Download - 20120417-leioa-pinosolo-bildu

Transcript
Page 1: 20120417-leioa-pinosolo-bildu

 

Email:  [email protected]  /  [email protected]  Tlf:944008038  /  647769285  www.bildu.info/leioa  

 

Leioan,  2012-­‐ko  apirilaren  17an  

PRENTSA  OHARRA  

Bildu   Leioak   Pinosolo   proiektua   lortu   zuten   eta   Lehiaren   Defentsarako   Euskal  Zerbitzuak   ikertuak   izaten   ari   diren   enpresei   1.629.326   eurotako   fakturaren  ordainketa  salatzen  du  

PSE   eta   PP-­‐ren   abstentzio   konplizeak   EAJ   eta   EBari   aukera   ematen   die   arduragabe  eta  eskandalagarria  den  ekintza  horrekin  aurrera  egiteko.  

Bildukook   uste   dugu   konponbide   bideragarri   bakarra   kontratuaren   baliorik   gabe  uztea  eta  parte-­‐hartzaile  prozesu  baten  oinarrituta  proiektu  berri  bat  egitea  dala.    

Aurreko   apirilaren   4an   Leioa   Kiroleko   Administrazio   Kontseilua   egin   zen.   Kontseilu  horretan   Pinosoloko   Polikiroldegiaren   egitasmoa   egiteko   esleipendun   izan   ziren  enpresei  1.629.326  euroko  fakturen  ordainketa  onartu  zen.  Argitaratu  egin  den  bezala,  Lehiaren   Defentsarako   Euskal   Zerbitzuak   agiaztatu   du   -­‐   AROS   ESTUDIO   DE  ARQUITECTURA,  S.A.,  EXCAVACIONES  VIUDA  DE  SAINZ,  S.A.  eta    PUJOL  ARQUITECTURA,  S.L.P.-­‐  esleipendun  enpresek  era   irregularrean,   legez   kontra  eginez,   egitasmoa   lortu   zutela.  ARCAIN  ere,   EAJ   eta   EBaren   konfidantzazko   empresa   dena,   irregulartasun   horretan   nahasia  dagoenetako  bat  da.  

Aipatutako  gertakariak  holan  izanda,  Bilduren  ustez  faktura  hauen  ordainketa  egitea  oso  larria  da,  eta  Udalaren  interesen  kontra  egiten  du.  Hori  dela  eta,  zera  adierazi  nahi  dugu:  

• Eginiko   ordainketa   EAJ-­‐EBaren   arteko   erabaki   politikoa   bezterik   ez   da.   Egindako  txosten   juridikoa,  Eneko  Arruebarrenak  kontratatutako  abokatuak  egina,  alde  bateko  txostena  da,  eta  txosten  horretan  bertan  jasotako  ondorioak,  aurretiaz  egindakoak  eta  fakturak   ordaintzeko   erabaki   politikoari   men   eginiko   ondorioak   dira.   Gogora   ekarri  nahi   dugu   abokatu   hori   berak   jada   egin   zuela   alde   bateko   txosten   bat   Lehiaren  Defentsarako   Euskal   Zerbitzuak   irekitako   espedientearen   gainean   aipurik   egiten   ez  zuena.    

 • PSE   eta   PPren   konplizitateak   eskandaluaren   egikaratzea   onartzen   du.   PSEko  

zinegotzietako   baten   egon   ez   izanak   oposizioko   gehiengoa   ez   izatea   erraztu   zuen  falturen  ordainketaren   geldiketa   EZ   lortzeko.  Gainera,   hain   larria  den  gertaera  baten  aurrean,  eta   jarrera  ulertezina  baten  oinarrituta,  PSE  eta  PPk   fakturen  ordainketaren  kontrakoak   zirela   agertu   zuten   baina,   bide   batez,   fakturen   ordainketa   onartu   zuten  abstentzioa   bozka   emanda.   Bildu   alderdi   bakarra   izan   zen  ordainketaren   kontra   egin  zuena.   ¿PSE   eta   PP   alderdiek   benetako   oposizioa   egitea   holan   dala   uste   dute?.  Legegintzaldiaren   hasieratik   errepikatzen   den   bezala,   ostera   PSEk   Udal   gobernuaren  kidearen   rola   bereganatu   du,   eta   susmopean   dauden   enpresei   milioi   askoko  ordainketa  baimentzen  du.    

