Zailtasunak gainditzen

23
IRALE 2013/03/21 Taare Zameen Par ROSA VILLACORTA ANA NATAL ARANTZA GOMEZ ASUN ZORRILLA Mª BLANCA DELGADO 1

description

Lehen Hezkuntza 3. zikloko unidade didaktiko globala.

Transcript of Zailtasunak gainditzen

Page 1: Zailtasunak gainditzen

IRALE 2013/03/21

Taare Zameen Par

ROSA VILLACORTAANA NATALARANTZA GOMEZASUN ZORRILLAMª BLANCA DELGADO

1

Page 2: Zailtasunak gainditzen

ZAILTASUNAK GAINDITZEN

1. SARRERA

1.1. JUSTIFIKAZIOA1.2. DISLEXIA

1.2.1. DEFINIZIOA1.2.2. EZAUGARRIAK1.2.3. DETEKTATZEKO HAINBAT FROGA1.2.4. ARAZOAK SORTZEN DITUZTEN ESPARRUAK

2. OINARRIZKO GAITASUNAK

3. HELBURUAK

4. EDUKIAK

5. METODOLOGIA

6. DENBORALIZAZIOA

7. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

8. LANAREN GARAPENA: WEBQUEST-ASARRERAATAZAKPROZESUABALIABIDEAKEBALUAZIOAONDORIOAK

9. BIBLIOGRAFIA

2

Page 3: Zailtasunak gainditzen

1. SARRERA

Eskola inklusiboaren egitekoa oso zabala da: ume guztien eskolaratzearekin hasten da, denon partaidetza bultzatzen du, eta ikasle bakoitzarentzat arrakastatsu izan daitekeena lortzea du amaierako helburu.Ezinbestekoa da, beraz, aniztasunari erreparatzea kontuan hartu nahi baditugu ikasle guzti-guztiak: gaitasun handikoak, dislexia desoreka dutenak, “TDAH”dunak (atentzioa edo/eta hiperaktibitatearen desorekak), arrazonamendu arazodunak, etab.Desoreka horiek ikaste-prozesuan oztopo izaten dira, eta dislexia dugu nahiko ohiko den horietako bat. Guk, proiektu honen bidez, LHko 3. zikloko 1. mailako unitate didaktiko global bat egin, eta dislexia duten ikasleei material egokitua eskainiko diegu. Bai programazio orokorrean bai dislexia duten umeentzako materialen egokitzapenean kontuan hartuko ditugu irizpide hauek: adinaren ezaugarriak eta zaletasunak, metodologia eraginkorrak eta ikas- material esanguratsuak.

1.1. JUSTIFIKAZIOA

Eskola inklusiboan, aniztasunari behar bezalako erantzuna eman behar diogu .Lehiakortasunari aurre egiteko, guztiontzat egokia den metodologia (hezkuntza kooperatiboa, esaterako) erabiliko dugu, eta hainbat errekurtsoz baliatuko gara: ikus-entzunezko materiala, arbela digitala, etab.Gelako irakasle-taldeari garrantzia ematea oinarrizkoa da. Izan ere, ezinbestekoa da kalitate maila altuko irakaskuntza ikasle guztiei eskaintzea. Horretarako, irakasleen arteko koordinazioa eta programazio-irizpideak bateratzea bermatu beharko lirateke.

Egin klik hemen eskola inklusiboari buruz gehiago jakiteko.

