1
GAZTETU HERNANI HERNANIKO GAZTERIAREN DIAGNOSIA, GAZTEEK EGINA.
PARTAIDETZAZKO PROZESUA.
AURKEZPENA-WORLDKAFEA
2014KO URRIAREN 10.
Xede taldea: Lasarte-Oriako gazteak oro har.
Data: 2014ko urriaren 10ean
Lekua: Atsegindegi Plaza.
Hasiera ordua: 18:15
Amaiera ordua: 20:15
DINAMIZAZIOA
Dinamizatzaileak: Gaizka Likona (Aztiker) eta Markel Ormazabal (Aztiker).
Parte hartzaile kopurua: 35 ( 13 emakume eta 22 gizon ).
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
2
1 ONGI ETORRIA ETA AURKEZPENA
Maialen Apezetxeak, Hernaniko Udaleko Gazteria Teknikariak, ongi etorria eman die
GAZTETU HERNANI prozesuaren aurkezpen eta Worldkafera gerturatu diren
gazteei, eta partaidetzazko prozesu honen nondik norakoak azaldu ditu.
Honakoak dira, udaletxearen ikuspegitik, prozesu hau planteatzeko arrazoiak:
Hernaniko gazteriaren egoeraren azterketa eta diagnosia osatzea.
Hernaniko gazteriaren iritzi, joera eta behar nagusiak detektatzea beraien
egoeraren inguruan.
Hernaniko Udalarekin batera Gazte Politiken eta hauen aukeren inguruan
gogoeta egitea. Aurrera begira, baita elkar lanerako balizko espazioen
inguruan ere.
Jarraian, Aztikerreko dinamizatzaileek aurkezpen dinamika bat egitea proposatu
diete bertaratu diren gazteei. Bi taldetan banaturik, gazteek bi zirkulu osatu
dituzte, eta zirkuluari bizkar emanez jarri dira. Poliki-poliki, eta besoak gora
zituztela, zirkuluak ixten joan dira. Zirkuluak itxita zeudelarik, eta oraindik besoak
airean, parte hartzaile bakoitzak beste baten eskuak heldu behar izan ditu,
bizkarrez egonik zeinenak ziren jakin gabe. Guztiek eskuak harturik zituztela,
zirkuluak desegin eta heldurik zegoen pertsonarekin egin behar izan du
aurkezpena.
Behin aurkezpenak eginda, dinamizatzaileek “Hernaniko Gazteriaren Diagnosia”
prozesuan orain arte egindakoa azaldu diete bertaratu diren gazteei. Hauexek dira
orain artean eman diren urratsak:
1. FASEA: Gazte Politiken markoaren definizioa eta datu estatistikoen
ustiapena.
1.1. Gipuzkoa mailan Gazte Politiken alorrean lanean aritzen diren
adituekin elkarrizketak.
1.2. Bigarren mailako datu estatistikoen ikerketa.
1.3. Udal ordezkari eta langileekin lan saioa.
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
3
2. FASEA: Ikerketa Kualitatiboa. Fase honetan, hiru elkarrizketa talde eta
bederatzi elkarrizketa sakon egin dira. Orotara, 12 elkarrizketetan 23 gazte
izan dira elkarrizketatuak. Norbanako elkarrizketak 2014ko maiatzean egin
dira, eta talde elkarrizketak martxoa eta apirila artean.
Jarraian, Aztikerreko dinamizatzaileek, ikerketa kualitatiboaren ondorio nagusiak
aurkeztu dituzte laburrean. Horretarako, elkarrizketetan ateratako aipuak baliatu
dituzte. Eta bide batez adierazi, ikerketaren hamar ondorio nagusiak jasotzen
dituen laburpena eskuragai dutela saioaren amaieran norbaitek jaso nahi badu.
Hiru atal nagusi azpimarratu nahi izan dira:
1. KRISI EKONOMIKOAREN TESTUINGURUA.
Gure hipotesia lana hasi genuenean zen egoera soziokonomikoa larria
izangatik ere, gazteek arreta handiago jartzen ziotela aisiaren eremuari.
Alegia, ulertzen baldin gaztaroa norberaren identitatea eraikitzeko aroa edo
aldia bezala, ulertzen genuen aisialdia izan zitekeela eraikuntza horretarako
eremu nagusia. Identitatea taldean eraikitzen baita errazen, eta maiz
bestearen konfrontatuz gainera.
