Zer da Negoziazio kolektiboa Sarrera

download Zer da Negoziazio kolektiboa Sarrera

If you can't read please download the document

description

Negoziazio kolektiboa nondik datorren azaltzen du aurkezpen honek. Langile mugimenduak praktikan ikasitako 6 intuizio aipatzen ditu.

Transcript of Zer da Negoziazio kolektiboa Sarrera

  • 1. Zer da Negoziazio Kolektiboa? Sarrera

2. AURRETIAZKO KONTUAK Langile mugimendua praktikan ikasten joan denaGizakiaren praktika soziala da munduari buruz duen ezagutzaren egiaztatze irizpide bakarra Mao 3. Lehen konstatazioa Gutako gehienok trebakuntza gutxieneko batekin edonork egin ditzakeen gauzak egiten ditugu Gure baldintzak indibidualki negoziatuz gero beti egongo da norbait prest lana baldintza txarragoetan egiteko eta diru gutxiagogatik... behar hutsagatik! (gehio erreserba ejertzitoa badago, langabetuak alegia) Soilik kolektiboki negoziatuz betearazi ditzakegu gure eskakizunak eta aspirazioak, eta etorkizunerako blindatu Hau da lehen baieztapen bat langile mugimenudaren hasieratik, eta sindikalismoaren izatearen arrazoietako bat 4. Bigarren intuizioa Esaten digute lan eginez aberastu daitekeela... amets amerikarra da hori Baina enpresa kapitalistaren sekretua soldatapekoari egiten duen lan guztia ez ordaintzean datza Kapitalistak aberasten dira besteen lanaz jabetuz: hau da bigarren intuizio indartsu bat Egindakoaren eta ordaindutakoaren arteko aldeari plusbalia deitzen zaio 5. Hirugarren intuizioa Ez dugu soilik egiten edozeinek egin dezakeena... Bizitzeko, emantzipatzeko, familia sortzeko... gehienik ez dugu beste modurik lan egiteko dugun gaitasuna saltzea baino Hirugarren intuizio-konstatazioa da, patroia saiatuko dela soldata biziraute mailara gerturatzen, hau da, produzitzea eta erreproduzitzea ahalbidetzen... Ez askoz gehiago... Zeren eta soldata zenbat eta txikiagoa eta lan baldintzak kaskarragoak, mozkinak oparoagoak izango dira 6. Laugarren intuizioa Enpresak mozkinik ez duenean ematen, langileak kaleratu eta enpresak ixten dira... Hau gertatzean beste batzuk hartu behar dute langileen eta bere prolearen patuaren eta biziaren ardura (familia, benefizentzia, ongizate estatua...) Laugarren intuizioak dio, beraz, enpresariek ez dutela lana ematen baizik eta erosi egiten dutela behar dutenean, eta ez dutenean behar, baztertu egiten dute... Eta galdera da... Zeintzuk dira gizartearen ongileak? 7. Bosgarren intuizioa Burgesia, liberal gisa, klase iraultzailea izan zen: Gizakiaren eskubideak definitu eta defendatu zituen noblezia eta kleroaren pribilegioen aurrean Eta erregimen demokratikoak bultzatu zituen noblezia eta kleroari boterea kentzeko, eta nazioen patua parlamentu eta gobernu bidez definitzeko, eta, botere judizialaz, legearen aurrean berdintasuna ziurtatzekoBaina enpresa kapitalistetan patroia da erabakitzen duena zer egin, nola, zer erritmotan, zer baldintzatan, zer helbururekin, nola ordaintzen den... Eta langileak onartu besterik ezin du egin Enpresa, beraz, gune ez demokratiko bat da, ideia liberaletik urrun, aberastasunaren banaketa bidegabea ziurtatzeko sortua Produkzio medioen jabetza pribatua da aberastasun banaketa hori bermatzeko modua 8. Seigarren ikasgaia Zenbait momentu historikotan (II. Mundu gerran adibidez) kapitalak apaldu egin behar izan ditu bere mozkin gurariak, eta aurpegi gizakoiago bat aurkeztu du sistemaren iraupena eta egonkortasuna ziurtatzeko Edonola, ziurtatu nahi du Sistema politikoak jabetza erregimena ez kuestionatzea (legea eta ordena) Ongizate estatua (osasuna, hezkuntza, prestazioak) enpresen exijentzien beharretara egokitzea (higienea, absentismo eza, diziplina, kapazitazioa eta trebakuntza) eta ez langilearen emantzipazio ekonomiko eta kulturala Sistemak lanaren etika betierekotzea (lanik ez duenak ez du bizitzea merezi; elkartasunik ez; ez fidagarri) prestazio eta zerbitzu sistema guztia baldintzatuz, baita bizitza produktiboaren ondorena ere (jubilazioa) langileen menderatze masibo eta betierekoa lortzeko hain justuEstatua gizon armatuen banda bat da (Ernst Mandel)