Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari...

34
ZARAUZKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO 2010-2014 II TOKIKO PLANA 2010 URTEKO EBALUAZIOA Parekidetasun Saila

Transcript of Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari...

Page 1: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

ZARAUZKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN

BERDINTASUNERAKO 2010-2014

II TOKIKO PLANA

2010 URTEKO EBALUAZIOA

Parekidetasun Saila

Page 2: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

ZARAUZKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO 2010-2014 II TOKIKO PLANA

2010 URTEKO EBALUAZIOA

Zarauzko Udalbatzarrak, 2010eko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran, ZARAUZKO EMAKUME ETA GIZONEN

ARTEKO BERDINTASUNERAKO II. TOKIKO PLANA onartu zuen, 2010-2014 epealdirako. Planaren testu osoa 2010eko

apirilaren 30ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (GAO. Zkia: 79)

Zarauzko Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Plana, aipatu bezala, 4/2005 Emakume eta Gizonen

Berdintasun Legearen eta EAEko Gizon eta Emakumeen berdintasunerako IV. Planaren arabera

kudeatu behar da. Ondorioz, Planak Udaleko maila guztietan berdintasun-politiken garapena, eraginkor

bihurtu behar du.

Plana zeharkakotasunaren ikuspegitik egin da, hots, udalaren arlo eta zerbitzu guztiek bere gain

hartutakoa da, bai ekintzen kudeaketa ekonomikoetan eta gauzapenean islatu den konpromiso formal

gisa, bai emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren aldeko konpromiso formal gisa; konpromiso

pertsonal horrek erantzukizunak bere gain hartzeko eta berdintasunerako politiken arloko gaikuntza

saioetan parte hartzeko prozesuan izango du isla. Hala, helburu oro lortzeko, helburu bakoitzarekin

lotzen da udaleko arlo arduraduna.

Plazaratutako helburuak eta Plana orokortasunean garatzeko hainbat lan-esparru edo egitura

beharrezkoak dira. Hauetako bakoitzak bere funtzioak ditu. Jarraian, Planak jasotzen dituen egiturak eta

funtzioak azaltzen ditugu:

1. Berdintasun saila:

- Parte-hartzaileak: Berdintasun zinegotzia eta berdintasun teknikaria

- Funtzioa: Berdintasun planaren garapen eta jarraipen koherente eta koordinatua bermatzea

2. Berdintasun kontseilua:

- Parte-hartzaileak: Berdintasun zinegotzia, berdintasun-teknikaria eta Zarauzko berdintasun

kontseiluko kideak.

- Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea.

3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa:

- Parte-hartzaileak: Berdintasun zinegotzia, udaleko gainerako alderdietako ordezkari politikoak,

berdintasun teknikaria.

- Funtzioa: Planaren garapena, jarraipena eta ebaluazioa bermatzea.

Page 3: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

4. Sailen arteko berdintasunerako mahai teknikoa:

- Parte-hartzaileak: Berdintasun teknikaria, sail desberdinetako teknikariak.

- Funtzioa: Barneko Berdintasun planaren garapen tekniko koherente eta koordinatua bermatzea

eta baita Planaren jarraipena egitea ere.

2010-2014 epealdirako Berdintasun Plana urteko planen bidez antolatu eta garatu da. Urte bakoitzaren

hasieran, urte horretan martxan jarriko diren ekintzak identifikatu eta planifikatu dira eta ekintzen

aurrekontua ere zehaztua dago.

Planak jasotzen duen bezala, urte amaieran, egindakoa eta egin gabekoa (urteko balantzea)

baloratuko da.

Ekintza eta helburu bakoitza amaitu ondoren, arduradunek eta inplikaturiko pertsonak ekintzon

garapenean izandako lorpenak eta zailtasunak baloratuko dituzte, eta informazioa urteko balantzean

jasoko da.. Ekitnza bakoitzerako ebaluazio fitxa bat bete beharko du arlo arduradunak ekintzaren

emaitzak jasotzeko, eta urteko balantzean gehitzeko.

Urteko balantzea edo ebaluazioa aurkeztu eta kontrastatuko da Sailen Arteko Berdintasunerako Mahai

Teknikoan (teknikariak), Berdintasunerako Batzorde Politikoan (zinegotziak), Berdintasun Kontseiluan

(herritarrak eta gizarte eragileak) eta Berdintasun Batzordean (Planaren arduradunak).

Orain II. Planaren barruan zehaztutako 2010erako Ekintza-planaren ebaluazioa egitea dagokigu.

Ondoren aurkezten da 2010eko ekintzen betetze-maila.

Page 4: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Zarauzko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana 2010-2014BETETZE MAILA – 2010 URTEA

Planaren 2010 urteko ebaluazioa egiteko, inplikatutako departamentu guztiek egin beharreko ekintza

bakoitzarengatik zehaztapen guztiak jasotzen dituen fitxa bat bete dute. Fitxa guztiak II eranskinean jaso

ditugu.

Ebaluazio honek datu eta azalpen kuantitatiboak zein kualitatiboak jasotzen ditu. Ikerketa egokia egiteko

bi aspektuak hartu behar dira kontuan, hainbat kasuetan neurketa kuantitatiboak ez duelako ondo

islatzen egindakoa. Horretarako ekintza guztietako fitxak aztertzea komenigarria izango litzateke, batez

ere, azalpenak eta zehaztapenak ezagutzeko eta departamentuetako arduradunek egiten dituzten

ekarpenak kontuan izateko.

Nahiz eta kuantitatiboki emaitza ez da oso ona izan, kualitatiboki egokia izan dela esan dezakegu.

Hausnarketa egiteko eta ebaluazioaren irakurketa egokia egiteko, kontuan hartu beharreko hainbat

aspektu aipatu nahiko nituzke:

Orokorrean departamentu gehienek plana aurrera eramateko eta dagozkien ekintzak gauzatzeko

borondate ona azaldu dute eta ahaleginak egin dituzte. Hala eta guztiz ere, langileak gai honetan

hezitzeko beharra ikusten da, eta horrela azaltzen dute hainbatek egindako ekarpenetan. Batzuetan oso

zaila egiten zaie ekintzak burutzea kontzeptuak ondo ezagutzen ez dituztelako, hala nola, genero

ikuspegia txertatzea, hizkuntza eta irudiak ez-sexistak, eta abar.

Parekidetasun Sailak 2010 urtean herritarrekin harreman zuzena duten langileek hizkuntza eta irudiak ez-

sexistei buruzko ikastaroa egiteko proposamena egin zuen, baina udalak ez zuen onartu.

Beste alde batetik, urteetan zehar jarraipena duten ekintza batzuk, nahiz eta 2010 urtean ez gauzatu,

urratsak eman dira ekintza horiek hurrengo urteetan burutzeko: adibidez, dirulaguntzetako deialdietan

berdintasuna sustatzen duten elkarteak baloratzeko irizpideak txertatzea, edo estatistiketan datuak

sexuka bereiztea.

Halaber, ekintza batzuk, arduradunen ustez, ez daude ondo kokatuta eta ez dagokie beraiei egitea.

Ekintza hauek berraztertu beharko genituzke eta, hala badagokio, aldatu.

Beste ekintza batzuk ez dituzte gauzatu aukera izan ez dutelako, hala nola, publizitate kanpainetan irudi

aurrerakoiak sartzea edo foroetan emakumeen partaidetza bermatzea. Departamentu batzuek 2010

urtean ez dituzte publizitate kanpainarik egin ezta fororik.

Page 5: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Kontutan hartzeko beste aspektu garrantzitsu bat plan hau zeharkakotasunean, elkar-lanean eta

koordinazioan oinarritzen dela, eta parekidetasun sailak udaletik urrun egoteak ez du lan hau erraztu.

Beste alde batetik, planak ekintza asko jasotzen ditu eta denbora falta sumatu du parekidetasun sailak

ekintza guztiak aurrera eramateko, eta batez ere, beste departamentuei behar duten laguntza eta

aholkularitza emateko.

Bukatzeko esan honako ebaluazioa 2011ko urtarrilean aurkeztu beharko genukeela, planean jasotzen

den bezala, baina parekidetasun saileko teknikariak baja hartu zuen eta irailean itzuli da, beraz horregatik

aurkezten da orain.

Aldi berean, ikerketa honen ondorioz, 2011 urteko ekintza-plana berraztertu eta, hala badagokio, egokitu

beharko genuke, baina gauden garaian kontuan izanda, aipatutako berrazterketa 2012 urteko ekintza

planean egingo dugu.

Planak jasotzen duen bezala, honako ebaluazioa aurkeztu eta kontrastatuko da Sailen Arteko

Berdintasunerako Mahai Teknikoan (teknikariak), Berdintasunerako Batzorde Politikoan (zinegotziak),

Berdintasun Kontseiluan (herritarrak eta gizarte eragileak) eta Berdintasun Batzordean (Planaren

arduradunak.)