Behatokiaren 2012ko lana gazteak pozik beren egoerarekin, egoera dana
dela ere. Etorkizuna beltaza ikusten dute, ez dira baikorrak etorkizunari
begira. Aldiz oraina ez dute hain txarra ikusten datu objetiboek aurkakoa
adieratzen badute ere. Galdera berriak: sumatzen al dira beharrak egiatan?
Beharrak ez ikustearen ondorio dira kontraesan hauek? Norberari ondo
dihoakion heinean gainontzekoa gaitz erdi?
KRISI EKONOMIKOAREN TESTUINGURUA
AISIALDIA
ADMINISTRAZIO PUBLIKOA ETA
GAZTEEN ARTEKO
HARREMAN
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
4
Ikerketaren atal nagusi bat emantzipazioaren giltzarrien ingurukoa izan zen.
Alegia, gaztetatsuna haurtzarotik helduarora doan aldia bezala ulertzen
baldin bada eta aro horren helburu nagusia emantzipazioa baldin bada,
derrigorrezkoa ikusten genuen gaian sakontzea.
Hauexek erantzunak:
“Con el trabajo busco independencia, también. O sea no estar pegada a mis padres
con el dinero, que tampoco pueden, y ayudar en casa. Y eso, y tener un poco mi
dinero y mi libertad, mi…autonomía. Es que si no veo con cuarenta años pegado a
mis padres y eso no puede ser”
Lana bizi proiektua martxan jartzeko funtsezko elementua da. Etxebizitza
baino, lanaren arazoa da lehentasuna. Lanaz gehien espero dena
independentzia horretarako ateak zabaltzea da.
Honek ez du esan nahi bestelako diskurtso edo iritziak jaso ez ditugunik.
Bereziki 17-24 urte bitarteko gazteen artean eta ikasten jarraitzen dutenen
artean, beren garapen pertsonalaren lagungarri izatea nahi dute lana.
“Una mierda. Así de claro, una mierda.”
Edo
“puff, ba zaudela kondenatuta esplotazio hutsera. Eta egotea lanean, gutxienez zortzi
ordu egunean, suerte askorekin, astelehenetik ostiralera. Bestela astelehenetik
larunbatera edo inkluso jai egunetan lan egiñez eta…hori ez da bizia. Esan nahi
det…osea bizi zara lan egiteko eta ez duzu lan egiten bizi ahal izateko edo. Horrela
definitzen da askotan ez.”
Ez da ezer gehiago gehitu behar lan merkatuaren inguruan duzuen iritziaz
ezta? Nahiko homogeneoa da iritzi hau.
Etxebizitzaren gai dugu jarraian:
“Pufff oso garesti! Oso garesti! Nik ez dakit nun irakurtzen det, entzuten det tb-tan
jeisten ai diala pixuak ta salmentan eta.... bai alkilerrian...osea esque juten zea
edozein lekutan, auzo batean...normal ez dana..etzaudela Tilosetan...auzo batean...
direlako pixuak, etxe bat oso normala...650! Pues...hala por ahi!Ez eta..”
Edo
“Pfff jodido también. Es que ¿quien se compra una casa?, si está más gente en el
paro que trabajando. Es que es imposible, yo creo que es imposible”
Argipenik ez dute behar azalpen hauek. Soilik esatea ikerketako elkarrizketa
sakon eta talde eztabaidetan parte hartu zuten 17 eta 23 urte arteko gazte
guztiak gurasoen etxean bizi zirela. Eta etxebizitza merkatuari buruz
galdetuta…ba…entzun eta irakurri besterik ez dago:
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
5
“Igual hasiko nintzan zergatik etxebizitza hauek dauden…osea etxebizitzaren
munduan inguruan hitz eingo nuke zuzenean ez. Zergatik behartuta gaude
holako…etxebizitza politikari…zergatik ordaindu behar ditugu, ordaindu behar ditugun
dirutza horiek…zergatik ez dugu hitz egiten alokairu sozialaren inguruan…okupazion
inguruan…eztakit! Ba ni gehiago, ez da ze aldatuko nuke, eske aldatuko nuke
etxebizitzaren politika guztia!”
2. AISIALDIA
Esanak esan…aisialdiak eremu garrantzitsua izaten jarraitzen du. Eremu
inportantea da, eremu ez estrukturatua delako eta libreago sentitzen
garelako bertan. Eta guk ere arreta berezia eskaini diogu.
