Zaindari ikusezina

25

description

Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

Transcript of Zaindari ikusezina

Page 1: Zaindari ikusezina
Page 2: Zaindari ikusezina

uzta gorria

11

Page 3: Zaindari ikusezina

erein

DOLORES REDONDO

Itzultzailea: Josu Zabaleta

Page 4: Zaindari ikusezina

Eduardori, liburu hau idazteko eskatu zidalakoeta Ricard Domindori, ikusezina zenean

ikusten jakin zuelako.

Rubeni eta Estherri, barrez leherrarazi nindutelako.

Page 5: Zaindari ikusezina

Ahaztea nahi gabe egiten da. Zenbat etagehiago nahi izan zerbati ahaztu, orduaneta gehiago jarraitzen dizu.

WILLIAM JONAS BARKLEY

Baina, neskato, sagar hau ez da besteakbezalakoa, sagar honek magia du-eta.

WALT DISNEYren Edurnezuri

Page 6: Zaindari ikusezina

1

Ainhoa Elizasu basajaunaren bigarren biktima izan zen,prentsak hari oraindik izen hori ematen ez bazion ere. Ge-roxeago etorri zen hori, gorpuen inguruan garbikunde-ze-remonia gisako goibel batean abereen ilea, azal-puskak etagizakienak ote ziren zalantza egin zitekeen arrastoak azaltzenzirela zabaldu zenean. Bazirudien halako indar gaizto, telu-riko eta antzinako batek markatzen zituela jantziak urratuta,pubis-ilea moztuta eta eskuak birjin baten jarreran jarritaagertzen ziren ia neskato haien gorputzak.

Goizean goiz krimenen bat gertatutako lekura joateko dei-tzen ziotenean, erritual bera egiten zuen beti Amaia Salazarinspektoreak: iratzargailua itzali zuen, goizean Jamesi tra-barik egin ez ziezaion, jantziak eta telefonoa, dena pilaturik,hartu, eta geldiro-geldiro jaisten zen eskaileretan behera, su-kalderaino. Kafesnea edan bitartean janzten zen, eta ohar batuzten zion senarrari; ondoren autoan sartu eta gogoeta hu-tsaletan murgilduta gidatzen zuen: zarata zuri hark hartzenzion beti burua, goiza argitu baino lehen esnatzen zenean,eta bukatu gabeko beila baten hondarrak balira bezala ja-rraitzen zioten, Iruñetik biktima zain zeukan lekuraino ordubete baino gehiagoz gidatu behar bazuen ere. Bira bat itxiegi

9

Page 7: Zaindari ikusezina

hartu zuen eta gurpilen kirrinkak zein arreta gutxiz zebilenohartarazi zion; Elizondo inguratzen zuten baso sarrietan ba-rrena sartzen zen gorako errepide sigi-sagatsuari arretagehiago jartzera behartu zuen, bada, bere burua. Handikbost minutura, baliza baten ondoan gelditu zuen autoa, etaJorge San Martin sendagilearen kirol-autoa eta Estebanezepailearen noranahikoa ezagutu zituen. Bere autotik irten etaatzeko aldera joan zen; gomazko botak atera eta maleta-le-kuan bermatuta jantzi zituen, Jonan Etxaide inspektoreor-dea eta Montes inspektorea inguratzen zitzaizkion bitartean.

–Itxura txarra du, nagusi, haur bat da –Jonanek bere oha-rretan begiratu zuen–. Hamabi-hamahiru urte. Gurasoekgaueko hamaiketan salatu zuten neska ez zela etxeratu.

–Lastertxo desagertze-salaketa bat jartzeko –adierazi zuenAmaiak.

–Bai. Antza denez, zortziak eta hamarrak aldera anaia na-gusiari eskuko telefonora deitu zion, Arizkunerako autobusagaldu zuela esanez.

–Eta anaiak ez zuen ezer esan hamaikak arte?–Badakizu “gurasoek akabatuko zaituzte. Ez esan, me-

sedez. Ea lagunen baten aitak eramaten nauen”. Kontua da,ez zuela esan eta PlayStationean jolasean hasi zela. Hamai-ketan, arreba ez zela agertzen eta ama eroaren gisan jartzenari zela ikusirik, Ainhoak deitu egin zuela esan zien. Gura-soak Elizondoko komisariara joan ziren eta alabari zerbaitgertatu zitzaiola tematu ziren. Eskuko telefonora deituta ezzuela erantzuten, eta lagun guztiekin hitz egin zutela. Pa-truila batek aurkitu zuen. Bihurgunera iristean, agenteekneskaren zapatak ikusi zituzten errepide ertzean –esan zuenJonanek bere linternaz asfaltoaren ertzeko toki bat erakutsiz;

10

Page 8: Zaindari ikusezina

tamaina erdiko takoizko txarol beltzezko zapata batzuekzehazki lerrokatuta distiratzen zuten. Amaia zapatak ikustekomakurtu zen.

