BIZKAIKOHITZA
MARISOL RAMIREZ / FOKU
Azkuna zentroak hamar urte bete ditu bOndo definitu gabeko azpiegitura erraldoi bihurtu zutenBilboko alondegi zaharra bGaur egun, kultura, aisialdia eta kirola uztartzen ditu gune horrek b 2-3
Edukiz
bete dira
hormak
Gazteak Getxon, Itzubaltzetakoeuskaltegi zaharra okupatu dute,
«auzoaren premiei erantzuteko»
9Gizartea Euskararen Etxeakgizartearen beharretara egokitu
ditu baliabideak eta ordutegia
7Ostirala
2020ko otsailaren 21aXI. urtea433. zenbakia
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aAstekoa
June Prieto
Duela hamar ur-
te berpiztu zen
Bilboko Alon-
degi zaharra,
gaur egun Az-
kuna zentroa
izenekoa. Philippe Starck arki-
tektoak izan zuen 1905 eta 1909
artean Ricardo Bastidak eraikita-
koa zaharberritzearen ardura, eta
azalpen argirik eman ezinda
inauguratu zuen 2010ean. «Ez
naiz gai Alondegia definitzeko. Bi-
zitza bera da», esan zuen.
Hiri ereduari buruzko zalan-
tzak sortu zituen berriztatzeak,
zehaztu gabeko erabilera zuen
eraikin batean 75 milioi euroko
inbertsioa egingo zutelako. Hale-
re, ez zen izan garai hartan mar-
txan jarri zen makroproiektu ba-
karra. Bilboko hiriak jasan zuen
transformazio urbanistikoaren
isla dira Guggenheim museoa,
Zorrotzaurre uharte bihurtzeko
plana, Iberdrola dorrea, Isozaki
atea eta Bilboko Metroa. 1990eko
hamarkadatik, Iñaki Azkunaren
alkatetzan egin ziren proiektu
horiek guztiak; baita alondegia
ere. Bizkaiko Foru Aldundiak fi-
nantzaketa ukatu zionean, pole-
mika areagotu egin zen, eta, on-
dorioz, gunea hamar urtez egon
zen lanetan. Azkenean, 2010eko
maiatzaren 18an zabaldu zuten,
hiru urteko atzerapenarekin.
Orain, liburutegiak, kirolde-
giak eta zinemek betetzen dute
duela 111 urte ardoa biltzeko era-
biltzen zuten eraikina. Alonde-
giak izaera mistoa garatu du ha-
markada honetan: kulturak ga-
rrantzi handia du barne egita-
rauan, baina ez dira ahaztekoak
eraikinean eskaintzen diren
hainbat aisialdi mota ere. Esate
baterako, mediatekak 50.000
aletik gora ditu bere liburutegian,
eta ikasteko gelak, bideo jokoak
alokatzeko gunea eta filmak ikus-
teko aretoak ere badauzka. Baina
izan dira talkak hor ere. Bertako
langileek 37 eguneko greba egin
zuten 2018an, udalak azpikontra-
tatutako enpresak haien baldin-
tzak hobetu zitzan, eta egunero
joaten diren 1.700 hiritarrei kali-
tatezko zerbitzua eskaintzeko.
Bilbo erdialdean dago Alonde-
gia, Indautxun. Kanpotik ikus
daiteke Ricardo Bastida arkitekto
bilbotarrak 1909. urtean eginda-
ko aurrealde birgaitua; eta barru-
ra sartzean, Starckek diseinatuta-
ko gune berritzaileak kaleko es-
paloiarekin elkartzen dira,
kalearen eta Alondegiaren arteko
muga lausotuz. Ospetsua bihurtu
da dragoi itxura duen zutabea,
zeinak, beste 43 zutabeekin bate-
ra, erakusketa areto eta bulegoei
eusten baitie. Hasieran, bisitarien
harridura pizten zuen igerilekua-
ren beheko aldea ikusi ahal izate-
ak, noizbehinka igerilariren ba-
ten oinak ere antzeman daitezke-
elako gora begiratuz gero.
Hamaika aurpegiGutun Zuria literatur jaialdia da
Azkuna zentroan egiten den jaial-
dirik garrantzitsuenetakoa. Bil-
boko Alondegian egiten da oso-
rik, eta azken urteetan antolatzai-
leek hitzaren ikuspegi zabalago
bat landu dute. Literatura Nobel
saridunak sarri gonbidatu dituz-
te: 2014an Herta Müller, Orhan
Pamuk eta Gao Xingjian elkartu
zituzten, besteak beste.
Azkuna zentroaren urteko egi-
tarautik kanpo, beste jaialdi ba-
tzuen artean, Mendifilm eta Zine-
bi jaialdiek erabiltzen dituzte ins-
talazioak, kudeatzaileek eraiki-
naren hainbat areto alokatzeko
aukera ematen baitute. Erabilera
anitzekoak dira, adibidez, entzu-
naretoa eta zinema aretoak. En-
tzunaretoan laurehun pertsona
sar daitezke; Golem enpresak ku-
deatzen dituen zazpi zinema are-
toak egokituta daude entzumen
urritasuna duten pertsonentzat.
Bilboko Alondegia artearen
alderdi guztiak lantzen dituen
gune bat dela esan daiteke: zine-
ma, musika, antzerkia, dantza,
literatura eta argazkilaritza.
Artista berrientzako bi egonaldi
ere eskaintzen ditu. Praktika
artistikoa eta dantza garaikidea
lantzen dituzte munduko edo-
zein lekutik etor daitezkeen bi
aukeratuek, eta Bilboko edo Biz-
kaiko artistekin urtebeteko
proiektua garatzeko aukera dau-
kate. Esate baterako, Tana Garri-
do eta Alina Aguila aurreko urte-
ko artista egoiliarrek ikusgai
edukiko dituzte haien lanak Bat
espazioan, apirilaren 26ra arte.
Noizbehinkako formakuntza
saioak ere egiten dituzte, umee-
kin eta helduekin: otsailaren
27tik aurrera, Ana Buitragok
Dantzan Bilaka tailerra emango
du, adibidez, sorkuntza koreo-
grafikoan interesa dutenentzat.
Alondegia zeregin finko baterako
berreraiki ez izanak aukerak
zabaldu dizkie Bilboko hainbat
sortzaile eta artistari.
Erakusketa aretoak, berriz,
erabilera publikokoak dira,
aisialdirako beste instalazio guz-
Bilboko Alondegi berrituak orain dela hamar urte ireki zituen ateak.Iñaki Azkuna alkateak beste hainbat egitasmo handirekin batera jarri zuenmartxan, baina 75 milioi euro bideratu zituzten lanetara, eta polemika piztu zuenproiektuak. Azken urteetan artea, kirola eta aisialdia uztartu ditu eraikinak.
Hamarkada bete batAlondegia definitzeko
Duela 111 urte ardoabiltzeko erabiltzen zenlekuan zinemak,liburutegia etaigerilekua daude orain
Mediatekak 50.000 aleditu erabiltzaileentzateskuragarri, eta bideojokoak alokatzekoaukera ere ematen du
Bi artistarentzakourtebeteko egonaldiaekaintzen dute, dantzagaraikidea eta praktikaartistikoa lantzeko
1
3BIZKIAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Astekoa
tiak bezala. Publikoak bai, bainaordainpekoak ere bai. Bilbota-rrek 7,05 euro ordaindu beharkodituzte igerilekura behin sartze-ko, txartela eduki ezean. Eta 34,15eurokoa da gimnasiora sartzekohileko kuota. Itxaron zerrendadago bertan eskaintzen direnikastaroetara sartu ahal izateko. Forma hartu du definitu barik
hasi zen proiektuak. Turistek etaherritarrek berdin erabiltzendute zentroa, eta egitaraua inda-rra hartuz doa urtez urte.
June Prieto Bilbo
Azkuna zentroko zuzendaritzanbi urte egon eta gero, Alondegikoproiektua definitzeko gai da Fer-nando Perez (Sestao, 1967). Ibilbi-de luzeko profesionala da, eta argiikusten du Alondegiaren etorki-zunak gizarte garaikidean oina-rritu behar duela.Nola definituko zenuke gaur
egungo Alondegia?
Duela urte batzuk zaila izan zite-keen definitzea. Gizarte eta kultu-ra garaikideen zentro bat da. Ho-rrek definitzen du gaur egun denaeta izan nahi duena.Zer iruditzen zaizu Alondegiak
hamar urte hauetan izan duen
bilakaera?
Gaur egun ere bilakaeran dago.Batzuetan, distantzia txikietatikaldaketa horietaz konturatzeazaila izaten da, baina, atzera begi-ratzean, ikus dezaket ikusleriarenkomunitateak asko aldatu direlateknologikoki-eta, eta aldatzenari direla egunetik egunera.Zein da gehien nabarmenduko
zenukeen ezaugarria?
Nik uste dut egunerokoan artegaraikidea ikustea eta bizitzeadela proiektuaren alderdirik ga-rrantzitsuena.Zein da helburu nagusia proze-
su honetan guztian?
Loturak sortzea pertsonen etakultura garaikidearen artean, in-gurunean eragiteko eta gizartesortzaile, kritiko eta askotarikobat eraikitzen laguntzeko asmoz. Zer da zuretzat kultura garaiki-
dea edo gizarte garaikidea?
Niretzat, artea kontu estetikorabakarrik ez mugatzea da. Arte ga-raikidea ekonomia da, gizarteada, esperientziak dira... Niretzat,harrigarria da kulturaren bitartezesperientziak sortzeko dagoenahalmena; hau da, pertsona ba-koitzak eduki dezakeen esperien-tzia desberdina eta bakarra izatea.Hori ere gertatzen zaie bisitarieizentro honetara etortzean.
Autogestionatzeko gaitasuna
du Alondegiak. Zenbatekoa?
Inguruko zentro eta instituzioe-kin alderatuta, Alondegiak oso fi-nantzaketa propioa altua dauka.Gaur egun, %40 autofinantzatzengara; dirutan, milioiak dira. Kon-tuan hartu behar da urtero uda-lak sei milioi baino apurtxo batgehiago ematen dizkigula, eta ho-rri autofinantzatutako ehunekoagehitu behar zaio.
Ehuneko horiek mantentzeko
asmoa daukazue?
Hamargarren urteurren honetan,gure helburua izango da enprese-kiko harremanak indartzea. Kon-tuan hartu nahi ditugu, uste du-gulako badutela erantzukizunsoziala kulturaren aldetik. Askodaukagu eskaintzeko; alde bate-tik, gurekin lanean dauden 270pertsonen lana egonkortu nahidugu, baina, bestetik, hamar urte
hauetan programazioak lortuduen erakargarritasuna ere inte-resgarria iruditu ahal zaie.Aurreko urteetan, nazioarteko
artista asko ekarri dituzue; nola
lortzen duzue orekatzea euskal
artisten eta kanpotarren arteko
eskaera?
Egia esanda, guk nazioartekota-sunaz hitz egiten dugunean ez du-gu bakarrik hitz egiten atzerriaz,baizik eta bertako jendeak ere na-
zioartean eragiteko duengaitasunaz. Guk elkarrieragiteko bideari emannahi diogu garrantzia,euskaldunok nazioarte-ari eta nazioarteak guri.Horretarako eskaintzenditugu egonaldi artisti-koak, eta horretarako di-ra Rotterdam, Habana,Quebec, Frantzia, edo
Finlandiarekin egiten ditugun hi-tzarmenak ere. Luzera, oso emai-tza positiboak ematen dituzte. Zer irudi eduki nahi duzue kan-
pora begira?
Nahi dugu proiektu sendo batizan, ulergarria, pertsona guztieizuzendua. Ez dugu nahi bakarrikestandarte bat izan, baizik etaeragile bat. Zerbitzu publikoaabiapuntutzat hartuta, lokailubat izan nahi dugu.
«Gaur egun, proiektuaren%40 autofinantzatzen da.Dirutan, milioiak dira»
Fernando Perez b Azkuna zentroaren zuzendaria
2018an hartu zuen Fernando Perezek zuzendari postua, eta, geroztik,Alondegiaren proiektu sendo eta definitu bat lortu nahi izan du. Artegaraikidearen alderdi guztiak ikusi eta bizitzeari ematen dio garrantzia.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2
3
4
1Eraikina. Bilboko Alondegi
zaharraren hormak zaharberritu
zituzten. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2Berbagunea.Bilboko euskal-
tegiek antolatzen dute urtero Ber-
bagunea, 2011tik. L. JAUREGIALTZO / FOKU
3Gao Xingjian Nobel sariduna.