Bost azpi atal banatu ditugu ikerketan. Eta hauexek atal bakoitza zabalen
ordezkatzen duten iritziak:
Koadrila-kulturaren inguruko iritziak:
“Bueno, lo de la kuadrilla Hernanin bada zerbait…es la institución de la kiadrilla. Eta
bakoitzak bere kuadrilla dauka eta, badaude kuadrilla batzuetako jende konkretu bat
irekiagoak direnak eta harremana dakala beste…edo gurekin adibidez edo bestelako
jendearekin. Baño bestela orokorrean…las kuadrillas son las kuadrillas, da holako…ez
dakit.”
Edo
“el cuadrillismo crea distancias, no deja relacionarse”
Gazte Lokalen fenomenoa: hemen iritziak bi norabidetan agertzen
zaizkigu. Batetik, beharra azpimarratzen dutenak:
“igual ez daude espazioa gazteentzako ere gauzak egin ahal izateko ( )ta ordun
zentzu hortan gazte batek edo gazte lokal bat eukitzea ba hoy, pentsatu nahiet
gauzak egiteko ez bakarrrik Play-a izateko baño gehio dela. Eukitzia espazio bat
gauzakin? Beno, nei hoi inportantia iruitzen zait. Espazio bat eukitzia non sentitu
dezakezu zuria( )…zure espazio bat azkenian”
Eta bestetik, lokalek sortu ditzaketen ohituren ingurukoa:
“ A ver, a mi me parece un sitio de, pues eso, de reunión, para sobre todo en
invierno, para no chupar frio, no comerte la lluvia, pero es mmmm pfff muy adictivo,
o sea te metes ahí y es como un bunker. Hay veces que de ahí ni sales ( ) yo creo
que también te hace mal eh.”
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
6
Gazte Olinpiadak:
“Olimpiadas, en olimpiadas, por ejemplo, sí, sí se juntan ahí todos los jóvenes del
pueblo y eso sí, está guay.”
“Olinpiadetan sortzen den giroa, kristona izaten da. Hoy da, gazteriak hartzen du
parte, baño bai dago, gaztedia 16 urtetaikan 30 urteko tartean edo gehio. Eta osea
iten dian harremanak eta diala oso anitzak eta oso ezberdiñak. Eta, osea kriston
indarra dakala horrek.”
Kontrakantxa gaztetxea dela eta: perfilen araberako iritziak dira atal
honetan agertzen zaizkigunak. Eta entzutea besterik ez dago.
“No sé, es que no me atrae, no me atrae, ¿no sabes? No… Nunca me he interesado
por él, tampoco, o sea no… Nunca me ha llegado a atraer, ¿sabes? Entonces pues
no…Eso es, no es pa’ mí, o sea no… nunca me ha llamado la atención…Para mí me es
indiferente el Gaztetxe, no me, ni me da ni me quita nada. No lo tengo presente,
digámoslo así.”
Edo
“Eeeee…kriston toki earra dala, ahal diala hor egin gaua pila bat.”
Baina erabiltzaile edo gaztetxea gertu sentitzen dutenen artean leku
komunik baldin badago, hori ondorengo esaldiak laburbiltzen du:
“ba orain pentsau nahi det fundamentu gehiagokin hartu dutela, zeba itxita negon
danetikan aurreko garaian etzala egon fundamentuik, eta azkenian egiten zutenak
beti berdinak zialakoooo etzeolako antolamendurik ( ) jendia juten zan parranda itia
gero aurkitzen zea…hola! Ta gaur egun ikustet jendia beste rollo batekin besteee…nei
ilusioa egiteit”
Eta leku komun hau berriro aldentzen da administrazioak gaztetxearekin
jokatu beharko lukeen paperaz galdetzerakoan. Laguntza eta erabateko
autonomia dira aurrez aurre jartzen diren iritziak.
