Download - DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

Transcript
Page 1: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO

ADIMEN ARTIFIZIALEKO ESKOLA TALENTU BERRIA SORTZEKO

TREBETASUNETAN OINARRITUA

Skootik Mobile Technologies, S.L. theegg.ai // Twitter: @Theegg_ai

Email: [email protected]

Page 2: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,
Page 3: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

AURKIBIDEA

1. TESTUINGURU EKONOMIKOA ............................................................................................... 4

1.1 LA ADIMEN ARTIFIZIALA (IA) EKONOMIAREN KATALIZATZAILE GISA ................................. 4

1.2 TALENTU SORRERARAKO DEFIZITA ..................................................................................... 4

2. METODOLOGIA ZAHARRAK EGUNGO BEHARRETARAKO ...................................................... 5

3. SARBIDEA ............................................................................................................................... 5

4. EZAUGARRIAK........................................................................................................................ 6

4.1 INTERNET ............................................................................................................................. 6

4.2 OZTOPORIK GABEKO SARBIDEA .......................................................................................... 6

4.3 IRAKASLERIK GABEKOA ....................................................................................................... 6

4.4 SARE SISTEMA ..................................................................................................................... 7

4.5 MAILAK ................................................................................................................................ 8

4.5.1 LEHEN MAILA: TURING ................................................................................................. 8

4.5.2 BIGARREN MAILA: LOVELACE ....................................................................................... 8

4.5.3 HIRUGARREN MAILA: BOUMAN ................................................................................... 9

4.5.4 MAILA GEHIGARRIA: MINSKY ....................................................................................... 9

5. EGUNEROKOA ....................................................................................................................... 9

6. BESTE ESPERIENTZIAK ......................................................................................................... 11

6.1 IA ERRONKA ....................................................................................................................... 11

6.2 ECOLE42 ............................................................................................................................ 11

6.3 PLATZI ................................................................................................................................ 11

6.4 AI FACTORY ........................................................................................................................ 12

6.5 HOLBERTON SCHOOL ........................................................................................................ 12

6.6 EPITECH ............................................................................................................................. 12

6.7 DATUEN ZIENTZIAN ETA ADIMEN ARTIZIALEAN GRADUA ................................................ 12

6.8 ZORROTZAURRE ................................................................................................................ 12

6.9 ADIMEN ARTIFIZIALEAN GRADUA ..................................................................................... 12

6.10 IRONHACK ....................................................................................................................... 12

6.11 BILBAO SCHOOL OF AI ..................................................................................................... 13

6.12 KISA MASTERRA ............................................................................................................... 13

7. ADIMEN ARTIFIZIALAREN PRINTZIPIO ETIKOAK .................................................................. 13

8. BESTE ITURRIAK ................................................................................................................... 13

9. OHARRAK ............................................................................................................................. 14

Page 4: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

4

1. TESTUINGURU EKONOMIKOA

1.1 LA ADIMEN ARTIFIZIALA (IA) EKONOMIAREN KATALIZATZAILE GISA

Microsoft-en ustez, adimen artifizialaren "unea" da, negozio guztiak industria guztietan

eraldatuko baititu.

PwC-tik uste dute 2020an enpresen %85ek erabiliko dutela IA. Estatu mailan, 2030

urterako proiektatutako irabazien % 45 IA soluzioak aplikatzearen ondorio izango dira,

eta zuzendarien % 80k, berriz, aldaketa "oso disruptiboak" eragingo dituela uste dute.

Gartner-ren arabera, adimen artifizialetik eratorritako balioa 3,9 bilioi ingurukoa izan

beharko litzateke 2020an.

Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen

artifiziala zeharkako teknologia da, eta laster ekonomia eraldatuko du eta herrialde

garatuenen balio-kate osoa bustiko du. Urte gutxi barru hazkunde iraunkorraren zutabe

estrategikoa izango da eta funtsezkoa izango da enpresen "biziraupenean".