–Propio jarrita bezala daude, inork ukitu ditu? –galdetuzuen. Jonanek oharretan begiratu zuen berriro. Amaiari iru-ditu zitzaion inspektoreorde haren trebetasuna, antropolo-goa eta arkeologoa baitzen gainera, opari bat zela, zinez, harkzirudien bezain kasu gogorretarako.

–Ez. Horrelaxe zeuden, lerrokatuta eta errepidera be-gira.

–Esan hatz-marketakoei etortzeko, bukatzen dutenean,eta begiratzeko zapata barruan. Horrela jartzeko behatzakbarruan sartu behar dira.

Montes inspektoreak, ordu arte markako italiar zapata-mokasinen puntei begira egonak, bat-batean jaso zuen bu-rua, lozorro sakon batetik esnatu balitz bezala.

–Salazar –xuxurlatu zuen agur gisa. Eta bide ertzerantzabiatu zen, hari itxaron gabe. Amaiak harridura-keinu bategin eta Jonanenganatz biratu zen.

–Zer du honek?–Ez dakit, nagusi, baina auto berean etorri gara Iruñetik

hona eta ez du hitzik atera. Pixka bat edan egin duela iru-ditzen zait niri.

Bai, hala uste zuen berak ere. Montes inspektorea oke-rretik okerragora zebilen dibortziatu zenez geroztik, eta ezitaliar oinetakoetara eta gorbata koloretsuetara hartu berriazuen zaletasunagatik bakarrik. Azkeneko asteetan berezikiarreta gutxirekin zebilela iruditzen zitzaion, bere barne mun-duan murgilduta, hotza eta ulertezina, ia autista.

–Non dago neska?

11

Page 9: Zaindari ikusezina

–Ibai ondoan. Maldan behera jaitsi behar da –esan zuenJonanek, troka seinalatuz eta barkamena eskatzen ari balitzbezalako keinu bat eginez, gorpua han bazegoen errua be-rea balitz bezala-edo.

Ibaiak milaka urtean harkaitzari jandako maldan beherazihoala, agenteen lan-eremua markatzen zuten argiak eta zin-tak ikusi zituen urrutitik. Ondoan, Estebanez epailea ahotsbeheran ari zen hitz egiten epaitegiko idazkariarekin, gor-putza zegoen lekura zehar-begiradak eginez. Inguruan po-lizia zientifikoko bi argazkilari flashak botatzen ari ziren aldeguztietatik. Gorpuaren ondoan, Nafarroako Auzitegi Me-dikuntzako Institutuko teknikarietako bat, belaunikatuta; gi-beleko tenperatura neurtzen ari zela zirudien.

Amaiak pozik ikusi zuen han ziharduten guztiek erres-petatzen zutela leku hartara iritsi ziren lehenengo agenteekmarkaz inguratutako eremuan sartzeko eta hartatik atera-tzeko mugatutako pasabidea. Hala eta guztiz ere, jendegehiegi zegoela iruditu zitzaion, beti bezala. Ia-ia zentzurikgabeko sentipen bat zen, bere hezkuntza katolikoaren on-dorioa beharbada, baina, gorpu baten aurrean egon beharzuenean, hilerrietan sentitu ohi zuen baina hiltzaile baten la-naren protagonista bakarra zen eta hala ere izugarrikeria har-tan mutu, isildu eta ahaztuta geratzen zen gorpu haren in-guruan mugitzen zirenen presentzia profesional, hotz etaarrotzak bortxatzen zuen intimitate- eta bildutasun-premiahorixe nagusitzen zitzaion beti.

Geldiro hurbildu zen, norbaitek hilketarako aukeratuzuen lekua behatuz. Ibaiaren ondoan harri gris biribilduzkohondartzatxo bat zegoen eratuta, aurreko udaberriko uhol-deek eramandako harriez seguru asko, egunsentiko lehengo

12

Page 10: Zaindari ikusezina

argi urriak ikusten uzten zioneraino luzatzen zen bederatzimetro inguru zabaleko zerrenda lehor bat. Ibaiaren beste al-deko bazterra, lau metro ozta-ozta zabalekoa, zenbat eta bar-nerago are sarriago bilakatzen zen baso sakon batean sartzenzen. Inspektoreak segundo batzuk zain egin zituen, poliziazientifikoko teknikariak gorpuari argazkiak egitea bukatuarte; bukatu zuenean, hurbildu zen, neskatoaren oinetan ko-katu zen eta, ohi zuen bezala, buruan zituen gogoeta guztiakuxatu, ibaiaren ondoan zetzan gorpuari begiratu eta otoitzlabur bat esan zuen ahopeka. Orduan sentitu zen hari hil-tzaile baten lan gisa begiratzeko prest.

