Gipuzkoako
Lurralde Behategia
Ehun Produktiboa II GAINBEHERA ARRISKUA DUTEN
SEKTORE INDUSTRIALAK
2015
Txosten laburra
www.gipuzkoakodatuak.net
Babeslea: Lanaren egilea::
Aurkibidea
2
1. Aurretikoak 1. Sarrera 2. Testuinguru orokorra
2. Gipuzkoako sektore industrialen presentziari buruzko oinarrizko datuak
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak 1. Karbono-ihesaren arriskurik handieneko industria-azpisektoreen presentzia 2. Energia kontsumo intentsiboagatik arrisku handieneko industria-azpisektoreen
presentzia 3. Etorkizuneko auzia
3
Gurean enpresek berrikuntzan egiten duten ahalegina maiz aipatzen da, baina berrikuntza borondate eta inbertsio auzi bat da. Hainbat sektoretan, ordea, etorkizuna ez dago norberaren borondatearen esku. Lehengaien prezioak edo administrazioaren araudiek nabarmen zaildu dezakete bere iraupena. Lehenago ere ikusiak gara horrelakoak eta 80eko hamarkadaz geroztik ezagutu dugun industriaren birmoldaketak horren adibide ugari utzi digu. Une honetan inguruko baldintzak medio badira ataka zaila biziko duten hainbat sektore. Ikus dezagun zein diren eta zein presentzia duten Gipuzkoan. Arreta jarriko dugu karbono-ihes arriskua dutenengan eta energia kontsumo intentsiboa dutenengan. Unibertso horrek herrialdean eskualdeka duen presentzia ezagutu ondoren etorkizunean hauen ixteak enpleguan izan dezakeen eraginaren mapa ikusiko dugu.
1. Aurretikoak 1. Sarrera
1. Aurretikoak
4
2. Gipuzkoan, zerbitzuak nagusi
Gipuzkoak 27.402 establezimendu (2013) ditu erregistratuta Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendan. Kopuru honetan ez dira “Pertsona fisikoa” izaera juridikoa duten unitateak barnebildu. (Txostenean datuok erabili dira)
Gehienak:
• Donostia eta Irun aldean
• Zerbitzuen sektorean
Lehen sektorea % 0,8
Industria % 12,9
Eraikuntza % 12,0
Zerbitzuak % 74,9
2. Gipuzkoako sektore industrialen presentziari buruzko oinarrizko datuak
5
Txosten honetan, ordea, industria eta industriari loturiko zerbitzuak aztertuko ditugu, ekonomiaren trakzio nagusia eragiten duen ehuna delako eta bere gainbeherak ekonomian izan dezakeen eraginagatik. Oraindik kopuru handia bada ere, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan industriak pisua galdu du herrialdeko ekonomian:
Industriari loturiko enpresa zerbitzuek sortu dute
herrialdeko BPGaren beste %6,8
Industriak sortu du BPGaren %28,3
(a) Aurreratutako datua. Iturria: Eustat
60
70
80
90
100
110
120
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013(a)
Barne Produktu Gordinaren bilakaera jarduera-adar nagusietan (2007=100). Gipuzkoa, 2007/2013.
OROTARA
Lehen sektorea
Industria
Eraikuntza
Zerbitzuak
6
Industriaren azpi-adarrak aztertuz gero, nabarmena da Gipuzkoan historikoki pisu handia izan duten azpi-adar desberdinak gainbeheran daudela abagune ekonomiko berrian. Herrialdeko azpi-adar garrantzitsuena izaten jarraitu arren, metalurgia eta produktu metalikoak ekoizten duen ehun produktiboa da horren adibide garbia, baina ez bakarra. Metalurgia, kautxu eta plastikoa edota zurgintza, papera eta arte grafikoetako industriek pisu handia dute Gipuzkoan eta gainbeheran daude egun. 2007 urteaz geroztik hazi diren industriako azpi-adarrak ez dira asko. Horien artean nabarmentzekoa da makineria eta tresneria ekoiztera bideratutakoa, Gipuzkoako egitura produktiboan presentzia handia baitu.
Iturria: EUSTAT.
(a) Aurreratutako datua.
50
60
70
80
90
100
110
120
130
140
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 (a)
BPGaren bilakaera industriako pisu handieneko azpi-adarretan (2007=100). Gipuzkoa, 2007/2013.
Metalurgia eta produktu metalikoak
Makineria eta tresneria
Energia elektrikoa, gasa eta lurrun
Garraio materiala
Kautxu eta plastikoa, beste ez-metalezkoak
Zurgintza, papera eta arte grafikoak
Elikadura ind., edariak, tabakoa
Tresna elektrikoak
Gainontzeko azpi-adarrak
INDUSTRIA OROTARA
2. Gipuzkoako sektore industrialen presentziari buruzko oinarrizko datuak
7
Lehengai eta energiaren ustiaketa
intentsiboan oinarriturikoazpi
-adarrak krisialdian gainbehera
handiena izan dute
Oharra: 2013 urtea aurreratutako datua. Iturria: EUSTAT.
