Hirugarren asmakizuna hemen da!
Cecilia Gimenez, Chillida Leku... Eta oraingoan, zer? Hementxe Oreretako Xenpelar euskaltegiko Amaia Arruti irakaslearen ikasleek prestatutako asmakizuna. Ia astebete duzu pentsatzeko eta erantzuna bidaltzeko [email protected] helbidera -asteazken arratsaldera arte-. Gure facebook orrialdean ere idatz dezakezu erantzuna. Gogoratu EDOZEINEK parte har dezakeela, lehiaketa irekia dela. Animo, zure erantzunaren zain gaude!
Pistak ikusita, badirudi oraingoan ere erantzuna leku baten izena izan daitekeela, baina badakizue: usteak erdi ustel...
Erregeak agintzen du
Urtero izaten dugu ahotan
Edozein izaera baimenduta dago
Ehorzketa, kea, izaten da ezaugarrietako bat