Aizkora probaAizkora proba edo aizkolaritza herri kirolaren mota bat da. Haren helburua enbor bat ahalik eta denbora gutxienean moztea da eta
banaka, binaka edo taldeka parte hartzen da, enborra zutik edo etzanda egon daiteke.
Aizkolaria izena du proba honetan diharduen kirolariak, eta berari laguntzen "erakuslea" eta "botileroa" ondoan ditu.
Esku pilotaEsku pilota pilota joko mota bat da, Euskal Herrian jokatzeaz gain, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen dena.
Nazioartean ere Irlanda antzerako Irlandar pilota kirola jokatu ohi da. Euskal pilotaren modalitateetako bat da, eskuz jokatzearen
berezitasuna duena. Bi bikote edo jokalariren partehartzearekin jokatzen da, hauek txandaka pilota bat horma baten kontra (frontisa)
kolpekatzen dute aurkariak huts egin eta puntua lortu arte.
Bi hormako pilotalekuetan jokatzen da, luzera ezberdinak izan litzaketenak
EstropadaEstropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da.
Euskal Herrian eta besterik ez bada azaltzen, arraunketako herri kirola da, traineruekin egindakoa. Traineru kopuru batek, launakako
txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa moduko bat egiten du arraunlarien laguntzaz. Estropada
irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu
honetan arrantzan) oinarritzen dira.
Harri jasotzeHarri jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean oinarritzen den herri kirola da.
Jarduera honetan dabilen kirolaria "harrijasotzailea" izena hartzen du.
Harri zulaketaHarri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harrizulatzaileak"
izena hartzen dute, gazteleraz barrenadores izanda.
Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura
botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik.
Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko
horrela aritzen baitziren.
Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-
Ezkerraldean ere.
Sega jokoSega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz denbora jakin batean (orokorrean ordubete) ahalik eta belar
gehien moztean oinarritzen den herri kirola da.
Idi-demaIdi-demak edo idi-probak herri kirol bat dira, non idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo
arteko harria plazan zehar alde batetik bestera mugitu behar duten. Idiak gidatzen
dituenari, idi-probalari edo itzain deritzo.
Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Gaur egun, baserritarrek aplikazio anitzeko motokultoreak
darabiltzate, euskal orografia aldapatsuan lan egiteko egokiak. Baina oraintsu arte ez da
horrela izan. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden trakzio indarra erabili izan dute
beti eta ez zaldiak edo mandoak, Gaztelan bezala. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko
erabilera galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz.
Joandako mendeetan, pilota eta palanka-jaurtiketarekin batera idi-dema izan da gure herriko
kirol ikuskizunik garrantzitsuenetakoa.
Orga jokoOrga jokoaren funtsa orga bati ahalik eta bira gehien emanaraztea da. Orga lurrari lotuta dago mutur batean. Jokalariak orgari atzeko
aldetik heldu behar dio eta birak eman behar dizkio, orgaren gurpilak lurra ukitu gabe.
Lasto altxatzeLasto altxatzea herri kirol bat da, lasto fardel bat denbora mugatuan eta garaiera jakin batera ahal den gehienetan jasotzean datzana.
Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da. Fardelak 45 kg izango du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat. Garaiera,
berriz, gizonentzat 7 metrokoa eta emakumezkoentzat 5 metroko da. Altxaldia ontzat emateko fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo
behar du.
Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan berriz gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan. Fardela
erortzerakoan lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko.
Lortutako garaieratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez erretzeko.
SokatiraSokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak
soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin
behar diete.
Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste
taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira,
euretariko batek taldea zuzentzen duelarik.
Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko
partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720
kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.
Txinga eramateTxinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin
eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia
horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu
behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten
dituenak irabazten du.
TrontzaTrontza bi helduleku dituen trontza izeneko zerra motarekin egiten den herri
kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako
enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu
behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko.
Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira epaileek
hauek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar
dituzte eta emakumezkoek berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea da
garailea.
Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da normalean.
Normalki neskek 10 mozketa egiten dute, baina mutilek 22.
Top Related