Zirkulazio-aparatua

71
ZIRKULAZIO- APARATUA

Transcript of Zirkulazio-aparatua

Page 1: Zirkulazio-aparatua

ZIRKULAZIO-APARATUA

Page 2: Zirkulazio-aparatua

Organo nagusiak

Bihotza

Odol-hodiakDigeritutako elikagaiak eta arnas aparatuak hartutako oxigenoa

Zeluletara joan

Funtzioak:➢ Hondakinak (CO2, urea, etab.)

kanporatu➢ Hormonak garraiatu➢ Antigorputzak garraiatu➢ Gorputzeko tenperatura erregulatu

Bi zirkulazio-aparatu mota:- Odol-zirkulazioa- Sistema linfatikoa

Page 3: Zirkulazio-aparatua

ZIRKULAZIO-APARATUAREN ANATOMIA

1.- BIHOTZA

Egitura konikoa. Hiru geruza: endokardioa, miokardioa eta perikardioa.Lau barrunbe: bi aurikula eta bi bentrikulu.Toraxean kokatua.Zirkulazio-errai nagusia.

Page 4: Zirkulazio-aparatua

a) Bihotzaren aurpegiak AURREKO AURPEGIA

Kokapena bentrala.

Eskuineko bentrikulua gehien bat.

Eskuineko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren artean dago. Bertatik birika-enborra irteten da eta gainean aortaren makoa dago, ezkerreko bentrikulutik irteten dena.

ATZEKO AURPEGIA

Eskuinean eskuineko aurikulaBertan beheko eta goiko kaba benak bukatzen dira.Ezkerrean ezkerreko aurikulaBertan birika-benak bukatzen dira.Goialdean birika-enborraren banaketa, bi birika-arteria.Enborraren banaketaren gainean aortaren makoa.

Birika-enborra

BEHEKO AURPEGIADiafragmaren gainean kokatuta.Ezkerreko bentrikuluaz osatuta batez ere.

Page 5: Zirkulazio-aparatua

b) Bihotzaren barrunbeak

1-Aurikulak

ESKUINEKO AURIKULAn goiko eta beheko kaba benak bukatzen dira.

- Kaba benen funtzioa: gorputz osoan bildutako odol ez-oxigenatua bihotzera ekartzea, bertatik biriketara oxigenatzera joateko.

- Aldi fetalean, odol ez-oxigenatua eskuineko aurikulatik ezkerrekora doa bien arteko tabikean dagoen zulo obalean zehar (garapenean zehar itxi egingo da).

- Bihotzaren itzulera benosoa sinu koronarioan jasotzen da. Honen zuloa, zulo obalaren azpian dago.

EZKERREKO AURIKULAn birika-benak bukatu.

- Birika-benen funtzioa: biriketatik odol oxigenatua bihotzera ekarri eta bertatik gorputz osora zabaldu.

Page 6: Zirkulazio-aparatua

2-Bentrikuluak

➢ Egitura: Muskulatura aurikuletakoa baino garatuagoa.➢ Funtzioa: Bihotzera heltzen den odola biriketara eta gorputz osora

bultzatu.Hormetatik luzapenak atera

Muskulu papilarrak Balbula aurikulobentrikularren korda tendinosoak (Balbulen balben eta muskulu papilarren artean) Balben posizioa hauen bidez kokatu, zabaltzeko edo ixteko.ESKUINEKO BENTRIKULUtik birika-enborra irten,

bentrikulura iristen den odol ez-oxigenatua biriketara eramateko.

EZKERREKO BENTRIKULUtik aorta irten, biriketatik bihotzera doan odol oxigenatua gorputz osora eramateko.

Page 7: Zirkulazio-aparatua
Page 8: Zirkulazio-aparatua

d) Bihotz-balbulak1-Balbula aurikulobentrikularrak

Aurikula eta bentrikuluen artean daude kokaturik, odola noranzko batean igarotzen utziz.

Balba batzuen bidez osatuta. Korda tendinosoak irteten dira, hauek muskulu papilarrei batzen zaizkie.

Balbulak ixtean, muskulu papilarrak gogor tenkaturik daude eta beraz, korda tendinosoek balba, aurikulara atzeratzea eragozten dute. Diastolean(bentrikuluen betetzea) balbak banatu balbula zabaldu

odola aurikulatik bentrikulura Sistolean

(bentrikuluen hustuketa) balbak hurbildu odola ez da igarotzen bentrikulutik aurikulara

Page 9: Zirkulazio-aparatua

BI MOTA

Bikuspidea edo mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua kontaktuan jarri. Bi balba.

