XXI. mendeko emakume eta gizonak

9
Zer da emakumea? Zer gizona? Kontzeptua: zer da "x" galderari erantzuten dion esaldia, gauza edo ideia horrek duen esanahia edo definizioa, eta Sokratesek zioena egia bada, gauza edo ideia horrek dituen funtsezko ezaugarriak bilduko ditu, hau da, gauza horiek guztiek dituzten ezaugarri unibertsalak (orokorrak). Gauza edo izaki konkretuek dauzkaten berezitasun partikularrak, denbora eta espazio jakin bati lotuak, ez dira kontzeptu horrekiko erabakiorrak Bideo berri bat sortzeko ideia bat: Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!! Helburuak: Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea Kulturak eta denbora zehatz batek duen eraginaz jabetzea (kasu honetan XX. mendeko 60. hamarkada) Gure etxeko pertsonen iritzia jasotzea, sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta lana (esparru publikoan eta pribatuan) kontuan hartuz, horretarako "bere denboratako" telebista iragarkiak erabiliz XXI. mendeko emakume eta gizona definitu bideoa erabiliz eta sarean partekatu Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!! 1.Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez diren 2.Galdera sorta pertsonala 3.Telebistaren botere hezitzailea 4.Bideo berria sortzeko Proposamena (Kontuan izan hau proposamen bat baino ez dela, ikusi beste batzuk ProposamenSorta fitxategian)

description

Hezkidetza landu bideogintzaren bidez: beldurbarik lehiaketan parte hartu nahi? Bideo berri bat sortzeko ideia bat: Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!

Transcript of XXI. mendeko emakume eta gizonak

Page 1: XXI. mendeko emakume eta gizonak

Zer da emakumea? Zer gizona?Kontzeptua: zer da "x" galderari erantzuten dion esaldia, gauza edo ideia horrek duen esanahia edo definizioa, eta Sokratesek zioena egia bada, gauza edo ideia horrek dituen funtsezko ezaugarriak bilduko ditu, hau da, gauza horiek guztiek dituzten ezaugarri unibertsalak (orokorrak). Gauza edo izaki konkretuek dauzkaten berezitasun partikularrak, denbora eta espazio jakin bati lotuak, ez dira kontzeptu horrekiko erabakiorrak

Bideo berri bat sortzekoideia bat: Emakume etagizonak, bai, baina XXI.mendekoak!!

Helburuak:

• Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziakzer diren jakitea

• Kulturak eta denbora zehatz batek duen eraginazjabetzea (kasu honetan XX. mendeko 60. hamarkada)

• Gure etxeko pertsonen iritzia jasotzea, sexua, rolak,generoa, estereotipoak, eta lana (esparru publikoan etapribatuan) kontuan hartuz, horretarako "beredenboratako" telebista iragarkiak erabiliz

• XXI. mendeko emakume eta gizona definitu bideoaerabiliz eta sarean partekatu

Emakume eta gizonak, bai,baina XXI. Mendekoak!!

1.Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez diren

2.Galdera sorta pertsonala

3.Telebistaren botere hezitzailea

4.Bideo berria sortzeko Proposamena

(Kontuan izan hau proposamen bat baino ez dela, ikusi beste batzuk ProposamenSorta fitxategian)

Page 2: XXI. mendeko emakume eta gizonak

Orain galdera sorta pertsonala:1. Zein urtean jaio ziran zure gurasoak?2. Eta zure gurasoen gurasoak?3. Noiz izan zuten etxeko lehenengo telebista?4. Uste duzu, etxekoek dituzten ikuspegi, sinesmen eta irudiek nolabaiteko eragina izan dutela

zure heziketan?

Telebistaren botere hezitzailea (hezitzailea?)1956 urriaren 28an TVE ko lehenengo emanaldia izan zen. 50 urte geroago urteurrena ospatzeko 15profesionalek telebistak zituen artxibo eta materialak erabiliz dokumental berriak sortu zituzten. Isabel Coixet-ek "La mujer, cosa de hombres" egin zuen, telebistak azaltzen zuen emakumearen irudi tradizionala eguneko indarkeriarekin elkartuz

Page 3: XXI. mendeko emakume eta gizonak

Bideo berria sortzeko Proposamena:1. Aukeratu ezazu iragarki bat edo bi2. Senideei erakutsi (ama, aita, amama, aitona, edo 40 urte edo gehiago duen edozein

pertsonari)3. Iragarkiak gogorarazten dizkion oroitzapenak grabatu (bideo edo audioa erabili dezakezu,

baina garrantzitsua da elkarrizketaren erregistroa izatea)4. Aurreko elkarrizketa taldean prestatu behar duzue: berrirakurri (orain sakonago) Terminoen

glosarioa5. Elkarrizketa galderak argi eukitzeko taldekideekin eztabaidatu dezakezue. Gidoi bat idatzi6. Taldekide guztien ikustentzuneko erregistroetatik abiatuz berrikusi BeldurBarik Spot-a eta

Beldur barik programaren aurkezpena azkeneko emaitzari forma emateko: bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu ondo zer sartuko duzuen, merezi duen ala ez: zenbat eta laburragoa hobe!!!)

Emakumea eta gizona zer direneta zer ez direnari buruz jakinbeharreko terminoak:(BeldurBarik programatik: Terminoen Glorarioa)

Sexua:Gorputzaren marka genitala da, pertsonak jaiotzean, edo aurretik ere,ar edo eme bezala sailkatuak edo diagnostikatuak direnaren arabera.

Generoa:Genero kontzeptuak ezberdintasun sexualaren eraikuntza kulturalaazpimarratzen du. Hau da, emakume eta gizonen jarduerak, jokaeraketa funtzioak kulturalki eraikiak dira, ez biologikoki determinatuak(erabakiak). Ez da unibertsala eta ez da naturala. Aldatu daiteke.

Esparru publikoa:Tradizionalki enpleguari partaidetza sozio-politikoari atxikitutakoesparrua.

Esparru pribatua:Tradizionalki familiari, menpekotasunak dituzten pertsonen zainketari,etxeko-lanei eta abarrei atxikitutako esparrua.

Sozietate patriarkala:Egitura politiko, ekonomiko, ideologiko eta psikologikoen sistemaunibertsala, historian zeharrekoa, zeinen bidez gizonek emakumeenpapera zein den edo zein ez den aukeratzen duten, emakumeakgizonenganako menpetasunean jarrai dezaten.

Genero rolak:Talde edo sistema sozial zehatz batean, maskulino edo femeninobezala ulertutako portaera arauen multzoa.

Page 4: XXI. mendeko emakume eta gizonak

EstereotipoakGiza talde batek beste giza talde bateninguruan dituen idei, sinesmen edopentsamenduak dira. Nazionalitate, etnia,genero edo erlijio zehatz bateko pertsonak“xuhur”, “gaizkileak”, “ahulak” edota“kontserbadoreak” direla esaten duguneanestereotipatzen dugu. Ikasitakoa da etaestereotipoekin konparatuta nagusi edomenpeko sentitzen gara. (ZER PENTSATZENDUT)

AurreiritziakGiza talde eta giza talde hori osatzen dutenpertsonen gaineko ebaluaketa positibo edonegatiboak dira. Alde emozionala dira(sentitzen duguna) eta jardutean sortzendira, estereotipoen sorreraren osteanosotzen dira. (ZER SENTITZEN DUT)

DiskriminazioaGiza talde edota pertsonen arteanberdintasuna ukatzen duen jarrera da. (ZEREGITEN DUT)

Page 5: XXI. mendeko emakume eta gizonak

SexismoaDiskriminazio modu aktibo eta zehatza da.Emakumezkoak direna edo egiten dutenagaitzesten eta baliogabetzen duen jokabide edojarrera da, emakumeak ezkutatzen ditu.

FeminismoaEmakume eta gizonen arteko eskubideberdintasunaren alde borrokatzen duenmugimendu soziala eta generikoki gizakia bezaladefinitua izan dena eskatzen duena.

BerdintasunaEmakume izateagatik emakumeen kontradiskriminazioa ezabatzea eskatzen du eta,sozietatearen maila guztietan aldaketakbultzatzea, bai jokaeretan, bai hautematetan etajarrera indibidualetan; ideietan eta ideologietan;komunitatean; kulturan; erakundeetan eta

praktika instituzionaletan, eta baita botere sozial eta ekonomikoko egituretan ere. Ez duemakumeak gizonekin berdintzearen beharra inplikatzen, baizik eta bion giza eskubideen onarpenean, gozatzean eta praktikan berdintasuna ezartzea.KontziliazioaBizitza familiar, laboral eta pertsonalaren kontziliazioa emakume eta gizonen arteko desberdintasunak gainditzea du helburu eta bai emakumeek bai gizonek haien bizitzako hiru esparruetan arduratzeko denbora eta espazioak izatea: familia, lana eta norberarentzako denbora.

