BIZKAIKO GR® ETA PR® MENDIBIDEAK
HOMOLOGATZAKO ARAUAK, IRIZPIDEAK
ETA PROTOKOLOA
Apirilaren 16ko 79/1996 DEKRETUAri (Euskal Autonomi Erkidegoan mendi-ibiliak antolatu eta normalizatzeko dena) jarraiki, Bizkaiko Mendizale Federazioak dokumento honetan jakitera ematen ditu bere zuzendaritza-batzordeak onartutako homologaziorako arauak, irizpideak eta protokoloa, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan mendi-ibilaldien esparruan, arau, irizpide eta protokolo horien arabera jokatuko dugu.
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntzarekin egina
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected]
Aurkibidea
1- Apirilaren 16ko 79/1996 DEKRETUAREN laburpena (79/1996
DEKRETUA, apirilaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan
mendi- ibiliak antolatu eta normalizatzeko dena).
2- Mendi-ibiliei buruzko dekretuak ematen dizkion funtzioak
betetzeko zer irizpide hartu dituen BMF-FVMk.
3- Homologazio-protokoloa.
3.1. Homologazio-eskaera.
3.2. Homologazio-eskaeraren ebaluazioa.
3.3. Behin-behineko matrikula esleitzea.
3.4. Proiektua egitea.
3.5. Homologazioa.
3.6. Homologazioaren eguneratzeak.
4- Tasak. 2013
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 2
1 79/1996 DEKRETUAren laburpena (79/1996
DEKRETUA, apirilaren 16koa, Euskal Autonomia
Erkidegoan mendi- ibiliak antolatu eta
normalizatzeko dena. (Dekretu osoa Eranskinetan)
16ko 79/1996 DEKRETUAREN (Euskal Autonomia Erkidegoan mendi-
ibiliak antolatu eta normalizatzeko dena) arabera, Arabako, Bizkaiko eta
Gipuzkoako Mendizale Federazioei dagokie, zeini bere eremuaren barruan,
ondoko eginkizunak betetzea:
4. Artikulua.- Mendi-bideen sailkapena.
1. – Dekretu honetan ezarritakoaren arabera homologatutakoak
hartuko dira mendi-bidetzat, eta ez besterik.
2. – Mendi-bideak honela sailkatuko dira:
a- Mendi-ibili luzeko bideak (GR): ibilbide edo bitarte
luzeak, egun bat baino gehiagotan egiten direnak edo
50 km-tik gorakoak direnak.
b- Mendi-ibili laburreko bideak (PR): egun batean egin
daitezkeen eta 50 km-tik gorakoak ez direnak. Ibilbide
hauen helburua, gehienbat, inguru jakinak ezagutzea izan
ohi da.
3. – Halaber, mendi-bideen artean ondoko mota hauek bereiz
daitezke:
a- Bide-adarrak: mendi-bide batetik irten eta puntu jakin
batera (mendi-tontorra, herria, geltokia, aterpea eta
abar) doazen bideak dira.
b- Saihesbideak: mendi-bidetik irten eta, beste puntu
batean, mendi-bidera itzultzen diren bideak dira.
c- Zirkularrak: puntu eta/edo herri berean hasi eta
amaitzen diren bideak dira.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 3
5.3 Artikulua:
Halaber, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Mendizale Federazioei
eta Euskal Mendizale Federazioari dagokie, zeini bere eremuaren barruan,
ondoko eginkizunak betetzea:
a- Mendi-bideak homologatzea.
b- Mendi-bideen artapena eta mantentzea jagotea.
c- Toki-gidak egiteko irizpideak ezartzea.
d- Euskadiko Mendi-bideen Erregistroa kudeatzea.
e- Mendi-ibiliekin zerikusia duten erakunde estatal zein
nazioartekoekin harremanak izatea.
7. Artikulua.– Eskabidea.
1. – Edozein pertsona edo entitate publiko zein pribatu izan
daiteke mendi-bide baten sustatzaile.