Administrazio publikoaren ekinbidez sustatu beharreko eremuak:
Bi ideia nagusi azpimarratu nahi ditugu atal honetan. Bata aisia eta gazteaz
ari garela, autonomia eta sormena goraipatzen duena:
“Hombre…esku hartzeeee…iruitzen zait agian egin dezakeena dala eee apollo bat izan
ez? Bañooo apolloaz aparte ez dala gehio askoz gehio ere…sartu behar. Gaztetxearen
kasuan adibidez, Gaztetxea gazteena nustez, ez? Bañoooo hori azkenean euskarri
bat edo nahi deu guk ez dakit zer eta…ustet sormena potentziatzeko era hori izango
litzatekela”
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
7
Bestea, udalari eskari zuzenak egiten dizkiona. Izan ere, gehiengoak
autonomiaren alde egiten badu ere, jarraian denek eskatzen diote udalari
bestelako eskaintza bat ahalbideratu ahal izatea. Adibidez, harremanak
erdigunean jarriko dituen eskaintza bat:
“aisialdiaren eremuan, nik bai ikusten dutela igual, falta dena dela ere, harremanakin
lotuta, ba harremantzeko modu berriak eta sustatuko ditun guneak eta…”
3. ADMINISTRAZIO PUBLIKOA ETA GAZTEEN ARTEKO HARREMANA
Distantzia. Horixe da harreman definitzeko hitz gakoa. Eta distantzia
bereziki ezagutza faltagatik ematen da:
“eske, askore ez dula montatzen esango nuke”
“Udala esan ezkero “papeleoa” datorkit burura”
Eta distantzia berriz komunikazio bide eraginkorren faltagatik dela ulertzen
da:
“Eee..hau da udalarekin eee komunikatzeko bideak prozesua eta...bañooo iruitzen
zait eee..puf. Prozesu hoietan hoien publizitate oso gutxi egiten dala eta..askotan
iruitzen zait jendea ez dala gertutatzen ez delako enteatzen eta enteatzen danian
askotan uste dutelako ez dala horrelako gauzak eee...ez dialako horrelako gauzak
ateako ( ) Ez dakit, iruitzen zait publizitatea etaaa esatea ba onartzen dialaaaa ze
behar ditun jendiak edo ze botatzen dan...ez dalaaa hemen ba hoi...politika horren
hitzaldi bat edo asamblea bat.”
Distantzia hauek gainditu, salbatu, murriztu behar diren…gaur abiatzen
dugun prozesuak esango du bai edo ez, nola, zertarako…eta burura
datozkigun beste hamaika galdera.
Prozesuaren urratsak honakoak izango direla aipatu da:
Iraila eta abendua bitarte iraungo
duen partaidetzazko prozesua
garatzeko lau lan saio egingo ditugu,
urriaren 24, azaroaren 7, azaroaren
21 eta abenduaren 5ean.
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
8
Saioetan ondorengo gaiak landuko ditugu: espazioen erabileraren inguruan
Hernaniko gazteen ohituren ikerketa; gazteen arteko harremanak; zein lan lerro
izan beharko lituzke Gazte Politika batek Hernanin?; eta nolakoa izan behar du
Udala eta gazteen arteko elkarlanerako espazioak?
Prozesuaren amaieran lan saio guztietan irtendako ondorioak bilduko dituen
bateratze batzarra ospatuko da.
Gaurko saioaren zioa, beraz, gazteekin batera Hernaniko gazteen egoerari buruzko
diagnosia osatu eta prozesuaren nondik norakoak aurrez aurre aurkeztea izan da.
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
9
2 WORLDKAFEAREN METODOLOGIA
Saioari hasera eman aurretik, erabiliko dugun metodologiaren nondik norakoak
azaldu dizkiegu bertaratu diren herritarrei:
Gaurko saioaren helburua, aurrez egindako lan guztien kontrastea egitea da.
Baina baita desberdinen arteko iritzi bilketa bat egitea ere. Metodologia honen
oinarria jakintza kolektiborako sorkuntza aktibatzea da, elkarren arteko ideien
konpartitze eta entzute ariketa baten bitartez.
Horretarako, haserako aurkezpenen ondoren, bertaratutako herritarrak
plazan jarri ditugun mahaietan esertzera gonbidatu ditugu. Orotara, sei mahai
osatu ditugu.
Mahai bakoitzean buruz behera dauden hiru orri jarri dira eta orri bakoitzak
galdera bat formulaturik du. Galdera bakoitza erantzuteko hogei minutu
egongo dira eta denbora igarota, hau da, lehen galdera erantzun ostean,
mahaiez aldatu beharko dute gazteek hurrengo galdera erantzuteko. Hala,
hiru aldaketa edo erronda egingo dira, gazteak beren artean nahastu daitezen
eta desberdinen artean erantzun dezaten.
Hiru galderak ondorengoak izan dira:
- Zer da gaztea izatea?
- Nola egon nahi dut hemendik urte bete barru?
- Zer egin dezaket horretarako?
Mahai bakoitzean, halaber, arduradun edo “anfitrioi” bat egon beharko du, eta
hauek Aztiker eta Udaleko langileekin batera, prozesuaren dinamizazioaren
parte diren gazteak izan dira. Arduradunak mahai berean geratu beharko du.
