INTERNETEKO ZENBAIT
BALIABIDE, HEGAZTI
MIGRATZAILEEN MUNDU
EGUNA OSPATZEKO.
Pitillasko aintzira eta Las Cañasko urtegia (Viana) natur-
erreserbetako hegaztien behatokiak)
Argazkiak: J.I. Moreno (Pitillasko aintzirako behatokiko ikus-
entzunezko materialetik)
2020ko maiatzaren 9a Hegazti migratzaileen mundu eguna
Aurten, hegazti migratzaileen mundu egunerako gaia hau da: “Hegaztiek gure mundua lotzen
dute”. Lelo hori hautatu da agerian jartzeko zein garrantzitsua den konektibitate ekologikoa
kontserbatzea eta leheneratzea, baita hegazti migratzaileen lekualdatze naturalen oinarri diren
ekosistemen integritatea ere, funtsezkoak baitira haien biziraupenerako eta ongizaterako.
Gehiago jakiteko (euskaraz ere bai): http://www.worldmigratorybirdday.org/2020/birds-connect-
our-world
Aurten konfinaturik gaude, baina, mundu eguna ospatzeko, hegaztiak Internet bidez behatzeko
aukera dugu.
Zuzenean ikusi nahi duzu nola txitatzen duten hegazti batzuek beren habietan? Parte hartu nahi
duzu hegaztien jarraipena egiteko zientzia herritarreko proiekturen batean? Etxeko
gaztetxoenekin jostatuko gara? Prestatu dezagun menu goxo bat zikoinarentzat! Edo app bat
erabili nahi duzu, jakiteko zein espeziekoa den identifikatu ezin duzun txori hori? Nahiago duzu
denbora errealean ikusi hegazti batzuen urteroko migrazioa? Belarria trebatu nahi duzu hegazti
arruntenen kantua ezagutzeko? Eginen dugu hegaztiak erakartzeko janontzi bat material
birziklatuak erabiliz? ...?
Hona hemen zenbait aukeraz osaturiko pot-pourri bat, helduentzat nahiz gaztetxoentzat,
hegaztiekin batera gozatzeko.
SEO/Birdlife erakundearen edo Cornellgo Ornitologia Laborategiaren web-kameren bidez,
zuzenean ikusten ahalko duzu Espainiako eta munduko beste hegazti batzuen egunerokoa:
https://www.seo.org/camaras/
https://www.allaboutbirds.org/cams/all-cams/
Hona hemen National Geographicen zenbait animazio,
Amerikako zazpi espezieren urteroko
migrazioei eta horietako bakoitzak garatu dituen
estrategiei buruzkoak:
https://www.nationalgeographic.com/magazine/2018/03/b
ird-migration-interactive-maps/
Spring Alive delakoa nazioarteko kanpaina bat da,
helburu duena haurren interesa sustatzea naturari eta
hegazti migratzaileen kontserbazioari dagokienez.
Jolas errazak aurkituko dituzu, baita enarari, zikoinari,
kukuari eta beste hegazti batzuei buruzko
informazioa ere: zer arriskuri aurre egin behar dieten,
zer egin dezakezun haiei laguntzeko... eta,
ekainaren 21era arte, “pajareando” izeneko
marrazketa lehiaketan parte har dezakezu
http://www.springalive.net/
Eskulanak gustuko badituzu, hemen dituzu zenbait ideia ur-ontziak egiteko material birziklatuak
erabiliz: izozkien makiltxoak, esne kutxak, latak, plastikozko botilak …
https://www.pequeocio.com/manualidades-ninos-6-comederos-pajaros/
Kontuan hartu ez dela gauza bera udaberria edo negua. Lanari ekin aurretik, irakur ditzakezu
“janontzi bat jarri aurretik jakin behar dituzun hamar gauza”
https://www.avesdebarrio.seo.org/2019/02/14/26893/ Nahiago baduzu, edontziak ere jartzen ahal
dituzu, udan hegaztiei laguntzeko: https://www.avesdebarrio.seo.org/2019/06/19/alerta-calor-un-
gesto-por-tus-vecinos/
Hegaztien jarraipenean lagundu nahi baduzu, hona hemen
zientzia herritarreko proiektu batzuei buruzko informazioa:
https://www.seguimientodeaves.org/
Esteka honetan, egindako jarraipenen urteroko emaitzak ikus
ditzakezu:
https://www.seo.org/seguimiento-de-avifauna-resultados/
Ebird izenekoa elkarlaneko proiektu bat da, eta, hartan, mundu guztiko hegazti-behatzaileek
behaketak partekatzen dituzte; horrela, informazio oso baliagarria ematen dute hegaztiak ikertu
eta haien segimendua egiteko. Aukera asko daude; adibidez, ikus dezakezu zein hegazti behatu
diren zure herritik hurbil dauden intereseko tokietan azkenaldian, edo zure behaketak partekatu
ditzakezu.
https://ebird.org/spain/home
Esteka honen bidez, Migra programako
informaziora sartzen ahal zara. SEO/BirdLifek
garatu du programa hori, Iberdrola fundazioak
lagunduta. Geolokalizaziorako eta urrutiko
segimendurako sistemek hegazti migratzaileen
mugimenduen jarraipena egiten dute, eta
informazio oso baliagarria ematen dute honako
hauei buruz: zer bide erabili dituzten, non gelditu
diren, zenbat denbora eman duten, etab.
http://www.migraciondeaves.org/
Merlín delakoa aplikazio bat da, zeinak laguntzen baitizu
jakiten zein espezietakoa den ikusten ari zaren hegaztia,
bost pausu errazi jarraituz. Cornellgo Ornitologia
Laborategiak garatu du, eta doan deskargatu dezakezu
(ingelesez edo gaztelaniaz), iOs eta Android
gailuetarako.
Eta kantuan bukatuko dugu! Ter ibaiari buruzko museoan, “Coneixe el riu” atalean, zenbait
hezkuntza baliabide eskaintzen dizkigute, ibaiei, ibaiertzei eta hezeguneei buruzkoak. Besteak
beste, ibaietan egon ohi diren hegazti batzuen kantuak aditzen ahalko dituzu, sagua haien
gainean jarriz.
Trebatu zure belarria paseatzera ateratzen zarenerako!
https://coneixelriu.museudelter.cat/ocells.php
Top Related