2. – Mendi-bide bat sustatu nahi duenak eskabidea aurkeztu
behar dio dagokion lurraldeko mendizale federazioari, edo, mendi-bidea
lurralde historiko bi edo gehiagotan zehar igarotzen bada, Euskal
Mendizale Federazioari. Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek ere
aurkeztuko dira:
a) Proiektua azaltzen duen memoria, non jasoko baitira ondoko
alderdi hauek:
– Pertsona edo entitate sustatzailearen identifikazioa; entitatea
izanez gero, bere ordezkaria zein den adieraziko da;
– Proposatutako trazaketaren deskripzioa, bideak zeharkatzen
dituen lurren titulartasuna eta izaera juridikoa adieraziz;
- Ibilbideko seinaleen ezaugarri teknikoak;
b) 1/10.000 eskalako oinarri kartografikoa.
c) Lurren edo azpiegituren titularrek emandako baimenak, baita,
oro har, mendi-bidearen trazaketak ukitutako eskubide
guztien titularrek emandakoak ere.
d) ibilbidearen ezarketa eta mantentzerako finantzaketa-egitaraua.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 4
8. Artikulua. – Homologazioa.
1. – Eskabidea jasotzen duen federazioak homologatuko ditu
mendi-bideak egiteko aurkezten diren proiektuak.
Homologazio horrek ondoko alderdi hauek hartuko ditu kontuan:
a) Euskal Mendizale Federazioak mendi-bideen kalitate eta
seinaleztapenaren alorrean ezartzen dituen arauak nola
betetzen diren;
b) Proiektuak bat datozenentz foru erakunde eskudunak mendi-
ibilien alorrean ezartzen dituen oinarrizko irizpideekin.
Aurreko idazatietan aipatutako arauak eta irizpideak argitara emango
dira, sustatzaileak ezagutzen dituela bermatzeko xedeaz.
2. – Aurkeztutako agiriak aztertutakoan, behin-behineko
homologazioa emango du federazioak. Behin betiko homologazioa
emateko, derrigorrezkoa izango da mendi-bidea egiteko
proiektuarentzako baimena jasotzea eta mendi-bidea egitean lehen
adierazi diren alderdi guztiak betetzen direla egiaztatzea.
3. – Homologazioa ukatzen duen erabakiaren aurka, interesatua
administrazio errekurtso arrunta jar diezaioke baimena emateko eskuduna
den foru organoari.
9. Artikulua – Baimena
1. – Mendi-biderako proiektua behin-behinean homologatutakoan,
foru-organo eskudunari dagokio baimena ematea.
2. – Mendi-bidea lurralde historiko bi edo gehiagotan zehar
igarotzen bada, Euskal Mendizale Federazioak foru erakunde eskudun
guztiei igorriko die proiektua, atal honetan aurreikusitako ondoreetarako.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 5
3. - Baimena emateko, dekretu honetan xedatutakoa betetzen dela
egiaztatu behar da eta, bereziki, ondoko alderdi hauek:
a) federazio eskudunak homologazioa eman duela;
b) mendi-bidea ezartzeko behar diren baimen guztiak dituela
sustatzaileak, eta
c) mendi-biderako proiektua bat datorrela Euskadiko mendi-
bideen sarearen helburuekin.
4. – Euskal Herriko natura babesteko den ekainaren 30eko 16/1994
Legearekin bat etorriz, babestutako natura-guneetan zehar igarotzen diren
mendi-bideek nahitaez gorde behar dute halako natura-gunea deklaratzeko
arauan xedatutakoa, hala nola natur baliabideen antolamendurako planean eta
erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planean xedatutakoa ere.
5. – Atal honetan aipatutako baimena eman ahal izateko, mendi-
bidea behar bezala taxutu behar da eta federazio eskudunak behin-betiko
homologazioa eman behar du.
17. Artikulua – Jagotza.
1 – Mendi-bidea homologatu duen mendizale federazioari
dagokio jagotea nola betetzen dituzten sustatzaileek dekretu honen
ondorioz bereganatutako betebeharrak. Horretarako, egoki diren
espediente guztiak instruituko ditu delako mendizale federazioak.
2. – Betebeharren bat ez dela betetzen egiaztatzen bada, emandako
homologazioa kenduko du mendizale federazioak.