Anfitrioi honen funtzioa galderak irakurri edo egin, eta mahaikideek emandako
erantzunak jasotzea da, orrian bertan idatziz edo mahai gaineko paperean.
Mahaikide berriak jesartzean, aurreko galderaren eztabaida edo gogoeta non
geratu den azaldu beharko die. Azkenik, saioaren amaieran, mahaian atera
diren ondorioak plenarioan aurkeztu beharko ditu.
Worldkafeak sormenerako espazio librea izan nahi duenez, anfitrioiaz gain,
nahi duenak mahaiko paperezko oihalean idatzi, marraztu edo nahi duena
egiteko aukera duela gogoratu da.
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
10
Hona hemen mahaietan izandako ikuspegien sintesiak, formulatutako galderen
arabera:
GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
11
3 DINAMIKA
3.1 BIZIPENAK. ZER DA GAZTEA IZATEA?
1 LANTALDEA 2 LANTALDEA 3 LANTALDEA 4 LANTALDEA 5 LANTALDEA 6 LANTALDEA
- Haurtzarotik heldutasunera dagoen tartea
- Ni naiz gaztea
- Errebelde izatea
- Iniziatiba izatea
- Imaginazioa
- inkonformisoa
- Aukerak izatea eta erabakiak
- Bizitzako etapa bati hasiera ematea, hasiera berri bat. Mugekin.
- Errebelde / Kaosa. Nahi dituzu gauza batzuk in, baino inpontentzia
- Ardurak hartzen jutia
- Ametsak, etorkizuneko proiektuak
- Akatsak itteko momentua
- Preokupazio berriak
- Munduaz kontzientziatzea
- Parranda botatazea
- Alienatua, bideratua egotea
- Definitzeko zaila
- Alferra izatea
- Ikasten dagona
- Mentala. Nahi dunak.
- Aisialdi eredu jakin bat duena (local, taberna, kirola…)
- Beste kuadrilekin parrandan bakarrik erlazionatzea
- Bizitzako fase/tarte bat, adinarekin zerikusirik eduki gabe.
- Zure bizitza egituratzera bideratzen dizun aroa. Bizitzaren ingurugo oinarri-egiturak erabakitzen zoaz
- Familia-haurtzaroan lotuago / gaztea-libreagao
- Bizitzeko modu bat da
- Askea-responsabilitatea
- (gurasoen etxean bizi, ikasketak, etorkizuna eraki…)
- Nerabezaroan sartzea.
- Bizitza asko aurretik, esperientzia berriak bizitzeko.
- Kezka garrantzitsurik ez edukitzea
- Gurasoetaz bizitzea
- Alaiak izatea, bizitzaren etaparik onena.
- Gauza berriak bizitzeko grina.
- Parranda zaleak.
- Kirolaria izatea.
- Denbora librea edukitzea.
- Askatasun gehiago heldua zarenean baino.
- Lehenengo erabaki garrantzitsuak hartzeko beharra.
- Kanarik gabe.
- Gauzak egiteko gogoa, energía asko.
- Lasai bizitzea, ikasketa aurrera eramatea.
- Egoera ekonomikoak gutxi preokupatu.
- Musika gustatzea.
- Ez da adin tarte bat bakarrik, mentalitatea ere bai, jarrera
- Adin tarte bat da
- Gauza pasajero bat, etapa bat
- Gazte bat zahar ere izan daiteke
- Mugatua dagoen zerbait da, zifrak
- Erakutsi digutenaren arabera, guk gure burua ere konbentzitu gaituzte. Tarte jakin batzuen arabera antolatu gaituzte, sartu digutena.
- Bizitzako etapetan lehen eta azken etapak ongi ikusten ditugu, baina erdikoa indefinizioa.
- Bizitzako gertaeren arabera heldutzen goaz, aldatzen.
- Gazte/zahar moduan desberdintzen gara sartu digutenaren arabera
- Bizitzako gertaeren...