Gutun Zuria jaialdian literaturari
buruz hausnartzen dute; tartean
Nobel saridunak ere etorri izan
dira. MARISOL RAMIREZ / FOKU
4Mediateka eta haurren txokoa.
2010ean inaguratu zuten Azkuna
zentroko mediateka. J. HERNANDEZ / FOKU
Niretzat, arte garaikideareneginkizuna esperientziaksortzen laguntzea da, besteakbeste, kulturaren bitartez»Fernando PerezAzkuna zentroaren zuzendaria
‘‘
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aIritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Baina zer desastre
da hau?
Deskalabrua, desma-sia, hondamena, hon-damendia, ezbeharra,zorigaitza, ondikoa,
destorbua... Izen asko dago de-sastrebat zer den adierazteko.Eta kasik berba beste desastremota: desastre naturalak, desas-tre humanitarioak, desastre eko-logikoak...Desastrea, edo jatorrago eus-
karaz, hondamendia, eremu geo-grafiko jakin bateko bizi-baldin-tza normalean gertatzen den kal-te larria ei da. Ados, eta, orduan,zer da desastre naturala edo na-tura hondamendia? Bada, gerta-era edo fenomeno naturalek, esa-terako lurrikarek, uholdeek, tsu-namiek, luiziek, besteak beste,
eragiten duten galera materialeta gizatiarra. Baina adi, gero: Na-zio Batuen hondamendien arris-kuak murrizteko bulegoren iri-tziz —United Nations Office forDisaster Risk Reduction(UNISDR)—, hondamendiak be-rez ez dira naturalak, baizik etanaturaren fenomenoen aurreangertatzen diren omisioen eta pre-bentzio eta planifikazio faltarenemaitza. Beraz, luizi bat ez dahondamendi naturala bi langileharrapatzen baditu edota errepi-de bat estaltzen badu. Are gutxia-go airea, lurrak eta ura kutsatzenbaditu, eta 50.000 biztanlekoeremu batean biztanle horien bi-zitza horrenbeste baldintzatzenbadu.
Konforme. Orduan, zer hon-damendi klase da hor omisioeneta prebentzio eta planifikaziofaltaren emaitza baino gehiagobadago? (Naturala seguru ezetz).Bada, ingurumen naturalean gizajardueraren ondorioz gertatzenbada, hondamendia zera da: eko-logikoa. Horrelako hondamen-diak —ekologikoak— dakartza in-gurumenean kalte handi etaatzeraezinak; gizakiak, anima-liak edota landareak hiltzea etagiza bizitzaren alterazio larria. In-gurumenaren hondamenek era-gina izan dezakete nekazaritzan,biodibertsitatean, ekonomian etagizakien osasunean. Esate bate-rako, Zaldibarkoa.Urkullu lehendakari jaunak
otsailaren 10eko agerraldian, hauda, Alberto eta Joaquin lurperatuzituen eta AP8 errepidea estalizuen zabortegiko luizitik lau egu-nera, esan zigun Zaldibarko za-bortegikoa hondamendi naturalazela, eta lan istripua. Eta nik da-kidala oraindik ez du hori baino
gehiago denik esan. Eta bada:Zaldibarko zabortegian/zaborte-giagatik gertatu dena, eta gerta-tzen ari dena —bere neurrian, etaJoaquinentzat eta Albertorentzatneurri handiagorik ez dago— gizatragedia eta hondamendi ekolo-gikoa da. Horrek esan gura duenguztiarekin. Bidenabar esanda,Lehendakaritzak aztertu behar-ko luke lan istripuei eta honda-mendi naturalei tranbiari bainogarrantzia-edo txikiagoa ematehori.Hasieran aipatu dut izen asko
dagoela desastrebat zer den adie-razteko. Beste etsenplu bat jar-tzearren: desastre politikoa. Bai-na izena bakarrik ez, izenondoaere izan daiteke desastrea. Adibi-dez, sinonimiaz baliatuta: kala-mitateak eragindako egoera ta-malgarri baten kudeaketa pena-garria egin duten politikodesastreak. Adjektiboekin ez dutsegitu gura, baina, zutabea laburgeratuko litzaidake eta.
Luizi bat ez dahondamendi
naturala bi langileharrapatzen badituedota errepide batestaltzen badu. Are
gutxiago airea,lurrak eta ura
kutsatzen baditu
Irudia b Gorliz
Zisne beltza, etxe berri bilaBizkaiko Basosainek zisne beltz bat topatu zuten joan den astean Bilotxiko errotaren inguruan, Barbadun erre-
kan (Muskiz). Hegazti iheskorra da, eta kostatu egin zaie harrapatzea. Aste honetan lortu dute; eguaztenean,
hain zuzen. Foru aldundiak Gorlizen duen animaliak zaintzeko zentrora eroan dute. Berez, zisne beltza Austra-
liakoa da; XVIII. mendean ekarri zuten ingelesek Europara. Euskal Herrian ez da ohikoa: zooetan eta parkeetan
baino ez dago, eta ez da normala erreka batean egotea. Harentzako etxe bila dabiltza orain. BIZKAIKO BASOZAINAK
BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Auto eta zementugehiagoBilborentzat
Hirigintza eraldaketarantzhasitako bideari ekiten dio
Bilbok. Oraingoan, udalak Zorro-tzaurre eta Deustuko Erriberaditu jomugan. Duela ez hainbesteurte, inguru horretan Euskaldu-na auzunea zegoen, DeustukoKanala zabaltzerakoan desage-rrarazi zuten auzunea. Baina ezguztiz, penintsula bilakatu bai-tzuten. Azkenik, kanala hautsi,eta penintsula Ibaizabal gainekouharte bihurtu da.Hiria gobernatzen dutenek au-
rrerapauso hori emateko pizga-rria izan da egitasmo handi bat.Antza denez, bertan Bilboko za-balgune berria egin nahi dute: lo-rategi eta aisialdi guneak izangodituzten etxe berriak (5.500 in-guru). Baina zeintzuk izango diraegitasmo handi horrek izango di-tuen ondorioak? Zerrenda ditza-gun nabarmenenak: uholdearriskua itsasadarraren goraldizehatzen arabera gerta litekeena;trafikoaren hazkundea, batik batbertan biziko direnen autoenga-tik. Hazkunde horrek ekar litza-ke: trafiko kolapsoa, zarata etakutsagarriak diren gas emisioen
ugaltzea. Hiritar orok gozagaiizan beharko lituzkeen espazioenpribatizazioa.Hortaz, egitasmo alternati-
boa proposatu nahi dugu: berde-gunea eta baso txikia, zeinean ar-datz nagusia izango den bertakobirnaturalizazioa. Hiriguneetanoasi naturalak izatearen ondorio-ak nabarmenak dira. Ondokoak:airearen kalitate hobeagoa, at-mosferaren CO2-aren xurgatzea-ren eta arbola eta zuhaixken oxi-genoaren eraginez. Landaretzari(batez ere zuhaitzei) esker sortu-tako ur zikloen hazkundea. Eu-riaren urari eusteko gaitasunadute basoek, eta lurrera igor de-zakete. Horrez gain, uraren abia-dura geldotuko dute, eta, lurrarieusten diotenez, erosioa eta uhol-de arriskua gutxitu lezakete. Kli-marengan dute eragina. Izan ere,gune kontinentalen hezetasuna-ren %50 landaretzaren hostoenizerditzetik dator. Hiritarrentzataisialdi gune dira. Hiritarren bizi-tza kalitatea hobetzen dute, etaairearen kalitateari lotutako ar-nasketa-gaixotasunak gutxitzenditu. Egitasmoari buelta emandakioke. Mozkin ekonomikoakbazterrean utzi, eta eramanga-rritasuna eta krisi klimatikoarenaurkako borroka aintzat izangodituen hirigune eraldatzearenalde egin dezakegulako.
Eguzki talde ekologista. Bilbo
ZUZENDARIARI
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Apustu etxeek eta joko aretoekiritzi publikoaren jomugan jarrai-tzen dute. 2019an hainbat izandira, tokian-tokian, jokoarenaurka abiatutako dinamikak. Eta,gauzak aldatu ezean, jokoari etaapustuei mugak jartzeko alda-rriak presente jarraituko duela di-rudi. Iruñea, Azpeitia, Gasteiz,Bilbo... Jokoa erregularizatzearenaldeko olatuak eragina izan duEuskal Herri osoan. Horren adibi-de da, besteak beste, Eraginekotsailaren 28rako Bilbon deituduen manifestazioa.
Bilboko Gazte PrekarizatuenAsanbladak sorreratik izan duargi jokoak berekin dakarrenarriskua, eta arazo hori mahaigainean jarri zuten lehenengoeragileetako bat izan zen. Horrenberri izan zuenean, Andres Peñak(Bilbo, 1996) dinamikarekin bategin eta Eraginen murgiltzea era-
baki zuen. Urtebete baino gehia-go darama apustu etxeen inguru-ko lantaldean, eta itxaropentsumintzatu da jokoaren erregula-zioaren inguruan. Apustu etxeak itxi arte; gure mi-
seria zuen aberastasuna da mo-
bilizazioaren leloa. Zergatik dio-
zue jokoak miseria dakarrela?
Dirua lortzeko era azkar gisaikusten dute gazteek jokoa, bainaapustu etxeek beti irabazten dute.Arazoa da gazteei hau ez zaielairuditzen klase arazo bat: azkene-an, dirua daukanak bizioagatikjokatzen du, baina guk dirua lor-tzeko metodo moduan ikustendugu. Ikusarazi behar diegu horitranpa hutsa dela; gazteok paira-tzen dugun beste gaitz bat bainoez da. Horren aurrean, ezinbeste-koa da apustu etxeak klase etsaimoduan ikustea.Zergatik izan du jokoak halako
arrakasta hain denbora gu-
txian?
Apustuen kontua erabat normali-zatu dutelako. Zailtasun handiakdaude jendea jokoak dakartzanarriskuez kontzientziatzeko. Izanere, telebista piztu eta edozein ki-rol partida jarriz gero, iragarkiengaraia heltzen denean bata beste-aren atzean etortzen dira apustuetxeenak. Sekulako zaparrada ja-saten dugu, pertsona famatuak,hainbat apustu motaren azalpe-na... Ikaragarria da. Esate batera-ko, gaur egun arrunta da ikaste-txeetako ikasleak patio orduanapustu etxera joaten ikustea,apusturen bat egitera edo errule-tan jokatzera.Apustu etxeen eta joko aretoen
fenomenoa geldiarazteko, zein-
tzuk dira Eraginen aldarrikape-
nak?
Manifestazioaren oinarri mo-duan, sei aldarri egin nahi ditugu:publizitatea debekatzea espaziopublikoetan; apustu etxeak eta jo-ko aretoak eskoletatik urrun egon
behar izatea; ordutegiak murriz-teko arau bat onartzea; ordain-tzen dituzten zergak handitzea;ludopatia duen jendeari kalte-or-dainak ordaintzeko mekanismo-ak ezartzea; eta Internet bidezkoapustuei mugak jartzea.Publizitatea debekatzeko eska-
tu ez ezik, euskal kirol taldeei ere
eskatu diezue apustu etxeen pu-
blizitatea kentzeko.
Bai. Gaur egun, euskal taldegehienek daramate apustu etxeenpublizitatea, eta hori lotsagarriada. Gutxienez, bazkideei ea horikendu nahi duten galdetzeko es-katzen dugu.Zergatik uste duzue apustu
etxeek kalte-ordainak ordaindu
behar dituztela?
Azken finean, ludopatia arazoakizan dituztenek prozesu luze batiegin behar izan diotelako aurre.Hori ere ordaindu beharra dago,eta guk uste dugu apustu etxeeidagokiela hori egitea. Izan ere,
haiek dira arazo horren erantzu-leak; haiek eragin dute arazoa. Interneteko apustuak ere jomu-
gan jarri dituzue.
