Download - Bankua barkazio eske

Transcript
Page 1: Bankua barkazio eske

24 Hitz bitanEgitura • 2012ko uztailaren 15a

Bakarrizketan

Bankuabarkazio eske

Joanes Segurola

1 Zergatik eskatu du barkamenaNovacaixagaliciako presidenteak?Finantza jakintza handirik ez zutenbezeroei bankuaren lehentasunezkoparte hartzeak saldu zizkietelako au-rreko aroan. Bezero horien arteandaude, besteak beste, eskolatugabe-ak, urritasunen bat dutenak eta adin-gabeak.

2 Zer dira lehentasunezko partehartzeak? Epe finkorik ez duten zorjaulkipenak dira. Ez dira ohiko akzio-ak, ezta errentagarritasun finkoa du-ten gordailuak ere. Bankuak lortutakoemaitzen araberako errentagarrita-suna ematen die parte hartze horiekerosi dituztenei. Baliteke irabaziaklortzea, baina baita galerak izatea ere.

3 Zergatik sortu da zalaparta?Bankuak galerak izatean, bezeroek in-teresak ordaindu behar dituztelako.Espainiako Gobernuak Novacaixaga-licia nazionalizatu zuen iazko irailean,bankuak hondoa jo zuelako.

4 Erositako parte hartzeak ezindira bertan behera utzi? Bai, bainakasu askotan, ehunka urteren buruanatera daiteke diru hori zerbitzu horre-tatik.

5 Eta,bitartean? Interesengatikoaordaintzen jarraitu beharko dute be-zeroek.

6 Bankuak hondoa jo,eta zuzenda-ritzako kideek ospa egin zuten...Kargua utzi bakarrik ez, milioika euro-ko kalte-ordainak jasota alde egin zu-ten. Esaterako, Jose Luis Pego zuzen-dari nagusi ohiak 18,6 milioi euro jasozituen.

7 Eta egungoek zenbat irabaztendute? 800.000 euroko soldata jaso-tzen dute urtean.

8 Bankuaren finantzak zein egoe-ratan daude? Espainiako bankuakberregituratzeko FROB funtsetik3.627 milioi euro jaso ditu. Baina6.000-7.000 milioi euro gehiago jasobeharko ditu Europako BatasunakEspainiari emango dion erreskatetik.

Arroka lehen, penintsula orain

Hamar urteko aldea dagoirudi baten eta bestea-ren artean. Lehenengo-an, 2002ko uztailaren11n, Marokoko jendar-

me talde bat azaltzen da, Perejil uharteakonkistatzen, Afrikako iparraldeko kos-taldean. «Laila uhartea berreskuratzen»,Rabaten arabera. Beste irudian, justu ha-mar urte geroago, 2012ko uztailaren 11n,Mariano Raxoi azaltzen da, EspainiakoKongresuan, 65.000 milioi euro nola lortunahi dituen azaltzen. Espainiaren subira-notasuna auzitan jarria izan den bi egundira.

Lehenengo egoeran, Raxoi bera kidezuen PPren gobernuak sei egun besterikez zuen behar izan Perejil berreskuratze-ko. Marokoko soldadu apur batzuk bota-tzeko balentria egiteko armada osoa mo-bilizatu zuen: komando bereziak, uharte-an lehorreratzeko, eta gerra hegazkin etaitsasontziak, kontraerasoa eragozteko.Sekulako indar erakustaldia, uharte ize-na handi geratzen zaion arroka bat be-rreskuratzeko. Baina 2012an subiranota-suna ez da iraganeko inperio loriatsuarenazken-aurreko aztarnaren gainean joka-tzen ari; oraingoan, Espainiak bere bu-ruaren gaineko subiranotasuna galdu du.Eta hori berreskuratzea kostako zaio,noizbait lortzen badu.

Adjektibo asko balia daitezke Raxoirenasteazkeneko agerraldia deskribatzeko.Aldekoenek esan dezakete presidenteazintzoa izan zela, onartu egin zuelakohartu dituen neurriek min handia egingodietela herritar gehienei, eta, behingoz,

aitortu zuelako hauteskunde kanpainanagindutakoaren kontrakoa egiten aridela. Baina zintzoa bezain patetikoa daherrialde agintari batek esatea ez duelanahi duena egiten, uzten diotena baizik;onartzea egin nahi duena egiteko askata-sunik ez duela. Hala egin zuen.