- Aisiaz gozatzen, autonomía lortzen hasten geranian…
GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
12
3.2 ASMOAK. NOLA EGON NAHI DUT HEMENDIK URTEBETERA?
1 LANTALDEA 2 LANTALDEA 3 LANTALDEA 4 LANTALDEA 5 LANTALDEA 6 LANTALDEA
- Bizirik
- Oain bezela
- Lasai, gustora
- Kezkarik gabe
- Diru gehiagorekin: proiektuak hasteko, menpekotasun txikiagoa eukitzeko
- Diru behar gutxiagokin
- Gauzak klaro edukitzea: ikasketak, etorkizuna…
- Eskubide gehio: persona bezala kalian
- Lagunekin
- Independetzia: autonomoa nik nahi ditudan gauzak nik lortzeko
- Zorintsu, osasuntsu
- Euskal Herrian lan eta bizi
- Bidaiatzen
- Harreman gehiagokin: jende ezberdinakin
- Talde gehiagotan, mugimendu gehiago
- Ikasten, hezkuntza sistema
- Lanian, dirua in / diru minimo bat in bar da / bizi gean gizartea
- Kanpoa jun, bidaiatu
- Ikasten jarraitu, karrera bukatu, tituluan bila
lana
- Ikastean bitartian lantxo bat dirua itten juteko
- Ingelesa ikasi kanpoa
- Gazte Asanbladan hasi
- Ez da biable ikusten, baina nere espazio batekin
- A, B, C Lokalak o tabernak / Alternatibak gaztetxia
- Beti oertsona berdinekin jende desberdinak
bildu ( adin desberdin, identitate ezberdin)
- Bizi ereduak / jai ereduak aldatzea / parrandekin zerikusirik ez
- Ikasten
- Menpekotasunik gabe. Gurasoen etxetik kanpo.
- IVEF ikasi Gasteizen. Hernanitik kanpo atea. Kanpoa bizitzea jun.
- Nahi dana iteko askatasuna eukitzia.
- Sano. Kiroleako lesio gabe.
- Patxada earrian bizi.
- Atzerriara joan nahi dut.
- Ikasiakoakin zerikusia dakan zeoze iten
- Batxillerra aprobatzen saiatzen
- Futbolian jarraitu. Rubbian jokatzen jarraitu, 1. Mailan. Kirola egiten jarraitu.
- Lokalian jarraitu.
- Kuadrila mantendu.
- Lagun berriak egin.
- Lana eta ikasketak jarraitu
- Aukerak edukitzea/aukeratu ahal izatea zer egin.
- Herrian ekintza gehiago egotea, ez beti Tilosetara, parranda…
- Kuadrilen arteko harreman izatea.
- Gazteak gauden “pasotismo” egoera hausatea, iniziatiba gehiago izatea betiko planetako alternatibak sortzeko
- Eragileek beraien artean harremantzen diren Talde Motore bat / bilkura bate gotea / koordinazioa
- Lanean, aukerak
- Osasuntsu, egonkortasuna
- Ikasten, dena aprobatu
- Esperantzakin, ikusi gauzak hobera doazela
- Emantzipazioa (imposiblea, oso zaila ikusten da)
- Gizarte aldaketa = norberaren aldaketa
pribilegioak gutxitu, beste filosofía baten baitan bizi
- Gure beharrak, nahiak, guk geuk lortzea, gurasoen laguntza gutxiagorekin (batez ere ekonomikoa)
- Harremantzeko moduak ez digute betetzen
- Etxebizitza =Vs (ezberdin)= lana separatu. “Lana behar etxebizitza izateko” honekin bukatu
- Etxetik kanpo
- Etxian
- Denbora libreakin lagunekin ikasketa
gutxiago
- Osasuntsu
- Lan duin bat izatea, autonomía lortu ahal izateko
- Ikasi gabe egon ahal izatea
- Neri gustatzen zaizkidan gauzak ikasten, beste modu batian. Lagun berriak, toki berriak…
- Herrian gauza gehio egotia gazteontzat, gauza gehio eukitzia eskaintzan. Denetik: aisialdia, kultur eskaintza, formakuntza…
- Kudrilismotik haratago joatea harremanetan
- Muga ekonomikoak-pertsonalak ez edukitzia inorek; edozer egin ahal izatea edozeinek
- Gazteon espazioen erabilgarritasuna aldatu
GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
13
3.3 BALDINTZAK. ZER EGIN DEZAKET HORRETARAKO?
1 LANTALDEA 2 LANTALDEA 3 LANTALDEA 4 LANTALDEA 5 LANTALDEA 6 LANTALDEA
- Batxillerra aprobatu
- Ekonomikoki ondo egon. Baliabideak euki.
- Entrenatu kirola.
- Ikasi.
- Inplikazioa gazte jardueretan.
- Ligatu, harreman berriak egin.
- Ekintza gehiago egin gazteen arteko harremanak sendotzeko.
