Download - ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN … eduki...ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA I. TITULUA XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA DEFINIZIOAK I. KAPITULUA XEDEA ETA

Transcript

ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

I. TITULUA

XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA DEFINIZIOAK

I. KAPITULUA XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.— Xedea. Ordenantza honen xedea Gorlizko udalerrian dauden animaliak babestu, eduki eta saltzeko arauak ezartzea da, udalerrian erroldatuta edota erregistratuta dauden edo ez dauden kontuan izan gabe, eta jabeen edo edukitzaileen bizilekua edozein izanda ere. Ingurumen-osasunerako eta pertsonen lasaitasun, osasun eta segurtasunerako egon daitezkeen arriskuak aintzat hartuko dira animalien eta pertsonen arteko bizikidetzan. Horretarako, animaliek jaso beharreko gutxieneko arreta zehaztu da tratu, garbitasun, zaintza, babes eta garraioari dagokienez. Horrez gain, establezimendu berezietan egoteari, horien osasun laguntzari, merkaturatzeari eta salmentari buruzko arauak zehaztu dira. Era berean, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoa arautu da, lizentziaren, edukitzearen baldintza orokorren eta erregistro araubidearen mende jarrita. 2. artikulua.—Baztertuta. Alor batzuk ordenantza honetatik kanpo geratu eta araudi berezia izango dute. Hona hemen alor horiek: a) Ehiza. b) Arrantza. c) Basoko animaliak euren ingurunean zaindu eta babestea. d) Zezen-ikuskizunak. e) Abeltzaintza. Gizentzeko helburuarekin hazitako animalien abelazkuntza da, beste herri administrazio eskudun batzuek kontrolatzen dutenean.

f) Animaliak esperimentaziorako edo bestelako helburu zientifikoetarako erabiltzea. g) Bizkaiko Animalia Basatiak Berreskuratzeko Zentroa, udalerrian bertan dagoena.

II. KAPITULUA DEFINIZIOAK

3. artikulua.—Definizioak. 1. Ordenantza honen ondorioetarako, etxeko animalia izango da bizitzeko pertsona baten laguntza behar duena. 2. Animalia etxekotua izango da, basoan aske jaio arren pertsonen alboan egotera ohitu dena, eta, azkenean, bizitzeko pertsonen laguntza behar duena. 3. Gatibu dauden animalia basatiak izango dira aske jaio arren, gatibu daudenak, etxekotzen irakatsi gabe. 4. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dira basoko animaliak izan eta animalia etxekotu edo laguntzako animalia gisa erabili arren, horren oldarkortasuna kontuan izan gabe, euren espezieak edo arrazak direla-eta pertsonak edo beste animaliak hil edo zauritu ditzaketenak, bai eta bestelako kalteak eragiteko gai direnak ere. Halaber, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izango dira, berebat, arauz zehaztutako animalia etxekotuak edo laguntzako animaliak, eta, bereziki, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren I. eta II. eranskinetan zehaztutako txakurrak eta Dekretu horren 10.1.c) artikuluaren arabera adierazitakoak. 5. Ustiapenerako animaliak dira, gizakien ingurunera egokituta egon arren, gizakiak irabazizko helburuetarako erabiltzeko hazten dituenak, dela animaliak dela horiek sortutako ekoizpenak. 6. Edukitzeko baldintza berezien mende dauden txakurrak dira, horien inguruabar etologikoak direla eta, udal agintaritzak horiek edukitzeko baldintza berezien mende kokatzen dituenak.

II. TITULUA ANIMALIAK EDUKITZEKO ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA

IZAERA OROKORRA DUTEN ARAUAK 4. artikulua.—Betebeharrak. 1. Animaliaren edukitzaileak garbitasun eta osasun baldintza egokiak eskaini behar dizkio, bai eta instalazio egokietan gorde ere. Gainera, janaria eta edaria emango dizkio. Orobat, albaitariarengana eraman beharko du, ariketa fisikoa egiteko aukera eskainiko dio eta animalia espeziearen edo -arrazaren beharrizan fisiologiko eta etologikoen arabera zainduko du. 2. Bereziki, animaliak zaintzeko gutxieneko baldintza hauek ezarri dira: a) Behar besteko ura eta janari orekatua ematea, elikadura eta osasun maila onak izateko. b) Esparru, aireztapen, hezetasun, tenperatura, argi eta babes egokiak izatea horien sufrimendua saihesteko eta bizi-beharrizanak nahiz ongizatea asebetetzeko. c) Tokiak garbituta, desinfektatuta eta intsektuak kenduta izatea, aldizka gorotzak eta txiza kenduz. d) Ibilgailuak ez dira izango ohiko bizilekuak. e) Animaliak ibilgailu partikularretan garraiatzeko behar besteko esparrua egon behar da, aire librearengandik nahiz gorabehera klimatiko gogorrengandik babesteko eta gidariaren arreta, trafiko-segurtasuna eragotzi ez dezan edo ikuspegi etologiko nahiz fisiologikotik baldintza desegokiak sor ez daitezen. f) Aparkatutako ibilgailuen barruan animaliak badaude, ezinezkoa izango da ibilgailu horiek lau ordu baino gehiago aparkatuta egotea, eta, udan, ibilgailuak itzalean kokatu beharko dira, une oro aireztapena errazteko helburuarekin. 3. Animalia baten jabearen edo edukitzailearen ustez animaliak gaixotasun kutsagarria badu, albaitariari horren berri emango zaio. Horrela, albaitariak jarraian hori agintari eskudunari jakinaraziko dio, baldin eta gaixotasuna zoonosia dela uste badu edo hori baiezta badezake.

4. Pertsonei edota beste animaliei kutsa daitekeen gaixotasuna duten animalia guztiak, albaitariak diagnostikatuta, bere iritziz, horiek hil egin behar badira, eutanasia sistemaren bidez egingo da, jabeak hala baimenduta. 5. artikulua.—Animalien identifikazioa. 1. Txakurren eta ohiko bizilekutik kanpo ibiltzen diren katuen jabeek edo edukitzaileek horiek identifikatu eta Gorlizko Udalean hilabeteko epean erregistratu behar dituzte, jaiotzatik edo hori eskuratu dutenetik zenbatuta, baldin eta udalerrian modu iraunkorrean edo hiru hilabete baino gehiago badaude. Betebehar horrek beste laguntzako animaliak ere barnean hartuko ditu. 2. Identifikazioa egiteko, txakurrei edo katuei euren lepoaren ezkerraldean mikrotxipa edo osagai mikroelektronikoa ezarriko zaie. Hori foru edo udal albaitari ofizialak edo animalia txikietarako gaitutako albaitari pribatuak gauzatuko du. Mikrotxipa jartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan animalia identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautzen duen Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak 1993ko maiatzaren 5ean emandako Aginduan eta ezar daitezkeen bestelako arauetan xedatutakoa beteko da. Animalia identifikatzeko unean, albaitari ofizialak edo gaituak Kartilla Ofiziala eta berori identifikatu nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan Animalia Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (aurrerantzean AIEO) inskribatzeko eskabidea beteko ditu, azken hori 1993ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez sortu dena. Interesdunek agiri hori albaitari ofizialen edo gaituen bulegoetan jaso ahal izango dute. Horietako ale bat albaitari jardulearen esku geratuko da, eta beste biak animaliaren jabeak jasoko ditu. Horrela, jabeak ale bat Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailari igorri beharko dio, NANaren fotokopiarekin batera, datuak AIEOn inskribatu ahal izateko. 3. Erroldan identifikatu ez bada, edo ezarritako epean egin ez bada, arau-haustea gertatuko da Animaliak Babesteari buruzko Legearen 27.1.a artikuluan xedatutakoari helduta.

