Zaldibarko Gida 2

download Zaldibarko Gida 2

If you can't read please download the document

Transcript of Zaldibarko Gida 2

ZaldibarAurkibidea

-Aurkezpena

-Historia-San Andres Jaiak-Mapa-Paisaiak-Gastronomia-Euskal zerbitzuak-Planoa-Telefono gida-Herri kirolak-Leku interesgarriak-BiztanleriaAurkezpenaKaixo gu Zaldibarko ikasleak gara eta Zaldibarreko gida turistiko bat egingo dugu. Gauza honek jarriko ditugu. Historia, erliebea, gastronomia eta abar.

HistoriaZaldua (orain Zaldibar) Durango Merinaldeko elizatea dugu eta Gipuzkoa dauka mugatzat. Zaldibarko dorre zaharraren ugazabek gizaldiz gizaldi agindu zuten herri honetan. Tradizioak dioenez, Sancho Abarkak hamar urte eman zituen giltzapeturik jatorri horretako gazteluan. Zaldibarko Juan eta Vicente, XV. mende bukaeran Kanpoko Maisu eta Zacatecasko Konpainiaren Eskola sortu zutenak, dorretxe horretan jaio ziren. 1383an Pedro Ruiz de Zaldibar izan zen San Andres Elizako jagolea eta 1415ean, berriz, Fernando de Zaldibar. Era berean, Mallabia eta Iurretako jagoleak ere baziren, Juan I.aren eta Errege Katolikoen aginduz egindako ikerketetan azaltzen denez. San Andres Eliza XIII. mendean eraiki zen Zalduegin eta hiru mende geroago handiagotu. 1766ko urtarrilean aldare-aurrea erre egin zen oinaztarriak jota, eta sortaldeko zatia berriro eraiki behar izan zuten eta 1778an, ostera, kanpandorrea. Onuradun bik jagoten zuten eliza XVIII. mendearen azkenetan; erregeak aurkezten zituzten onuradunak eta berari zegozkion, gainera, orduko eliztarren kopurua osotzen zuten hirurogeita lau etxek ordaindu behar zituzten hamarrenak. Bizilagunak elizateko lau auzoetan (Zaldua, Gazaga, Goierri eta Eitzaga) sakabanatuta bizi ziren; auzuneok ordezkari bat zeukaten, zazpigarren zenbakia eta botoa zeukana Gerediagako Batzarretan. Aparteko garrantzia dauka Zaldibar deritzon orra-iturriak; haren ondoan, XIX. mendean bainuetxea eta ostatua eraiki ziren. Jose M de Munibe y Aranguren jaunak, Peafloridako XI. Kondeak, urgaziak hartu eta 1846an Zaldibarko bainuetxea egin zuen. Urgazi horiek gogoan galtzen diren egunetatik erabili izan dira, hainbat gaixotasun sendatzeko indarra zeukatelako. Urak hain gora handikoak izanik, bainuetxearekin bete-betean asmatu zuten, jende asko eta famakoa etortzen zelako bertara; hain zuzen Madril txiki deitzen zioten Zaldibarri. Premiak eraginda, sortzailearen oinordekoak, Jose M de Gortzar jaunak, bainu sendagarrientzako etxea eta Parkeko Hotel ederra eraikitzeko erabakia hartu zuen. Orduko sasoian (1882) bainuetxea eta ostatuak egiteko zeuden joera moderno guztietatik edanez moldatu zituen bata zein bestea. Baina medikuntzak aurrera egin ahala, bainuetxeak itzaliz joan ziren eta hainbatek Eskoriatza, Elorrio eta Santa Agedakoek, besteak beste- ateak itxi behar izan zituzten. Zaldibarko bainuetxeak ere, garai bateko edertasuna galduta, beste horrenbeste egin behar izan zuen 1922an. Urte horretan Bizkaiko Foru Aldundiak erosi zuen eta handiagotu eta konponketa-lanak egin ondoren, Ospitale Psikiatrikoa izateko prestatuta gelditu zen. 1985ean Osakidetzak hartu zuen Ospitalea, eta haren ardurapean dago gaur egun. Zaldibarko Elizatea Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Durangotik 7 kilometrora eta Eibartik 9ra. Iparraldean Mallabia eta Ermua, Hegoaldean Elorrio, Sortaldean Eibar eta Elgeta, eta Sartaldean Berriz.
Ondo komunikatuta dago: N-634 errepidea bertatik igarotzen denez, Eibar, Ermua eta Durangora joateko autobus ugari dago. Gainera, Bilbo Donostiarekin lotzen duen trena ere bertatik pasatzen da.
Udalerriak honako auzune hauek biltzen ditu herribarruaren inguruan: Sallabente (60 biztanle) eta Olarreaga (8 biztanle) herribarrutik 8 kmra; Goierri (62 biztanle), Aranguren (21 biztanle) eta Gazaga (44 biztanle).