3

Page 4: Zailtasunak gainditzen

1.2. DISLEXIA

1.2.1. DEFINIZIOA

“Ikasteko zailtasun espezifiko bat da dislexia, eta jatorri neurobiologikoa du. Bere ezaugarri nagusiak dira hitzak zehaztasunez eta arintasunez ezagutzeko zailtasunak izatea eta haiek letreiatzeko eta deszifratzeko trebetasun eskasa izatea. Zailtasun horien jatorria, oro har, hizkuntzaren elementu fonologikoaren gabeziak izaten dira [soinua hautematea], eta errealitate hori ez da espero zitekeen zerbait, pertsonaren beste trebetasun kognitibo batzuei eta eskolan jasotzen den heziketaren kalitateari erreparatuta. Dislexiaren bigarren mailako ondorioak izan daitezke irakurritakoa ulertzeko arazoak izatea eta irakurtzeko eskarmentu edo praktika gutxi izatea, eta, ondorioz, dislexia duten pertsonek hitzak ikasteko eta jakintza orokorrak eskuratzeko arazoak izan ditzakete” (Dyslexia Working Group, 2002, 9. or.).Ez du zerikusirik adimena edo adinarekin. Hau da, ez da heldutasun arazo bat eta ez da denborarekin konpontzen. Askok alfertzat jotzen dituzte ikasle hauek eta horren ondorio zuzena da eskola porrota.

1.2.2. EZAUGARRIAK

• Aditasun falta. Pertzepzioan dituzten zailtasunak gainditzeko egin behar duten ahalegin intelektualaren eraginez, ume horiek oso nekatuta egoten dira. Horregatik, irakurketa edo idazketa lehorrak iruditzen zaizkie, interesik gabeko kontuak, ez baitute ezer aurkitzen hainbesteko ahalegina merezi duenik.• Ikasketeko interesik eza. Batetik aditasun faltak, eta, bestetik, normalean bizi duten familiako eta eskolako giroak (estimulurik apenas eskaintzen diete) eskolako lanekiko interesa galarazten die. Horregatik, eskolako errendimendua eta emaitzak oso pobreak izaten dira.• Moldatu ezina. Ume dislexikoak, espazioan eta denboran ongi orientatzen ez direnez, erreferentzia-punturik gabe sentitzen dira, eta, horren ondorioz, haien erreakzioak ez dira, normalean, beren adinekoei dagozkien bezain egonkorrak. Eta, gezurra dirudien arren, konpentsazio- mekanismo gisa, bere buruarekin gehiegizko konfiantza azaltzen dute(harrotasun-puntu batera iristen dena). Ondorioz, euren iritziak azken muturreraino defendatzen dituzte.

4

Page 5: Zailtasunak gainditzen

1.2.3. DETEKTATZEKO HAINBAT FROGA

Dislexia detektatzeko eta kasu bakoitzaren ezaugarriak baloratzeko, gehien erabiltzen diren frogak hauek dira:

BENDER: Pertzeptzioa, ikusmen eta mugimendu arloetan. BOEHM : Oinarrizko kontzeptuak: ezpazio, denbora eta kantitatea (

HH, LH 1. eta LH 2. zikloa). DST – J: Dislexia detektatzeko test (LH1 – LH6). PEABODY: Hiztegia irudien bidez. PLON – R : Ahozko hizkuntza (3 – 6 urte). PROLEC-R eta PROESC: Irakurketa eta idazketa baloratzeko ( 2.

maila – 6. maila). THM : Metalengoaia ( HHko 5 urte eta LHko 1. zikloa).

Froga horietaz gain, galdetegi interesgarri bat aurkituko duzue esteka honen gainean klik eginez gero: NOLA ANTZEMAN DISLEXIA ?

1.2.4. ARAZOAK SORTZEN DITUZTEN ESPARRUAK

Dislexiak sortzen dituen arazoak bi esparrutan banatuko ditugu:

Irakurtzeko eta idazteko esparruan

1. Kontzientzia fonologikoa: fonema- grafema2. Prozesu lexikoak: hitzak3. Prozesu sintaktikoak:esaldiak4. Prozesu semantikoak: testuak (irakurmena eta ulermena)

Emozio eta harremanen esparruan.

5

Page 6: Zailtasunak gainditzen

Taare Zameen Par

2. OINARRIZKO GAITASUNAK

- Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.- Ikasten ikasteko gaitasuna.- Matematikarako gaitasuna.- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.- Giza eta arte kulturarako gaitasuna.- Norberaren autonomiarako eta ekimenarako gaitasuna.