Hala ere, gaur egun, Estatuan lanean ari den biztanleriaren %2,4 ari dira lanean teknologia

sektorean, eta Europako batez bestekoa %3,5 da. Hori konpontzea garrantzitsua da.

1.2 TALENTU SORRERARAKO DEFIZITA

PwCren arabera, enpresetako kargu garrantzitsuen % 90ak uste du ia erabat aldatuko

dela negozioak egiteko modua datozen bost urteetan; baina % 80ak uste du talenturik

eza izango dela mehatxu nagusietako bat, hazkunde itxaropenak betetzeko.

Profesionalak kontratatzea "gero eta zailagoa" bihurtu dela uste dute.

Europar Batasunak ohartarazi duenez, teknologian eta komunikazioetan

espezializatutako 900.000 profesional behar dira merkatuan dagoen eskaera guztia

estaltzeko. Hala ere, langile askoren kualifikazio faltak ez die oso ondo ordainduta

dauden horrelako lan-postuetara sartzen uzten.

Deloitte-tik uste dute 2020. urtean izango dela softwarearen erabilera eta Big Data

zerbitzuen kontsumoan azkartzea. Hala ere, 2018an, Big Data-rekin lotutako 350.000

lanpostu, Estatu mailan bete gabe geratu dira.

Euskal Herrian arazo hori errepikatzen da. Oso desoreka handia dago profil teknologiko

altua duten pertsonen eskaera eta eskaintzaren artean. Merkatuak erronka berriei aurre

egiteko talentu falta duela dirudi eta hezkuntza formalak ez dirudi behar hori betetzea

Page 5: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

5

lortzen duenik; Talentu asko galtzen ari da, eta hori oso arazo handia da edozein

gizarterentzat.

2. METODOLOGIA ZAHARRAK EGUNGO BEHARRETARAKO

Google & Microsoft-ek uste dute espediente akademikoak gero eta gutxiago balio duela,

eta formakuntza klasikoan irakasten denaren eta enpresan hauetan egiten den lanaren

arteko deskonexioa gero eta handiagoa dela. Hori dela eta, konpainia handi hauek

trebetasunetan oinarritutako kontratazioaren aldeko apustua egiten dute eta ez

hainbeste tituluetan.

Errealitate horrek hausnarketarako gonbita egiten du. Hezkuntza arautua ezagutza

sortzaile handiena da. Estrategikoa eta oso garrantzitsua da kontserbatzea eta babestea.

Helburuak, hezkuntza formala erreferente nagusi eta ezagutzaren transmisio-uhal nagusi

izaten jarraitzea izan behar du.

Hori dela eta, oso adi egon behar dugu, teknologia berriak mundua modu azkarrean

aldatzen ari direlako eta hezkuntza-metodologiak hain aldakorrak diren premia berrietara

berrasmatzera eta egokitzera behartzen ari dituztelako.

Hezkuntza pasiboa ez da horren eraginkorra, eta beharrezkoa da metodologia berriak

planteatzea, prestakuntza eraginkorragoa lortzeko. Teknologia berrien bidez edozein

unetan eta tokitan informazio-kopuru handiak eskuratzeko aukerak, hezkuntza-sektorea

hezkuntza-metodologia berrikustera behartzen ari du.

3. SARBIDEA

Eskoak bere ateak 2020 urtean irekiko ditu. Programa honetan parte hartzeko ez

dabeharrezkoa titulu akademikorik izatea. Baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da.

Hautaketarako prozesua honakoa da:

1. FASEA: Hautagaiek ariketa batzuk egin behar dituzte eskolako https://

theegg.ai ataritik. IA motor batek, eskolarako eta egungo merkatuaren

eskakizunetarako egokitzen diren hautagaiak aukeratzen ditu.

The Egg-ek izena eman duten pertsonei jakinaraziko die bigarren fasera

sartzen diren ala ez.