Trikuspidea: eskuineko aurikula eta bentrikulua kontaktuan jarri. Hiru balba.

Page 10: Zirkulazio-aparatua

2-Balbula sigmoideoak

-Eskuineko balbula sigmoideoa/birika-enborraren balbula

Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik birika-enborrera irtetea ahalbidetu.

-Ezkerreko balbula sigmoideoa/ balbula aortikoa

Ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizi. Biriketatik datorren odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik gorputz osora garraiatu.

Bi balbula hauek hiru balbaz osatuta daude.

Page 11: Zirkulazio-aparatua

e) Bihotz-bulkadaren transmisio -sistemaEstimuluak bihotzean sortzen dira, ehun muskular berezi batez: sistema exzitokonduktorea.Estimuluak ehun muskular kardiakotik garraiatu eta bihotz barrunbeen uzkurdura eragin.

ATALAK

• Nodulu sinusala: muskulu-zelulen plexua, goiko kaba benaren zuloaren aurrean dago.

• Nodulu aurikulobentrikularra: eskuineko aurikulan sinu koronarioaren zuloaren ondoan. Nodulu sinusalean eratzen diren estimuluak, eskuineko aurikularen ehun muskularrean zehar hedatzen dira hona heldu arte.

• His-en faszikulua: aurreko ataletik zuzentzen da. Bentrikulu arteko trenkadaren goiko aldean bi adarretan banatzen da (eskuin eta ezker bentrikuluetarako).

• Purkinje-ren sarea: Aurreko ataleko bi adarrak adarkatu egiten dira, sare bat osatuz bi bentrikuluen inguruan.

Page 12: Zirkulazio-aparatua

f) Zirkulazio koronarioa

ARTERIA KORONARIOAK Balbula aortikotik atera.

MOTAK

-Ezkerreko arteria, bi adar

Aurreko bentrikulu arteko adarra (bertako trenkadan barrena hedatu)

Adar zirkunflexua: ezker barrunbeen irrigazioaz arduratu.

-Eskuineko arteria: eskuinaldearen irrigazioaz arduratu. Hemendik atzeko bentrikulu arteko eta nodulu sinusalaren adarrak irteten dira.

BENA KORONARIOAKBihotz-muskuluaren azalean agertu eta sinu koronarioan bukatu. Azken hau eskuineko aurikulan bukatu.

Page 13: Zirkulazio-aparatua
Page 14: Zirkulazio-aparatua

2.- ODOL-HODIAK

Funtzio nagusia Odolaren garraioa

Hiru geruzaz dago osatuta:

▪Tunika intimoa: ehun konektiboz inguratuta, zelula endotelialez osatua. Honek elikagaien, uraren eta gasen elkartrukea ahalbidetzen du. Arterietan, geruza honi zuntz elastikoz osatutako mintz bat, barruko mintz elastikoa, gehitzen zaio.

▪Erdiko tunika: zelula muskular leunez osatuta dago eta, bereziki, hemodinamikan hartzen du parte.

▪Tunika adbentizioa: odol-hodiak inguruko egiturekin batzen ditu. Arterietan, geruza honen kanpoko aldean, kanpoko mintz elastikoa agertzen da.

Page 15: Zirkulazio-aparatua
Page 16: Zirkulazio-aparatua

Bi zirkulazio mota:-Zirkulazio txikia: Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik irteten da eta, birika-arterien bidez, biriketara doa. Bertan odola oxigenatu ondoren, birika-benetatik ezkerreko aurikulara doa, ezkerreko bentrikulura igarotzeko.-Zirkulazio nagusia: Odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da eta aortan zehar gorputz guztira iristen da; bestalde, gorputzeko odol ez-oxigenatua kaba benetan jasotzen da, eskuineko aurikulan bukatuz, odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulura igarotzeko.

Page 17: Zirkulazio-aparatua

a) Arteriak

Sistolean zehar, aortak eta bihotzetik hurbil dauden arteria nagusiek presio handia jasan behar dute, beraien zuntz elastikoak luzatzen direlarik, bihotzetik irteten den odola jasotzeko. Diastolean, ordea, indar horiek beren egoerara bueltatzen dira eta odola kanpoaldera zuzendua izango da. Tentsio arteriala sistoleko 120 mmHg-tik diastoleko 80 mmHg-ra jaitsi daiteke.

