“GERARDO LÓPEZ DE GUEREÑU” SARIAREN II. EKITALDIA (2012)
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak “GERARDO LÓPEZ DE
GUEREÑU” sariaren bigarren ekitaldia deitu du, Euskarak historian zehar Arabako gizartean
izan duen presentzia jakinarazteko.
OINARRIAK
1.- Helburua
“Gerardo López de Guereñu” sariaren bigarren ekitaldia deitzen da, Euskarak historian zehar
Arabako gizartean izan duen presentzia jakinarazteko. Jakinarazpen hori ondokoen bidez egingo
da:
a) HIZKUNTZA ONDAREAREN BITXITASUNAK: euskararen presentzia gizartean (familia,
auzoa, herria, kuadrilla, lurraldea) jasotzen duten lanak: toponimia lanak eta euskarak
gaztelanian utzi duen substratu edo aztarnari buruzko lanak.
b) PERTSONEN ADIERAZPENAK: lurraldean euskararekin zerikusia duten kontakizunak,
lekukotasunak, bizipenak, bitxikeriak, ipuinak, esaerak, jolasak, abestiak edo herri ohiturak.
2.- Parte-hartzaileak
a) modalitatean, Arabako lurralde historikoko eta Trebiñoko ikastetxeetan Derrigorrezko Lehen
Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak
b) modalitatean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako
ikasleak eta Kultur elkarte edo pertsona fisikoak, Araban enpadronatua badago lehiaketan parte
hartzen duenean.
3.- Sariketa motak
Hona hemen izango diren sariketa motak:
a) sariketa mota: Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako. Lanak
taldeka aurkeztuko dira, eta taldeko lan bat.
b) sariketa mota: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako
ikasleak eta kultur elkarte edo pertsona fisikoak.
Parte hartzen duen bakoitzak lan bat bakarrik aurkeztu ahalko du
4.- Diru zuzkidura
Sariketa mota bakoitzean hiru sari emango dira.
a) sariketa mota:
Lehen saria: hiru Tablet ikasgelarako eta hiru egun aterpetxe batean (jarduerak ordainduta)
taldearentzat (irakaslea edo tutorea barne).
Bigarren saria: bi Tablet ikasgelarako.
Hirugarren saria: Tablet bat ikasgelarako.
b) sariketa mota:
Lehenengo saria: ordenagailu eramangarri bat eta 150 euroko txartela, kultura materiala
erosteko.
Bigarren saria: ordenagailu eramangarri bat.
Hirugarren saria: 150 euroko txartela, kultura materiala erosteko.
Sari horiek Arabako Foru Aldundiaren 2012ko gastu aurrekontuaren 70.1.05.74.00.223.09.01
partidaren kontura ordainduko dira. Aurrez ikusten den gastua 12.000 eurokoa da.
5.- Eskaerak eta aurkezteko epea
Eskaerak taldearen edo ikaslearen ikastetxeko irakasle edo tutore batek egingo ditu a)
modalitatean eta b) modalitatean, kultur elkarteko ordezkariak edota aurkezten den pertsona
fisikoak, zein ikasleak.
Lanak paperean (letra tipoa: Arial 12) edo euskarri digitalean (CD, DVD edo USB) aurkeztuko
dira.
Paperean egindako lanen hiru ale aurkeztuko dira. Lan horiek euskaraz egingo dira, ez dute
sinadurarik edukiko, eta lanaren izenburua, lema eta zein kategoriatara aurkezten diren baino ez
da adieraziko.
Lanarekin batera, gutun azal itxi batean, I eranskina aurkeztuko da, zuzen beteta.
Euskarri digitalean aurkeztutako lanetan lanaren izenburua, lema eta zein kategoriatara
aurkezten diren adieraziko da. Lanarekin batera, gutun azal itxi batean, I eranskina aurkeztuko
da, zuzen beteta.
Lanak aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 25ean amaituko da.
Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali
beharko dira Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Gasteiz-; kanpoaldean “López de Guereñu
lehiaketa” jarriko da.
6.- Lanen neurria
a) sariketa mota: 6.000-12.000 karaktere; lerroartea: 1,5.
b) sariketa mota: Egindako grabazioen transkripzioa aurkeztuko da paperean. Lekukotasuna edo
adierazpenak gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean egin badira, euskaraz egindako
transkripzioa ere aurkeztuko da.
Grabazioak bideoan edo audioan aurkeztuko dira. Grabazioak, behin editatu ondoren, gehienez
30 minutu izango ditu.
7.- Epaimahaia eta epaia
Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendaritzak izendatutako epaimahaiak jakinaraziko ditu sariketa
mota bakoitzeko lan irabazleak.
Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.
Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
Epaimahaiaren erabakiaren kontra ezingo da errekurtsorik jarri.
Ebazpena epaimahaikideen gehiengo soilaz onartuko da, eta epaimahaiak izango du
eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.
8.- Balorazio irizpideak
Epaimahaiak ondokoak balioetsiko ditu: lanaren aurkezpen kalitatea (papera edota digitala),
egindako ikerketa lanaren originaltasuna, lanaren gaiaren (familia, auzoa, herria, kuadrilla,
lurraldea) hurbiltasuna eta egindako landa lanaren neurria.
9.- Oinarriak onartzea
Parte-hartzaileek, deialdi honetan parte hartzearekin, hartan zehazten diren baldintza guztiak
onartzen dituzte, eta men egiten diete baldintza horiei.
10.- Eskumena
Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak baino ez du deialdian sor edo ager
daitezkeen auzi guztiak ebazteko eskumena.
11.- Publizitatea
Deialdi hau ALHAOn argitaratuko da, eta ahaleginak egingo dira komunikabideetan ahalik eta
zabalkunde handiena izan dezan.
12.- Argitalpena
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak bere egiten du aurkeztutako lanak
argitaratzeko edo zabaltzeko eskumena.
Top Related