Gasteizko Donejakue Bidea
Donejakue bidea hirian zehar
Garrantzitsua da garbi uztea ibilbide honen hel
burua ez dela antzinako erromesen urratsak berreskuratzea, gaur egungo erromesei balizko ibilbide bat eskaintzea baizik, bidea adierazteko zoruan ezarritako seinaleei jarraituz.
Ikuspegi historikotik, lehenengo erromesak inguru horretatik pasatuko ziren eta bertako herrixkak ezagutuko zituzten, Gasteiz barne, baina irizpide finkorik gabe. Antzinako galtzada erromatarra gogoan, litekeena da Armentia erakargune berezia izatea ordurako, San Prudentzioren jaioleku izateagatik,
baina Kolegiata kategoria irabazi eta eraikuntza erromanikoa egin zuten arte, ez zen izan erreferentzia gune. Une hartatik aurrera eta Victoria hiriaren sorrerarekin, hiri berriaren babesa bilatzeko edo horren ondotik pasatzeko beharra sortuko zitzaion erromesari, apezpikuaren azpiegoitzaren antzinatasunaren eta izen onaren bila.
Gaur egun, Elorriagatik sartzen dira Gasteizen Donejakue bidearen balizak. Bertatik, Elorriagako Ateko ibilbide erosotik eta, gero, zuzenean Done Jakue hiribidetik ibiltzeko aukera ematen dute urbanizazio berriek.
Gasteizko Donejakue Bidea
Donejakue bidea hirian zehar
Argitaratzailea:
Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartea VitoriaGasteizko Udala. Turismo & Convention Bureau
Diseinua, maketazioa eta marrazkiak:
Komunikazio Bulegoa
Textuak:
Ramón Loza Lengaran
Argazkiak:
Quintas, Daniel Llano, Javier Agote, Cesar San Millán, Javier Corcuera
3/2016
Elorriagako atea
Hiriko sarreraElorriaga
Santiagoospitalea
Done Jakue hiribidea
Elorriagako atea
Bruselas h.
Fran
tzia
k.
Bak
e k.
Errege Atea
4
Done Jakue hiribidea
1879. urtean hartu zuen izen hori, izen bereko ospitalea
(Santiago Ospitalea) dagoen lekuan hasten delako. Kale horretan gabiltzala Gasteiz ez hain modernoan sartzerakoan, lorategi bihurtutako muino txiki bat ikusiko dugu eskuinean, Adinekoen Egoitza den eraikin baten gainean. Garai batean, Santa Marinari eskainitako baseliza zegoen muino horretan. Erromesek transmititu zuten Galiziako santu horren aldeko debozioa, Donejakue bideetan eta gainerakoetan, oro har. Hortik izen hori, Euskal Herrian oso garrantzitsua dena, bide zahar horiekin lotutako lekuetan egotea. Pixka bat hegoalderago, Santa Marinaren “ahizpa” Santa Luzia birjin eta martiriaren omenezko baseliza zegoen; gaur egun, auzo batek du Santa Luzia izena.
Kalea ia amaitzear, Santiago Ospitalea aurkituko dugu. 1804 eta 1807 artean eraiki zuten, eta bere funtzioari eusten dio, oraindik, eraberritu eta handituta. Bertatik igarotzean, jatorrizko
zatiaren atzeko aldea eta 1975. urtean erantsi zitzaion eraikina ikus ditzake erromesak. Ospitale horrek Adatseko Andre Mariaren eta Santiagoren Ospitalea ordezkatu zuen (Posta etxearen eta Espainiako Bankuaren arteko kale txiki batean zegoela besterik ez dakigu), eta Ayala, Fernan Perez Ayala eta Maria Sarmientoren (1419) ekimenez eta haien finantzaketa eta babesarekin eraiki zela, 1230. urtean Santiagorako erromesak artatzen dituen beste eraikin zaharrago baten ordez.
Pintore k.
Aiztogile k.
Aiztogile k.
Hedegile k.
Frai Zacarias Mz k.
Zapatari k.
Errementari k.
Andre Maria Zuriaren pz.