Ainhoa Elizasuk gaztaina koloreko begi ederrak izan zi-tuen bizi zen bitartean; orain espazio mugagabeari begirazeuzkan, harridurazko keinu batean gelditurik. Buruak, zer-txobait atzerantz okerturik, haragian ia desagertzeraino bar-neratu zen kordel arrunt bat uzten zuen agerian. Amaia gor-putzaren gainerantz makurtu zen lotura ikusteko.

–Ez dago lotuta ere, neskak arnasarik hartzen ez zuen arteestutu baizik ez du egin –xuxurlatu zuen, ia bere baitarako.

–Indartsua izan behar du, gizonezkoa? –iradoki zuenJonanek atze aldetik.

–Seguruenik, baina neska ez da oso handia, bat berrogeitahamabost inguru, eta oso argala da; emakumezko batek ereezin zezakeen.

San Martin sendagilea, ordu arte epailearekin eta auzi-tegiko idazkariarekin hizketan egona, eskumuinetarako ego-kia izango litzatekeen zeremonia batez epailea agurturik, gor-pura inguratu zen.

–Salazar inspektorea, plazera izaten da beti zu ikustea, ho-nelako egoera batean bada ere –esan zion jostaketaz.

13

Page 11: Zaindari ikusezina

–Baita zu ere, San Martin sendagile jauna, zer deritzozuhemen dugun honi?

Sendagileak teknikariak utzi zizkion oharrak hartu, etabegiratu arin bat egin zien gorpuaren gainera makurtzen zenbitartean, lehendabizi Jonani haren gaztetasuna eta jakintzakalibratzen zituen balioespenezko begirada bat eskaini on-doren. Amaiak ongi ezagutzen zuen begirada hura. Urte ba-tzuk lehenago bera izan zen heriotzaren zoko-mokoak ira-katsi behar zitzaizkion inspektoreorde gaztea; San Martin,irakasle ospetsuak, inoiz ez baitzuen galtzen atsegin hori.

–Zatoz hona, Etxaide, zatoz eta baliteke zerbait ikastea.San Martin sendagileak, larruzko Gladstone poltsa ba-

tetik kirurgiako eskularruak atera, jantzi, eta neskaren ma-sailezurra, lepoa eta besoak haztatu zituen leun-leun.

–Zer dakizu rigor mortisari buruz, Etxaide?Jonanek hasperen egin zuen eta eskola-garaietan andere-

ñoari erantzuteko erabiltzen zuen doinuaren antzeko bateanhasi zen hitz egiten.

–Bueno, badakit betazaletatik hasten dela hil eta hiruordu inguru geroago, aurpegitik, lepotik eta bularretik ja-rraitzen duela gero, azkenik gorputz-enbor osora eta soin-ataletara zabaltzeko. Egoera normalean hamabi ordu ingu-ruan iristen da erabateko zurruntasuna, eta alderantzizhasten da desagertzen hogeita hamasei ordu inguru igaro-takoan.

–Ez dago gaizki, zer gehiago? –adoretu zuen sendagileak.–Heriotza-dataren estimazioa egiteko adierazle nagusie-

tako bat da.–Eta iruditzen zaizu egin daitekeela estimazio hori rigor

mortisaren mailan bakarrik oinarrituta?

14

Page 12: Zaindari ikusezina

–Bueno…–hasi zen Jonan zalantzati.–Ez, ezta inola ere –esan zuen seguru SanMartinek–. Zu-

rruntasun maila asko alda daiteke hildakoaren giharren ego-eraren arabera, gelako edo kanpoko tenperaturaren arabera,kasu honetan adibidez; rigor mortisa dagoelako itxura era-gin dezaketen muturreko tenperaturak badira, oso tenpera-tura altutan egon diren gorpuetan, adibidez, edo hilotzarenespasmoa izan dutenetan; badakizu zer den hori?

–Hiltzeko unean soin-ataletako giharrak une horretanhelduta duten edozein gauza kentzea oso zaila izango litza-tekeen moduan tenkatzen den kasuetan esaten dela uste dut.