Page 18: Zirkulazio-aparatua

1) Goranzko aorta2) Aortaren makoa3) Enbor brakiozefalikoa4) Ezkerreko karotida arteria

komuna5) Ezkerreko arteria subklabioa 6) Beheranzko aorta7) Aortaren atal torazikoa11) Aortaren atal abdominala18) Arteria iliako komuna

Page 19: Zirkulazio-aparatua

b) Benak

Normalean, benen horma arteriena baino meheagoa izaten da eta tentsio gutxirekin erraz erlaxa daiteke. Beraz, sistema benosoan zirkulazioaren tentsioak funtzio garrantzitsua du.

Arteriekin batera, bena sateliteak doaz. Arterietara odola heltzen denean, hauen horma dilatatu egiten da, bena sateliteen barrunbea txikiagotuz. Benen uzkurduraz eta hauek dituzten balbula sigmoideoei esker, odola bihotzerantz bultzatzen da.

Page 20: Zirkulazio-aparatua

1) Goiko kaba bena2) Bena brakiozefalikoa6) Beheko kaba bena7) Bena iliako komunak8) Giltzurrun-benak9) Bena espermatikoak edo

obarikoak10) Gibeleko benak12) Azigo bena13) Sahietsarteko benak

Page 21: Zirkulazio-aparatua

c) Kapilarrak

Odolaren eta gorputzeko ehunen artean burutzen den metabolitoen eta gasen elkar trukaketa kapilarrek osatzen duten zabalera handiak laguntzen du. Kapilarrak goputzeko ehun guztietan daude, hauetan izan ezik: azaleko epitelio poliestratifikatuak, begiko korneak, begiaren kristalinoak eta ehun kartilaginosoak.

Kapilar-sare bakoitza arteria batetik dator; beraz, arteria buxatzen denean (tronbosia edo enbolia), ehunaren hipoxia (oxigeno falta) eta nekrosia gertatzen da.

Page 22: Zirkulazio-aparatua

Kapilarren hormak zelula endotelialez osatutako geruza bakar batez eta mintz basalaz osatuta daude. Endotelioarekin batera, zelula berezi batzuk agertzen dira: perizitoak. Hauen funtzioa ezezaguna da.

Page 23: Zirkulazio-aparatua

Zirkulazio fetala

Aldi fetalean, elikagai eta oxigenoaren ekarpena plazentaren bidez burutzen da. Amarengandik datorren odol oxigenatua, bena unbilikaletik gibela zeharkatuz, beheko kaba benara zuzentzen da eta hemendik eskuineko aurikulara. Beraz, eskuineko aurikulara heltzen den odola ez dago guztiz oxigenatua, beheko kaba benak dakarren odol ez-oxigenatuarekin nahasten baita.

Page 24: Zirkulazio-aparatua

Eskuineko aurikulatik odola, horma interraurikularrean dagoen zulo obaletik igaroz, ezkerreko aurikulara joango da eta hemendik ezkerreko bentrikulura, aortatik gorputz osora joateko.

Odola aortan dagoenean, gorputz osora garraiatuko da, ehunek elikagaiak eta oxigenoa jaso dezaten. Aortatik arteria unbilikalak irtengo dira eta hauek zuzenean plazentara joango dira.

Page 25: Zirkulazio-aparatua

ZIRKULAZIO-APARATUAREN FISIOLOGIA

Page 26: Zirkulazio-aparatua

Bihotz-bulkadaren eraketa eta transmisioa

Nodulu sinusalean ekintza-potentziala sortu ondoren, zuntz muskular kardiakoetara pasatzen da.Bertan, ekintza-potentzialaren despolarizazioa zuntz kardiako normaletan baino luzeagoa izango da. Hori, kaltzio-kanal berezi batzuei esker gertatzen da.

Kaltzio-sarrera horren bidez, aktina-miosina zuntzek uzkurdura eragiteko behar duten kaltzioa lortzen dute.

Page 27: Zirkulazio-aparatua

Bihotza minutuko 70-80ko maiztasunez errepikatzen da.

Page 28: Zirkulazio-aparatua

Nodulu sinusalean sortutako bulkada kardiakoa aurikula osora zabaltzen da, norabide guztietan.

Aurikulen muskulu-zuntzak aldi berean uzkur daitezen, bihotzak transmisio-sistema berezia du. Sistema horrek zelula muskularrek baino bost aldiz arinago garraiatzen du bulkada kardiakoa.Nodulu sinusalean sorturiko bulkada kardiakoa nodulu arteko bideen bitartez aurikula guztietan zehar garraiatzen da.

