z EUSKERAZKO PRAKTIKALDIAK BURUTZEKO EGITASMOAK...

2
// 8 2016-V-14 larunbata PUBLIERREPORTAJEA www.buruntzaldea.eus Lanbide Heziketa, euskeraren bidean Koldo Ulanga Usurbilgo Lanbide Heziketa ikastetxeko irakaslea da. Eta lantoki duen Usurbilgo ikastetxean bertan kokatzen da Laneki, Euskadiko lanbide heziketa ikastetxeetan euskararen alde lanean dabilen elkartea. Garrantzia haundikoa da, gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak (Ikaslan) eta kontzertatuak (Hetel) bere baitan biltzen dituelako. KOLDO Ulanga andoaindarra Usurbilgo Lanbide Heziketa ikastetxe publikoan euskera batzordeko dinamizatzailea da. Berarekin izandako sola- saldian, hasteko eta behin euskeraren aldeko egitasmoe- tan talde lanak duen garran- tzia nabarmendu nahi du: «euskeraren aldeko lana ez dut nire helburu modura hartzen, taldearena baizik. Euskera batzordean sei kide gara, ikastetxearen atal bakoitzeko ordezkari banarekin. Eta, nos- ki, funtsezkoa da irakasleen, irakasle ez diren langileen eta ikasleen inplikazioa. Denon parte hartzerik gabe, jai dugu». Lanbide Heziketako ikaste- txeak euskararen bidean gara- pen haundia izan du, behar eta zailtasun beretsuak dituzten beste ikastetxe askok bezalaxe. Horiek guztiak Laneki elkar- teko kide dira, behar haundiei erantzuteko sortu zena: «bere garaian lanbide heziketa euskeraz eskaintzeko zeuden hutsuneak osatzeko sortu zen. Nabarmenena, ikas-materiala. Zorionez, sektore publiko eta pribatuko ikastetxeak elkartu gara. Euskera ez da gure artean bereizteko erabili behar den arma bat, baizik eta denon artean pauso txikiak emanez normalkuntzan aurrera egin genezan. Euskera gu guztiok batzen gaituen faktorea da». Ikasleen praktikaldia eus- keraz bideratzea izan da Lane- kiren erronketako bat. Berriki, behar hori asetzeko Lanpres izeneko gida argitaratu dute. Sorburuaren berri ematen du Ulangak: «euskeraz ikasi arren, praktikak egiteko garaian erabilitako hizkuntza gaztela- nia izaten zen. Beste elementu batzuk lehenesten ziren: enpresaren estiloa, ikaslearen perfil teknikoa... Azken saso- ian kontzientziazio lana egiten ari gara euskera faktore era- ginkor horietakoa izan dadin. Gidak horretan lagundu nahi du, genuen kezka horri eran- tzuteko tresna bat da». Lanpres gidak zehazten duena betetzeko eragile guzti- ek parte hartu behar dute: alde batetik, praktikaldian dagoen ikaslea eta bere ikastetxeko tutorea, lan praktiken koordi- natzailea eta euskera batzor- deko koordinatzailea. Beste aldetik, enpresako hezitzailea. Gidari jarraiki, praktikaldiaren jarraipen zehatza egiten da, ebaluazioa eta guzti. Gidak izan duen abiapuntua garran- tzia berezia du Ulangarentzat: «aurkezpen ekitaldia Euskal- dunan egin zen eta bertan izan ziren Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailbu- rua, Patxi Baztarrika Hizkun- tza Politikarako sailburuordea, hiru Foru Aldundietako euske- ra zuzendariak, Lanbide Hezi- ketako burua eta baita hainbat enpresari ere. Denen beharra dugu, botere publikoena eta enpresa pribatuena». Buruntzaldean urrats bat aurrerago doaz. Euskadi mai- lan Lanpres gida txertatzen doan heinean, horren ondotik eskualdean osagarria den egitasmoa sustatzen ari dira Buruntzaldeako udalak. Prak- tikaldia egingo duen ikaslea, ikastetxeko tutorea eta enpre- sa, hirurak, murgildu dituzte egitasmoan, jarraipena eta baliabideak eskainiz lantokiko