–Horixe; horregatik, hain zuzen, erantzukizun handia duauzitegiko patologoak. Ez da datarik segurtatu behar alderdihoriek kontuan hartu gabe, eta hipostasia ere bai, jakina…Post mortem zurbiltasuna, ulertzeko. Ikusiak izango dituzuamerikar telesail horietan, auzitegiko medikua hilotzaren on-doan belaunikatu eta bi minuturen buruan zein ordutan hilzen esaten –esan zuen antzerki batean bezala bekain bat ja-soz–. Ba, utz iezadazu esaten gezurra dela hori. Begiko isur-karian dagoen potasio kopurua aztertzea aurreramendu han-dia izan da, baina autopsia egin ondoren baizik ezingo dutordua zehatzago finkatu. Baina, hemen dudana ikusita, ba-dut esatea: hamahiru urte, emakumezkoa. Gibelaren ten-peratura kontuan hartuta, hilda bi ordu daramala esangonuke. Oraindik ez dago rigorrik –esan zuen berriro neska-ren masaila haztatuz.

–Nahiko ongi egokitzen da etxera egin zuen deiarekin etagurasoen salaketarekin. Bai, bi ordu ozta-ozta.

Amaiak hura zutitu arte itxaron zuen, eta haren lekuanbelaunikatu zen neskaren ondoan. Ez zitzaion ohartu gabe

15

Page 13: Zaindari ikusezina

pasatu Jonanek auzitegiko medikuaren azterketatik libregeratu zenean egin zuen lasaitasunezko begirada. Begiek,infiniturantz begira, eta ahoak, harridurazkoa zirudienkeinu batean edo arnasa hartzeko azken ahaleginean erdiirekita, haur baten harridura-itxura ematen zioten harenaurpegiari, neska batek urtebetetzetan izan lezakeena.Arropa guztia ebaki garbitan zatituta ikusten zen, lepotikiztarteetaraino, eta alde bietara zabalduta zegoen, opari ma-kabro baten bilgarria bailitzan. Ibaitik zetorren haizetxoarinak zerbait mugitu zuen neskaren kopeta-ile zuzena etaxanpu-urrina iritsi zitzaion Amaiari, tabako-usain garra-tzagoarekin nahastuta. Neska hark erreko ote zuen pen-tsatu zuen Amaiak.

–Tabako usaina du. Poltsarik bazuen badakizue?–Bai, bazuen. Oraindik ez da agertu, baina jendea dau-

kat kilometro bat beheragoraino arakatzen –esan zuenMon-tes inspektoreak, besoa ibairantz luzatuz.

–Galdetu neskaren lagunei non egon ziren eta noiz arte.–Eguna argitu bezain laster, nagusi –esan zuen Jonanek,

ordularia ukituz–. Honen lagunak hamahiru urteko neska-txoak izango dira, lotan egongo dira.

Eskuei begiratu zien; gorputzaren bi alboetan luzatutazeuden. Zuri-zuriak, zikinik gabe zeuden, ahurrak gora be-gira.

–Ohartu al zarete eskuak nola dituen? Jarri egin diz-kiote horrela.

–Ados –esan zuen Montesek, Jonanen ondoan zutik bai-tzegoen.

–Egin diezazkietela argazkiak, eta gorde ditzatela albaitlehen. Baliteke defenditzen ahalegindu izana. Azkazalak eta

16

Page 14: Zaindari ikusezina

eskuak nahiko garbi daude itxuraz, baina baliteke suertea iza-tea –esan zuen polizia zientifikoko agenteari hitz eginez. Au-zitegiko medikua berriro makurtu zen neskaren gainera,Amaiaren aurrez aurre.

–Autopsia egin arte itxaron beharko da, baina nik asfixiajoko nuke heriotzaren eragile, eta soka haragitan nolako in-darrez barneratu den ikusita, oso bizkor gertatu dela esangonuke. Gorputzean dituen ebakiak axalekoak dira; arropaurratzeko baizik ez dira. Oso gauza zorrotzen batez egin dira,ganibet batez, kuter batez edo bisturi batez. Gero esango di-zut hori, baina ebaki horiek egin direnerako neska hilda ze-goen. Odolik ia-ia ez dago.

–Eta pubisekoa? –sartu zen Montes.–Pubiseko ilea mozteko ere tresna zorrotz bera erabili

duela uste dut.–Zati bat trofeo gisa eramateko, nagusi? –iradoki zuen Jo-

nanek.–Ez, ez dut uste. Ikusi nola bota duen gorputzaren ingu-

ruan –esan zion Amaiak, bixar pilatxo batzuk seinalatuz–.Itxura gehiago du kendu egin nahi ziola –esan zuen neska-ren pubis ilerik gabearen gainean jarrita zegoen urre kolo-reko pasteltxo likatsu bat seinalatuz.