3. – Homologazioa kenduz gero, horren berri emango zaio foru-
organo erakundeari, hasiera eman dakion baimena galtzeko
administrazio-espedienteari eta ezaba dadin Euskadiko Mendi-bideen
Erregistroan egindako inskripzioa.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 6
2. Mendi-ibiliei buruzko dekretuak ematen dizkion
funtzioak betetzeko zer irizpide hartu dituen BMF-
FVMk.
Aipatu dekretuaren artikuluetan ezarritakoa betetzeko, BMF-FVMk
beharrezkotzat jotzen du gure probintziako mendi-bideen sarea irizpide
beraren bidez bateratzea, bere Mendi-bideen Batzorde Teknikoaren
bidez. Mendi-bidetzat hartzen ditugu homogeneoki balizatutako bideak,
batez ere tradizionalak eta landa-ingurunean daudenak. Gure helburua
pertsonak naturara gerturatzea da, eta komunikazio-bide sistema
tradizionalak berreskuratzea. Helburu hori oinarri hartuta, derrigorrez bete
beharreko arau hauek ezarri ditugu, Bizkaiko Lurralde Historikoan mendi-
bideak homologatzeko.
1. - Tokiko Mendi-bideak (TM, seinale berde eta zuria) izena
duten balizatutako mendi-bideak Mendi-ibili laburreko bideak (PR,
seinale horia eta zuria) izango dira hemendik aurrera. Prozesu hori
datozen lau urteetan egingo da (2013-2017 aldia). Tokiko Mendi-
bidearen entitate sustatzailearen ardura izango da ibilbideko seinaleak
aldatzea. Entitate horrek beharrezko lanak egingo ditu, mendi-bidearen
mantentze-lanez baliatuz. Homologaziorako protokolo-dokumentu
honetan mendi-bide berrientzat ezarritako prozedurari jarraiki egingo da
PR berria homologatzeko eskaera.
2. - Mendi-bideen balizajean eta seinaleetan erabili beharreko
ikurren araudiari dagokionez, erreferentziatzat hartuko dugu FEDMEren
Mendi- bideen Eskuliburuan ezarritakoa (Eranskinak).
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 7
Salbuespenak:
Ez dugu erabiliko FEDMEren eskuliburuan ageri den bat-
bateko norabide-aldaketaren seinalea. Norabide-
aldaketetan, norabide-aldaketaren seinalea erabiliko dugu
bakarrik.
Tokiko Mendi-bideak desagertu egingo direnez, mendi-
bide kategoria horren seinale guztiak erabiltzeari utziko
da Bizkaian.
3. - Ezinbestekoa izango da mendi-bidearen hasieraren eta
bukaeraren informazio-panelak jartzea eta ondoren mantentzea, mendi-
bidearen homologazioa lortzeko. BMF-FVMko zerbitzu teknikoek
mantentze-hutsune larriak aurkitzen badituzte mendi-bide horietan,
entitate sustatzaileari jakinaraziko zaio, eta entitate sustatzaileak berriz
jarri beharko ditu panelak ahalik eta azkarren. Betebehar hori betetzen ez
bada, homologazioa kentzeko beharrezko espedientea izapidetuko da.
Ibilbidearen hasierako eta bukaerako informazio-panelek informazio
hau izango dute:
- Mendi-bidearen esakune zuzena: Matrikula, izena eta mendi-
bidearen kolorearen ikur bereizlea.
- Mendi-bidearen interpretazioari eta bere interesguneei buruzko
informazioa. Irudiak eta testuak.
- Kartografia: Eskala 1:10.000 eta 1:20.000 artean
- Alturen eta distantzien profila.
- Mendi-bidearen kokapenaren mapa edo krokis orokorra:
Sarbidea errepide, tren eta abarren bidez.
- Legenda: ohiko ikurrak, mendi-ibiltaritzako ikurrak...
- Txangoetarako informazioaren metodoa (MIDE): Mendi-
bidearen balorazio zehatza eta interpretazioari buruzko
laburpena. (MIDE eskuliburua eta MIDE balorazio-fitxaren eredua, Eranskinak)
- Logotipoak: entitate sustatzaileak; BMF-FVM; babesleak,
baleude...