6

Page 7: Zailtasunak gainditzen

3. HELBURUAK

“Biztanleria eta lana” ikasgaia landuko dugu, matematika, euskara,ingurunearen ezaguera eta arte hezkuntza arloak hartuko ditugu, bereziki,kontuan. Gai horren bidez jorratuko diren helburuak hauexek dira:

MATEMATIKA

Taula batean edo/eta grafiko batean datuak bilatzea, eta problemak ebazteko erabiltzea.

Testu batean eta grafiko batean datuak bilatzea, informazioa lortzeko eta problemak ebazteko.

EUSKERA

Testu desberdinak (irakurgaiak, dokumentala,...) entzutea eta ulertzea.

Hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ulertzea eta erabiltzea. Ahozko zein idatzizko komunikazio-egoeratan erabiltzen diren

erregistroak lantzea. Testu idatzien txukuntasunarekiko eta aurkezpenarekiko interesa, eta

baita ortografia-arauak errespetatzea. Gramatika-egitura zuzenak lantzea eta erabiltzea. Euskal kultura, gure kultura-ondarea ezagutzea.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Biztaleria eremu batean bizi diren pertsonek osatzen dutela ulertzea. Biztanleria-dentsitatea kontzeptuak ulertzea, eta Espainiako eta

Euskadiko biztanleriaren banaketa ezagutzea. Migrazioen zergatiak eta migrazio-motak identifikatzea. Azken urteetan Esapiniako biztaleriak izan duen bilakaera ezagutzea. Biztaleriaren aldaketak jaiotzen eta heriotzen datuekin

erlazionatzea, baita immigrazio eta emigrazioaren datuekin ere. Biztanleria aktiboa eta ez-aktiboa hiru sektore ekonomikoetan nola

banatzen den ikustea. Biztanleriaria-piramidea interpretatzea. Garapen iraunkorrari buruzko iritzia eman ahal izateko irizpideak

lortzea.

7

Page 8: Zailtasunak gainditzen

ARTE HEZKUNTZA

Kolorea sormenez erabiltzea. Ideiak eta disenuak marrazkien bidez adierazten ikastea. Koloreetako arkatzak gero eta hobeto erabiltzea. Irudi proportzionatuak egitea.

4. EDUKIAK

“Biztanleria eta lana” gaiko edukiak, arlorik arlo, honako hauek izangodira:

MATEMATIKA

Grafiko linealak eta sektore grafikoak irakurtzea. Gaiaren inguruko mapak oinarritzat hartuta, informazioa lortzea. Biztanleria-piramide bat interpretatzea. Taula batean edo/eta grafiko batean datuak bilatzea, gero problemak

ebazteko. Problemen ebazpena piramide-grafiko bihurtzea. Datuen zenbaketa balioestea, informazioa lortzeko.

EUSKERA

Narrazio testua irakurtzea, ulertzea eta ulermen-ariketak egitea. Errota bati buruzko dokumentala entzutea eta ulertzea. Testuen egiturak aztertzea eta egitura horiek erabilita berriak

sortzea. Puntuazio-marken eta letra larrien erabilera zuzena lantzea. Ortografia-arauen erabilera zuzena lantzea. Deklinabide-marken erabilera zuzena aztertzea.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Espainiako biztanleria aztertzea. Biztanleria eta jarduera ekonomikoak identifikatzea. Ditugun zerbitzuak ezagutzea eta identifikatzea. Biztanleria eta lana Euskadin jabetzea. XX. mendetik aurreko Espainiako migrazioen historia ezagutzea. Lanean segurtasun-neurriak hartzeak duen garrantziaz jabetzea.

8

Page 9: Zailtasunak gainditzen

Emigranteek beren herrialdea uzteko dituzten arrazoiekikoerrespetua eta begirunea.

Garapen ekonomikoa iraunkorra mantentzeko eta ingurumenababesteko beharra aintzat hartzea.

ARTE HEZKUNTZA

Argizariak, koloretako arkatzak eta errotuladoreak erabilita,margotzea.