Zarautz, 2011ko irailaren 30an

Edurne Urbieta Zúñiga

Parekidetasun Saileko teknikaria

Page 6: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

DATUAK ARLOKA:

ARLOAK EKINTZAKEGIN

%EGITEKO

%DIRENAK DAUDENAK

1 – Udala 14 11 78,57 3 21,43

2 – Kultura, euskara, parte-hartzea eta turismoa 20 10 50,00 10 50,00

3 – Kirola 6 4 66,67 2 33,33

4 -Hezkuntza eta gazteria 15 11 73,33 4 26,67

5 – Enplegua eta Lana 9 8 88,89 1 11,11

6 – Gizarteratzea 14 6 42,86 8 57,14

7 -Osasuna 3 3 100,00 0 0,00

8 – Hirigintza, ingurumena eta garraio publikoa 7 0 0,00 7 100,00

Guztira 88 53 60,23 35 39,77

Datu hauetan ekintzak egin diren ala ez neurtu da, nahiz eta ekintzak bere osotasunean ez gauzatu, eta

bakarrik neurri batean garatu, aurreko taulako datuetan “eginda” bezala hartu dira.

Berdintasun Plana 2010-2014 / Betetze maila

0

5

10

15

20

25

EGITEKO DAUDENAK

EGIN DIRENAK

Betetze maila-Portzentajea

EGITEKO40%

EGINDA 60%

Page 7: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

DATUAK DEPARTAMENTUKA:

DEPARTAMENTUAK EKINTZAKEGIN EGITEKO EGINDAKOAREN

PORTZENTAJEADIRENAK DAUDENAK

IDAZKARITZA 4 2 2 %50,00

KULTURA 7 0 7 %0,00

EUSKARA 1 0 1 %0,00

PARTAIDETZA 4 1 3 %7,50

TURISMO 5 5 0 %60,18

KIROLA 6 4 2 %50,00

HEZKUNTZA 5 3 2 %40,00

GAZTERIA 5 4 1 %51,60

UROLA KOSTA ELKARTEA 9 8 1 %66,67

GIZARTE ZERBITZUAK 8 2 6 %10,00

HERRILAN 3 0 3 %0,00

HIRIGINTZA 4 0 4 %0,00

BERDINTASUNA 27 24 3 %85,22

Guztira 88 53 35 %32,40

Egindakoaren portzentajea aurreko taulan jasotakoarekin ez dator bat, taula honetan jasotako

portzentajeak ekintza bakoitza gauzatu den portzentajeak direlako.

Ekintza guztien portzentajeak departamentuka sailkatuta I eranskinean jasotako dokumentuan azaltzen

dira.

DATUAK DEPARTAMENTUKA

0

5

10

15

20

25

30

EGITEKO

EGIN DIRENAK

Page 8: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

AURREKONTUA:

DEPARTAMENTUA AURREKONTUA GASTATU DENA

BERDINTASUNA 75.200,00 € 56.785,02 €

EUSKARA 0,00 € 0,00 €

GAZTERIA 1.000,00 € 750,00 €

GIZARTE ZERBITZUAK 1.000,00 € 0,00 €

HERRILAN 0,00 € 0,00 €

HEZKUNTZA 0,00 € 0,00 €

HIRIIGINTZA 0,00 € 0,00 €

IDAZKARITZA 0,00 € 0,00 €

PARTAIDETZA 0,00 € 0,00 €

KIROLA 0,00 € 0,00 €

KULTURA 0,00 € 0,00 €

TURISMO 6.800,00 € 6.800,00 €

GUZTIRA 84.000,00 € 64.335,02 €76,59%

Aurreikusitako aurrekontuan diru-kopurua ez da osotasunean gastatu arrazoi ezberdinengatik, batzuetan

ekintza gauzatu ez delako, besteetan ekintza burutzeko aurrekontua gutxiago izan duelako, eta

bukatzeko hainbatetan beste erakunderen batek ordaindu duelako (Gizonduz-en kasua adibidez).

aurrekontua

23%

GASTATU DENA77%

Page 9: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

DATUAK ARLOKA eta EKINTZAKA:

1. ARLOA

UDALA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)

1. Udaleko ordezkari politikoek genero-ikuspegiarekin lan egitea.

2. Udaleko teknikariek genero-ikuspegiarekin lan egiten dutela bermatzea, berdintasun-defizitak non

dauden identifikatuz eta horiek ekiditeko

neurriak hartuz.

3. Kanpo- eta barne-komunikazio ez sexista bermatzea, hizkuntza eta irudi bidezkoa, euskaraz zein

gaztelaniaz.

4. Udalak sustatzen eta laguntzen dituen ekimen guztietan aukera-berdintasuna sustatzea eta aukera-

berdintasuna sustatzea helburu duten

ekimenak eta programak bereziki laguntzea.

5. Udalak berdintasunarekin lotutako udalaz gaindiko koordinazio-egituretan parte hartzea.

EKINTZAK:

U.M.2.1 Ekintza

Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak

sexuaren arabera bereiztea.

Datuak, dokumentu desberdinetan sexuen arabera bereiztu dira. Guztiekiko %100

U.M.2.2. Ekintza

Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa

konparatiboak eta ezberdinduak egitea.

Ez da egin.

Idazkariaren iritziz ekintza hau organo politikoei dagokie.

U.M.2.3. Ekintza

Udaleko teknikarientzako prestakuntza zehatza (arloz arlokakoa) antolatzea, genero-ikuspegia

txertatu ahal izateko beren jardunetan.

Udaltzainentzat ikastaro bat antolatu dugu: “Etxeko tratu txarrak eta eraso sexualak-Eskuhartze

egokirako pautak”

Bideratzailea: udaleko gizarte langile bat izan da.

Udaltzainek 2009 urtean egin zuten ikastaroa hau, baina protokoloan onartutakoari jarraituz,

udaltzain –buruak berriz ere ikastaroa egitea proposatu zuen, iaz egin zutenek gogorazteko eta

aurten sartu diren udaltzain berriek egiteko.

Page 10: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Beste hainbat departamentuetako langileei beste formazioa emateko proposamena egin genion,

baina udalak ez zuen onartu.

Beraz, ekintza neurri batean burutu da. %1.

U.M.2.4. Ekintza

Udaleko teknikariei Berdintasun Arlotik aholkularitza eskaintzea, bakoitzaren arloko programa eta

ekimenen diseinu, garapen eta ebaluazioan genero-ikuspegia bermatzeko.

Berdintasun arlotik aholkularitza eskaini da Udaleko teknikari ezberdinei.

Ekintza gauzatu da. %100

U.M.2.5. Ekintza

Udaleko langile izateko hautaketa-prozesuetako gaitegietan aukera-berdintasunarekin lotutako

edukiak kontuan izatea (emakume eta gizonen arteko berdintasun-printzipioak, parekidetasuna

lortzera bideraturiko oinarrizko lege-markoa…)

Hautaketa-prozesuen gaitegietan aukera-berdintasunari buruzko gaiak sartu dira. Guztiekiko

%100

U.M.4.1 Ekintza

Emakumeen parte hartzea eta aukera-berdintasuna sustatzea helburu duten elkarteak diruz-

laguntzea.

Zarauzko elkarteak diruz lagundu dira da. Herriko 5 elkartek 12 eskaera aurkeztu dituzte.

Horietako 5 proiektuei eman diegu dirulaguntza.

Beste alde batetik, diru-laguntzen irizpideak markatzeko garaian udaleko departamentuen arteko

adostasuna bilatu behar da. Departamentu ezberdinek laguntzak eskaintzen dituzte, eta irizpide

amankomunak markatzea ezinbestekoa ikusten da. Koordinazio-egituretan helburu hori lortzeko

ahaleginak egiten ari dira.

Beraz, ekintza gauzatu da. %100

U.M.4.2 Ekintza

Berdintasun-arlotik egiten dena jendarteratzeko, baliabidieetara eta ekimenetara herritarren

sarbidea errazteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko udalaren web-orriarekin lotuta izango

duen arren, berdintasunaren inguruko aparteko webgunea sortzea eta etengabe elikatzea.

Blog-a egin da eta Facebook-en orria ireki da. Web orri bat egitea oso garestia zela, eta urtero

mantenua ordaindu behar zela kontuan hartuta, blog bat egitea erabaki da. Bloga teknikariak

egin du, horretarako ikastaro bat egin zuelarik. Blogak udalaren web-orriarekin lotura du, eta

etengabe elikatzen ari dira teknikaria zein idazkaria.

Bloga urrian bukatu genuen, eta ordutik abendura arte 453 bisita izan ditu.

Beraz, ekintza gauzatu da. %100

Page 11: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

U.M.4.3. Ekintza

Zarauzko Berdintasun Plana jendarteratzeko ekimenak egitea (liburuxka egin, kanpainaren

bat...).