4. Animaliaren jabeak AIEOri erregistroan jasotako datuetatik edozeini buruz egindako aldaketa jakinarazi beharko dio, horien artean: a) Titularrari edota animaliari buruzko datuen aldaketa. b) Titulartasun aldaketak. c) Animaliaren baja, hil delako edo behin betiko EAEtik kanpora lekualdatu delako. d) Desagerpena, galdu izana edo lapurtu dutela. Jakinarazpena 10 eguneko epean egin beharko da, galdu denean edo lapurtu dutenean izan ezik. Azken kasu hauetan, hain zuzen, 5 eguneko epean jakinarazi beharko da, galdu edo salaketa egiten denetik zenbatuta, salaketaren kopia aurkeztuta. Aldaketaren edo gorabeheraren eskabidea, NANaren kopia erantsita, interesdunek udalean edo Foru Aldundian edo albaitari gaituen bulegoetan eskuragarri izango duten agiria beteta egingo da. Bada, a), c) eta d) puntuetan ezarritako kasuetan, interesdunak kasuan kasuko alea AIEOri igorriko dio. Bestalde, b) atalean ezarritako kasuetan, hots, salmentaren, dohaintzaren edo indarreko legerian ezarritako moduetatik edozeinen ondorioz eskualdaketa gertatzen denean, orduan alderdi jarduleek aldaketa egiteko eskabidea bete beharko dute, zenbatuta eta laukoiztuta. Kartilla Ofizialean idatzoharra eta ikusonespena Udal Osasuneko Zerbitzuak edo Aldundiak egingo du, bertan erabilitako agiriaren zenbakia zehaztuta. Agiri bat alderdi jardulearen esku geratuko da, beste bat igorlearen esku eta beste bi ale jabe berriaren esku. Azken horrek ale bat hilabeteko epean AIEOri igorri beharko dio, eskualdaketa-datatik zenbatuta. Edozein salmenta edo lagapen eginez gero, jabe berriari animaliak behar bezala identifikatuta, erroldatuta eta Kartilla Ofiziala gaurkotuta emango zaizkio. Artikulu honetan jaso diren errolda identifikazioko aldaketak Erregistroari jakinarazi ez bazaizkio, arau-haustea gertatuko da Animaliak Babesteari buruzko Legearen 27.1 a) artikulua aintzat hartuta.

6. artikulua.—Edukitzearen baldintzak. 1. Animaliak sortutako kalteen, galeren eta eragozpenen gaineko erantzukizuna haren edukitzaileak izango du, Kode Zibilaren 1.905. artikuluan xedatutakoaren arabera. 2. Animaliaren edukitzaileak gorotzak bide eta esparru publikoetan geratzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu. Atal honetan ezarritakoa betetzen ez bada arau-hauste arina egingo da, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4c) artikuluan ezarritakoari helduta, hori guztia lege horrek baimendutako neurri osagarriak aplikatzeari kalterik egin gabe. 3. Erroldatuta edota erregistratuta dagoen animaliaren edukitzaileak edo horrek baimendutako pertsonak, animalia galtzen denean, haren galera salatu beharko du. 7. artikulua.—Edukitzearen mugak. 1. Orokorrean, etxebizitza partikularretan etxeko animaliak eta animalia etxekotuak eduki daitezke. 2. Udal agintari eskudunak animalien edukitzea edota gehieneko animalia kopurua mugatu ahal izango du, ostatua, instalazioen egokitzapena eta higiene eta osasun baldintzak kontuan hartuta. Beti zainduko du herritarrek edo oro har beste pertsona batzuek, animaliak berak edo beste animalia batzuek arriskurik ez izatea edo arazorik ez sortzea. Udal agintariak interesdunari eskatu ahal izango dio animaliak edukitzeari buruzko inguruabarrekin zerikusia duen informazioa eta agiriak emateko edo animalia bere esku jartzeko. Halakorik betetzen ez badu arau-hauste larria egingo du, ordenantza honen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera. 3. Animaliak etxebizitzan edo lokalean eduki ezin direla erabakitzen bada, jabeek etxetik edo lokaletik kanpo atera beharko dituzte; baina agindu hau borondatez bete ezean, Udal Zerbitzuek betearaziko dute. Halakoetan, gainera, agindutakoa ez betetzeagatik bidezkoa den erantzukizuna eska dakieke.

8. artikulua.—Abandonatutako animaliak. Abandonatutako animalia da jatorriaren eta jabearen identifikaziorik ez duena eta bakarrik dabilena. Abandonatutako animalia izango da, halaber, identifikazioa izan arren jabeak edo baimendutako pertsonak horren galera salatu ez duena. 9. artikulua.—Abandonatutako animaliekin bete beharreko prozedura. 1. Gorlizko Udaleko udal zerbitzuek batuko dituzte abandonatutako animaliak. Animaliak harrapatu eta garraiatzeko erabiltzen diren bitartekoek garbitasun eta osasun baldintzak bermatu behar dituzte; eta animaliei ez zaie behar ez den sufrimendurik eragingo. 2. Aurreko puntuan aipatu diren animaliak legez ezarritako denboran zehar egongo dira Animalien Harrerarako Zentroan. Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea izango da zerbitzu hori izapidetzeko administrazio eskuduna. Jabeak animalia berreskuratu nahi izanez gero, izaera hori egiaztatzeaz gain animaliaren mantentze eta egonaldi gastuak ordaindu beharko ditu. Animaliaren osasun, arrisku edo sufrimendu inguruabarren arabera komenigarria denean, aipatutako zerbitzuko albaitariaren irizpideari jarraiki, epea beharrezkoa den neurrian murriztuko da. 3. Epe hori igaro bada eta identifikatu gabeko animalia erreklamatu ez bada, hurrengo neurriak hartuko dira: animalia hartuko da; eskatzen duenari lagako zaio, betiere animaliaren osasunaren gaineko administrazio egoera erregularizatzen badu, ordenantza honen I. eranskinean ezarritako moduan; eta, azken buruan, eutanasia sistema aplikatuko da. Edozein unetan, laguntzako animalien zaintza pertsona fisikoengan edo juridikoengan aldi baterako eskuordetu ahal izango da. 4. Animaliak identifikazioa badu, jabeari animalia jaso edota harrapatu dela modu sinesgarrian jakinaraziko zaio. Hori dela bide, jabeak zazpi eguneko epea izango du animalia berreskuratzeko, baina bilketarako zentroan egindako egonaldi-gastuak ordaindu beharko ditu. Epea igaro

bada eta jabeak animalia berreskuratu ez badu, animalia aurreko atalean aipatutako egoeran egongo da. 5. Animaliak euren kontzientzia berehala galdu eta sufrimendurik eragingo ez dien prozeduren bidez hilko dira, kontrolpean eta albaitariaren erantzukizunpean. 10. artikulua.—Kaleko animaliak. 1. Animaliek pertsonei eta ondasunei sor diezazkiekeen eragozpenak edota arriskuak saihesteko helburuarekin, herritarrek udaleko osasun zerbitzuei kaleko animalien edo abandonatutako animalien berri emango diete. 2. Debekatuta dago bide publikoan eta orubeetan hegaztiei, txakurrei, katuei eta gainerako kaleko animaliei janaria ematea, hori berariaz baimendu denean izan ezik. Atal hau betetzen ez bada arau-hauste arina egingo da, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluan ezarritakoari helduta. Hala ere, lege horrek baimendutako neurri osagarriak ere aplikatu ahal izango dira. 3. Hiriko animalia asko badaude eta horiek kontrolik gabe badaude, udal agintariek animalien kopurua kontrolatzeko beharrezko ekintza guztiak burutuko dituzte. 11. artikulua.—Eraso baten aurrean bete beharreko prozedura. 1. Animaliak egindako erasoaren salaketa edo horren berri jaso duen udal zerbitzuak salatzaileari edo egitateen berri-emaileari eskatuko dio erasoa egin duen animaliaren jabea edota edukitzailea identifikatzen lagun dezakeen edozein datu ematea. Animalia erroldatuta dagoen edo, halakorik ezean, jabea bizi den udalerrian administrazio espedientearen izapideak egiteko ardura duen agintariari emango zaizkio berehala datu horiek. Gorlizko Udalari agiri guztiak helaraziko zaizkio.