- Larrialdietako telefonoa: 112
- Erabilera, errespetu eta segurtasun neurriak naturan. Mendi-
bideak artzakurrak dituen artzain-eremu bat zeharkatzen badu,
eremu horren berri eman beharko da seinale baten bidez, eta
zehaztu beharko da noiz den artzaintza-garaia eta nola jokatu
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 8
behar den eremu horretan (lasterka ez egitea; artaldeak
inguratzea; inoiz ez ibiltzea ardien artean; txakurra izanez
gero, lotuta eramatea eta artaldeak saihestea;...).
- Edozein ingurumen-babesen bidez katalogatutako eremuek
mendi-bidearen seinaleetan agertu behar dute (interpretazio-
mahaiak, informazio-panelak, etab.).
4. -BMF-FVMn dokumentu hauek aurkeztu behar dira, mendi-
ibilietarako ibilbideak homologatzeko eskaera egiteko:
a- Mendi-bidea justifikatzen duten arrazoien eta helburuen
azalpena (kultura, historia, paisaia, kirol eta sustapen arloko
arrazoiak eta helburuak, besteak beste).
b- Mendi-bidearen entitate sustatzailearen, egilearen eta
mantentzailearen datuak.
c- Ibilbidearen deskribapena. Dekretuan adierazitakoaz gain,
beharrezko informazio guztia jarri beharko du instalazioa
erabil dezaketen erabiltzaileentzat: guztira zenbat aldapa gora
eta aldapa behera dauden, ibilbidearen profila, egon daitezkeen
puntu azpimarragarrien xehetasunak (ur-emariren bat igarotzen
den, harriak erortzeko arriskua duten edo aldapa handiko
mendi-mazelak dituzten eremuak...), natura-ingurunearen
ezaugarriak (flora, fauna...).
d- 1:10.000 / 1:20.000 oinarri kartografikoan xehetasunez
adieraziko da proposatutako ibilbidea. Kartografia inprimatuta
eta euskarri digitalean (Trakc-a GPX formatoan señaleak,
panelak eta ibilbideko toki aipagarrienak barne). Proiektatutako
jarduera guztiak adieraziko dira.
e- Finantziazio eta mantentze-programak kontuan hartuko ditu
proiektua egiteko zer epe aurreikusi diren, eta mantentze-
programaren xehetasunak, maiztasuna eta funts-hornidura,
besteak beste.
f- Mendi-bidearen “topogidaren” proiektuaeuskarri digitalean.
Topogidak mendi-bideari buruzko informazioa zabaltzeko
tresnak dira, eta mendi-bidearen erabiltzaileentzat dira.
Topogidan, beharrezko informazio guztia sartuko da,
erabiltzaileek mendi-bidea segurtasunez erabil dezaten eta
ingurunean dituzten zerbitzu guztien berri izanez (mendi-
bidearen track-a*; eremuko kartografia; sukaldaritza;
ostalaritza; garraioa; merkataritza; osasungintza; kirol-
instalazioak; herriaren edo herrien historiari buruzko
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 9
informazioa; eremuko flora eta fauna; aurretiko azterketarik
badago; eta aipatzeko moduko interes orokorreko beste edozein
datu).
*Mendian grabatutako tracka zuzendua izan behar da prozesuan gertatutako
akatsak edota gune zehatz batzuetan GPSak sateliteen seinaleak jasotzeko duen
gaitasuna dela eta zehaztazun galerak ezabatzeko/iragazteko.
- Tracka grabatzeko GPSaren konfigurazioa hurrengo izan behar da; track
log funtzioa, grabazio metodoa AUTO eta tarte normalarekin edo maiztasun
altuagoarekin.
- Zuzendutako tracka gutxienez 80 puntu/km-ko eduki beharko ditu.
- Tracka puntu bakoitzak altueraren balioa eduki behako du.
- GR bidezidorretan, tracka osorik eskaini ahal bada ere etapen arabera
banatuta aurkeztuko da.
- Rehomologazio prozesua bukatu aurretik topogida eta tracka
sustatzailearen web orrialdean erabiltzaileentzat eskuragarri egon beharko du.
g- Entitate sustatzaileak topogida hori inprimatuta argitara dezake.