prestakuntza hori euskeraz burutu dadin. Aurten bi ikasle ari dira egitasmo horretan, Mendiola eta Euskabea enpre- setan praktikaldia eginez. Koldo Ulangaren lan bizitza heziketara lotuta egon da. Eskarmentuak ematen dion ikuspegiarekin, zuhur hitz egi- ten badu ere, baikor izateko bi argudio nagusi eskaintzen ditu. Lehena, erakundeen arte- an ematen ari diren sinergiak: «ikastetxeoi euskeraren susta- penean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saletik ordu lekti- boak eskaintzen dizkigute, FPko idazkaritzatik babes osoa, Laneki elkartea lanean ari da, baita Buruntzaldeko udalak ere. Eta azken urteetan Foru Aldundia batu zaigu. Horiek guztiak norabide berean jar- tzen ari gara, eta horrek etor- kizuneko egitasmoetan garran- tzia handia izango du». Bigarrena, azken hamarka- dotan euskarak izan duen garapena: «gurea hizkuntza minorizatua da, eta oraindik ere lan asko dago egiteko. Baina nire esperientzia pertso- nala hartuta, aldaketa haun- dia eman da. Ikasten nengoe- nean lanbide heziketa erdara hutsean eskaintzen zen. Ira- kasle euskaldunak topatu zi- tezkeen, baina dena erderaz egiten genuen. Orain, bere mu- gekin, euskeraz ikasteko auke- ra dago. Ikastetxea euskera hedatzeko oso tresna baliaga- rria izan da». Edalontzia erdi betea ikusten duen horietakoa da Koldo Ulanga. Etekin handiko zikloak Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxe kontzertatua ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) hezi- keta ekimen berritzaile batean burubelarri dabil, zeinetan euskerazko ikasleak onuradun bilaka daitezkeen. Ikastetxea bide berriak urratzen ari da Euskadiko beste lau ikastetxe- rekin batera (horietatik hiru publikoak, eta beste bi kontzer- tatuak). Jokin Egurbide irakas- leak xehetasunez azaltzen du egitasmoa: «ikasleei ez diegu temarioa banatzen. Arazoak dira mahai gainean jartzen zaizkionak, eta ikasleek arazo horiei irtenbidea emateko beharrak identifikatu behar dituzte. Behar horiek mende- ratzeko ikasketa batzuk egin behar dituzte, eta beraz forma- kuntza beharren arabera lan- tzen da. Talde lanean egiten da hori guztia. Ikasturte honetan taldeak egiteko garaian irizpi- deen artean hizkuntza ipini dugu. Beraz, gela berean bost euskaldun topatuz gero, bost horiek talde berean egongo dira. Hartara, ikasturte osoan euren hizkuntza euskera izan- go da. Talde horren funtziona- mendua, beraz, D eredukoa da. Gela osoa kontutan hartuta, demagun 23 ikasle euskaldun daudela eta beste bi erdaldun. Bi horiekin talde bat osatuko dugu. Horien funtzionamen- dua A eredukoa litzateke, eta gainerako guztiena D eredua». Dagoeneko La Salle Berroz- pera Euskadi osoko irakasleak hurbiltzen ari dira, sistema horren garapena gerturik eza- gutzeko. Aurreko astean, esate- rako, 60 irakaslek egun osoko jardunaldia egin zuten Ando- ainen. Denborarekin, ETHAZI Euskadi osoko lanbide hezike- tan txertatuko den sistema izango da. Ikasleen euskerazko trebakuntza bermatzeko aban- taila izango da. yy Koldo Ulanga andoaindarra, Usurbilgo Lanbide Heziketa ikastetxean. z EUSKERAZKO PRAKTIKALDIAK BURUTZEKO EGITASMOAK EUSKADIN ETA BURUNTZALDEAN «Erakunde guztiak norabide berean jartzen ari gara, eta horrek etorkizuneko egitasmoetan garrantzia haundia izango du». Jokin Egurbide, La Salle Berrozpe ikastetxeko irakaslea. Maiatzak 14_Larunbateko kopiak.qxd 2016/05/20 19:48 Página 8