Angela Merkel, François Hollande,Jose Manuel Durao Barroso, Mario Drag-hi eta enparauak ez dira gaizki armatuta-ko jendarme marokoarrak. Armarik era-ginkorrena dute, dirua. Espainiak merka-tuetan gero eta nekezago lor dezakeenfinantzaketa ziurtatzeko prest daude, bai-na lehenago lotu egin nahi dute, bere ka-sara egin ez dituen erreformak behingozegin ditzan.

Esku hartuta.Eta lotu, ongi lotu duteEspainia, 100.000 milioiren truke. Inter-net orrietan esku hartze biguna zertanden azaltzen ari zirela, Espainia guztizesku hartuta geratu dela agerian uztenduen erreskatearen zirriborroa kaleratuzuten. Akordiorako Memoranduma,EBko hizkera beti nahasian. Agiriak ezdu zalantzarako tarterik uzten: banku

sistema lehenik, eta zerga eta gastu politi-ka ondoren, biak Brusela eta Frankfurtartean prestatutakoak dira. Europak era-baki du Espainiak BEZa igo behar zuela,langabezia saria gutxitu behar zuela, sek-tore publikoa argaldu behar zuela, eta Ra-xoiri utzi diote erabaki horiei zenbakiakjartzen. Eta Europak pentsioak ere jomu-gan dituenez, hilabete gutxi batzuk barruhor ere ezusteko batzuk iritsiko dira.

Banku sistemaren berregituraketa ereEuropak agindu du, eta berak gainbegira-tuko du. Horko ezustetxoa da aurrezkikutxen behin betiko amaiera ekar deza-keen araua, 23. puntuan ezkutatuta: Es-painiak lege bat egin beharko du, azarora-ko, kutxek bankuetan dituzten parte har-tzeak «argitzeko», eta, «noizbait», haiengaineko kontrola kentzeko. Doinu horrihitzak jartzen dizkiotenean ikusiko dazer gertatuko den erakunde publikoekkontrolatutako kutxekin, baina ez dirudiasko iraungo dutenik.

Eta hori guztia gertatzen zen bitartean,Amaiurreko eta EAJko diputatuak subi-ranotasunaz eta autogobernuaz hitz egi-ten. Hasperen luze bat entzun da...

Titulutik haratagoIker Aranburu

Espainiako soldaduak beren bandera Perejil uhartean jartzen, 2002ko uztailean. MG / EFE

PeugeotKaleratzeen odoljarioa

PSA Peugeot-Citroenek8.000 langile kaleratukoditu Frantzian, enpresa be-rregituratzeko plan batenarabera. Europako merka-tuan izandako beherakada-ren ostean hartu du eraba-kia. Izan ere, %18 auto gu-txiago ekoitzi ditu urtekolehen sei hilabeteetan Euro-pa hegoaldean, iazko garaiberarekin konparatuta. Epehorretan izandako galerak700 milioi eurora irits litez-keela aurreikusi du.

PortlandItxaropenari eutsita

Esperantzarako albisteajaso dute aste honetan Ce-mentos Portland Valderri-vas enpresaren Lemoako(Bizkaia) eta Olatzagutiako(Nafarroa) langileek. Enpre-sak murrizketei eusten ba-die ere, sindikatuei aurkeztudien planean ez du aurreiku-si Euskal Herrian dituen bilantegiak ixtea. Oro har, or-dea, bostehun langile kale-ratzeko asmoa du, eta Bar-tzelonako lantegia hamarhilabetez itxi nahi du.

CAMAgur okerrenartean okerrenari

Caja Mediterraneok (CAM)amaiera eman dio 137 urte-ko historiari. Asteleheneandesegin zuten, liskarren ar-tean, haren kuota parte-hartzaileak balio gabe uzte-ak 54.000 lagunen aurrez-kia desagerrarazi duelako.«Okerren artean okerrena»deitu zion Espainiako Ban-kuak CAMi, etxegintza neu-rrigabe finantzatu zuelako,porrot egin arte. CAMenbankua Sabadellek berega-natu du.

MiniIngalaterra txikigeratu zaio

Peugeot-Citroen eta Opellantegiak non eta noiz itxiaztertzen ari direla, kontra-koa egin behar du Minik. Ha-ren jabe BMWk erabaki du ia300 milioi euro inbertitu be-har dituela Ingalaterrako fa-briketan ekoizpena handi-tzeko. Gainera, MitsubishikHerbehereetan libre utzi be-har duen fabrika erostekonegoziazioetan ari da, Ox-fordeko lantegiak aurki jokoduelako bere ekoizpenmuga.

Asteko enpresak

SALVADOR SAS / EFE