Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia,...

5
- A S T E K O G A I A - Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi 250 biztanle ditu Aizkorriren itzalpeko Zerain dotoreak. Noizbait bertaratuko zintuen hain ugariak dituen ekintza kulturalen batek, edo harro agertzen duen ondareak, edo ongi hornitutako azpiegitura eta zerbitzuek. Bestela negu hau izan dezakezu lehen aldia, paisaian oinarrituta Zerain osoa inguratzen duen ibilbide sarea zabalduko baita. Aurrekoengandik jasotako ondarea ustiatuz bertako ekonomia sortu du Zeraingo proiektuak (azken 13 urtean 34 lanpostu). Formula azaldu digu Jakoba Errekondok. Estitxu Eizagirre ZERAINGO PROIEKTUAren gakoa auzolana da: “Auzolanari egun beste izen batzuk ematen zaizkio, ‘parte-hartzea’, ‘Agenda 21’... baina hori beti izan da auzolana. Hitz horren erabi- lera galdu dugu, auzolanaren premia galdu zelako garai batean: zergak ordaintzen hasi ginenez, eta administrazioak diru pila bat zeu- kanez eta gauzak egiteko joera, bada pentsa- tzen zen berak egin zitzala auzolanean egiten ziren guztiak ere” azaldu du Zerain Dezagun Fundazioko kide den Jakoba Errekondok. Ez zen Zerainen kasua izan, ordea: “Edozein Aizkorpe bailaran dago Zerain, Gipuzkoa hegoaldean, Araba eta Nafarroako mugetatik gertu. ARGAZKI PRESS

Transcript of Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia,...

Page 1: Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia, zerrategia... “Gure mailako dinamika eko-nomikoa sortzea da asmoa. Zerbitzu txiki batzuekin:

- A S T E K O G A I A -

Zerain

Paisaia kulturalaauzolanean bizi

250 biztanle ditu Aizkorriren itzalpeko Zerain dotoreak. Noizbait bertaratuko zintuen hain ugariakdituen ekintza kulturalen batek, edo harro agertzen duen ondareak, edo ongi hornitutako azpiegitura

eta zerbitzuek. Bestela negu hau izan dezakezu lehen aldia, paisaian oinarrituta Zerain osoa inguratzenduen ibilbide sarea zabalduko baita. Aurrekoengandik jasotako ondarea ustiatuz bertako ekonomia

sortu du Zeraingo proiektuak (azken 13 urtean 34 lanpostu). Formula azaldu digu Jakoba Errekondok.

Estitxu Eizagirre

ZERAINGO PROIEKTUAren gakoa auzolana da:“Auzolanari egun beste izen batzuk ematenzaizkio, ‘parte-hartzea’, ‘Agenda 21’... bainahori beti izan da auzolana. Hitz horren erabi-lera galdu dugu, auzolanaren premia galduzelako garai batean: zergak ordaintzen hasi

ginenez, eta administrazioak diru pila bat zeu-kanez eta gauzak egiteko joera, bada pentsa-tzen zen berak egin zitzala auzolanean egitenziren guztiak ere” azaldu du Zerain DezagunFundazioko kide den Jakoba Errekondok. Ezzen Zerainen kasua izan, ordea: “Edozein

Aizkorpe bailaran dago Zerain, Gipuzkoa hegoaldean, Araba eta Nafarroako mugetatik gertu. ARGAZKI PRESS

Page 2: Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia, zerrategia... “Gure mailako dinamika eko-nomikoa sortzea da asmoa. Zerbitzu txiki batzuekin:

Z e r a i n-

6 � 2010EKO URRIAREN 17A

herri txikiri bezala, oinarrizko gauzak egitekooso larri iristen zaigu dirua... beraz, auzolananahitaezkoa da herria bizirik mantendu nahibadugu”. Kontua auzolanaz ulertzen dugunagaurkora egokitzea da: “Antzinako lanekinlotzen bazen (bideak konpondu, azpiegiturahandien mantentzea edo erretako baserriaberritzea...), orain komunitatearen egungopremietara egokitu behar da. Gaur behar dakirola egiteko aukera, kultur eskaintza, hau-rren aisialdia... Hor aplikatu behar dugu auzo-lana”.