2. Erasoan hozkaden ondoriozko lesioak egin badira, izapideak egin behar dituen agintari eskudunak Osasun Saileko Zaintza Epidemiologiko Unitateari eta foru aldundietako Animaliaren Osasun Zerbitzuei horren berri emango diote, gero espedientea ireki dezaten. Lesioak eragin dituen animaliaren jabeak edota edukitzaileak, 24 orduko epean, berak aukeratutako albaitari ofizialaren edo gaituaren behaketa prozesuaren mende jarriko du animalia. Prozesua hamalau egunekoa izango da, txakurren kasuan; baina animaliaren arabera edo unean uneko inguruabar epizootiologikoek hori egitea komenigarritzat jotzen dutenean, beste epe bat ezarri ahal izango da, betiere aurretiazko arrazoiak azaltzen dituen txosten teknikoa aurkeztuta. Hozkada egin denetik 24 ordu igaro ondoren hori borondatez bete ez bada, udal agintari eskudunak egiteko eskatuko dio; are gehiago, animalien harrerarako zentroan sartu edota isolatzea agindu ahal izango du (II. eranskina). Agindu hori ez betetzeak arau-hauste larria ekarriko du Euskadiko Osasun Antolamenduari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 36.2.b.1 artikuluarekin bat etorriz. Dena den, agindua beteko dela bermatzeko beharrezkoak diren kautelazko neurriak ezarri ahal izango dira. Edozein kasutan ere, egindako txostenaren edo ziurtagiriaren zenbatekoa (halakorik badago) animaliaren jabeak edota edukitzaileak ordaindu beharko du. Animaliak jabe edo edukitzaile ezagunik ez badu, egitateen gaineko eskumena duen Udal Zerbitzuak hori jaso eta behaketa prozesuaren mende jartzeko erantzukizuna izango du. Behaketa hori Gorlizko Udalari jakinarazi beharko zaio gertaerak izan direnetik 72 orduko epean, udala delako espedientearen izapideak egiteko eskuduna. Albaitariak behaketa egin beharko du zoonosi arriskuak baztertu edo antzemateko eta animaliaren arrisku maila ebaluatzeko; gero, kasuan kasuko emaitzaren ziurtagiria/txostena egingo du, III. eranskinean jasotako eredua betez. Jabeak edota edukitzaileak, behaketa bukatu ondoren, 48 orduko epean albaitariaren ziurtagiria/txostena bidaliko dio espedientearen izapideak egin behar dituen agintari eskudunari (lehenengo paragrafoan aipatutakoari), espediente horri eransteko. Azken honek, era berean, albaitariaren ziurtagiriaren/txostenaren kopia bidaliko dio Foru Aldundiaren Abeltzaintza Zerbitzuari eta Osasun Saileko Zaintza Epidemiologiko Unitateari. Behaketa prozesuaren ondorioz osasun arriskuren bat dagoela ikusten bada, udal agintariak txakurra zentroan geratzea edo zentroan sartu edota isolatzea agindu ahal izango du.

3. Erasoan hozkaden ondoriozko lesiorik sortu ez bada, txakurraren jabeak edo edukitzaileak berak aukeratutako albaitari ofizialaren edo gaituaren behaketaren mende jarri beharko du, horrek beharrezkotzat jotzen duen epean, animaliak zein arrisku maila duen ebaluatzeko. Gainera, ziurtagiri egokia egingo du eta jabeak espedientearen izapideak egin behar dituen agintari eskudunari igorriko dio. 12. artikulua.—Debekuak. 1. Berariaz debekatu da: a) Animaliei tratu txarrak ematea edo arrazoirik gabe animaliei sufrimendua, kalteak eta larritasuna eragitea. b) Abandonatzea. c) Era berean, debekatuta dago ordenantza honetan jasotako animalia espezieetatik edozeinen gorpua bide publikoan uztea. Halakorik gertatzen bada, kasuan kasuko Udal Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, egoera hori konpontzeko beharrezkoa dena bete dezan. d) Bizitzeko behar duten janaria ez ematea edota garbitasunaren eta osasunaren ikuspuntutik desegokiak diren establezimenduetan edukitzea. e) Gorputz-adarren bat moztea. Baina salbuespen izango dira funtzioak betetzeko edo arrazaren ezaugarriei eusteko beharrezkoak izanik albaitariak egiten dituenak. f) Drogak edo botikak ematea edo kalte fisikoak nahiz psikikoak ekarriko dizkien edozein manipulazio artifizial egitea, lehiaketa batean emaitzak hobetzeko asmoz egin denean izan arren. g) Animaliaren berezko jokaeraren aurka edo tratu iraingarria ekarriko duen moduan aritzera behartzea. h) Animalien borrokak. i) Animaliak bide publikoan hiltzea, ezinbestekoa denean eta horretarako premia gorria dagoenean izan ezik. j) 14 urtetik beherakoei eta pertsona ezgaiei animaliak saltzea, dohaintzan ematea edo lagatzea, guraso ahala duten pertsonak edo tutoreak horretarako baimenik eman gabe. k) Animaliak kalean edo bide publikoan saltzea nahiz lagatzea, baimendutako azoka edo merkatuetan izan ezik. l) Animaliak laborategietarako edo kliniketarako saltzea administrazioaren kontrolik gabe.

ll) Animaliak publizitaterako erakargarri, sari edo ordainsari gisa ematea, diruzko eskualdaketen ondoriozko negozio juridikoak direnean izan ezik. m) Babestutako espezietako animaliak saltzea, bai eta horiek hartu edo erakustea ere, horien legeria zehatza kontuan izanda. 2. Halaber, berariaz debekatu da: a) Animaliak janaria egin, saldu, biltegiratu, garraiatu eta maneiatzera zuzendutako lokaletan edo ibilgailuetan sartu eta egotea, osasun agintariak horretarako baimena ematen duenean izan ezik. b) Animaliak sartu eta egotea jendaurreko ikuskizunak eskaintzen diren lokaletan, barrutietan eta esparruetan; igerileku publikoetan, osasun etxeetan eta antzekoetan; eta hezkuntza, kultura edo aisia establezimenduetan. Baldin eta horien arau berezietan debeku hori jaso bada. c) Jendearentzako irekita dauden gainerako establezimenduetako titularrek animalien sarrera eta egonaldia debekatu ahal izango dute, sarreran debeku hori argi eta garbi erakutsita. d) Animaliak toki pribatuetan sartu eta egotea, hala nola: kultura sozietateetan, aisia-tokietan eta auzo-erkidegoen erabilera erkiderako tokietan. Horietan guztietan sartu eta egoteko, erakunde horiek arautzen dituzten arauak bete beharko dira; hala ere, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 4. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa bete daiteke. e) Animaliak balkoietan, garajeetan, pabilioietan, sotoetan, teilatu lauetan, lorategietan edo bestelako lokal edo hiri lurrean ohikotasunez edukitzea edo eskortatzea, auzokoei edo oinezkoei eragozpen objektiboak eragiten dizkietenean. f) Animalia eskortatuak edo erdieskortatuak parkeetan eta lorategi publikoetan eta hiri gisa kalifikatutako lurretan ohikotasunez egotea. g) Laguntzako animaliak igotzeko tresnetan igo edo jaisteko beti egingo da beste pertsona batzuk hori erabiltzen ez dutenean, baldin eta horiek horrela egiteko eskatzen badute. h) Debekatuta dago edozein animalia espezie kanpoko esparru jendetsuetan edo jendearentzako irekita dauden lokaletan aske uztea. Are gehiago, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak, basatiak edota kaltegarritzat edo basatitzat jotakoak ezin dira egon horientzat zuzendutako baldintzetatik, barrutietatik, eremuetatik edo parke zoologikoetatik kanpo. i) Debekatuta dago txakurrak bakarrik uztea etxean ondoz ondoko hiru egun baino denbora luzeagoan. j) Txakurrak ezin dira lotuta eduki ondoz ondoko 8 ordu baino gehiago.