Planaren aurkezteko saioak egin ziren:

- udaleko politikariei eta langileei

- prozesuan parte hartu zutenen eragilei

- prentsaurreko bat egin zen

Zarauzko Berdintasun II. Plana jendarteratzeko asmoz, liburuxka argitaratu da: 2000 ale egin

dira eta honako lekuetan banatu dira:

- prozesuan parte hartu duten elkarte guztietan

- herriko ikastetxeetan

- anbulatorioan

- ualeko eraikin guztietan

Ekintza gauzatu da. %100

U.M.5.1 Ekintza

Udalak Berdinsarea, udalen arteko koordinazio-gunean, parte hartzea.

Berdintasun Departamentua Berdinsarean parte-hartzen du, eta teknikaria antolatutako bilera

guztietara joan da.

Ekintza gauzatu da. %100

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Udaleko erabaki-organoetan eta batzordeetan emakume eta gizonen arteko parekidetasuna

bermatzea.

2. Emakumeen ahotsa indartzea udal-politika publikoen diseinuan eta garapenean.

3. Enplegu publikoaren eremuan emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzea.

4. Udalak kontratatutako obra eta zerbitzuen enpresa-esleipendunei aukera berdintasunarekiko

konpromisoa eskatzea.

EKINTZAK

U.A.2.1 Ekintza

Herritarren parte-hartzeko foro eta prozesuetan emakumeen eta emakume-elkarteen parte-

hartzea bermatzeko neurrik hartzea

Ez da inongo neurri berezirik hartu emakumeen partehartzea bermatzeko. Deialdiak izan dira

herritarrei orohar zuzenduta edo eskolako guraso zein irakasleei, sexuen araberako

desberdintasunik aurreikusi gabe. (Antolatu diren hitzaldi, foro eta lan-taldeak: bidegorri sarearen

diseinua, iraunkortasunerako ekintza-plana, herritarren partaidetza sustatzeko hitzaldiak,

eskolara bide seguruak, auzo-elkarteekin bilerak, mugikortasun astean hitzaldiak.)

Page 12: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Gainera, ez dago garbi honelako neurriak hartzeko garaian ze ezaugarri hartu behar diren

kontutan, eta ondorioz, formakuntza beharra azpimarratzen da.

Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA

1. Lana eta bizitza pertsonala uztartzeko eta ardurak partekatzeko neurriak hartzea udalean eta udalaren

menpeko

erakundeetan.

EKINTZAK

U.B.1.1 Ekintza

Udalean eta udalaren menpeko erakundeetan lana eta bizitza pertsonala uztartzeko eta familiako

eta etxeko ardurak partekatzeko dauden aukerak aztertzea, eta bateragarritasuna eta

erantzukidetasuna bermatzeko, neurri eta irizpide gehigarriak zehaztea eta laneko hitzarmenetan

jasotzea.

Ez da egin. Idazkariaren iritziz ekintza hau organo politikoei dagokie.

ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA

1. Indarkeria sexista prebenitzeko eta arreta hobetzeko Protokoloa garatzea eta etengabe

hobetzea.

EKINTZAK

U.I.1.1. Ekintza

Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloa garatzea, Protokoloaren inguruan

adostutakoa martxan jarriz.

Protokoloa martxan jarri da, eta jarraipena ere bai. %100

U.I.1.2. Ekintza

Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloan jaso bezala, protokoloan

jasotakoak egin diren eta nola egin diren ebaluatzea

Memoria egin da. %100

U.I.1.3.Ekintza

Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloan behar bezala koordinatzeko,

Protokoloan bertan jasotzen den koordinazio-guneak dagozkion bilerak egitea.

Ekintza hau garatu da, koordinazio bilerak egin direlarik. %100

Page 13: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

2. ARLOA

KULTURA, EUSKARA, PARTE-HARTZEA ETA TURISMOA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA):

1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea kulturarekin, aisialdiarekin eta jaiekin lotutako jarduerak planifikatu

eta garatzerakoan

2. Zarautzen aritzen diren komunikabideak eta kultur-elkarteak aukera-berdintasunean trebatzea beren

jardunean parekidetasunaren alde

egin dezaten

EKINTZAK

KU.M.1.1. Ekintza

Genero-ikuspegia sistematikoki kontuan hartzea kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako

jarduerak, baliabideak, azpiegiturak, ekimenak... diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian.

2010. urtean gaiaz ardura hartu dute kultura arloan, eta, printzipioz, 2011n antolatuko diren

jarduerak, ekimenak....diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian kontuan izango da. Beraz,

aurten ez da ekintza gauzatu.

KU.M.1.2 Ekintza

Genero-ikuspegia sistematikoki kontuan hartzea turismoarekin eta jaiekin lotutako jarduerak,

baliabideak, azpiegiturak, ekimenak...diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian.

2010. urtean zehar neurriak aplikatzen joan dira: ekintzak antolatzeko garaian (nesken estropada

edota soinu-zahar), baina, batez ere, datu-bilketak egiteko garaian.

Beraz, neurria kontuan hartzen hasi dira 2010 urtean. Guztira %0,9

KU.M.1.3 Ekintza

Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak

sexuaren arabera bereiztea.

Kultura arloa: 2010. urtean gaiaz ardura hartu dute kultura arloan, eta, printzipioz, 2011n

antolatuko diren jarduerak, ekimenak....diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian kontuan izango

da. Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

Partaidetza: Aurten ez da egin.

Turismo arloa: Turisten estatistikak jasotzen aritu dira. San Pelaio, udako programazioa eta

Euskal Astea bezalako ekitaldien estatistikak jaso dira.

Beraz, ekintza gauzatu da. %100

Page 14: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

KU.M.1.4. Ekintza

Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa

konparatiboak eta ezberdinduak egitea.

Kultura arloa: 2010. urtean gaiaz ardura hartu dute kultura arloan, eta, printzipioz, 2011n

txostenak eta balantzeak egiteko garaian kontuan izango da emakume eta gizonen egoeraren

azterketa konparatiboak eta ezberdinduak egitea. Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

Partaidetza: Aurten ez da egin.

Turismo arloa: Turisten estatistikak jasotzen aritu dira. San Pelaio, udako programazioa eta

Euskal Astea bezalako ekitaldien estatistikak jaso dira. Dena dela, ez dute azterketa

konparatiborik egin.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

KU.M.1.5. Ekintza

Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den

aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.

Kultura arloa:hemendik aurrera egingo diren kanpainetan kontuan izango dira: KulturaZarautz,

liburutegiko jarduerak, erakusketak... Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

Partaidetza arloa: Aurten egindako bi kanpainetan hartu da kontuan:

Txakurren kanpaina egin zenean, eslogana aldatzeko aholkua eskatu zitzaion berdintasun

departamentuko teknikariari, eta horrela moldatu zen azkenean.

Gotas para Niger izeneko kanpainaren kartelan herriko bi kirolari famatuak agertzen ziren,

gizonezko bat eta emakumezko bat.

Beraz, aurten egin da ekintza. Guztira %30

Turismo arloa: 2010ean bi kartel egin dira: Inauterietakoa eta estropadetakoa, beraz, guztiarekiko

%50a izan da.

KU.M.1.6. Ekintza

Jarduerak eta ekintzak egiteko eskaintzen dituen diru-laguntza deialdietan aukera-

berdintasunaren sustapenarekin lotutako irizpideak txertatzea.

Hemendik aurrera erabiliko diren diru-laguntzeko deialdiak egiteko garaian kontuan izango dira:

indarkeria sexista prebenitzeko aurkeztutako kultur-jardueei 1,10 korrekzio faktorengatik

multiplikatuko dira, Organo erabakitzaileetan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua

(gutxienez %40): 100 puntu, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzera zuzendutako

politiken edo jardueren garapenean egindako ibilbidea: 100 puntu, Bere jardueran genero

Page 15: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

ikuspegia sartzea, hau da, gizonezkoen eta emakumezkoen egoera, baldintza eta beharrak

desberdinak direla kontuan hartzea: 100 puntu...

Aurten ez da ekintza gauzatu.

KU.M.2.1. Ekintza

Tokiko komunikabideekin hitzarmena lotzea Zarauzko emakumeen aktualitateari (kultura arloan,

kirol arloan, etab) segimendu handiagoa eta hobea egiteko.

Komunikabideekin EZ du hitzarmenik sinatu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Izan ere, euskara

arloko diru-laguntzen esleipena hitzarmen bidez egin beharrean, alkatetza-dekretu bidez egin da

2010. urtean (Hitza eta Erlo telebista izan dira Udaleko diru-laguntza jaso dutenak), eta hor ez da

jaso genero ikuspegiari dagokion irizpiderik. Aukera-berdintasunari lotutako betekizunik ez

dute izan, beraz, komunikabideek.

2011.urteko edo 2012 urteko diru-laguntzak esleitzeko alkatetza-dekretuan irizpide horiek

nola jaso aztertu beharko da, eta horien idazkera landu Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean.

Dena dela, ekintzen betetze-mailaren adierazleak berraztertu beharra ikusi da, ez baitzaigu

bideragarria iruditzen komunikabideak urte osoan lantzen dituzten jarduerak aztertzea,

emakumeen kultur jardueren inguruko proportzioak kalkulatzeko. Beharbada, elkarrizketatutako

emakumeen kopurua har liteke kontuan edo prentsa idatziaren kasuan azaleko orrian

emakumearen presentzia. Edo arlo jakin bat hartu (kirola, kultura...) eta hor emakumeak duen

tokia...Dena dela, datu horiek jasotzeko aukeraz komunikabideekin hitz egin beharko da.

Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

KU.M.2.2. Ekintza

Tokiko komunikabieetan lan egiten dutenak trabatzea kulturaren, kirolaren, aisialdiaren eta jaien

inguruko edukietan hizkuntzaren eta irudiaren erabilera ez sexista bermatzeko.

“Sexismoa komunikabideetan” ikastaroa antolatu da, eta 14 parte-hartzaile izan ditu.

Beraz, ekintza gauzatu da. %100

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Emakumeen autonomia eta parte-hartze sozio-politikoa bultzatzea.

2. Zarauzko emakumeen historia jasotzea eta honen transmisioa bermatzea, bereziki herriko haur eta

gazteenei.

EKINTZAK

KU.A.1.1 Ekintza

Emakumeen ahalduntzea sustatzera bideraturiko programa bat diseinatu eta martxan jarri

(Ahalduntze-eskolen antzera) eta programa honen barruan ahalduntzea lantzera bideraturiko

ekimenak antolatzea ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak…).

Page 16: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Jabetze Eskola programa. 2010. urtean bi egitarau prestatu dira:

Urtarrila-maiatzaren bitarteko ikastaroak:

1. NIRE GORPUTZAREKIN AURREZ AURRE

Bideratzailea: Josune Montón – 20 ordu. Emakume bat bakarrik apuntatu da eta bertan behera

gelditu da.

2. EMAKUME-IDENTITATEA ETA AHALDUNTZEA

Bideratzailea: Pepa Bojo - 24 ordu. 10 emakumek egin dute.

3. AMATASUNAREN ESTUTASUNAK

Bideratzailea: Norma Vazquez – 12 ordu. 3 emakume bakarrik apuntatu dira eta bertan behera

gelditu da.

4. NOLA BABESTEN GARA EMAKUMEOK? (AUTODEFENTSA)

Bideratzailea: Maitena Monroy – 12 ordu. 15 emakumek egin dute

Urria-abenduaren bitarteko ikastaroak:

5.“EMOZIOEKIN LANEAN”

Pepa Bojo – 22 ordu. 25 ekamukek egin dute.

6.“FEMINISMOA 2.0” INTERNET IKASTAROA

Bideratzailea: June Fernandez – 10 ordu. 11 emakumek egin dute

KU.A.1.2 Ekintza

Emakumeen eta berdintasunaren aldeko elkarteen eta ekimenen bilgune izango den tokia

egokitzea (beste herritan diren Emakumeen txokoa ekimenen antzera, adibidez).

Jabetze-eskolak emateko erabiltzen den gunea, elkarteen eta ekimenen bilgune izateko izaera

dauka. Bertan, esan bezala, ikastaroak ematen dira, eta horretaz gain, kontseiluko bilerak zein

bestelakoak egiteko erabilpena ematen zaio. Erabilpen hori zabaltzekotan da.

Beraz ekintza gauzatu da. %100

ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA

1. Kulturarekin eta turismoarekin lotutako jardueretan emakumeak beren aisialdiaz gozatzeko duten

eskubideaz sentsibilizatzea eta, aldi berean, gizonen parte-hartzea bultzatzea etxeko eta zaintza lanetan.

2. Kultur-jardueretan famili-ardurak eta parte-hartzeko nahia uztartu ahal izateko neurriak hartzea.

EKINTZAK

KU.B.1.1 Ekintza

Zarauzko jaietan edota aisialdiarekin lotutako egun seinalatuetan mezuak jendarteratzea

emakumeei aisialdiaz gozatzeko duten eskubidea gogoraraziz eta gizonezkoei zaintza-lanean

ardura handiagoa hartzeko eskatuz.

Page 17: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Punto lila” jarri da argitaratu diren egitarauetan: San Pelaio, Udako egitaraua, Euskal Astea eta

Txakolin eguna (Egitarau kopuruak: San Pelaio 4000 ale, Udako egitaraua 14000, Euskal astea

3000, Txakolin eguna 500). Horrez gain, Berdintasun departamentutik bideratutako orri-

markatzailea banatu da.

Beraz ekintza burutu da %100

KU.B.2.1 Ekintza

Kultur-instalazioetan pardelak aldatzeko eta titia emateko txokoak sortzea.

Liburutegiko komun batean pardelak aldatzekoa jarri zen 2002an, ondoren ez da horrelako

ekintzarik egin.

Beraz, ekintza ez da gauzatu.

ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA

1. Indarkeria sexista prebenitzeko eta arbuiatzeko kultur-eragileen inplikazioa bultzatzea.

EKINTZAK

KU.I.1.1 Ekintza

Indarkeria sexista prebenitzeko kultur-jarduerak sustatzea, herriko kultur-talde eta eragileei

ematen zaizkien diru-laguntzetan era honetako ekintzak edo jarduerak baloratuz, adibidez.

Diru-laguntzeko deialdian zenbait baldintza jartzeko azterketa egitea eta proposamena

prestatzea. 2011n jarriko da indarrean.

Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

KU.I.1.2 Ekintza

Jai eta festetan indarkeria eta jarrera sexistak ekiditeko mezuak eta leloak landu eta horiek

jendarteratzeko bitartekoak lantzea, gizonezkoentzako zein emakumezkoentzako mezuak

landuz.

Puntu lilarekin pegatinak jarri dira tabernetan eta komertzioetan. Lanketa bi sasoi ezberdinetan

egin da udara garairako eta azaroak 25aren inguruan, eta harrera nahiko ona izan du.

Gehienetan ipini dute.

Turismo bulegoak argitaratzen duen udako egitarauan puntu lilaren pegatina txertatu da.

Egin da. %100

Page 18: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

3. ARLOA

KIROLA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA):

1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea kirol-jarduerak planifikatu eta garatzerakoan.

EKINTZAK

K.M.1.2 Ekintza

Kirol-taldeak sentsibilizatu emakumezkoen kirol-jarduera orokorrean ikastaroak,

entrenamenduak, probak eta lehiaketetak) emakumezkoak eta gizonezkoak aldi berean aritzen

ez direnean, tokiak eta ordutegiak zaindu ditzaten, aukera-berdintasuna sustatzeko eta

emakumeen jarduera ikustarazteko.

Kirol-taldeekin hitz egin. Beraz, ekintza neurri batean gauzatu da. %50

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Emakumeei interesatzen zaizkien kirol-jarduerak egin ahal izateko aukerak zabaltzea (azpiegiturak,

ikastaroak, probak, txapelketak...).

2. Kirol maskulinizatu eta feminizatuetan emakume nahiz gizonen parte-hartzea bultzatzea, estereotipoak

gaindituz.

EKINTZAK

K.A.1.1. Ekintza

Ohituraz egiten diren edo egin asmo diren kirol-proba edota –lehiaketa berrietan, horien izaera

mistoa, herrikoia eta lehikortasun txikikoa sustatzeko neurriak aztertu, zehaztu eta garatu, kirol-

proba edota lehiaketa mistoagoak, herrikoiagoak eta ez hain lehiakorrak antolatuz.

Kirol arlotik ez da kirol-probarik antolatzen, eta ez dituzte 2010eko kirol-elkarteen datuak.

Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

K.A.1.2 Ekintza

Antolatzen edo sustatzen diren kirol-jarduera guztietan (probak, lehiaketak,ikastaroak…)

emakumezkoei parte hartzeko aukera bermatzea, modu mistoan edota bereriazko eskaintza

eginez.

Kirol arlotik ez dira kirol-probak edo lehiaketak antolatzen. Patronatuak antolatzen dituen ikastaro

guztiak mistoak dira.

Ekintza gauzatu da. %100

Page 19: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

K.A.2.1Ekintza

Kirol-elkarteei eta kirol-jardueretarako ematen diren diru-laguntzetan emakumezkoen parte-

hartzea sustatzeko neurriak kontuan hartzea, baita gizonezkoen parte-hartzea sustatzeko

neurriak ere kirol feminizatuetan.

Diru-laguntza araudietan, emakumezko lizentziak gizonezkoak baino gehiago balio dute.

Teknikarien lan-taldean gaia aztertzen ari da denon artean, departamentu guztietako deialdietan

irizpide berdinak jartzeko.

Ekintza neurri batean burutu da. %50

K.A.2.2. Ekintza

Emakumeek kirol maskulinizatuetan aritzeko aukera sustatzea, jadanik martxan dauden

ekimenen jarraipena bermatuz (adb. Emakumeak Pilotari ekimena) eta ekimen berriak

sortuz.

Alde batetik, arrakasta handiko programa berri bat martxan jarri da emakumeen artean footinga

bultzatzeko. Emakume korrikalari kopurua: 80 partehartzaile.

Bestetik, Emakume pilotari programari laguntza eman zaio.

