ZARAGUETA ESKOLATIK...Semeak LH5 e nta DBH2 «Publikoak bermatzen du berdintasuna» Zaraguetako...

8
36 2019KO URTARRILA www.zaragueta.net ZARAGUETA ESKOLATIK BERRIPAPERA Salto eta brinko euskaraz

Transcript of ZARAGUETA ESKOLATIK...Semeak LH5 e nta DBH2 «Publikoak bermatzen du berdintasuna» Zaraguetako...

  • 362019KO URTARRILAwww.zaragueta.net

    ZARAGUETAESKOLATIK

    BERRIPAPERA

    Salto eta brinko euskaraz

  • ZARAGUETA ESKOLATIK berripapera

    2

    Orio herri euskalduna da, Orio ar-nasgunea da, baina oriotar guz-tien ama hizkuntza ez da euskara,eta Zaragueta eskolara iristen di-ren ikasle askorena ere ez. Gutxigorabehera, Zaraguetako hamarikasletik hiruren gurasoak dirabiak euskaldunak, hamar ikasle-tik biren gurasoren bat da euskal-duna eta hamar ikasletik laurengurasoak dira biak erdaldunak.

    Zaraguetak aspaldi ekin zion

    hezkuntza euskara hutsean es-kaintzeari. Lau hamarkada bainogehiago egin ditu zeregin horre-tan eta konpromiso horrekin. Etalanean jarraitzen du, euskarazdakiten eta ez dakiten ikasleekin,eskolako hezkuntza prozesua bu-katzen dutenean guztiak euskal-dunduta eta euskahaldundutaatera daitezen.

    Euskaraz ez dakiten ikasleeiarreta eta ahalegin berezia es-

    kaintzen zaie. «Euskaraz ez daki-ten ikasleak etortzen direnean,ibilbide pertsonalizatu bat disei-natzen diegu», azaldu du IñakiAgirresarobek. Bera da eskolakoHIPIaren, Hizkuntza IndartzekoProgramaren, arduraduna. Ha-rrera plan bat egiten diete gura-soei eta ikasleei, eta gurasoeiazaltzen diete nola egokituko di-tuzten seme-alabak eskolako hiz-kuntza eredura eta zer nolako

    Euskalduntzen,euskahalduntzenZaragueta eskolak lan handia egiten du euskaraz ez dakiten ikasleeieuskara irakasten, horretarako ikastetxe osoa inplikatuz

  • po. «Gurasoen babesa eta men-talizazioa baldin badute, horrekasko laguntzen die». Kanpoko la-guntzak badituzte. Bidelagun zer-bitzua, esaterako, etxean etxekolanak egiteko zailtasunak dituz-ten ikasleentzat. Edota euskaraindartzeko udako tailerrak. Ho-riez gain, eskolan ikasleak anima-tu egiten dituzte eskolaz kanpokoaisialdiko euskarazko jardueretanparte hartzera. «Gurasoei esatendiegu ondo etorriko zaiela ikasle-ei».

    Aintzat hartubehar da, gai-nera, kasu as-kotan ikaslehoriek katebe-gi garrantzi-tsuak direla fa-miliaren inte-graziorako, etaikasleek era-kartzen dituz-tela gurasoakeuskarara, el-karrekin eus-karaz arituahal izatekoasmoz.

    Euskaraz ezdakiten ikasle-ek bai, bainaeskolak ereahalegin han-dia egin beharizaten du ikas-le horiek eus-ka l dun t zen .Ikasgelaz ikas-gelako egoe-rak neurtzeneta bideratzen,e r r i t m o a kzaintzen. Indar

    eta energia asko eskaintzen diz-kio. Emaitzak, baina, merezi du:«Oso pozgarria da ikasle horienprozesua ikustea, nola pasatzendiren euskaraz ezer ez jakitetikeuskaldun izatera, azkarrago edopolikiago. Harrotzeko modukoada. Gure ahaleginak merezi duelaikusten dugu».

    Agirresarobek uste du euskara-ren osasuna ona dela eskolan.Zaragueta eskolak dituen baliabi-de eta indar guztiak jartzen ditubere ikasleak euskalduntzen etaeuskalhalduntzen.

    dute hainbeste nabaritzen, bainabigarrenean bai, eta asko esker-tzen dute. Etortzen diren gehie-nek ikasten dute». Horretan zeri-kusia du ikasleen adinak eta amahizkuntzak. Zenbat eta gazteago,orduan eta hobeto. Ikasle ba-tzuek euskara ikasten dute gazte-lania baino lehen; beste batzuk,ordea, gaztelania dakitela iristendira eskolara.