Page 29: Zirkulazio-aparatua

Beraz, nodulu sinusalean bulkada kardiakoa sortu eta geroago bulkada hori nodulu aurikulobentrikularrera heltzen da. Gero, bulkada atzeratu egingo da, nodulu aurikulobentrikularreko zuntzak askoz txikiagoak baitira.

Tamaina-desberdintasun horrek atzerapena eragingo du.

Page 30: Zirkulazio-aparatua

Atzerapen hori nerbio sinpatikoen estimulazioak txikiagotu egiten du eta nerbio parasinpatikoak luzatu.

Page 31: Zirkulazio-aparatua

Nodulu aurikulobentrikularreko atzerapen honen bidez, aurikulek uzkurtu eta beren edukia bentrikuluetara bidali ahal izango dute.

Ondoren, bulkada kardiakoa nodulu aurikulobentrikularretik His-en faszikulura abiatuko da.

Page 32: Zirkulazio-aparatua

Purkinje-ren zuntzek bulkada hain abiadura handiz garraiatzen dutenez, bentrikuluetako ia zuntz guztiak aldi berean uzkurtuko dira.

Page 33: Zirkulazio-aparatua

Bihotzeko muskulu-zelula eta transmisioan espezializaturiko zelulak kitzikatu ondoren, aldi errefraktario gertatzen da. Honen bidez, ez dira uzkurdura jarraituak sortarazten, bi uzkurduraren artean erlaxazio-unea sortuz eta bihotzaren uzkurdura-erritmo normala ahalbidetuz.

Page 34: Zirkulazio-aparatua

Nodulu sinusalak eragindako erritmoa erritmo sinusala (70-80 taupada/min.) deitzen da. Horrek huts egiten badu, nodulu aurikulobentrikularrak jokatuko du erritmo nodala (50 taupada/min.) sortaraziz. Azken honek ere huts egiten badu, bentrikuluetako muskuluak egingo du lan hori, erritmo idiobentrikularra (30-40 taupada/min.) eraginez.

https://www.youtube.com/watch?v=eh5U7cKsL0Q

Page 35: Zirkulazio-aparatua

Bihotz-funtzioaren kontrolaBihotzeko muskulu-zelula guztiek berez despolarizatzeko eta

birpolarizatzeko ahalmena dute. Horri kronotropismoa deritzogu. Dromotropismoa, sortutako bulkadak transmititzeko ahalmena da eta, inotropismoa, indar jakin batez uzkurdura sorrarazteko ahalmena.

Page 36: Zirkulazio-aparatua

Maiztasun normala 50-100 taupadakoa da. Ariketa fisiko, sukar edo emozioen ondorioz, maiztasuna areagotu egiten da; lotan, aldiz, moteldu.

Egoera normalean 100etik gorakoa denean takikardia da, eta 50etik behera bradikardia da.

Page 37: Zirkulazio-aparatua

Nahiz eta bulkaden maiztasuna kontrolatzeko sistemak izan, horri eragiten dioten nerbio-kinada estrintsekoak ere badaude. Egoera normalean, nerbio-kinada hauek nerbio-sistema autonomotik datoz.

Sistema parasinpatikoaren estimulazioak taupaden maiztasuna txikiagotzen du, potasioarekiko iragazkortasuna handitu egiten baitu. Estimulazioa oso handia bada, bihotza gelditu daiteke.

Page 38: Zirkulazio-aparatua

Sistema sinpatikoak aurrekoaren kontrako funtzioa betetzen du: nodulu sinusalaren despolarizazio-maiztasuna handitu egiten du, takikardia sorraraziz. Bulkada kardiakoaren transmisio-abiadura handitu egingo du, aurikula eta bentrikuluen uzkurketen arteko atzerapena murriztuz.

https://www.youtube.com/watch?v=1I1t94K9FJoAdibide bat.

Page 39: Zirkulazio-aparatua

Inotropismoa handitzen duten faktoreak inotropiko positiboak dira eta, txikiagotzen dutenak inotropiko negatiboak.

Frank-Starling-en legearen arabera, diastolean bihotza zenbat eta gehiago bete, sistolean hainbat eta odol gehiago kanporatuko da. Diastolean odol asko sartzen bada, zuntz kardiakoak gehiago luzatuko dira, gero sistolean uzkurduraren indarra ere handiago izango delarik. Hau da, aldagai intrintsekoa.Baina inotropismoa aldatzen duten faktoreen artean aldagai estrintsekoak ere baditugu. Nerbio-sistema autonomoak ere kontrolatzen baitu uzkurdura-indarra.