Administrazioaren esku utzi beharrean,auzolanean egiteak “dena du ona”, Errekon-doren hitzetan: “Batetik, premiaz jabetzea;bestetik jakitea gure arazoak guk konpondu-ko ditugula, inor ez dela etorriko kanpotikarazoei irtenbidea ematera; eta hirugarrena,guk emandako irtenbidea beti dela gure ara-zoarentzat onena”. Gainera ez dauka muga-rik: “Auzolanaren kultura garatzen denkomunitatea nahi duen tokiraino joangoda”. Auzolanak sortzen duen kultura, jakitu-ria, informazio trukaketa, aberastasuna...neurrigabekoa da: “Adibidez, 80 urteko aito-na herri batzar batean 10 urteko ume-gaztebatekin debatitzen ikustea, horrek ez dupreziorik”.

Zerainen auzolana ohitura da. Duela 40urte jarri zen martxan: hasieran etxebizitzenarazoari irtenbidea emateko, gero Udaleanparte-hartzea sustatzeko, eta geroztik udale-txeak etengabe jarraitu du hori sustatzen,batzarren bidez. Errekondok herritarrenbenetako parte-hartzea aldarrikatu du:“Batzar horri garrantzia eman behar zaio,

hau da, jendeak esaten duena egin egin beharda. Eta ez jendea bildu eta gero nahi duzunaegin, herri gehienek egiten duten bezala.Noski, hirugarren bilerarako jendea ez dajoaten, alferrikakoa delako. Jendeak ikustenbadu berak esaten duena garrantzitsua dela,eta bere ideiak errealitate bihurtzen direla,gustura hartzen du parte”.

Batzarrek kultura bat sortzen dutela gaine-ratu du: “Enfrentamenduko kultura bat sortubeharrean, nork dituen sei boto eta nork lau,proposamen denak aztertzen dira, eta denonartean ikusi zein den interesgarriena. Unejakin batean proposamena egin duenak erre-tiratu egin dezake panorama ikusita, edobeste kasu batean bi proiekturekin bat egingoda... Denon artean aurrera egiteko kulturada”. Horrela lan eginda, zailena bozketa bate-ra iristea dela dio: “Batzarretan nik ez dutezagutzen inoiz bozketara iritsi denik, kon-tsentsuz hartzen dira erabakiak. Baina horihorrela da batzarretan, Udal plenoetan... Osogarrantzitsua da”.

Zerainen Udala ez dute alderdi politikoekosatzen, herri zerrendak baizik. Eta honekere badu eragina denen artean aurrera egitekokultura horretan. Herri batzarrean erabaki-tzen da zein izango diren Udalean: “Legeakesaten du hemengo udalak bost partaidedituela, baina gure gizalegeak dio plenoetanzazpi ordezkari egongo direla: bost legezzinegotzi aukeratzen direnak, baina baita erekultur elkarteko lehendakaria (dinamika kul-turalaren ordezkari) eta bestetik Zerain Deza-gun Fundazioko lehendakaria (dinamikasozioekonomikoaren ordezkari). Zazpihoriek dute parte hartzeko eskubide bera, etaerabakiak denen artean hartzen dira”.

Paisaia kulturalaZeraingo proiektuaren ardatza “paisaia kul-turala” kontzeptua da. Honela azaldu diguErrekondok: “Natura paisaia bihurtzen dagizakiak aldatzen duenean. Euskal Herrianez daukagu jatorrizko naturarik, gizakia inoiziritsi ez denik, gure eraginik jaso ez duennaturarik. Euskaldunok milaka urtetako kul-turarekin eraldatu dugun paisaia da gureoinarria. Hori da paisaia. Paisaia horri kultu-ra bat eransten badiogu, komunitate batekpentsatuta egiten dituen ekintza horiek, horida paisaia kulturala. Eta guk auzolanarenikuspegitik eragiten dugu paisaia, kulturaberezi bat sortzen ari gara. Guretzako erdi-gunea natura da, bigarren zirkuluan paisaia(gure eragina duen natura) dago, hirugarrenzirkuluan paisaia kulturala (gure kultura), etaardatz horren inguruan sortzen dugu gukdena: komunitateko bizimodua, bizitza kali-tatea, ekonomia...

Jakoba Errekondo paisajistak 16 urte daramatza Zeraingoproiektuan lanean.