- Sistemakin hautsi beharko litzateke /errotik.
- Errespetatu jendia, harremanak.
- Udaletxea presionatu, adiministrazio publikoa presionatu.
- Kaleak ateatzia instituzioak presionatuz.
- Beste gizarte eredu bat eraikitzea / etxebizitza politika…
- Militatu, ekintzak antolatu…
- Ezagutu ondokuak ze egiteun, nik bakarrik ezin det in.
- Ezagutu gazteek zerekin disfrutatzen duten.
- Alternatibak planteatu.
- Akatsetatik ikasi.
- Sietema aldatu eta gero hautsi: reforma y revolución.
- Formatu; hasi eta jarraitu; planteamedu batekin.
- Egoera iraultzeko borrokatu.
- Lana bilatzeko curriculumak bota.
- Pentsatzeko moduak aldatu.
- Harremanak (kuadrilen artekuak) sustatzeko dinamikak egitea.
- Gauzak aldatu nahi baldin badia, berez sortu behar du, ez norbaitek erdi bultzatuta.
- Ekintzen antolaketan inplikatu.
- Positiboak izan /motibatu (ikasketak amaitzeko).
- Gauza berriak proposatu rutina (aisialdiak beti gauza bera) hori puskatzeko.
- Antolatzen diren /ditugun ekintzetara askotan jende gutxi hurbiltzen da, jende berdinera iristen da deialdia / deialdiak ireki, jende mota ezberdina…/ sare sozialak erabili.
- Adin ezberdinen arteko harremanak sortu (askotan gazteenak “lotsagatik” ez gerturatu).
- Nahasketa gune bat.
- Etxetik ateratzeko (emantzipazioa) lana behar badet, lana egin nahi det nere formakuntza osatzeko (ni formatutako alorrean) utopikoa
ikusten det hori
- Lana egin nahi den ez bizirauteko, baizik eta nere hazkunde pertsonalerako (autorrealizazioa)
- Aktiboa izan, ez geratu itxoten, mugitu.
- Formakuntza formala eta ez formala (autonomía lortu).
- Eskatu, exijitu.
- Gehiago ireki ingurukoei, parte hartu, errutinetatik atera…
- Ikasketak bukatu eta mugitu.
- Bakoitzaren partetik gehiago jarri. Gutxiagorekin bizitzen jakin, bizitzeko modua aldatu.
- Edozertan lana egin.
- Lana disfrutatu.
- Eragileei eskatu ekintzak antolatzeko.
- Kuadriletatik atera, jende gehiago ezagutu.
- Harremantzen ikasi.
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
14
4 ONDORIOAK, ITXIERA ETA
HURRENGO URRATSAK.
Hiru galderak erantzun direlarik, eta anfitrioi bakoitzaren laguntzaz, plenarioa egin
dugu mahai desberdinetan atera diren erantzunak guztion artean konpartitzeko.
Mahai bakoitzean jaso diren erantzunak GAZTETU hitzaren hizki bana zeramaten
papelografoetan batu dira.
Honakoak dira bildutako ideia nagusiak:
Gazteria definitzeko orduan, autonomia eta ekintzarako joeraren ardatzaren
baitan kokatzen dira aipatu diren ezaugarri gehienak. Hala eta guztiz ere, hiru
eredu ezberdin, eta batzuetan kontrajarri topatu dira. Bereziki gazteriaren
inplikazio, iniziatiba, interes eta ekintzen falta aipatzen denean:
- Bata, bizitza aktiboa eta ekintzarako joerarekin identifikatzen
duena.
- Antzeko ikuspegian, gaztaroa autonomia bilatzeko bidearekin
identifikatzen da. Gazteak mundu propioa eratzen du, guraso eta
nagusiengandik aldendu behar dena. Bere bide propioa saiatzeaz gain,
helduekiko izan dezakeen ikuspuntu ezberdina da aldagai berezitua.
- Azkenik, gaztetasuna ardurekin lotzen duen ikuspegia aurkitzen
dugu. Ikuspegi hau bi norabidetan ezberdintzen da. Batetik, gaztea
erantzukizun eta heldutasun faltarekin identifikatzen. Baina bestetik,
gaztea ardura batzuek ere lotzen dute.
Dena den, adinaren aldagaia ere oro presente dago elkarrizketatuen
definizioetan. Ez alferrik, adinarena gazteriaz aritzean etengabe irteeten den gaia
baita. Gauzak horrela, batzuetan gaztetasuna jarrerarekin lotzen da, adina
baztertuz. Beste batzuetan, aldiz adinak suposatzen duen konbentzio sozialaren
mugak bere egiten dituzte.