–A zer putakumea. Zergatik egin behar dituzte honela-koak? Ez zuen aski neskato bat hiltzea, hori jarri behar hor.Zer pasatuko ote zaio burutik honelako gauza bat egitenduenari? –esan zuen Jonanek higuin-keinu bat eginez.

–Hori da zure lana, mutiko, zerri horrek nola pentsatzenduen asmatzea –esan zion Montesek San Martin medikua-rengana ondoratuz.

–Bortxatu du?

17

Page 15: Zaindari ikusezina

–Ez dut uste, baina hobeto aztertu arte ezin seguru egon.Eszena antolatzeko moduak itxura sexual nabarmena du…Jantziak urratzea, bularra agerian uztea, pubiseko ilea moz-tea… Eta pasteltxoarena… Gurin-opil bat dirudi, edo…

–Txatxingorri bat da –eten zuen Amaiak–. Alderdi haue-tako tipikoa da pastel hori, baina hau nik ikusi ohi dituda-nak baino txikiagoa da. Baina txatxingorria da, zalantzarikgabe. Gurina, irina, arrautzak, azukrea, legamia eta gantxi-gor frijituak, opil bat egiteko; antzinatik datorren errezetabat. Jonan, sar dezatela poltsa batean eta, gauza bat, mese-dez –esan zuen Amaiak denei mintzatuz–, pastelarena ez da-dila hemendik kanpora atera, informazio hori gordea daoraingoz.

Denak ados zeuden.–Hemengoa bukatu dugu. San Martin, zurea da orain.

Auzitegiko Medikuntza sailean elkartuko gara.Amaia zutitu eta azken begirada bat egin zion neskari,

maldan gora bere autoraino igo baino lehen.

18

Page 16: Zaindari ikusezina

2

Goiz hartarako zeta morezko gorbata ikusgarri bat aukeratuzuen Montesek, garestia, inondik ere, lila koloreko alkan-dora baten gainean; itxura dotorea zuen, baina nabarmenagertatzen zen Miamiko poliziaren usaintxo bat ematenzion. Gauza bera bururatu zitzaien, inondik ere, igogailuanberaiekin igo ziren poliziei ere. Amaiari ez zitzaion ohartugabe pasatu haietako batek irtetean besteari egin zion keinunabarmena. Montesi begiratu zion, seguru asko hura ereohartuko baitzen; baina PDAko oharrak berrikusten ari zen,Armani lurrinezko laino batean bilduta, eragiten zuen efek-tuaz ohartu gabe, itxuraz.

Bilera-aretorako atea itxita zegoen, baina eskulekua ukituere baino lehenago, polizia uniformatu batek zabaldu zienbarrutik, beraiek noiz iritsiko jarrita balego bezala. Aldebatera baztertu zen, eta batzar-areto zabal eta argi bat agertuzitzaien; espero baino jende gehiago topatu zuen Salazar ins-pektoreak. Komisarioa mahaiburuan zegoen eserita, eta ha-ren eskuinean bi leku hutsik. Aurreratzeko adierazi zien, etagelan aurrera joan ahala aurkezpenak eginez joan zen.

–Salazar inspektorea, Montes inspektorea, ezagutzendituzue polizia zientifikoko Rodriguez inspektorea etaSan Martin mediku jauna. Agirre inspektoreordea, droga-sailekoa, Zabalza inspektoreordea eta Iriarte inspektorea,

19

Page 17: Zaindari ikusezina

Elizondoko komisariakoak. Atzo, halabeharrez, ez zeudenElizondon, gorpua aurkitu zutenean.

Amaiak eskua luzatu zien eta keinu batez agurtu zituenlehendik ezagutzen zituenak.

–Salazar inspektorea, Montes inspektorea, Ainhoa Eli-zasuren kasuak uste baino ondorio gehiago ekarriko duelakosusmoa dudalako etorrarazi zaituztet –esan zuen komisa-rioak, berriro eseri eta beraiei ere esertzeko adieraziz–. Gaurgoizean Iriarte inspektorea gurekin harremanetan jarri da, etaesku artean duzuen kasuaren bilakaerarako garrantzi handiaizan lezaketen azalpen batzuk egin dizkigu.

Iriarte inspektorea aurrerantz makurtu zen, aizkolari ba-tenak izateko hobeak ziren eskutzar batzuk mahai gaineanjarriz.