ESTITXU EIZAGIRRE

Page 3: Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia, zerrategia... “Gure mailako dinamika eko-nomikoa sortzea da asmoa. Zerbitzu txiki batzuekin:

Z e r a i n -

2010EKO URRIAREN 17A 7�

Proiektuaren hiru hankakHiru egitura ditu Zerainek, hanka bakoitzazarduratzeko: Udalak bizi-kalitatea lantzen du,Oa kultur elkarteak komunitatea dinamiza-tzen du eta Zerain Dezagun Fundazioaketorkizun ekonomikoa lantzen du. Ikus ditza-gun banaka:

1.-Bizi-kalitatea. Planteamendua da zerain-darrek bertan bizitzeagatik ez dezatela bizimaila baxuagoa izan. “Adibidez, zergatik izanbehar du Internet konexio kaskarragoaDonostiako kalean bizi denak baino? Edozergatik daude arazo gehiago garraio publikoona edukitzeko? Berdintasuna lortzeko balia-bideak jarri behar dira” ohartarazi du Erre-kondok. Bizi-kalitatea bermatzeko, gainerakoherri txikiekin alderatuta oinarrizko zerbitzueta azpiegitura aberatsak ditu Zerainek (ikuszerbitzuen koadroa). Une honetan inbertsiohandia egiten ari dira ur zikinen saneamenduegokia bideratzeko, “eta hori herri txikibatentzat sekulako diru zuloa da, baina pai-saian garrantzia handia duena”.

2.-Komunitatea indartzea. Kultur elkarteaarduratzen da ikastaroez, hezkuntza arautuaz,kanpoko heziketaz... XaguArtean herri aldiz-karia ere ateratzen du hilero eta urtekaria erebai. Beste ildo garrantzitsu bat ondarearenberreskurapena da: mapa toponimikoa egindute, eta unitate didaktikoak ere eskaintzendituzte, bisitan datozen haurrekin bertakohainbat gai lantzeko (meategiak, zerrategia,artzaintza, baserria...). Eskaintza erakargarribat ere prest izango dute aurtengo negurako:herri osoko ibilbideen sarea, paisaia oinarriduela. Ibilbide batek eramango gaitu baserriinguruetara (baratzeak, soroak eta horreninguruko lanak ezagutzeko), beste batekartzaintza lurretara (neguko behealdekolarreak eta udako mendialdekoak ezagutze-ko), beste ibilbide batek meategietara, bestebatek Aizkorri Aratz Parke Naturalera... Ibil-bide bakoitza bere landarediarekin eta pai-saiarekin lotuta egongo da, eta denen arteansarea osatuko dute. Ondarea da gakoa Zerai-nentzat, ondare horretan oinarritzen dutela-ko hirugarren hanka:

3.-Etorkizun ekonomikoa. Zerain Deza-gun Fundazioa 1997an sortu zen, eta ordutikhona 34 lanpostu sortu dituzte, ondarea, zen-tzu zabalean, oinarri dutela: ondare naturala,ondare kulturala (arkitektonikoa, arkeologi-koa, immateriala) eta zeraindarrek ondaretzatdaukaten lehen sektorea. “Klabea da enpresatxikiak eta bertakoak izatea, eta ondarearekinlotuak: turismoa, bisitak, pedagogia eta didak-tika...” Aizpeako meategia Monumentu Mul-tzo izendatuta dago eta horrek ahalbideratzendu zaharberritze proiektuak egitea eta gerobalioan jartzea. Herriko museoa ireki zen

1993an, eta meategiko aradieraztegia 2008an.Taldeentzako bisitak prestatzen dira, eztigin-tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia, zerrategia... “Gure mailako dinamika eko-nomikoa sortzea da asmoa. Zerbitzu txikibatzuekin: nekazalturismoak, sagardotegiak,jatetxeak, albergetxo bat... eta zerbitzu turisti-koekin. Eta horietan sartzen da gure baserrie-tako kalitatezko produktuak saltzea. Lehensektorea turismoari lotuta bultzatzea da kla-bea”. Horregatik topatuko dituzu turismobulegoan bertako produktuak salgai, eta baitaInterneteko www.zerain.com helbidean ere.