Page 2: 20120417-leioa-pinosolo-bildu

 

Email:  [email protected]  /  [email protected]  Tlf:944008038  /  647769285  www.bildu.info/leioa  

 

• Hitz   emandakoa   ez   duelako   bete,   proiektuaren   kautelazko   geldiarazpena   ez   zen  bozka  eman.  Alkateak,  aurreko  kontseiluan  hitzartutakoa  ez   zuen  bete  eta,  hori  dela  eta,   gaiordenean   ez   zen   sartu   Lehiaren   Defentsarako   Euskal   Zerbitzuaren   aurrean  proiektua  kautelan  geldiarazteko  eskaria.      

• Kontratuaren   baliorik   gabe   uztea   konponbide   bakarra.   Bildu   Leioak   argi   du   oso  zentzugabekeria  honen  baliozko  konponbide  bakarra  kontratuaren  baliorik  gabe  uztea  dela.   Holan   izanda,   Udalak   4.000.000   euro   aurreztuko   luke,   hau   da,   suntsiarazpena  sortuz  gero  ordaindu  beharrekoa.  Eta,  holan  izanda  ere,  baliorik  gabe  kontratua  uzten,  Leioako  Udalak  ere  ez   luke  ordaindu  beharko  hasierako  proiektuak  balio  duena,  hain  zuzen,  etorkizunean  Leioako  Udalarena  hipoteka  litzatekeena.  

 • Enpresa   iruzurgileak   ikerturik   gabe   jarraitzen   dute.   Udal   Gobernuak   esleipen  

anizkunen  gaineko  barruko  ikerketa  egiteko  Bilduk  egindako  eskaerari  ez  entzun  egiten  dio.    

• Mari   Carmen   Urbieta   Andereak,   Hirigintzako   zinegotzia   dena,   Bilduk   eginiko  informazioa   jasotzeko   eskaerari   gaurkoan   erantzunik   ez   dio   eman.  Orain   dela   aste  batzuk   Bildu   Udal   Taldeak   ikertutako   enpresei   egindako   esleipenen   gaineko  informazioa  eskatu  zuen.  Gaurkoan,  horren  gainean  erantzunik  ez  dugu  jaso.  

 • Alkateak   ARCAIN   enpresarekiko   kontratua,   Torresoloko   igerilekuen   egitasmoaren  

barrukoa,   suntsiarazpenari   buruzko   informazioa   ezkutatu   egin   du.   583/12  Dekretuaren   bidez   Alkateak   kontratu   horren   suntsiarazpena   egin   zuen.   Kontratu  horren   helburua   Torresoloko   igerilekuen   jolas-­‐kiroletako   gunearen   erredakzioa  egitekoa   zen.   Zinegotzi   batzuei   informazioa  ezkutatzeko  dinamika  berdinari   jarraituz,  Hirigintzako  batzordean  aipatutako  azken  berri  horri  buruz  tutik  ez.    

• Ikertzeko   batzordea   premiazkoa   da,   ezinbestekoa   da.   Berriro   ere,   gertaera   eta  erantzukizun  guztiak  argituko  dituen  ikertzeko  batzordea  eskatu  nahi  dugu,  oso  larriak  diren  gertakari  hauek  direla  eta,  premiazkotzat  eta  geroraezinentzat  jotzen  baitugu.    

 Arkaitz  Fullaondo  Elixabete  Moral  

 Bildu  Leioa  Udal  Taldeko  Zinegotziak