2. FASEA: Ondoren, aurrehautatutako hautagaiak asteburu intentsiboan

murgilduko dira, eta bertan, taldekako logika eta programazio jolasak egin

beharko dituzte. Prozesuaren etapa honetarako programatzen jakitea ez da

baldintza bat.

Page 6: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

6

Saio hau bukatuta, bere prestakuntza The Egg-en hasiko duten pertsonak

aukeratzen dira.

3. FASEA: "Egger" berriak The Egg-eko ikasle izatera pasako dira.

4. EZAUGARRIAK

4.1 INTERNET

Talentuaren sorrera modu eraginkor batean sustatu behar da. Prestakuntza-eskaintzak

iraultzailea izan behar du planteamendu metodologikoan.

The Egg-en abiapuntua da Interneten pertsonek maila profesionalean garatu ahal izateko

behar duten informazio guztia dagoela. Metodologia berrien bidez, informazio

erabilgarria, beharrezkoa eta eraginkorra bilatzeko gaitasunak sustatu behar dira.

Interneten ezagutza lortzen lagundu behar da.

4.2 OZTOPORIK GABEKO SARBIDEA

Admen Artifiziala gure gizartearentzat estrategikoa bada gizarte osoarentzat eskuragarri egon behar du. Ondoren aipatuko den Finlandiar planteamendu horizontalaren eta globalarekin antzekotasunak izan behar ditu.

The Egg-etik uste dugu asko zaindu beharreko talentua dagoela hezkuntza formalean. Bada ere gizartean hezkuntza formalean bere lekua aurkitu ez duen baina abilezia handiak dituzten pertsonak. The Egg-ek, ezkutuan dagoen ezagutza horren topagune izan nahi du, gure erkidegoa berrikuntzaren arloan erreferente izatera bultzatzeko.

Horregatik, hautagaiak ez dira aukeratzen beren gaitasun ekonomikoaren eta titulazioen arabera, baizik eta beren talentuaren eta motibazioaren arabera. Ez dira aplikatzen pertsonei beren helburuak lortzea eragotzi diezaieken ez irizpide akademiko ez ekonomikorik. Erabat doakoa da programa guztian zehar.

4.3 IRAKASLERIK GABEKOA

P2P learning autohezkuntzako sistema baten bidez, ikasleak proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren, talde-laguntzaren, autoebaluazioaren eta dibertimenduaren bidez beharrezko ezagutzak bere egingo ditu. IA proiektuen bidez egiten ikasiko dute. Egger-ak datozen erronka berriei aurre egiteko hurrengo urteetan egongo diren pertsona trebatuenak izatea dugu helburu.

Page 7: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

7

Ez dago irakaslearen figura. Ikasleek The Egg-ek proposatutako proiektuak garatu behar dituzte, hornituko zaizkien gida-sorta baten bidez. Ikasleak berak izango dira ikaskideen lana ebaluatzen, binakako berrikuspenaren bidez.

Egger-ek behar duten gidak eskuragarri daude, besteak beste, The Egg-eko Intranetean. Ikasleei programan onartu ondoren, sarbide-kredentzialak banatuko zaizkie.

4.4 SARE SISTEMA

Programa honetan parte hartzen duten pertsonek beharrezko zeharkako gaitasunekin irteteko, The Egg-eko taldeak diseinatutako ebaluazio-sistema batean oinarritutako metodologia erabiliko dute:

Ataza 1

Ataza 2

Ataza 3

- X ardatzak izaera desberdineko lanak/proiektuak irudikatzen ditu. Ikasleek beren karrera osatu arte haientzat erakargarrienak diren proiektuak aukeratzen dituzte. Ikasle guztiek nahitaez ebatzi behar dituzten proiektuak daude, eta proiektu batzuk taldeka egiten dira, taldeen arteko lehiaketak eginez.

- Y ardatzak, maila batetik bestera aurrera egiteko nahitaez bete beharreko gaitasunak biltzen ditu.