Oso arriskutsuak dira. Adingabebatek, bere gurasoen txartela era-biliz, nahi adina apustu egin di-tzake. Hori ezin daiteke hala izan:muga gehiago izan behar dira, etahalako gauzak gertatu ez daitezenberme gehiago jarri.Zergatik uste duzue apustuek
batik bat gazteen arreta pizten
dutela?
Gaur egun, negozio aukera gutxidaude; zaila da aurrera egitea, etaapustuak, ondo pasatzeko eramoduan hasi, eta dirua erraz egi-teko tresna bilakatzen dira gazte-en buruan. Gazte askok ez dute la-nik, batez ere adingabeek; ikastendaude oraindik, edota ez dute lor-tu diru iturri finko bat izatea. Horidela eta, apustu etxeetara jotzendute askok. Gobernuei, gainera,ondo datorkie gazteria lokartutaedukitzea, eta, horregatik, ez duteinongo trabarik jartzen.Zuk zergatik erabaki zenuen
apustu etxeen aurka mobiliza-
tzen hastea?
Hasieran ez nekien ezer honi bu-ruz. Twitterren kontu bati jarrai-tzen hasi nintzen, eta asko hitzegiten zuen apustu etxeen gaitzariburuz. Oso larria iruditu zitzai-dan, eta horren aurrean zerbaitegin behar nuela ondorioztatunuen. Orduan ezagutu nuen Era-gin. Bertan antolatu eta honenaurka nire aletxoa jartzea erabakinuen. Izan ere, ez du zentzurik ke-xaka ibiltzeak eta gero ezer eginnahi ez izateak.Zein da Bilboko egoera? Zer lor-
tzea espero duzue mobilizazio
honekin?
Bilbon sekulako arazoa dago. Ba-tez ere, auzo jakin batzuetan. Iaz,apustu etxe eta joko aretoen arte-an, 70 lokal baino gehiago zenba-tu genituen, eta, oraindik, ez daezer aldatu. Izugarria da. Eta ara-zoa askoz larriagoa da auzo ba-tzuetan; horregatik, horietara bi-deratuko dugu gure manifesta-zioa. Ikusi beharko da [Espainia-ko] gobernu berriak neurririkhartzen duen. Guk lanean jarrai-tzeko intentzioa dugu. Oraingoz,denak jarraitzen du berdin, etaguk protesta eta kontzientziaziolanei eutsiko diegu.Egoera aldatzeko aukerarik ba-
dagoela deritzozu?
Dinamika Euskal Herri osoan ze-har zabaldu dela ikusi dugu, etahainbat tokitan garaipenak lortudituzte. Esperantza dugu: guztionartean, honi buelta emango dio-gu. Nabaritu da antolatzeak etaprotesta egiteak emaitzak ekar-tzen dituela.
«Antolatzeak eta protestaegiteak emaitzak ekartzen ditu»
Andres Peña b Eragin Gazte Prekarizatuen Asanbladako kidea
Apustu etxeak ixteko deia kalera eramango du Eragin Gazte Prekarizatuen Asanbladak otsailaren28an Bilbon egingo duen manifestazioan. Kontzientzia sortzeko premiaz hitz egin du Peñak.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Berbetan
Maite Asensio Lozano
Erriberako merkatuan festa pri-batuak egiten ari dira egun haue-tan. Bilboko Udalak baimenaeman dio MAN Truck & Bus en-presari gauez ekitaldiak antola-tzeko gastrotabernen eremuan.30 egunez egingo dituzte jai ho-riek: joan den astean hasi ziren,otsailaren 10ean, eta martxoaren24ra arte segituko dute. SOS AldeZaharra elkartea kritiko mintzatuda; gogora ekarri du merkatua es-pazio publiko bat dela, eta halakoekitaldiek eremua pribatizatzeadakartela. Gainera, ez du uste ha-lako jarduerek bizilagunen pre-miei erantzuten dietenik; beraz,udalari presio egitera deitu du,
«Alde Zaharra merkataritza gunesoil gisa sustatzeari utz diezion,eta auzokideon arazoak erdigu-nean jar ditzan». Ez da Erriberako merkatuan
horrelako ekitaldi bat antolatzenden lehen aldia. Antzeko festa ba-tzuk egin zituzten iazko irailean,Volkswagen enpresak Charge-upKongress jaia ospatu baitzuenbertan. «Auzoko bizilagunei etamerkatariei ezer jakinarazi gabeantolatu zuten, eta eragozpenasko izan ziren: zarata handiaegin zuten, autobusak errepideanpilatu ziren, merkatuaren kanpo-ko terrazan jende asko bildu zenordu txikietara arte...», gogoratudu Iñigo Santxo SOS Alde Zaha-rrako kideak. Merkatuaren espa-
zioa bera pribatizatu zutela eran-tsi du: «Egunean zehar ere partebat itxita egoten zen: ezin zen gas-trotabernetatik pasatu». Ezine-
gon handia sortu zuen egoerahark, eta Alde Zaharreko auzota-rrek mobilizazioak antolatu zi-tuzten hainbat egunetan.
«Ez dakigu iazkoa zer baimenmotarekin antolatu zuten; galde-tu dugunean, inork ez digu infor-maziorik eman», adierazi duSantxok. Iazko kexen ondorioz,baina, aurten irizpide batzuk eza-rri ditu Bilbao Zerbitzuak udalerakundeak —merkatua kudea-tzeko eskumena du—. Hori delaeta, azken egunotan giro lasaia-goa izan da festen inguruan; bes-teak beste, merkatu barruan gor-detzen ari direlako bezeroak etagonbidatuak. Santxok onartu dukexa gutxiago jaso dituztela:«Beste modu batera egin dituztegauzak: adibidez, merkatariekinharremanetan jarri dira, nahiz etaez dieten aukerarik eman ekarpe-nik egiteko, udalak jarritako bal-dintzen gainetik. Baina guk ezdugu salatzen soilik ikuspegi tek-niko hori, baizik eta azken urtee-tan kapitalak auzoan izan dueninpaktua, eta horrek sortu duenkalte ekonomikoa, urbanistikoa,psikologikoa eta abar».
Hiri «modernoa»Oraingoan, kamioi eredu berriasustatzeko kanpaina egiten ari daMAN, eta Bilbo «hautatu» du,hiri «modernoa» delako, aldi be-rean «langile klasearen izaera»duelako, eta hala, enpresaren«balioen» adierazgarri delako,Bilbao Zerbitzuak udal erakunde-ak baimen agirian adierazi due-nez. Hiru tokitan antolatu dituenpresak kanpainako jarduerak:BECen (Barakaldo) ari da produk-tuaren zabalkuntza jorratzen; Bil-boko portuan (Santurtzi) ka-mioiak erakusteko eta gidatzekoprobak egiten ari da; eta Erribera-ko merkatura eraman ditu «osta-laritza eta bizikidetza» jarduerak. Egunaren arabera, 20:00etatik
00:00etara edo 01:00etara egitendituzte ekitaldi horiek merka-tuan, eta, horretarako, gastrota-bernen eremua itxi egiten dute,soilik MANen bezeroak sartu ahalizateko; 20:00ak baino lehen ereitxi egiten dituzte tabernak, eki-taldiak prestatu ahal izateko.Guztira 4.000 pertsona espero di-tuzte jai horietan, 50 eta 200 la-gun arteko txandetan. Martxoa-ren 24ra arte, astero gutxienez biegunetan egingo dituzte ekital-diak: datozen hiru asteetan, aste-lehenetik ostegunera; martxoa-ren 16ko astean, ostiralera arte;eta azken astean, hilaren 23an eta24an.Hala, hiri ereduaren inguruko
eztabaida azaleratu du berriroErriberako merkatuaren erabile-ra pribatu horrek. Bilbao Zerbi-tzuak-en dokumentuak aitortuduenez, halako kanpainak osogarrantzitsuak dira «Bilboren
irudia nazioartean sustatzekoekitaldietarako hiri gisa». Turis-moa erakartzea ere aipatu duteudal iturriek txostenean: helburudute «merkatua eta Alde Zaharraindartzea merkataritzarako etaaisialdirako erreferente mo-duan», eta asmoa dute «Alde Za-harrari lotutako produktu turisti-koak martxan jartzea, Erriberakomerkatuaren bidez».
«Bizilagunak botatzen»Hain justu, horregatik uste duSOS Alde Zaharra elkarteak hala-ko jarduerak auzitan jarri behardirela. Turismoaren goraldiare-kin nabarmen kezkatuta agertuda Santxo: «Hori da azken urtee-tan Alde Zaharrean hedatzen ariden joera. Eta turistifikazioarenondorioz, bigarren mailako herri-tar bihurtzen ari gara. Bizilagu-nak auzotik botatzen ari diraapurka, etxebizitzen merkatuaturismora bideratzen ari direlakoeta izaera komunitarioa galtzenari delako, auzo bizitza garatzekoaukerak murrizten ari baitira».Adibide gisa jarri du Zazpikalee-tan zein inguruan urte gutxitangertatutako paisaia aldaketa:«Lehen merkatari txikiak zeudentokian frankiziak sartu dira. Bidehorretatik doa Erriberako merka-tua ere: emeki-emeki, logika eko-nomiko eta politika zehatz ba-tzuei erantzuten ari da».
Erriberako merkatuafesta pribatuetarakoerabiltzea gaitzetsi duteMAN enpresak gastrotabernen eremua alokatu du b Martxoaren24ra arte egingo dituzte jaiak gauez b SOS Alde Zaharrak udalarieskatu dio ez sustatzeko auzoa «merkataritza gune soil gisa»
Oraingoan, lasaiagoak izaten ari dira festak, merkatu barruan geratzen ari direlako. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Gentrifikazioa
aztertuko dute
martxoan
RGentrifikazioaren inguru-
ko hausnarketak. Auzoa
eraikitzen izeneko jardunaldiak
prestatzen ari da SOS Alde Za-
harra elkartea martxoaren
14rako eta 15erako. Azken urte
hauetetan zabaldutako kezkari
jarraikiz, gentrifikazioaren eta
turistifikazioaren arteko lortura
aztertuko dute, eta auzoetan,
etxebizitzetan edota merkatari-
tzan dauzkaten ondorioak ere
jorratuko dituzte. Era berean,
zehaztasunetara jotzeko asmoa
dute, fenomeno horien aurkako
«estrategia politiko eta sozialak
artikulatzeko» bidea abiatze al-
dera. Horretarako, Bilboko era-
gileez gain, Donostiako, Madril-
go, Bartzelonako eta Valentzia-
ko (Herrialde Katalanak)
bizipenen eta borroken berri
ere ekarriko dute.
Era berean, elkarteak gogora
ekarri du gai horrekin lotutako
kexak biltzen ari dela, helbide
elektroniko honen bidez:
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aGaiak
Ez dugu salatzen soilikikuspegi teknikoa,baizik eta kapitalakazken urteetan auzoanizan duen inpaktua»Iñigo SantxoSOS Alde Zaharra elkarteko kidea
‘‘
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
«Euskara sustatzea eta eragileei
laguntzea da Euskararen Etxea-
ren helburua», zehaztu du Biz-
kaiko Diputazioko Euskara zu-
zendari nagusi Xabier Arauzok.
Zeregin horretan ahalegin han-
diagoa egiteko, Euskararen Etxea
berritze prozesuan dago. Izan ere,
arduradunek uste dute azpiegitu-
ra gehiago erabil daitekeela. Le-
hen fasea bukatu dute, eta dagoe-
neko hasi dira aldaketak nabari-
tzen. Besteak beste, ordutegia
zabaldu dute erabiltzaileen beha-
rretara egokitzeko. Urtarrilean
egin zuten aldaketa. Astelehene-
tik barikura bitartean 08:00etatik
20:00etara dago irekita; zapatue-
tan, 10:00etatik 14:00etara eta
16:00etatik 19:00etara. «Honek
leiho zabalagoa irekitzen die eus-
kara sustatzeko lanean ari diren
eragileei», nabarmendu du Az-
kue fundazioko zuzendari Iurda-
na Acasusok. Zerbitzu guztiak
kudeatzeko eta ezagutzera ema-
teko webgune berria sortu dute:
www.euskararenetxea.eus.
