APETA
LEHENENGO PARAGRAFOA
Gaztaroko irakurketak berreskuratu nahian edo, Italo Calvinoren liburuak berrirakurtzen aritu nintzen aurrekoan. Esku artean izan nuen Calvinok berak I nostri antenati izenarekin osatu zuen trilogia. Trilogia horretakoak dira bere liburuetatik jendeak gehien ezagutzen dituenak, Il Barone rampante, Il visconte dimezzato eta Il cavaliere inesistente.
1- ARITUren sinonimorik?
Italo Calvinoren liburuak berrirakurtzen aritu nintzen aurrekoan.
Italo Calvinoren liburuak berrirakurtzen (1)___________ nuen aurrekoan.
2- Gauzak Laburrago Esan Daitezke
Trilogia horretakoak dira bere liburuetatik jendeak gehien ezagutzen dituenak, Il Barone rampante, Il visconte dimezzato eta Il cavaliere inesistente.
Trilogia horretakoak dira bere (2)__________ __________, Il Barone rampante, Il visconte dimezzato eta Il cavaliere inesistente.
Bigarren Paragrafoa
Saio labur batean kontatzen du Calvinok trilogia hori osatu zuenean, berrogeita hamarreko hamarkada ilun hartan, zertaz ari zen pentsatzen. Calvinok berak kontatzen du hasieran gauza neorrealistak idazten zituela, jendeari gertatutako kontuak paperean jaso nahian. Baina gaizki ateratzen zitzaizkion narrazioak, zerbait barregarria idatzi nahi zuenean irakurleak patetikotzat hartzen zuen, eta zerbait tragikoa idazten zuenean, hark barregura ematen zion irakurleari.
1-Pentsaturen sinonimoak
Saio labur batean
kontatzen du Calvinok (...)zertaz ari zen pentsatzen.
Saio labur batean
kontatzen du Calvinok zer (3)__________ buruan.
(Aukera bat baino gehiago dago.)
2- Erlatibozkoaren Eraldaketa
Calvinok berak kontatzen du hasieran gauza neorrealistak idazten zituela, jendeari gertatutako kontuak paperean jaso nahian.
Calvinok berak kontatzen du hasieran gauza neorrealistak idazten zituela, jendeari gertatzen (4)__________ kontuak paperean jaso nahian.
Hitz Batean Laburbilduz
eta zerbait tragikoa idazten zuenean, hark barregura ematen zion irakurleari.
eta zerbait tragikoa idazten zuenean, hura (5)__________ egiten zitzaion irakurleari.
Hirugarren Paragrafoa
Nola ez, partisanoei buruz istorio heroikoak idaztea aspergarria zela iruditzen zitzaion, nahiz eta bera komunista izan. Eta ez zuen gogorik, inola ere, garai hartan horren modan zegoen existentzialismoaren ildotik jotzeko, pertsonaien barne aldean sortzen ziren kezketan sakonduz. Horrela, Il barone rampante idazten hasi zen, denbora-pasa gisa. Ez zion inori kontatu ezer. Fantasiaren munduan sartu zen, ahozko literaturaren altxorrak aztertu zituen, beste edozeinentzat gauza horiek huskeriak eta denbora-galtzea ziren garai hartan, besterik ez.
1- Sinonimoak Diren Aditzek Aldaketa Morfologikoak Eragin
Ditzakete.
Nola ez, partisanoei buruz istorio heroikoak idaztea aspergarria zela iruditzen zitzaion,
Nola ez, partisanoei buruz istorio heroikoak idazteari aspergarri (6)____________,
2- Erlatibozkoa Sinplifikatuz...
(...)ez zuen gogorik, inola ere, garai hartan horren modan zegoen existentzialismoaren ildotik jotzeko, pertsonaien barne aldean sortzen ziren kezketan sakonduz.
(...)ez zuen gogorik, inola ere, garai hartan horren modan zegoen existentzialismoaren ildotik jotzeko, pertsonaien (7)__________- __________ sakonduz.
3-Sinonimoak Diren Aditzek...
Il barone rampante idazten hasi zen, denbora-pasa gisa
Il barone rampante (8)__________ ekin __________,
4-Gauzen Ordena Aldatuz
gauza horiek huskeriak eta denbora-galtzea ziren garai hartan, besterik ez.
gauza horiek huskeriak eta denbora-galtzea (9)__________ ez ___________ garai hartan.
Laugarren Paragrafoa
Baina gauza guztien gainetik bazegoen horretara bultzatzen zuen zerbait. Eta zerbait horrek ez zuen zerikusirik ez literatur teoriarekin, ezta (10)__________ sasoiko mundutxo literarioarekin ere. Gogoa zuelako idatzi zuen horrela, horixe zuelako apeta. Besterik gabe.
1- Esamoldeak
Eta zerbait horrek ez zuen zerikusirik ez literatur teoriarekin, ezta sasoi bakoitzean sortzen zen mundutxo literarioarekin ere.
Eta zerbait horrek ez zuen zerikusirik ez literatur teoriarekin, ezta (10)__________ sasoiko mundutxo literarioarekin ere.
Top Related