- Elkarguneetan tamaina desberdinetako zirkuluak daude, eta duten konplexutasun- eta sakontasun-maila adierazten dute. Zirkunferentziaren tamaina handiagoak, konplexutasun eta sakontasun handiagoa esan nahi du.

- Ikasleak trebetasun bakoitzean 360 puntu baino biltzean, hurrengo mailara pasatzeko ezagutzak izango ditu. Ikasle guztiak 0 punturekin hasten dira trebetasun guztietan.

Trebetasun 1 Trebetasun 2 Trebetasun 3

Ordainsaria 1 Ordainsaria 2 Ordainsaria 3

Page 8: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

8

- Ikasleak bere statusaren jarraipena egin dezake Intraneten, eta simulagailua erabili, hainbat arazo konpontzekotan zein egoeratan geratuko liratekeen ikusteko. Horrela, ikasleak bere ikaskuntza zuzendu dezake.

4.5 MAILAK

Proiektuak mailakatuta daude eta ikasleek maila bat gainditzeko eskatzen den gutxienekoa bete behar du. Ikasleek identifikazio-txartel bat eramango dute, zein mailatan dauden adierazten duena:

TURING Identifikatzaile gorria Programazioa eta algoritmoak

LOVELACE Identifikatzaile laranja IA-ren oinarriak

BOUMAN Identifikatzaile horia IA-n aditua

MINSKY Identifikatzaile berdea Germinazioa

4.5.1 LEHEN MAILA: TURING

IA-k produkzio-guneetan izan duen hedatzeak lotura zuzena du azken urteotako aurrerapen konputazionalarekin, beraz, IA soluzioak garatzeko, beharrezkoa da enpresen ekosistema digitalen inguruko ezagutzak izatea. Errealitate horrek eskatzen du IA konponbideen diseinatzaileek oinarri digital sendoa eduki behar dutela.

TURING maila gainditzeko 8 trebetasunetan sakondu beharko dute. Hauek dira:

1. Komunikazio/protokoloak 2. Interfazeak 3. Bezero/zerbitzari arkitekturak 4. Sareak 5. Algoritmoak/matematika 6. Segurtasuna 7. Programazioa 8. Optimizazio eta automatizazioak

4.5.2 BIGARREN MAILA: LOVELACE

Bigarren mailaren helburua IA-n oinarri sendoak eraikitzea da. The Egg-en, etapa honetarako oinarrizko 4 trebetasun definitu dira, eta ikasleak metodologia berberarekin egingo du lan. LOVELACE etapako trebetasunak hauek dira:

1. Bakarrik ikasten duten makinak: bakarrik ikasten dute beren esperientzietatik abiatuta.

Page 9: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

9

2. Planifikatzen duten makinak: erabaki onenak hartzeko planifikatzen dutenak. 3. Erabakiak hartzen dituzten makinak: inguruko gertaerak hautematen dituzte eta

horren ondorioz erabakiak hartzen dituzte. 4. Arrazoitzen duten makinak: giza hizkeratik abiatuta arrazoitzen eta ulertzen

dutenak.

4.5.3 HIRUGARREN MAILA: BOUMAN

Azken mailaren helburua, IA soluzioen garapenean espezializatzea da. Aurreko etapan landutako 4 trebetasun nagusiak kontuan hartuta, BOUMAN etapan 360 puntuko sari metatua lortu beharko du ikasleak berak aukeratzen duen trebetasunean soilik, gehien interesatzen zaion adarrean sakonduz.

Etapa honek ere, "Hautazko" trebezia bat du, erabilitako ebaluazio-sistematik kanpo. IA-ri buruzko ideia bat komertzializatu nahi dutenentzat hain zuzen. Kasu honetan, ikasleak 360 puntuko saria lortu beharko du 4 trebetasunetako batentzat, eta, horrez gain, zenbait zeregin ekintzailetzara bideratuko ditu.