    Euskaraz erraztasunez aritze-ko, jakina, bide bat egin behardute, eskolan eta eskolatik kan-

    zerbitzuak dauden hizkuntza in-dartzeko. Ikaslea matrikulatzendutenerako, guraso gehienek ba-dakite Zaraguetan euskaraz ira-kasten dela, euskara oso garran-tzitsua dela eta euskara ikastekolaguntzak badaudela.

    Ikasturte «gogorra»«Lehenengo hiru edo lau hilabe-teak, lehenengo ikasturtea, go-gorra izaten da», onartu du Agi-rresarobek. Eskolara egokitu be-har izateaz gain, «aintzat hartubehar da ezdakiten hiz-kuntza bateanmurgiltzen di-rela». Ikasleekegoera berribati aurre eginbehar izatendiote. Eskolaklaguntza es-kaintzen die.B a t z u e t a nikasle horiekberen ikasge-latik ateratzendituzte, Agi-rresaroberengelara joatekoeta jolasen bi-dez euskaralantzeko etai n da r t z e ko ;besteetan, be-rriz, Agirresa-robe bera sar-tzen da ikasle-en gelan, ikas-leari bertan la-guntzeko.

    Euskaraz ezdakiten ikasle-ei laguntzea ezda irakasleen lana bakarrik, baitaikasleena ere. Ikasle erdalduneienbaxadore bat jartzen diete,ikasle euskaldun bat, «laguntze-ko, babesa emateko, eskolako etagelako martxa erakusteko». Agi-rresarobek nabarmendu du ikasleeuskaldunek, berritsuenek batezere, eragin kutsatzailea dutelagainerakoen hizkuntz ohituretan.

    Kasu bakoitza ezberdina da,baina Agirresaroberen arabera,ikasleek bi edo hiru urte beharizaten dituzte hizkuntzaz jabetze-ko. «Lehenengo urtean agian ez

    2019KO URTARRILA

    3

    ‘‘Oso pozgarria daikustea ikasleak nola pasatzen direneuskaldun izatera.Harrotzekoa da»Iñaki AgirresarobeHIPIaren arduraduna

  • ZARAGUETA ESKOLATIK berripapera

    4

    Euskaraldiarekin batZaraguetak hasieratik sentitu zuen bat egin beharzuela Euskaraldiarekin. Horregatik, Ainhoa Zumetairakaslea hasieratik ibili da antolakuntza lanetaneskolako ordezkari gisa. Orio euskararen arnasgu-nea dela ohartuta, eskolak erabileran eragiteko ja-rri ditu indarrak azken urteetan. Horretarako, ira-kasleek prestakuntza jaso dute, eta ikasleekin etafamiliekin abian jarri dira zenbait ariketa eta ekin-tza: azken bi urteetan, esaterako, Euskaraldiakproposatu duen ariketa bera egin dugu, Hitzon eta

    Belarrion rolekin. Beraz, Euskaraldiaren helburuakZaraguetarenak ere izan dira.

    Orion 1.457 lagunek eman dute izena Euskaral-dian. Horietako hainbatek eskolan. Herriko hama-lauko kide izan da Miguel Miera eskolako gurasoa.Euskaraldiak iraun duen hamaika egunetan ereinden hazia zaintzen jarraitzeak izan behar du aurre-rantzean ardura eta erronka. Zaragueta eskolakokomunitatea hazia elikatzen jarraitzeko prest dago.Eta zu?

    Euskararen Nazioarteko Eguna

    Festa giroan ospatu zen aurtenere Euskararen Nazioarteko Egu-na Zaraguetan, Tinko eta brinkoeuskaraz lelopean. Euskaraldianoinarritutako horma-irudi handibat egin zuten irakasleek, ikasle-ek eta langileek. Txapak ere bai.Eskolako ikasle eta irakasleak pa-tioan elkartu ziren kantu saioaegiteko eta, DBHko ikasleen gida-ritzapean, Tinko eta brinko eus-karaz abestia dantzatzeko. Arra-tsaldean, LHko eta DBHko ikasle-ek filmak ikusi zituzten; HHkoek,berriz, gurasoak gonbidatu zituz-ten, azken hiruhilekoan ikasitakojolasekin gozatzera. Bukatzeko,arratsaldean liburuak eta ipuinaktrukatzeko azoka egin zen.