13. artikulua.—Salbuespenak. 1. Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, itsu-txakurrekin doazen ikusmen-urrituak eta etxeko txakurrekin doazen urritu fisikoak/entzumen-urrituak toki, ostatu, establezimendu, lokal eta garraio publikoetan sartu ahal izango dira. Establezimendu horien artean daude ospitale publiko eta pribatuak, eta osasun laguntzarako zentroak. 2. Ikusmen-urrituak eta gainerako urritu fisikoak/entzumen-urrituak, eskatzen zaienean, txakurra itsu-txakurra edo etxeko txakurra dela frogatu beharko du eta ezarritako osasun baldintzak beteko ditu. 3. Mota horretako txakurrak gaixorik, oldarkor edo zikin daudenean edo, orokorrean, pertsonentzat arriskutsuak direnean ezin izango dira aurreko artikuluan aipatutako tokietan sartu. 14. artikulua.—Laguntzako animalien erkidego arteko lekualdaketak. Jabeek edo edukitzaileek euren txakurrak, katuak eta hudoak erkidego batetik bestera lekualdatu nahi badituzte, toki batetik bestera eramateko ibilbide osoan Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 2004ko irailaren 27ko aginduan edo hori ordezten duen araudian ezarritako pasaportea eraman beharko dute. Pasaportea albaitari ofizialak edo gaituak emango du.

II. KAPITULUA TXAKURREI BURUZKO XEDAPEN ZEHATZAK

15. artikulua.—Araubide orokorra. Txakurren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan Txakurrak Edukitzeari buruzko uztailaren 1eko 101/2004 Dekretuan, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Edukitzeko Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatu duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan, aplikatu beharreko gainerako arauetan eta aurreko tituluetan jasotakoa, bereziki, identifikazioari eta erregistroari buruzkoa, aplikatuko da.

III. KAPITULUA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEI BURUZKO XEDAPEN ZEHATZAK 16. artikulua.—Araubide orokorra. Ordenantza honen 3. artikuluan azaldu diren arriskutsuak izan daitezkeen animalien kasuan, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Edukitzeko Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean, hori garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoa aplikatuko da. 17. artikulua.—Lizentzia. 1. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Edukitzeko Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arabera arriskutsuak diren animaliak eduki ahal izateko aldez aurretik administrazioaren lizentzia eskuratu beharko da. Lizentzia hori Gorlizko Udalak (eskatzailearen bizilekua dagoen udalerriak) emango du edo, udalak horren berri izanez gero, animalien merkataritza edo heziketa jarduera gauzatuko den tokiko udalak. Lizentzia eskuratzeko, gutxienez, hurrengo betekizunak bete behar dira: a) Adinduna izatea. b) Kondenarik ez izatea hilketa, lesio edo tortura delituengatik, askatasunaren edo moralaren kontrako delituengatik, sexu askatasunaren eta osasun publikoaren aurkako delituengatik, banda armatuari edo narkotrafikoari lotutako delituengatik. Eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidearen inguruan ebazpen judizialik ez izatea. c) Arau-hauste larrien edo oso larrien ondoriozko zigorrik ez izatea, eta horien ondorioz Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Edukitzeko Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. idatz zatian ezarritako zigor gehigarririk ez edukitzea. Hala ere, ez da lizentzia eskuratu edo berritzeko eragozpena izango lizentzia aldi baterako eten izana, baldin eta eskabidea egiteko unean aurretik ezarritako etendura zigorra oso-osorik bete bada. d) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko behar besteko gaitasun fisikoa eta psikologikoa izatea.

e) Erantzukizun zibileko asegurua egin dela egiaztatzea hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteengatik. Aseguruak gutxienez ehun eta hogei mila (120.000) euroko estaldura izan behar du. Txakur arriskutsuen jabeek, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 13.3.e) eta 12. artikuluen arabera, hamar eguneko epean kontratatu beharko dute aurreko idatz zatian aipatutako asegurua, txakurra identifikatzen den egunetik zenbatuta eta kasuan kasuko erregistroan inskribatu baino lehen. Aseguru hori beste aseguru batzuen barnean jaso ahal izango da, baina edozein kasutan ere, horren kontratazioa ziurtagiri baten bidez egiaztatu beharko da, 101/2004 Dekretuaren III. eranskinean aipatutako ereduarekin bat etorriz. Aseguru-konpainiak egingo du ziurtagiria. Izan ere, ziurtagirian berariaz jaso behar dira aseguruak estaltzen duen txakurraren identifikazioa, aseguruak ondorioak izango dituen datak eta epemuga. Txakurraren titularraren erantzukizuna da txakurrak indarreko erantzukizun zibileko asegurua edukitzea bizi osorako. Horretarako, unean-unean egin beharreko berritzeak egingo ditu. f) Atal honetako b) eta c) paragrafoetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko kasuan kasuko erregistroek emandako ziurtagiri negatiboak aurkeztu beharko dira. Gaitasun fisikoa eta psikologikoa arestian aipatutako martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eskuratutako ziurtagirien bidez egiaztatuko da. 2. Administrazioaren lizentzia Tokiko Gobernu Batzarrak eman edo berrituko du, interesdunak hala eskatzen duenean, 50/1999 Legean xedatutakoari helduta, aurreko atalean ezarritako betekizunak bete direla egiaztatu ondoren. 3. Lizentziaren iraupena bost urtekoa izango da, baina epe bereko ondoz ondoko luzapenak egin daitezke. Nolanahi ere, lizentziak bere indarraldia galduko du titularrak aurreko atalean ezarri diren betekizunetatik edozein betetzen ez duenean. Lizentzian jasotako datuak aldatzen badira, titularrak hamabost eguneko epean (aldaketa egiten denetik zenbatuta) eman beharko dio aldaketaren berri Tokiko Gobernu Batzarrari, honek lizentzia berria eman dezan.

4. Bide judizialean edo administrazio bidean erabakitzen bada indarrean dagoen administrazio lizentzian esku hartzea, kautelazko neurria hartzea edo lizentzia hori etetea, ez da lizentzia berririk emango edo lizentzia hori berrituko harik eta horiek guztiak amaitu arte. 5. Artikulu honen 1. paragrafoan agindutako betekizunak bete gabe emandako lizentziak baliogabeak izango dira ondorio guztietarako. Horrenbestez, titularrak ez du izango lizentziarik. 18. artikulua.—Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa. 1. Lizentzia duen titularrak egin behar du Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan inskribatzeko eskaera, lizentzia egokia eskuratu eta hurrengo hamabost eguneko epean. 2. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroari animaliaren salmentaren, eskualdaketaren, dohaintzaren, lapurretaren, heriotzaren edo galeraren berri eman beharko zaio, eta hori kasuan kasuko erregistroko orrian agerraraziko da. 3. Arriskutsuak izan daitekeen animalia bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoen beste udalerri batera lekualdatzen bada, modu iraunkorrean edo hiru hilabete baino denbora luzeagorako, jabeak kasuan kasuko Udal Erregistroetan inskripzio egokiak egin beharko ditu. 4. Animaliaren titularrak artikulu honetan agindutakoa betetzen ez badu, administrazio zigor egokia ezarriko zaio, 50/1999 Legearen 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. 19. artikulua.—Segurtasun neurriak. 1. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeek, hazleek edo edukitzaileek indarreko legerian jasotako herritarren segurtasunari buruzko arauak bete beharko dituzte, animalia horiek gizakiekin modu egokienean elkarbizitzeko eta herritarrei kalterik ez sortzeko. 2. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak toki edo esparru publikoetan badaude, hori gidatu edo kontrolatzen duen pertsonak ordenantza

honen 17. artikuluan zehaztutako administrazio-lizentzia eskura izan behar du, bai eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria ere. 3. Finkan, landa-etxean, txaletean, lurzatian, terrazan, patioan edo mugatutako beste edozein tokitan dauden arriskutsuak izan daitezkeen animaliak lotuta egon beharko dira, azalera, altuera eta itxiera egokia duen esparrua dutenean izan ezik, toki horietara hurbiltzen diren pertsonak edo animaliak babes daitezen. 4. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien hazle, trebatzaile edo salerosleek instalazio eta bitarteko egokiak izan beharko dituzte txakur horiek eduki ahal izateko. 5. Arriskutsuak izan daitekeen animalia ostu edo galtzen bada, titularrak arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroari berrogeita zortzi orduko epean jakinarazi beharko dio, egitate horien berri duenetik zenbatuta. 20. artikulua.—Salbuespenak.