4.5.4 MAILA GEHIGARRIA: MINSKY

3 etapak amaitu ondoren, ikasleek proiektu bat garatu behar dute MINSKY mailan. Proiektu horiek tipologia desberdinekoak izan daitezke, eta ikasleak aukeratu beharko du bere ikasketa-planetara hobekien egokitzen dena:

1. Enpresa batek proposatutako proiektua garatzea. 2. Ikasleak proposatutako proiektua garatzea. 3. The Egg-ek proposatutako proiektua garatzea. 4. Proiektuaren garapena ideia berri baterako. 3. mailako “hautazko” trebezia

gainditu duten ikasleentzat bakarrik.

5. EGUNEROKOA

- Los alumnos, antes de empezar a disfrutar de la escuela gratuita, deben aceptar y firmar un contrato de confidencialidad en los términos estipulados por The Egg.

- Ikasleak norberaren ikasketaren erantzule izango dira eta ebaluazioak Intranetek esleitutako ikasle-bikotetan egingo dira.

- Eskola irekita izango da 24/7 ikasleentzat. Zenbait ataza betetzeko, eskolara bertaratzea ezinbestekoa izango da.

- Plagioak ez dira onartuko eta tranparen bat aurkituz gero, ikaslea zigortua izango da. Plagio bat dagoela jakitun izanda, horren berri ematen ez duten ikasleak ere zigortuta izango dira.

Page 10: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

10

- Bultzatuko diren IAren erronkak #gida hashtagekin batera azalduko dira, informazio erabilgarria bilatzen laguntzeko eta erronkak gainditzen hasi ahal izateko.

- Aurreikusitakoaren arabera, 3 urte beharko dira maila guztiak gainditzeko. Hala ere, ikasleek norberaren erritmoan aurrera egiteko aukera izango dutenez, baliteke baten batek 1,5 urtetan graduatu ahal izatea.

- The Egg-en IAk ebaluatuko ditu soft skill delakoak (taldean lan egitea, komunikatzeko gaitasuna, jarrera positiboa, erantzukizuna, etab.), eta sariak eman ahal izango ditu.

- 5 urtetan graduatzen ez diren ikasleek plaza galduko dute.

- Urte batean atazen %10 gutxienez gainditzen ez duten ikasleek plaza galduko dute.

- Goragoko mailetako ikasleek gainerako ikasleak laguntzeko askatasuna eta betebeharra izango dute. Gune komun bat izango da, arbel batekin, ikasleek arazo desberdinen soluzio posibleak zein izan daitezkeen eztabaidatu dezaten eta elkarri lagundu diezaioten.

- Derrigorrez betebeharreko talde-lehiaketak izango dira, zeinetan ebaluatuko diren hala proiektuaren garapena nola planteatutako soluzioaren originaltasuna. Talde irabazleak dagozkien gaitasunetarako erabakitako puntuak batuko dituzte. Gainerako ekipoek ere puntuak batu egingo dituzte, baina haztapenaren doikuntza kontuan hartuta.

- Lehiaketen ekipoak The Egg-en algoritmo batek erabakiko ditu.

- Talde-lana zein akatsen gainditzea sarituak izango dira. Intranet dela medio, parte-hartzaile bakoitzaren aurrerapen akademikoa jarraitu ahal izango da bere profileetatik

- The Egg-en ekipoak etengabe landu eta eguneratuko du programa.

- Ikasleen bestelako bertute motak ere egon daitezke, zeinak Intranetek berak baloratu ditzakeen bere IAren motoreaz: foroan partehartzea, gainerako ikasleak aztertzean agertutako objektibotasuna, talde-gertaerak bultzatzea, taldean lan egitea, etab. Barneko IAren aldeko balorazioa promozio ona da, saritzen dena gainera, eta puntuak batzeko balio duena.

- Egger-ek errepikatu dezake ataza nahi adina aldiz, gainditua izan edo ez.