  • Oriora ezkondutako asteasuarrada. Santos Urangarekin ezkonduzen 1995ean, eta geroztik bertanbizi da. Egigurenek eta Urangakbi seme dituzte: Beñat (DBH2)eta Ander (LH5). Matrikulatzekogaraian ez zuten zalantzarik izan:eskola publikoa aukeratu zuten.Egigurenek eskola publikoan ikasizuen, bi ahizpa ditu eskola publi-koan lanean, eta bere ustez esko-la publikoa da etorkizuna: «Lu-rralde aurreratuenek, eredu dire-nek, eskola publikoa besterik ezdute. Hezkuntza publikoak ber-matzen du berdintasuna. Esperodut egunen batean hezkuntza pu-blikoa izatea».

    Publikotasuna ez zen izan Zara-gueta aukeratzeko ezaugarri ba-karra. Gela bakoitzeko haur ko-purua eta eskolako azpiegiturakoso onak iruditu zitzaizkion. Gus-tura daude, bai bera, bai semeak.

    Hala ere, ikusten du zer hobe-tua, DBHn batez ere. Kontrolaketa azterketak modu «tradiziona-legian» egiten direla dio, «garaibatean bezala», eta emaitza ho-beak dituzten beste herrialde etaeredu batzuei begiratu beharzaiela uste du.

    Belen EgigurenSemeak LH5en eta DBH2n

    «Publikoak bermatzen du berdintasuna»

    Zaraguetako guraso izan aurre-tik, ikaslea izan zen. Neska baka-rra zortzi ikasleko gela batean.Oroitzapen «paregabea» du urtehaiei buruz. «Urtebete zaharra-goekin elkartzen ginen, eta baitatxikiagoekin ere. Hori oso aberas-garria izan zen niretzat». Orainorduan baino haur gehiago daudegeletan, «baina ez gehiegi»:«Oraindik ere kopuruak ez diraoso handiak eta, horregatik, ha-rrera intimoagoa da, maisu-mais-trak errazago zentratzen diraumeen beharretan… Gainera,orain euskara gehiago entzutendut. Semearen gelan, bat izanezik, denak euskaldunak dira».

    Oroitzapen onez gain, Etxani-zek hainbat faktore hartu zituenaintzat semea Zaraguetan matri-kulatzeko: «Eskola publikoa iza-tea, eta gero instalazioak: espa-zio zabala daukate, zuhaitzak tar-tean, frontoia, baratza,ahateak,inguru berdea… Horrek askatasunsentsazioa ematen du». Baita es-kolak eskaintzen dituen segurta-suna eta autobus zerbitzua ere.«Seme zaharrena ikaragarri gus-tura etortzen da, eta bigarrenaetortzeko desiratzen gaude».

    Mirentxu EtxanizSemea HH4n

    «Bigarren semea eskolara etortzeko desiratzen gaude»

    Hiru seme-alaba ditu: Aya (LH3),Reda (HH4) eta Sara (HH2). Our-zazaten, Marokon, jaio zen, duela35 urte. 2004an utzi zuen sorte-rria, eta Euskal Herrian, Espai-nian, Katalunian... ibili eta gero,Oriora iritsi zen. Euskal Herrirabueltatzeko gogoa zuen, paisaiaketa jendea hasiera-hasieratikgustatu baitzitzaizkion ikaragarri.

    Alde handia nabari du berak ja-so zuen eta seme-alabak jasotzenari diren heziketaren artean. Ba-liabideetan eta irakasleen inplika-zioan batez ere. «Gurasoen etairakasleen arteko harremana es-tuagoa da», nabarmendu du. As-ko gustatzen zaio irakasteko mo-dua.

    Dena den, ikasleriaren anizta-suna ikusita, gustatuko litzaiokeeskolak arreta gehiago jartzeaetorkinen kulturan, ohituretan...eta gurasoak gehiago inplikatzeahorretan: «Haur guztiek harrosentitu behar dute, eta gure ume-ek harro egon behar dute haienizaera mistoaz».

    Marokora bueltatzen dira, opo-rretan; bizitzera ez, ez baitu Orio-tik joateko asmorik. «Gu hemen-goak gara».

    Mostafa Nait CharifSeme-alabak HH2n,

    HH4n eta LH3n

    «Haur guztiekharro sentitu behar dute»

    2019KO URTARRILA

    INKESTA Zer nolako esperientzia izaten ari zarete Zaraguetan?