Espainia plaza
Apaizgaitegi zaharra
S. Ildefonso
Ospitale zaharra
Eskoriatza Eskibel jauregia
MontehermosoKulturunea
Harresiaren aztarnak
Erdi aroko harresiak eta Olabe elur-zuloa
Errege Atea
Olagibel k. Foru
k.
Frantzia k.
Posta k.Dato k.
Floridako parkea
Loma Jeneralaren plaza
S. Antonio
‘Begirada’
‘Soinez soin’
Eusko Legebiltzarra
Eskola k.
Hirigune Historikoa
S. Pedro
Probintziako jauregia
Santa Maria Plaza
Bibat
Santa MariaKatedrala
Diputazio k.
Santa Maria Katedralaren Aterpetxea
Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartea
Udal Turismo Bulegoa
Zapa
tari
k.
Barnekalea B
erria
6 7
Errege Atea eta Barnekale Berria
Nafarroatik zetorrela, Karlos V.a erregeenperadoreak
1524an hiri honetara egindako bisitarekin lotuta dago kale honen izena. Bisita horren kariaz, “hiri horretako Barnekale Berrira sartzen den atera zuzenean jota, Gasteizko Hiriaren hobari, pribilegio, askatasun, salbuespen, ordenantza eta ohitura eta jardunbide onak mantenduko zituela egiaztatu eta agindu zuen erregeak”.
Esan behar da aurretik ere bazegoela “Errege Ate”
izeneko ate bat. Bertatik sartzen zen hirira, juduen auzotik. Juduak hiritik bota eta egun gutxira, izen hori kendu eta ofizialki eman zitzaion “Errege Ate” izena. Herritarrek, ordea, “Ka
le Berri” izena jarri zioten, eta halaxe geratu zen. Nolanahi ere, “Barne” adjektiboa erantsi zaio, eta “Barneka
le” du izena gaur egun.
Barnekale Berria kalea.
Ezkerrean, Ospitale plazako itu-rria, Errege Atea kalearen hasie-ran. Azpian, Barnekaleko plaka.
Ospitale zaharra
EIiza Alfontso X.ak sortu zuen 1256. urtean, hiria Ekialde
tik zabaltzeko lanak zuzentzeko egindako bisitaren aitzakian; eraitsi, berriz, 1837 eta 1839 artean eraitsi zuten, I. Karlistaldiaren ondorioz. Ederra izango zen, hiru habearte eta gurutzadura bat baitzituen; Gregorio Fernandezek eginiko San Migelen erretaularen tabernakulua buru duen aldare nagusiko atikoan errege sortzailearen bustoa omen zegoen.
Gaur egun, beste eraikin eder bat dago eliza hura zegoen tokian. 1638 eta 1654 artean eraiki zuten, Apaizgaitegi bat egiteko; alabaina, hiriko Miserikordia eta Umezurtz e txea izan da 1778. urtetik. Kaperaren (1871) lorategian, 1698. urtetik probintziako zaindaria den San Prudentzioren estatu handi batek egingo digu harrera (Enrique Saenz, 1955). Aurrerago, fatxada neoklasiko soila miretsi dezakegu, solairu doriar eta joniarren konbinazioa dena, goiburuan Karitatearen ale
goria duela. 1985. urtean, Adinekoen Egoitza izateko egokitu zuten zati bat, eta beste bat, berriz, askotariko erabilera publikoetarako.
Ospitale zaharra
8 9
San Ildefontsoko Kristoa BIBAT. Karta eta Arkeologia museoak
Santa Ana kantoitik Landatxo izenarekin ezagutzen den hi
riaren goiko aldeko bideari ekin aurretik, eskuin aldean dagoen kapera txikiari erreparatuko diogu. San Ildefontsoko Kris-toaren kapera da; herritarren errukiz eraiki zuten 1845ean, eliza eraitsi eta gero izen bereko Kristoa bertan babesteko. XIV. mendeko taila gotiko zoragarria da, eta ospe handia izan zuen, atetik sartzen ziren erromesen eta eskaleen artean bereziki, jendeak zioen debozioa medio, limosna onak jasotzen baitzituzten.
Kantoi berean, Pintore eta Aiztogile kaleekin izkina egi
ten (azken horretatik du sarbidea), Arabako Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa hartzen dituen BIBAT museoa dago. Eraikin bikoitza da, eraikin moderno batek (F. Mangado, 2008) eta Juan Lopez de Arrietaren aginduz 1525ean egindako Bendaña jauregiak osatutakoa.