Edonola ere, entitate sustatzaileen eta homologatzailearen
(BMF- FVM) logotipoek agertu beharko dute.
h- Eremuen titulartasuna eta natura juridikoa: bidezidorrak igarotzen dituen
eremu guztien titulartasuna eta natura juridikoa zehaztuko da dagozkion
baimenak atxikituz.
- Eremu pribatua
Eremuaren titulartasuna idatzita aurkeztuko da, baita azterketa eta
Bidezidorrean egingo den seinaleztapena burutzeko baimenak eta
Igarotze Baimenak ere.
- Eremu publikoa
Idatzita aurkeztu beharko da:
1) Bidea edo Mendi Publikoaren Titulartasun Publikoa bermatzen duen
agiria.
2) Eremu publikoaren ugasabaren baimena Señaleztapena kokatzeko
baimena.
3) Eremu publikoaren ugasabaren behar diren lanak (sastraka kentzea,
hormen konponketak, pasabideen instalazioa,e.a) burutzeko
baimena.
4) Ibilbidea igarotzen dituen beste administrazio batzuen baimenak:
Kostalde, ur-arroa, errepideak, trenbideak,e.a.
- Bidezidorra Babestutako Eremu Natural batetik pasatuko balitz,
sustatzaileak eremua kudeatzen duen kudeatzaileari dagokion
BAIMENA eskatu beharko lioke (egokitasun txostena).
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 10
3 Homologazio-protokoloa:
Mendi-ibiliak antolatzeko dekretuaren 8. artikuluak xedatzen du
beharrezkoa dela seinaleak dituzten mendi-bideak homologatzea, eta
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Mendizale Federazioen esku uzten du,
zeini bere eremuaren barruan, mendi-bide horiek homologatzeko prozesua.
Homologatzea mendi-bideen seinaleak egiteko prozesua
gainbegiratzean datza, erabilitako ikurrak bateratuta daudela bermatzeko,
natura-inguruneari egindako erasoak eta ikusizko inpaktuak murrizteko,
eta instalazio horiek erabiliko dituzten erabiltzaileentzat eskaintza
optimizatzeko.
Prozesu horretan, Mendi-bideen Bulego Teknikoak aztertu egingo
du mendi-bidearen proiektuan aurkeztutako dokumentazioa eta
beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkeztuko ditu. Halaber,
proiektua ondo egiten dela zainduko du bisitak eginez; proiektua
amaitzean, ondo egin den ala ez ebaluatuko du; eta homologazio-aldirako
ezarritako mantentze- konpromisoak betetzen diren zainduko du.
Era berean, BMF-FVMk Bizkaiko balizatutako mendi-bideen sarea
zabaltzeko konpromisoa hartu du, eta Bizkaiko mendi-bideen
berariazko webgunea aldian-aldian eguneratuko du.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 11
Homologazio-prozesuan, urrats hauei jarraitu behar zaie:
3.1 Homologazio-eskaera.
3.2 Homologazio-eskaeraren ebaluazioa.
3.3 Behin-behineko matrikula esleitzea.
3.4 Proiektua egitea.
3.5 Homologazioa.
3.6 Homologazioaren eguneraketak.
3.1. Homologazio-eskaera
Homologazio-prozesua hasteko, mendi-bide baten behin-
behineko matrikularen esleipena eskatzen da. Sustatzaileak egin beharko
du eskaera hori, eta hauek sartu beharko ditu:
a- 79/1996 Dekretuaren 7.artikuluak zehaztutako dokumentazioa
(dokumentu honen 3., 4. orrialdeak)
b- Dokumentu honen 4.epigrafean, 2.puntuan zehaztutako
dokumentazioa (9., 10. orrialdeak)
c- BMF-FVMren Mendi-bideen kontuan behin-behineko
matrikulazioaren tasa ordaindu izanaren ziurtagiria.
BMF-FVMk agiri bat igorriko dio sustatzaileari, eta bertan zer
dokumentazio jaso duen eta noiz, eta behin-behineko matrikulazioaren
tasaren ordainagiria zehaztuko dira.