Hurrengo taulak ematen digu industria barruan krisialdi testuinguruan aipatutako eraldaketaren argazki xeheagoa. Lehengai eta energiaren ustiaketa intentsiboan oinarritzen diren adarrak dira gainbehera handienekoak.
2. Gipuzkoako sektore industrialen presentziari buruzko oinarrizko datuak
8 Iturria: EUSTAT.
2. Gipuzkoako sektore industrialen presentziari buruzko oinarrizko datuak
Industria ehunaren kokapena egun, lurralde eta azpi-adarren arabera:
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
9
Industriak lurraldean uzten dituen emaitzez gain, azkenaldian industriaren gainbeheraz egin diren zenbait azterketek ere, iragarpen negatiboak egiten dizkiete industriaren azpisektore batzuei. Hauetako batzuk dira gas isurketen inguruko Europako politikek zehazten dituzten azpisektoreak (Ikus legedia). EVEk gainera, zera gehitzen du: Karbono-ihesaren arriskurik handieneko industria-azpisektoreen indar handia euskal ekonomian. EAEn energia gehien kontsumitzen duten enpresetako asko karbono-ihesaren arriskurik handienekotzat hartutako azpisektoreetakoak dira (paperaren eta kartoiaren fabrikazioa, petrolioaren fintzea, eta beiraren, makineriaren, altzairuzko hodien, ongarrien, pneumatikoen eta abarren fabrikazioa). Horrek esan nahi du enpresa horiek joera handiagoa dutela ekoizpena deslokalizatzeko eta emisioen arloan murrizketarik ez duten beste herrialde batzuetara eramateko. Guztira, Euskadiko 70 instalazio daude Europako emisio-eskubideen merkatuari lotuak, eta merkatu horren bilakaerarako markatutako bidetik ibiltzeko, enpresek egokitu egin beharko dute, eta gero eta neurri handiagoan konprometitu beharko dute emisioak murrizteko helburuekin. Ikus txostena
1. Karbono-ihesaren arriskurik handieneko industria-azpisektoreen presentzia
10
1. Karbono-ihesaren arriskurik handieneko industria-azpisektoreen presentzia
Hauek dira karbono-ihesagatik gainbehera arriskurik handieneko industria-azpisektoreen zerrenda:
Altzairuaren lehen eraldaketako beste produktu batzuen fabrikazioa Beiraren eta beira produktuen fabrikazioa Beste inon sailkatu gabeko produktu urragarriak eta metalikoak ez diren produktu mineralen fabrikazioa Burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko oinarrizko produktuen fabrikazioa Eraikuntzarako zeramika produktuen fabrikazioa Hondakinen tratamendua eta deuseztapena Hormigoi, zementu eta igeltsu elementuen fabrikazioa Kokea lortzeko fabrikak Makinen eta industriako ekipoen instalazioa Metal preziatuen eta burdinazkoak ez diren beste metal batzuen ekoizpena Metalezko beste produktu batzuen fabrikazioa
Oinarrizko produktu kimikoen, konposatu nitrogenatuen, ongarrien, plastikoen eta kautxu sintetikoaren fabrikazioa funtsezko moduetan Paper-pastaren, paperaren eta kartoiaren fabrikazioa Petrolioa fintzea Produktu metalikoen, makineriaren eta ekipoen konponketa Zementuaren, karearen eta igeltsuaren fabrikazioa Zeramika produktu erregogorren fabrikazioa Zeramikazko beste produktu batzuen fabrikazioa
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
11
Eta hau da lurraldean uzten duen argazkia (kolorea ilunagoa da portzentajea igotzen doan heinean):
Oharra: Honekin ez da esaten establezimendu hauek ixteko arriskuan daudenik.
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak 1. Karbono-ihesaren arriskurik handieneko industria-azpisektoreen presentzia
12
2. Energia kontsumo intentsiboagatik arrisku handieneko industria-azpisektoreen presentzia
Energia kontsumo intentsibodun azpisektoreei dagokionean, EVEk arriskudun faktoretzat hartzen ditu:
Energian intentsiboena den industria-sektorearen indar handia ekonomian, beste herrialde batzuekin konparatuta. Industria-sektoreak energia-intentsitatea murrizteko egindako ahaleginak zuzenak izan direla ikusita ere, beste herrialde edo eskualde batzuekin alderatuta sektoreak ekonomian duen indar handia dela-eta (zerbitzu-sektorearen mesederako murriztu bada ere), beharrezkoa da energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna hobetzeko ahaleginak egiten jarraitzea, sektorearen energia-kontsumoaren tasak oso handiak baitira. Hemendik aurrera, emaitzak lortzeko ahaleginak eta kostuak handiagoak izango dira.
