Zuberera. ainhoa garitagoitia

22

Transcript of Zuberera. ainhoa garitagoitia

Page 1: Zuberera. ainhoa garitagoitia
Page 2: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Zer da Zuberera?

• Zuberera ipar-ekialdean mintzatzen den hizkuntza dugu.

• Bere kokaguneak eragin handia izan du hizkuntzan; fonologia eta baita morfologia aldetik ere.

Page 3: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Zubereraren eremua

• Zuberoa da herrialde txikiena, bizilagun kopurua kontuan hartuz eta bai eremua kontuan hartuz gero ere.

• Proportzioari dagokionez, herri euskaldunena Zuberoa dela esan dezakegu. Baina azken urteotan, bere erabilerak, atzera egin du.

Page 4: Zuberera. ainhoa garitagoitia
Page 5: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Ezaugarriak

• Bi ezaugarri nagusi ditu Zuberotarrak: gainerako euskalkiekin alderatuta oso berezia da, eta, bestetik, batasun handia dauka.

• Bi dira batasun horren arrazoiak:

– Talde sen sakona sortu da zuberotarrengan, geografiaz, administrazioz, elizaz eta bizimoduz, beste euskal lurraldeetatik bereizita egon baitira.

– Ahozko literatura aberatsa izan da. Guztiek jarraitu diote hizkera eredu berdintsu bati.

Page 6: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Azpieuskalkiak

• Bi hizkera mota bereiz ditzakegu Zubererarenbarruan. Bata, Basabürü euskualdekoa, menditsukoa, eta bestea, Pettarrekoa, ordokikoa.

• Badaude ezberdintasunak bi hizkera hauenartean, baina Koldo Zuazoren ustez, ez diraazpieuskalki deitzeko bestekoak.

• Zuberotar askok, Zuberotik irteten direnean, Iparraldeko batua erabiltzen dute.

Page 7: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Literaturan lehen lekukoak.

• Tartasek erabili zuenlehen aldiz Zuberotarraliteraturan. Tartas Arüekoa zen. Bertan, Amikuzeko hizkeraerabiltzen da, hizkerahorretan idatzi zuen. Berez, lekukorikzaharrena AthanaseBelapeyre izan zela esanohi da.

Page 8: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Fonetika eta fonologia

• 1- BOKALAK– 1.1. Diptongoak:

· Aldaketak: au > ai egiten dute gehienetan: gau> gai; nau> nai (hark ni)

ai> ei gertatzen da inoiz: bait-> beit-; gai> gei· Laburtzeak: ai> i: naiz> niz

au< u: nauzu>nuzu.ai> e: baina> benaeu>ü: euskara> üskara

·Goranzko diptongoak ere badira zubereraz: zian (zuen, silaba bakarrean ebakia); Kakueta (hiru silabatan ebakia: ka/kue/ta)·

Page 9: Zuberera. ainhoa garitagoitia

- 1.2. Hiatoak:

· ua>ia gertatzen da ekialdeko eremu zabalean: burua> buria.

· Beste euskalki guztietan bezala, ea> ia eta ou> uagertatzen da: semea> semia; herrikoa> herrikua.

- 1.3. Bokal txandakatzeak:

· i- ü> ü- ü eta inoiz ü- i> ü- ü asimilazioak gertatzendira: ilun> ilhün> ülhün; iturri> ithürri> üthürri.

· u> i txandakatzea: Zuberoa> Xiburua; zulo> zilo.

· o> u txandakatzea (sudurkarien aurrean eta baitaeste zenbaitetan ere): honek> hunek; moldatu> muldatü.

Page 10: Zuberera. ainhoa garitagoitia

-1.4. Beste fenomeno batzuk:

· Erdaraz –on eta –ion amaiera duten hitzek –ú (azentuduna eta sudurkaria) ema dute: arratoi> arrathú; kamioi> kamiú.

· Frantsesez –e mutuz era kontsonantez amaitzen diren hitzei –a erants diote Ipar Euskal Herrian: diska, kilometra, plastika.