10 11
Santa Maria katedrala
Tarte labur batean Eskola kalea zeharkatuta, Santa Maria
plazara helduko gara, izen bereko tenpluaren aurrera. Erromesentzat nahitaezko jomuga da XIII. mendean eraikitzen hasi eta 1861. urtetik katedral den monumentu multzo hau, Santiago apostoluarekin zerikusia duten hainbat xehetasun garrantzitsu baitaude bertan. (Au-rrez erreserba egitea komeni da. Tel.: 945 255 135 [email protected]). Jakobear ikuspegitik, alboan dagoen Santiagoren kapera (XV. mendekoa) ikustea erabaki daiteke; gaur egun parrokia da, eta Santa Maria plazatik du sarrera. Giltzarrietako batean, Santiago Matamorosen irudi bitxi bat dago. Inguru horretan bertan, kaperaren ondoan, Santa Anaren portada, gotikoa, XIV. mendekoa, eraberritzen ari direna. Kanpandorrea da nagusi, multzoaren gainean; lehengo atala errenazentista da, XVI. mendea
ren amaierakoa, eta bigarrena, barrokoa; Martin Saracibarrek XIX. mendean birmoldatutako kapitel bat du azken horrek amaieran.
Plazatik irten gabe, Apaizgaitegi Kontziliar (Mar
tin Saracibar, 1878) izandako eraikin handi baten fatxadan irekitako arkua zeharkatuko dugu, eta patio irekian, Udal Musika Eskolaren instalazio berrituez gain, portada erromaniko bat aurkituko dugu, horren jatorrizko lekutik, Bolibarko
elizatik, ekarritakoa, bai eta Santa Maria ospitalea izandako eraikineko portada platereskoa ere, erliebean egindako Deikunde fin batekin apaindutakoa. Ospitale hori ez da existitzen egun, baina litekeena da hiriko antzinakoena izatea eta pobreei eta behartsuei ostatua eta arreta emateko asmoz sortu izana.
Santa Maria ospitalea
Barneko patioko lorategiko portada erromanikoa. Azpian, portada platereskoa.
Antzinako Apaizgaitegi Kontziliarre-rako sarrera, Santa Maria plazan.
12 13
Eskoriatza-Eskibel jauregia
Frai Zacarias Martinez kalean aurrera eginda, multzo his
torikoartistiko deigarri bat aurkituko dugu berehala; batetik, Gasteizko antzinako harresiaren zati baten eta ate baten erreprodukzio modernoa eta, bestetik, 1530 eta 1541 artean Karlos V.aren mediku pertsonal eta enperadore izandako Fernan Lopez de Escoriaza jaunaren eta haren emazte Victoria de Anda y Esquivel andrearen aginduz eraikitako jauregiaren fatxada eta gorputza. Estilo aldetik platereskoa da, eta bereziki azpimarratzekoak dira patio ezin
ederragoa gaur egun ezin da ikusi, senaremazteen maitasunaren sinbolo den katea, erlaitzaren parean dena inguratzen duena, eta fatxada. Bertan, “F.V.C.” Faciendum uterque cu
raverunt kartelak lotzen dituen sortzaileen bustoez
gain, bertutearen babesle nekaezinak ziren Herkulesen eta Teseoren erliebe alegorikoak
azpimarratu behar dira. Zuhurtziaren bertuteak berak eta Jainkoaren irudi platonikoak ikus
ten dituzte, goitik, herritar zintzo izandako medikuaren eta horren emaztearen ekintzak.
Montehermoso kulturunea
Mendebaldetik muinotik behera hasi aurretik, his
toriaz betetako eraikin honen ondotik pasatzen da bidea. Bertan, une garrantzitsuak bizi izan zituzten Felipe V.aren emazte gazte Maria Luisa Saboiakoak eta euren lau semealabek, une kezkagarriak batzuetan, eta itxaropentsuak, berriz, beste batzuetan. Markesgoa izan zen jasotako arretengatiko erregearen saria. Hemen partekatu zituen Pilar Acedo markesak bere maitale Jose Bonaparteren asmo iskanbilatsuak.