Page 40: Zirkulazio-aparatua

Ziklo kardiakoaZiklo kardiakoa bi taupadaren arteko multzoa da. Bihotzeko lau barrunbeek duten erlaxazio-aldiari diastole deritzo. Honen ondorengo uzkurdura-aldia sistolea da. Aurikulen sistoleak bentrikuluen diastolearen bukaerarekin bat egiten du. Bentrikuluen uzkurdura aurikulak zabalduta daudenean gertatzen da.

Page 41: Zirkulazio-aparatua

Nodulu sinusalean sortutako bulkada aurikuluetan zehar hedatzen da uzkurdura eraginez. Horrenbestez, aurikulen uzkurketek balbula aurikulobentrikularretik (trikuspidea eta mitrala) bentrikuluetara bultzatzen dute odola.Bentrikuluak bete direnean balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira, sistole bentrikularra hasiko delako.

Page 42: Zirkulazio-aparatua

Fase honen ondoren, bentrikuluetan dagoen presioa jaitsi egiten da, muskuluak erlaxatu egiten direlako. Ondorioz, odolak arterietatik bihotzerako bidea hartuko du, balbula sigmoideoak itxiz. Bentrikuluen sistolean zehar bentrikuluetan dagoen presioa altua da eta balbula aurikulobentrikularrak itxita daude. Aurikulak uzkurtzen direnean bertan zegoen odol guztia bentrikuluetara joango da, ziklo berriari hasiera emanez.

Page 43: Zirkulazio-aparatua

Ziklo kardiakoan honako aldi hauek bereizten dira:

Sistolea: balbula aurikulobentrikularra ixten den unetik balbula sigmoideoak itxi artekoa.

Diastolea: ziklo kardiakoaren gainerako aldiak hartzen ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=qsFXPsz7_Hs

Page 44: Zirkulazio-aparatua

Hemodinamika: odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege fisikoen azterketa.

Odol-fluxua zirkulazio sistemako puntu batetik denbora unitateko pasatzen den odol bolumena (ml/s) da, eta presio gradientearekiko zuzenki eta erresistentziekiko alderantziz proportzionala da.

Page 45: Zirkulazio-aparatua

Odola presio ezberdintasunengatik mugitzen da zirkulazio sisteman zehar, presio handia dagoen lekutik presio txikiagokorantz.

Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean, hodietako presioa jaitsiz doa. Sistolean aortako presioa 120 mmHg da, eta diastolean, 80 mmHg. Arterietara 35 mmHg-ko presioarekin heltzen da, eta eskuineko aurikulara 0-5 mmHg-rekin heltzen da. Hasierako eta amaierako presio diferentzia horrek odola mugiarazten du.

Page 46: Zirkulazio-aparatua

Odol-fluxuaren aurkako erresistentzia, odolak hodien hormekin duen marruskadurak eragiten du. Bihotzak lan gehiago egin behar du erresistentzia hori gainditzeko.

Hodien erresistentzia hiru aldagaien menpe dago:

-Hodien luzera: zirkulazio-sisteman hodiak nahiko luzeak dira, eta horrek erresistentzia gehitzen du.

-Odolaren likatasuna: zenbat eta odol likatsuagoa izan, erresistentzia gero eta handiagoa izango da. Odolaren likatasuna hematokritoen menpe dago.

-Hodien erradioa: hau da aldagai garrantzitsuena, arrazoi hauengatik:

+Nerbio-sistema autonomoak hodien erradio erregula dezake. Bere sistema sinpatikoak hodiak uzkurtzen ditu, eta parasinpatikoak zabaldu.

+Odol-hodien erradioan aldaketa txiki batek ondorio garrantzitsuak ekar ditzake.

ODOL-FLUXUA: ERRESISTENTZIA

Page 47: Zirkulazio-aparatua
Page 48: Zirkulazio-aparatua

Presio arteriala: odolak arterien hormen aurka azalera-unitateko eragiten duen indarra.

Arteria-zirkuitu osoan presio handiena presio sistolikoa da, diastolean presioa txikituz doa txikienera heldu arte. Presio sistoliko eta diastolikoaren arteko kendura presio diferentziala edo pultsuaren presioa da.

Page 49: Zirkulazio-aparatua

Batez besteko presio arteriala (BPA) ziklo kardiako osoko presioen batez bestekoa da. Gastu kardiakoaren (GK) eta erresistentzia periferikoen guztizkoaren (EPG) menpe dago.