Page 11: Zuberera. ainhoa garitagoitia

• 2. KONTSONANTEAK- 2.1. Dardarkariak:

• r> l txandakatzea: zeru> zelü.

•Euskalki guztietan dago r dardarkari bakuna bokal arteangaltzeko joera, baina Zuberoan ia erabatekoa da: dielaik(direlarik); pastuala (pastorala).

- 2.2. Herskariak:• Euskararen joera nagusia n eta l kontsonanteen atzetik

herskari ahostunak (b,d,g) erabiltzea den arren, zubereraz ezda hori gertatzen: abentia (abendua); jente (jende); igante(igande); hanko (hango).

• Beste euskalkietan ahostunak diren zenbait herskariahoskabe dira zuberotarrez. Gorputz> khorpitz; ganbara> khanbera; gurutze; kütxe; pagatu> pakhatü.

Page 12: Zuberera. ainhoa garitagoitia

- 2.3. Hasperena:• Beste euskalkietan baino ugariagoa da.

Honako egoeretan gertatzen da: Hitz hasieran(hasi, hego…); bokal artean (nahi, ahal, behar…); diptongo eta bokal artean (oihan; oihal…); gainera, r, l, n kontsonanteen ondoren ere agerdaiteke eta herskari ahotskabe hasperendunakere badaude: ph, th, kh. Anhitz; elhe; orhoitu; erhi; ikhusi…

- 2.4. Palatalizazioa edo bustidura:• Palatalizazio automatiko pixka bat bada

Zuberoan; n> ñ eta l> ll bustitzen dira: artzaina> artzaña; saila> sailla…

Page 13: Zuberera. ainhoa garitagoitia

- 2.5. Beste fenomeno batzuk:

•J-ren ahoskera: zubereraz j fonema dxhotsaren antzera ahoskatzen da: dxakin ‘jakin’.

•Zuberoan st kontsonante talde erabiltzen da (ez rtz edo rz): beste (ez bertze); bost (ez bortz); ostegün ( ez ortzegün).

- 2.6. Azentua:

• Beste euskalkiek baino azentu indartsuagoadauka zuberotarrak. Paraxitonoa da skotan, hauda, azken aurreko silaba izaten da azentuna.

• Askotan, azentua azken silabara aldatzen da.

Page 14: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Morfologia• 1. MORFOLOGIAKO EZAUGARRIAK:

– 1.1. Deklinabidea: • Hitzak artikulurik gabe erabiltzeko joera: Gue aite zahar da

(Gure aita zaharra da); Ogi badit (ogia badut)

• Ergatibo (NORK) plurala –ek atzizkiaren bidez: Üskaldünekzorrozten dutie ezpatak (Euskaldunek zorrozten dituzteezpatak)

• Datibo (NORI) pluralaren atzizkia –er da: Bürüer (buruei)

• Sozitiboaren (NOREKIN) atzizkiak –ki edo –kilan(n) dira: aitarekila (aitarekin)

• Adlatiboaren (NORA) atzikiak –ra/ -rat/ -la/ -lat dira, atzizkiaren aurretik –a artikulua agertzen da. Dena den, hitzegiterakoan artikulua galdu egiten da: baratze + a + lat> ba(ra)tzialat> batzilat (baratzera); mendialat (mendira)> mendilat; jauregilat (jauregira)> jauregilat.

