Lehengo egunean kakalardo bat aurkitu genuen ikastolako pasilloan, paretaren kontra. Ez zen oso toki ona. Lagunik gabe, zaintzarik gabe, janaririk gabe, etxerik gabe, ez gurasorik, ez
lehengusu edo aiton-amonarik…Gainera inork zapaltzeko arriskua zegoen.
Horregatik hartu eta kutxa batean jarri genuen. Bazter batean egon zen.Hobeto egoteko lurra jarri genion, zenbait harri, sagar pusketa bat, letxuga pittin bat, pattintti
zatia, azenarioa…Berehala mugitzen hasi zen. Sagarra eta patttientti bultzatzen hasi zen, etxera eramateko, baina ez zuen lortu. Eta bera sartu zen, lurrari bultza eta zulo bat eginez. ...Eta lurra mugitzen hasi zen
bera azpian zegoelako, lurrikara bat bezala!!
Ordenagailuan begiratu genuen kakalardoei buruz gehiago jakiteko.Beltzak eta kolore askotakoak dira. Txindurriak baino handiagoak . Mota askotakoak daude eta
toki guztietan daude, baita elurretan ere.Sei hanka dituzte, eta hegoak finak baina gogorrak dira.
Lurrean bizi dira zuloetan sartuta, eta gutxi batzuk, uretan.Denetatik jaten dute: egurra, hostoak, loreak, kaka, fruituak, polena, animaliak (bizirik nahiz
hildakoak).Batzuk txistua kakarekin nahasten dute eta pilota bat osatzen; bultza egin, zulo batean sartu eta pixkanaka hori jaten dute. Eta kakaren gainean bizi direnak ere badira...Aaaaa zelako kiratsa!!
Hurrengo egunean joan gara gure kakalardoarengana sagar puska berria jartzera, eta non eta...ez zegoen!!! Desagertu da!. Leihotik alde egingo zuen? Edo zirrikitu batetik joan da?
Bi egun pasa eta gero jostailuen kaxaren hondoan zegoen ...hilik. Gizajoa! Ze pena!
BESTE ANIMALIAKENBORRAK
BERE KAKA!ODOLA XURGATZEN DUTE
HOSTOAK
ARRAUTZAK GORDETZEKO TOKIA
“OOTEKA” DA
ARRAUTZATIK IRTETZEN DIRENEAN
ZIZARE ITXURA DUTE:
LARBAK DIRA, ETA ASKO-ASKO
JATEN DUTE.PIXKANAKA
ALDATZEN DIRAINTSEKTUAREN
FORMA HARTU ARTE
GORPUTZA PRESTATUBELTZEZ MARGOTU
BEGIAK EGIN
KAKALARDOAREN HEGOAK
TXIMELETAREN GORPUTZA
KOLA EMAN
HEGOAK APAINDU
Top Related