    5

  • IXABEL AGIRRESAROBEAntzerki irakaslea

    «Ikasle guztiekbalio dute antzerkia egiteko»1971.urtean jaio zen Ixabel Agi-rresarobe, Usurbilen. Bertan eginzituen Oinarrizko Heziketa Oroko-rreko eta Irakaskuntza ErtainenErreformako ikasketak. Betidanikizan zuen sormenerako joera.Ikastolan, tarteka, antzerki taile-rrak eskaintzen zizkieten. EtaAgirresaroberen gelakoek, haienkabuz, antzerki emanaldi txiki bategiten zuten ikastolako jaietan.Gauzak horrela, antzerkiak segi-tuan kateatu zuen Agirresarobe:«Beharbada banuen barruan ha-lako grina, baina 18 urterekin eznintzen horren jabe».

    Irakaskuntza ertaineko ikaske-tak bukatuta, Donostiako Zorroa-ga gaineko antzerki eskolara joanzen. Lau urte egin zituen bertan.«Azken belaunaldia izan ginen»,gogoratu du.

    Antzerki tailerra eskaintzen dieOrioko Zaragueta Herri EskolakoLH3 eta LH4 mailetako ikasleei.Lau talde ditu eta talde bakoitza-rekin bi hilabete egiten ditu. Agi-rresarobe oso pozik dago antzer-kia eskolako derrigorrezko ikas-gaia delako, eta ez eskolaz kan-poko jarduera bat soilik.

    Antzerkiaren helburu nagusie-netako bat da euskararen erabile-ra zabaltzea. «Orain artean testulana landu dut lehen taldean; bi-garren taldean, berriz, interpre-tazioa lantzen ari naiz gehienbat,euskararen erabileraren aldetikez baitut arazorik topatu», dioIxabelek.

    Antzerki tailerrek hainbat baliolantzeko balio dute. Ikasleek tal-dean lan egiten ikasten dute, esa-terako. Agirresaroberen arabera,

    badaude hitz bakar bat esateakostatzen zaien ikasleak, bainataldeko lana denez, trabak gain-ditzen dituzte eta hitz egiten du-te. Ikasle batzuei protagonistaizatea gustatzen zaie eta, kasuhorietan, haien protagonismo gri-na apaltzen du.

    Mintzamena, interpretazioa...Agirresaroberen ustez, «ikasleguztiek balio dute antzerkia egi-teko». Batzuk mintzamena lan-tzen onak diren bitartean, bestebatzuk intepretazioan nabarmen-tzen dira, eta badira antzezlana-ren egitura, gidoia, oso ondomenderatzen dutenak ere. Horiguztia lortzeko eskarmentuan oi-narritzen da batik bat: «Entzume-naren teknika, txanda-pasarenaeta erritmoaren teknika erabiliizan ditut, besteak beste. Bainaadin honetan garrantzitsuenanorberaren esperientzia da. An-tzezlana behin eta berriro eginez,gauza guztietaz jabetzen dira».

    Esaterako, jabetzen dira publi-koari bizkarra ematen badioteikusleek ez dituztela ondo ikusi-ko, ezta ondo entzungo ere. Ho-rrela, publikoaren aurrean natu-raltasunez interpretatzen ikastendute. Isiluneak garrantzitsuak di-rela konturatzen dira eta denbo-raren pertzeptzioaz jabetzen dira.«Eginaren egin beharrez ikastendute azkenean, batak bestearizuzentzea ere asko gustatzenzaie», azaldu du, barrezka, Agi-rresarobek.

    Antzerkiak hainbat onura dituikasleentzat: «Hizkuntza lantzeazgain, jendaurrean interpretatze-ak zeure buruarengan konfiantzaematen dizu, sinesgarritasuna.Eta horrrela gusturago sentitzenzara zeure buruarekin».

    Antzerkiaren etorkizunari buruzgaldetuta, uste du euskaldunakausartak direla, antzerkiaren alo-rrean asko esperimentatzen du-tela eta diziplina asko nahastendituztela. Antzezlanen bat nabar-mentzekotan, aurten Fuckinggustatu zaio bereziki.

    ZARAGUETA ESKOLATIK berripapera

    6

  • 2019KO URTARRILA

    IKASLE OHIAK

    EKAIN ZUBIZARRETA

    Kirol Zientzietan lizentziatua,doktoretza ikasketak amaitzen

    APROBETXATU!

    Urte gutxi egin nituen Zarague-tan, gutxiegi aukeran. 10 urtere-kin Errenteriko ikastetxe batetikiritsi nintzen bertara, eta bi urte-ren buruan Lizardira egin nuenjauzi klasekideekin batera. Hale-re, denbora gutxian asko emanzidan eskolak.