Ikusi Eranskinak:
-Bizkaian Mendi-bide bat homologatzeko eskaeran aurkeztu beharreko
dokumentazioaren aurkibidea.
-Behin-behineko matrikularen eskaeraren formulario eredua.
-Entitate sustatzailearen, egilearen eta mantentzailearen formulario eredua.
-Mantentze-lanen konpromiso-dokumentuaren eredua.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 12
3.2. Homologazio-eskaeraren ebaluazioa
BMF-FVMn homologazio-eskaera jaso ondoren, Mendi-bideen
Batzordeak mendi-bideak homologatzeko teknikari bat esleituko dio
proiektuari. Izendatutako teknikariak txosten bat egingo du mendi-
bidearen proiektuaren bideragarritasunari buruz. Txosten horretan, hauek
proposatuko dizkio BMF-FVMko zuzendaritza-batzordeari: behin-
behineko matrikularen esleipena onartu ala ukatu egin behar den; ala, hala
dagokionean, beharrezko aldaketak gomendatuko ditu, aldaketa
bakoitza arrazoituz. BMF-FVMko presidentetzak egutegiko 60 eguneko
epean ebatziko du eskera, dokumentazioa BMF-FVMren erregistroan
sartu zen egunetik hasita.
Ebazpena izan daiteke:
- Ezezkoa: Txosten teknikoa ikusita, ez da homologazioa
emango, baldin eta: BMF-FVMk erabakitzen badu proiektuak
ez dituela betetzen GR edo PR mendi-bidea egiteko beharrezko
baldintzak, proiektuak huts larriak izateagatik, aurreikusitako
ibilbidearen ezaugarriengatik, eta mendizaletasunerako interes
urria izateagatik, besteak beste.
- Negatiboa: Aurkeztutako proiektuan edo dokumentazioan
zuzen daitezkeen hutsuneak daudela ikusiz gero, sustatzaileari
hutsune horien berri emango zaio, egutegiko 30 egunetan,
jakinarazpenaren egunetik hasita, beharrezko zuzenketak
aurkez ditzan. BMF-FVMk beste ebazpen bat emango du
egutegiko 30 eguneko epean, sustatzaileak proiektuan
proposatutako zuzenketak aurkezten dituen egunetik hasita.
- Baiezkoa: BMF-FVM sustatzaileari baiezkoaren berri emango
dio, eta ebazpenarekin batera, proiektuari mendi-bidearen behin-
behineko matrikularen zenbakia esleituko zaio. Une horretatik
aurrera, zenbaki horrek dokumentu guztietan agertu behar du,
proiektuaren identifikatzaile gisa.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 13
3.3. Behin behineko matrikula esleitzea
Behin-behineko matrikula esleitu ondoren, mendi-bidea Uneko
Mendi-bide gisa inskribatuko da mendi-bideen erregistroan ondorio
guztietarako. Egoera horretan egongo da homologazio-eskaeran
emandako dokumentazioan ezarritako exekuzio-denboran. BMF-FVMk
uneko mendi- bideei buruzko informazioa jarriko du homologatutako
mendi-bideei buruzko informazioarekin batera bere webgunean.
Sustatzaileak BMF-FVMren behin-behineko matrikula jaso
ondoren, proiektuan aurreikusitako jarduketei ekiteko baimena eskatu
beharko du foru-organu eskudunean (apirilaren 16ko 79/1996 Dekretuaren
9. Artikulua).
3.4. Proiektua egitea
Exekuzio-aldian, entitate egileak gertatutako gorabehera
azpimarragarrien berri emango dio BMF-FVMko Mendi-bideen
Batzordeari, batez ere atzerapenak egongo direla aurreikustean.
Exekuzio-aldia luzatzeko eskatu behar bada, idatziz eskatuko da eta
dokumentazio hau izan aurkeztu beharko da: justifikatzeko txosten bat.
Bertan, zergatik luzatu behar den eta zenbat denbora eskatzen den zehaztu
beharko da.
Proiektua gauzatzean, entitate sustatzaileak aurreikusitako
jarduerak, ingurumena, parke naturalak, jabe partikularren baimenak,
udala, aldundia eta abarretan eragina izan dezaketen araudi guztiak bete
behar ditu.