5. METODOLOGIA

METODOLOGIA

AURKEZTU EDUKIAK ERAMULTISENTSORIALEAN

EBALUATZEKO ERAK

1. Sekuentziatu argibideak; irakurriargibideak ikasleei.

2. Aurkeztu ahozko eta ikusme­nezko informazioa aldi berean:DVDak, muralak, diapositibak,bideoak, eskemak, azterketenereduak, Power Pointekoaurkezpenak...

3. Erabili mapa kontzeptualakprogramak egiteko.

4. Murriztu ahozko informazioarenkantitatea.

AHOZKOA

1. Hiztegiarekin eta gogoraekartzearekin arazorik ez badago.

2. Ahozko adierazmeneanentrenamendua beharrezkoa da(azterketaren egoera simulatu:denbora gutxi eta presiopean)

IDATZIZKOA (IDAZLAN BARIK)

1. Erantzun anitzeko ariketak.Galderak planteatzeko: ez erabilisintaktikoki konplexuak direnak edoezezko eran daudenak.

9

Page 10: Zailtasunak gainditzen

5. Malgutasuna denboraridagokionez, bere pentsamenduaantolatzeko denbora gehiago behardute eta.

6. Ez erabili arbela etxerako lanakbidaltzerakoan.

2. Hutsuneak betetzeko galderak.

3. Eskemak osatzeko ariketak.

4. Ez diktatu ariketen galderak.

5. Ez erabili arbela ariketengalderak aurkezteko.

6. Murriztu posible bada, ariketakopurua.

IDATZIZKOA (IDAZLANAREKIN)

1. Eman denbora gehiago etagutxitu galderen kopurua.

2. Ez kendu punturik ortografia­akatsengatik ezagutzak ebaluatzenbadituzu. 3. Ez bajatu puntuaziorikaurkezpena edo/eta letratxarrarengatik.

4. Irakurri galderak taldeari ahozgora. Ziurtatu galderak ulertzendirela.

10

Page 11: Zailtasunak gainditzen

ARLOKA

EUSKERA ETA LENGOAIA

1. Ez erabili gehiegi definizioak edo buruz ikasteko galderak .2. Eskaini denbora gehiago ortografia lantzeko.3. Ez erabili diktaketa, sistematikoki.4. Erabili estrategiak “Kopiaketa diferitua” egiteko eta irudikapen orto­ grafikoa lantzeko.5. Heldu arau ortografiko bakoitzaren orokortasunera hurrengora pasatu aurretik.6. Irakatsi idazlanak egiteko lokailuak eta estrategiak.7. Ez irakurri ahoz gora kideen aurrean, irakurketan zailtasunak egonez gero. Bakarkako irakurketaren ebaluazioa iradokitzen da.8. Gelan lantzen bada, ikasleari testua aldez aurretik emango diogu, etxean presta dezan. Irakurketaren zuzentasuna sustatzen da eta bere autoestimua, besteen aurrean daukan irudia hobetuko dugu.

GIZARTE ETA NATURA MATEMATIKA

1. Ezagutu eta erabili mapakontzeptualak egiteko programak.

2. Bultzatu mapa kontzeptualenbidez lanen aurkezpena.

3. Ebaluatu ikusmenezko laguntzaerabiliz gainerako ikas­kideeiemandako aurkezpenen bitartez.

1. Erabili kalkulagailua.

2. Utzi kalkulo mentalarenihardueretan kanpoan, gehien batezerantzuteko denbora gutxi badagoedota antsietate maila altua bada.

3. Irakurri buruketak ahoz gora edoaukera eman ikasleari berak ahoz

11

Page 12: Zailtasunak gainditzen

4. Landu hiztegi berria behin etaberriro, ondo ikasi arte.

5. Landu hiztegi berriaren idazketa,irudikapen ortografikoa barneratze­ko.

gora irakur dezan.

4. Animatu orri zuri bateaneskemak, grafikoak, irudiak, bider­keta taulak eta magnitudeen taulakegiten.

5. Ebaluatu kasuan kasuko ariketa.Adib: hartu buruketetan plantea­mendua kontuan eta ez azkenemaitza; aurkeztu eragiketenzuzentasuna ebaluatzekoeragiketak...