Lau dorreak direlaeta, hiriko jauregi ikusgarriena da. Dominiken komentu izateko eraiki zuten, eta Ortuño Ibañez de Aguirre jaunak sustatu zuen,
1525 urte aldera, gotikotik errenazimenturako trantsizio betean. Gaur egun erabat desitxuratuta dago. Jatorrizkoaren moldaketa historizista neogotikoa besterik ez da begi aurrean duguna, XIX. mendeko Fausto Iñiguez de Betolaza arkitekto aktiboaren lana. Birmoldatu ondoren, Gasteizko gotzainaren egoitza izan zen. Gaur egun, kulturune garrantzitsua da.
14 15
San Pedro elizaren atariaErdi Aroko harresiaren aztarnak
Berriki jarritako arranpa mekanikoen ondotik, Erremen
tari kalera iritsiko gara (*). Eskuineko izkinan, ospitale bat zegoen antzina, San Jose ospitalea, alargun zintzoak hartzen espezializatutakoa. Eliza XIV. mendekoa da. Ataria kanpandorrea eraiki ostean jarri zuten berriz, XVIII. mendearen hasieran. Tinpanoan Kristoren eta San Pedroren bizitzako irudiak daude. Mainelean, berriz, Ama
Birjinaren irudi eder bat. Apostoluen multzoa Euskal Herriko eskultura monumental onenetako bat da. Oso ederra da, halaber, Santiago erromesaren eta horren martirioaren irudia. Iparraldeko portada txikian, Genesiaren irudiak jasotzen dituzten erliebe ikusgarriak daude. Barruan, Erregeen Gurtzaren erretaula daukagu, errenazentista, Santiago erromesaren eta Santa Marinaren irudiekin.
(*) Lehenengo gurutzatuko dugun kalea Hedegile kalea da; bigarrena, Zapatari kalea. Bertan, 85. zenbakian (gure eskuinera) Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartearen egoitza dago; astearte eta ostegunetan zabalik,18:30etik 20:30era, erromesei kasu egiteko. Telefonoa: 945 14 47 94 / 609 472 [email protected]
Bakardade Kantoitik jaisten hasi baino lehen, XI. men
dean Gasteiz inguratzen zuen harresiaren zati berritu eta birmoldatu batera hurbil gaitezke, ezkerrean. Berritzelanen lehen fasean, Erdi Aroko harresiaren 136 metro baino gehiago eta EskoriazaEskibel jauregiaren inguruko lau dorre agertu ziren. Bigarren fasean, Bakardade Kantoiaren eta Goiuri jauregiaren arteko zatian esku hartu zen. Harresiaren beste zati bat berreskuratu ahal izatea izan zen emaitza, eta zedrozko begiratoki bat ezarri zen hormaren gainean. Harresiaren bi zatien bisita hitzartua da.
Harresiaren bigarren zati horren ondoan zabaldutako lorategi txiki batetik Olabe elurzuloa ikusiko dugu. 1855. urtean eraiki zuten, XIX, mendeko hiriko kafetegi bat hornitzen zuten elikagai galkorrak kontserbatzeko.
Montehermoso eta Goiuri jauregiaren arteko harresi zatia
Harresia eta Eskoriatza-Eskibel jauregia
Olabe elur-zuloa eta ha-rresi gaineko begiratokia
16 17
Probintziako jauregia
San Pedro elizatik irtenda, Gasteizko erdialdera bide
ratuko gaituzte seinaleek, bertako hiri nagusietara. Horren aurretik, baina, Arabako Lurralde Historikoko gobernuaren egoitza ikusiko dugu eskuinean. Ganbera legegile batez (Batzar Nagusiak) diputazio betearazle batez (Ahaldun Nagusia) osatutako gobernu horrek 1463. urtetik zuzendu ditu lurraldearen gorabeherak. Eraikina 1833. urtekoa da, Martin Saracibarrek egina, eta bertan biltzen dira arabarrak, apirilaren 27an, erretretaren bitartez euren
zaindari San Prudentzioren ohorezko jaiak hasteko. Toskanar estiloko zutabez osatutako sarrera soilaren alboetan bi estatua dau
de: bata Ahaldun Nagusi eta Independentzia Gerran (Gas
teizko Bataila) militar izandako Ricardo de Alava y Esquivel jeneralarena, eta, bestea, Ahaldun Nagusi eta ospe handiko ilustratu izandako Prudencio M. Verasteguirena. Probintzia
plazan (1844tik du izen hori), euskal foruak babestu zituen Mateo de Moraza-ren estatua dago, tenplete klasiko baten azpian.