–Orain dela hilabete bat, urtarrilaren bostean zehazki –esanzuen bere eskuetan ia ikusi ere egiten ez zen azal beltzekikoagendatxo batean zituen oharrei begiratuz–, ardiak edateraerrekara zeramatzan Elizondoko artzain batek neska batengorpua aurkitu zuen; Carla Huarte, hamazazpi urtekoa. Ga-bon Zahar gauean desagertu zen, bere lagunekin eta mutillagunarekin Elizondoko Cras Test diskotekan egon ondo-ren. Goizeko lauretan mutil lagunarekin batera atera zen etahiru ordu laurden geroago bakarrik itzuli zen mutila; lagunbati esan zion eztabaida izan zutela eta neska haserretuta jai-tsi zela autotik, eta oinez joan zela. Lagunak neskaren bilajoateko konbentzitu zuen; handik ordu betera itzuli ziren,baina neskaren arrastorik ere ez zuten aurkitu. Ez omen zi-ren askorik kezkatu, esan zuten, inguru hartan bikote etatxirri-erretzaile pila bat zebilelako; oso neska ezaguna zen,gainera, eta norbaitek eramango zuela pentsatu zuten. Mutil

20

Page 18: Zaindari ikusezina

lagunaren autoan neskaren ilea eta bularretako-zinta bat, si-likonazko horietakoa, aurkitu genituen.

Iriartek arnasa hartu zuen eta Montesi eta Amaiari begi-ratu zien, aurrera jarraitu baino lehen:

–Eta hemen dator zuentzat interesgarria izan daitekeena.Carla Ainhoa Elizasu aurkitutako lekutik kilometro pare ba-tera dagoen leku batean aurkitu zuten. Paketeak lotzeko kor-del batez estrangulatuta, jantziak goitik behera urratuta.

Amaiak alarmaturik begiratu zion Montesi.–Gogoan dut kasu hori, prentsan irakurrita. Pubiseko ilea

moztuta zeukan? –galdetu zuen.Iriartek Zabalza inspektoreordeari begiratu zion, eta hark

erantzun zen:–Egia esateko, pubisik ez zuen; alderdi hori guztia piztien

hozkadak ziruditenez erauzita zeukan; autopsiako txosteneandokumentatzen denez, hiru piztia motaren hozkadak ager-tzen dira, eta basurde bati, azeri bati eta itxuraz hartza izandaitekeen bati dagozkien ile batzuk.

–Jaungoiko nirea! Hartza? –esan zuen Amaiak, sinetsi ezi-nik irribarre eginez.

–Ez gaude seguru, moldeak Pirinioetako PlantigradoenAzterketa Institutura bidali genituen eta oraindik ez duguerantzunik jaso, baina…

–Eta pasteltxoa?–Pasteltxorik ez zegoen… Baina baliteke egon izana.

Horrek esplikatuko luke zergatik zituen hozkadak pubis al-dean, piztiak asko erakarriko bailituzke usain gozo ezezagunbatek.

–Gorputzeko beste lekuren batean bazituen hozkadak?–Ez, ez zegoen beste hozkadarik, baina bai apatx-markak.

21

Page 19: Zaindari ikusezina

–Eta pubiseko ilerik gorpuaren inguruan botata? –galdetuzuen Amaiak.

–Ezta, baina kontuan hartu behar da Carla Huarteren gor-pua partez ibaian sartuta zegoela, orkatiletatik ipurmasaile-taraino, eta hura desagertu ondoko egunetan euria egin zuelagoien-behean. Ezer egon baldin bazen, urak eraman zuen.

–Ez zizun horrek arreta erakarri atzo, neska aztertu ze-nuenean? –galdetu zion Amaiak auzitegiko medikuari.

–Bai, noski –esan zuen San Martinek–, baina gauza ezdago horren garbi, antzekotasunak baizik ez dira. Badakizuzuk zenbat gorpu ikusten dudan nik urtean zehar? Kasu as-kotan izaten dira elementu berdinak, inolako loturarik izangabe. Nolanahi ere, bai, eman zidan atentzioa, baina au-topsia hartako oharrak irakurri behar nituen ezer esan bainolehen. Carlaren kasuan, mutil lagunak eraso sexual bat eginziola zirudien denak. Neska lepo zihoan drogaz eta alkoho-lez, zupadak zituen lepoan eta hozkada-marka bat bularbatean, mutil lagunaren hortzekin egokitzen zena; susma-garriaren azalaren arrastoak aurkitu genituen gainera hilda-koaren azkazalen azpian, eta mutilak lepoan zuen atzamar-kada sakon batekin egokitzen zen.

–Hazirik bazen?–Ez.–Zer esan zuen mutilak? Eta, bide batez, nola deitzen da?

–galdetu zuen Montesek.–Migel Anjel de Andres deitzen da. Eta alkoholaz gainera

koka eta estasia hartu zituela esan zuen –Agirrek irribarreegin zuen–, eta nik sinistu egingo nioke. Errege eguneanatxilotu genuen, eta orduan ere lepo zihoan, lau droga mo-tatarako positibo eman zuen, kokaina ere barne.