6. DENBORALIZAZIOA

Proiektua hamabost egunetan burutuko da. Horretarako, Euskera, Matematika, Ingurunearen ezaguera eta Plastika saioak erabiliko dira. Hona hemen ordutegia:

12

Page 13: Zailtasunak gainditzen

LH 5 ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:0010:00

EUSKERA GAZTELANIA INGELESA MATEMATIKA GAZTELANIA

10:0011:00

MUSIKA EUSKERA INGURU GAZTELANIA INGURU

11:00/11:30 ATSEDENALDIA ATSEDENALDIA ATSEDENALDIA ATSEDENALDIA ATSEDENALDIA

11:3012:15

GAZTELANIA GH EUSKERA INGURU TUTORETZA

12:1513:00

MATEMATIKA GH MATEMATIKA EUSKERA INGELESA

7. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Biztaleriaren aldaketak hazkunde naturalarekin etamigrazio-hazkundearekin erlazionatzen ditu.

Biztanleria aktiboa eta ez-aktiboa bereizten ditu eta Espainiako etaEuskadiko lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako ezaugarrinagusiak identifikatzen ditu.

Badu Espainiako eta Euskadiko biztanleriaren banaketaren berri. Biztaleria-piramideak interpretazen ditu. Lanean segurtasun-neurriak hartzea ezinbestekoa dela badaki.

13

Page 14: Zailtasunak gainditzen

EUSKERA ETA LITERATURA

Ahozko mezu desberdinak ulertzen ditu. Bere sentimendu, ezaguera eta esperientziak ahoz azaltzen dakizki. Testuak irakurtzen eta ulertzen ditu. Modu adierazkorrean irakurtzen ditu, puntuazio-zeinuak kontuan

hartzen ditu. Testuaren informazio garrantzitsuena ateratzen du. Ideia nagusia identifikatzen ditu. Bigarren mailako ideiak identifikatzen ditu. Ortografia-arauak modu egokian erabiltzen ditu. Puntuazio-markak modu egokian erabiltzen ditu. Deklinabide markak modu egokian erabiltzen ditu. Testuak planifikazioa jarraituz idazten ditu.

MATEMATIKA

Grafiko linealak eta sektore grafikoak irakurtzen ditu. Gaiako mapak oinarritzat hartuta informazioa lortzen du.. Biztanleria-piramide bat interpretatzen du.

ARTE HEZKUNTZA

Argizariz,koloretako arkatzez behar bezala margotzen du. Ideiak eta disenuak grafikaren bidez adierazten ditu.

8. LANAREN GARAPENAWebquesta. Pilar Etxebarria (tutoriala irakasleontzat).

Egin klik esteka gainean.

14

Page 15: Zailtasunak gainditzen

SARRERABadakizue biztanleria dela lurralde batean bizi

diren pertsona guztien kopurua? Pertsona horiek adindesberdinetakoak dira, eta era askotako lan­jarduerakegiten dituzte. Aspalditik, horri buruzko datuakzenbatu, kalkulatu eta erregistratu egin dira. Gauregun ere informazioa bildu eta grafikoen bidezirudikatzen dira hobeto ikertzeko.

Orain zuek egingo duzue lan hori.Ikerlariak izango zarete!

Sherlock Holmes­ek egiten zuen lana egingoduzue: IKERTU, ARAKATU, AZTERTU,

DATUAK BILATU, ORDENATU, GRAFIKOAKERAIKI, INTERPRETATU, ARGAZKIAK ATERA...

Ondoren, aztertutako guztia gelakideei kontatzeko.

ATAZAKBiztanleria eta lanbideei buruzko hitzaldi

bat egingo duzue horma­irudi batenlaguntzaz.

15

Page 16: Zailtasunak gainditzen

PROZESUA

1. Taldeko lana. Horretarako, lauko edo bosteko taldeak egin.

2. Irakurri “Biztanleria eta lanbidea” informazioa, azpimarratu ideianagusiak, eta apuntatu aparte.Erabili Ingurunearen ezaguera ikasliburua (11. gaia) edo gaiarenlaburpena BIZTANLERIA ETA EKONOMIA (esteka horretan dago).