Prudencio M. Verasteguiren estatua
Mateo de Morazaren estatua
Andre Maria Zuriaren plaza
Triangelu itxurako leku handi honek beste izen batzuk
ere izan ditu: Plaza Zaharra, Babazaleen plaza, Gaztelako plaza edo “Mentiron”; oraintsu eraberritu badute ere, 1901. urtean hartu zuen gaur egun duen izena, hiriko zaindariaren omenez; hala, Andre Maria Zuriaren eskultura batek (1822koa) zaintzen du plaza, Erdi Arokoa eta zin egiteko San Migel elizaren kanpoaldean. Arabarrak Probintzia plazan ospa tzen di
tuzten San Prudentzioren ohorezko jaiak, eta gasteiztarrak hemen biltzen dira, abuztuaren 4an, euren zaindariaren omenez antolatutako jaiei kantuekin, jauziekin eta Zeledon kanpandorretik jaisten ikusiz jaiei hasiera emateko. Plazaren erdian, soldatu ingelesek eta espainiarrek 1813ko ekainaren 21ean Napoleonen tropak garaitu zituztela gogorarazteko eginiko eskultura dago, Gabriel Borrasek 1917an egindakoa.
18 19
Espainia plaza
Andre Maria Zuriaren plazaren albo batean dagoen
arkupe batetik Plaza Nagusira, Plaza Berrira, iritsiko gara, alegia, Espainia plazara. Gasteizko udal arkitekto Justo Antonio de Olaguibelen (17821794) lan neoklasiko aparta da. Arkupedun lauki bat da; barrualdean, toskanar estiloko zutabez apaindutako hiru ate soil ditu, eta udaletxearen fatxadan, beste ate dotore eta garrantzitsuago bat. Hainbat funtziotarako, etxebizitzatarako, merkataritzarako
eta udal administraziorako diseinatu zuten, eta hiriaren erreferentzia gune da gaur egun ere.
Espainia plaza (ezkerrean) eta Andre Maria Zuriaren plaza, San Migel dorretik
Loma Jeneralaren plaza
Gasteiztik irteten hasiko da ibilbidea, 1891etik arabar militar liberalari eskai
nitako plaza honetan. Bertan, San Antonio komentuaren fatxadako plastika klasiko eta herreriarraren oroimenak eta Agustin Ibarrola eskultorearen eskulturen formula abangoardista ausartek egiten dute bat. Be-girada (La mirada) izenekoak, antzinako hiriaren eta hiri berriaren arteko komunikazioa bilatzen du harrian. Besteak, Soinez soin (Hom-bro con hombro) delakoak, langileen arteko elkartasuna burdinan.
Loma Jeneralaren plaza. Aurrean, Agustin Ibarrolaren Soinez soin (Hombro con hombro) eskultura
Agustin Ibarrolaren Begirada (La mirada) lana
San Antonio komentua
20
Eusko Legebiltzarra
Tranbia modernoaren ibilbidea gurutzatu, eta parke
zein paseo artean bi kilometrotik gora egiteko prestatzen da bidea. Eskuinean, 1982. urtetik Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra den eraikina dago. Bigarren Hezkuntzako Ins
titutu izateko eraiki zuen Pantaleon Iradierrek 1853an, mol
de neoklasikoan, San Frantziskok sortutako Santa Klara komentua egon zen lekuan.
Eusko Legebiltzarra, antzinako Institutu Probintzialaren eraikinean. Ezkerrean, Floridako ibilbidea
Ibilbideak
Frai Francisco Ajuria Enea
Arma Museoa
ZuloagaEtxea
Fray Francisco
Familia Santuaren k.
Augusti JauregiaArte Ederren M.