Beraz, ekintza gauzatu da. %100

ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA

1. Udaleko kirol-zerbitzuak eta baliabideak egokitzea familia eta lana uztartzeko eta erantzukidetasuna

sustatzeko.

EKINTZAK

K.B.1.1 Ekintza

Haurrentzako kirol-jarduerak antolatzen diren ordutegietan helduentzako kirol-jarduerak ere

antolatzea.

Haurrentzako kirol-jardueren ordutegietan antolatutako helduentzako kirol-jardueren kopurua:12

kirol-jarduera. Bertan parte-hartutakoak 125 emakume eta 102 gizon izan dira.

Aipatu behar da aspalditik egiten den ekimena dela, beraz ez dugu ezer berririk egin. Ez daude

gune libreak ordu horietan.

Ekintza berririk ez da egin.

Page 20: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

4. ARLOA

HEZKUNTZA ETA GAZTERIA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)

1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea hezkuntzaren eta gazteriaren arloko jarduna planifikatu eta

garatzerakoan.

2. Hezkidetza bultzatzea herrian dauden hezkuntza-erakundeetan.

3. Neska-mutilak ikasketak hautatzerakoan, sexu-genero sistemak eragindako baldintzapena gainditzea.

4. Aukera-berdintasunarekin lotutako jarduerak eta ekimenak bereziki sustatzea

EKINTZAK

HE.M.1.1Ekintza

Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak

sexuaren arabera bereiztea.

Gazteria: Datuak jasotzeko erabiltzen diren txostenetan aldagaia kontutan izatea izan da eginiko

ekintza. Honela, Gazteria arlotik, urria-abendua bitarteko parte-hartzaileen kopurua jaso da

sexuka bereizita Gaztelekuko espazio bakoitzerako. Baina, ez da estatistikarik egiten.

Proposamen modura, plantila bat osatzea aipatzen da parte-hartzaileen perfila hobeto definitu

ahal izateko (adina, sexua, jatorria,...)

Ekintza neurri batean gauzatu da. %25

Hezkuntza: ikastetxeetako matrikulen datuak adinez eta sexuz bereizita biltzen dira.

Antolatzen dituzten beste ekimenen datuak ez dituzte sexuka jasotzen.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

HE.M.1.2.Ekintza

Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa

konparatiboak eta ezberdinduak egitea.

Gazteria: Aurten parte-hartzaileen datuak sexuka desberdinduta jasotzen hasi dira (irailetik

atzera), zehazki, Udazken giroan programako parte-hartzaileen datuak. Baina, ez dituzte

azterketa konparatiboak egiten, eta plantila eredu bat izatea komenigarria ikusten dute.

Ekintza neurri batean gauzatu da: %33

Hezkuntza: Ez da egin.

HE.M.1.3.Ekintza

Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den

aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.

Page 21: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Gazteria: Gure baliabide propioekin egiten saiatu dira, produzitzen dituzten iragarkietan irudi

aurrerakoiak ateratzen. Kopuruak, dena dela, ez dituzte zenbatuta. Bestalde, ereduak izatea

proposatzen dute.

Ekintza gauzatu da. %100

Hezkuntza: Argitaratu duten hezkuntza-gida: bai testuak bai marrazkiak egitean neska eta

mutilen irudien kopurua parekatu eta ohiko rolak trukatu dituzte.

Ekintza egin da. %100

HE.M.2.1 Ekintza

Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan Udal Hezkidetza programa bat garatzea

sexismoa prebenitzeko eta parekidetasuna bultzatzeko. Programa horretan irakasle guztien

formakuntza bultzatuko da, baita irakaskuntza bestelako funtzioak betetzen dituzten langileena

(jantokia, eskola garraioa, estraeskolarren begiraleak, atezainak, etab.), eta beste hainbat ekintza

gurasoei edo lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduko dira.

Egin diren programak: Ipuin kontalaria eta “Eta zer?” antzezlana. Programa bakoitza ebaluatu

ondoren, ikusi dezakegu balorazioa nahiko positiboa dela. Batez ere ipuin-kontalariak jaso ditu

ebaluazio onenak. Antzezlana egokia ikusten da, baina antzerkiaren batera lantzeko unitate

didaktiko gehiago eta egokiagoak eskatu dituzte ikastetxeetan, eta

Horrez gain, pertsona bat kontratatu da Lehen Hezkuntzarako proiektu bat osatzeko aukeren

azterketa egin dezan, hiru arlo kontutan hartuta: berdintasun-arloa, inmigrazioa eta

Prebentzioarena. Ikastetxeetan martxan dauden udal programa ezberdinak aztertu, eta ikusiko

da programa bateratu bat egiteko aukerak dauden edo ez.

HE.M.3.2 Ekintza

Udalaren lankidetzarekin antolatzen diren hezkuntza- programen begiraleak emakumezkoak eta

gizonezkoak izatea bermatzea, hau da, parekidetasuna bermatzea.

Psikomotrizitatea eta joku-ikas programetako begiraleak emakumezkoak eta gizonezkoak dira.

Bakeola eta sexu-heziketako programetan berriz denak emakumezkoak dira.

Saiatzen dira mutilaren eta neskaren ikuspegia izaten programa bakoitzean baina askotan zaila

da, gainera orain arteko lehiaketetan ez da hori kontuan hartu programak baloratzeko orduan.

Ekintza neurri batean burutu da: %50

HE.M.4.1 Ekintza

Jarduerak eta ekintzak egiteko eskaintzen diren diru-laguntza deialdietan aukera-berdintasunaren

sustapenarekin lotutako irizpideak txertatzea.

Page 22: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Gazteria: Orain artekoan zerbait jasotzen zen, baina 2011ra begira oinarri eta irizpideak egokitu

behar direla esan denez, irizpide horiek prestatzen hasiak dira. Aurreikusten denez, 2012rako

egongo eginda udal guztiarentzat.

Aurten ez da gauzatu.

Hezkuntza: Teknikarien lan-taldean gai hau jorratzen ari da, departamentu guztietako

deialdietan irizpide berdinak jasotzeko.

Aurten ez da burutu.

ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA

1.Gurasoen artean erantzukidetasuna sustatzeko ekintzak bultzatzea.

EKINTZAK

HE.B.1.1Ekintza

Udal Hezkidetza programarekin koordinatuta, gurasoei zuzendutako hezkidetzaren aldeko

ekintzak antolatzea, hala nola, jolas ez sexisten tailerrak edo ipuin ez sexisten informazioa, edo

bestelako hezkidetza gaien inguruko hitzaldiak..

Gabonetako haur parkearen barruan Jolas kooperatiboak eta ez-sexistak sustatzeko gunea egin

da: informazio-puntua, jolas-gunea gurasoekin jolasteko monitoreek gidatuta, panela

informatiboak, “Gabonetan ere seme-alabekin jolasean” liburuxkak, eta abar.

HE.B.1.2 Ekintza

Jolas kooperatiboen inguruko informazioa zabaltzea edota tailerrak antolatzea, bereziki

erantzukidetasuna sustatzen duten jolasenak.

Gabonetako haur parkearen barruan egin da. Aurreko ekintza eta honako hau batu egin ditugu,

eta biak programa batean garatu ditugu.

ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA

1. Ikastetxeetan indarkeria sexistarekin lotutako kasu guztiak atzematea, etxekoak zein ikastetxekoak,

eta kasu guztiak bideratzea.

2. Gazteekin lan egiten duten begiraleen formakuntza bultzatzea sexismoari aurre egin ahal izateko

beren jardunean.

3. Indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako ekintzak bideratzea.

EKINTZAK

HE.I.1.1 Ekintza

Indarkeria sexistari aurre egiteko landu den Udal Protokoloan ikastetxeek parte-hartzea.

Page 23: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Ez da egin. Protokoloaren jarraipen-batzordeko kide batzuk berriak direla, erekundeek hartu

dituzten hainbat konpromiso betetzen ez direla, eta batzordearen funtzioei buruzko hausnarketa

sortu dela kontutan hartuta, beste erakunde berri bat ez sartzea erabaki da.

HE.I.2.1 Ekintza

Gazteekin lan egiten duren gaztelekuko programatzaile eta begiraleen formakuntza antolatzea,

sexismoari aurre egiteko estrategiak garatzeko beren jardunetan.

Hezkidetza tailerra burutu da abenduaren 17 eta 18an. Bertan gaztelekuko hezitzaileak,

ludotekako begiraleak eta gazte elkarteetako begiraleak parte-hartu dutelarik. Parte-hartzaile

guztiak neskak izan dira. Balorazioa oso positiboa izan da, eta 2011ko udazkenean, gaztelekuko

hezitzaileentzat sakontzeko beste bat egitea aurreikusten da. Gaia dela-eta, gainera, agian bi

urtetik behin errepikatu beharra ikusten dute.

Beraz, 2010 urtean gauzatu da. %100.

HE.I.3.1 Ekintza

Bigarren Hezkuntza eta ondorengo ikastetxeetan indarkeria sexista prebenitzeko sensibilizazio

programak edo ekintzak garatzea

Egin diren programak:

DBHko 1. mailan ZINHEZBA – 240 ikasle eta beraien irakasleak

DBHko 3. mailan TRATU ONAK egitasmoa- 198 ikasle, beraien irakasleak eta gurasoak.