Inguruabarrek komenigarritzat jotzen dutenean, jabeek betekizunak betetzeko salbuespenak ezarri ahal izango dituzte hurrengo kasuetan: a) Animaliak gizarte eginkizunerako erabiltzen dituzten erakunde publiko edo pribatuak. b) Zaintza-txakurrak, defentsa-txakurrak edo azienda maneiatzeko txakurrak erabiltzen dituzten nekazaritzako ustiategiak, bai eta jarduera zinegetikoak ere. Hala ere, ezin dituzte 50/1999 Legean jasotako jarduera ez-zilegiak egin. c) Lan eta kirol probak, horietan parte hartzen duen animalia eredua aukeratu behar bada. Proba horiek agintari eskudunak baimenduta eta gainbegiratuta egon behar dira, eta ez dira horien artean sartuko borroka eta eraso ariketak. Horrela xedatzen da indarreko araudian eta ordenantza honetan.

21. artikulua.—Garraioa. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien garraioa, animaliaren ongizateari buruzko arauketarekin bat etorrita burutu beharko da. Horrela, garraioa edo zamalanak egiten diren bitartean, pertsonen, ondasunen eta beste animalien segurtasuna bermatzen duten arreta-neurriak hartu beharko dira.

III. TITULUA ANIMALIEKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERAK

I. KAPITULUA

GUNE ZOOLOGIKOAK

22. artikulua.—Araubide orokorra.

1. Gune zoologikoak Gune Zoologikoei buruzko apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuan edo hori ordezten duen araudian ezarritakoaren arabera arautuko dira. 2. Era berean, aurretiaz udalaren lizentzia eskuratu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorrean, lizentzia eskuratzeko salbuetsita dauden jardueren zerrenda jasotzen duen 165/99 Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzak betez

II. KAPITULUA ERAKUSKETAK ETA LEHIAKETAK

23. artikulua.—Horiek egiteko betekizunak. Lokal itxietan edo esparru irekietan laguntzako animalien lehiaketak edo erakusketak egiteko gauzatzen diren jarduera iraunkorretan edo aldi baterako jardueretan baldintza zehatz hauek bete beharko dira: a) Udalaren baimen egokia izatea: aldi baterako jardueren kasuan, antolatzaileek alkatetzaren baimen egokia eskuratu beharko dute,

aurretiaz osasun zerbitzuen txostena aurkeztuta. Baina udalaren bide edota espazio irekietan egin nahi direnean okupazio lizentziak eskatu beharko dira. b) Aipatutako baimenarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira: 1. Jardueraren deskripzioa. 2. Eskatzailearen izena, helbidea eta telefonoa. 3. Kokalekua. 4. Jardueren garapen epea. 5. Animalia kopurua eta horien espezieak. 6. Organo eskudunaren baimena gune zoologiko ibiltari moduan erabiltzeko. 7. Kasuan-kasuan jardueran parte hartzen duten animaliei buruz eska daitezkeen agiriak (jatorriaren gida, osasun kartilla, dagokion udal erroldan egindako inskripzioa, animalia identifikatzeko txartela, etab.). 8. Erantzukizun zibileko asegurua, jarduera garatzeko epea zehaztuta. 9. Instalazioen muntaketa egokiari buruz teknikari eskudunak emandako ziurtagiria, elkargo profesional egokiak ikusonetsita. c) Erizaintzako lokal bat jarri beharko da. Zerbitzu hori albaitari baten ardurapean egongo da eta kirurgia txikiko gutxieneko ekipamenduak eta oinarrizko botikina izango ditu. d) Enpresa edo erakunde antolatzaileek, jarduerak egiten diren bitartean, instalazioak edota esparruak garbitzeko zerbitzuak izango dituzte. Horiek zehatz-mehatz garbitu eta desinfektatuko dituzte baimendutako epea amaitu ondoren. e) Ur-hornidura eta saneamendu-hustubidea izango dute jardueraren osagai guztietan, batez ere behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa denean; eta soinu igorpenei eta inmisioei buruzko mugak errespetatutako dituzte. 24. artikulua.—Herri kirolak. Abereak erabili behar dituzten herri kiroletako modalitateetan ere udalaren baimena behar izango da; hauetan, gainera, Eusko Jaurlaritzak arauz ezarritako baldintzak eta betekizunak bete beharko dira. Nolanahi ere, abereen garbitasuna, osasuna eta elikadura zainduko da, baina batez ere honakoak beteko dira:

a) Debekatuta dago animaliei alkohola, drogak edo botikak ematea, edo kalte fisikoak nahiz psikikoak ekar diezazkiekeen edozein manipulazio artifizial erabiltzea, hori lehiaketan parte hartzeko errendimendua areagotzeko izan arren. b) Idi-probetan edo antzekoetan behi espezieko animaliek parte hartzen badute, erakunde antolatzaileak foru organo eskudunari baimen egokia eskatu beharko dio, horrela ezartzen baita EAEn idien kirol probetan parte hartzen duten animalien identifikazio sistemak nahiz osasun baldintzak arautzen dituen 1993ko martxoaren 11ko aginduan.

III. KAPITULUA ANIMALIA TXIKIEN KONTSULTATEGIAK, KLINIKAK ETA OSPITALEAK

25. artikulua.—Araubide orokorra. Albaitaritzako kontsultategien, kliniken eta ospitaleen establezimenduek aplikatu beharreko arloko arauak beteko dituzte eta, era berean, kasuan kasuko udal lizentzia eskatuko dute.

IV. TITULUA IKUSKAPENA ETA KONTROLA

26. artikulua.—Ikuskapena eta kontrola. 1. Ordenantza honetan araututako gaiak tokiko poliziaren agenteek edo agintaritza agentetzat jotako bestelako funtzionarioek ikuskatu eta kontrolatuko dituzte. Horrez gain, akta egin ahal izango dute (interesdunak bere desadostasuna adieraz dezake) eta hori interesdunari aktaren edo salaketa-buletinaren bidez jakinarazi eta organo eskudunari igorriko die, azken horrek beharrezkoak diren neurriak hartu, eta, bidezkoa izanez gero, zigor prozedura has dezan. 2. Arau-hausteen ondorioz delitua edo falta egin bada, zigorra ezarri behar duen administrazio organo eskudunak zigor arloko jurisdikzioari horien berri emango dio, eta zigor prozeduran ez du parte hartuko ebazpen judizial irmoa adierazten ez den bitartean. Gainera, ordura arte preskripzio epea etenda geratuko da.

3. Esku-hartze judiziala gertatu baino lehenagoko administrazio espedienteak instruitu behar dituzten agintariek hartutako kautelazko neurriek indarrean iraungo dute, agintari judizialek berariazko adierazpenik egiten ez duten bitartean.

V. TITULUA ZEHATZEKO ARAUBIDEA

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK 27. artikulua.—Arau-hausteak Lege honen ondorioetarako hausteak hiru motakoak izango dira: arinak, larriak eta oso larriak. 1. Arau hauste arintzat joko dira:

a) Laguntzeko animaliak erroldako identifikaziorik gabe edukitzea, eraman beharrekoa dutenean.

b) Animaliak garraiatzea Urriak 29ko 6/1993 Legearen 6. atalean edo hori garatu dezaten arauetan ezartzen dena bete gabe.

c) Animaliak behar adinako arreta eta zainketa jaso ezin duten lekuetan edukitzea.

d) Animaliei tratu iraingarria ematea edo haien izaerari ez dagozkion jokaerak edo jarrerak edukiaraztea.

2. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a. Animaliak behar beste ez elikatzea edo higiene eta osasunaren ikuspuntutik egokiak ez diren tokietan edukitzea.

b. Antzutzea, mozketak eta hilketan albaitariearen kontrolik gabe edo lege honek ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak alde batera utziz egitea.

c. Txertoak edo derrigorrezko tratamenduak ez ematea. d. Animaliak baimenik gabe saltzea.

e. Lege honetan edo legea garatzeko egin daitezen arauetan lege honen gai diren animaliak aldi batez edukitzeko tokietarako,haztegietarako edo salmenta-tikietarakoezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetzea.

f. Animaliei tratu txarra ematea edo erasotzea, beharrezkoak ez diren oinazeak, kalteak edo mozketak eginez.

g. Animaliei beharrezkoak ez diren oinaze edo kalteak sortarazi diezazkieten sustantziak ematea, zuzenean edo janarien bidez.

h. Kalterik egin dezaketen animaliak zaintzen eta gordetzen behar hainbateko arretarik ez izatea.

i. Animaliek nabariak eta larriak diren gaitzak eta minak izan eta albaitaritza-sorospen egokirik ez ematea.

j. Beharrezko administrazio-baimenik ez duten ikuskizunetan animaliei parte harraraztea.

k. Sendetsitako erabaki bidezko zigorra jaso duten hiru arau-hauste arin eginak izatea, zigor-espedientea hasi aurreko bi urteetan.

3. Honako hauek direa arau-hauste oso larriak:

a. Animaliak erasoen bidez edo sustantzia toxikoak emanez hiltzea. b. Laguntzako edo etxeko animalia bazter uztea. c. Itxurak egin beharrean, krudelkeria, tratu txarra edo oinazea

erakusten dituzten benetako eszenak grabatzea zinemarako edo telebistarako.

d. Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei anestesiak, drogak edo bestelako gaiak ematea animalien otzantasuna, errendimendu fisiko handiagoa edo berezkoa ez duen beste edozein jokabide lortzearren.

e. Zakur-arraza arriskutsuak haztea edo nahastea. f. Janari-pozoituak bide eta leku publikoetan uztea. g. Debekatutako ikuskizunetan animaliei parte harraraztea. h. Sendetsitako erabaki bidez zigorra jaso duten hiru arau-hauste larri

eginak izatea, zigor-espedientea hasi aurreko bi urteetan.

28. artikulua.—

1. Aipatutako arau-hausteei ezarriko zaizkien zigorrak 30,05 eurotik 15.025,30 euro bitarteko isunak izango dira, mailaketa honen arabera:

a) Arau-hauste arinak: 30,05 eurotik 300,51eurora

b) Arau-hauste larriak: 300,52 eurotik 1.502,53 eurora c) Arau-hauste oso larriak: 1.502,54 eurotik 15.025,03 eurora

2. Lege honetan jarritako zigorren zenbatekoak urtero eta berez eta besterik gabe gaurkotuak izango dira jendearentzako salneurrien erakuskariaren arabera, hori aurreko urteko zigorraren zenbatekoari ezarriko zaiola.

29. artikulua.— 1.- Zigor-erabakian, arau-haustearen gai izan diren animalien bahiketa aginduko da, animaliaren gorputz-osotasuna bermatzeko beharrezkoa baldin bada. Bahitutako animaliak horretarako prestatutako tokietan zainduko dira eta, ahal baldin bada, beste jabe bati emango zaizkio; jabe berririk aurkitzen ez bada hil egingo dira, 6/1993 Legean ezarritakoaren arabera. 2.- 27.2 eta 3. atalean adierazten diren arau-hausteak eginez gero, egoitzak, lokalak edo tokiak aldi baterako ixteko agindua eman ahal izango da; bi urterako gehienez ere arau-hauste larrien kasuan, eta lau urterako gehienez ere arau-hauste oso larrienean; animalia gehiago erosteko debekua ere ezarri ahal izango da, gehienez ere lau urtez. 3.- Oso larritzat jotako eta zigortutako arau-haustea hiru urte pasa baino lehen berriro eroriz gero, Urriak 29ko 6/1993 Legearen 19. atalean xedaturiko administrazio-baimena behin betiko galduko da. 30. artikulua.— 1.- Isunaren zenbatekoa neurtzeko eta aurreko ataleko 2. idazatian jasoten diren zigorren iraupena zehazteko, gorabehera hauek hartuko dira kontutan: a) Egindako arau-hausteak gizarte edo osasun mailan izan duen garrantzia eta sortu dituen kalteak. b) Legez kanpoko irabazi-asmoa eta arau-haustea egindakoan lortutako ondasunen zenbatekoa. c) Arau-hausteak behin eta berriro egitea.

Arau-haustea behin eta berriro egin dela esaten da administrazio-bideko sendetsitako erabakiz, lege honetan aurrikusten den zigorren bat aurretik ezarri denean, zigor-espedientea hasi aurreko bost urteetan. d) Arau-haustea arintzeko zein astuntzeko eraginik izan dezakeen beste edozein gora-behera. Horretarako, bereziki kontuan hartuko dira umeen edo adimen-gaitasunik gabekoen aurrean egindako animalien kontrako indarkeria-ekintzak. 2.- Ahal den neurrian eta administrazio-arloaren berezitasunak eskatzen dituen ñabardurekin eta egokitzapenekin, antijuridikotasuna eta erruduntasuna kanpo uzteari buruzko zigor-arauak analogiaz ezarriko dira, eragin berak dituzten arlo horretako beste zenbait gorabehera nabarmeni arreta eskaintzearen kaltetan gabe. 3.- Ekintza berak arau desberdinetan zehaztuta dauden administrazioarekiko arau –hauste bie do gehiago osatzen dituztenak izan daitezenean, kopururik handieneko zigorra jarriko da, espedienteari hasiera eman eta horri buruzko erabakia hartzeko gaitasunduna zigorra jartzeko ahalmenaren jabe den organoa izango dela. 31. Artikulua.— 1.- Lege honetan aurrikusten den zigor-ahalmena erabiltzeko, dagokion administrazio-espedientea hasi eta izapidatu beharko da, atalburu honetan eta administrazioaren zigor-ihardunbidea arautzen duten legezko edo arauzko erabakietan ezartzen denaren arabera. 2.- Udalek izapidatuko dituzte zigor-espedienteak eta, gero, ahalmena duen administrazio-aginteari emango dizkiote erabakiak hartzeko, hala egokitzen bada. 3.- Udal-agintariek zigor-espedienteak izapidatuko ez balituzte, foru-organo aginpidedunek, beren ekimenez nahiz doakionak eskatuta, beren gain hartuko dituzte izapidatze-egitekoak, kasuan kasuko zigorrak ezarriz.

32. artikulua.— 1.- Arau-hausteetarako aurrikusitako zigorrak ezartzea hauei dagokie: a) Alkateei, arau-hausteak arinak direnean, b) Udal-batzari, arau-hausteak larriak direnean. c) Foru-organo aginpidedunari, arau-hausteak oso larriak direnean. 2.- Udalak foru-organoak erabaki behar dituen zigor-espedienteak izapidatuz gero, izapideak egin dituen udalak beretzat hartuko du ezarritako zigorraren diru-kopurua. 33. artikulua.— Lege honetan aurrikusten den zigorren bat ezartzeak ez du salbuesten zigortutakoaren erantzukizun zibila. 34. artikulua.— 1.- Arau-hausteak delitutzat edo hutsegitetzat jo daitezen kasuetan, zigorra ezartzeko administrazio-organo aginpidedunak ekintzen berri emango dio zigor-legemendeari, eta zigor-ihardunbideari jarraitzeari uko egingo dio epaileak sendetsitako erabakia eman arte, indargaltzeko epea etenda geratuko dela ordurarte. 2.- Epailearen zigorrik izanez gero, ez da administrazio-zigorrik ezarriko. 3.- Zigor-legemendeak sendetsitako erabaki bidez erabakitzen badu errua egotzi zaionak zigor-legezko erantzukizunik ez duela, administrazioak zigor-espedientearekin jarraitu ahal izango du, frogatuta dituen ekintzak oinarritzat hartuz. 4.- Epaileak parte hartu baino lehen administrazio espedienteak izapidatzen dituzten agintariek hartutako bermezko neurriak indarrean izango dira epaileak horri buruz ezer esan arte.