“Buruko minen” etxea
Villa Sofía
VillaMaría
Cerv
ante
s ib
ilbid
ea
San Prudentzio hiribidea
Armentiako Basilika
Erromesen ibilbidea
La F
lorid
ako
ibilb
id.
Send
a ib
ilbid
ea
de Vitoria ibilbidea
FLORIDAKO PARKEA
EL PRADO
MENDIZORROTZA
ARMENTIA
San Prudentzio
El Mineral
ZuluetaJauregia
“Buruko minen etxea” eta Villa Sofía
Nestor Basterretxearen Izaro lana dago Osoko Bilkuren Aretoan
22 23
Floridako ibilbidea eta parkea
Floridako “saloiak” gasteiztarrek atsedenleku hegoal
derantz, “espoloirantz”, alegia, joateko zuten ohitura egiaztatu zuen. Lehen fasean, 1820an, Frantziako moldeen arabera egindako eta, geroago, 1856an, hainbat motatako zuhaitzekin, urjauzi batekin eta urmael erromantikoekin osatutako lorategi eder bat da Florida parkearen muina. Florida ibilbidean bi eskultura daude: Eduardo Dato
rena aurrena, Mariano Benllurek 1925ean egindakoa, eta, aurrerago, Ignacio Aldecoarena; biek ere lotura estua dute Gasteizko bizitza
rekin, bakoitzak bere arloan. Amaitu aurretik, errege bisi
godoen lau eskultura daude musika kioskoan. Madrilgo Errege Jauregirako
egin zituzten, baina ez zituzten han jarri. Eta, amaitzeko, Wynton Marsalis jazz eta tronpetajotzaile kuttu
nari eskainitako eskultura.
Wynton Marsalisen eskultura
Floridako ibilbidea
Senda ibilbidea
Gaztainondo zaharrek trenbide bateko tunel baten sent
sazioa sortzen dute; hain zuzen ere, trenbide horren azpitik eramango gaitu bideak. Eskuinean, Zulueta jauregia dago, Kuban esklaboen trafikoarekin aberas-tutako familia horrek 1902. ur-tean Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoari eskatutako etxehotela, alegia. Zulueta jauregia
24 25
Trenbidearen zubiaren azpitik iritsiko gara Frai Fran
cisco Vitoria ibilbidera, eta hori zeharkatu orduko, XX. mendearen hasieran eraikitako hainbat jauregi eta jauretxe interesgarri aurkituko ditugu bi aldeetan. Ezkerrean, Zuloa-ga Etxea ikusiko dugu, linterna deigarri batekin; horren aurrean, “Buruko minen e txea”; izen horrek fatxada apaintzen duten giza figurei egiten die erreferentzia. Pixka bat aurrerago, Villa Maria eta Villa Sofiak osatutako multzoak pizten du arreta; Arte Ederren Mu
seoaren bulegoak daude arabiar itxurako jauregi horretan.
Bi eraikin horien aurrean Ar-ma Museoa dago eta, bertan, armak eta horiekin lotutako tresnak daude ikusgai, historiaurretik hasi eta XX. mendearen hasierara artekoak. Independentzia Gerraren amaieratik
gertu izandako Gasteizko Batailari (1813) atal berezia eskaini zaio. Gerrako atal horren adierazle, bertan parte hartu zuten hainbat pertso
naren gauza pertsonalak, erabilitako armak, maketak eta une erabakigarrienen dioramak daude.
Ibilbidean aurrera jarraituta, Ajuria Enea ikusiko dugu
ezkerrean, dorretxeen trazei eutsi nahi dien estilo erregionalistako etxejauregi ederra, Serafin de Ajuria industriagizonaren eskariz eraikitakoa. Eskuinean, Au-gustin jauregia daukagu, Katedral Berria egin zutenek 1912an etxehotela izateko eraikitakoa. Arte Ederren Museoa da gaur egun, eta XVIIIXX mendeetako pintura eta eskultura bilduma garrantzitsu bat gordetzen du; bereziki garrantzitsua da XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako euskal pinturen bilduma.
Ibilbidea Frai Francisco-ren eskultura (Moises de Huerta, 1944) duen glorieta batean amaitzen da. Frai Francisco “de Vitoria” gisa identifikatu da, 1486n bertan jaio zelako. Legegizon handia izan zen, Nazioarteko Zuzenbidearen sustatzailea.