Transcript of z EUSKERAZKO PRAKTIKALDIAK BURUTZEKO EGITASMOAK...

Page 1: z EUSKERAZKO PRAKTIKALDIAK BURUTZEKO EGITASMOAK …euskara.buruntzaldea.eus/fitxategiak/ckfinder/files/Maiatzak 14... · PUBLIERREPORTAJEA 2016-V-14 larunbata // 8 Lanbide Heziketa,

// 82016-V-14 larunbataPUBLIERREPORTAJEAwww.buruntzaldea.eus

Lanbide Heziketa, euskeraren bideanKoldo Ulanga Usurbilgo Lanbide Heziketa ikastetxekoirakaslea da. Eta lantoki duen Usurbilgo ikastetxeanbertan kokatzen da Laneki, Euskadiko lanbide heziketaikastetxeetan euskararen alde lanean dabilen elkartea.

Garrantzia haundikoa da, gaur egun Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxepublikoak (Ikaslan) eta kontzertatuak (Hetel) berebaitan biltzen dituelako.

KOLDO Ulanga andoaindarraUsur bilgo Lanbide Heziketaikas tetxe publikoan euskerabatzordeko dinamizatzaileada. Berarekin izandako sola -sal dian, hasteko eta behineuskeraren aldeko egitas mo e -tan talde la nak duen garran -tzia nabar mendu nahi du:«euskeraren aldeko lana ez dutnire helburu modura hartzen,taldearena baizik. Euskerabatzordean sei kide gara,ikaste txearen atal bakoitzekoordez kari bana re kin. Eta, nos -ki, funtsezkoa da ira kasleen,irakasle ez diren langileen etaikasleen inpli ka zioa. Denonparte hartzerik gabe, jai dugu».

Lanbide Hezi ke tako ikaste -txeak euskararen bidean gara -pen haundia izan du, behar etazailtasun beretsuak dituztenbeste ikastetxe askok bezalaxe.Horiek guztiak Laneki elkar -teko kide dira, behar haundieieran tzuteko sortu zena: «beregara ian lanbide heziketaeuske raz eskaintzeko zeudenhutsuneak osatzeko sortu zen.Nabarme nena, ikas-materiala.Zorionez, sektore publiko etapribatuko ikastetxeak elkartugara. Euskera ez da gureartean bereizteko erabili beharden arma bat, baizik eta denonartean pauso txikiak emaneznormalkuntzan aurrera egingenezan. Euskera gu guztiokbatzen gaituen faktorea da».

Ikasleen praktikaldia eus -ke raz bideratzea izan da Lane -ki ren erronketako bat. Berriki,behar hori asetzeko Lanpresizeneko gida argitaratu dute.Sorburu a ren berri ematen duUlangak: «euskeraz ikasi arren,prak ti kak egiteko garaianerabilitako hizkuntza gazte la -nia izaten zen. Beste elementubatzuk lehenesten ziren:enpre saren estiloa, ikaslearenperfil tek ni koa... Azken saso -ian kontzien tziazio lana egitenari gara eus kera faktore era -gin kor horieta koa izan dadin.Gidak horretan lagundu nahidu, genuen kezka horri eran -tzuteko tresna bat da».

Lanpres gidak zehaztenduena betetzeko eragile guz ti -ek parte hartu behar dute: aldebatetik, praktikaldian dagoen

ikaslea eta bere ikastetxekotutorea, lan praktiken koor di -natzailea eta euskera batzor -de ko koordinatzailea. Bestealde tik, enpresako hezitzailea.Gidari jarraiki, praktikaldiarenjarrai pen zehatza egiten da,ebaluazioa eta guzti. Gidakizan duen abiapuntua garran -tzia berezia du Ulangarentzat:«aur kezpen ekitaldia Euskal -du nan egin zen eta bertan izanziren Cristina Uriarte EuskoJaurlari tzako Kultura sailbu -rua, Patxi Baztarrika Hizkun -tza Po li tika rako sailburuordea,hiru Foru Aldundietako euske -ra zu zen da riak, Lanbide Hezi -ketako burua eta baita hainbatenpre sari ere. Denen beharradugu, botere publikoena etaenpresa priba tuena».

Buruntzaldean urrats bataurrerago doaz. Euskadi mai -lan Lanpres gida txertatzendoan heinean, horren ondotikesku al dean osagarria denegitasmoa sustatzen ari diraBuruntzal de ako udalak. Prak -tikaldia egingo duen ikaslea,ikastetxeko tuto rea eta enpre -sa, hirurak, mur gildu dituzteegitasmoan, jarrai pena etabaliabideak eskainiz lantokikoprestakuntza hori euskerazburutu dadin. Aurten bi ikasleari dira egitasmo horretan,Mendiola eta Eus kabea enpre -setan praktikaldia eginez.