35. artikulua.— 1.- Zigor-espedientea hasi ondoren, eta beste arau –hausterik izan ez dadin, espedientea izapidatzen duen administrazio-agintariak honako bermezko neurri hauek hartu ahal izango ditu: a) Animaliaren batek lege honek debekatu duen ekintzaren bat jasan duen susmorik izanez gero, animalia badaezpada bahitzea eta, animalia-biltegi batean sartu ondoren, zaintzea. b) Egoitzak, lokalak edo tokiak badaezpada ixtea. 2.- Aurreko b) idazatiarekin bat etorriz hartu diren bermezko neurriek sendetsitakoerabakia hartu arte iraungo dute; nolanahi ere,ezingo dute iraun lege honetako 29.2 atalak zigorretarako aipatzen duen epearen erdia baino gehiago. 36. artikulua.— Lege honen helburu diren gaietan ezarritako zigorrak bete beharrekoak izango dira erabakiak adminsitrazio-bideari amaiera ezartzen dionean. 37. artikulua.— 1.- Lege honetan aurrikusten diren arau-hausteek lau hilabetera galduko dute indarra arinak direnean, urtebetera larriak direnean eta bi urtera oso larriak direnean. 2.- Zigorrek bost urtera galduko dute indarra 3.005,06 euro edo gehiagokoak direnean, eta urtebetera zenbateko hori baino gutxiagokoak direnean.

II. KAPITULUA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK

38. artikulua.— Abenduak 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren arabera, 1.- Arau-hauste administratibo oso larriak izango dira hurrengoak:

a) Arriskutsua izan daitekeen animalia abandonatzea, edozein espezietakoa eta edozein txakur dela ere. Animalia abandonatutzat hartuko dira bai nahitaezko identifikazioa dutenak eta bai jatorria edo jabeari buruzko inolako identifikaziorik ez dutenak, betiere inor barik badabiltza. b) Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edo animaliak baimen gabe edukitzea. c) Arriskutsua izan daitekeen txakurra edo animalia edozein titulugatik saldu edo transmititzea baimenik ez duen norbaiti. d) Animaliak trebatzea, euren agresibitatea aktibatzeko edo debekatutako zerbaitetarako. e) Hartarko trebakuntza-egiaztagiririk ez daukanak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak trebatzea. f) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliekin lehiaketak, ariketak, erakusketak eta ikuskizunak antolatu eta eratzea, edo euretan parte hartzea, animalien agresibitatea erakusteko eratu badira. 2.- Arau-hauste administratibo larriak izango dira: a) Arriskutsua izan daitekeen animalia aske uztea edo animaliak ihes egin ez dezan edo galdu ez dadin beharrezko neurriak hartu ez izana. b) Animalia identifikatzeko eginbeharra ez betetzea c) Erregistroko identifikazioari ezikusia egitea. d) Arriskutsua izan daitekeen txakurra leku publiko batean aurkitzea muturreko gabe edo sokarekin lotu gabe. e) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak garraiatzea, 50/1999 Legeko 10. artikuluan xedatutako arauak urratuz. f) Agintari eskudunek edo haien agenteek eskatutako datuak edo informazioa emateari uko egin edo eragozpenak jartzea, 50/1999 Legeak ezarritako funtzioak betetzen dihardutenean, edo emandako informazioa okerra izatea edo dokumentazio faltsua erakustea. 3.- Aurreko ataletan tipifikatutako arau-hausteei erantsitako zehapenak honakoa ekar dezake: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak konfiskatu, dekomisatu, esterilizatu edo hiltzea, establezimenduaren itxiera eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia edo trebatzaile-egiaztagiria aldi baterako edo behin-betiko baliogabetzea.

4.- Arau-hauste administratibo arinak izango dira, abenduaren 23ko 50/1999 Legeko arauak ezarritako betebeharren hutsegiteak, 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoetatik kanpo. 5.- Aurreko 1,2, eta 3. idatz-zatietan adierazitako arau-hausteei dagozkien isunak hauek izango dira: Arau-hauste arinak, 150,25 eurotik 300,51 eurora Arau-hauste larriak, 300,52 eurotik 2.404,05 eurora. Arau-hauste oso larriak, 2.404,06 eurotik 15.025,30 eurora

6.- Aurreko idatz-zatian ezarritako isunak gobernuak berrikusi eta gaurkoratu ahal izango ditu. 7.- Isunak ezartzeko eskumendunak Elkarte Autonomoko organuak eta udal organuak izango dira kasuan kasuko. 8.- Arau-hausteen erantzule izango dira egitez edo ez-egitez hoiek burutzean parte hartu dutenek, jabea edo animalia daukanak, edo kasuan kasuko, ekintza gertatzen den toki, lokal edo ibilbailuaren jabeak, eta azken kasu honetan, gainera, ibilgailuaren arduradunak. 9.- Atal honetan aurrikusten den erantzukizun administratiboa eskatu ahal izango da, bide penal edo zibilean eskatu ahal denaren kaltetan izan gabe. 10.- Arau-hausteak delitu edo hutsegite izan daitezkeenenan, eskumena duen agintaritzak animalia kentzeko erabakia har dezake agintaritza judizialak erabakia hartu bitartean, baina berehala jakinarazi beharko zaio eskumena duen jurisdikzio-organoari horren guztiaren berri. 39. artikulua.— Zehapen-ahalmena Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio arau-hausteen arloa, non eta arau-hausteok ez diren trebakuntza-gaitasunaren egiaztagiriari dagozkionak edo trebatzaileak prestatzeko ikastaroen homologazioari dagozkionak.

III. KAPITULUA HONDAKINAK

40. artikulua.—Arau-hausteak Apirilaren 21eko 10/1998 Legearen arabera, honako hauek dira arau-hauste administratibo arinak, animaliei dagokienez: a) Animalien gorozkiak uztea kale eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, lorategietan eta, orokorrean, apaingarrirako edota pertsonen joan-etorrirako diren lekuetan. b) Bide publikoan eta orubeetan jatekoa ematea hegazti, txakur, katu eta kaleko gainerako animaliei. 41. artikulua.—Zehapenak Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteak 601,01 eurora arteko isunarekin zehatuko dira. 42. artikulua.—Zehatzeko eskumena Alkatea izango da zehapenak ezartzeko eskumena daukan organoa.

IV KAPITULUA

OSASUN ANTOLAMENDUA 43. artikulua.—Arau-hausteak Euskadiko osasun antolamenduari buruzko 8/1997 Legeko 36.2.b.1 artikuluaren arabera arau-haustea da agresioren bat eragin duen animaliaren albaitari ofizialak edo gaituak animalia hori behatzeko errekerimendua, eskumena duen udal organoak agindutakoa, edo hartzen diren kautelazko neurriak ez betetzea.

44. artikulua.—Zehapenak Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteak 3005,06 eurotik 15.025,30 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira, eta zenbatekoak ekainaren 26ko 8/97 Legeko 37.1 artikuluan xedatutakoaren arabera mailakatuko dira. 45. artikulua.—Zehatzeko eskumena Alkatea izango da zehapenak ezartzeko eskumena daukan organoa.

V KAPITULUA

ORDENANTZAKOA HAUSTEA 46. artikulua.—Arau-hausteak Toki jaurbidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI. tituluan jasotakoaren babesean, gobernu lokala modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legeak erantsitakoaren babesean, arau-hausteak izango dira honako hauek: a) Ordenantza honetan bildutako eginbeharrak, debekuak edo mugak ez betetzea, arloko berariazko araudian tipifikatu ez direnak, arau-hauste arina izango dira. b) Hiriko fauna kontrolatzearekin zerikusia duten jardueretan udal zerbitzuen funtzionamenduari traba egitea arau-hauste arina izango da. c) Animaliak edukitzearen ezaugarriei buruzko informazioa ez eman edo dokumentazioa ez erakustea, edo udal agintaritzak eskatu ondoren animalia euren esku ez uztea, ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste larria izango da. 47. artikulua.—Zehapenak Aurreko artikuluan tipifikatutako arau-hausteak honako isun hauekin zehatuko dira: — Arau-hauste oso larriak: 3.000 eurora arte. — Arau-hauste larriak: 1.500 eurora arte. — Arau-hauste arinak: 750 eurora arte.

