Orain dela urte asko Antlantic izeneko herrian ez zen inor bizi
munstro bat izan ezik.
Munstro horrek Antla zuen
izena, beldur asko ematen zuen
eta jende guztia herritik ihes
egin zuen .
Egun batean herriko esko-
lako gela batean hamar ume
zeuden andereñoarekin. Ande-
reñoa komunera joan zen eta
etortzerakoan ez zuen umerik
aurkitu. Ez zekien zer gertatu
zen. Egun osoan ibili ziren
umeak bilatzen baina ez ziren agertu.
Hurrengo egunean bi mutil ere desagertu ziren eta jendeak
Antla munstroa etorri zela esan zuen. Orduan denak beldurtzen
hasi ziren eta alkateak herri guztia elkartzeko eskatu zuen
munstroari buruz hitz egiteko. Alkateak munstroaren aurka
borroka egiteko boluntarioak eskatu zituen. Lau gazte
boluntario aurkeztu ziren: Haizea, Ekaitz, Jon eta Maite.
Asko gustatzen zitzaien munstroak aztertzea eta asko zekiten
munstroei buruz.
Munstroaren kobazuloan sartu eta harrapatzera joan ziren
baina eurek pentsatu zuten baino handiagoa eta indartsuagoa
zen. Orduan, munstroa eurengana zetorrela ikusirik Haizearen
garajera abiatu ziren eta hantxe bertan ezkutatu ziren, plan
berri bat asmatzeko asmoz.
Azkenean plan bat asmatu zuten eta Atlantic herrira itzuli
ziren munstroa harrapatzeko asmoz. Maite apur bat beldurtuta zegoen baina Haizeak lasaitzeko
esan zion :
-Lasaitu zaitez Maite! Hau gurea da! Guk irabaziko dugu!
Eta horrela munstroarengana abiatu ziren. Borroka gogorra
zen, ez zen erreza Antla handia eta lodia zen eta. Asko kostatu
zitzaien, baina gure gazteek “arma sekretua” bat zuten,
“Munstro beldurgarriak menderatzeko sekretuak” izeneko libu-
rutik hartutakoa. Liburu horretan munstroak menderatzeko
ukendu desberdinak egiteko errezetak azaltzen ziren. Eurek
munstroak txikitzeko ukendua egin zuten eta gezi baten puntan
jarrita munstroaren bularrean sartu zioten. Minutu batzuk
geroago Antla txikitzen ari zen, lehengoz zentimetro batzuk, eta
azkenean gnomotxo baten itxura hartu zuen. Umetxo bat izango
balitz bezala barreka hasi zen, eta korrika basoaren iluntasunean
ezkutatu zen.
Herrira itzultzean alkateak sari berezia eman zien, eta
lortutako diruarekin herria apaindu zuten. Eta horrela Atlantic
herria beste herriak baino politagoa bihurtu zen.
Baina ez baduzu sinesten zoaz oporretan eta ikusiko duzu!