Eskuinean Prado parkea utzita, XII. mendeaz geroztik dokumentatu eta 1820tik aurrera birlandatutako larre zaharra,
ibilbidearen zati honen amaierara eta Cervantes ibilbidearen hasierara iritsiko gara.
Frai Francisco Vitoria ibilbidea Jauregi eta jauretxeak
Ezkerrean, “Buruko minen etxea” eta, eskuinean, Zuloaga Etxea, Frai Francisco Vitoria ibilbidearen hasieran
Alaba jeneralaren ezpata
Frai Franciscoren monumentua
Augustin jauregia. Arte Ederren Museoa
Augustin jauregia. Barrualdea Ajuria Enea. Lehendakariaren bizileku ofiziala
Arma Museoko diorama bat
26 27
Cervantes ibilbidea
Gure eskuinean dugun Familia Santuaren kaperaren aurrean
ekingo diogu ibilbideen zati honi. Europa erdialdeko neobarroko interesgarria da, Iñiguez de Betolazak (1905) diseinatutakoa.
Beti aurrera eginez, hainbat kirol instalazio zeharkatuko ditugu. Ezkerraldean, Mendizorro tzako futbol zelaiak (bertan jokatzen du Deportivo Alaves taldeak), igerilekuek, kirol zein atletismo pistek eta aisialdi guneek osatutako udal konplexu handia aurkituko dugu eta, eskuinaldean, Estadio Fundazioaren instalazioak. No
ra bidea aldatu aurretik, 1818. urtean hidrogenosulfurotan aberatsak ziren urak aurkitu, eta edan ahal izateko iturria ipini zutenetik “Minerala” deitzen dioten leku bitxi eta itzaltsua ikusiko dugu. Nolanahi ere, gaur egun ezin da erabili.
Familia Santuaren kapera, Frai Francisco Vitoria ibilbidearen eta Cervantes ibilbidearen elkargunean
Mendizorrotzako futbol zelaia eta igerilekuak
San Prudentzio hiribidea
Azken zatia aldapan gora eginda, Gasteizko Do
nejakue bidearen leku esanguratsuenetako batera iritsiko gara. Ibilbidearen pareparean, “Uleta gaina” izeneko goi mailako urbanizazio baten ondotik pa
satuko gara. Hiribidearen amaieran. Arabako zaindariaren monumentua dago, gotzainaren irudia (1937). Arku handi, ate, leiho eta nitxo erromantiko batek babesten dute gotzainaren
irudia.
28 29
Armentiako basilika
San Andresi eskainitako antzinako Kolegiata honek
1979an San Prudentzio izenarekin bataiatu zuten gaur egun eskaintzen duen irudia XVIII. mendean bertako hondakinak eraberritzeko egindako lan handien ondorio bada ere, eraikuntza urtea (1181) gogorarazten diguten Erdi Aroko elementuak antzeman daitezke, oraindik.
Kanpoaldean, harburu fin askotarikoei erreparatu behar zaie, bai eta absideko leihoetako kapitel bitxiei ere. Ataria Erdi Aroko eskultura museo bat dela esan daiteke: Maisuaren eta apostoluen irudia duen tinpano handi batekin batera, Krismoi eder batekin apaindutako beste tinpano txikiago bat, arkume mistikoaren alegoria apokaliptikoa, giza zenotafio batekin estalitako hilobi bat, atzean Bibliako eta ebanjelioetako hainbat irudi ikus daitezke eta, horren guztiaren osagarri, D e i k u n d e a r e n irudi eder bat eta zaldizko irudi bat,
itxuraz Santiago bera dena, Clavijoko gudan. Barruan, lau
sinbolo ebanjeliko tetramorfoek eusten diote zinborioari, eta Donejakue bidearekin lotzen dute multzoa.
Goian, basilikaren kanpoaldea, ataria eta barrualdea. Ezkerrean, Santiagoren atariko irudia.