2.1. Ordenatu kartetako irudiak eta adierazten direnkontzeptuak. Horretarako, karta horiek erlazionatubehar dituzue (egin klik esteka gainean kartakinprimatzeko).Erlazionatu kartak gezien bidez. Erabaki taldeosoaren artean eta utzi adierazita A3 neurrikohorma­irudi batean.Bukatu eta gero, jarri zuen horma­irudia ikasgelakohormetan, eta atera egindako lanari argazkiak.

2.2. Egin klik esteka gainean gaiaren ideia­mapaaztertzeko.

Ondoren, egin beste mapa bat programa honekin;text2mindmap.

16

Page 17: Zailtasunak gainditzen

3. Egin bakarka ariketa hauek .

Egin klik irudi gainean ariketa egiteko. Egin klik irudi gainean ariketa egiteko.

Biztanleria Lana eta lanbideak

Ikus ezazue bideoa.Bete ezazue galdetegia.

Egin klik esteka gainean birpasatzeko.

Egin klik hemen galdetegiabetetzeko.

1. Lanbideak

2. Osatu testua azpian dituzunhitzak erabilita.

17

Page 18: Zailtasunak gainditzen

4. Egin ariketak, eta, ondoren, ipini praktikan ikasitakoa.

4.1. Egin ariketa hauek:

1. ARIKETA. Grafikoak 2. ARIKETA. Batez bestekoa

Maiztasun­taula Barra­diagrama

Egin klik n hemen galdetegiabetetzeko.

4.2. Egin ezazue praktika hau: Bilatu 2012­2013 ikasturtean gela bakoitzeko neska eta mutilen

kopurua. Eskatu datuak zuzendaritzan. Osatu lortutako datuekin maiztasun­taula. Osatu lortutako datuekin barra­diagrama. Osatu lortutako datuekin lerro­grafikoa. Osatu lortutako datuekin sektore­grafikoa. Ipini grafikoak A3 neurriko horma­irudi batean, eta atera egindako

lanari argazkiak.

18

Page 19: Zailtasunak gainditzen

5.­ Egin ezazue horma­irudi digital bat Prezi programa erabilita. Irakasleaksortuko du horma­irudia eta taldekideekin konpartituko du gmaila erabilita.Horma­irudian puntu hauek bete behar duzue:

Aukeratu eta txertatu izenburua eta bideo egoki bat. Itsatsi taldeko eskema eta grafikoaren argazkiak. Taldekide bakoitzak gaiari buruzko argazki bat bilatu, eta testu labur

bat osatu beharko du. Amaieran, eskola eta egileen izenak agertu behar dira.

GUK EGINDAKO EREDUA

6.­ Aurkeztu gelan Prezi horma­irudi digitala, eta argitaratu gelako blogean.

BALIABIDEAK

Erabili ditugun baliadideak tokian tokiko ataletan aurki daitezke. Horrez gain,beste hauek ere lagungarri suerta daitezke:

Inge Arretxek egokitua BIZTANLERIA ETA EKONOMIA Biztanleriari buruz beste Webquest bat: EUSTAT Euskaljakintza: http://euskaljakintza.com/baliabideak/ PREZI: tutoriala.

19

Page 20: Zailtasunak gainditzen

EBALUAZIOA 1. Hona hemen autoebaluaziorako ikas­egunerokoaren txantiloia eta erabilibehar diren kodeak.Nork berea egin behar du klaseko azken 10 minutuetan.Ikas­eguneroko horren bitartez, ikas sekuentzian zehar ikasitakoakontrolatu ahal izango duzu. Ebaluazio­irizpideak islatzen ditu laburturik.Idatz ezazu jarduera bakoitzean ikasi duzuna. Zeozer argi ez baduzu edooraindik menperatzeko pixka bat falta bazaizu, pentsa ezazu zergatia etaidatzi zehaztasunez zure hausnarketa, eta zure ustez nork emandiezakezun laguntza. Zalantzarik izanez gero, irakaslearengana jo.