Programa bakoitza ebaluatu ondoren, ikusi dezakegu Tratu onak egitasmoaren balorazioa oso

positiboa dela eta ebaluazio oso onak jaso dituela.

Zinhezba programak jasotako ebaluazioa ez da ona izan, eta agian beste planteamentu bat

eskatzen du edo, beharbada, programa aldatu beharko dugu.

5. ARLOA

ENPLEGUA ETA LANA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)

1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea enpleguaren eta lanaren arloko jarduna planifikatu eta

garatzerakoan

2. Enplegu-, lanbide-prestakuntza eta orientazio-zerbitzuetan genero-ikuspegiarekin lan egitea.

EKINTZAK

E.M.1.3. Ekintza

Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den

aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.

Page 24: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Orokorrean irudi neutroak erabiltzen dituzte beraien komunikazio-kanpainetan. Barne mailan

%100ean kontutan hartzen dela esan daiteke, beraz. Dena dela, komunikabideekin askotan

gertatzen zaie ze mezu edota irudi (argazkiak...) erabili gero beraiek aukeratzen dituztela.

Ondorioz, ez da beti erakunde beraren aukeraketa izaten.

Ekintza gauzatu da. %100

E.M.2.1. Ekintza

Prestakuntza ekintzak antolatzerakoan, emakumeen presentzia sustatzeko sentsibilizazio-lana

egitea

Emakumea baztertzeko arriskuan dagoen gizataldeko partaide den unetik prestakuntza ekintza

orotan dauka lehentasuna. Sensibilizazio lana orientazio eta laneratze arloan lanean aritzen diren

teknikariekin egin da lehendabizi. Hauek geroago, beraien zerbitzuan barneratu dute

sentsibilizazio-lan hori. Dena dela, prestakuntza-ekintzak antolatzeko, diru-laguntzak eskatzen

dizkiete erakunde ezberdinei. Horiei guztiei aipatzen zaie gizatalde bereziei emango zaien

tratamentu berezia, eta kasu batzutan, finantzatzen duen erakundeak oztopoak jartzen ditu.

Adibidez: INEMetik antolatzen diren prestakuntza-ekintzetan pertsona bakoitzak arduratu behar

du izena emateaz. Finantzatzen duen erakundeak ez du onartzen Urola Kostako Udal-Elkartetik

emakumeei ekintza horietan apuntatzeko esatea, edota lanpostu zehatz batzuk atera direla

abisatzea, ze ulertzen da hori langabezian dagoen pertsonaren (emakume zein gizonezko)

ardura dela. Honek, emakume asko prestakuntza-ekintza horietatik kanpo geratzea ekartzen du.

Bestalde, kopuruen datu zehatzak aurrerago izango dira. Eta asebetetze maila ikusteko banatzen

diren inkesten emaitzak ez dira sexuaren arabera bereizita egiten. 2011an Kalitate prozesuaren

barnean egokitzea espero duten gaia da.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

E.M.2.2. Ekintza

Prestakuntza-ekintzak antolatzerakoan, emakumearen prezentzia sustatzeko emakumeak

jabearaztea bizitza pertsonala eta lana uztartzeko dauden aukeren inguruan (asfamogi,

adibidez).

Printzipioz, Gizarte-zerbitzuetatik heltzen diren pertsona guztiekin egiten da lan hori, bai

prestakuntza-ekintzak egitea erabakitzen dutenekin, bai laneratze prozesuetan daudenekin.

2010ean Auzolan programa ez da garatu. Bestetik, INEMeko prestakuntza-ekintzetan arazoak

egon dira orientatzaileak emakumeei programa horretan izena emateko esan zaielako(aurreko

ekintzan aipatuta geratu dira argudioak); eta indarkeria jasan duten emakumeak ez dira kontutan

hartu aukeraketa egiteko garaian (indarkeria pairatu duten emakume guztien datu faltagatik,

identifikatuta zeuden emakumeei diskriminazio positiboko neurriak ez zaizkie aplikatu).

Prestakuntza-ekintza: soldadura zentroan, 2010ean emakumerik ez da egon; Gizarte intereseko

kontratuetan, eskualdeko brigadari dagokionez, 28 pertsona kontratatu ziren, horietatik 6

emakumezkoak zirelarik.

Page 25: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Partaideen asebetetze maila: 2011an, kalitate esparrutik, adina, herria eta sexu aldagaiak

txertatu nahi dira, horretarako kalitate prozesuan aldaketak egin beharko dira.

Ekintza egin da. %100

E.M.2.3. Ekintza

Prestakuntza-ekintzak antolatzerakoan, eta kontratazio bat dagoenean, enpresariak jabearazi

emakume bat kontratatzeak dituen abantailaz.

Lanbideko gestioaren barruan informazioa ematen zaie enpresariei emakumeak kontratatzeko

abantailen inguruan. Lan prozesuan barneratuta dagoen aldagaia da, baina ez dago datu

zehatzik. Bestalde, gestioaren barruan ez da aurreikusten kontratazioen jarraipena egitea.

Ekintza gauzatu da. %100

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Emakumeek egiten dituzten lanei balio sozial eta ekonomiko handiagoa ematea, bai ordaindu gabeko

etxeko-lanei, baita ordaindutako

lanei ere.

2. Oro har, lan-munduan emakumearen presentzia indartzea, bai besteen menpeko langile gisa, baita

enpresa-ekintzaile gisa ere.

EKINTZAK

E.A.1.2 Ekintza

Etxearen eta familiaren zaintzarekin lotutako lan-eskaintzen aurrean, kontratua egin dadin

bultzatu (azpiekonomia ez onartuz eta kontraturik gabeko eskaintzak ez kudeatuz)

%100 orientazio eta gizarteratze zerbitzuetan sentsibilizazio egiten da. Kontratu-kopuruaren

daturik ez dituzte. Baina somatzen den errealitatea da zaintzaren inguruan lotzen diren lanetatik

gehienak kontraturik gabekoak direla.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

E.A.2.1 Ekintza

Emakumeen enplegua sustatzeko ekintzekin jarraitu eta emakumearen aldeko diskriminazio

positiboa egin (berdintasun-egoeren aurrean), beti ere emakumeen nahiak kontuan hartuz, eta

emakumeak lan-munduratzeko prozesuei babesa ematen jarraitzea, beren gaitasun profesionala

eta trebetasun pertsonalak eta sozialak areagotuz.

Orientazio prozesuen barne kokatzen diren neurriak (lehen azaldu den moduan) . Gainontzean,

prozesua berdina da emakumea izan zein gizona izan. Portzentajeak banan banako arretan:

%54a emakumeak, %46 gizonezkoa.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

Page 26: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

E.A.2.2 Ekintza

Emakumeen prezentzia handiagotu egiten diren prestakuntza-ekintzetan (azpiordezkatuta

dagoen lanbideetan)

Adibidez, Soldadura ikastaroan emakumeak parte-hartzeko prestatuta dituzte aldagelak eta

guzti, baina 2010ean ez da emakumerik apuntatu. Aipatu behar da gainera, enpresariak gero

emakumeekin oso gustora egoten direla soldadura lanetarako zehaztasun askoz handiagoa,

alegia, trebezia handiagoa erakusten dutelako.

Bestalde, lehen aipatu den moduan beste erakundeen finantziazioaren menpe dauden

prestakuntza-ekintzetan zailtasunak daude hautaketa prozesuetan irizpide aurrerakoiak

txertatzeko.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

E.A.2.3. Ekintza

Autoenplegua sustatzeko egiten diren ekintzetan (ideia-lehiaketa, esaterako), emakumearen

presentzia handiagoa izan dadin, beraiek aurkeztutako proiektuei irizpide positiboa aplikatu.

Bai, barne irizpideetan emakumearen presentzia areagotzeko aldagaia kontutan hartzen da

“Enpresagunean” adibidez.

Autoenplegua sustatzeko ekintzetan parte-hartu duten emakumeen kopurua: %47,04.

Autoenplegua ekimena aurrera atera duten emakumeen kopurua: %68,63. Hemendik

ondorioztatzen duguna, aholkularitza mailan emakumeen protzentaia txikiagoa dela eta,

alderantziz, ekimena aurrera ateratzeko garaian emakumeen portzentaia altuagoa dela.

Ekintza burutu da. %100

E.A.2.4 Ekintza

Enpresa-ekimen berriak sortzeko laguntza eta baliabideen inguruko informazio- eta

aholkularitza-ekintzekin jarraitu eta enplegu-zerbitzuaren bidez enpresa sortu duten emakumeei

laguntza berezia eskaini: komunikabideetan ateratzeko, enpresaren kudeaketa egiteko, etab.

Ez da “laguntza berezirik” ematen. Enpresa-ekimena aurrera eramaten duten guztiei laguntza

berdina eskaintzen zaie.

