Hau amona da.
Bere etxean dago josten.
• Negua da. Elurra egin du eta dena txuri-txuri dago.
- Tik, tik!!• Leihoan jo dute.
• Amona leihotik begiratu du eta…
- Ai ene, txoria da! Gaixoa, hotzak dago!
• Amonak leihoa ireki du.
- Sartu etxera maitea. Hemen bero egiten du.
• Amonak janaria jarri dio txoriari.
- Tori, polit hori, goseak zaude.
• Negua pasa da eta udaberria iritsi da.
Orain elurrik ez dago eta eguzkia atera da.
• Amona triste dago bere txoria joan nahi duelako.
• Txoriak, amona triste dagoela ikusi du.
- Lasai, amona, ez egon triste…
• …etorri nirekin kanpora, lagun asko ditut eta.
- Begira zenbat txori dagoen!
Haiekin jolastuko gara.
• Orain amona pozik dago. Txoriak bere lagunak dira eta umeak jolasten dira txoriekin.
Top Related