Erromesen ibilbidea
Oraintsu inauguratu da, hiriaren erdigunetik etenik gabe elkarri lotuta dauden ibilbideei Mende
baldetik amaiera emateko. Hortik aurrera, Gometxa, Subilla Gasteiz, Argantzun eta abar ditu zain erromesak, berak aukeratutako tokian Frantziako bidearekin bat egiteko: Santo Domingo de la Calzadan, San Juan de Ortegan, Burgosen…
Subilla Gasteiz
30 31
Gasteizen bihotzean dago, ka-tedraletik metro gutxira. Gaur egungo eraikinak XIX. mende-koak dira, baina hirigune histo-rikoan ikus daitezkeen eta Behe Erdi Aroko Europako arkitektu-raren erakusgarri diren fatxada gutxiko eta sakonera handiko etxeen tipologia arkitektonikoa gordetzen dute. 2011 eta 2012 urteen artean eraberritu zuten eta 90 lagunentzako lekua da-go, 17 gelatan banatuta (gele-tako bi guztiz egokituta daude); gelak 2-8 ohekoak dira, eta zer-bitzua eta erosotasuna eskain-tzen dute hiriaren historiaz jan-tzitako leku batean.
Katedralaren aterpetxea
Katedralaren aterpetxea
Aiztogile kalea, 8701001 Vitoria-Gasteiz (Araba)
+34 945 275 [email protected]
Iturri dokumentalak:
- CALLES VITORIANAS. Venancio del Val. Vitoria (I).
- CATALOGO MONUMENTAL DE LA DIOCESIS DE VITORIA. TOMO III, CIUDAD DE VITORIA. Micaela Portilla. Vitoria, 1968.
- CALLES VITORIANAS. Venancio del Val. Vitoria, 1979 (II).
- VITORIA-GASTEIZ, GUIA DE ARQUITECTURA. Javier Mozas y Aurora Fernández. Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro. Vitoria-Gasteiz, 1995.
- VITORIA-GASTEIZ, EN TODOS LO SENTIDOS. Miguel González de San Román. Vitoria-Gasteiz, 1996.
- HOSPITALES Y PEREGRINOS Y… OTRAS COSAS. Peli Martín Latorre. Vitoria-Gasteiz, 1996.
El Prado
MENDIZORROTZA
ARMENTIA
Gasteizko
Donejakue bidea
$
Ibilbidea
Cerv
ante
s ibi
lbid
ea
San Prudentzio hiribidea
Erromesen ibilbidea
Bakardade k.
Sta Ana k.
UNIBERTSITATEA
Frai Francisco
HIRIGUNE HISTORIKOA
ZABALUNEA
Sta Maria Plaza
Done Jakue hiribidea
Elorriagako atea
Errege atea
N. D
entro Judería
Diputazio k.
Andre Maria Zuriaren k.
Espainia plaza
Loma Jeneralaren pz
La Florida
Send
a Ib
ilbid
ea
Vitoria-GasteizAgurain
Salvatierra
Zalduondo
La Puebla de Arganzón
Berantevilla
Salinillas de Buradón
AlegriaDulantzi
Túnel S Adrián
34 35
Udal Turismo BulegoaEspainia plaza,1+34 945 16 15 98/99vitoria-gasteiz.org/turismo
Bibat. Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa Aiztogile, 54+34 945 20 37 07araba.eus/web/museonaipes
Santa Maria Katedrala Fundazioa(Bisitak Katedralera era Erdi Aroko harresira)Aiztogile, 95+34 945 25 51 35catedralvitoria.eus
Montehermoso KulturuneaFrai Zacarias Martinez, 2+34 945 16 18 30montehermoso.net
Arma MuseoaFrai Francisco Vitoria ibilbidea, 3 +34 945 18 19 25 / 18araba.eus/web/museoarmeria
Arte Ederren MuseoaFrai Francisco Vitoria ibilbidea, 8+34 945 18 19 18araba.eus/web/museobellasartes
Santa Maria Katedralaren AterpetxeaAiztogile, 87+34 945 27 59 55alberguecatedral.com
Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen ElkarteaZapatari, 85, behea+34 945 14 47 94 / 609 472 446www.alavacaminodesantiago.org
San Pedro elizako portikoko Santiago apostoluaren irudia
Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartea
Zapatari, 85+34 945 14 47 94 / 609 472 446www.alavacaminodesantiago.org
Astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:30era zabalik, erromesei kasu egiteko.
Top Related