Zenbait azterketa medio*, hauek dira energia kontsumorik intentsiboena duten azpisektoreak (Produkzioarekiko gastua) edota hazkunderik handiena izan dutenak azken urteetan:
-Papergintza -Produkzio ez metalikoak -Siderurgia eta Metalurgia
Hazkunde handiena jasan dutenak: -Industria kimikoa
-Erauzteko industriak -Ehungintza
* (Orkestra) edo Españako Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
13 Oharra: Honekin ez da esaten establezimendu hauek ixteko arriskuan daudenik.
Eta hau da lurraldean uzten duen argazkia (kolorea portzentajearen araberakoa da):
2. Energia kontsumo intentsiboagatik arrisku handieneko industria-azpisektoreen presentzia 3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
14
Bai karbono-ihes arriskua dutelako, bai energia kontsumoan intentsiboak direlako, Gipuzkoan, gaur egun 700 establezimendutik gora daude zalantzaz beteriko geroa dutenak. Bai inguruan eragiten duten kalteagatik, bai ekoizpen lehiakorra egiteko dituzten zailtasunengatik. Aurrean ditugun gertaerek enpresa hauen etorkizuna auzitan jartzen dute: 1.- Energiaren eta lehengaien kostuak gora egingo duelako 2.- Hazkunde handiko herrietako produktuak merkeagoak izango direlako 3.- Administrazioek ingurua babesteko hartuko dituzten neurriak, sektore hauen jarduera mugatzeko erabakiak izango direlako.
3. Etorkizunerako auzia
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
15
3. Etorkizunerako auzia
*Kasu honetan Pertsona Fisikoak ez dira kontuan hartu, baina autonomo eta CBak kontuan hartuz gero 1100 unitateri buruz hitz egingo genuke .
Datu hauek, eskualde mailan, eragin nabarmena dute, ez soilik arriskuan dauden establezimenduegatik, gal daitezkeen lanpostuengatik ere.
Hurrengo orrian, arriskua paira dezaketen establezimendu eta langileen argazkia da.
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
17
3. Etorkizunerako auzia
Azpi-sektorekako banaketa eskualdez eskualde:
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
18
3. Etorkizunerako auzia
Bidasoa Behera Debabarrena Debagoiena Donostialdea Goierri Tolosaldea Urola
Kostaldea Total
orokorra
Erauzteko beste industria batzuk 4 3 2 1 3 13
Ehunen industria 11 3 4 30 5 8 17 78
Janzkiak egitea 4 3 2 65 9 6 8 97 Larruaren eta oinetakoen
industria 3 1 1 1 6
Paperaren industria 1 1 19 2 22 4 49
Industria kimikoa 2 7 2 19 2 3 35 Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen
fabrikazioa 4 5 7 25 8 11 9 69 Metalurgia; burdinazko,
altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen
fabrikazioa 4 10 8 6 2 8 38 Produktu metalikoen
fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu 6 26 28 10 4 6 5 85
Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa 19 17 14 77 11 26 53 217
Hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatu; balorizazioa 1 2 2 2 1 1 2 11
Guztira 50 73 70 259 51 86 109 698
Mapako datuak taulara eramanez gero, banaketa eskualdez eskualde:
Aurreko taulako 700 establezimendu horietatik gainera 140k (%20) arrisku faktore biak betetzen dituzte, Karbono ihesarena eta energia kontsumoarena. Eskualdez eskualde aztertu ezkero, hauek dira datuak:
3. Gainbehera arriskua duten sektore industrialak
19
3. Etorkizunerako auzia
Sektorea/Eskualdea Donostialdea Urola Kostaldea Tolosaldea Goierri Debagoiena Debabarrena Bidasoa
Behera Total
orokorra Altzairuaren lehen eraldaketako beste produktu
batzuen fabrikazioa 3 3 2 1 3 2 14 Beiraren eta beira produktuen fabrikazioa 11 1 3 5 1 2 3 26
Beste inon sailkatu gabeko produktu urragarriak eta metalikoak ez diren produktu mineralen fabrikazioa 2 1 1 2 6
Burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko oinarrizko produktuen fabrikazioa 1 4 2 1 8
Eraikuntzarako zeramika produktuen fabrikazioa 1 1 Hormigoi, zementu eta igeltsu elementuen
fabrikazioa 7 12 5 5 7 3 2 41 Metal preziatuen eta burdinazkoak ez diren beste
metal batzuen ekoizpena 2 1 1 4 Oinarrizko produktu kimikoen, konposatu
nitrogenatuen, ongarrien, plastikoen eta kautxu sintetikoaren fabrikazioa funtsezko moduetan
6 1 3 3 13 Paper-pastaren, paperaren eta kartoiaren
fabrikazioa 3 2 9 1 15 Zementuaren, karearen eta igeltsuaren fabrikazioa 1 1 2
Zeramika produktu erregogorren fabrikazioa 1 2 1 2 6 Zeramikazko beste produktu batzuen fabrikazioa 3 1 4
Total orokorra 41 26 25 20 15 8 5 140
Top Related