Bigarren galderari emandako erantzunek argiki frogatzen dute gazteria oro
har, eta Hernanikoa bereziki, gazteria askotarikoa dela. Gazteria ez da zerbait
homogeneoa. Askotariko pentsaerek, interesek, kezkek eta bizi-xedeek
osatzen dute gazteen begirada. Baina erantzunak laburtu beharko bagenitu,
hiru eremu nagusi antzematen dira:
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
15
- Garrantzia berezia ematen zaio harremanen eremuari. Behin eta
berriro errepikatzen den ideia da etorkizunean ere lagunen artean
egoteko gogoa.
- Hasieran esan duguna frogatu da baita ere ariketa
honetan:emantzipaziorako giltzarri diren bi elementu nagusiak, lana eta
etxebizitza, gazteen kezka eta asmoen lehen lerroan ageri zaizkigu.
Zentzu honetan, ikasketak berebiziko garrantzia hartzen dute gazte
askoren artean. “Menpekotasunik gabe” irudikatu nahiko lukete
etorkizuna, “ez da biablea ikusten” gehitzen dutelarik.
- Azkenik, aisialdiaren denbora dugu. “Denbora libre” gehiagoren
eskaria nabari da bestelako gauzekin jarraitu ahal izateko; hala nola,
kirol jardueretan. Bestelako aisialdi eredu baten aldeko ahotsak ere argi
entzuten dira.
Ariketan formulaturiko hirugarren galdera baldintzen ingurukoa izan da. Hau
da, irudikatzen dugun etorkizuna erdiesteko zer egin dezakegun. Emandako
erantzunak askotarikoak izanagatik ere, hiru multzo nagusitan banatu
ditzakegu hauek ere:
- Jasotako 40 erantzunetatik 13k, emantzipaziorako giltzarriak
eskuratzeko bide standarren alde egiten du. Alegia, ikasketak-lana-
irabaziak hirukiarekin bat egiten dute.
- Gehiengoak, aldiz, bestelako bide batzuen alde egiten du. Bide
“eraldatzailea” dei diezaiokeguna. Komunean ondorengo ideia
partekatzen dute: indibidualizazio gehiegizkoaren aurrean, elkartu, “nik
bakarrik ezin dut-eta”. Ideia honekin bat egiten duen beste erantzun
sorta bat administrazioa edo udaletxearen aurreko jarreraz mintzo da.
- Azkenik, harremanak aldaketa edo bide ororen erdigunean
kokatzen duen erantzun multzoa dugu. “Harremantzen ikasi” edo “Adin
ezberdinen arteko harremanak sortu” erantzunek laburbildu dezakete
ideia orokorra. Gainera, koadrila-kultura aipagai izaten da.
Jarraian, dinamizatzaileek prozesuaren hurrengo urratsak gogoratu dituzte eta
bertan parte hartzera gonbidatu.
GAZTETU HERNANI. GAZTEEN PARTAIDETZA PROZESUA, GAZTEEK EGINA.
16
5 SAIOAREN BALORAZIOA.
Esan dugu, mahaietako erantzunak GAZTETU hitzaren hizki bana idatzia zuten
papelografoetan jaso direla. GAZTETUk zazpi hizki dituenez, eta ariketan sei
mahaik parte hartu dutenez, azken hizkiaren papelografoa balorazioa egiteko
baliatu dugu. Parte hartzaileek beren gogoeta eta balorazioak bertan idatzi
dituzte. Hauek dira jaso diren zenbait erantzun:
Aurkezpena bukatutzat emanda Atsegindegi Plazan,
2014ko urriaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan
MILA ESKER GUZTIOI ZUEN EKARPENENGATIK!
ETA GAZTETU HERNANI!
Barrenak hustu,
buruak ireki
Oso zailak egin zaizkit
modu batean edo
definizio batez
galderak erantzutea.
Nahiz eta ariketak
hori eskatu ez,
ohiturak…Buruari
eragin eta honen
inguruan gehiago
hausnartu beharko
genuke.
Harremantzeko
modu ona!
Interesgarria. Adin
ezberdinetako
jendia ezagutzeko
aukera ona.
Enitun espektatiba
asko baina oso
gustora egon naiz
eta oso
interesgarria izan
da! Bueltatuko
naiz!