Koldo Ulangaren lan bizitzaheziketara lotuta egon da.Eskarmentuak ematen dionikus pegiarekin, zuhur hitz egi -

ten badu ere, baikor izateko biargudio nagusi eskaintzenditu. Lehena, erakundeen arte -an ematen ari diren sinergiak:«ikastetxeoi euskeraren susta -penean Eusko JaurlaritzakoHezkuntza saletik ordu lekti -boak eskaintzen dizkigute,FPko idazkaritzatik babes osoa,Lane ki elkartea lanean ari da,baita Buruntzaldeko udalakere. Eta azken urteetan ForuAldundia batu zaigu. Horiekguztiak nora bide berean jar -tzen ari gara, eta horrek etor -ki zuneko egitasmo etan garran -tzia handia izango du».

Bigarrena, azken hamarka -dotan euskarak izan duengara pena: «gurea hizkuntzaminori zatua da, eta oraindikere lan asko dago egiteko.Baina nire esperientzia pertso -na la hartuta, aldaketa haun -dia eman da. Ikas ten nengo e -nean lanbide hezi keta erdarahutse an eskaintzen zen. Ira -kas le eus kaldunak topa tu zi -tez keen, baina dena erderaz

egiten genuen. Orain, bere mu -gekin, euskeraz ikasteko auke -ra dago. Ikastetxea euskeraheda tzeko oso tresna balia ga -rria izan da». Edalontzia erdibetea ikusten duen horietakoada Koldo Ulanga.

Etekin handiko zikloakAndoaingo La Salle Berrozpeikastetxe kontzertatua ETHAZI(Etekin Handiko Ziklo ak) hezi -keta ekimen berritzaile bateanburubelarri dabil, zei netaneuskerazko ikasleak onu radunbilaka daitezkeen. Ikas te txeabide berriak urratzen ari daEuskadiko beste lau ikastetxe -rekin batera (horietatik hirupublikoak, eta beste bi kontzer -tatuak). Jokin Egurbide irakas -leak xehetasunez azaltzen duegitasmoa: «ikasleei ez diegutemarioa banatzen. Arazoakdira mahai gainean jartzenzaizkionak, eta ikasleek arazohoriei irtenbidea ematekobeharrak identifikatu behardituzte. Behar horiek mende -ratzeko ikasketa batzuk eginbehar dituzte, eta beraz forma -kuntza beharren arabera lan -tzen da. Talde lanean egiten dahori guztia. Ikasturte honetantaldeak egiteko garaian irizpi -deen artean hizkuntza ipinidugu. Beraz, gela berean bosteuskaldun topatuz gero, bosthoriek talde berean egongodira. Hartara, ikasturte osoaneuren hizkuntza euskera izan -go da. Talde horren funtziona -mendua, beraz, D eredukoa da.Gela osoa kontutan hartu ta,demagun 23 ikasle euskal dundaudela eta beste bi erdal dun.Bi horiekin talde bat osa tukodugu. Horien funtziona men -dua A eredukoa litzateke, etagainerako guztiena D ere dua».

Dagoeneko La Salle Berroz -pe ra Euskadi osoko irakasleakhurbiltzen ari dira, sistemahorren garapena gerturik eza -gu tzeko. Aurreko astean, esa te -rako, 60 irakaslek egun osokojar dunaldia egin zuten Ando -ainen. Denborarekin, ETHAZIEuskadi osoko lanbide hezi ke -tan txertatuko den sistemaizan go da. Ikasleen euskerazkotrebakuntza bermatzeko aban -taila izango da. yy

Koldo Ulanga andoaindarra, UsurbilgoLanbide Heziketa ikastetxean.

z EUSKERAZKO PRAKTIKALDIAK BURUTZEKO EGITASMOAK EUSKADIN ETA BURUNTZALDEAN

«Erakunde guztiaknorabide bereanjartzen ari gara, etahorrek etorkizunekoegitasmoetangarrantzia haundiaizango du».

Jokin Egurbide, La Salle Berrozpeikastetxeko irakaslea.

Maiatzak 14_Larunbateko kopiak.qxd 2016/05/20 19:48 Página 8

Page 2: z EUSKERAZKO PRAKTIKALDIAK BURUTZEKO EGITASMOAK …euskara.buruntzaldea.eus/fitxategiak/ckfinder/files/Maiatzak 14... · PUBLIERREPORTAJEA 2016-V-14 larunbata // 8 Lanbide Heziketa,

Maiatzak 14_Larunbateko kopiak.qxd 2016/05/20 19:48 Página 9