-Gastu kardiakoa: bentrikuluak minuturo ponpatzen dituzten odol litroak dira. GK handitzen bada, arterietan odol gehiago sartzen da eta presioa igotzen da.

-Erresistentzia periferikoen guztizkoa: hau igotzen bada, BPA neurri berean igoko da, odol-fluxua konstante mantendu ahal izateko.

BATEZ BESTEKO PRESIO ARTERIALA

Page 50: Zirkulazio-aparatua

Presio diferentziala normalean 40 mmHg-koa izaten da. Pertsona zaharrengan handiagoa da, arteriek elastikotasuna galtzen dutelako. Elastikotasuna galtzen denean, presio sistolikoak gora egiten du eta presio diastolikoa berdin mantentzen da edo behera egiten du.

PRESIO DIFERENTZIALA

Pultsu uhina arteria-sisteman gertatzen diren presio aldaketen eraginez sortzen da. Honen intentsitatea presio diferentzialaren menpe dago.

PULTSU UHINA

Page 51: Zirkulazio-aparatua

Presio arteriala faktore hauek baldintzatzen dute:

-Adina: 15 urterekin presioa txikiagoa da 65 urterekin baino, elastikotasuna txikiagotu delako eta erresistentzia handitu.

-Sexua: 40-50 urtera arte emakumeengan gizonengan baino baxuagoa da, baina menopausiaren ondoren, balioak handiagoak dira.

-Pisua: pertsona gizenek presio altuagoa dute.

-Jarrera: zutik egonda, bihotzetik behera dauden arterien presioa handiagoa da.

PRESIO ARTERIALAREN BALDINTZAK

Page 52: Zirkulazio-aparatua

Funtzioak:

-Benen odola kapilarretatik bihotzera itzultzea.

-Benen zabalkortasunari esker, beren barnean odol bolumen handiak hartzeko ahalmena dute.

-Odola bihotzera itzularaztea, ponpa benosoaren bidez.

Page 53: Zirkulazio-aparatua

Presio benosoa jaitsi egiten da bihotzera hurbiltzen den neurrian.

Presio benoso motak:

-Presio benoso zentrala (PBZ): eskuineko aurikula eta toraxeko bena handietan. GKren menpe dago.

-Presio benoso periferikoa (PBP): toraxetik kanpo dagoen edozein benaren presioa. Grabitate-indarrak eragin handia dauka.

PRESIO BENOSO MOTAK

Page 54: Zirkulazio-aparatua

Itzulera benosoa, minutuko kapilarretatik eskuineko aurikulara doan odol-kantitatea da.

Itzulera benosoa mugatzen duten aldagaiak:

-Presio-gradientea: PBPren eta eskuineko aurikularen arteko presio diferentziala da. PBZ handitzen bada, itzulera benosoa txikiagotu egiten da, eta PBP igotzen bada, itzulera benosoa hobetzen da.

-Bolemia: odol-bolumena handiagoa denean PBP handitzen da, itzulera benosoa hobetuz.

-Benen zabalkortasuna: benetan odol-bolumena oso handia denean, GK jaisten da, beraz, presio arteriala ere bai.

-Zirkuitu benosoaren erresistentzia: itzulera benosoa eta erresistentzia alderantziz proportzionalak dira. Erresistentzia handiko guneetan presio benosoa handitu behar da itzulera benosoa konstante mantentzeko.

ITZULERA BENOSOA

Page 55: Zirkulazio-aparatua

Ponpa benosoaren osagaiak:

-Balbulak: beheko gorputz adarretako benak bi plexuz osatuta daude, azalekoa eta sakona. Plexu biak komunikatuta daude eta lotura hori egiten duten benek odola azaleko benetara soilik pasatzen uzten duten balbulak dituzte.Bestalde, azaleko eta sakoneko benek badituzte odola bihotzerako noranzkoan soilik pasatzen uzten dituzten balbulak ere.Balbula sistema honek ez dio odolari atzerantz joaten uzten.

-Ponpa muskularra: beheko gorputz adarretako benak muskulu eskeletikoz inguratuta daude. Ariketa egitean, muskuluek benak konprimatzen dituzte barneko odola mugiaraziz.

-Ponpa toraxabdominala: arnasgoran kaxa torazikoa handitu egiten da eta barneko presioa negatibo bihurtzen da, presio gradientea handiagoa eginez. Arnasgoran presio abdominala positibo bihurtzen da, benak konprimatuz. Konprimatze horrek odola bihotz aldera bultzatzen du.