- Enpresa proiektuak ordainduak izango dira. Egg-ek ez ditu onartuko ikaslearen ordainsaria onartzen ez duten proiektuak.

- Ikasle graduatuek aukera izango dute gure ehun ekonomikoaren puntako enpresek elkarrizketatuak izateko.

Page 11: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

11

- Doaneko eskolaz baliatzen hasi aurretik, ikasleek konfidentzialtasun kontratu bat onartu eta sinatu behar dute, Egg-ek erabakitako baldintzetan oinarrituta dagoena.

6. BESTE ESPERIENTZIAK

The Egg-ek prestakuntza teknologikorako beste esperientzien osagarri izan nahi du, eta

erreferenteak diren horiekin bidea egitea du hizpide. The Egg-en inkubazioak zerikusi

handia du beste esperientzietatik ateratako inspirazioarekin. Mila esker ;)

6.1 IA ERRONKA

Finlandian martxan jarri dute sakontasun handiko esperimentu bat helburu zehatz batekin: herrialdiaren ekonomia birmoldatzea adimen artifiziala oinarri hartuta.

Asmoa zera da, alegia, finlandiar biztanleen % 1 aukeratzea (55.000 pertsona) adimen artifizialaren oinarriak beregana dezan, eta hurrengo urteetan kopuru hori zabaltzen joatea.

Hala gobernuak nola hainbat enpresa pribatuk proiektu horren aldeko apustua egin dute. 2018ko abenduaren erdialderako, 250 konpainiatik gora iragarrita zuten beren partehartzea “IA erronka”-n. Iturria

6.2 ECOLE42

Hautakortasun handiko programazio-eskola da. Ateak ireki zituen lehen urtean, sartzeko 50.000 eskaera izan zituen, 1.000 ikaslerentzat baino ez zen gune baterako. Izena ematea irekia da, hau da, edozein pertsonak parte har dezake eta ez da gradu akademikorik behar sartu ahal izateko.

Baldintza bakarra 18 eta 30 urte bitartean izatea da. Ez du ez irakaslerik, ez libururik, eta

doanekoa da guztiz. Iturria

Gaur egun, Telefónicak inportatu du eredua eta martxan jarri du Madrilen.

6.3 PLATZI

Hezkuntza arautu tradizionalaren alternatiba bakarra MOOC delakoak dira, online ikastaro masiboak, zeinek dohaneko edo oso kostu txikiko ikastaroak eskaintzen dituzten munduko unibertsitate garrantzitsuenen eskutik. Ospetsuena Platzi izenekoa da, potentzia handiko startup latinoamerikarra, dagoeneko 1.000.000 gora ikaslek izena emana duena. Iturria

Page 12: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

12

6.4 AI FACTORY

BBVAren garapen-zentro globala da, adimen artifizialaren gaitasunak sortzeko, hala bezeroen beharrei erantzuteko - partikularrak eta enpresak – nola Taldearen barne-prozesuen optimizaziorako. Egitura berriak barne hartzen ditu, espazio berean, disziplina anitzeko talde bat, datu-zientzialariek osatua, Ingeniaritzako eremuaren arduradunak eta negozio-eremuetako ordezkariak. Iturria

6.5 HOLBERTON SCHOOL

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza duen eskola. Irakaskuntzako metodologia

tradizionalaren eta irakasleen irakaskuntza- eta memorizazio-metodo tradizionalaren

hautabidea da.

