Zazpi katuak eta txakurra

14

Transcript of Zazpi katuak eta txakurra

Page 1: Zazpi katuak eta txakurra
Page 2: Zazpi katuak eta txakurra

Katu-ama basoko etxetxoan bizi zen zazpi katukumeekin. Txakurra haien zelatan egoten zen beti, katukumeen haragi samurraz gogoratu eta

ezpainak miazkatzen zituen.

Page 3: Zazpi katuak eta txakurra

Ama azokara joan behar zen eta katukumeei esan zien: -Kontuz txakurrarekin! Ez zabaldu atea, bestela jan egingo zaituzte eta.Txakurrak ama irtetzen ikusi zuen eta eskuak igurtzi zituen pozik.

Page 4: Zazpi katuak eta txakurra

Laster katukumeei atea jo eta ahots fin-finez esan zuen:-Zabaldu, maiteok, ama naiz!

Page 5: Zazpi katuak eta txakurra

Baina katukumeak txakurraren larru ilunaz ohartu ziren.

-Ez, ez zara ama! Alde hemendik, txakur gaizto hori-bota zion ausartenak.

Page 6: Zazpi katuak eta txakurra

Eskuak irinez zuritu zituen txakurrak . Berriro atea jo eta eskua erakutsi zien. Horrela engainatuta, ama

zela uste izan zuten katukumeek.

Page 7: Zazpi katuak eta txakurra

Fidatu eta atea zabaldiu zieten.Gainera salto egin eta txakurrak banan-banan irentsi zituen, oso- osorik

lehenago bukatzeko.

Page 8: Zazpi katuak eta txakurra

Txikiena bakarik atera zen onik, ohe azpian gorde baitzen.

Han aurkitu zuen amak, negar batean eta erabat izututa.

Page 9: Zazpi katuak eta txakurra

Guraizeak, haria eta jostorratza hartu eta txakurraren bila joan ziren ama-alabak.Txakurra,sabela ondo

beteta,lo zegoen ibaiertzean.

Page 10: Zazpi katuak eta txakurra

Amak txakurrari tripa zabaldu zion guraizeez, eta katukumeak bizirik eta pozik atera ziren kanpora.

Txakurrari lurrez bete zioten tripa.

Page 11: Zazpi katuak eta txakurra

Txakurrak zurrungaka jarroitzen zuen eta amak tripa josi zion.

-Hau egarria! - esan zuen txakurrak esnatzean. Eta uretara hurbildu zen edateko.

Page 12: Zazpi katuak eta txakurra

Baina sabeleko lurra hain astuna zenez, txakurra uretara erori eta ito egin zen.

Page 13: Zazpi katuak eta txakurra

Eta aurrerantzean ama eta zazpi katukumeak lasai eta zoriontsu bizi izan ziren.

Page 14: Zazpi katuak eta txakurra

Ipuin originala:Zazpi antxumeak eta otsoa.

Marrazkiak: Internetetik.

Benetazko egilea: Anonimoa.

Gure ipuina:Zazpi katuak eta txakurra.

Egileak:Andoni eta Ibai.