ZIRKO TAILER - WordPress.com

6
ZIRKO TAILER trinkoa HAURRENTZAT Nori zuzendua? 5 urtetik gora. Noiz: Asteazkenetan edo Ostiraletan (17-18). (1 ordu/saioko) HELBURUA Zirko aktibitateak kontzentrazioa, pertseberantzia, seriotasuna, disziplina estimulatzeaz gain, norberaren alaitasuna, karisma eta lan egiteko gogoa suspertzen du. Alde batetik zirkoa kirol bat da, eta aldi berean arte bat. Kirol legez, gure habilitate psikomotoreak, indarra eta erresistentzia lantzen ditu.Eta ez bakarrik fisikoki, baita mentalki ere. Gorputza ezhoiko moduan erabiltzeak gure konfidantza zein kontzentrazio ahalmena bermatzen du. Bestalde, artearen aldeak hartuta, haurren kreatibitatea, irudimena eta adierazmen gaitasunak indartzen ditu. Horregatik, tailer honen helburu nagusia zirko modalitate desberdinak(malabareak,oreka, akrobaziak eta aire akrobaziak) jorratuz haurrak zirkoaren mundura hurbiltzea da. Eta behin zirko oinarri hauek hartuz, prosezu kreatibo batean sartu ahal izatea, tailer amaierarako “zirko txiki ikuskizun” bat eratuz. Horretarako, tailer honetan zirkoaz gain, aurpegi margoketa, jantzigintza, antzerki, klown eta dantza oinarri bat ere irakatsiko zaie.

Transcript of ZIRKO TAILER - WordPress.com

Page 1: ZIRKO TAILER - WordPress.com

ZIRKO TAILER trinkoa

HAURRENTZAT

Nori zuzendua? 5 urtetik gora. Noiz: Asteazkenetan edo Ostiraletan (17-18). (1 ordu/saioko)

HELBURUA Zirko aktibitateak kontzentrazioa, pertseberantzia, seriotasuna, disziplina estimulatzeaz gain,

norberaren alaitasuna, karisma eta lan egiteko gogoa suspertzen du. Alde batetik zirkoa kirol bat da, eta aldi berean arte bat.

Kirol legez, gure habilitate psikomotoreak, indarra eta erresistentzia lantzen ditu.Eta ez bakarrik fisikoki, baita mentalki ere.

Gorputza ezhoiko moduan erabiltzeak gure konfidantza zein kontzentrazio ahalmena bermatzen du.

Bestalde, artearen aldeak hartuta, haurren kreatibitatea, irudimena eta adierazmen gaitasunak indartzen ditu.

Horregatik, tailer honen helburu nagusia zirko modalitate desberdinak(malabareak,oreka, akrobaziak eta aire akrobaziak) jorratuz haurrak zirkoaren mundura hurbiltzea da.

Eta behin zirko oinarri hauek hartuz, prosezu kreatibo batean sartu ahal izatea, tailer amaierarako “zirko txiki ikuskizun” bat eratuz.

Horretarako, tailer honetan zirkoaz gain, aurpegi margoketa, jantzigintza, antzerki, klown eta dantza oinarri bat ere irakatsiko zaie.

Page 2: ZIRKO TAILER - WordPress.com

DISFRUTATZEN IKASI

Tailer honetan proposatutako aktibitate gehienak jolasaren bitartez landuko ditugu, haurrak disfrutatzen ikastea garrantzitsua ikusten baitugu..

TAILERRAREN EDUKINA

BEROKETA, FLEXIBILITATEA ETA ERLAJAZIOA:

Kurtso honen klase guztien hasiera gorputz beroketa gidatu baten bitartez egingo dugu, haurrak psikologikoki zein fisikoki aurrerago burutuko dituzten aktibitateetarako prestatuta egon ahal izateko.

Eta klasearen amaiera, luzapen ariketak zein erlajazio ariketekin emango dugu.

MALABAREAK:

Tailerraren atal honetan malabare objetu desberdinak erabiliz (pilotak,mazak,aroak,kariokak,plater txinatarrak,diaboloak…) malabareen oinarrizko teknika irakatsiko zaie.

Eta horrez gain, “passing” teknikaren oinarria, malabareak taldeka egin ahal iateko.

Page 3: ZIRKO TAILER - WordPress.com

AKROBAZIAK

Atal honetan haurra akrobaziaren mundura gerturatuko dugu, banakako,binakako eta taldekolana jorratuz.

Banakako lana: txiribuelta aurrera, txiribuelta atzera, “rueda lateral”, “vertical”, “vertical-voltereta”…

Binakako eta taldeko lana: “acroporte” eta piramide irudi desberdinak egiten ikasiko dute.

OREKA:

Tailerraren saio honetan oreka landuko dugu, zirko oreka elementu desberdinak erabiliz: “rulo”, monoziklo, mini-txirringa, hanka-paluak…

Page 4: ZIRKO TAILER - WordPress.com

AIRE AKROBAZIAK: Atal honetan zirko aire aparatu desberdinak probatuko dituzte: trapezioa,

telak…

GLOBOFLEXIA: Pusikak erabiliz irudi sinple desberdinak egiten ikasiko ditugu:txakurrak, loreak,ezpatak,

txoriak… Geroago konplexuagoak diren irudiak egin ahal izateko: Popeye, Donald ahatea, Asterix,

Obelix, “pantera rosa”…

Page 5: ZIRKO TAILER - WordPress.com

ANTZERKIA ETA KLOWN:

Antzerki eta klown inprobisazio, jolas eta taldeko ariketa desberdinak egingo ditugu. Honekin haurren kreatibitatea eta irudimena garatzea dugu helburu eta

era berean norberaren pertsonalitatea bermatu eta besteen aurrean adierazteko gaitasuna landu.

DANTZA Honekin ere, haurren kreatibitatea eta irudimena garatzea dugu helburu, eta baita euren

nahiak eta sentimenduak, dantza eta gorputz mugimenduaren bitartez adierazten ikastea.

Page 6: ZIRKO TAILER - WordPress.com

AURPEGI MARGOKETA ETA JANTZIGINTZA:

Kurtsoaren zati honetan haurrak prestatuko dugun “zirko txiki ikuskizuna”-ren jantziak eta aurpegi-margoketaren diseinuak asmatu eta eratuko dituzte.

“ZIRKO TXIKI IKUSKIZUNA”

Tailerrari amaiera emateko, “zirko txiki ikuskizuna” eratuko dugu. Kurtsoan ikasitako zirko elementuak(malabareak,oreka,akrobaziak, aire akrobaziak) globoflexia, antzerki , dantza , aurpegi margoketa eta jantzigintza oinarriekin batu, eta ikuskizun txiki bat sortuko dugu, kurtsoko azken egunean familia eta lagunen artean aurkezteko.