ErantzunkidetasunaKontziliazioz hitz egin ahal izateko etzeko esparruan erantzunkidetasunari buruz hitz

egin behar da, honek etxe barruan etxeko lanen eta erantzukizun familiarren banaketa (hala nola menpeko pertsonen zaintza eta heziketa) orekatuari aipamena egiten diolarik, emakumeen eta gizonen denbora modu zuzen batean banatu ahal izateko helburuarekin.

Page 6: XXI. mendeko emakume eta gizonak

HeteronormatibitateaErakundeek eta politika sozialek emakumeaketa gizonak elkar osatzeko asmoz existitzendirelaren ideiaren bitartez indartzen dutenprozesua da, eta erlazio estu guztiak gizoneta emakumearen artean izan behar dutela.Zerbait heteronormatiboa daemakumeentzako normalak diren etagizonentzako normalak diren beste araubatzuenen onarpenagatik (bai ikusgai baiezkutukoak) eta sistema honetara moldatzenez direnak edo sistema hau ukatzen dutenakisildu edo ikustezinerazten dituzte.

HeterosexismoaPertsona guztiak heterosexualak direla eta beste aukera sexualen aurrean egokiena heterosexuala izatea delaren onarpena. Ez heterosexualaren estigmatizazioa ere bada normalizatutako heterosexualitatearekin bat ez datozenen pertsonenganako tratu txarrak, diskriminazio eta neurrigabekeria justifikatzeko balio duena.

Page 7: XXI. mendeko emakume eta gizonak

MisoginiaEmakumeenganako gorrotoa edo nazka, emakumeak etafemeninotzat hartzen den guztia mespresatxean oinarritzenden joera ideologikoa.

HomofobiaHomosexualak diren (bai emakume bai gizon) pertsonenkontrako nazkari egiten dio aipamen, baina batzuetandibertsitate sexualeko beste aukerei ere egiten die aipamen,pertsona bisexualenganako edo pertsonatransexualenganako nazka ere izan daiteke.

Page 8: XXI. mendeko emakume eta gizonak

BELDUR BARIK LEHIAKETAREN HELBURUAK (laburtua)http://beldurbarik.org/participa/

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barikjarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak raikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuarenkalitatea baloratuko da

Proposamenek ezaugarri hauek eduki behar dituzte:

• Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.

• Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.

• Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak.

• Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar.

• Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.

• Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.

• Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da:• flashmob• kamera aurrean errezitatutako

poemak• irakurritako gogoeta-testuak• argazkiak• argazki-muntaiak• fotonobelak

• lipdubak• dantza• film laburrak• animazio proiektuak• artelanak bideoan aurkeztea• performanceak• kaleko esku hartzeak, etab.

Page 9: XXI. mendeko emakume eta gizonak

AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

• Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak.

• Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen aurkeztu.

• Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).

• Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.• Musika erabiliz gero, egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea

gomendatzen dugu (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti bat erabiliz gero, bideoa igo den plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko du parte hartzaileak.

• Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

JASOTZEKO EPEA

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea azaroaren 12an amaituko da

SARIAK

• 1. kategoriako saria: 500 €• 1. kategoriako aipamen berezia: 300 €• 2. kategoriako saria: 500 €• 2. kategoriako aipamen berezia: 300 €• Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 € + aukeratutako lanaren

hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago).• Herriaren saria*: 300€

* Lehiaketan partea hartzea EZ DA derrigorrezkoa, baina bai bideoa sarera igotzea.Parte hartzeko orrialde ofizialean dagoen izen ematea egin behar da (baita tutoreen baimena adintxikikoa bazara)... baina pentsa, bideo jada egina duzuela, zergatik ez parte hartu? Batek dakit

nork irabaziko duen... zuk?

Hitz egin irakaslearekin, baina kotuan izan Azaroaren 12an epea bukatzen dela

ARGIBIDE GEHIAGO:

Klik hemen GabrielArestiko Drive Karpetan) edo hemen (orrialde ofiziala)