Herriarentzat zein da neurri egokia?“Etengabeko debate-gaia da neurria, eta halabehar du”. Zerainek duela 100 urte 600 biz-tanle zituen. “Baina neurria zein da, 600 haiek?Gaurko gizartea ez da ordukoa, baserri bakoi-tzean hamabost pertsona bizi zirena. Horrekesan nahi du hirigintza klase bat planteatzenari garela, ekonomia bat eta abar. Egunerokodinamikak darama debate hori aurrera”.Aurrera begirako asmoen berri eman digu:“Garbi dugu oraindik hazteko aukera badugu-la eta hazteak ekarriko luke bizi-kalitaterakooinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak hobe-tzea. Neurri egokian eta bertatik erabakitahazteko joera daukagu”. Hamabost etxebizitzaegitea da planteamendua, hori bai, babes ofi-zialekoak edo nolabait publikoki babestutako-ak: “Gazteak lotzeko nahitaezkoa da babesofizialekoak egitea, eta hori bultzatzen ari gara.Noski, horrelako herri batean hamabost etxe-bizitza izugarrizko aldaketa da. Lehenik berta-koen premiei erantzuteko izango dira, bertakogazteentzat, eta gero gerokoak”.

Finantzazioa erakartzeko sekretua“Gu saiatzen gara kanpotik dirua ekartzen,zeren herrian oso diru gutxi dago, Udala oso

Aizkorri Aratz parkenaturalaren barruan,Aizpeako meategiaMonumentu Multzoizendatu du EuskoJaurlaritzako KulturaSailak. Burdingintzaprozesua azaltzekoAizpittakoAdieraztegiamartxan dagobertan. “Polborina”galeria etaKiskalketa labeakere ikusgai daude,eta informaziomahaieklagundutako mendiibilbideak ere bai.Bisita egitekoordutegia: asteburueta jaiegunetan11:00-14:00 eta15:30-17:30akbitartean.Informazio gehiago,turismo bulegoan:(0034)943801505.

ARGAZKI PRESS

Page 4: Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia, zerrategia... “Gure mailako dinamika eko-nomikoa sortzea da asmoa. Zerbitzu txiki batzuekin:

Z e r a i n-

8 � 2010EKO URRIAREN 17A

txikia da. Aldundia, Eusko Jaur-laritza, Espainiako Gobernua,Europa, sektore pribatua... Itu-rri guztiak miatzen ditugu”.

Diruz laguntzeko, Zeraingoproiektua administrazioei zer-gatik zaien erakargarri galdetudiogu Errekondori: “Hasieranjendeari kosta zitzaion egitenari ginenaz jabetzea, bainaurteekin garbi ikusten diraemaitzak eta batez ere baloratzen dena auzo-lana da. Zerainera datorren euro bakoitzariateratzen zaion etekina ezin da alderatu hirihandi batera joaten den euroarekin. Jendea-ren parte-hartze orduak ekonomikoki balora-tuko bagenitu, euro bat euro pila bihurtzenda. Ondarearen kasuan ez dugu zaharberritubakarrik egiten, balorean jartzen dugu, onda-re hori jada motor ekonomiko bat da etaorduan bere zaharberritze eta mantentzearenjabe egiten da. Eta era berean lanpostuak sor-tzen ditugu, eta lanpostu horiek beste dina-mika bat sortzen dute paisaian... ikuspegiintegral horrek dakar administrazioarentzateredu bat izatea”. Eta Zerain bada eredua:Espainiako Gobernua (Nekazaritza Ministe-rioaren bidez) egiten ari den proiektu etaherri eredugarrien zerrendan, EAEtik Gas-teizko proiektu bat eta Zeraingoa bakarrikhartu dituzte.

“Ekosistemaren emana”Zeraingo proiektua iraunkorta-sunaren aldeko munduko joere-kin bat datorren iradoki diogu:“Nik horiek denak ikusten ditu-danean beti identifikatuta senti-tzen naiz, baina iruditzen zaitberandu datozela, gu askozaurrerago gaude. Hori gertatuzitzaidan Agenda 21arekin:badirudi Agenda 21 dela ezda-

kitzer, eta Zerainen 40 urte daramatzateAgenda 21 egiten. Edo Transition town, zurebaliabideak neurtzea eta horiei ahalik eta ete-kin onena ateratzea eta ahalik eta iraunkorre-na izatea... edo kilometro 0 edo Slow food...guretzat ikusitakoak eta atzean geratutakoakdira”. Gipuzkoako produktu ekologikoenazoka zaharrena Zeraingoa da, hamasei urtedira egiten direla. “Eta orain dela hamaseiurte horretaz hitz egiten hasi ginenean, eroakginen”. Gipuzkoa barrualdeko lehen turismobulegoa Zerainen ireki zen; “txoratuta algeunden galdetzen ziguten. Baina ohitutagaude horretara”. Diskurtsoa baino, praktikamaite du Errekondok: “Iraunkortasunari gukematen diogun definizioa eta ematen dioguneguneroko indarra da gakoa. Eta ez diskur-tsoa, zeren gaur egun denak daude ‘berdea-ren’ alde, baita Repsol edo Iberdrola ere.Gure ikuspegia askoz aurreratuagoa da”.