Entitate sustatzaileak ezin du pentsatu, inolaz ere, BMF-FVMk
mendi-bidea homologatzeak eremu publikoa eta pribatua, naturala, landako
edo hirikoa, erabiltzeko arauak betetzetik salbuesten dituenik.
Exekuzio-aldian, BMF-FVMk 2 ikuskapen egingo ditu gutxienez,
mendi-bideen sustatzaileari aurrez ohartaraziz, apirilaren 16ko 79/1996
DEKRETUaren 17. artikuluak ematen dion zaintza-funtzioa betetzeko.
Ikuskapen-bisita horietan, entitate sustatzaileko teknikari arduradun
batek lagunduko dio BMF-FVMko Mendi-bideen teknikariari.
Aipatutako ikuskapen bisitetan zehar erakunde sustatzailearen
teknukari batek BMFko teknikaria lagunduko du.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 14
3.5. Homologazioa
Proiektua amaitu ondoren, entitate sustatzaileak egutegiko 60 egun
izango ditu, BMF-FVMri instalazioaren azken ikuskapena idatziz
eskatzeko, mendi-bidea behin betiko homologatzeko.
Behin betiko homologazio-eskaeraren eredua, Eranskinak
Hauek sartuko ditu eskaeran:
a- Seinaleen, egindako jarduketen, ekipamenduen eta abarren
memoria zehatza. Seinale bertikalen koordenatuak, argazkiak eta
deskribapena ere jarri behar dira.
b- Aplika daitezkeen homologazio-tasen ordainagiria.
c- Enpresa sustatzaileak eta egileak izendatutako teknikarien datuak
(teknikari horiek harremanetan egongo dira BMF-FVMko Mendi-
bideen teknikariekin homologazio-prozesuan), memoriaren
analisia, instalazioaren ikusizko ikuskapena eta txostena.
d- Apirilaren 16ko, 79/1996 dekretuaren 7.artikuluaren 2 a eta d ataletan
oinarrituta, lurraren kudeaketa egiaztatzen duen agiri ofiziala.
e- Entitate sustatzaileak eta mantentzaileak mantentzeko konpromisoa
dutela ziurtatzen duen dokumentua.
Mantentze-konpromisoaren dokumentuaren eredua, Eranskinak
Proiektuaren ardura duen BMF-FVMko mendi-bideen teknikariak
gutxienez behin egin beharko du ibilbide osoa oinez. Beharrezkotzat
jotzen badu, entitate sustatzaileek eta egileek izendatutako teknikariei
parte hartzeko eska diezaieke instalazioko zenbait zati ikusten
laguntzeko, zati horietan beharrezkoa denean.
BMF-FVMko mendi-bideen teknikariak txostena eta ondorioak
bidaliko ditu BMF-FVMko presidentetzara. Presidentetzak ebazpena
emango du, eta bi aukera egongo dira: batetik, homologazioa ematea;
eta bestetik, entitate egileari txosten teknikoan proposatutako aldaketak
egiteko eskatzea, aldaketa horiek egiteko gehieneko denbora ezarriz.
BMF-FVMk bere irizpen arrazoituaren berri emango die entitate
sustatzaileei eta egileei, gehienez egutegiko 60 eguneko epean.
Homologazioa lau urterako da, behin betiko homologazioa ematen
den egunetik hasita.
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 15
Aldi horretan, entitate mantentzaileak beteko du mendi-bidearen
proiektuan zehaztutako mantentze-programa.
Behin betiko homologazioaren indarraldian, BMF-FVMk zaintza-
lanak egingo ditu, 79/1996 Dekretuaren 17.artikuluak ematen dizkionak.
Mendi-bidearen mantentze-lanetan irregulartasunak hautematen badira,
honela jokatu beharko da:
a- Entitate mantentzaileari, sustatzaileari eta egileari hautemandako
hutsuneen berri eman beharko zaie.
b- Entitate sustatzaileari eta mantentzaileari beharrezko jarduketak
egiteko eskatu beharko zaio, gorabehera horiek zuzentzeko, eta
epe bat ezarriko da horretarako.