Sartaldetik Zalduerreka igarotzen da, Ibaizabalen adarra dena eta sortaldetik Ego, Debaren adarra. Sartaldeko ibarrean, Zalduerrekara euren urak isurtzen dituzten errekatxoak hauek dira: Solozabal, Agirresakona, Aranguren, Gatika, Urizar eta Garrais; eta sortaldeko ibarrean, Ego errekan, Bekoerreketa, Aixolaerreka eta Iburerreka.Zaldibar zirkoaren forma hartzen duten mendiz inguratuta dago, pasabide estua uzten dute herriaren sartaldeko sarreran eta bertatik pasatzen dira 634 errepidea, Bilbo-Behobia autopista eta trena. Gipuzkoarako irteera Areitiko mendatetik egiten da, baina trenak eta autopistak lurpetik zeharkatzen dute mendate hori. Inguru aldapatsua izan arren, mendi tontorrik altuena Santamaezar (Ganguren, 675m) deritzona da eta hegosartaldean dago.
Ekonomia-arloa. Metalaren arloko industria da nagusi gaur egun eta lantegi askok atzerrian saltzen du bere produktua. Honako hauek dira aipagarrienak: burdinolak, metalezko irarpenak, makina-erremintak, ehiza-eskopetak, giltzak, umeentzako kotxeak, autoentzako industria laguntzailea eta aroztegiak.
Merkataritzan eguneroko bizitzako premiei aurre egiteko zerbitzuak eskaintzen dituzte bertako dendariek: janaria, opariak, loreak, altzariak, aseguruak, loteria eta abar. Banketxea, postetxea, botika ere badaude.
Arbolazaintzak ere garrantzi handia dauka. Bada mende bat baino gehiago arlo hori jorratzen hasi zela eta ospe handia hartu du. Hainbat baserritarrek landareak eta zuhaitzak hazten dihardute. Basoen %90 egurra egiteko aproposa da, berezko aberastasunaren seinale.
Baratzezaintzan diharduen beste zenbait baserri ere ezin aipatu barik utzi. Ortuan hartzen dituzten produktuak herrian ez ezik, Eibar, Durango eta Bilboko merkatuetan ere saltzen dituzte. Larreak, berriz, ez dira hain ugariak, abere gutxi daudelako.Bizilagun gehienak Ibaizabal ibarraren beherengo aldeetan, industria inguruan, bizi da, eta gainontzekoak, berriz, baserri inguruan sakabanatuta. Zaldibarren bertan, hau da, herribarruan, biztanleen %90 bizi da.

JaiakZaldibarko Jaiak:

Uztailak 3: Udarako San Andres
Azaroak 30: San Andres, Zaindariaren Jaiak
Abenduak 26: San Esteban

Zaldibarko Auzoetako Jaiak:

Eitzaga: Ekainak 29 - San Pedro
Goierri: Uztailak 18 - Santa Marina
Gazaga: Uztailak 25 - Santiago
Urizar: Abuztuak 10 - San Lorenzo
Sallabente: Abuztuak 10 - San Lorenzo

Mapa

GASTRONOMIABabarrunak,arroz esnea,txuletoilla,tortilla patata eta abar dira tipikoak jateko Zaldibarren. Leanizen ogia egiten dute eta oso gozoa dago. Txuletak kizkitza , karobin , ametsen eta abarren.Babarrunak denetan jaten dira eta arroz esnea eta tortilla patata erebai.

Euskal zerbitzuakIrailaren 26an Goierriko Auzo-Etxean 21.00h Andoni Egaa eta Sebastian Lizasoren eskutik ospatuko da.
Euskera erabileraren neurketa kalean
Euskera dakiten pertsonak behar dira, umeak eta pertsona helduak zaintzeko prest daudenak, kirol-aisialdi begirale izateko eta klase partikularrak emanez lan egiteko.

Zerrendak interesatuen eskura daude.

Euskera dakiten pertsonak behar dira, umeak eta pertsona helduak zaintzeko prest daudenak, kirol-aisialdi begirale izateko eta klase partikularrak emanez lan egiteko.

Zerrendak interesatuen eskura daude.

Planoak

TELEFONO GIDAKZaldibarko Udala: 94)6827016Zaldibarko Bake Epaitegia: 946827088Zaldibarko liburutegia: 946225415Zaldibarko Herri Ikastetxea:946827374Medikuaren kontsultategia:946827001Durangoko Udal Eusakaltegia:946030040Durangoko AEK:946817349Anboto: 946232523SOS Deiak:112Ertzaintza: 944669300Euskotren:946810232Bizkaibus:90222265Gizarte langilea:946200492Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa: 944873187Postetxea: 946225814Kz cunea: 926225727Zaldibarko Ospitala:946032800

HERRI KIROLAKpelota:Pilota (edo, Euskal Herritik kanpo, euskal pilota) Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota frontis izeneko aurreko hormaren kontra jotzen dute, tantua lortu nahian. Pilota jotzeko erabiltzen den tresnaren arabera ezberdintzen dira joko motak: eskuz, palaz, xarez...Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena. Kirol honi, Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herritik kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzia, Mexiko, Espainia eta AEBak kasu.Munduko joko bizkorrena omen da, pilotak hartzen duen abiadura dela-eta. Ahuntz larruz forraturiko 125-140 gramoko pilotak 302 km/h har ditzake (Jose Ramn Areitiok lortua, Newport Jai Alai pilotalekuan, Rhode Island)Bola-jokoa herri kirol bat da. Zortzi bolorekin jokatzen da eta egurrezko bola batekin bota egin behar dira.

BIZTANLERIA3046 biztanle ditu Zaldibarrek.11,84km karratu ditu Zaldibar.242,82 du dentsitatea Zaldibar.