“Agenda 21, Transition town...identifikatuta sentitzen naiz,baina iruditzen zait berandudatozela, gu askoz aurrerago

gaude”

Zerain Dezagun Fundazioaz gain bost elkarte daudeherrian: Oa kultur elkartea, Liztormendi elkarte gastro-nomikoa (80 bazkide), Basarte guraso elkartea, Gana-duzaleen elkartea, Uharka abesbatza eta Kristauenelkartea.

ElkarteakAurten XVI. aldiz egin den Azoka Ekologikoa da ezagune-na, baina ekintza pila egiten da urtean zehar: EndikaAlustizaren omenezko XVII. bola txapelketa, Kultur Astea,zaldi lasterketa, Arantzazura erromesaldia, tute eta mustxapelketak, San Isidro eguneko herri bazkaria, San Joansua, Mutiloara VII. jaitsiera, 40 urtez gorakoen DantzaTxapelketa, pilota txapelketa, ikatz txondorra...

Ekintza kulturalak

AR

GA

ZK

IPR

ESS

ZE

RA

ING

OT

UR

ISM

OBU

LEG

OA

XVI. Azoka Ekologikoa Larraondoko zerrategi hidraulikoa.

Page 5: Zerain Paisaia kulturala auzolanean bizi · tza ezagutzeko, baserria, gaztagintza, meate-gia, zerrategia... “Gure mailako dinamika eko-nomikoa sortzea da asmoa. Zerbitzu txiki batzuekin:

2010EKO URRIAREN 17A 9�

Z e r a i n -

Jada ez omen dute iraunkortasunaz hitz egi-ten, “ekosistemaren emana”z baizik: “Kon-tzeptu aurreratuagoa da, hemen inork erabil-tzen ez duena. Aldiz, Suedia, Ingalaterra,Herbehereak edo Kanadara joaten bagara,urteak dira zientzialariek definizio horri eustendiotela, eta iraunkortasunaren hurrengo pauso-tzat hartzen dute”. “Ekosistemaren emana”hitzetan ekarri du Errekondok euskarara ecosys-tem services kontzeptua. Zera esan nahi du: dau-kagun guztia ekosistemak eman digu, ematendigu eta eman behar digu. “Horretaz benetanjabetzen garenean hasiko gara ekosistemabenetan zaintzen. Eta ekosistemak ematenduen hori askoz hobeto neurtuko dugu, etekin

hobea aterako diogu... “Ekosistemaren emana”kontzeptua, paisaia kulturalarekin lotzen da.Urrats ekologikoaren definizioarekin ere batdator, “alegia, euskaldun bakoitzak berez dago-kigun lur zatia baino bi eta erdi gehiago kon-tsumitzen du. Beraz, beste Euskal Herri bat etaerdi lapurtzen ari gara beste nonbaitetik, gubizi garen eran bizi ahal izateko”.

Zeraindik beteta itzuli gara, bertako pro-duktuak motxilan, paisaiaren parte izatearenbizipenak golkoan eta “ekosistemaren emana”kontzeptuak sorrarazitako galderak buruan. n

* Larraondoko zerrategi hidraulikoa.

* Aizpeako meategia, Monumentu Multzoa eta bertako Aizpitta Adieraztegia.

* Herri museoa.* 1711ko kartzela.* San Blas ermita.* Andra Mari eliza.

* Jauregia.* Aizkorri Aratz parke

naturala.* Herri kaskoko

monumentu multzoa.* Zabalegi eta Arrolako

hilerriak.* Ostatu etxea.* Segura-Zerain galtzada.* Olabide baserria.

Ondarea* Medikua egunero.* Haurreskola.* Eskola.* Garraio publikoa.* Turismo bulegoa.* Bertako produktuen

denda.

* Ostatuak.* Elkarte gastronomikoa.* Kultur Etxea: Ludoteka,

liburutegia.* Frontoia.* Bolatokia.* Haurrentzako parkea

Zerbitzu eta azpiegiturak

AR

GA

ZK

IPR

ESS

ZE

RA

ING

OT

UR

ISM

OBU

LEG

OA

Jauregia.