BMF-FVMk mendi-bide baten homologazioa ezeztatuko du kasu
hauetan:
a- Instalazioaren mantentze-programan hutsune larria egoteagatik eta
programa behin baino gehiagotan ez betetzeagatik.
b- Epean eta forman ez egiteagatik BMF-FVMk proposatutako
mantentze-jarduketak, federazioko teknikariek mendi-bidearen
zainketa-lanetan hauteman dituzten hutsuneak zuzentzekoak.
3.6. Homologazioaren eguneratzeak.
Honela eguneratuko dira homologazioak:
1- BMF-FVMk entitate sustatzaileari, egileari eta mantentzaileari
instalazioaren homologazio-aldia bukatzera doala jakinaraziko die,
gutxienez 6 hilabete lehenago.
2- Entitate sustatzaileak 3 hilabete izango ditu, homologazioaren
iraungitze-abisua jaso duen egunetik hasita, BMF-FVMri
homologazioa eguneratzeko prozesuari ekiteko beharrezko
dokumentazioa emateko.
3- Entitate sustatzaileak hasi beharko du homologazioa
eguneratzeko izapidetzea.
4- Mendi-bide baten homologazioa eguneratu nahi duen entitate
sustatzaileak bidaliko dio BMF-FVMri mendi-bidearen
homologazioa eguneratzeko eskaera. Hauek sartu beharko ditu
eskaeran:
a- Mantentze-programaren memoria, eta erregistratutako
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 16
gorabeheren eta azken homologaziotik egindako jarduketen
azalpen zehatza.
b- Mendi-bidearen egoerari buruzko txostena.
c- Instalazioaren mantentze-programa homologazioaren
eguneratzea (4 urte) eskatzen den aldirako. Hauek sartu
beharko dira: Enpresa mantentzailearen datuak, mantentze-
lanen programa eta finantzazioa, entitate sustatzailearen eta
mantentzailearen arteko mantentze-lanetarako
kontratuaren/hitzarmenaren kopia.
d- Tracka eta Topogida eguneratuaren kopia euskarri
digitalean.
e- Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria.
5- BMF-FVMk beharrezko dokumentazio guztia jaso ondoren, BMF-
FVMk honela jokatuko du:
a- Entitate sustatzaileak emandako dokumentazio osoa
erregistratuko du mendi-bidearen espedientean, eta ziurtagiri
bat bidaliko dio entitate sustatzaileari, jasotako informazioa
eta tasa ordaindu izanaren frogagiria.
b- Mendi-bideen teknikari homologatzaileak, mendi-bidearen
arduradun denak, gutxienez ibilbide osoa oinez ikuskatuko du,
eta bere ondorioen berri emango dio BMF-FVMko
presidentetzari.
c- 3 hilabeteko epean, eskatutako dokumentazioa osoa
erregistroan sartu zen egunetik hasita, BMF-FVMko
presidentetzak ebazpena emango du: homologazioa emango du;
edo entitate mantentzaileari txosten teknikoan proposatutako
aldaketak egiteko eskatuko dizkio, aldaketa horiek egiteko
gehieneko epe bat ezarriz.
d- Mendi-bideen erregistroan 4 urterako eguneratuko du
egindako homologazioa.
Entitate sustatzaile bera mendi-bide batzuen arduraduna bada (urte
berean homologatu ez direnak), BMF-FVMk, entitate sustatzailearekin
adostuta, mendi-bideen homologazio-aldien beharrezko luzapenak edo
murrizketak erraztuko ditu, entitate sustatzaileek ahalik eta modurik
komenigarrienean programatzeko bere jarduketak. Edonola ere,
homologazio-aldiaren luzapenak ezin izango du bi urte baino luzeagoa
izan (4 urte + 2 luzapen- urte).
BMF-FVM C/Martín Barua Picaza, 27 – 4º C.P. 48003 Tfno. 94 444 35 62 E-mail [email protected] 17
5. 2013ko tasak
Behin-behineko matrikularen tasa, GR, PR 75 €
Homologazio-tarifak: GR, PR 30 €/km
GR, PRren homologazioen eguneratzeak 20 €/km
Homologazio-beharren azterketaren tasak 20 €/km
Top Related