Bilboko San Ignazio auzoko
Agoitz plazan dago Euskararen
Etxea. Duela hamabost urte sortu
zuten Bizkaiko Foru Aldundiak,
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko
Udalak, elkarlanean; diputazioa-
ren jabetzakoa da eraikina.
Harrezkero, Azkue fundazioaren
eskuetan dago azpiegituraren
kudeaketa. Hiru zerbitzu eskain-
tzen ditu: erabilera anitzeko are-
toen lagapena, euskararen inter-
pretazio zentroa, eta lantegi
kolaboratiboa. Lau areto ditu
Euskararen Etxeak: Ele, Hitz,
Berba eta Mintzo.
Azken hilabeteetan askotariko
ekitaldiak edo ekintzak egin ahal
izateko egokitze lanetan ibili dira.
Besteak beste, soinu kateak berri-
tu dituzte, wifi sarea indartu dute,
eta baliabide teknologikoz horni-
tu dute Euskararen Etxea. Eus-
kalgintzako hainbat eragilek dute
egoitza eraikineko hirugarren eta
laugarren solairuetan. Azkue
fundazioak berak, Ikastolen El-
karteak, Euskaltzaleen Topagu-
neak, 111 Akademiak eta Euskal
Kulturgileen Kidegoak dute bule-
goa lantoki kooperatiboan. Dato-
zen hilabeteetan egingo dituzte
esparru hori egokitzeko lanak,
eta datorren urterako prest ego-
tea espero dute. Eragile gehiago
jasotzeko lekua dutela ohartarazi
dute.
Azkenik, Euskararen Interpre-
tazio Zentroa egokitzeko asmoa
iragarri dute. Euskal Herrian eus-
kararen inguruko erakusketa
iraunkor bakarra da, eta 5.000 es-
kola ume inguru igarotzen dira
urtero. Berritu dute dagoeneko
eskola programaren lantegia; Az-
kuek egin du, Ikastolen Elkartea-
rekin. Erakusketa bera ere egoki-
tzea da asmoa.
Euskararen Etxea eraberritzenari dira, zerbitzuak egokitzekoUrte hasieratik, goiz eta arratsaldeko ordutegi zabalagoa dauka; zerbitzuak kudeatzekowebgunea martxan ipini dute, eta amaitu dituzte eraikina egokitzeko lehen lanak
Irudia ere berritu diote Euskararen Etxeari. EUSKARAREN ETXEA
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Gaiak EGITARAUA
Euskararen Etxea gizartean
ezagutarazteko, kultura ekital-
diz osatutako Hi(zki)bridoak
zikloa sortu dute.
Otsailaren 27an, 19:30ean
‘Buztinezko etorkizuna’. Itxa-
ro Borda irakurketan eta Ibon
RG musikan. Kolapsologoek
aipatzen duten munduaren le-
herketa du ardatz. Altzairuzko,
beirazko eta burdinazko pla-
neta honen etorkizuna buzti-
nezkoa baizik ez balitz?
Martxoaren 25ean, 20:30ean
‘Muga’. AnfetamiñaXabier
Montoiaren lehen liburuan
oinarritutako eta Gaztelupeko
Hotsak diskoetxeak argitaratu-
tako egitasmoa. Poesia, rock
musika eta ikus-entzunezkoak
batzen ditu.
Apirilaren 23an, 19:30ean
Bertso saio literarioa.Mari
Luz Estebanek kantuan jarriko
ditu Miren Amuriza eta Maialen
Lujanbio. Bertso saio baten
ohiko moldeak hautsi gabe,
literaturaz gozatzeko aukera
eskainiko da.
Maiatzaren 25ean, 19:30ean
‘Habiak’.Anariren izen bereko
lanean oinarritutako arte era-
kusketa kolektiboa. Anarik
diskoko kantuak joko ditu. Era-
kusketa maiatzaren 30era arte
egongo da ikusgai.
Maiatzaren 28an, 19:30ean
‘Orainmenean’.Txakur Gorria
Sormen Kolektiboaren ikuski-
zun honetan, bertsolariek ber-
tsolaritzaren genealogia femi-
nistaren parte diren datuak eta
gertakariak izango dituzte kan-
turako abiapuntu.
Peru Azpillaga Diez
Aurkeztu zenetik, atzerapenaizan da nagusi AHTaren proiek-tuaren garapenean. Urteak joan,urteak etorri, behin eta berrizatzeratuz joan dira Gasteiz, Do-nostia eta Bilbo lotuko dituen trenlasterraren inaugurazioa. Gauregun, trenbidearen zenbait zatieraikita dauden arren, bizirik ja-rraitzen du trena noizbait mar-txan jarriko ote den zalantzak.Izan ere, egitasmoak hainbat ara-zo izan ditu urte hauetan guztie-tan: finantzaketa falta, arazo juri-dikoak eta teknikoak, lurren des-jabetzea eta baita hainbat herritareta udalen oposizioa ere.Hain zuzen, azken horren adi-
bide argia da Atxondon bizi izan-dakoa. Bertako herritarrek etaudal ordezkariek oposizio zuzenaegin zioten hasieratik AHTarenproiektuari, eta, urtetan zehar,azpiegituraren kontrako borro-karen ikur bilakatu ziren. Orain,
hamalau urteren ostean, obren li-zitazioa egin eta lanak abiatu be-rri dira. Horren aurrean, AHTrikEz plataformako kideek protes-tak iragarri dituzte, hala nolaAbadiñokoekin eta Elorriokoekinbatera martxoan egingo dutenmanifestazioa. Igor Olaetxeak urteak darama-
tza Atxondon AHTaren aurkakomugimenduan, eta trenak herri-tarrengan hasieratik sortutakokezken berri eman du:«Oraindela hamalau urte hasi zen dena,informazioa lehenago heldu ba-zen ere», hasi da kontatzen.«Besteak beste, herrigunearenerditik igaroko den 80 metrokozubibide bat eraiki nahi dute; he-rrian inpaktu handia izango du,eta horrek sentsibilitate anitzekojendea ukitu du. Hori izan da ga-koetako bat».Olaetxeak azpimarratu due-
nez, proiektuaren berri izan oste-an, herri galdeketa bat egitea era-baki zuten, eta «izugarrizko»
parte hartzea lortu zuten. «Herri-tarren %40k hartu zuten parte,eta ezezko biribila atera zen»,adierazi du. «Hortik abiatu zenAHTaren borroka guztia».Herria zeharkatuko duen ibil-
bidearen kontrako jardunak biardatz izan dituela esplikatu du.Batetik, AHTrik Ez mugimen-duak plataforma modura aurreraeramandakoa, eta, bestetik, uda-letik egindako lan tekniko eta le-gala. «Obrak hainbeste luzatze-ko, funtsezkoa izan zen udalarenrola: 2007an, EAE-ANV alderdiakirabazi zituen hauteskundeak,eta trenaren aurkako lan handiaegin zen». Olaetxeak azaldu due-nez, udaletik proiektuan zeudenakats ugari identifikatu zituzten:«Esaterako, Adifetik edo [Espai-niako] Sustapen Ministeriotik bi-daltzen zituzten agirietan formaakats ugari topatu zituzten, etaobrak ingurumen inpaktuarenazterketa egin gabe abiatu nahizituzten». Horrekin batera, alka-
teak uko egin zion lurren desjabe-tze aktak sinatzeari denbora lu-zez. «Hamalau urtez dena geldi-rik egon da; lan handia egin dugu,eta orain, lizitazioa eskuratuta, la-nei ekin diete; hala ere, ez gara be-soak gurutzatuta geratuko».Egoera berria ikusita, herriko
AHTaren aurkako mugimenduaeztabaida «sakon» batean mur-
gilduta dagoela erantsi du.«Orain arte, kontzientzia pizteaeta mobilizazioak aurrera erama-tea izan da gure lana; orain, or-dea, obrak hasi egin dira, eta bes-telako jardun bati heldu behardiogu». Alde horretatik, «ekin-tza desobediente publikoak» egi-teko prest daudela jakinarazi du.Atxondoko Kapela inguruan ekindiote AHTaren burdinbidea erai-
kitzeari, eta, AHTrik Ez platafor-mak deituta, hainbat herritarrekharako martxa bat egin zutenjoan den astean. «Han zegoenhondeamakina apur batean gel-ditu eta beharginekin berbetanegon ginen», azaldu du Olaetxe-ak. «Ildo horretatik jarraitu nahidugu lanean; oraindik proiektuhau geldiarazteko ditugun auke-rak aztertu behar ditugu herrita-rrekin batera».Azpiegituraren aurkako argu-
dioak hasieratik bere horretanmantentzen direla ere gogoratudu. «Sarraski ikaragarria eragin-go du; ingurune naturala suntsitueta, jada eraikita dagoen autobi-dearekin batera, herria isolatutageratuko da». Horrez gain, trenlasterra Atxondoko eta ingurukoherritarrei «onurarik ekarriko ez
dien» azpiegitura batizango dela argudiatu duOlaetxeak. Era berean, proiektua-
ren inguruko informazioeta gardentasun falta ere
salatu du: «Herritarroi ez diguteinformaziorik eman; kamioiekeskolaren aurretik igaro beharkodute, eta ez digute horren inguru-ko ezer azaldu». Horregatik,«berebiziko garrantzia» emandio obren gertuko jarraipena egi-teari: «Teknikari bat behar dugulanak ikuska ditzan; AtxondokoUdalak egingo ez badu, guk kon-tratatuko dugu».