    Zaraguetara joateak askatasu-na eta autonomia ekarri zizkidan.Giro desberdin batetik nentorren,hiritxo batetik nolabait ere. Zara-guetan ikasleen arteko giroa etaelkartasuna handiak ziren (be-harko gainera, zazpi bakarrik gi-nen eta!). Ingurune ezin hobeaere bazuen (eta du oraindik ere),eta aurrera eta atzera ibiltzen gi-nen eskola ordutan zein eskolatikkanpo, patioan, beisbol zelaianeta baita Palazioan ere.

    Parisen eman ditudan azken ur-te hauetan, doktoretza ikasketakmedio, argiago ikusi dut zortehandia dudala Zaraguetan ikasiizanagatik. Hango gaztetxoen es-kola garaia erabat desberdina da,ez dute harremanik naturarekin,eta are gutxiago autonomiarik.Gurasoekin batera orduak ema-ten dituzte beti jendez lepo dago-en metroan, aurrera eta atzera,burumakur. Unibertsitateraoraindik ume direla heltzen diraasko, gainera!

    Beraz, gazteok: aprobetxatuondo Zaraguetako urteak, ez du-zue hain urte onik berriz edukikoeta!

    MOTZEAN

    Arantzazun

    LH3 eta LH4 • Urriaren 25etik26ra LH3ko eta LH4ko ikasleok,irakasleekin batera, Arantzazuinguruan ibili ginen. Lehenik, ze-harkaldi polita egin genuen Ur-bia inguruan; gero, aterperahurbildu ginen, han askaldu ge-nuen eta joko batzuk egin geni-tuen; eta gauean gogotsu partehartu genuen gaubeilan. Ostira-lean mendiko orientazioa landugenuen bertako begiraleekin.

    Arraunlari gazteak

    DBH • DBHko ikasleok arraunegin dugu irailean. Denok hartudugu parte eta Gorputz Hezkun-tzako lau saio erabili ditugu.Arraunetxeraino bizikletaz joa-ten ginen, egoki jantzita. Arran-plan beharrezko azalpenak en-tzun eta gero, uretan sartzen gi-nen. Bukatu, dutxa ederra hartueta denok batera berriz bizikle-taz eskolara. Errepikatzeko mo-dukoa izan da!!!

    Zuhatzako aterpetxean

    LH6 • Irailaren 19tik 21eraLH6ko ikasleok eta bi tutoreakZuhatzako aterpetxean egon gi-nen. Zuhatza Ulibarri Ganboakourtegian dagoen uharte bat da,untxien irla ere deitzen diote,untxi asko daudelako. Uretakokirolak egin genituen: surfa,windsurfa, bela, piragua eta pe-daloak. Kirolak bukatu eta gerobainatzera joaten ginen. Txi-rrista eta tranpolina ziren guregustukoenak. Egonaldia ahaz-tezina izan zen, zoragarri ibiliginen!!!

    Eskerrak AntonioGuardeñori eta Iñaki Ituraini

    Lerro hauen bidez eskerrakeman nahi dizkiegu Iñaki Iturai-ni eta Antonio Guardeñori, urteaskotan Eskolako Berripapera-nmusu truk egindako lanagatik.Eskerrik asko eskainitako den-bora, esfortzu eta ilusioarenga-tik.

    Ikasleak OriotikZarautzera oinez,Oribarzarretik

    Lehen zikloa • Azaroaren16ean lehen zikloko ikasleokZarautzera joan ginen, oinez.Orioko herri guztia zeharkatueta gero, Oribarzarretik gora ja-rraitu genuen Zarautz aldera.Hara iritsi ginenean, hondartza-ko parkean denbora luzez jolas-teko aukera izan genuen. Ondo-ren, Erdi Aroko Dorre Luzea iku-si genuen. Irteera bukatzeko,guztiok Salbideko parkean baz-kaldu genuen eta jolasten arituginen.

    7Abaromendi 11, 20810 Orio • 943 894 052 • [email protected] • www.zaragueta.net

  • Matrikula epea: Urtarrilaren 28tik otsailaren 8raBilera informatiboa eskolan (elebiduna): Urtarrilak 24 (18:00etan)

    Eskola zabalik: Urtarrilak 26 (10:30etik 12:30era) Tel. 943 89 40 52 E-posta: [email protected]

    Dudik eta gabe, Zaragueta