Download - Euskal baladak aztergai - Labayru Fundazioa · Bai, ahozko literatura maite du ezinbestez, eta batzuetan galtzear izan litekeenarekin pe-naturik agertzen da egilea. “Ahozko literaturak,

Transcript

i liburuki berde itzelmardulak. Labayru Fun-dazioak bultzaturiko La-

ratz-Ahozko Literatura Bilduma-ren barruan 11 eta 12 zenbaki-dunak. Eta guztira, ia 1.500 orrieuskal baladen inguruan ida-tziak. Liburuon titulua: Euskalbaladak: azterketa eta edizio kriti-koa. Tamainako lana egiteko,tamaina bereko idazlea eta adi-tua behar da. Nor? Irakasle,euskaltzain, eta ahozko litera-turan aditua den Jabier Kalza-korta markinarra.

Euskal balada eta koplareninguruan gehien dakiena egilehori badela esaten badugu, ezgara inolako lelokeriarik esa-ten ari. Duela urte batzuk, eus-karazko perla zoragarriren bil-tzaile amorratua den JabierKalzakortak Dantza-kopla zaha-rrak lan itzela moldatu eta argi-taratu zuen. Bertan kopla ederasko bildu eta aztertu zituen.Egindako lanaz galdetzeanhauxe zioen Kalzakortak: “Lanbat argitaratzen duzunean,daukazun guztia edo gehienaargitaratu arren, peskizan etaikerketan jarraitzeko gogoa ezduzu alde batera uzten. Lan batargitaratzeak ez du esan nahimendiaren gailurrera iritsi za-renik. Ibili duzun bideak aurre-ra eramaten zaitu nahitaez.Dantza-kopla zaharrak argita-ratu nuenetik kopla-sail be-rriak ezezik ikerketako bide be-rriak ere baditut. Horiekin guz-tiekin, argitaratu ditudan mate-rialekin eta buruan ditudanideiekin liburu bat osatzekolain badut”. Eta gero hauxe gai-neratu zuen: “Euskarazko ahoz-ko generoak maite ditut. Dan-

tza-koplak bezala baladak edoesaera zaharrak”.

Bai, ahozko literatura maitedu ezinbestez, eta batzuetangaltzear izan litekeenarekin pe-naturik agertzen da egilea.“Ahozko literaturak, gaur egun,neurri handi batean desagertu-rik dagoenez gero, balio handiahartzen du. Zenbait kasutan ezda desagertu, baina guztiz eral-datu. Uste dut, kasurik oneneanere, ezer gutxi dakigula ahozkoliteraturaz edo ahozko literatu-raren hainbat genero edo alder-diez”.

Oraingoan baladak hartu dituaztergai, eta mila gordelekurenbarrenean ibili ostean, altxo-rrak topatu ditu, eta gero bi-txiok aztertu eta liburu forma-tuan argitara eman ditu: Euskalbaladak: azterketa eta edizio kri-tikoa da emaitza bikaina.

Zer dira baladakBaina zer dira baladak? Berak

dioen moduan poema narrati-boak dira, bertso formatuarekingertaera harrigarriak kontatzendituztenak. Perla handiak ditu-gu gurean, “ale preziatuak”, bai-na badirudi ez direla asko kausi-turiko kopuruari begiratzen ba-diogu, halarik ere, bildu direnaleak kontuan izanik, “EuskalHerriko baladen tradizioa abe-ratsa baino aberatsagoa izan be-

har zuela” pentsatzen da. Bai,kantu narratiboak dira, moduarkaikoan gureganaino heldudirenak, eta askotan gai borti-tzak kontatzen dituztenak. As-kotan, horrexegatik, zatika za-baldu ziren. Autoreak orain arteargitaraturik gabeko aldaera as-ko eta asko bildu eta inprimatuditu; ezezaguna zen hura, erdigalduta zegoen hura, datozeninteresdunentzat finkatzeko etaerakusteko.

Arlo ezberdinetan edota gaiezberdinetan banatu beharkodira baladak: balada historikoakdirenak, amodiozkoak eta erli-jioari dedikatutakoak. Ikerketaabiatzeko garaian hainbat oina-rri ezarri dira eta ondorioztadaitekeenaren arabera testuek

izan dute protagonismoa. Etabaladak testu kantatuak direnarren, obra honetan ez da doi-nurik eman, “gure konpeten-tziatik urrun baitago” zereginhori. Hainbat kasutan, balada-rekin batera musika badator, ezda horren gaineko azterketarikegin, diogun bezala, euskarazkotestua baita oinarria. Eta euska-ra eredua? Bada, bizkaierazko,goi-nafarrerazko, lapurterazko,edota zubererazko baladakegon badaude, eta hortik ere ba-dator aberastasuna, izan ere, ba-lada horien lurraldea “gauregun euskaraz mintzatzen deneremukoa ez ezik, euskara gal-du den eremukoa ere bada”.

Testuetara joz gero, belarritikkanta moduan edota hainbat li-burutan irakurririko lerroakezagunak egingo zaizkigu. Etalan horretan horiexek irakur-tzeaz batera, bertan egin den az-terketa zehatza eta zorrotza ira-kurri ahalko dugu. Tartean erebadaude, adibidez, Alostorrea ba-lada, Atharratze jauregian, Berete-rretxe, Egun bereko alharguntsa,

Urtsua, Urzo lüma gris gaxua fama-tua, Ana Juanixe, Kanzuriano, Lei-sibatxo, Adios orain dama gaztia,Eguna zala, eta abar luzea.

Aipaturiko bi liburukietan,2015eko Santo Tomas egunean,Deustuko Unibertsitatean defen-daturiko tesiaren eduki nagusiabatu da, beti ere euskal baladentestuak finkatzeko xedez, “gukhelburu bikoitza izan dugu batezere tesi honetan, ezagutzen di-ren baladen benetako edizioabat eskaintzea eta balada ereduberriak argitara ematea”. Egin-dakoak lan eskerga eskatu dioikertzaileari, izan ere, Euskal He-rritik kanpo ere ibili behar izandu hainbat gairen bila, horiexekbehar bezala aztertzeko eta sa-kontzeko esperantzan.

Antonio Zavalak utzitako arras-toari segika aritu da Kalzakortabaladen corpusa osatzerakoan.Hemendik aurrera honako lanmardula erreferentziazko bilaka-tuko da arlo horretan berrizmurgildu nahi duenarentzat.

Bere hitzek argi uzten duteegindako lanarekiko maitasuna:“Baladek badute aparteko girobat, aparteko indar poetiko bat,eta delako zer hori hitzez adie-raztea zaila baino zailagoa da. Ba-lada bat irakurtzen edo entzutenduena berehala konturatzen dairakurri edo entzun duen kan-tuak badaukala definitzen, adie-razten zail den zerbait.”

Egile eta sortzaile porrokatuadugu Jabier Kalzakorta, liburuenartean ikertzaile fina eta langi-lea, tai gabe pisuzko obra eman-korra burutzen ari dena. Bejon-deizula, Jabier!

Juanra Madariaga

B

Jabier Kalzakorta euskaltzain eta irakaslearen azken lana, Labayru Fundazioak bultzatuta

9B i lbao

Euskarazko ahozko generoakmaite ditu Kalzakortak,“dantza-koplak bezala baladakedo esaera zaharrak”“

Euskal baladak aztergai