Abian dira Atxondon AHTarenobrak, herritarren kexa arteanHamalau urteren ostean hasi dira herria bitan zatituko duen trenbide zatia eraikitzeko lanakb AHTaren aurkako borrokaren ikur izan da Atxondo b Herritarrek protestak iragarri dituzte
Joan den astean Atxondoko herritarrek AHTaren obretara egindako mendi martxa. ATXONDOKO AHTRIK EZ PLATAFORMA
AHTaren ibilbideak bitanbanatuko du Atxondo, 80 metroko altuera izangoduen zubibide baten bidez
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aGaiak
Natalia Salazar Orbe Getxo
Getxon bi belaunaldi eta auzo batelkartu ditu Itzubaltzeta III eraiki-na okupatzeko prozesuak. Elka-rren ondoan daude NagusienEtxea eta udal euskaltegia zueneraikina. Ez bata eta ez bestea ezbotatzea nahi dute orain Lope deVega kaleko 9. zenbakiko eraiki-na okupatu dutenek. Joan den la-runbatean okupatu zuten udaleuskaltegia izandakoa. Bata zeinbestea «herriko ondarea» direlaekarri du gogora Monika UribarriItzubaltzetako gazte asanbladakokideak, eta udalak horiek bota-tzea eragotzi nahi dutela. Zehaz-tapen bat egin du: «Okupazioa ezdu egin gazte asanbladak. He-rriak egin du, behar hori suma-tzen zuelako eta udalak utzia zi-gun espazioan [Etxe Merkean] ezgeneukalako nahikoa lekurik».Aspalditik datorren afera bat da
asteon herria mugimenduz beteduena. 2008ko uholdeen ondo-rioz, Gobela ibai ondoan, Erreka-ganen zegoen gaztetxea hustuegin zuten. 2013an aurrehitzar-men bat sinatu zuten udalak etaItzubaltzeta Gaztetxearen AldekoPlataformak. Hari esker, lanekirauten zuten bitartean Etxe Mer-kea erabili ahalko zuten gazteasanbladakoek.Prozesua korapilatu egin zen,
ordea. Uriartek azaldu duenez,«2016an bukatu ziren errekakoobrak. Hala ere, ez zituzten hasieraikina konpontzeko lanak».2017ko apirilean, su hartu zueneraikinak. Ezbehar horretan uda-laren «utzikeriak» zerikusia izanzuela deritzote. «Askotan esangenien bertara jendea sartzen arizela, eta segurtasun neurriak harzitzaten eskatu genien. Ez zen se-gurua: abandonatuta zegoen».Azkenean, erre egin zen. Egoera horrek ez zuen utzi ber-
tan behera Getxoko Udalarekinzuten akordioa. Udalak eta plata-formak ezarritako baldintzak be-tetzen zituen proiektu bat auke-ratu zuten Errekaganerako. «Ba-
zirudien kontua aurrera zihoala.Hala ere, haiekin batzartu nahigenuela esaten genien, baina ezzuten inoiz hitzordurik jartzen».Etxe Merkea erabili dute den-
bora horretan guztian. Orain txikigeratu zaiela azaldu dute. «Herri-ko eragileek ez dute nahikoa es-paziorik bertan aritzeko». Horrezgain, udalak debekatu egin dieorain arte egiten zituzten zenbaitjarduera egitea. «Gurea autoges-tionatutako proiektu bat da. Be-harrezkoa zaigu dirua lortzea».Kontzertu akustikoak egiten zi-tuzten. Baita mokaduak saldu ere.«Azken hilabeteotan, debekatuegin digute halakoak egitea». Salatu dute Nagusien Etxea eta
udal euskaltegia izandakoareneraikinak, biak erabiltzeko mo-duan daudela. «Hala ere, udalakkultur etxe berria eraiki du, onda-
re historiko diren lursail hauekinespekulatzeko. Eraikin hauek bo-tako dituzte, dakigunaren arabe-ra, gazteentzako eskuragarriakizango ez diren babes ofizialekoetxebizitzak eraikitzeko aitzakia-pean». Hala esan zuten larunba-tean bertan, okupazioaren berrieman zutenean. Ez dute uste etxebizitza berriak
eraikitzeko beharra dagoenik.«Getxon, 33.600 etxebizitzatatik3.371tan ez dago inor erroldatuta.Horietatik 348 Itzubaltzetan dau-de. 3.371 etxebizitzotatik %58 noi-zean behin erabiltzen dira; %30jenderik gabeko etxebizitzakdira; eta %12, bigarren etxebizitzabezala erabiltzen dira. Jenderikgabeko etxebizitza horietatik %88udalerriak kudeagarri ditu. Ho-rrek esan nahi du udalak neurriak
har ditzakeela etxebizitza horiekhutsik egon ez daitezen».Auzotarren, bertako eragileen
eta elkarteen beharrak asetzekoespazioa okupatu dutela azaldudute. «Kultur etxe oso handiaegin dute, baina gelak ez dituzteuzten. Itzubaltzetako dantza tal-deko mutilek, esaterako, ez dau-kate gelarik asteazkenetan entse-guak egiteko. Eskatu digute eahona etor daitezkeen». Jai batzordea ere hasi da bilerak
bertan egiten. «Inauterietako de-korazioa egiten ari gara hemen.Herriko eragileak etortzen aridira horretara». Horrez gain, bes-teak beste, mekanika eta gitarratailerrak martxan izan dituzte as-teon. Antolatzen duten egitaraua
osatzen ari dira egunez egun.Igandean egun osoan egin zituz-
ten jarduerak, Itzubal-tzeta III Egunaren ba-rruan. Aste hau Aste Ho-ria izendatu dute,«Itzubaltzetaren kolore-ak horia eta beltza direla-ko». Hiru solairu ditu erai-
kinak. Bertan aurkituduten materialarekinharrituta geratu dira.
«Proiektoreak, mahaiak, aul-kiak... erabilgarria den materialadago eraikina abandonatuta egonarren». Eraikina hustu eginzuten kultur etxe berria eginzutenean. «Udalaren asmoa zenNagusien Etxekoak ere bertarabideratzea. Bion arteko borrokada hau orain: adinekoena eta gaz-teona. Elkarlanean ari gara gureherrikoak diren eraikin hauekbabesteko».
Udalaren oharraGetxoko Udalak lokala uzteko es-katu die. Euskaltegia izandakoalegez kanpo okupatu dutela azal-du du, eta «eskua luzatuta» dau-kala okupazioa egin dutenekinhitz egiteko. Jarrera aldatu ezean,udalak «legezko neurriak» har-tuko dituela iragarri du.
Itzubaltzetako herritarbatzuek beste eraikin batokupatu dute auzoanGazte asanbladak argitu du udal euskaltegia zena okupatzea ezdela izan euren erabakia, auzotarrena baizik b Kultur etxe berriarengabeziak salatu dituzte b Getxoko Udalak eraikina uzteko eskatu die
Larunbatean okupatu zuten udal euskaltegia zenaren eraikina. L. JAUREGIALTZO / FOKU
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
_2020/2021 ikasturtea
INGENIARITZABILBO MARTXOAK 11
ASTEAZKENA 18:00
ARRASATE MARTXOAK 14
LARUNBATA 10:30
GOIERRI MARTXOAK 26
OSTEGUNA 17:30
ORONA IDEO APIRILAK 2
OSTEGUNA 17:30
ENPRESA KUDEAKETABIDASOA OTSAILAK 29
LARUNBATA 11:00
BILBO MARTXOAK 26
OSTEGUNA 18:00
OÑATI MARTXOAK 28
LARUNBATA 11:00
EKINTZAILETZA BIDASOA OTSAILAK 29
LARUNBATA 11:00
BILBO MARTXOAK 28
LARUNBATA 11:00
OÑATI MARTXOAK 28
LARUNBATA 11:00
HEZKUNTZABILBO APIRILAK 23
OSTEGUNA 18:00
ESKORIATZA APIRILAK 25
LARUNBATA 11:00
KOMUNIKAZIOABILBO APIRILAK 23
OSTEGUNA 18:00
ARETXABALETA APIRILAK 25
LARUNBATA 11:00
HUMANITATEAKBILBO APIRILAK 23
OSTEGUNA 18:00
GASTRONOMIA — Basque Culinary Center
DONOSTIA MARTXOAK 28
LARUNBATA 10:30
www.mondragon.edu/prest
Etorriko zarela jakinarazi!
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Gaiak
Bion arteko borroka bat da hauorain: adinekoena etagazteona. Elkarlanean ari garaeraikin hauek babesteko»Monika UriarteItzubaltzetako gazte asanbladako kidea
‘‘
Natalia Salazar Orbe Durango
Aztarnak, idazkiak, argitalpenak
eta bestelako iturriak aurkituz,
sailkatuz eta elementu horiei gal-
derak eginez osatzen du historia-
lariak historia. Iragana aztertuta,
horien gaineko hipotesiak eginez
birsortzen ditu gertakariak, aroak
eta garai bateko bizimoduak. Ho-
rixe bera proposatzen du Duran-
goko Arte eta Historia museo be-
rrituko Historia areto berriak. Ga-
razi Arrizabalaga museoko
zuzendariak eta Belen Bengoe-
txea arkeologo eta EHUko irakas-
leak eman dituzte xehetasunak.
Bi urte luze eman dituzte bi ema-
kumeok, diseinu lanez arduratu
den Beatriz Piren laguntzarekin,
aretoa berritzen eta egokitzen, as-
teon inauguratu aurretik.
«Historia bizirik dagoela trans-
mititu nahi dugu denbora oso-
an». Bengoetxearen adierazpen
horrek laburbiltzen du proiek-
tuaren asmoa. Helburu hori bis-
tan da bisita osoan zehar. Herrian
egin dituzten indusketak aretoko
txokoetako batean jasota daude,
zeintzuk material atera dituzten
horietatik eta baita zenbait argaz-
ki, plano eta argitalpen ere. Du-
rangoren historiako ardatz nagu-
siak laburbildu dituzte. Garrantzi
handia eman diote historia zer-
nola eraikitzen den ulertzeari. Bi-
deo baten bidez azaltzen dute me-
todo zientifikoa. Helburua da
ikusaraztea gizakiak historia bir-
sortzen duela iturri berriak agertu
eta galdera berriak planteatu aha-
la.
Bisitariak nondik datorren eta
nora doan irudikatu ahal izatea
da asmoa. Bisitaren azken zatian,
historiaren protagonista ere
bihurtuko da. Museoan beretza-
ko lekua aurkituko du, argazki
bat atera eta bertan une batez
agertzeko ematen duten aukera
baliatuta. Azalpen guztiak audio-
gida bidez jaso daitezke, eskura-
garri dagoen QR kodearekin.
Garaiz garaiHistoriaurretik hasi eta gaur egu-
nera arteko ibilbide bat eskain-
tzen du museoak, garai horietako
guztietako protagonistei, herrita-
rrei, erreparatuta. Ikertutako
guztia jendaurrean aurkezteko
orduan «hizkuntza inklusiboa»
erabili dute; hala azaldu du Arri-
zabalagak: «Emakumea ez dugu
ahaztu nahi izan. Historia ema-
kumeek ere egin dute». Ez dute
emakume zehatzen baten izenik
aipatu, baina ikusgarri egin dituz-
te historiaren joan-etorrian.
Ikusgai dagoen materialaren
zati handi bat dagoeneko erakus-
garri zegoena da. Orain, testuin-
guru baten barruan antolatuta
eta azalduta kokatu dute; hala,
bistan utzi dute hiribilduaren so-
rrera, esaterako, ez duela egiten
errege batek egun batetik bestera.
Prozesu hori azaltzen duen tes-
tuingurua aurkituko du bisita-
riak. XI. mendeko prozesu sozia-
lak azaltzen dituzten zenbait ele-
mentuk argituko dute gertatuta-
koa. Besteak beste, hiribildua sor-
tu aurretik jakina da hiru gune
nagusi zeudela inguruan, eta
hainbat aldaketa prozesu gertatu
zirela. Gehienbat alde zaharrean
aurkitutako arrastoak jaso dituz-
te. Tinduak egiteko errotetako
harriek erakusten dute garai har-
tan jada kokalekua bazegoela he-
rrian. «Gero, hiribildua sortzen
denean, aldatu eta eraldatu egin-
go da. Eraketa eta eraldaketa pro-
zesu baten aurrean gaude. Hau ez
da une batean gertatzen den alda-
keta jakin bat». Hala azaldu du
Bengoetxeak.
Hiri-gutuna duen unetik au-
rrera beste errealitate bat biziko
du Durangok: hirigintzaren gara-
pena gertatuko da. Horren adie-
razgarri, 2012an osatu zuten ma-
keta bat dute ikusgai. XV. mende
bukaerako hirigintza erakusten
du. Arkeologoaren arabera, orain
testuinguruan kokatuta dago.
XV. mendeko espazio batzuk
gaur egungoekin identifika dai-
tezke; besteak beste, kaleak edo
elizak. Maketan ageri diren erai-
kinen eta gaur egungoen argaz-
kiak jarri dituzte ondoan, iraga-
neko irudiak eta gaur egungoak
lotu ahal izateko. «Zubi hori ma-
rraztea oso garrantzitsua da. Ez
dago galduta, eta horren oinorde-
koak gara».
Aro modernoari begira1554an gertatutako suteari aipa-
men eginez, Aro Modernoan
murgilduko da bisitaria. Sute
hark ondorio garrantzitsuak izan
zituen hirigintzan: batetik, orduz
geroztik erabiliko zituzten mate-
rialengatik; bestetik, eraikuntza
ereduen aldaketengatik.
Burdingintzari, ehungintzari,
bideek eta errepideek ahalbide-
tzen dituzten komunikazioei Du-
rangok zein atzerriarekin izan zi-
tuen harremanei buruzko datuak
aurki daitezke Aro Modernoari
dagozkion aztarnetan, besteak
beste. XVII. mendetik gaur egu-
nera arteko hirigintza prozesua
erakusten duen bideo labur bat
eta karlistaldiei buruzko xeheta-
sunak aletuko dituzte apurka.
XVIII. mendearen amaieratik
gaur egunera arteko bidea egiten
duen denboraren lerroari jarraika
iritsiko da bisitaria erakusketari
bukaera ematen dion aretora.
Durangoko gertaera garrantzi-
tsuak Europan garai berean ger-
tatutakoekin konparatzen ditu
lerro horrek. Museoko zuzenda-
riak eman ditu azalpenak: «Ez
dira gertaera isolatuak. Kanpoan
gertatzen denak eragina izango
du hemen ere. Era honetan, oso
erraza da lotura ikustea».
Langile elkarteen sorrerak zein
gizarte mugimenduak, industria-
lizazioa eskualdean, eta gaur
egun oraindik indar handia duten
aldarrikapenak jaso dituzte. Bes-
teak beste, zabortegiaren aurka-
ko protesten irudiak edota abor-
tatzeko eskubidearen aldeko al-
darriak. Horiek denak ageri dira,
argazkia ateratzeko mezuz bete-
tako txokora iritsi arte: nortasu-
na, globalizazioa, teknologia, in-
tegrazioa, immigrazioa... Etorki-
zuna norbera dela iradokitzeko.