PONPA BENOSOA

Page 56: Zirkulazio-aparatua
Page 57: Zirkulazio-aparatua

Bi mekanismoren bidez burutzen da:

-Mekanismo nerbiosoa: organismoko hodi guztiak (kapilarrak eta benulak kenduta) sistema sinpatikoaz inerbaturik daude. Sinpatikoak arteriolen muskulu leuna estimulatzen du, tonu basal izeneko egoera ezarriz.

-Mekanismo humorala: katekolaminak eta angiotentsinak odol-hodiak uzkurtzen dituzte.

Page 58: Zirkulazio-aparatua

Erregulazio orokorraren funtzioak:

-Odol-kantitate handiak larruazalera bidaltzea, gorputzeko tenperatura erregulatzeko.

-Bihotzak odol nahikorik ponpatzen ez badu, sinpatikoak hain garrantzitsuak ez diren arteriolak ixten ditu, odola garunera eta bihotzera joan dadin.

Page 59: Zirkulazio-aparatua

SISTEMA LINFATIKOAGorputzeko ehunetan , gasen eta elikagaien elkartrukearen ondoren, ehunen odol-kapilarretatik linfa likidoa ateratzen da.Linfa bereizten da odoletik, ur gehiago eta albumina gutxiago dauzkalako eta linfozitoak bakarrik dauzkalako. Linfan ere koagulatzeko gaitasuna duen fibrinogenoa agertzen da.

Page 60: Zirkulazio-aparatua

ORGANO LINFATIKOAKSistema immunearen funtzio gehienak organo linfatikoetan gauzatzen dira. Bi talde nagusitan banatzen dira:• Lehen mailako organo linfatikoak:

timoa eta hezur-muina.• Bigarren mailako organo linfatikoak:

gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta hesteen mukosari lotutako ehun linfoidea.

Page 61: Zirkulazio-aparatua

TIMOAMediastinoan perikardioaren gainean eta esternoiaren atzealdean kokatzen dena. Haurrengan eta nerabeengan guztiz garatuta dago, baina helduengan gantz-ehun bihurtzen da.Timoa bi lobuluz osatuta dago eta lobulu bakoitza lobulutxoz. Lobulutxoen azala timozito izeneko linfozito txikiz osatuta dago eta muina osatzen duen oinarrizko gaia, Hassal-en korpuskuluek eratzen dute.Timoak hiru funtzio nagusi ditu:• Linfozitoak eratzen ditu eta hauek bigarren mailako organoetara joango

dira.• Odolera jariatzen duen gai baten bidez (gai humorala) organo linfatikoetan

immunoblastoen heldutasuna eragiten du.• Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso

dezaten arduratzen da.

Page 62: Zirkulazio-aparatua

GONGOIL LINFATIKOAKEhun konektiboz inguratutako indaba itxurako organo milimetrikoak dira. Hauetatik trabekula batzuk barrurantz zuzentzen dira lobulutxoak mugatuz. Gongoil linfatikoen azalean linfozitoak kokatzen dira folikuluak eratuz. Folikuluetan B linfozitoak gordetzen dira eta folikuluen azalean berriz T linfozitoak. Lehen mailako eta bigarren mailako folikuluak bereizten dira. Lehen mailako folikuluetan linfozito txikiak agertzen dira eta bigarren mailako folikuluan, berriz, oroimeneko linfozitoak.Hodi linfatiko aferenteek linfa gongoilera garraiatzen dute eta hodi eferenteetatik linfa gongoiletik ateratzen da.

Page 63: Zirkulazio-aparatua

BAREADiafragmaren azpialdean kokatzen den organo linfoerretikularra da, odol- zirkulazioan tartekatuta dagoena.Bere eginkizunak:• Eritrozitoen fagozitosia eta desintegrazioa.• Odol-iragazketa.• Sistema immuneko gaien edo substantzien sintesia.Bareak bi aurpegi ditu: diafragmatikoa eta biszerala. Gainera bi atal nagusi bereizten dira:• Mami zuria: folikulu linfoidez osatua.• Mami gorria: sinu benosoz, eritrozitoz eta ehun erretikularrez osatua.

Page 64: Zirkulazio-aparatua

AMIGDALAKFaringearen alde bukonasalean kokatzen dira. Amigdala bakar bat agertzen da amigdala faringeoa eta besteak bikoitzak dira, amigdala palatinoak eta amigdala lingualak.Amigdaletan ehun linfoidea folikuluak eratuz agertzen da.