Dena dela, datu bat: enpresa berriei utzitako lokaletan momentu honetan 3 enpresa berri daude,

eta guztiak emakumeak sortutakoak dira.

Ez da egin.

Page 27: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

6. ARLOA

GIZARTERATZEA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)

1. Genero-ikuspegia kontuan hartzea gizarteratzearekin lotutako jarduna planifikatu eta garatzerakoan.

2. Diskriminazio- edo bazterketa-arriskuan dauden emakumeen baldintzak eta egoerak hobetzea.

EKINTZAK

G.M.1.1 Ekintza

Estatistiketan, formularioetan, gidetan, dokumentuetan eta bestelako edozein tresnetan datuak

sexuaren arabera bereiztea.

Departamentuko aplikazio informatikoetan informazio hau jasotzen da: Agenda, Gizartenet.

Orain aplikazio berri bat lantzen ari dira espedienteen kudeaketa eta agendarako eta datu hau

ere jasoko da.

Ekintza neurri batean gauzatu da. %50

G.M.1.2 Ekintza

Txostenak eta balantzeak egiten direnean emakumeen eta gizonen egoeraren azterketa

konparatiboak eta ezberdinduak egitea.

Drogomanpekotasuneko memorian horrela daude jasota.

Immigraizoaren memorian datu orokorrak eta egiten den zuzeneko arretari buruzko informazioan

ere horrela dago jasota, programan garapenari dagokionean informazio hau ez dago jasota.

Gizarte Zerbitzua, departamentua osoari buruzko txostena, 2011 urte hasieran egingo da eta

ordurako eta bertan sexuen araberako datuak jasoko dira.

Beraz, ekintza neurri batean gauzatu da. %30.

G.M.1.3 Ekintza

Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den

aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.

Ez da komunikazio kanpainarik egin. %0

G.M.2.1 Ekintza

Diskriminazio- edo bazterketa-arriskuan dauden emakumeen egoerak eta premiak aztertzea,

baita emandako laguntzen nahikotasuna.

Gizarte zerbitzuetako zuzendariak 2011. urtean herriko gizarte premiak aztertuko dituen ikerketa

bat egitea proposatu du, eta ikerketa honen barruan garatuko litzateke neurri hau.

Page 28: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Ikerketa honek gutxigora behera 18.000 euroko kostea izango luke, eta udal aurrekontuetako

murrizketak direla eta arduradun politikoek neurri hau atzeratzea erabaki dute. Nolanahi ere,

aurten egon diren bezala (2010ean) datorren urtean ere Gizarte Zerbitzutarako udalaz gaindiko

erakundeen aparteko dirulaguntzak baleude arlo hori emango litzaioke lehentasuna

Beraz, ekintza ez da gauzatu.

G.M.2.2 Ekintza

Diskriminazio- edo bazterketa-egoeran dauden emakumeentzako laguntza osagarrien beharra

aztertzea eta detektatzen diren beharren araberako neurriak hartzea. Adibidez,

dirusarrera txikiak dituzten ama bakarrentzako, menpekotasuna duten emakumeentzako eta

horien zaintzaileentzako eta emakume langabetuentzako garraio publikoa erabiltzeko

laguntzak; seme-alaben ikasketentzako laguntzak eta lehentasuna eskoletako jantokietan,

haurtzaindegietan eta udalekuetan, etab.

Gizarte zerbituzetako zuzendariak 2011. urtean herriko gizarte premiak aztertuko dituen

ikerketa bat egitea proposatu du, eta ikerketa honen barruan garatuko litzateke neurri hau.

Ikerketa honek gutxigora behera 18.000 euroko kostea izango luke, eta udal aurrekontuetako

murrizketak direla eta arduradun politikoek neurri hau atzeratzea erabaki dute. Nolanahi ere,

aurten egon diren bezala (2010ean) datorren urtean ere Gizarte Zerbitzutarako udalaz gaindiko

erakundeen aparteko dirulaguntzak balude arlo hori emango litzaioke lehentasuna.

Beraz, ekintza ez da gauzatu.

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Diskriminazio- edo bazterketa egoeran dauden emakumeen ahalduntzea sustatzea.

2. Emakumeen ahalduntzea bultzatzea martxoaren 8ko eguna baliatuz

EKINTZAK

G.A.1.1 Ekintza

Diskriminazio- edo bazterketa egoeran dauden emakume etorkinentzako elkarlaguntza-taldeak

antolatzea.

Ekintza hau berbideratzea erabaki da, eta ez da aurreikusita zegoen bezala aurrera eraman.

Nolanahi ere 2011. urterako neurri hau Jabetza Eskolatik lantzea iradokitzen du immigrazio

teknikariak, eta berariazko saio bat egiteko aurreikuspena dago.

Ekintza ez da gauzatu.

G.A.2.1 Ekintza

Martxoaren 8ko nazioarteko egunaren inguruan emakumeen ahalduntzea bultzatzea berdintasun

ezak sortzen dituen desorekak azaleratuz (ekonomikoak, sozialak, familia arloanetab.)

Page 29: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Martxoaren 8ko programa:

Kartel lehiaketa – urtarrilaren 11tik 25era

Martxoaren 3tik 21era; Kartel lehiaketako lan hautatuen erakusketa - Torre Luzean

Martxoak 7 - “Zarautz eta Calcuta bilduz – Mundu zuzenago baten alde” jardunaldia - Lege

Zaharren enparantzan

“Calcuta Ondoan” GKEkin elkar lanean

Martxoak 8 - Kartel lehiaketaren irabazleari saria ematea - Torre Luzean

Martxoak 12 - “Nacidas para sufrir” filma -Modelo Zineman

Ekintza gauzatu da. %100

ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA

1. Haurreskola-beharrei erantzuten zaiela bermatzea.

2. Familia-zaintza lanetan emakumeen eta gizonen ardura banaketa orekatzea.

3. Banatze-prozesuan dauden bikoteei aholkularitza eskaintzea eta seme-alaben zaintza-akordioetan

erantzukidetasuna sustatzea.

EKINTZAK

G.B.2.1 Ekintza

Zaintzaileen laguntza-talde bat sortzea non zaintza-arduraren famili-negoziazioa genero-

ikuspuntutik lantzen den.

Neurri hau ez da egin eta immigrazio teknikaria gaia aztertzekotan geratu da, horretarako

Bizitzen Fundazioarekin harremanetan jarriz.

G.B.3.1 Ekintza

Aholkularitza- eta bitartekaritza-zerbitzua eskaintzea banatze-prozesuetarako, gizonentzako eta

emakumeentzako, zaintza-akordioetan erantzukidetasuna sustatuz.

Ez da egin. Aurten Donostian Eusko Jaurlaritzak horrelako zerbitzu bat ireki du. Zarauzko

beharrak betetzen dituzten aztertu beharko dugu.

ARDATZA: INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA

1. Indarkeria sexista prebenitzea eta horren inguruko sensibilizazioa garatzea

EKINTZAK

G.I.1.1 Ekintza

Indarkeria sexistaren inguruan sensibilizatzeko ekintzak antolatzea, adibidez, azaroaren

25aren inguruan (gaia lantzeko nazioarteko eguna).

Page 30: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Egitaraua:

- Nagore Laffage dokumentala – Modelo Zineman

- Zer diyon? Antzezlana – Lizardi antzokian

- “Elisa K” filma – Modelo zineman

- Gezurrezko printzea antzezlana – Kafe Torero programaren barruan

- Ipuin-kontalari saioak ikastetxeetan

- Puntu lilarekin pegatinak bigarren banaketa tabernetan eta komertzioetan.

- Puntu lila eraikin publiko guztietan jartzea.

- II Berdintasun planaren liburuxkaren banaketa- guztira 500 ale.

- Liburutegian puntu lilarekin orri-markatzaileak banatzea – guztira 1000 ale.

G.I.1.2 Ekintza

Ekainaren 28ko eguna baliatuz (Gay eta Lesbianen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna)

sexuaren ziozko indarkeria- eta bazterketa-mota guztiak arbuiatzea eta horien inguruan

sentsibilizatzeko ekintzak antolatzea.

Ekainaren 28an, Modelo zinema “Ander” filmaren emanaldia, homosexualei buruzko gaia lantzen

duen euskarazko lehen film luzea.

G.I.1.3 Ekintza

Indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak garatzea, eta bereziki gizonei zuzendutako edo

gizonekin elkarlanean aritzeko aukerak sortzea.

Ez da egin

G.I.1.4 Ekintza

Indarkeria sexistari aurrea hartzeko antolatzen diren ekintzetan zarauzko emakumeen

aniztasuna eta ezaugarriak aintzat hartzea, alegia, informazioa hizkuntza ezberdinetan

kaleratzea, informazio hau emakume guztiengana iritsi dadin komunikazio-bide aproposenak

erabiliz, eta behar den kasuetan kolektibo zehatzentzako komunikazio ekintza (edo kanpaina)

fokalizatuak eginez: gazteak, atzeritarrak, eta abar.