6.6 EPITECH

Epitech informatikako goi-mailako eskola da. 1999. urtean sortu zen eta sektorearen

adituak trebatzen ditu 5 urtetan. Informatikarako grina etorkizuneko lanbide bilakatzen

du, proiektuak burutzean oinarritutako pedagogia eraberritzaile bart dela bide. Iturria

6.7 DATUEN ZIENTZIAN ETA ADIMEN ARTIZIALEAN GRADUA

2020, urteko irailean hasiko da Deustuko Unibertsitatea Datuen Zientzian eta Adimen

Artifizialean gradua eskaintzen. Iturria

6.8 ZORROTZAURRE

Mondragon Unibertsitateak Business Data Analytics delako gradu berri bat sustatu du,

enpresen “eskaera” handi honi aurre egiteko, alegia, “Big Data”-an berariazko

prestakuntza duten profesionalak iatea. Iturria

6.9 ADIMEN ARTIFIZIALEAN GRADUA

2020-2021eko ikastaroan, Euskal Herriko Unibertsitateak Adimen Artifizialeko lehen

gradua hasiko da eskaintzen. Donostiako Informatika Fakultatean emango dute. Datu-

zientzia eta ingeniaritzaz gain, robotika, optimizazioa edota sistema adituak irakatsiko

dira, besteak beste. Iturria

6.10 IRONHACK

Eskola horretan, bi hilabetetan irakasten dute programatzen. Ikastaro intentsiboak dira, zeinetan programazioaren adar desberdinak eskaintzen diren.

Page 13: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

13

6.11 BILBAO SCHOOL OF AI

School of AI irabazi-asmorik gabeko organizazioa da. Silicon Valley-n sortua, gaur egun

800tik gora Enbaxadore edota ordezkari ditu munduko 400 hiritan. Iturria

6.12 KISA MASTERRA

Unibertsitate Master hau UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolaren graduondoko

eskaintza bat da. Informatika Fakultatean dagoen Konputazio Zientziak eta Adimen

Artifiziala sailaren ardurapean antolatzen da. Iturria

7. ADIMEN ARTIFIZIALAREN PRINTZIPIO ETIKOAK

The Egg egitasmoan parte hartuko dutenek garatuko dituzten IA sistemek Europar Batasunak sortutako oinarrizko eskubideak errespetatuko dituztela onartu behar dute baita The Egg eskolak proposatutako printzipio etikoak ere.

8. BESTE ITURRIAK

https://www.muypymes.com/2018/03/21/microsoft-fomenta-la-inteligencia-artificial-las-empresas https://www.europapress.es/portaltic/sector/noticia-microsoft-comparte-apuesta-ia-entorno-empresarial-20180320183038.html https://www.silicon.es/valor-inteligencia-artificial-2375016 https://elpais.com/sociedad/2019/06/03/actualidad/1559561918_484072.html https://www.deia.eus/2019/06/21/sociedad/euskadi/euskadi-baja-en-innovacion-en-la-ue-lastrada-por-el-menor-nivel-en-espana- https://www.pwc.es/es/sala-prensa/notas-prensa/2018/barreras-desarrollo-ia-empresas-espanolas.html https://www.equiposytalento.com/noticias/2019/03/15/la-falta-de-talento-una-de-las-principales-amenazas-para-crecer https://www.europapress.es/economia/noticia-mas-90-profesiones-ue-requiere-ya-alguna-competencia-tic-immune-20180402122556.html https://www.nobbot.com/general/inteligencia-artificial-2020/ https://www.diariovasco.com/economia/falta-profesionales-amenaza-20190609195456-nt.html https://muhimu.es/economia/por-que-el-expediente-academico-nada-tiene-que-ver-con-el-exito-laboral/

Page 14: DOHAINIK ETA IRAKASLERIK GABEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO ... · Badirudi, ordea, hurrengo 10 urteetan teknologia disruptiboena izango dela. Adimen artifiziala zeharkako teknologia da,

14

9. OHARRAK

Dokumentu hau The Egg-en funtzionamenduari buruzko hurbilpena da eta ez da behin betikoa.

Erratak: Zer bait oker badago bidali zuzenketa [email protected] helbidera.

Aportazioak: Dokumentu hau sustapen ekipoaren behin behineko dokumentua da. Dena dago eztabaidatzeko. The Egg-en sorreran parte hartu nahi baduzu idatzi [email protected] helbidera.

MILA ESKER!