan egotea gustatzen zait lanean nabilenean.

—»lrene Arrizurieta

Luis Morea Iruñerriko uhartearra

da, eta familiatik datorkio artista se-

na. Arreba zaharrenak eskulturak

egiten ditu, eta amakmargotu egi-

ten du. Patxi Buldainen lantegian

ibili zen ikasten. Egin dituen hain-

bat bidaia lagungarri izan ditu lane-

rako. Duela urte batzuk egiten

duen lanaz bizitzea erabaki zuen.

Sos herrian, Zaragozan, lantegia

jarri du, zaharberritzen ari den etxe

batean. 37 urterekin ez du ez Nafa-

rroan ez beste inon gelditu nahi.

Kongoko oihanean ikasi omen

\ zuenzerden bizitza. •

Beti bere kabuz ibili omen da. Arte-

an murgildu aurretik denetarikegin

du. Bizitzea du gustuko: "Zeure bu-

ruarekin ongi egotea, eta hori ko-

munikatzea", azaldu du.

Buhame samarra da, eta ez zaizkio

katalogazioak gustatzen. "Inor ez

da zein zu katalogatzeko. Kritikek

sofriarazten dizute. Galeria batean

bezala da. Ez bazaude zure lana

ikusleari argitzeko, zure lanaren er- (

dia ulertu eta ikusiko dute", dio.

Agintarien jarrera ere kritikatu du.

"Orain, Iruñean erakusteko, buru-

soila eta New Yorken egona izan

behar duzu. Nahiz eta hemen egin-

dakoa erakusten duzun", azaldu du

etsirik.

ostirala, 1999ko abuztuaren 13a Egunk.iri.i

Egunkaria

i ostirala • 1999ko uztailaren 49a

Pello Gofii

Mafar sena

t k t i nafarra naiz, Eneko Ari-* w t za ren le inukoa , baskoi ,

hortaz, eta nire aberria Nafarroa-ko Erresuma da, gaur egun Eus-kadi deitu duten fikzio hori barne, j a k i n a . E n e h e r r i a b i h o t z e a n daramat beti toki orotara. Mundu z a b a l e a n oso ib i l ia na iz , be t i e skuan bandera gorri k a t e d u n a h a r r o j a s o r i k e ta ez zait j a ere leundu nire nafar sen hau, hain-bat tokitan jendearen mirespena piztu duena. Egon izan naiz Babi-lonian eta Afrika.beltzean; egon izan naiz Ameriketan, Iparreko hiri zibilizatuetan nahiz Hegoal-deko oihan misteriotsuetan; nabi-gatu izan dut Baltikoko ur hotze-t a t ikan eta Melanes iako i t saso lasaietan; Petrogradotik Vladivos-tokera eta Damaskotik Singapu-rrera joana naiz; Ezagutzen ditut Ekialdea eta Mendebala, Iparra e ta Hegoa, be ren por tu eta hir i nagusiekin. Hori guztia ikusi izan d u t n ik e ta , o r a i n a r t e , ez d u t N a f a r r o a b e z a l a k o r i k t o p a t u . Hor rega t ikan h a r r i t u t a geldi tu nintzen lehengo egunean halako batean ezagun bat etorri zitzaida-nean esanez nafarra izateari utzi n a h i ziola eta t rami teak has iak zituela. Aspertuta zegoela, asebe-te nonba i t , n a f a r s enaz . Ora in afera Diputazionean estudiatzen ari omen dira, lehen aldia bai ta inork horrelakorik eskatzen die-na. Neretako, ezinezkoa da gixa-r a j o h o r r e n n a h i a . Nola u t z i , bada, nafarra izateari? Hori litza-teke beltza edo zuria izateari utzi nahi izatea bezalaxe. Ezinezkoa. Argi dago. Ez eta Michael Jackson izanda ere. Izan ere, zerbait naba-rituko baitzaie beti: bati beiztura pun tu ba t eta besteari... besteari barrabilen tamaina. Izorra bedi.

KONTZERTUAK

I o t s a g i : Ganbara taldea. Bihar, frontoian, 22:30etan.

I Aiegi: Iratxe ardotegian, Melo-dias de Baco egi ta rauaren barnean, Chaikowsky Seiko-tea ariko da, 21:00etan.

I Erronkari: Julian Gayarre mu-seoan, Eduardo Cle tenorea-ren eta Miguel Sesma piano jolearen emanaldia bihar , 13:00etaneta 18:00etan.

> tekunberri: Joxean Goikoetxea eta Juan Mari Beltranen ema-naldia bihar , f rontoian , 22:00etan.

> Irantzu: Irantzuko monastegian Ensemble Durendal ariko da etzi 12:30etan eta 19:00etan Passemezzo.

I Corella: Javier Garaialdek eta Ramon Garcia All Jazz Grou-pen kontzertua gaur.

ERAKUSKETAK

I Zangoza: Faustino Aizkorberen lanak ikus daitezke abuztua-ren 25a arte Kultur Etxean, eta Donejakue Bidearen ingu-ruko margoak irailaren 12ra bitartean.

ANTZERKIA

I Irunberri: Gaur Bikingoak lana antzeztuko du Kollins Clown taldeak, parrokiako zineman, 22:00etan.

t Atarrabia: Datorren asteartean Las aventuras de Pelegrin la-na taularatuko' du Arbole tal-deak, haurrendako, Martiket igerilekuan, 18:30etan.

BESTELAKOAK

> Iruñea: Nafarroako Antzerki Eskolak hainbat ikastaro an-tolatu ditu. Abuztuaren 23tik 28ra Testutik agertokira ikas-taroa emanen du Patrice Pavi-sek. Jose Tomek hartuko du haren lekukoa, ahots ikasta-roarekin, abuztuaren 30a eta irailaren 3a bitarte. Egun be-

retan Antonio Simonek inter-pretazioa i raka ts iko du. Abuztuaren 23tik 28ra, be-rriz, umeentzako joko drama-tikoa erakuts iko dute, eta irailaren 6tik lOera aktoreaz eta biomekanikaz ariko da Matthias Poppe. Informazio gehiago NAEko egoitzan (San

Agustin kalea 5, Iruñea) edo 948-229239 telefonoan.

I Talalla: Jose Mari Azkona II. Zezenei Buruzko Argazki Lehiaketa antolatu du Zezen Elkarteak. Argazkiak zuri-beltzean zein koloreetan aur-kez daitezke — sei gehienez—, baina gaiak zezenekin zeriku-

sia izan behar du. Lanak irai-laren 30a baino lehen igorri behar dira. Helbidea: Club Taurino Tafalles, Plazuela de los Auroros 1, 2A. Tafalla.

I Etxarri-Aranatz: Ortzadar Eus-kal Folklore taldearen dantza saioa b ihar p i lo ta lekuan, 10:30etan.

Arestiren liburutegia Castelao nos

0 mMthato.

Begizkoarekin.