Historia birsortzeko aretoa
Durangoko Arte eta Historia museoak historiari buruzko areto bat ireki du b Historiaurretikgaur egun arte herrian izandako gertakarien ardatz nagusiak laburbildu dituzte
Belen Bengoetxea arkeologoa, Julian Rios alkateordea, Garazi Arrizabalaga eta Ima Garrastatxu alkatea, Durangoren maketa baten aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Karlistaldiko txapel bat, bereizgarri batzuk eta gerriko bat. M. RAMIREZ / FOKU
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Gaiak
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aProposamena
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Naturaren ara-
bera eta hark
e sk a i n t z en
dizkion balia-
bideei begira
antolatu du gi-
zakiak mendeetan bizimodua.
Nekazaritzan eta artzaintzan be-
rebiziko garrantzia du egural-
diak, eta urtaroen aldaketari be-
gira sailkatu dituzte egitekoak eta
uzta oparoen eta urrien garaiak.
Gorabehera horiekin lotzen dira
inauterien ospakizunak ere. Zen-
baitek uste dute historiaurreko
gizakiek jada ospatzen zituztela.
Lurrari zenbat eta gehiago lotu
nekazaritzaren zein artzaintzaren
bidez, orduan eta garrantzitsuago
bihurtu zen eguzkiaren indarra.
Artzainentzat, oinarrizko egute-
gia ziren urtaroak: urte erdia
mendian igarotzen zuten, artal-
dearekin, eta beste erdia etxean
egiten zuten, lurrari emankorta-
suna itzuliko zion eguraldi ona
berriz noiz iritsiko zain. Neguari
agur esan eta udaberriari ongie-
torria emateko egiten zituzten
festak ziren gaur egungo inaute-
rien aurrekoak.
Kristautasunak erlijio kutsuz
jantzi zituen ospakizun pagano
haiek. Frankismoan debekatuta
ere egon ziren. Era batera edo bes-
tera, gaur egunera arte iritsi dira
Bizkaiko hainbat herritan.
ABANTO
1998az geroztik ospatzen dute
Abantoko aratustea. Inausketak
egiteko garaian murgilduko da
herri osoa bihar. Mozorrotutako
herritarrek intsektuak irudika-
tzen dituzte, eta intsektuok etxez
etxe eta dendaz denda ibiliko dira
goizean, janari eske. Antzezpen
horren bidez irudikatuko dute in-
tsektuek jaso dutela dagokien or-
dainsaria. Beraz, udako beroal-
diak iristen direnean eta intsek-
tuak aktiboen daudenean, ezin
izango dute dagoeneko jasoa du-
ten ordainsariaren eskean itzuli.
Jasotako ordainsari guztiak bildu,
eta eguerdian bazkaria egingo
dute mozorroek Abanton. Arra-
tsaldean, berriz, desfilea egingo
dute.
BARAKALDO
Gaur hasita, mozorroek hartuko
dituzte Barakaldoko auzo eta txo-
ko guztiak. Festa giroa nagusitu-
ko da denean. Gaztetxoenentza-
ko festa egingo dute Gurutzetan,
gaur. Bide Onera plazan hasita,
berriz, euskal inauteri tradiziona-
laren kalejirak bidea egingo du
herriko plazaraino, eta agerraldia
egingo dute han. Asteartera bitar-
tean, hainbat desfile, dantza eta
umeentzako jarduera antolatu
dituzte auzoz auzo.
BILBO
Joan den asteburuan hasi zituzten
aratusteak Bizkaiko hiriburuan.
Gaur egun handia dute. Antzina-
ko mozorro tradizionalak jantzi-
ko dituzte ostiral mehe honetan,
eta Farolin eta Zarambolasen aur-
kako epaiketa egingo dute.
19:30ean irudikatuko dute epai-
keta, Plaza Barrian. Ane Lindane
sortzailea eta Joselu Angulo txis-
tulari eta gaita jotzailea dira aur-
tengo Farolin eta Zarambolas,
hurrenez hurren.
Bihar, aratusteen egun nagu-
sian, bi jaigune atonduko dituzte:
12:00etatik 19:30era bitartean,
Plaza Biribila, Albia, Astarloa eta
Kale Nagusiaren arteko eremua
eta Zabalguneko merkatua har-
tuko dituzte jarduerek. 19:30ean
hasiko den kalejirak markatuko
du bigarren gunea. Plaza Biribile-
tik jaitsita, Zazpikaleetan barrena
zabalduko da.
Larunbata borobiltzeko, hain-
bat jarduera antolatu dituzte Bil-
boko konpartsek eta udalak el-
karlanean: umeentzako tailerrak,
antzerkiak, ikuskizunak, nekaza-
rien azoka, kontzertuak, erral-
doiak, fanfarreak, gaiteroak, he-
rri bazkaria eta mozorro lehiake-
ta, besteak beste.
Igandean indaba lehiaketa
egingo dute, Plaza Barriko kar-
pan, eta asteartean emango diete
bukaera ospakizunei, sardina
erreta.
Tradizio handia dute inaute-
riek hirian, Bilboko Konpartsek
gogora ekarri dutenez. Konpar-
tsei buruzko lehen aipamenak
1515eko aratusteen ospakizune-
tan agertzen dira. Konpartsa ba-
tzuek kopla txikiak abesten eta
txantxak egiten zituztela dago ja-
sota. Kaleetan barrena ibiltzen zi-
ren kantuan, eta dirua, txorizoa
eta urdaia jasotzen zuten trukean.
Diktadurak ere ez zuen lortu
aratusteak erabat desagertzerik.
1978an, baina, garrantzi berezia
hartu zuten, eta indar handiagoa.
Bilboko Konpartsek hiriko ara-
tusteetako mozorro tradizionalak
zeintzuk izan diren aztertu dute,
eta horietako batzuk berreskura-
tu dituzte; besteak beste, Momo-
ak, Fraiskuak, Higiak, Hartza,
Turkiarra eta Beata.
GETXO
Itzubaltzetako inauteriak ospatu-
ko dituzte izen bereko Getxoko
auzoan, bihar. Goizeko egitaraua
umeei begira antolatu dute: haur
jolasak, tailerrak eta haurren mo-
zorro lehiaketa egingo dituzte.
Marrazki bizidunak dira aurten
mozorroetarako gaia. Musikak
girotutako bingoak alaituko du
herri bazkariaren ondorena. Tos-
taden lehiaketaren ostean, kaleji-
ra eta mozorroen desfilea egingo
dituzte herrian zehar. Musikare-
kin emango diote bukaera inau-
teri egunari.
MARKINA-XEMEIN
Hartzaren ibilaldia eta Zaragi
dantza dira Markina-Xemeingo
inauterietan falta ezin diren eki-
taldietako bi. Ikerlariek ez dakite
zergatik azaltzen den hartzaren
irudia aratusteetan: ez dute aur-
kitu horren inguruko agiririk.
Hala ere, badakite 1679. urte alde-
ra hartzak ehizatzen zituztela in-
guruko mendietan. Domeka
eguerdian azalduko da hartzaren
irudia herriko kaleetan. Harekin
batera, Zaragi dantza egingo dute
zortzi dantzarik. Antzinatik dato-
rren ohitura bat da: ibilbidea egi-
ten zuten herriko kaleetan, eta
etzi ere halaxe egingo dute.
Bi ekitaldi horien aurretik eta
ostean ere hainbat jarduera izan-
go dituzte markina-xemeinda-
rrek. Atzo eman zioten hasiera
inauteri sasoiari. Txitxi-burdun-
tzia egin zuten, Kontzejupean.
Bihar, berriz, flamenkoa eta ber-
tsoak uztartzen dituen Gorria
ikuskizuna eskainiko dute Uha-
gonen, 19:00etan. Etzi, mozorro-
en desfilea, herri bazkaria eta Jai-
naga eta Narbaizak girotutako
erromeria izango dira, besteak
beste.
MUNDAKA
Urtero bezala, atorrek eta lami-
nek goizean zuriz eta arratsalde-
an beltzez jantziko dituzte Mun-
dakako kale estuak eta txoko guz-
tiak. Gizonak atorra eta praka
zuriak jantzita aterako dira. Sa-
matik behera, azpiko gona zuriak
besoak ere estaliko dizkiete. Jan-
tzia osatzeko, buruan zapi gorria
eta burkoaren azala dituztela ari-
ko dira, kalejiran, aratusteei bu-
ruzko kantuak abesten. Elezahar
bitxi bat dago ohitura horren
atzean. Esaten dutenez, Anton
Erreka kondea mozkortuta iritsi
zen etxera. Emaztearen haserre-
tik ihes egiteko, konturatu gabe,
Kale eskeak, atorra zuriak eta laminak, eta oilar bat eskuanzutela kantuan zebiltzanen oinordekoak kalera aterako diradatozen egunetan, inauteri edo aratusteak ospatzera.Mozorro desfileak eta tostada txapelketak ere ez dira faltako herriz herri egingo dituzten ospakizunetan.
Neguko lozorrotikesnatzeko festa
Domeka iluntzean elkartu ohi dira
laminak eta atorrak, Mundakako
plazan. MARKOS ESTEBANEZ
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Proposamena
Mozorroak kale eskean ibiliko dira bihar goizean, Abanton. ABANTOKO ARATUSTEAK
haren azpikogona jantzita atera
omen zen kalera. Herritarrek
kondearen jarrera imitatu zuten,
eta erromeria luzea egin zuten.
Ohi bezala, Jose Maria Egileo-
rren etxe parean hasiko da kaleji-
ra, etzi. Egileor izan zen 1936ko
gerran eta diktadura garaian os-
pakizuna sustatu zutenetako bat.
Aratuste, aratuste, mundaka-
rrentzat egun hoberik ez leloak ez
du etenik izango igandean.
Iluntzean, berriz, laminak
bihurtuko dira protagonista. La-
miarango sorginak ibiliko ziren
moduan aterako dira kalera: aur-
pegi eta ileorde zuriek kontrastea
egingo dute haien soineko beltze-
kin. Kantuan, dantzan eta zan-
tzoka ibiliko dira, jai giroan.
SONDIKA
Festa giroa nagusituko da hu-
rrengo asteburuan Sondikan. Os-
tiral arratsaldean suziria jaurti-
tzen dutenetik larunbat gaueko
ordu txikietara arte ez da etenik
izango. Besteak beste, mozorro
lehiaketak, musika, dantza eta
hainbat jakiren lehiaketak anto-
latu ditu Sondikako Inauterien
Elkarteak. Tostada eta patata tor-
tilla onena zeinek egin ere lehian
ariko dira bizilagunak. Perro Lo-
coren kontzertuak, Gora Herria
erromeriak eta disko jartzaile ba-
tek emango diete bukaera ospa-
kizunei, hurrengo larunbatean.
TRAPAGARAN
Ohitura bitxia berreskuratu dute
Trapagaranen ere. 1936ko gerra-
ren aurretik egiten zuten Carras-
coliendas izeneko kalejira egiten
dute. Datorren asteko larunbate-
an egingo dute, eta, horretarako,
Danetarako dantza taldeak Ca-
rrascodantza tailerrak egin ditu
hainbat astetan.
Ikertutakoaren arabera, 1920.
urtera arte urtero ospatzen zituz-
ten Carrascoliendas direlakoak.
Urte hartatik aurrera, ohitura
ahulduz joan zen, eta frankismo-
ak debekatu ere egin zituen. He-
rriko gaztetxeak eta dantza talde-
ak berreskuratu dituzte inauteri
haiek, herriko adinekoekin hitz
egin eta zer-nolakoak ziren ulertu
ostean.
Inauterietako ostegunean ate-
ratzen ziren herritarrak kalera,
janari eskean, etxez etxe, oilar bat
eskuan zeramatela. Oilar beltza-
ren istorioa izaten zuten ardatz
kantuetan. Hala ere, garai harta-
ko arazo politikoak eta auzoko
aferak ere izaten zituzten mintza-
gai kopletan.