Page 65: Zirkulazio-aparatua

HESTEEN MUKOSARI LOTUTAKO EHUN LINFOIDEA

Heste meharraren azkeneko atalean (ileona) agertzen da batez ere. Hemen ere folikuluak daude Peyer-en plakak eratuz.

Page 66: Zirkulazio-aparatua

HODI LINFATIKOAKHodi linfatikoak sistema-benosoarekin batera joaten dira eta odola garraiatu beharrean linfa eramaten dute. Hauek organoen ehun konektiboen drenaje funtzioa betetzen dute. Gorputzeko hodi linfatikoak enbor linfatikoetan batzen dira eta hauek bost enbor nagusi osatzen dituzte:• Ezkerreko eta eskuineko enbor lunbarrak: beheko gorputz-adarretako,

pelbiseko, sistema urogenitala eta abdomeneko hormaren hainbat ataletako linfa jasotzen dute.

• Heste-enborra: goiko eta beheko arteria mesenterikoaren irrigazio eskualdearen linfa jasotzen du.

• Ezkerreko eta eskuineko enbor bronkomediastinikoa: bihotzeko, biriketako eta mediastinoko linfa jasotzen du.

• Eskuineko eta ezkerreko enbor subklabioa: bena subklabioarekin batera doa.

• Eskuineko eta ezkerreko enbor jugularra: barneko bena jugularrarekin eta subklabioarekin batera dagoen hodi linfatikotako linfa jasotzen dute.

Page 67: Zirkulazio-aparatua
Page 68: Zirkulazio-aparatua

PATOLOGIA. HIGIENE ETA PREBENTZIO ARAUAK

Herrialde garatuetan medikuntzan egin diren aurrerapen ugarien ondorioz, transmititzen diren gaixotasunak gutxitu egin dira, baina gaixotasun kronikoak bi faktore hauen eraginez areagotu egin dira: alde batetik, biztanleriaren zahartze-prozesua eta, bestetik, arrisku-faktoreen gehikuntza. Herrialde hauetan patologiarik garrantzitsuenak eritasun kardiobaskularra eta minbizia dira.

Page 69: Zirkulazio-aparatua

ERITASUN KARDIOBASKULARRA❖ Herrialde garatuetako heriotza guztien %40-50 eragiten dute.❖ Garrantzi handiena duten gaixotasunak kardiopatia iskemikoa eta eritasun

zerebrobaskularra dira.❖ Lehen mailako prebentzioak izugarrizko garrantzia du.❖ Arrisku-faktoreak:

-Tabakismoa: kardiopatia iskemikoekin eta odol-hodien gaixotasunekin erlazio zuzena du. Prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da.-Antisorgailu oralak: pilulak hartzen dituzten emakumeek kardiopatia iskemikoa garatzeko arrisku handiagoa dute.

Page 70: Zirkulazio-aparatua

-Hiperkolesterolemia eta dieta: gorputzeko kolesterola ez da 200 mg/dl baino altuagoa izan behar, bestela eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku handia baitago. LDL-kolesterola ere ez da neurri handian eduki behar. Bestalde HDL-kolesterola zenbat eta handiagoa izan, arriskua gero eta txikiagoa da. Adinak garrantzi handia du kolesterol mailan. Gizonengan, areagotu egiten da 20 urtetik 50 urtera eta emakumeengan menopausiarekin.Lehen mailako prebentzioa: faktore garrantzitsuena dieta da, beraz, kolesterola kontrolatzeko ezinbestekoa da osasun hezkuntza.Bigarren mailako prebentzioa: biztanleriari kolesterol neurriak kontrolatu behar zaizkio.

Page 71: Zirkulazio-aparatua

-Hipertentsio arteriala: gaixotasun kronikoen artean, garrantzitsuena odol-hodien patologia hipertentsiboa da. Ez bada garaiz tratatzen gorputzeko errai garrantzitsuenak lesionatzen ditu. Presio diastolikoaren miaketa da gaixotasun hau kontrolatzen duen metodorik garrantzitsuena, beti 90 mmHg baino gutxiagokoa izan behar duelarik.Arrisku-faktore nagusienak: dieta (gatzaren kontsumoa batez ere); loditasuna, glukosarekiko intolerantzia, alkoholaren kontsumoa, faktore genetikoak eta faktore psikosozialak. Ariketa fisikoak arriskua gutxitzen du eta tabakismoak ez du gehitzen.