Inmigrazio zerbitzuak argitaratu behar duen etorkinentzako gidaren barruan indarkeria sexistari

aurre egiteko dauden zerbitzuak eta informazioa sartu da.

G.I.1.5 Ekintza

Indarkeria sexistaren arrazoiak aztertzea edota gaiari buruz hausnartzeko aukerak sustatzea,

bereziki jatorriaren aldagaia aintzat hartuta. Arriskua areagotzen duten baldintzak ezagutzea

(emakume atzerritarren bizi baldintzak, gizarte-bazterketa, bakardadea, etab.)

Proposamen hau udalazgaindiko erakundeei dagokiela eta, Eusko Jaurlaritzara bideratuko da bi

bideetatik. Alde batetik, Berdintasun arloko erakundeak eta bestetik Inmigraziokoak.

Page 31: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Proposamena politikariei pasatuko zaie hauen oneritziarekin eta alkatearen sinadurarekin

Jaurlaritzara bidaltzeko.

Ekintza ez da gauzatu.

7. ARLOA

OSASUNA

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Nagusi den edertasun-eredua indargabetzea, osasunean eredu horrek dituen ondorio negatiboak

prebenitzeko.

EKINTZAK

O.A.1.1 Ekintza

Nagusi den edertasun-eredua indargabetzeko gaia lantzea, hainbatetan Plan honetan agertzen

diren beste ekintzetan gaia txertatuz (hezkidetza programa, guraso eskolen programazioa,

gazteria begiraleen formakuntza ekintzak, tokiko komunikabideen “hizkuntza eta irudien erabilera

ez sexista” egiteko formakuntza, etab.).

Ikastetxeetako programetan eta Guraso eskolako programazioan kontuan hartu da.

ARDATZA: BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA

1. Familia-zaintzaren ardura emakumeen eta gizonen artean modu parekidean banatzeko neurriak

hartzea (haurren, adinekoen eta

orokorrean menpekotasuna-egoeran daudenen zaintza).

2. Zaintzaren ardura beren gain hartzen duten emakumeen eskubideak eta ongizatea sustatzea.

EKINTZAK

O.B.1.1 Ekintza

Gizonen inplikazioa familia zaintza-lanetan areagotzeko ekintzak antolatzea, adibidez, aita

berriei zuzendutako ikastaroen bitartez, haurren zaintzan eta masajean trebatzeko. Horrelako

ikastaroa erditze prestakuntza eta erditze ondorengo gimnasiaren iraupen berbera izan beharko

luke

“Berdintasunezko aitatasuna” ikastaroa antolatu da Gizonduz programazioaren barruan.

Ikastaroa bertan behera gelditu da, gizonezkorik ez da apuntatu eta.

O.B.2.1 Ekintza

Emakumeei famili-ardura delegatzeko eta autozaintzarako estrategiak eskaintzea, adibidez

Jabetze-eskolaren ikastaroen bitartez.

Page 32: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Jabetze eskolaren barruan otsaila-maiatzaren bitarteko egitarauan “Amatasunaren estutasunak”

ikastaroa eskaini zen. Bertan behera gelditu zen hiru emakume bakarrik apuntatu zirelako.

8. ARLOA

HIRIGINTZA, INGURUMENA ETA GARRAIO PUBLIKOA

ARDATZA: GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINA)

1. Hirigintzaren, ingurumenaren eta garraio publikoaren eremuan genero-ikuspegia txertatzea.

2. Etxebizitza-politiketan dirusarrera gutxien duten kolektiboen beharrak bermatzea genero ikuspegia

kontuan hartuz, bereziki dirusarrera

txikiak dituzten ama bakarrak, etorkinak, menpekotasuna duten emakumeak, horien zaintzaileak, eta

emakume langabetuak.

EKINTZAK

HI.M.1.2 Ekintza

Genero-ikuspegia sistematikoki kontuan hartzea irisgarritasunean, mugikortasunean eta hiri

seinalizazioan.

Ez da genero-ikuspegirik aztertu ez hiri seinalizazioan, ez irisgarritasunean ez eta

mugikortasunean ere.

HI.M.1.6 Ekintza

Komunikazio-kanpainetan irudi aurrerakoiak transmititzea: harreman ereduetan ematen den

aniztasuna islatzea, emakumeen eta gizonen arteko ohiko rolen trukaketa ikustaraztea, etab.

Garraio publikoaren aldetik ez da komunikazio kanpainarik egin. Beraz, ezin da baloratu zer

mailatan bete den berdintasun planean jasotako ekintza hau.

Ez da ekintza gauzatu.

HI.M.2.1 Ekintza

Babestutako etxebizitza-plangintzan gaur egun ematen diren bizi-eredu desberdinak aukera

izatea (lagun taldeak edo bestelakoak), eta elkarbizitza-egoeren aldaketekiko malgu jokatzeko

irizpideak ezartzea, hala nola, banaketa-egoeratarako alokairuzko babes etxeak

Aldapetan Udalaren ekimeneko etxebizitza babestuak sustatu dira. Aukeraketa prozesua Zarautz

Lur udal sozietate publikotik bideratuko da. Ez dakigu kontuan hartu duten genero ikuspegia.

Irizpide berrien arabera esleitutako etxebizitza-kopuruaren inguruko daturik ez dago, oraindik ez

delako etxe berririk esleitu (2011. urtean esleituko dira ziurrenik).

Page 33: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Aztertu liteke: Berdintasun zerbitzu edo aholkuari aukera ematea, etxebizitzen onuradunak

aukeratzeko pleguaren idazkeran parte hartu edo iritzia emateko.

Beraz, aurten ez da ekintza gauzatu.

ARDATZA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

1. Parte-hartzeko prozesuetan parekidetasuna bermatzea, emakumeen eta emakume elkarteen

inplikazioa sustatuz.

2. Emakumeek gaur egungo eta herriaren historian egindako ekarpenak hiri-elementuetan islatzea.

EKINTZAK

HI.A.1.1 Ekintza

Hirigintzako Aholku Batzordean emakumeen elkarteek parte hartzeko aukerak erraztea, egungo

egoeran ematen diren traba administratibo-legalak baztertuz.

2010 urtean ez da Aholku Batzordea bildu eta ez da gogoetarik egin organismo honen

antolaketa, integrazioa edo funtzionamenduari buruz. Une honetan arazoa izan liteke bertan

parte hartzeko edozein elkartek modu ofizialean dagokion erregistroan inskribatuta egon behar

dela.

Proposamenak:

Proposamena: Gogoeta sakona egitea aholku batzordeari buruz.

Behar izanez gero, arautzen duen erregelamendua aldatzea.

Ez da inongo neurririk hartu.

HI.A.1.2 Ekintza

Hirigintza Aholku Batzordean elkarte bakoitzetik bi ordezkarik parte-hartzeko aukera

zabaltzea, eta elkarteei ordezkaritza parekidea izatea proposatzea.

2010 urtean ez da Aholku Batzordea bildu eta ez da gogoetarik egin organismo honen

antolaketa, integrazioa edo funtzionamenduari buruz.

Ordezkaritza parekidea duten elkarteen kopurua: bilerara etorri izan diren elkarteen ordezkarien

gehiengoa (%70) emakumeak izan dira, baina ala ere, parekidetasuna ez dago bermatuta.

Proposamena: Gogoeta sakona egitea aholku batzordeari buruz.

Aurten ez da inongo neurririk hartu.

HI.A.1.3 Ekintza

Hiri-diseinuaren inguruko edozein parte-hartze prozesuan emakumeen ikuspegia

jasotzeko ahaleginak egitea, edo gutxienez parekidetasuna lortzea.

2010 urtean ez dugu hiri-diseinuari buruzko inolako parte-hartze prozesu berezirik bideratu,

Hirigintza zerbitzutik.

Page 34: Zarauzko Gizon eta Emakumeen - WordPress.com · - Funtzioa: Berdintasun planaren garapenari jarraipena egitea eta bere ekarpenak egitea. 3. Berdintasunerako Batzorde Politikoa: -

Plan edo urbanizazio proiektuetan parte hartu edota informatu ditugunean, ahalegindu gara hiri-

diseinuan emakumeen ikuspegia jasotzen.

Aztertu liteke: Hirigintza plan bat, urbanizazio proiektu bat, edo ekimen publikoko eraikuntza obra

handi bat tramitatzen denean, aukera ematea Berdintasun zerbitzuari edota aholkuari euren

iritzia emateko.

Aurten, beraz, ez da neurririk hartu.

HI.A.1.4 Ekintza

Garraio-diseinuaren inguruko edozein parte-hartze prozesuan emakumeen ikuspegia jasotzeko

ahaleginak egitea, edo gutxienez parekidetasuna lortzea

Garraio publikoaren aldetik ez da diseinu berririk egin, geltoki soil baten aldaketa eta geltoki berri

bat jartzea egin da 2010.urtean. Ez da parte hartze prozesurik eman, beraz, ezin da baloratu zer

mailatan bete den berdintasun planean jasotako ekintza hau.

Beraz, ekintza ez da gauzatu.