Gaur egun, larunbatez atera-
tzen dira, kantuan ez eze baita
dantzan ere. Inauteri dantza
osatu dute. Kantu zaharrak abes-
ten dituzte, eta herriko bertsola-
riak ere kopla kantuan aritzen
dira.
Asteburu honetan, berriz, uda-
lak antolatutako egitaraua izango
dute. Gaur, danborrada egingo
dute. Bihar eta etzi, kalejirak eta
mozorro lehiaketak izango dira.
MUSIKA
BARRIKACharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bBihar, 20:30ean, Golfo Norten.
BARAKALDOMikey Boy.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOCapitan Entresijos
eta Tzetze.
bBihar, 13:00etan, El Tubon.
BARAKALDOSr. Agente
eta Piztupunk.
bBihar, 21:15ean, Mendigon.
BARAKALDOLuigi Stream.
b Igandean, 13:30ean, Arantxan.
BERMEOCapitan Entresijos
eta Tzetze.
bBihar, 21:30ean, Nuntxakun.
BERMEOPintxada gaua.
bBihar, 00:00etatik aurrera,
Beleza Malandran.
BERRIZKelly Finnigan & The
Atonemets.
bOstegunean, 22:00etan,
kultur etxean.
BILBONoa Cliff.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOUdal Musika Eskolako
fanfarrea.
bGaur, 19:00etan, Euskal Museoan.
BILBO Jon Urrutia Trio.
bGaur, 19:30ean, Begoñako
udaltegian.
BILBO Indie+ Festival: Soledad
Velez, Elena Setien eta Mice.
bGaur, 20:00etan, Bizkaia aretoan.
BILBOTrevor Gavilan
eta Txufo Wilson.
bGaur, 20:00etan, Muellen.
BILBOBegi Argiak, Santa Lucia,
Jose Maria Arregi, Mundakako eta
Bizkaiko Ingeniarien abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Begoñako
basilikan.
BILBOShe.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOAmparito eta Jamarazza.
bGaur, 20:30ean, Shaken.
BILBOFrank Lee & The Graves.
bGaur, 20:30ean, Metzen.
BILBOMiguel Grimaldo
eta Mitto Koronkon.
bGaur, 21:30ean, Kremlinen.
BILBORayden.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOLiben Svaart: Estiba.
bGaur, 22:00etan, Zawp espazioan.
BILBORels B.
bGaur, 22:30ean, Santana 27n.
BILBOOrange Sunshine.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBODr. Grimaldo b2b Unabomber.
bGaur, 00:00etan, Kremlinen.
BILBOKarba & Txufo Wilson DJ Set.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOBig Miz eta Alfred Adler.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOMatias Kaplun Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOXatiro.
bBihar, 13:00etan, Astarloa kalean.
BILBOMassa Confusa.
bBihar, 13:30ean, Power Records
disko-dendan.
BILBOSua.
bBihar, 15:00etan, Astarloa kalean.
BILBOMugalari.
bBihar, 17:15ean, Albiako lorategian.
BILBOOrquesta Palmeras.
bBihar, 18:00etan, Otxarkoagako
udaltegian.
BILBOPasion Vega: Todo lo que
tengo.
bBihar, 19:30ean, Arriaga antzokian.
BILBOPablo Almaraz & Voodoo
Santos.
bBihar, 19:30ean, Muellen.
BILBONigredo Ensemble,
Victor Baladoch, Emaztegaiak,
Garazi Navas eta Migu.
bBihar, 20:00etan, Le Larraskiton.
BILBOTypically Tina.
bBihar, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOElenitakata.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOBadlands.
bBihar, 20:30ean, Stage Liven.
BILBOThe Hornies.
bBihar, 21:00etan, Shaken.
BILBOArenia, Eveth eta Fear Crowd.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOSDJ Crew, Flaco Flex
eta Hasha & Dr. Bravo.
bBihar, 21:30ean, Santana 27n.
BILBOGorka Naste.
bBihar, 21:45ean, Vespa Cafen.
BILBO Immaculate Fools.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBO J.J. Espizua.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOPassarela Orkestra.
bBihar, 22:00etan, Plaza Barrian.
BILBOCrazy Carnival 7.0 with WLDV.
bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBOPeralta.
bBihar, 23:00etan, Crazy Horsen.
BILBO Juansolo.
bBihar, 00:00etan, Kremlinen.
BILBOLolo Garcia Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOThe Thunderbeats.
b Igandean, 13:00etan,
Crazy Horsen.
BILBOOrquesta Pergola.
b Igandean, 18:00etan,
Casilla pabiloian.
BILBOTributo a Mecano.
b Igandean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOSergio Dalma.
b Igandean, 19:00etan, Arriaga
antzokian.
BILBOUdal Musika Banda
& DJ Xaibor.
bAstelehenean, 12:30ean,
Plaza Barrian.
BILBOEl Columpio Asesino.
bAsteartean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOUS Rails.
bAsteartean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOAngelo Nestore.
bAsteartean, 21:00etan,
Via de Fugan.
BILBOAnari: Piromania.
bAsteazkenean, 20:00etan, Biran.
BILBOConstante eta Catherine
Baseball.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Sarean espazioan.
BILBONil Moliner.
bOstegunean, 19:00etan,
Fnac-en.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.
bOstegunean, 19:30ean,
Euskalduna jauregian.
BILBOHuntza eta Rodeo.
bOstegunean, 20:00etan,
Stage Liven.
BILBO Jorge Rossy Quartet.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOShintra eta Paliaq.
bOstegunean, 20:00etan, Muellen.
BILBO Inoren Ero Ni.
bOstegunean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBODemarco Flamenco.
bOstegunean, 20:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOLupita y el Tierno.
bOstegunean, 20:30ean,
Kabareten.
BILBOThe Hip Priests.
bOstegunean, 21:00etan, La Nuben.
BILBOFase Bruma eta Nize.
bOstegunean, 21:00etan,Shaken.
BILBOEl Mato a un Policia
Motorizado.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
DURANGODJ Jesus Morillo.
bGaur, 22:00etan, Txoria Nuen
Maiten.
ELORRIOGaztetxeak 32 urte:
Kilimak, Txabolakumeak, Aizkorak
Zorroztu & The Mia Wallace Band,
Etxeko DJak eta Jkin Alonso.
bBihar, 19:30ean, gaztetxean.
ERANDIOMusika Banda:
inauteriko kontzertua.
b Igandean, 13:00etan, plazan.
GETXORed Clover.
bGaur, 21:00etan, Ereagako
El Miradorren.
GETXOCotton Blues Band.
bGaur, 22:30ean, Zear Biden.
GETXODann Hoyos & Billares
Barria Band.
bGaur, 23:00etan, Barria billarretan.
GETXOHalir Trio.
bBihar, 19:30ean, Andres Isasi
musika eskolan.
GETXOMonos.
bOstegunean, 20:00etan,
Fangalokan.
MUNGIADiversion Rock.
bGaur, 22:30ean, Zubikoan.
MUNGIAOihan Vega DJ.
bBihar, 18:00etan, Foruen plazan.
MUNGIANicolas Ceretti.
bBihar, 22:30ean, Zubikoan.
PORTUGALETEMisanthropy
eta Pandemia.
bGaur, 21:00etan, Grooven.
PORTUGALETELa Citric Band.
bGaur, 22:00etan, Rantxeria plazan.
PORTUGALETEMisanthropy
eta Pandemia.
bBihar, 21:00etan, Grooven.
PORTUGALETEMr. JL.
bBihar, 22:00etan, Rantxeria plazan.
PORTUGALETELa Mara & Juan
de Ugarte.
b Igandean, 13:30ean, La Perdizen.
SOPELALa Banda Kalavera.
bGaur, 21:30ean, Plaza Beltzan.
Barakaldo eta Markina-Xemein b
Bertsoa eta flamenkoaMiren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko
dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa da Gorriaemanaldiaren oinarria.
Dantza eta bertso ikuskizun horretan, nork bere hizkuntzan kantatu eta
dantzatuko du, kolore gorriaren sinbologia ikuskizunaren hari moduan ba-
liatuta. Gaur Barakaldo antzokian emango dute, 20:30ean, eta bihar, berriz,
Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean, 19:00etan. HITZA
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aAgenda
SOPELAThe Cheaters.
bGaur, 22:00etan, Gardokiko
Atalaian.
SOPELADown the Ladder
eta Hesian.
bBihar, 22:00etan, udaletxe plazan.
SOPELATwin Melody.
bAsteartean, 18:00etan, Urko
kiroldegian.
UGAOPerros Kon Asma
eta Sweaty Lovers.
bGaur, 21:30ean, Herriko Tabernan.
ZORNOTZAAltxa Porru.
bGaur, 20:00etan, Zelaieta parkean.
ZORNOTZADJ Txurru.
bBihar, 20:00etan, Zelaieta parkean.
ZORNOTZASambalu Aye.
bBihar, 21:00etan, Luis
Urrengoetxea kalean.
ZORNOTZADJ Markelin.
bAstelehenean, 19:30ean, Zelaieta
zentroan.
ZORNOTZADJ Pako.
bAsteartean, 19:30ean, Zelaieta
parkean.
ANTZERKIA
BARAKALDOFeeling,
inprobisazio showa.
bGaur, 21:00etan, Arimaktoren.
BARAKALDOErik Leal: Funeral.
bBihar eta igandean, 19:00etan,
Arimaktoren.
BARAKALDOLa Estampida:
Lo nunca visto.
bBihar, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOKull d’Sac:
Mad Raider.
b Igandean, 19:00etan, Herriko
plazan.
BASAURITeatro del Temple:
Don Quijote somos todos.
bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BASAURIKiki, Koko eta Moko: Pa-
rranda-tutiplen.
b Igandean, 18:00etan, Solobarrian.
BERANGOLa Baldufa: Safari.
b Igandean, 18:00etan, antzokian.
BERMEOKantu Kantari: Honolulu.
bGaur, 18:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOKamikaz Kolektiboa & Ttak
Teatroaren Agur eta Dolore, eta
Pez Limboren Homo Amabilis.
bGaur, 19:30ean, Errekaldeko
udaltegian.
BILBOOLBE: La Fanciulla del
West, Giacomo Pucciniren opera.
bGaur, 19:30ean, eta astelehenean,
Euskalduna jauregian.
BILBOLas Entes: Las indogmables.
bGaur, 19:30ean, Zorrotzan,
Auzoka komunitate zentroan,
eta asteazkenean, 19:30ean,
Castañoseko udaltegian.
BILBOP6ko Gazte Konpainia:
Ubu, rey de las finanzas.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Pabiloi 6en.
BILBOSanti Rodriguez: Infarto.
bGaur, 21:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBO Irrien Lagunak.
bBihar, 12:15ean, Albiako
lorategian.
BILBOGoloka Taldea:
Astronautak.
bBihar, 12:30ean, Zabalgune
plazan.
BILBOPanpotx: Itsasoan.
bBihar, 13:00etan eta 18:30ean,
euskaraz, eta 16:30ean, gazteleraz,
Zabalgune eraikineaneta.
BILBOLekeitioko Deabruak.
bBihar, 19:30ean, Plaza Biribiletik
Zazpikaleetara.
BILBOPabiloi 6: ¡Ay, Carmela!.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
BILBOBea Insa: Camiselle.
bBihar, 20:30ean, eta igandean,
19:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOTeatro Muzzik: El teatro
de la concordia.
b Igandean, 18:00etan,
Bilborocken.
BILBODramatis Comediae:
Angelina y el honor de un brigadier.
b Igandean, 20:00etan,
Bilborocken.
BILBOMaria Goirizelaia & Pez
Limbo: Harri orri ar / El patio de
mi casa.
bAsteazkenean, 19:30ean,
euskaraz, eta ostegunean,
19:30ean, gazteleraz, Arriaga
antzokian.
BILBOBeatriz Egizabal & Cesar
Marcos: Baubo.
bOstegunean, 19:00etan,
Euskaltzaindiaren egoitzan.
BILBOBilbao Impro Big Band:
Soundpainting.
bOstegunean, 19:30ean,
Otxarkoagako udaltegian.
BILBOErika Olaizola: Panpina.
bOstegunean, 20:00etan, 7 Katu
gaztetxean.
BILBOTelmo Iruretaren Hiltzen
zarenean, eta Yogurinha Borova.
bOstegunean, 21:00etan, Biran.