Page 15: Zuberera. ainhoa garitagoitia

• Destinatiboa (NORENTZAT) egiteko –entako erabiltzen da: lagünaentako (lagunarentzat)

• Prolatiboa (NORTZAT) –entako atzizkiaren bidez egiten dute: Gizon handi batentako dizü bee büria (Gizon handitzat dauka bere burua)

• Ablatiboaren (NONDIK) atzizkiak –rik (izen bereziekin) eta –tik (izen arruntekin) dira: Baiunaik jin da (Baionatik etorri da); Menditik jin da (menditik etorri da)

• Bizidunak deklinatzeko bi modu: a) Noren bait(h)an egitura erabiltzea: Lagünaren baitan (Lagunarengan). b) Bizidunak bizigabeak bezala deklinatzea: Zoaz gizonetara! (zoaz gizonengana)

• Norabidea adierazteko ohikoa da –rat/ -ri buruz egitura: Gure herria deramate heriotzeari buruz. (heriotzera)

Page 16: Zuberera. ainhoa garitagoitia

- 1.2. Aditza:

• Gertakizuneko aspektua egiteko –(r)en atzizkia erabili izan da (ikhusiren, eginen…). Gaur egun, ordea, -n bukaeradun aditzekin baizik ez da eraviltzen: eginen, baina ikhusiko.

• Aspektu burutugabea egiteko –n hotsaz amaitzen diren aditz batzuek –iten atzizkia hartzen dute, eta, batzuetan, -tzen atzizkiaren ordez, -ten azaltzen da: emaiten; irakurten; ibilten; ekarten.

• Ahalera egiteko –iro- erroa erabiltzen da: niro (nezake); diro (dezake); dirogü (dezakegu).

• Ahalera, subjuntiboa eta agintera egiteko adiyz oina erabiltzen da: Eros diro (eros dezake).

Page 17: Zuberera. ainhoa garitagoitia

-1.3. Atzizkiak eta aurreizkiak•Aurrizkiak:

·arra- (ber-/bir- beste euskalkietan): arrapiztü: berpiztu.·ber- (bera esateko): ber gaiza (gauza bera)

• Atzizkiak:- Atzizki txikigarriak: -ót/-xkót eta –ñí: herrixkót

(herritxo); plaxót (plazatxo); amiñí (apurtxo)- Atzizki femeninoa. –sa: alharguntsa( andre alarguna);

laburarisa (andre nekazaria).- tarzün (-tasun): Maitarzün (maitasun), batarzün

(batasun).- kál: bakoitzeko esateko: Bost libera ollaskokal (bot

libera oilasko bakoitzeko) - Partizipioei –rik atzizkia eransten zaie: Entzünik

(entzunda, entzuna); hartüik (hartuta, hartua).

Page 18: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Sintaxia

• 1. SINTAXIKO EZAUGARRIAK:

– Hitzen ordena: Askatasun handia dago: Zer, ordian, egiten düt heben? (Orduan, zer egiten dut hemen?)

– Datiboaren komunztadura: Literaturari lotu zen (ez zitzaion)

– Aditz izenen osagarri zuzena jabego genitiboan (NOREN) ematen da: Zerbaiten edatera jin zite (Zerbait edatera etor zaitez)

Page 19: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Zuberotar abeslari famatuak.

• Niko Etxart. Altzürükü. 1953.

• Jean- Mixel Bedaxagar. Urdiñarbe. 1953.

• Maddi Oihenart.1956.

• Mixel Etxekopar. Gotaine- Irabarne. 1963.

• Amaren alabak.

• Peio Serbielle.

Page 20: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Niko Etxart

• Niko Etxart Altzürükün jaion zen 1953an. Euskal kantaria da. Haurtzaroan Parisen bizieta 21 urte zituela Zuberoara itzuli zen. Rock and Roll motako musika egin du nagusiki, nahiz eta kanta herrikoiengatik ere ezagunaden. Etxart herri kantariaren semea da.

Page 21: Zuberera. ainhoa garitagoitia

Eskual Rock&Rolling

• Eskual rock&rolling

Izan gira Euskal Herrinrock&rollin

Gaüa heldü deninadiskidiekinjuiten g(ar)ela bestaka...

Bal-en urhentzinene maiteaeneki jin zite "au coucou des bois"

Zü eta nibiak goxoki.dantzan dantzan rock&rolling

Page 22: Zuberera. ainhoa garitagoitia

http://www.youtube.com/watch?v=0Qv9ogktfXM