22

Page 20: Zaindari ikusezina

–Non dago orain aingeru hori? –galdetu zuen Amaiak.–Iruñeko kartzelan, auzia egin bitartean, eraso sexualaz

eta hilketaz salatuta, fidantzarik gabe… Aurrekariak zituendroga-kontuengatik –esan zuen Agirrek.

–Inspektore jaun-andreak, bisita bat egin behar da kar-tzelara, nik uste, Migel Anjel de Andresi beste galdeketa bategiteko. Baliteke ez esatea gezurrik neska berak ez zuela hilesan zuenean.

–San Martin jauna, ekarriko al diguzu Carla Huarterenautopsiaren txostena? –galdetu zuen Montesek.

–Bai, noski.–Gertatu zen lekuan egindako argazkiak interesatzen

zaizkigu batez ere.–Albait lehen ekarriko dizkizuet.–Eta ez legoke gaizki neskak zituen jantziak berriro az-

tertzea; orain badakigu zer bilatu behar den –zehaztu zuenAmaiak.

–Iriarte inspektorea eta Zabalza inspektoreordea arduratuziren kasu horretaz, Elizondoko komisarian. Salazar ins-pektorea –tartekatu zen komisarioa–. Zu hangoa zara, ezta?

Amaiak baietz egin zuen.–Behar duzuen laguntza guztia emango dizuete –esan

zuen komisarioak, zutitu eta bilera amaitutzat emanik.

23

Page 21: Zaindari ikusezina

3

Aurrean zuen mutila makur samar zegoen eserita, bizka-rrean pisu handi bat balu bezala, eskuak belaunen gainean in-darge utzita; aurpegiko azal gardenak ehunka zain arrosa-ko-loreko erakusten zituen, eta begi-zulo sakonak zituen begieninguruan. Ez zuen inolako zerikusirik Amaia hilabete bat le-henago prentsan ikusi zituela gogoratzen zen argazkiekin,haietan harro ageri baitzen bere autoaren ondoan. Haren se-gurtasun guztiak, zangar harropuztuaren itxurak eta are gaz-tetasunaren parte batek ere, desagertuak ziruditen. Amaia etaJonan Etxaide galdeketa-gelan sartu zirenean, puntu huts ba-tera begira zegoen mutila eta kosta egin zitzaion itzultzea.

–Kaixo, Migel Anjel.Ez zuen erantzun. Hasperen egin eta isilik geratu zi-

tzaien begira.–Ni Salazar inspektorea naiz eta hau Etxaide inspekto-

reordea –esan zion Jonan seinalatuz–. Zurekin hitz eginnahi dugu Carla Huarteri buruz.

Mutilak burua jaso, eta sekulako nekea balu bezala, xu-xurlatzen hasi zen:

–Ez dut beste ezer, esateko neukan guztia nire aitorpe-nean dago… Ez dago beste ezer, egia da, ez dago beste ezer,ez nuen nik hil, ez dago besterik, utz nazazue bakean eta hitzegin nire abokatuarekin.

24

Page 22: Zaindari ikusezina

Burua makurtu eta bere esku lehor, zurbilei begiratzen ja-rri zuen arreta guztia.

–Bueno –esan zuen hasperen eginez Amaiak–, bistan daez garela ongi hasi. Saia gaitezen berriro. Nik ez dut uste zukhil zenuenik Carla.

Migel Anjelek begiak jaso zituen, oraingo honetan ha-rrituta.

–Zuk handik alde egin zenuenean artean bizirik zegoelauste dut, eta orduan norbait joan zitzaiola eta hark hil zuela.

–Hori… –esan zuenMigel Anjelek zezelka–. Horrela be-har zuen –malko lodiak irristatu zitzaizkion aurpegian behera,eta dardarka hasi zen–. Horixe, horixe gertatu behar izanzuen, nik ez nuen hil eta, sinets iezadazue, nik ez nuen hil.

–Sinesten dizut –esan zuen Amaiak, mahai gainean pa-perezko muki-zapi pakete bat luzatuz–. Sinesten dizut etahemendik irteten lagunduko dizut.

Mutilak behatzak gurutzatu zituen, erregu-keinu batean.–Mesedez, mesedez –esaten zuen ahopeka.–Baina zuk lagundu behar didazu lehendabizi –esan zion

ia eztitasunez. Mutilak malkoak xukatu zituen, baietz eginezbatera zotinka jarraituz–. Konta iezazkidazu Carlaren gau-zak. Nolakoa zen?