Bilbo b Artea
Ameztoi, osotasuneanVicente Ameztoiren 53 margolan eta hainbat collage, kartel eta marrazki
ikusgai daude Bilboko Arte Ederren Museoan, ekainaren 7ra arte. Paisaia
eta giza figura uztartuta daude artista donostiarraren margolanetan, orain
arte eskaini zaion erakusketarik osoenean. LUIS JAUREGIALTZO / DOKA
ELORRIOAtx Teatroa: Kaskarot.
b Igandean, 17:00etan, Arriola
antzokian.
GALDAKAOEidabe: Gora Kasete!.
bAsteartean, 17:30ean, plazan.
GETXOVaiven: Erlauntza.
bBihar, 20:00etan, Muxikebarrin.
GETXOSiroko: Bernarda 5.0.
b Igandean, 19:00etan, Erromoko
kultur etxean.
IURRETAVirginia Imaz: Pronoia.
bGaur, 19:00etan, Ibarretxe kultur
etxean.
LEKEITIOTxalo: Ene ba!.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarri aretoan.
MUNGIAZirika Zirkus: Dantzateke.
bAsteartean, 17:30ean, Foruen
plazan.
SESTAOAtakados: Hoy, milagro.
bGaur, 19:30ean, Musika Eskolan.
SOPELAKiki, Koko eta Moko:
Parranda-Tutiplen.
bAsteazkenean, 17:30ean,
udaletxeko plazan.
ZORNOTZAPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Bizi dantza.
bGaur, 17:15ean eta 19:15ean,
Zornotza aretoan.
ZORNOTZAZirkun Zirko.
bBihar, 17:00etan, Zelaieta parkean.
ZORNOTZAGorakada: Pinocchio.
bBihar, 18:00etan, Zornotza
aretoan.
ZORNOTZAZirika Zirkus.
b Igandean, 17:00etan, Zelaieta
parkean.
ZORNOTZALur Korta: Antzar
rockeroak.
bAsteartean, 17:30ean, Zelaieta
parkean.
DANTZA
BARAKALDOAskoa Etxebarrieta
& Miren Amuriza: Gorria.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BASAURIAgintzari taldea:
Basauri inauterietan.
b Igandean, 12:00etan, San Fausto
plazatik.
BILBO Jurij Konjar: Flat, Satisfyin
Lovereta Goldberg variations.
bGaur, 19:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOBizkaiko Dantzarien
Biltzarra: Eskoletako dantzak.
bBihar, 12:30ean, Plaza Barrian.
BILBOArymux taldea: Bailando
el silencio.
b Igandean, 12:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOBeti Jai Alai taldea.
b Igandean, 18:30ean, Plaza Barrian.
ERANDIOGoi-Alde: Lantzeko
inauteria.
bBihar, 19:00etan, Euskadi plazan.
LEIOAEva Guerrero & Doos
Colectivo: Gorpuztu.
bGaur, 20:30ean, Kultur Leioan.
MARKINA-XEMEINAskoa Etxe-
barrieta & Miren Amuriza: Gorria.
bBihar, 19:00etan, Uhagonen.
MUNGIAAmilotx: inauteri dantzak.
bGaur, 18:30ean, Eusko Pizkundea
etorbidetik Foruen plazara.
ZORNOTZAUdaberri taldea:
inauteri dantzak.
bBihar, 13:00etan, kalez kale.
BERTSOLARITZA
ERRIGOITIBertso bazkaria:
Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran.
bBihar, 14:30ean, Ikuilu elkartean.
HITZALDIAK
BILBONerea Zabala: Herramientas
de luz: de la ciencia ficción a las
películas moleculares.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Bidebarrieta kulturgunean.
BILBOAne Ablanedo: Zapalduaren
pedagogia.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBO Itziar Martija: La obra en
su contexto. Los viernes de Portici.
bOstegunean, 18:00etan,
Berreginen Museoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
IGORREMendi Tour:
Allein (Alone), Elur Gorritan eta
Ostania Gora (The Last Mountain).
bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
SOPELALos labios apretados.
bOstegunean, 18:00etan,
Plaza Beltzan.
BESTELAKOAK
BILBOTor magoa: Amarru.
bAsteazkenean, 18:00etan, Tiboli
eskolan.
BILBOBeatriz Egizabal ipuin
kontalaria: Baubo.
bOstegunean, 19:00etan,
Euskaltzaindian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Agenda
Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
Ohiko zinema are-
toetan tokirik ez
duten filmak
proiektatzea,
ezagutaraztea eta
haiei balioa ematea: hori du hel-
buru Gernika-Lumoko zine klu-
bak. Duela 39 urte sortu zen,
asmo horrekin, eta, gaur egun
ere, horretarako lan egiten dute.
Irudiaren munduak eta zine-
mak merezi duten hedapena izan
dezaten lan egiten dute taldeko
kideek. Hori horrela, ohiko zine-
metako programazioetan tokirik
ez duten eta tarte bat merezi du-
ten obra zinematografikoak bul-
tzatzen dituzte. «Ikus-entzunez-
koen balio teknikoagatik eta giza
balioengatik aukeratzen ditugu
obrak», jakinarazi du Pedro Du-
ranak, zine klubeko kideetako
batek.
Hori horrela, irudiaren eremu
linguistikoan berrikuntzaren bat
duten ikus-entzunezkoak auke-
ratzen dituzte, bai eta ikuspegi
aurrerakoietatik gizarteari eragi-
ten dioten arazoen berri ematen
duten ikus-entzunezkoak ere:
«Tarte bat merezi duten obra zi-
nematografikoak dira. Film ho-
rietako askok ez dute lekurik
pantaila komertzialetan, eta ho-
rien aurkezpena eta analisia egi-
tea da gure asmoa».
Gozamenerako ikus-entzu-
nezkoak proiektatzeaz gain, lan
pedagogikoa egiten dutela dio
Markos Estebanez taldeko kide-
ak: «Zerbait irakasten saiatzen
gara pelikulekin. Mezua zabal-
tzen dugu, eta hausnarketara bi-
deratzen ditugu ikusleak. Lehen,
foroak egiten genituen, baina
orain ez».
Sorrera, 1982anZinema areto komertzialetatik
kanpo zinema independentea
lantzeko beharrizanaz ohartuta,
gazte talde bat batu zen, eta Ger-
nika-Lumoko zine kluba sortu
zuten, 1982an. «Bermeon Kresala
izeneko zinema foroa egiten zen.
Filmak ikusi eta batzarrak egiten
ziren. Hori ikusita, Gernikan gau-
za bera egitea erabaki zuten. Bes-
teak beste, Juan Luis Ugalde, Die-
go Gandarias eta Iñaki Etxaniz
izan ziren bultzatzaileak», adie-
razi du Duranak. Ezaugarri ludi-
koa eta entretenimendua helbu-
ru zituzten filmak gutxietsi barik,
zinema ausartagoa bilatzen saia-
tu ziren taldekideak, eta lortu zu-
ten: «Ikus-entzunezko ausartak
ziren, irudiekin gehiago esperi-
mentatzen zutenak».
Gizarte etxean batzen ziren le-
hen; Lizeo antzokian elkartzen
dira orain. Ikusleen gehiengoa
gaztea zen lehen, baina nagusiak
dira orain zine klubera gertura-
tzen direnak. Zinema eta zinema-
ren ikusleak asko aldatu dira ur-
teen joanagaz, eta aldaketa horie-
tara egokitzen joan dira.
Zazpi dira guztira taldean, eta
haien esku dago urteko progra-
mazio osoa antolatzea. Urtean,
gutxi gorabehera hiru aldiz ba-
tzartzen dira, eta bertan erabaki-
tzen dute programazioa; taldeki-
de bakoitzak bere proposamenak
eramaten ditu, eta guztien artean
erabakitzen dute filmen zerren-
da: «Gaur egungo herritarrek
asko dakite zinemari buruz. Ga-
raiak aldatu egin dira, eta
teknologiek bide ematen
diote jakintza horri. Zi-
nema garaietara molda-
tzen ari da, eta baita pro-
gramazioa ere».
Jendeak zinema adi-
menduna eskatzen duela
diote zine klubekoek.
«Badakigu herritarrei
zer gustatzen zaien. Ba-
dakigu zer film izan daitezkeen
interesgarriak, eta horiek proiek-
tatzen ditugu», azaldu dute. Au-
rretiaz prestatzen dituzte, eta ba-
tzuetan zenbait film zentsuratu
dituztela ere onartu dute; El Faro
filma, esaterako: «Klubean ezta-
baida sortu da. Film oso ona da,
baina proiekzioa ikustera etor-
tzen diren herritarrek ulertzeko
oso zaila. Hori horrela, egokiak
diren proiekzioen alde egiten
saiatzen gara. Herritarren eskaera
eta gustuetara egokitzen gara».
Gernikako zine klubak oso ha-
rrera ona duela onartu dute,
«beste hiri batzuetakoekin alde-
ratuta, jendetza joaten baita».
Batez beste 180 ikusle inguru iza-
ten dituzte saioek, eta horietatik
%80 ohiko ikusleak izaten dira:
«Publiko zintzoa daukagu.
Gehienak emakumeak izaten
dira, baina gero eta gizonezko
gehiago etortzen dira».
Baina, proiekzioaren arabera,
ikusle kopurua aldatu egiten dela
onartu dute: «Parasite filmak se-
kulako oihartzuna izan du orain.
Guk ikasturte hasieratik geneu-
kan programatuta». Bong Joon-
ho Koreako zinema zuzendaria-
ren pelikulaz gain, 2020an
proiektatutako beste filmek ere
harrera itzela izan dutela diote:
«Azken bi hilabeteetan gertatu-
takoa ikaragarria izan da. Jende-
tza etorri da; aretoa goraino bete
dute. Agur Everest filmagaz hasi
zuen ibilbidea zine klubak, eta, 38
urte beranduago ere, aretoak be-
tetzen jarraitzen du». Azken
ikasturteetan programazioa luza-
tu behar izan dute. Beste bi saio
gehiago egiten dituzte, «herrita-
rrek eskatuta».
Herrikoekin harremanaZine kluba ez da zazpi taldekide-
en kontua bakarrik. Saioek jende
asko erakartzen dute, eta herrita-
rren arteko hartu-emanak sor-
tzen ditu. «Botatzen duguna bo-
tata ere, beti etortzen den jendea
dago, eta horrek hartu-emanak
sustatzen ditu. Batzuen eta beste-
en artean iritziak trukatzen dituz-
te, eta hori aberasgarria da. Izan
ere, zinema ulertzeko modurik
onena zinea ikustean datza»,
adierazi dute elkarteko kideek.
Hori horrela, zine klubaren ibilbi-
dean zehar hainbat proiektu bu-
rutu dituzte; irratsaio bereziak,
esaterako.
Azken urteetan, baina, herriko
taldeekin lan egiten dute. Lekuek
jaialdian, Gernikako bonbarda-
ketaren urteurrenean, Bakearen
Aldeko Jardunaldietan eta Mar-
txoaren 8an zine ziklo bereziak
antolatzen dituzte, herriko talde-
ekin elkarlanean. Lobak, Goi
Zale, Gernika Garretan, Gernika
Gogoratuz, Gernika Batzordea eta
Gernikako Antzerki Taldeagaz
aritu dira, besteak beste. «He-
rrian antolatzen diren ekintzetan
parte hartzen eta gure ekarpena
egiten saiatzen gara. Gurekin ha-
rremanetan jartzen dira, eta hori
sekulakoa da guretzat».
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko otsailaren 21a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Gernika-Lumoko zine klubak 39 urte daramatza ohiko zinemetan tokirik ez dutenfilmak proiektatzen. Ikus-entzunezkoen giza balioa eta balio teknikoa lantzen dituzte.
Ezohiko proiekzioen etxea
Markos Estebanez, Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacariu, zine klubeko zazpi partaideetako hiru, Gernika-Lumon. ANE MARURI ARANSOLO
Gozamenerako ikus-entzunezkoak emateazgain, lan pedagogikoa egitensaiatzen dira zine klubekoak
‘Agur Everest’ filma proiektatuzuten lehenengo, eta, 38 urtegeroago, zinema aretoakbetetzen jarraitzen dute
Top Related