Badakit... 1.Jarduera

2.Jarduera

3.Jarduera

4.Jarduera

5.Jarduera

6.Jarduera

Biztanleria eta populazioaidentifikatzen.

Lanbideak eta lan sektoreakerlazionatzen, deskripzioa emanda.

Taulak eta grafikoak kuantitatiboki etakualitatiboki irakurtzen, baitaestatistika­motakoak ere.

Grafikoak marraztenkoordenatu­ardatzetan, taulak edoerlazioak abiapuntu hartuta.

Eginkizun­banaketetan ardura hartzen.

Taldeko helburuak lortzekoahalegintzen.

Taldeko helburuak lortzeko nirekonpromisoak betetzen.

20

Page 21: Zailtasunak gainditzen

IKAS­EGUNEROKOA EBUATZEKO KODEAK

1. Menperatzen dut eta nire ikaskideei azaltzeko gai sentitzen naiz.2. Kontrolatzen dut.3. Birpasatu behar dut.4. Ez dut kontrolatzen eta laguntza behar dut.

2. Lanaren aurkezpena (hitzaldia eta lagungarri bisuala) egin ondoren,denon artean (irakaslea eta ikasleak) balorazioa egingo dugu Rubikahonetan agertzen diren irizpideak jarraituz.Ebaluazioa kontuan izanda, aldaketak egin ditzakezue lana hobetzeko.

LORPENMAILA

ESKAS NAHIKO ONDO BIKAIN

IDEIAK

Ideiak

ulertezinak

Ideiak

ulergarriak

Ideiak

ulergarriak etaondo ordenatuta

Ideiak ondo

ordenatuta,ulergarriak etainteresgarriak

PREZI(lagungarribisuala)

Ez daerakargarria

Txukuna Motibagarria Osomotibagarria:argazkia,izenburua,letra...

HITZALDIA Ez daerakargarria

Ideiakulergarriak

Ideiakulergarriak etaondo azalduta

Ideiakulergarriak, ondoazalduta etaerakargarriak

21

Page 22: Zailtasunak gainditzen

ONDORIOAK

Ikerketa prozesua bukatu da. Informazioa bilatu, ordenatu, aztertu, interpretatu eta besteei jakinarazteko trebezia garatu duzue. Hori guztia baliagarria izango zaizu kontu gehiago ikasteko eta pertsona kritikoagoak izateko.

Birpasatuko dugu ikasitakoa: Biztanleria, populazioa eta lan sektoreak. Datuak bilatzea, ordenatzea eta grafikoen bidez adieraztea

interpretatzeko eta ondorioak ateratzeko. Talde lana: ikaskideekiko errespetuzko jarrera izateaz gain, ahalegina

eta autoebaluazioa egitea.

“Ekinez ikasten da, baina egindakoazhausnarketa eginez hobeto barneratzen da”.

Taare Zameen Par

22

Page 23: Zailtasunak gainditzen

9. BIBLIOGRAFIA

9.1. Estekak

AUTODIK : idazkera akatsak eta ortografia lantzeko programa

BEGIZORROTZ: irakurtzen hasteko programa hezitzailea

BUILDTRUCKER

EDUARDO HERRERA

KATAMOTZ: dislexia lantzeko ariketak (deskargatu daiteke, software libre)

PODEMOS ENSEÑARLE COMO ÉL APRENDE

Taare Zameen Par ( spanish - español ) COMPLETE

9.1. Liburuak

ZENBAITEN ARTEAN: MATEMATIKA 5, Lehen Hezkuntza, 3. zikloa, AnayaHaritza editoriala, Madrid 2009.

ZENBAITEN ARTEAN: INGURUNEAREN EZAGUERA 5, Lehen Hezkuntza.Zubia Editoriala, S.L. / Santillana Educación, S.L.2009.

175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia ErkidegokoOinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.

23