–Carla mundiala zen, neska makina bat, oso polita, osoirekia, lagun asko zituen…

–Nola ezagutu zenuten elkar?–Institutuan, nik orain utzita daukat eta lanean ari naiz…

Hori gertatu zen arte anaiarekin ari nintzen lanean, teila-tuetan brea estalkiak jartzen. Ongi zihoakidan, dirua ira-bazten da; kaka-lan bat da, baina ongi ordaintzen dute.Carlak ikasten jarraitzen zuen, baina urtea errepikatzen ari

25

Page 23: Zaindari ikusezina

zen eta utzi egin nahi zuen; gurasoak tematu ziren eta Carlaesanekoa zen.

–Lagun asko zituela esan duzu; ba al dakizu beste nor-baitekin ibiltzen zen? Beste mutilen batekin?

–Ez, ez, bai zera –esan zuen berriro bere kemena berres-kuratuz eta bekozkoa zimurtuz–; nirekin zegoen eta ez ze-bilen beste inorekin.

–Nola egon zintezke horren seguru?–Seguru nagoelako. Galdetu haren lagunei, txoratuta

zegoen nirekin.–Sexu-harremanik izaten zenuten?–Ongi gainera –esan zuen irribarre eginez.–Carlaren gorpua aurkitu zutenean, bular batean hortz-

markak zituen.–Esan nuen orduan. Carlarekin horrela izaten zen, gus-

tatu egiten zitzaion, eta niri ere bai. Sexu gogor samarra gus-tatzen zitzaigun, ados, eta zer? Ez nuen jotzen eta horrelakogauzarik egiten, jolasak ziren.

–Zuk diozunez, hari gustatzen zitzaion sexu gogorra,baina zuk esan zenuen –esan zuen Jonanek oharretara begi-ratuz– gau hartan ez zuela sexu-harremanik nahi izan eta zuhaserretu egin zinela horregatik. Hemen bada zerbait ego-kitzen ez dena, ez zaizu iruditzen?

–Drogengatik zen hori; une batean motoa bezala jartzenzen, eta hurrengo minutuan paranoia ematen zion, eta ezetzesaten zuen… Jakina haserretu nintzela, baina ez nuen be-hartu eta ez nuen hil, beste batzuetan ere gertatu izan zi-tzaizkigun horrelakoak.

–Eta beste batzuetan ere jaitsarazten zenuen autotik etauzten zenuen mendian?

26

Page 24: Zaindari ikusezina

Migel Anjelek begirada haserre bat egin zion eta listuairentsi zuen erantzun baino lehen.

–Ez, hori izan zen lehenengo aldia, eta ez nuen autotikjaistera behartu: berak alde egin zuen, eta ez zuen sartu nahi,nik eskatu arren…Harik eta nazkatu eta alde egin nuen arte.

–Lepoan atzamarka egin zizun –esan zuen Amaiak.–Esan dizut, gustatu egiten zitzaion; batzuetan pusketan

uzten zidan bizkarra. Gure lagunek esango dizute; azkenekoudan, eguzkia hartzen ari ginela, bizkarretan nituen hozkadakikusi zizkidaten, eta barrez aritu ziren, otso bat zela esanez.

–Noiz izan zenituzten sexu-harremanak azkeneko aldiz,gau hori baino lehen?

–Ba, aurreko egunean izango zen, nik uste; elkartzen gi-nen guztietan larrua jotzen genuen azkenean; esan dizut txo-ratuta zegoela nirekin.

Amaiak hasperen egin zuen eta zutitu egin zen, zaintzai-leari keinu bat eginez.

–Beste gauza bat bakarrik. Nola zeukan pubisa?–Pubisa?, pottottako ileak nahi duzu esan?–Bai, pottottako ileak –esan zuen Amaiak ikaratu gabe–.

Nola zeuzkan?–Kenduta, itzaltxo bat besterik ez –esan zuen irribarre

eginez–, gainean bakarrik.–Zergatik kentzen zuen?–Esan dizut bioi gustatzen zitzaizkigula gauza horiek.

Niri ikaragarri gustatzen zitzaidan…Atera zihoazenean, Migel Anjel zutitu egin zen.–Inspektorea –funtzionarioak keinu bat egin zion eser-

tzeko. Amaia harengana biratu zen–. Esadazu, zergatik orainbai eta lehen ez?

27

Page 25: Zaindari ikusezina

Inspektoreak Jonani begiratu zion erantzun baino le-hen, harroxko hark azalpenik merezi zuen ala ez pentsatuz.Baietz erabaki zuen.

–Beste neska bat azaldu delako hilda, eta krimen honekCarlarena gogoratzen duelako.

–Horra! Ikusten, noiz aterako naiz hemendik? –Amaia ir-teerarantz biratu zen erantzun baino lehen.

–Izango duzu berriren bat.

28