48. artikulua.—Zehatzeko eskumena Alkatea izango da zehapenak ezartzeko eskumena daukan organoa.

VI KAPITULUA

ZEHAPEN-PROZEDURA 49. artikulua.—Prozedura Titulu honetan erregulatutako arau-hauste guztietarako zehapen-prozedura administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, araututako zehatzeko ahalmenaren printzipioetara doituko da eta, aurreko ataletan adierazitako xedapen bakoitzari dagokion araubidearen jatorriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea ezarriko da, edo zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozeduraren erregelamendua onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua. 50. artikulua.— Konkurrentzia prozesu penalarekin 1. Instrukzio-egileak, prozedurako edozein unetan, uste badu instrukziopean dauden gertakariek legez kontrako izaera penala izan dezaketela, ebazteko eskumena duen organoari emango dio horren berri. Organoak bidezkotzat jotzen badu instrukzio-egilearen ustea, Ministerio Fiskalari jakinaraziko dizkio gertakari horiek, eta instrukzio-egileari eskatuko dizkio egindako jarduketei buruzko argibideak. Halaber, prozedura administratiboak biltzen dituen gertakarien gainean prozesu penala egiten ari dela jakin ondoren, Ministerio Fiskalari eskatuko zaio egindako jarduketei buruzko jakinarazpena. Bestalde, prozedura administratiboak biltzen dituen gertakarien ondoriozko gertakarien gainean prozesu penala irekita dagoenean ere, horrelako beste jakinarazpen bat eskatu zaio Ministerioari.

2. Ministerio Fiskalaren jakinarazpena jasotakoan, prozedura penala ebazteko eskumena duen organoak prozedura etetea erabakiko du, harik eta epaileek behin betiko ebazpena eman arte. 3. Administrazioko prozedura penala eten arren, kautelazko neurriek bere hartan jarraitu ahal izango dute, betiere bateragarriak badira prozesu penalean hartutako neurriekin. Hala ere, neurri horiek ez dira bateragarritzat joko, baldin eta kautelazko neurri penalak nahikoak badira administrazioko prozedura penalean aintzat hartutako kautelazko helburuak lortzeko. Ministerio Fiskalari jakinarazi beharko zaio kautelazko neurriak hartzeko edo bere hartan jarraitzeko egintza. 4. Nolanahi ere, epaileek ebazpen irmoan frogatutzat jotako gertakariek lotu egiten dituzte organo administratiboak, bideratzen diren prozedura penalei dagokienez. Administrazioak ofizioz berraztertuko ditu ebazpen penalean frogatutzat jotako gertakarietan oinarritzen ez diren ebazpen administratiboak, eta bat egin beharko du ofiziozko berrazterketako prozeduren arauekin. 51. artikulua.—Jakinarazpena AIEOari Zehatzeko eskumena duten organoek AIEOari bidaliko diote zehapen-prozedurari amaiera emango dion ebazpenaren kopia bat. XEDAPEN INDARGABETZAILEA Honen aurkako ordenantza, erregelamendu eta udal bando guztiak indargabetuta geratzen dira. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean sartuko da Toki Jaurbidearen Oinarriak araupetzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.

I. ERANSKINA

IDENTIFIKATU GABEKO ANIMALIA LAGATZEKO AGIRIA Animaliak Babesteari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 16. artikuluan eta Animaliak Eduki eta Babestea arautzen duen Udal ordenantzaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aldi baterako lagatzen zaio pertsona honi: ........ jn./and. (NAN: ........; helbidea: ........; probintzia: ........; kalea: ........; telefonoa: ........; helb. elek.: ........) behean zehazten diren ezaugarriak dituen animalia (erregistro zk.: ........): Arraza: ........; kolorea: ........; sexua: ........; gaitasuna: ........; gutxi gorabeherako adina: ........ Animalia .........(e)an sartu zen zentroan eta ez du inolako identifikaziorik. Behean sinatzen duenak animalia zaintzeko konpromisoa hartzen du; halaber, animalia zentrora itzuliko du hirugarren pertsona bat agertzen bada eta honek modu sinesgarrian frogatzen badu animaliaren jabea dela. Animaliak Eduki eta Babesteari buruzko udal ordenantzaren 5-1 artikuluan eta ondorengoetan ezarritako kasuetan, zentrora joango da animaliari hilabetean (animalia ......... zentroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita) identifikaziorako mikrotxipa ofizioz jarri diezaioten edo, bestela, mikrotxip hori beste zentro edota albaitari-klinika batean jarri zaiola egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko ditu. ............(e)n, .....(e)ko .............ren ....(e)(a)n . Irakurri eta onartu du: ........ . (Animaliaren lagapena onartzen duen pertsonaren sinadura)

II. ERANSKINA

ANIMALIAK ERASOA EGITEN DUENEAN BEHAKETA EGITEA NAHITAEZKOA DELAKO JAKINARAZPENA

Animaliak Babesteari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, udalek, beste batzuen artean, pertsonei eraso egin dieten animaliak isolatu edota zentroan sartzeko agindua eman beharko dute, horiek behaketa prozesuaren mende jar daitezen. Animaliak Eduki eta Babestea Arautzen duen udal ordenantzaren 11. artikuluan lesioak eragin dituen animaliaren jabeak eta edukitzaileak bete beharreko prozedura zehazten da, baita prozedura betetzen ez denean ezarri beharreko zigorra ere. Aurrekoaren harira, hurrengoa adierazten da: Lehena.— ________________________________jaunak/andreak (NAN: _____________________; helbidea: ___________________________________; telefono-zenbakia: ______________), erasoa eragin duen ______________ identifikazio zenbakidun (halakoa duten animalien kasuan) animaliaren jabea edota edukitzailea den aldetik (animaliaren arraza: _______), 24 orduko epean berak aukeratutako albaitari ofizialaren edo gaituaren behaketa prozesuaren mende jarri behar duela, hamalau egunetan zehar. Behaketa hori amaitu ondoren, albaitariaren ziurtagiria/txostena Gorlizko Udaleko .....(e)ra bidaliko du 48 orduko epean. Bigarrena.— Jasotako informazioaren gaineko argibideak nahi izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero Gorlizko Udaleko .....(e)ra jo behar da (elizako plaza, z.g.) edota hurrengo telefono-zenbakira deitu behar da: ........ ............(e)n, .....(e)ko .............ren ....(e)(a)n. . Irakurri eta onartu du: ........ . (Jabearen edota edukitzailearen sinadura)

ANIMALIA HOZKATZAILEARI BURUZ ALBAITARIAK EGINDAKO TXOSTENA INFORME VETERINARIO SOBRE ANIMALES MORDEDORES

ALBAITARIA / Veterinario/a: ELKARGOKIDE ZK. / N.º Colegiado/a: HELBIDEA / Dirección: Telefonoa: ANIMALIAREN DATUAK / DATOS DEL ANIMAL JABEA / PROPIETARIO/A NAN / DNI HELBIDEA / DOMICILIO HERRIA / MUNICIPIO TELEFONOA ESPEZIEA / ESPECIE IDENTIFIKAZIOA /IDENTIFICACION IZENA / NOMBRE ARRAZA / RAZA ADINA / EDAD SEXUA / SEXO ERANTZUKIZUN ZIBILERAKO ASEGURUA / SEGURO RESPONSABILIDAD CIVIL EGIAZTATZEN DUT: Aipatutako animalia zaindu eta behatu dudala eta ez diodala gaixotasun zoonosikoen inolako sintomarik ikusi eta, beraz, zainketa eta behaketaldia amaitutzat eman dudala. Behaketaldiaren egunak: ______ CERTIFICO: Que el animal mencionado ha sido sometido a vigilancia y observación y que habiéndolo examinado el/los días _______no le he apreciado ningún síntoma que indique que pueda tener una enfermedad zoonósica, por lo que doy por finalizado el periodo de observación y vigilancia. Sinadura eta zigilua Firma y sello Toki-egunak: Lugar y fecha: